: Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa...
Transcript of : Ikastetxekogorliz.ikastetxea.net/files/3_ZIKLO.pdf · Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa...
okumentu honen bidez eskolako ezaugarri nagusiak jakitera eman nahi ditugu,
honetarako oinarrizko bi dokumentu aipatuko ditugu: Ikastetxeko
Hezkuntza Proiektua (I.H.P.) eta Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.).
I.H.P. gure oinarrizko dokumentoa da eta bertan gure hezkuntz asmoa, lortu nahi
duguna, jasota dago.
Guk dugun ikaslearen kontzepzio da gure I.H.P. ko ardatza:
Ikasle bakoitza izaki globala da, beraz bere garapenaren esparru guztiak
interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako
ikasketak. GURE XEDEA UMEAREN GARAPEN ARMONIKO ETA GLOBALA
DA. Beraz, eskolako helburu orokorrak biziki lotuta daude garapen hiru
esparru hauekin.
Izaki bakoitza norberaren kontzeptu eskema eta emozio-egoeratik abiatzen
da eta bere ahalmena du.
Badago berezitasun bat haur guztiak batzen dituena: jolaserako interesa.
Jolasaren bidez helduen mundua imitatzen dute eta imitazioz ikasten dute.
Prinzipio metodologikoak ikaslearen konzeptzioarekin guztiz lotuta daude eta
hauek gure eguneroko eginbeharra bideratzen dute:
INDIBIDUALIZAZIOA: Eskolak, ikasle bakoitzak dituen ahalmena eta
egoera kontuan harturik, bere mailan eta erritmoan lan egiteko aukera
emango dion programa ahalbideratu behar du.
SOZIALIZAZIOA: Elkarreraginak aurrera jotzen eta gure eskemak aldatzen
laguntzen digu; honengatik, guk proposatzen ditugun aktibitate guztiak
kontestu sozialak dira.
AKTIBITATEA: “Ikasleak bere kasa egin dezakeena, ez dezala irakasleak
egin”. Gure helburua ikasle gogotsuak, aurrea hartzen dutenak, jakinmina
dutenak lortzea da.
SORMENA: gizaki orok duen gaitasuna da. Eremu guztietan sustatzen dugu,
pertsona bakoitzak barruan daramana kanporatu eta bere berezitasunaz
jabetzeko aukera izan dezan.
ASKATASUNA: Besteen eskubidea errespetatuz, bakoitzak pentsatzeko,
adierazteko, eta aukeratzeko duen eskubidea da. Muga bakarra besteen
eskubidea da, honi “ muga soziala” deitzen diogu.
NORMALIZAZIOA: Haur bakoitzak inguruan duen espazioa eta bizitzen ari
den egoeraz jabetzen joateari deitzen diogu normalizazio prozesua. Egoera
berri eta aldakorren aurrean bere buruarekiko konfidantza sustatu nahi dugu
erantzuna ahalik eta baikorrena izan dadin.
GLOBALIZAZIOA: Bizitza globala da. Haurra bizirik eta bizitzen nahi dugu
eskolan eta bizi delako ikasiko du.
D
Ikastetxeko Curriculum Proiektua (I.C.P.) dokumentuaren bitartez aurreko
ideiak eguneroko praktikan gauzatzen dira. Ikasleari buruz dugun ikuskerak, dena
antolatzeko, programatzeko, eskuhartzeko eta jarraipena egiteko era zehatz
batera eramaten gaitu. Ondoren datozen metodologia ezaugarriek, ikuskera eta
hezkuntza-praktikaren arteko koherentzia adierazten dute.
Antolamoldea bera eskuharmenerako oinarrizako estrategia da.
Osagarri eta egonkorrak diren kontestu sozialen bidez programatzen dugu,
hau da, ikuspuntu multidisziplinarrean arloak elkar batzen diren bizi
ekintzen bidez. Aktibitate hauei Kontestu Sozial, Egonkor eta Osagarriak
deitzen diegu. Sozialak, umeen arteko harremanak sustatzen dituztelako;
egonkorrak, ziklo osoan mantentzen direlako; osagarriak, aktibitateen
baturak curriculuma osatzen duelako.
Aktibitate guztiek beraien baitan edo ematen zaien irteeretan zertarakoa
edo helburua
dute. Lanak
irteera
desberdinak
izan ditzake,
gela barruan
besteen
aurrean
aurkeztu,... edo eskola
irrati eta telebistaren
bitartez emititu edo
eskola prentsan
argitaratu. Baliabide hauen bitartez ikasleek Informazio eta
Komunikaziorako Teknologia Berrietan jarduten dute, testu prozesadoreak,
Interneta, skanerra, argazki kamera digitala, bideo kamera, bideoen
editaia,... erabili eta ikasiz.
Ziklo programen bitartez eta adin nahasketarekin lana egiten dugu.
Irakasle desberdinek lan egiten dute ikasle talde bakoitzarekin.
Aktibitate bakoitzak bere lan metodo idatzia du. Ikasleek lana burutu ahal
izateko, lan metodoan adierazten diren urratsak jarraitu behar dituzte.
Mediateka edo baliabide gunea lanak burutzeko oinarrizko informazio-
etorbidea da.
Kritika eraikitzaileak aurreratzeko baliabidetzat jotzen dugu.
Aniztasunaren aldekoak gara. Daukagun programari ikasle bakoitzak bere
erritmo eta mailaren arabera heldu diezaioke. Ikasketa prozesua ez da
adinarengatik geldiarazten.
