0. HITZBERRI

20
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA 0. ALEA 1 Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 0. alea 12-11-05 Munduko albistea 2 Komikia 10-11 Gomendioak 16 E H-ko albistea 3 Elkarrizketa 12 Zertan ...? 17 Jaso albistea 4 Ba al zenekien? 13 Narrazioa 18 Erreportajea 5-6 Horrela esan ... 14 Denborapasak 19 Kirolartea 7-9 Iritzia 15 Lehiaketa 20 Circo de los horrores Nafarroa Oinez Pinu lehiaketa Jauzi erraldoia.

description

Iruñeko Jaso Ikastolako LH 6. B-ko ikasleek egindako astekaria.

Transcript of 0. HITZBERRI

Page 1: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 1

Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 0. alea 12-11-05

Munduko albistea 2 Komikia 10-11 Gomendioak 16 E H-ko albistea 3 Elkarrizketa 12 Zertan ...? 17 Jaso albistea 4 Ba al zenekien? 13 Narrazioa 18

Erreportajea 5-6 Horrela esan ... 14 Denborapasak 19 Kirolartea 7-9 Iritzia 15 Lehiaketa 20

Circo de los horrores

Nafarroa Oinez

Pinu lehiaketa

Jauzi erraldoia.

Page 2: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 2

Baumgartnerrek estratosferatik salto

bat egin zuen, 39.000

metrokoa.

Jausgailu eta globoen errekorra

egin zituen.

Felix Baumgartnerrek esan zuen

beldurrik gabe bota zela. Felix

Austriakoa bizi zen hegan egiteko.

Berrogeita hiru urteko kirolariak txikitan

egin zituen parakaidismoa eta hegazkin

batean probak. Beste record batzuk ere

egin zituen,(Taiwanen) munduko etxerik

handienetik (etxeorratz) batetik bota zen.

509 metroko etxe batetik ere bota zen. 4

minutu eta 19 segundo kostatu zitzaion

lurrera ailegatzea.

1.342 km orduko abiadura hartu zuen airean zegoenean. Berak atmosfera

zeharkatu nahi zuen eta gaizki ateratzen bazitzaion koszientzia galdu ahal zuen

edo buruko hemorragia sortu. Bota zenean uste zuen hilko zela abiaduragatik.

Lehengo errekorra 4 min eta 36-koa zen. Bera hau 5 urte prestatzen egon zen.

MUNDUKO ALBISTEA

Page 3: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 3

Ikastolako idazkaria, Nafarroa Oinezeko bideoklipan atera

da. Urte honetan Nafarroa Oinez San Fermin ikastolan ospatu da, eta gure ikastolako

idazkaria Birjinia bideoklipan atera da. Trikidantz taldekoa da eta San Fermin ikastolako

koordinadoreak abestia egitea proposatu zien

lehiaketa bat zegoelako. Abestiaren letra ikasle ohi

batek egin zuen, Julio Soto; doinua Birjiniak eta

beste gauzak beste pertsona batzuek. Beren kanta

aukeratu zutenean oso pozik jarri ziren eta gainera

bideoklipan oso ondo pasatu zuten ume asko

zeudelako, margoa zegoelako... Bideoklipan ume pila bat zeuden, kolore pila bat, eta

gainera instrumento asko daude: txistua, trikitixa

panderoa... Youtuben sartzen baldin bazarete bideoklipa ikusiko

duzue. Elkarrizketa Birjiniari: Itziar: I

Birjinia: B

I: Kaixo, Birjinia .

B: Kaixo. I: Zergatik bururatu zitzaizuen Nafarroa Oinezeko abestia egitea?

B: Nafarroa Oinezeko kordinatzailea gure laguna da eta berak proposatu zigun

lehiaketatxo bat egon behar zuela eta ea parte hartu nahi genuen, orduan animatu ginen.

I: Nortzuek asmatu zenuten abestia? B: Letra da ikasle ohi batena, Julio Soto. Doinua nik atera nuen eta taldekide guztiekin

trikitilaria bere puntua, gitarra berea, denak osatu genuen.

I: Zuen abestia aukeratu zutenean nola sentitu zineten? B: Oso pozik, guretzako oso inportantea izan zen hori. I: Bideoklipan egiterakoan ongi pasatu al zenuten?