Ezberdintasuna aberasgarria da eta ez diskriminatzeko arrazoia. Denok
ezberdinak gara.
Ikastetxeak badu Arreta Bereziko Zerbitzua. Honek ikasketetan behar bereziak
dituzten ikasleei, gaitasun ezagatik zein gaitasun apartagatik, erantzuna ematen
die.
3. zikloko beste zenbait ezaugarri:
Astean 4 egunetan Prentsa Eskola egiten da. Ziklo honetako ikasleek, lanak
aukeratu, idatzi eta maketatuz eta eguneroko argitarapena bermatuz.
Informatika aplikazioa erabiliz, liburutegiko antolaketa eta funtzionamendua
ziurtatzen dute.
Txiki web-erako edukien edizioan parte hartzen dute.
Telebistaren funtzionamendua bermatzen dute, lan teknikoa burutuz.
MEDIOTEKA
IKASLE ANTOLAKETA / ORGANIZACIÓN DEL ALUMNADO
TORBELLINO DE IDEAS HITZEZ HITZ
BURU BELARRI LABORATEGIA
LAU HAIZETARA STORY TELLER
ARTE HEZKUNTZA
GORPUTZ HEZKUNTZA
ARRETA BEREZIKO ZERBITZUA / SERVICIO DE ATENCION ESPECIFICA
Komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de comunicación
i r r a t i a
p r e n t s a t e l e b i s t a I n t e r n e t a
e r a k u S k e t a i k u s k i z u n a
k
r a d i o
p r e n s a t e l e v i s i ó n I n t e r n e t e x p o s i c i ó n e s p e c t á c u l o s
Komunikabideak medios de comunicación komunikabideak medios de comunicación
3. Zikloa HITZEZ HITZ
LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA
I RRT I A
TE L EB I STA
PRENTSA
WEB
GRAMATIKA GUNEA Testua, paragrafoa eta perpausa Perpausa Izena Adjektiboa Aditza ….
SECCIÓN GRAMATICAL Texto, párrafo y oración
La oración
El nombre
El adjetivo
El verbo
...
ANTZERKIA/ TEATRO
Antzerkiak Teatros Olerkiak Poesias
BIKOIZKETA/DOBLAJE
HITZALDIAK
Hitzaldiak
TINTAZKO HITZAK Eskutitza Argaztik testura Antzerki motzak Deskribapen magikoa Deskribapena Gure gai gogokoenak Sentsazio zirraragarriak
PALABRAS EN TINTA Cartas De la fotografía al texto Teatros breves Descripciones Nuestros temas preferidos Sensaciones emocionantes
Publikoari aurkezpena
I RRT I A
TE L EB I STA
PRENTSA
WEB
MEDIOTEKA
HITZALDIAK
Euskara arloko departamentua da. Bost kontestuk
osatzen dute, haietako bi (Bikoizketa eta Antzerkia)
ikasturtean zehar txandatzen direlarik. Departamentu
honen helburu nagusia euskaraz
komunikatzeko gaitasuna
garatzea da, ahozko
adierazpenean zein idatzian.
Arlo honetan lortu nahi ditugun helburuak hauek dira:
- Testu ezberdinen ulermena eta adierazpena finkatu eta garatzea: literarioak,
zientifikoak ...
- Norberaren ahozko nahiz idatzizko produkzioei adierazkortasun gehiago ematea eta
hobetzea, beraien lanei aberastasuna eta koherentzia emango dizkieten baliabideak
progresiboki gehituz.
- Ikasbiderako autonomia emango dieten oinarrizko tresnak garatzea: informazio iturri
ezberdinak, entziklopediak, testu liburuak, monografikoak, hiztegiak, ikus-entzuteko
bideak ...
- Ahalmen kritikoa garatzea, besteen iritziak ulertuz eta errespetatuz.
- Hizkuntzaren inguruko hausnarketa bultzatu eta erraztea, beraien komunikaziorako
gaitasuna zabaltzeko.
Tintazko hitzak. Norberaren
irudimenetik abiatuz, idatzizko
adierazpena lantzen da. Horretarako
jarduera ezberdinak proposatzen zaizkie:
deskribapenak, kontakizunak, eskutitzak,
antzerkiak, testu deskriptiboak ...
Helburua originaltasunez adieraztean
datza, nortasuna, sentimentuak eta
esperientziak azalduz eta edukia eta
itxura zainduz.
Sormen ahalmena garatzen dute eta
idazkera norberaren ezagutzeko eta
komunikatzeko erabiltzen dute.
Gramatika gunea. Helburu
orokorra hizkuntzari buruzko
hausnarketan egitea da, ezagupen berriak
eta baliabideak jasoz, beraien hizkuntza
aberatsagoa, zehatzagoa eta egokiagoa
izan dadin.
Lantzen diren edukinak zikloari
dagozkionak dira: morfologikoak ( izena,
aditza, adjektiboa, determinatzaileak... )
eta sintaktikoak (perpausa eta perpaus-
motak).
Literatura-baliabide ezberdinak ere
lantzen dira (konparaketa, metafora,
hiperbolea, adjetibazioa ... ) eta lexikoa
aberastuko dutenak ( sinonimoak,
antonimoak,... ).
Bikoizketa. Pelikulen zatiekin lan
egiten dute, beraien ahotsekin
bikoiztutako gidoi bat sortuz.
Bukatutakoan gelakoak ikuskatzen dute.