B: Bai, oso esperientzia polita izan zen, ume pila batekin, kolore tartean... I: Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik.

B: Zuei eskerrik asko.

EUSKAL HERRIKO ALBISTEA

Iker Otazu

NAFARROA OINEZEKO BIDEOA

Page 4: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 4

PINU LEHIAKETA Lehengo egunean, urriaren 9an, LH 6.B gelako neska bat, Leire Bidondo eta mutila Mikel Eugi deiturikoek, pinu lehiaketa asmatu zuten eta gelakoei esan zieten. Irakaslea, Dabidek, utzi egin zigun patiora ateratzen eta lehiaketa egiten. Orduan denak paretan jarri ziren pinua egiten eta jende asko erori ondoren Leire Bidondo, Itziar Asin eta Mikel Eugi gelditu ziren. Lehenengoa Mikel Eugi erori zen, bigarrena Itziar Asin izan zen eta irabazlea, Leire Bidondo. Lehiaketa ondoren galdera batzuk egin genizkion irabazleari. ELKARRIZKETA: - Zertan datza pinu lehiaketa? -Ba... Pinu lehiaketa, joku bat da, non parte hartzen duten pertsonek pinua egiten duten paretan eta gehien irauten duena irabazlea da. -Zenbat denbora iraun zenuen? Ba nik minutu bat eta hogei segundu iraun nuen. -Nekatuta edo minduta sentitu al zinen? Bukatzeran eskumuturrak mina egiten zidan. -Ba al dakizu nortzuk izan diren lehenengo hiru postukoak? Lehenengoa nik, bigarrena, Itziar Asin eta hirugarrena, Mikel Eugi. -Zer sentitzen da irabazlea izaterakoan? -Oso ongi sentitzen naiz.

JASO ALBISTEA

Page 5: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 5

BELDURREZKO ZIRKUA

Iruñera zirku bat etorri zen “CIRCO DE LOS HORRORES” izenekoa. Aktuazioak urriaren 5etik 14era izan ziren. Zirkuaren zuzendariak Suso Silva du izena, Ourensen jaio zen 1962-ko urtarrilaren 20ean.

Erakustaldia XIX. mendeko hilerri gotiko, galdu eta zahar batean gertatzen da. Istorioaren protagonista Nosferatu da. Aktoreek 2 ordu behar dituzte makillatzeko eta beraien protesiak jartzeko ( belarriak, hortzak, sudurra, lentillak...). Truko izugarri zailak erabiltzen dituzte. Nosferatu zirkuaren gidatzailea da eta zirkuan parte hartzen duten pertsonaiak aurkezten ditu. Istorioan zehar umore ona sumatzen da, baina beldurrak ere badu bere protagonismoa. Ikustaldian aktore eta tekniko askok lan egiten dute, garrantzitsuenak hauek dira: Raquel Maldonado, direkzio laguntzailea eta koreografria eta Abelardo Basden, zuzendari teknikoa. Aktoreak: “Nosferatu”, Suso Silva; “Belcebu”, Abelardo Basden; “Debora la vampira”, Raquel Maldonad;, “La dulce Sara”, Sara Silva; “Grimo el payaso”, Javier Travet eta “La momia”, Catalin Vadea. Zirkuaren pertsonaia garrantzitsu bat da “Devora la Vampira”. Nahiko polita da, eta adi egon behar zara bere dantza egiten hasten denean, berarekin batera suge hori eta lodi bat darama lepoan. Ez ahaztu nahiz eta polita izan oso gaiztoa eta krudela dela, kontuz! Labanak botatzen ditu eta bere biktimen odola edaten du. Ez ahaztu ere beti bere bi pailazok, Cloaka eta Grimoz, babestuta dagoela. Egiten badiozu, ez gelditu, bere bederatzigarren “Grimo el Payaso Asesino”. Itxurak engainatzen du, aurpegi atsegina du baina bihotz beltza eta hotza izkutatzen ditu. Grimo bere biktimei sufriarazten die. Ez zaitez zure eserlekutik mugitu eta bere atentzioa ez deitzen saiatu bestela damutu egingo zara...