Testuinguru honen helburuak hauek dira:
- Sormena garatu.
- Testua eta irudien arteko
koherentzia landu.
- Talde lanerako ohiturak garatu:
ardura gain hartu, akordioen bidez
erabakiak hartu, lana antolatu ...
- Hizkuntzaren ohiko aspektuen
erabilpenean eta ezagupenean
aurreratu: ortografia, gramatika,
puntuazioa ..., elkarrizketa mota
testoetan aplikaturik batez ere.
HITZEZ HITZ
Hitzaldia. Hitzaldia idatziz egiten den
lan monografiko bat da, taldean
azaltzeko. Taldeka egiten da. Lana, bai
bakarkakoa eta bai taldekoa, hitzaldi
atsegingarria, interesgarria eta
koherentea izatera bideratua egon behar
du, eduki egoki bat komunikatuz eta
informazio berri bat azalduz taldekoei.
Jarduera honen helburuak hauek dira:
- Testu zientifikoen ulermena
garatzea.
- Testu baten ideia nagusiak ateratzea,
oinarrizkoa eta osagarria bereiztuz.
- Irakurri duten informazioa laburtu
eta norberaren hitzekin berridaztea
aurkezpena, ortografia, hiztegia ...
zainduz.
- Taldean modu ulergarri eta
koordinatu batean azaltzea, aho
hizkuntzaren berezko aspektuak
zainduz: intonazioa, erritmoa,
ahoskera ...
Antzerkia eta poesia. Zona
honetan hizkuntzaren alderdirik
literarioena ikasten dute: alde batetik
poemak landu, memorizatu eta deklamatu
egiten dituzte, eta bestetik antzerki lan
motzak dramatizatzen dituzte.
Hemen bereziki aztertzen dira: erritmoa,
intonazioa, etenaldiak, ñabardurak,
adierazkortasuna ...
Lana aukeratu ondoren eta paperak
banatu ondoren, entsaiatuko dute eta
taldearen aurrean antzeztuko dute edo
irratitik edo telebistatik emitituko dute.
Poesia lantzen dutenean, olerkia
irakurtzen dute, erritmoa eta intonazioan
arreta berezia jarriz, kopiatzen dute eta
taldekideei gustatzen bazaie, talde
aurrean irakurtzen dute edo irratitik
emititzen dute.
3. Ciclo TORBELLINO DE IDEAS
LEHEN HEZKUNTZA / EDUCACIÓN PRIMARIA
R A D I O
TE L EV I S I Ó N
P RENSA
WEB
SECCIÓN
GRAMATICAL
Clases de oraciones Sujeto y predicado El nombre El adjetivo Los determinantes Pronobres El verbo Los adverbios Enlaces, preposiciones y conjunciones
DOCUMENTALES
Documentales Monográfico sobre el documental.
REVISTA
Autobiografía Cómics Nuestros escritos (relatos, descripciones, cartas: familia, amistad, literarias...) Noticias breves Recomendaciones Pasatiempos Curiosidades Entrevista Anuncios por palabras
PROGRAMAS DE
RADIO Y TV
Debates Teatro Entrevistas “Hablando en plata” Horóscopos Programas de TV Concursos (trivial...) Anuncios Lecturas que recomiendo
R A D I O
TE L EV I S I Ó N
P RENSA
WEB
MEDIOTECA
BIKOIZKETA
aztelera da bigarren hizkuntza D ereduan daudenentzat.
Departamendu honen helburu nagusiena komunikazio
gaitasuna garatzea da , ahozko
adierazpenean
zein idatzian. Departamendua
lau kontestuz osatua dago:
Documentales, Programas de
radio y televisión, Revista y
Sección gramatical.
Departamentu honen helburu nagusiena komunikazio gaitasuna garatzea da, ahozko adierazpenean
zein idatzian. Departamentua lau kontestuz osatuta dago: Documentales, Programas de radio y
televisión, Revista eta Secciòn gramatical. Documentales. Kontestu honetan aho
hizkuntza osotasunean landu eta garatzen da,
hau da, ulermena eta adierazpena.
Aktibitate honen gakoa grabatuta dauden
dokumental desberdinen ulermenean eta
aurkezpenean datza. Lexikoaz eta hizkuntza
egituraz jabetzen joango dira dokumental
horiekin burutuko dituzten jardueren bidez:
dokumentalaren informazioari buruzko lan
monografikoa eta talde aurrean aurkezpena.
Sección gramatical. Euskeraz bezala
helburu orokorra hizkuntzari buruzko
hausnarketa egitea da, ezagupen berriak eta
baliabideak bereganatuz, beraien hizkuntza
aberatsagoa, zehatzagoa eta egokiagoa izan
dadin.
Lantzen diren edukiak zikloari dagozkionak
dira: morfologikoak ( izena, aditza, adjetiboa,
mugatzaileak ... ) eta sintaktikoak ( perpausa
eta perpaus-motak ).
Literatura-baliabide ezberdinak ere lantzen
dira ( konparaketa, metafora, hiperbolea,
adjetibazioa ... ) eta lexikoa aberastuko
dutenak ( sinonimoak, antonimoak...).
Programas de radio y televisión
Kontestu honetan irrati edo telebista
programa bat prestatu eta emititzen dute.
Programa hauetan antzerkiak, sketchak,
asmakizunak, errezetak, elkarrizketak,
horoskopoak, lehiaketak, ipuinen irakurketa,
etab egingo dituzte.