ERREPORTAJEA

Page 6: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 6

“El Loco” Ero bat zerra mekanika batekin askatuta dago... eta zerrekin malabareak egitea gustatzen zaio, bere hankak eta ikusleenak arriskuan jarriz. “La Esposa Muerta” Bere ezkontzaren egunean bere senarrak utzi egin zuen eta inoiz ez zuen bere berri izan. Deabruari bere bihotza saldu zion, bere senarra berriro ikusteko eta infernura arrastaka eramateko. Ikus ditzakezu, edo okerrago... bere lehenengo senarrarekin nahasiko zaitu.

“Circo de los Horrores” urriaren 25ean Madrilera joango da, eta sarrerak 15€-tik 36€-ra balio dute. Orain zirkua Valladoliden dago.

Sarrerak zirkoan bertan edo “El Corte Inglesen” saltzen dituzte.

Page 7: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 7

- Futbola: Asier (OSASUNA) ARDOI 0 – OSASUNA 6

- Futbola: Xiker (MUTILBERA) MUTILBERA 10 – ARDOI 1

- Futbola: Ander eta Mikel.E (DONIBANE) TUDELANO 0 –DONIBANE 6

- Futbola: Aritz S. eta Jabier (LAGUNAK A) LAGUNAK A 2 – UHARTE 1

- Futbola: Gaizka (LAGUNAK B) LEZKAIRU 5 – LAGUNAK B 4

- Igeriketa: Laida (ANAITASUNA) Datorren azaroaren 10eko txapelketarako entrenamenduak egin dituzte.

- Soinketa Artistikoa: Itziar eta Maite (NAVARRO VILLOSLADA)

Momentuz ez dute lehiaketarik. Aparatu guztiekin entrenatu dira.

-Tenis: Nerea (TENIS CLUB) Partidurik ez. Entrenamendu arrunta.

- Tenis: Mikel. K (DONIBANE) Partidurik ez. Entrenamendu arrunta.

-Taekwondo: Nerea CLUB TENIS konbateak egin

- Judo: Leire G. Errotxapeako LEON gimnasioan egiten du. Entrenamendu arruntak egiten ari dira.

- Atletismoa: Izar, Ainhoa eta Leire B. LAGUNAK. Entrenamendu arruntak egiten ari dira. Aurreko asteazkenean, Izar eta Leirek, erreleboetako errekorra lortu zuten.

- Soinketa erritmikoa: Arianne BARAÑAIN KIROL KLUBA. Gabonetako erakustaldirako uztaiekin entrenatzen ari dira..

-Eskubaloia: Alvaro eta Aitor (LAGUNAK B) Atsedena.

- Boleibol: Idoia (IRUÑA) MIRAVALLES 1 – IRUÑA 3

- Kun-fu: Aritz Sa. (ANAITASUNA) Entrenamendu arrunta.

Page 8: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 8

-Euskal Dantzak: Iratxe eta Ehkiñe (JASO IKASTOLA)

Muxikoak praktikatzen ari dira.

-Euskal Dantza: Edurne (ALAI GAZTEA ) Pasa den igandean udaletxe plazan dantzatu zuten.

-Akordeoia: Iratxe (BARAñAINGO MUSIKA ESKOLA)

Arrasateko lehiaketarako entsaiatzen ari dira: Txikitita, Ama zuria neri eta El jorobado de Notredam.

-Pianoa: Iratxe (BARAñAINGO MUSIKA ESKOLA)

Azaroko kontzerturako entsaiatzen.

-Biolina: Leire B. (BARAñAINGO MUSIKA ESKOLA)

Kontserbatoriora pasatzeko azterketa prestatzen ari dira.

-Pianoa: Ainhoa (BARAñAINGO MUSIKA ESKOLA)

Hurrengo kontzerturako entsaiatzen.

- Zeharkako txirula: Leire G. Errotxapeako ASA akademia. Gabonetako kontzertua prestatzen ari dira.

-Margoketa: Maite eta Ekhiñe BARAÑAINGO MARGOKETA AKADEMIA

Halloween-erako maskarak egiten ari dira. Kartulina eta tenperak erabiltzen ari dira.

- Biolontxeloa: Mikel K. (PABLO SARASATE - EGUESIBAR)

Azaroaren 22an izango den kontzerturako hiru kanta prestatzen ari da.