Gunearen helburu nagusiena aho
adierazpenaren garapena da. Burutu behar
dituzten ekintzek ikaslea derrigortzen dute,
hizkuntzaren erabilpen bizi eta arin bat
egitera beste kontestuetan landutako
edukinak ahoz erabiltzen, alegia.
Revista. Gune honen helburua hizkuntza
idatziaren gaitasuna zabaltzen joatea da,
beraz kontuan izan beharko dituzte lantzen
ari diren eduki gramatikalak. Lana berez
aldizkari bat argitaratzean datza.
Horretarako ondorengo testu mota hauek
burutzen dituzte:
- Narrazioak, deskribapenak, gutunak...
- Lagunen artean egindako inkestak eta
elkarrizketak
- Iragarkiak
- Gomendioak
- Denbora pasak eta jolasak
- Albiste laburrak
- Bitxikeriak
- Komikiak
- ...
TORBELLINO DE
IDEAS
Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA
3. zikloa
Ingelesa
English KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R
R A
A D
D I
I O
O
P P R R
E E
N N
T T S S
A A
E E X
X P
P O
O S
S I
I C
C I
I O
O N
N
I I R R
R R
A A T T
I I
A A
P P
R R E E
N N
T T S S
A A
E E
R R
A A K K
U U
S S K K
E E
T T A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
DAILY REPORT
DATE STORIES
WEATHER GRAMMAR
SEASON SONGS
NEWS DVD
PLANNING
GAMES
Activity Book
Listening activities
LET´S TALK
Listenings and DVDs
Sketches
Questionnaires
Talking Books
Speaking Time
Sing a song
Conversations
2 by 2
Together day
LEVEL SESSIONS
STORY TELLER
Short Stories
Reports
Readings
Biographies
Recipies
Travelling around
Science
YOUNG WRITERS
Descriptions
My Project
Interviews
Children just like me
Postcards
My own project
News Papers
My own story / comic
INGELESA Lehen hezkuntzako 3.zikloko ingeleseko irakaskuntzan helburu orokorra gaitasun hauek
garatzen dira:
Hauen mailari egokitutako ahozko eta idatzizko
testuak ulertzea.
Ingeleseko hizkuntza komunikatzeko erabiltzea,
bai ahoz, bai idatziz.
Horretarako astean bi saio erabiltzen ditugu. Saio
hauetan lau kontestutan egiten dituzte aktibitateak.
Story teller. Kontestu honetan egiten dituzten
aktibitateak idazmena eta irakurmena
garatzea dute helburu.
Ingelesezko testuetan oinarriturik,
biografiak, erreportai txikiak, errezetak
eta irakurritako kontakizunaren berri
laburra egiten dute, testu gehiagoz aparte.
Hizkuntzaren ezaugarri fonetikoak
lantzeko entzuketa ariketak egiten dituzte.
Young writers. Hemen beren testuak sortzen dituzte:
postalak, komikiak, ipuinak, deskribapenak,
ingurumenarekin erlazionatutako testuak,...
Lan hauek Eskola Prentsan argitaratzen
dituzte edo gelakideen aurrean aurkezten
dituzte.
Let´s talk. Kontestu honetako helburu nagusiena
mintzamena eta ulermena garatzea da.
Horretarako aktibitate desberdinak egiten
dituzte:
“Sketch” laburrak eta elkarrizketak
entzun, irakurri eta buruz ikasten dituzte,
gero besteen aurrean aurkeztu ahal
izateko.
Buruz ikasiko dituzten elkarrizketa sortzen
dituzte.
Games. Kontestu honetan hiztegia eta egitura
gramatikalak landu eta indartu egiten
dituzte.
Istorioak, idatzizko eta entzutezko ariketa
hauek, testu liburuak medio egiten dituzte.
Aurreko saioez aparte, badago astean hirugarren saio bat ikasleak mailaka bananduta daudela.
Honetan eduki linguistiko berriak aurkeztu eta lantzen ditugu idatzizko aktibitate eta
bideoaren bitartez.
Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA
Buru belarri
Con manos, pies y cabeza KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A
A D
D I I O
O
P P
R R
E E
N
N S S A
A E
E X
X P P O
O S
S I I C
C I
I O O N
N
I I
R R
R R A A
T T
I I A A
P P R R
E E
N N T T
S S A A
E E R R
A
K A U K
S U
K S
E K
T T
A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
Ihardun eta burutu.
Aplica y resuelve.
Buruketak.
Problemas
Neure errekorra.
Mi propio record.
Gaien garapena.
Desarrollo de
temas.
Pentsateka
Piensateca
Jolas matematikoak.
Juegos matemáticos
Diseinutegia.
Diseño.
Geometria
moduluak.
Módulos de
geometría
BURU BELARRI
Departamentu honetan matematika batik bat lantzen dugu. Lau kontestutan
banatuta dago: Neure errekorra, Jardun eta burutu, Diseinutegia eta Pentsateka.
Neure errekorra. Kontestu honetan eduki berriak eta terminologia
espezifikoa lantzen ditugu testuliburu baten bitartez.
Testuan azaltzen den informazioa aztertzea, edukia bereganatzea eta ondoren
ariketa desberdinetan aplikatu ahal izatea lortu nahi dugu. Halaber,
testuliburuaren berezko egitura menperatzea.
Zikloari dagozkion edukiak lantzen ditugu: zenbaki arruntak, hamartarrak eta
zatikiak, zenbaki hauen arteko eragiketak, multiplo eta zatitzaileak, zenbaki
lehenak eta konposatuak eta sistema metriko hamartarra (luzera, masa, edukiera
eta azalera unitateak) eta abar.
Astean behin kolektiba saio bat egiten da mailaka, non azaltzen diren kontestu
honetako gaiak arbela digitala erabiliz.
Ihardun eta burutu. Ikasleek buruketa mota desberdinak ebatzi behar
dituzte. Horretarako fitxategi bat eta kontsulta liburua dauzkate eta bertan
zailtasunaren arabera antolatuta dauden buruketak azaltzen dira. Ebazpenerako
proposatzen diren bideak desberdinak dira.
- Idatzizko enuntziatuak: buruketetan azaltzen den informazioa aztertzen
dute, datuak antolatu, erabiliko duten prozedura planifikatu eta emaitza
egiaztatu.
- Grafikoak interpretatzea: grafikoei buruz planteatzen zaizkien galderak
erantzun behar dituzte.
- Enuntziatuak asmatu: zenbakizko prozedura ematen zaie eta beraiek
enuntziatu koherentea asmatu behar dute.
- Hutsuneak dituen enuntziatua: desordenaturik ematen zaizkien datuak toki
egokian kokatu behar dituzte.
Problemak burutzeko prozesuari garrantzi handia ematen diogu: datuak, prozedura
(idatziz edo marraztuz), eragiketak eta emaitza.
Diseinutegia. Kontestu honetan geometria dugu ardatz eta besteak beste,
hauek dira garatu nahi ditugun helburuak:
- Irudi geometrikoak ezagutu, bere elementuak
aztertu eta neurtu.
- Irudiak zehaztasunez marraztu, marrazki eta
neurketa tresnak modu egokian erabiliz
(erregela, eskuaira, kartaboia, angelu-neurgailua
eta konpasa).
Horretarako, modulu desberdinak, Geometria
kontsulta liburua eta hainbat material manipulatiboa, haien esku daude.
Pentsateka. Kontestu honetako ekintzen bidez logika eta trebetasun
matematikoak lantzen dituzte, eta aldi berean, beste kontestutan bereganatutako
edukiak finkatuz doaz. Gure baliabideak mahai jolasak, logika ariketak eta denborapasa matematikoak
dira. Kalkulagailuaren erabilera ere landuko da kontestu honetan.
Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA
Natura KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A
A D D I
I O
O
p P R R
E E
N
N S
S A
A E E X
X P
P O O S
S I
I C C I
I O
O N N
I I R R
R R
A A T T
I I
A A
P P
R R E E
N N
T T S S
A A
E E
R R A
K A
U K S U
K S
E K T T
A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
Esperimentuak
Experimentos
Magenetismoa / Magnetismo
Elektrizitatea / Electricidad
Materiaren propietateak /
Propiedades de la materia
Nahasteak / Mezclas
Beroa eta ukimena / Tacto y calor
Argia eta ikusmena / Luz y visión
Giza gorputza.
El cuerpo humano.
Ekosistema.
Ecosistema.
Basoa.
El bosque.
Ibaia.
El rio.
LABORATEGIA
Departamentu honetako
helburuak hauexek dira: gure
inguruan ematen diren hainbat
fenomeno eta gertakizunekiko
jakinmina piztu eta azterketa
zehatzak egiten ikasi. Honez gain gertakizun batzuek eguneroko bizitzan duten
islapen praktikoa ikusi eta azkenik gizakien hainbat jarduerek gure osasunean eta
ingurumenean dituzten ondorioen inguruan gogoeta egin.
Horretarako hiru kontestutan lan egiten dugu: Ekosistemak, Esperimentuak eta
Gure Gorputza.
Ekosistemak. Kontestu honetan lortu nahi duguna
hauxe da: ikasleek ekosistemen
funtzionamendua, ekosistema osatzen
duten elementu desberdinen
(animaliak, landaretza, baldintza
fisikoak) arteko lotura estua, eta gure
bizimoduak ekosistemetan duten
eragina ulertzen saiatzea, eta hori
dela eta ondorioak ateratzen saiatzea.
Horretarako iturri desberdinetan
(bideoak, liburuak,...) informazioa
lortzen dute.
Esperimentuak Zientzia esperimentala dela eta
eguneroko bizitzan aplikazio ugari
dituela ikusi behar dute. Hori dela eta,
hainbat esperimentu gauzatzen
dituzte zergatia eta ondorioak
ulertzen saiatuz .
Gure Gorputza. Gure gorputzeko bizi funtzioetan
parte hartzen duten hainbat aparatu
(arnas aparatua, ibil aparatua, ugal
aparatua,...) eta organoei buruzko
informazioa jaso egiten dute. Gure
gorputzaren garapenerako
osasungarriak edo kaltegarriak diren
ohiturak aztertzeari garrantzia handia
ematen diogu.
Lehen Hezkuntza EDUCACIÓN PRIMARIA
Lau haizeta KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACÓN- KOMUNIKABIDEAK- MEDIOS DE COMUNICACIÓN
R R A
A D D I
I O
O P P
R R
E E
N
N S S A
A E
E X X P
P O O S
S I
I C C I
I O
O N N
I I R R
R R
A A T T
I I
A A
P P
R R E E
N N
T T S S
A A
E E
R R
A K A
U K
S U
K S
E K
T T A A
KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN-KOMUNIKABIDEAK-MEDIOS DE COMUNICACIÓN
Euskal Herrian zehar
A través de Euskal Herria
Kokapen geografikoa
Ibilaladia
Populazioa eta lan sektoreak
Localización geográfica.