- Kitarra: Idoia S. (ASA AKADEMIA) Gabonetako kontzerturako kanta bat prestatzen ari da.

- Kitarra: Xiker A. (MUTILOAKO AKADEMIA)

Gabonetako kontzerturako kanta bat prestatzen ari da.

Page 9: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 9

J: JISNU A: ARIANNE

A: Ze kirol egiten duzu? J: Eskubaloia A: Asko ikasten al duzu? J: Bai A: Gustura al zaude? J: Bai A: Zenbat urte daramazu? J: 3 urte daramatzat A: Zer moduz pasatzen duzu? J: Oso -ongi A: Lagun asko egin dituzu? J: Asko asko

E: EKIHÑE A: ARIANNE A: Non egiten duzu magoketa? E: Barañainen A: Zenbat urte daramazu E: 3 urte E: Gustura al zaude? E: Bai A: Asko ikasten al duzu? E: Bai A: Egia al da aldizkariko tituluaren margoketa irabazi duzula? E: Bai A: Eskerrik asko, Ekhiñe, agur! E: Agur, Arianne!

Page 10: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 10

Ander S. Alvaro L.

KOMIKIA

Page 11: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 11

Page 12: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 12

EKAITZ Elkarrizketa Ekaitzi egitea erabaki dut interesa neukalako, nola egiten duen lana jakiteko. Kaixo, Ekaitz. Galdera batzuk egitea gustatuko litzaidake.

Utziko didazu? Ek(Ekaitz): Bai.

E(Edurne): Zertan ematen duzu denbora lanean? E: Lehenengo gauza egiten dudana ikastola zabaldu haurrak ikastolan sartzeko eta ateetan paperak jarri. Gero haurren kontua zenbat haur dauden jakiteko eta jantokia prestatzeko. Ondoren denbora daukat, 9:30-tik 11:00-arte hautsita dauden gauzak konpontzeko: ateak, komunak... 11:00-tik 11:30-arte ofizinan nago. Gero bazkaltzera noa eta ordu batean etortzen naiz berriz. Ordu batean, ordu erdi bat patioan nago eta ondoren ofizinara noa ordubiak arte. Gero beste hogei minutu ditut gauzak begiratzeko eta konpondu ahal izateko eta hiruretan hasten naiz patioa garbitzen, gutxi gorabehera, laurak arte. Ondoren, berriz, zerbait hautsita badago konpontzen dut eta gero ateak zabaltzen ditut haurrak joateko, joaten direnean ixten ditut eta ofizinara noa. Ofizinean egoten naiz bostak eta laurdenak arte.

E: Nola bizitzen duzu harremana ikasleekin?

Ek: Nire ustez harremana ikasleekin ona da, saiatzen naiz beraiekin ongi konpontzen eta gaizki egiten duten zerbait zuzentzen diet. E: Eta irakasleekin? Ek: Berdina, hemengo ikaslea izan naiz eta denak ezagutzen ditudanez, beraiekin harremana oso ona da. E: Ikastetxeko gurasoekin harreman zuzena duzu. Nola baloratzen duzu harremana? Ek: Ona eta atsegina, ikasleen gurasoekin hitzegin ahal izatea eta beraiek beren ideiak ematea ongi etortzen zait gauzak egiteko. E: Urte luze hauetan pasarte onak eta txarrak eduki dituzu. Baten bat partekatu nahi duzu? Ek: Oraintxe txarrena izan daiteke langabezian egon naizela, orain arte lana ez dudalako izan. Besterik ez dut esatekorik.

ELKARRIZKETA

Page 13: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 13

Ba al zenekien? Usain Bolt: ba al zenekien Usain Boltek 42 km/orduko abiadura hartzen duela ?

Rafael nadal: ba al zenekien Rafael Nadalek 4 aldiz irabazi zuela Roland Garros?

Lionel Messi: ba al zenekien Lionel Messi argentinarra dela eta 4 aldiz eman diotela urrezko baloia?

Michael Phelps: ba al zenekien Michael Phelps 300 eta 400 metroko txapelduna dela tximeleta estiloan?