Recorrido.
Población y sectores de
producción.
Historian zehar
A través de la historia
XX. mendearen ikerketa.
Beste aroaren ikerketa.
Análisis del siglo XX.
Otras épocas historicas
Munduan zehar
A través del mundo
Kokapen geografikoa.
Beste bizimoduen
ikerketa:
Familiak
Haurrak
Gizataldeak
Localización geográfica
Otras culturas:
Familias
Niños y niñas del
mundo
Grupos humanos
LAU HAIZETA
Departamentu honetako helburu nagusia hauxe da:
gizakien bizimodu desberdinak ezagutu eta ulertzea,
denborari eta espazioari dagozkien baldintzak kontuan
harturik. Horretarako departamentu honek hiru
kontestu ditu:
MUNDUAN ZEHAR
Kontestu honetako helburu zehatzak hauexek
dira:
Planetako eskema orokorra ezagutzea
(kontinenteak, ozeanoak, itsasoak,...),
klima, paisaia eta abar. Hala nola,
biztanleen hainbat ezaugarri (ohiturak,
ogibideak,...) ahalik eta ezagutza
sakonena lortzeko.
Beste gizatalde edo beste herrialdeetako
pertsonak (haurrak, emakumeak,
gizonezkoak, giza taldeak) nola bizi diren
ezagutzea.
Jasotako informazio hau adierazteko
gaitasuna garatzea.
Hau dena burutu ahal izateko informazio iturri
desberdinak erabiliz, planetako leku
desberdinetako giza talde, familia eta haurren
bizimodua aztertu eta nork bere
errealitatearekin alderatzen du. Lana idatzi
egiten dute eta gelako kideen aurrean
aurkezten dute.
EUSKAL HERRIAN ZEHAR
Kontestu honetan helburu hauek lortu nahi
ditugu:
Lan sektoareak bereiztea.
Leku eta lan desberdienei buruzko
informazioa aztertzea.
Autonomi Erkidegoa, lurraldea,
eskualdea, herria eta auzoa
bereiztea.
Irteera edo ikerketarako txangoa
antolatzea.
Honetarako zera burutzen dute: Nor bere
familiatik abiatuta eta Euskal Herriraino iritsiz,
azken mendeko populazio eta lan sektoreen
bilakaerari buruzko azterketa egin, batean
zein bestean emandako eboluzioa berdintxua
dela jabetuz. Era berean eskualde geografiko
zehatz bat eta bere jarduera ekonomikoa
aztertzeko, irteera bat planifikatu eta burutu:
aurretik ibilbideak, geldialdiak, tokiko lanak,...
zehaztu, irteeran bertan lana burutu eta
informazioa beste ikaskideei pasatzen diete
gidaren papera eginez.
HISTORIAN ZEHAR
Honen helburua zera da:
Denboran zehar gizartearen
bilakaera aztertu eta adierazteko
gaitasuna garatzea.
Horretarako historia friso desberdinak
landu behar dituzte, aro desberdinak
bereizteko. Aldi berean aro zehatz
bateko alderdi orokorrak aztertuko
dituzte.
5. mailakoek Aro Garaikidea bereziki
aztertuko dute, norberak bere familia
ardatzat hartuta eta informazio hau
beste informazio iturbideetako datuak
bilduz. Lan hau burutzeko familiaren
partaidetza ezinbestekoa da.
6. mailakoek, aldiz, beste aro bat ikasiko
dute informazio iturbide desberdinak
erabiliz. Honez gain lantzen ari diren
aroko eguneroko bizitzaren alderdi
arruntenak aztertuko dituzte (janaria,
etxeak, heziketa, jazkera, sineskerak,…)
MUSIKA
auek dira lortu nahi ditugun helburuak:
Musika hezkuntzan arlo hauek lantzen ditugu: kantua, musika instrumentuen
praktika, musika mintzaira, gorputz adierazpena eta musika entzuketa.
KANTUA
arnasketa. ahotsaren hezkuntza:
- emisioa
- bokalizazioa
abestien ikasketa.
INSTRUMENTUAREN PRAKTIKA
gorputza soinuak egin dituen
instrumentutzat hartuta:
- gorputz perkusioak
- fonazio-aparatua
perkusiozko musika instrumentuak
flautaren ikasketa.
GORPUTZ ADIERAZPENA
gorputza mugimenduan. dantza ikasketa. koreografia inprobisaketa.
MUSIKA MINTZAIRA
partitura irakurketa.
musika mintzairaren teoria.
MUSIKA ENTZUKETA
musika klasikoen eta beste estilo
batzuren obren ezaguera.
orkestrako eta Euskal Herriko
instrumentuen ezaguera eta
sailkapena.
musikagile handien ezaguera.
musika formen ikasketa.
musikogramak.
H musika klasikoaren ezaguera eta
gozamena.
entzundako obren ulermena.
beste musika estilo batzuren
ezaguera.
orkestrako eta Euskal Herriko
instrumentuen ezaguera.
musika belarriaren garapena.
errepertorio ezaguera.
musika instrumentua den
gorputzaren garapena.
flautaren ikasketa.
musika mintzairaren ikasketa.
mugimendu koordinaketa.
Plastika
Ziklo honetako helburuak ikasgaiari eta gaitasunei begira :
- Arteek sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta
adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea.
- Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen
duten elementutzat hartzea, eta horrela, artea eta kultura
ezagutzen eta gozatzen laguntzea .
- Arte-hizkuntzen tekniken ,baliabideen eta arauen oinarrizko
ezagutza eta jakintza izatea.
- Arte adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea
eta aztertzea.
- Taldeko arte-jardueretan parte artean, besteren ekimenei eta
ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat
hartzea.
- Norberaren artelanetan konfidantza izatea, lanak egiten
gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten
duen ekarpena aintzat hartzea.
Departamentuan teknika ezberdinak
lantzen dira: marrazketa librea,
naturalean, abstraktua, collage, grekak,
margo ezberdinekin marrazketa
akromatikoak, eta abar.
Obrak egiteko materiala ere anitza da.
GORPUTZ HEZIKETA
orputz Hezkuntza departamentuan
saiatzen gara pertsona osoaren
formazioan laguntzen, alderdi
kognitibo, afektibo eta motoreak
sendotuz.
Ekintza fisikoak merezi duen garrantzia
emateaz gain, ikasleek orokorrean
esperimentatzen dutena eta bereziki
ekintza motoreak egitean
bizi eta sentitzen dutena landuko
dugu.
Gorputz-Hezkuntzako arloak gaur egun legean ezarritako oinarrizko zortzi
konpetentzien lorpenean laguntzen du.
3. ziklo honetan aurreko urteetan landutako helburuak sendotu eta sakonduko ditugu.
Urte osoan zehar eduki multzo hauek landuko ditugu:
Norberaren ezagutza eta kontrola. Multzo honetan hautemate –mugimen
ahalmenak eta mugimen trebetasunak garatzen dira. Adin honetan norberaren
gorputzaren kontrola lortu ondoren eraginkortasunez mugitzeko aukera izango dugu.
Ikasleak mugimendua egoera berrietara egokitzeko erabakiak hartu beharko ditu.
Aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Multzo honetan, jolasak eta
aurre kirolak lantzen ditugu. Estrategia eta elkarketa ezberdinen bidez, talde dinamika
egokiak lortzea da gure helburua. Jolasa eta aurre kirola gure kultura eta iragana
aztertzeko tresnak izango dira. Beste herrialde batzuetako ohiturak ikasteko parada
ere izango dugu.
Gorputz komunikazio eta adierazpena. Gorputz mugimendua erritmo
ezberdinetara moldatzea izango da helburua, baita desinhibizioa, sormena eta
mugimenduen bat-batekotasuna sendotzea ere.
Jarduera fisikoa eta osasuna. Multzo honetan jarduera fisikoa osasungarria
izateko ezinbesteko diren ezagutzak lantzen dira. Gainera bizitzan zehar jarduera
fisikoa praktikatzeko ohitura osasungarria hartzea nahi dugu.
Jolasa edo jokua izango da oinarrizko metodologia. Umeek bizi duten
errealitatea eta aurre esperientziak kontuan hartu eta eurentzat zentzudunak eta
motibagarriak diren edukien bitartez ikaskuntza esanguratsuak proposatuko ditugu.
Egoeraren ebazpenak era desberdinetan ahalbideratzen duten jolas jarduerekin
autobalorazioa, aniztasuna eta elkartasuna bermatuko dira, arazoei aurre egiteko
hainbat irtenbide egongo dira eta.
G
IKASLEEN ANTOLAKUNTZA
ORGANIZACIÓN DE ALUMNOS/AS
ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA
REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS
ASANBLADA
ASAMBLEA
ZIKLOEN ARTEKO ORDEZKARIEN BILERA
REUNIÓN DE LOS REPRESENTANTES ENTRE CICLOS
ASANBLADA
ASAMBLEA
ORDEZKARIEN
BILERA
REUNIÓN DE
REPRESENTANTES
IA BILERA
REUNIÓN
AZAK
IA
BILERA
REUNIÓN
PORRUAK
IA BILERA
REUNIÓN
LEKAK
IA BILERA
REUNIÓN
ZERBAK
Material batzordea
Comisión de
material
Jantoki batzordea
Comisión de
Comedor
Gune batzordea
Comisión de
espacios
Hedabide
batzordea
Comisión de
Medios
IKASLEEN ANTOLAKUNTZA
kasleen antolakuntzaren bidez gure
Hezkuntza Proiektuak jasotzen dituen baloreak
bultzatu nahi ditugu, baita gaitasun pertsonalen
hazkundea eta sozial arloko trebeziak ere.
Gure iritziz, ezdabaidatzen eztabaidatuz
ikasten da, erabakitzen erabakiak hartzen, entzuten entzunez, erantzule izaten
erantzukizunak hartzen. Ideiak argudiatzen ikasteko edota aldatzeko gai izateko;
gutxiengoari entzuteko eta ulertzen saiatzeko; ondokoaren lekuan ipintzeko…
helburu horiek sustatzen dituen egitura egonkorra behar dela uste dugu, horiek
garatzea ahalbideratzen duen marko zehatza. Eta marko hori da Ikasleen
Antolakuntza izenez deitzen duguna.
Ikasleak Asanbladetan, Gelako Bileretan, Zerbitzuetako Bileretan…
antolatzen ditugu. Hauteskunde prozesu baten bitartez talde bakoitzak
bileretarako ordezkari eta bozeramaleak aukeratzen ditu. Bileretan ikastetxeko
bizitzan sortu ohi diren gorabeheretatik abiatuta gai desberdinak jorratzen dira
eta hobetzeko bideak bilatzen dira.
Era honetan, ikaslea badoa konturatzen talde baten partaidea dela, eskola
estamentu desberdinek osatzen dutela (ikasleak, irakasleak, zerbitzuetako
langileak, zuzendaritza taldea …) eta denak elkarlanean aritzen direla eskola
hobetzeko.
Irakaslearen zeregina da gogoetak eta eztabaidak bultzatzea, benetako
konponbide zuzenen bilaketan inplikatzea.
I
TUTORETZA SAIO KOLEKTIBOAK
Tutoretza saio kolektiboak testuinguru espezifiko
bat bezala hartzen ditugu non helburu nagusia
norbanako eta taldearen hazkundea da, jarrera
zabalak garatuz eta balore positiboak barneratuz.
Hauen bitartez, hainbat aspektutan eragiten
saiatzen gara, hain zuzen, dibertsitatea kualitate bezala onartzea, iritzi pertsonalen
eraketa eta besteen iritzien onarpena, objetibitatearen garapena edo giza mugen
barneratzea.
Saio hauetan bi ardatz nagusi lantzen ditugu.:
Talde barruko harremanak:
Bloke honetan talde barruan sortzen diren dinamikak aztertzen ditugu, baita hauek
sortzen dituzten sentimenduak eta gatazkak ere, tutoreen ustez hobe daitezken egoerak
edo ikasleentzat kezkagarriak direnak.
Jarrera eta balore positiboak:
Bigarren bloke honetan gizarte hobe batean parte hartzeko behar ditugun jarrerak eta
baloreak ikertzen saiatzen gara.
Hasieran gure egoera pertsonaletik abiatzen gara: nire sentimenduak, nire autoestimua…
geroago begirada gure ingurune hurbilean jarriz: familia, taldea, eskola...
Gai hauen trataeran metodoa edo aztertzeko bide jakin bat jarraitzen saiatzen gara
baliabide eta ekintza ezberdinen bitartez (testuak, marrazkiak, rol-playing, inkestak...):
o Gaiaren aukeraketa.
o Arazoa kokatu: laburbildu eta ahal den neurrian zehaztu bere zama afektiboa
ekidinez.
o Egoera desiragarria definitu.
o Desiragarria eta posiblearen arteko bateraezintasunaz konturatu. Egoera
batzuk ez dute konponbiderik baina gehienak hobe daitezke.
o Argitu zer aldatu behar dugun egoera hobetzeko.
o Erabaki eta konpromisoak hartu.
ZERBITZU KOMUNAK
Gure sisteman antolamendu-egitura hezkuntza-esku
hartzeko funtsezko estrategia da. Eskola
komunitaterako beharrezkoak diren zerbitzuetan
ikaslearen partehartzearen bidez, pentsamendu
sozialaren garapena bultzatu nahi dugu, norberaren
ekarpenak eskeini eta besteenak jasotzeko jarrera
irekia, alegia.
Ziklo honetan, departamentuei hertsiki loturik dauden
zerbitzuetan parte hartzeaz gain ikasleak
ondorengoetan ere aritzen dira:
PRENTSA Egunero ikasle pare batek egunkari batean euren lanak eta ikaskideek departamentuetan egindakoak
argitaratzen dituzte; horretarako hizkuntza eta baliabide informatikoak erabiltzen dituzte.
Lana koordinatzeko eta planifikatzeko gaitasuna garatzen dute eta aldi berean egunkaria elkarteari
eskeinitako zerbitzu bezala ulertu, teknologia berriak ezagutu eta euren erabilera praktikoa
esperimentatzen dute.
IRRATIA Arratsaldero, txandaka, eskolako irratitik emititzen den albistegian parte hartzen dute. Bertan
etxean idatzitako berriak eskeintzen dituzte.
Mundu hurbileko gertaerak jaso eta albiste bihurtzean, pixkanaka haien ikuspuntua gizarte
zabalagora hedatzen dute.
Ikus-entzunezko baliabideen balioaz jabetzen dira eta arduraren kontzeptua garatzen dute
hartutako konpromezuak betetzean.
LIBURUTEGIA-MEDIOTEKA
Egunero, ikasle bat liburutegiko liburuen mantentze lanez eta maileguez arduratzen da, horretarako
katalogazio programa informatikoa erabiliz.
Baliabide komunak eta hauen zaintzeak duen garrantziaz ohartzen da. Era berean, departamentuen
funtzionamendurako ezinbesteko den zerbitzuaren erantzule eta protagonista sentitzen da. Prentsan
bezala, teknologia informatikoaren erabilgarritasuna esperimentatzen du.
JANTOKIA Urtean aste batean edo bitan ikasle talde batek ikaskideen mahaia atontzen du, aldez aurretik
pilatutako platerak, mahai-tresnak eta ogia banatuz irakasle arduradunaren begiradapean.
Ikasleek jarraitzen duten prozedura departamentuetan eta beste zerbitzuetan erabilitako berdina
da (lan metodoa, lanaren autobalorazioa...) Helburu nagusia ikasleak zerbitzu honen parte
sentiaraztea da eta ez kontsumitzaile hutsak. Horren bitartez, eskola komunitaterako hain
garrantzitsua den zerbitzua baloratuko dute. Gainera, jateko orduan ezinbestekoak diren zenbait
ohitura eta jarrera bereganatuko dute.