Alberto Contador: ba al zenekien Alberto Contadorrek Italia osoa ibili zuela 2008an eta bere lehen garaipena izan zela?

BA AL ZENEKIEN?

Page 14: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 14

Horrela esan beharrean, horrela esan! · Anderrek zazpirehun euro dituela esan du. · Anderrek zazpiehun euro dituela esan du. · Ekhiñe animalia horiek hipopotamoak direla esan du. · Ekhiñe animali horiek hipopotamoak direla esan du.

HORRELA ESAN BEHARREAN

AZKARRENA NAIZ!

NAIZ AZKARRENA !

Page 15: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 15

IKASLEEN GREBA

2012ko urriaren 11an ikasleen artean greba egin zuten. Greba horretan, DBH 3 eta 4. mailako ikasleek parte hartu zuten. Nafarroako ikasle gehienek parte hartu zuten, greba hau aukerakoa izan zen baina ia-ia ikasle guztiek greba egin zuten. Hezkuntzaren alde protesta egiten zuten eta murrizketen kontra ere bai. Espainiako gobernua murrizketa latzak egiten ari da hezkuntzan. Nire ustez oso ondo dago protestatzea baina ez dute ia ezer lortzen. Zein da zuen iritzia? Badago gauza bat, guk ulertzen ez duguna: zergatik ikastola honetan bakarrik DBH 3. eta 4. mailakoek egin dezakete greba? Beste ikastetxe batzuetan DBH 1. 2. 3. eta 4.-ekoek egin dezakete, baina hemen ez. Zergatik horiek bakarrik?

IRITZIA Ibai Mateo

Page 16: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 16

FILMA Izenburua: Little Miss Sunshine Zuzendaria: Jonathan Daiton eta Valerie Faris Interpretatzaile nagusiak: Richard, “aita” (Greg kinnear); Sheryl, “ama” (Tini collette); Frank, “osaba” (Esteve Carell); aitona, (Alan Arkin); Dwayne, “anaia” (Paul Dano) eta Olive, (Abigail Breslin). Gidoia: Michael Arndt Urtea: 2006 Iraupena: 1h 41min Irititzi-pertsonala: Nire ustez pelikula hau oso polita da bidaian zehar gauza oso barregarriak gertatzen direlako. Sinopsia: Hoover-ak oso familia berezia dira: aitonak kokaina esnifatzen du, aitak zalaparta asko egiten du arrakastara heltzeko ikastaroak, emanez. Amak ez du eskaerari erantzuten, osaba bere senargaiak utzi ondoren suizidatzen saiatu zen, semeak pilotua izan nahi du baina uzten ez diotenez ez du hitz egin nahi, gainera bidaian daltonikoa dela ikusten du. Eta azkenik Olive, alaba txikia, betaurrekodun neska bat da eta potoloa ere da, gainera edertasuneko erregina bat izan nahi du. Zorte-kolpe bati esker, gonbidatzen dutenean “Little Miss Sunshine” lehiaketan parte hartzera, Kalifornian, familia guztiak laguntzen dio. Furgoneta zahar batean joaten dira, hiru eguneko ezustez betetako bidaia daukate. Helduko ote dira? Irabaziko ote du?

Anima zaitezte ikustera!!! LIBURUA Izenburua: “La gran invasión de Ratona” Jatorrizko izenburua: “ La grande invasione di Topazia” Idazlea: Gerónimo Estilton Itzultzailea: Manuel Manzano Ilustratzaileak: Danilo Barozzi, Silvia Bigolin, Christian Alipradi, Carlotta Coralina, Guiseppe Ferrario eta Archivo de piemme. Diseinu grafikoa: Yuko Egusa Argitaletxea: Destino ISBN: 978-84-08-08605-5 Iritzi pertsonala: Oso entretenigarria eta dibertigarria da eta gainera behin irakurtzen hasten zarela engantxatu egiten zara.

Sinopsia: Egun lasaia zen momentuz, baina… bat-batean oihu ikaragarri bat Ratonia osoan entzun zen… Katuak datoz!

Anima zaitezte irakurtzera!!!

GOMENDIOA

Page 17: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 17

HELBURUA: Ongi pasatzea eta dibertitzea.

GARAPENA: Jolasa hasteko, zozketa bat egin behar da, nor paratzen den jakiteko.

Paratzen denaz aparte guztiok zenbatzen hasten dira, adostu duten zenbakia arte.

Zenbatzen ari diren bitartean, paratzen dena nahi duen lekuan ezkutatzen da. Ondoren

zenbatzen bukatzen dutenean, denak, bakoitzak nahi duen lekutik, bera bilatzera joaten

dira. Horietako batek aurkitzen duenean, berarekin ezkutatuta geratzen da, denek aurkitu

arte.

ADINA: 10 urtetik aurrera.

PARTAIDEEN KOPURUA: 3 baino gehiago.

ESPAZIOAREN ERABILERA: Toki zabal batean eta

ezkutatzeko tokiak dituena.

MATERIALA: Ez da materialik behar.

ZERTAN JOLASTUKO GARA?

Page 18: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 18

5. HILKETA

Bazegoen kazetari bat 40 urtekoa Unai deitzen zena. Berri bat idatzi behar zuen eta ez

zekien zer egin orduan liburutegira joan zen eta egunkari zaharretan bilatzen hasi zen.

Denbora bat bilatzen egon eta gero egunkari pila bat aurkitu zituen, duela 20 urtekoak.

Maiatzaren 24an egunkari guztietan hilketa bat egoten dela ikusi du. Hilketa bakoitzean

adin ezberdineko pertsonak hiltzen dira. Lehenengo urtean 20

urteko bat, bigarren urtean 25 urteko bat, hirugarren urtean 30

urteko bat, laugarren urtean 35 urteko bat. Urte horretan 40 urteko

bat tokatzen zen eta Maiatzaren 22a zen. 2 egun falta ziren

hilketarako. Zerbait egin behar zuen. Hurrengo egunean zirkua bat

etorri zen, “El circo de los horrores” deitzen zen. Zirkua kanpotik

ikustera joan zen. Ondoren liburutegira joan zen eta beste pista

batzuk aurkitu zituen, adibidez, hil zirenak bokalez hasten ziren.

Lehenengoa, Arekin, Adrian; bigarrena, Erekin, Eguzkiñe; hirugarrena, Irekin, Iosu;

laugarrena, Orekin, Olaia. Urte horretan Urekin tokatzen zen eta bera Unai deitzen zen.

Bigarren pista zera izan zen, egunkari guztietan hilketarena agertzen zen artikuluetan hitz

bat agertzen zen: ZIRKUA. Korrika poliziarengana joan zen. Polizia inbestigatzen ari zen

bitartean Unai zirkuaren aurkezlearen laguna egin zen zirkorantz askotan hurbiltzen

zelako. Hurrengo egunean Maiatzaren 24a zen, Unai oso urduri zegoen baina poliziak

pertsona bat zela uste zuen. Unai egun osoa berria idazten egon zen. Maiatzaren 24a zen.

Gauean zirkuaren aurkezlea Unairen etxera sartu zen eta bere ezpata bihotzean sartu zion.

NARRAZIOA

Page 19: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 19

Beldurra…

ZEHARKA BEHERA

Page 20: 0. HITZBERRI

JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA

0. ALEA 20

Kaixo guztioi. LEHIAKETA Galderak: 1. ZIKLOA: Asteartea, asteazkena, ostirala, larunbata eta igandea. Ze egun falta dira? 2. ZIKLOA: Euskal Herritik zein probintzia daude Espainiar estatuan? 3. ZIKLOA: Ze 4 forma izan dezakete galaxiek? Nola egin? · Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, lehiaketako atalera jo beharko duzue. · Bertan aste horretako galderari erantzungo diozu guk emandako papertxo batean. · Galdera erantzuteko osteguna arte izango duzue. · Gure klasearen ondoan dagoen kaxan, zuen zikloko zirrikituan bota beharko duzue papertxoa. · Erantzuteko eguna bukatu denean, guk erantzun zuzen guztiak poltsatxo batean sartuko ditugu eta bost egun pasa ondoren, ziklo bakoitzetik papertxo bat aterako dugu. ·Irabazlea izan den gelara joango gara eta saria emanen diogu. ZORTE ON GUZTIOI!!!

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA!! www.jasolh6b.blogspot.com

Maitane Olza

XIKER A.