10.Kiliko aldizkaria

24
1 Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro. Gure aldizkariaren hamarga- rren alea argitaratu dugu, ahalegin handiz. Aldizkaria zuen gustokoa izatea espero dugu. Irakurtzeko eta dastatzeko aukera ederra izango duzue oporaldian. Ondo pasa! 1. Editoriala. 2. Liburu astea. 8. Antzerkitxoa. 10. Liburu Museoa eta Liburu Ibiltaria 11. Idazlea. 12. Ba al zenekien…?. Ibaiak. 14. Ba al zenekien…?. Arrain abisalak. 16. Gure ipuina 20. Errezeta. 22. Bitxikeriak 23. Entretenigarriak. 24. Entretenigarrien erantzunak eta txisteak. Zbakia: 10

description

Liburutegiko ummeek garatutako aldizkaria. Kipuren liburutegiko tailerrak

Transcript of 10.Kiliko aldizkaria

Page 1: 10.Kiliko aldizkaria

1

Kaixo lagunok! Hemen gaude berriro.

Gure aldizkariaren hamarga-rren alea argitaratu dugu, ahalegin handiz.

Aldizkaria zuen gustokoa izatea espero dugu.

Irakurtzeko eta dastatzeko aukera ederra izango duzue oporaldian.

Ondo pasa!

1. Editoriala.

2. Liburu astea.

8. Antzerkitxoa.

10. Liburu Museoa eta Liburu Ibiltaria

11. Idazlea.

12. Ba al zenekien…?. Ibaiak.

14. Ba al zenekien…?. Arrain abisalak.

16. Gure ipuina

20. Errezeta.

22. Bitxikeriak

23. Entretenigarriak.

24. Entretenigarrien erantzunak eta txisteak.

Zbakia: 10

Page 2: 10.Kiliko aldizkaria

2

Liburu Astea ospatu dugu eta idazle batzuk etorri dira beraien liburuei bu-ruzko zerak azaltzera. Juan Luis Mugertza eta Aitor Arana etorri baino lehen be-raien liburuak irakurri eta hauen Liburu Museoak egin genituen. Ipuin kontalariak ere etorri ziren oso ipuin politak kontatzera. Eta baita ikasle zein irakasle batzuek ere ipuinak kontatu zizkieten txikerrei. Begira, zer izan genuen aste osoan zehar! Oso ondo igaro genuen!

2an, Aitor Arana idazlea

Egilea: Xabier Matute

Page 3: 10.Kiliko aldizkaria

3

3an, irakasle kontalariak

Page 4: 10.Kiliko aldizkaria

4

4an eta 5ean, ikasle kontalariak

Liburu museo batean oinarrituz ipuina kontatu zieten 3.mailakoek 1. eta 2. mailakoei.

Page 5: 10.Kiliko aldizkaria

5

4an eta 5ean, ikasle kontalariak

6. Dko ikasleek antzerkitxoak txikientzat

Page 6: 10.Kiliko aldizkaria

6

5ean, Juan Luis Mugertza idazle bidaia-

zalea

Page 7: 10.Kiliko aldizkaria

7

6an, Janire eta Aitor ipuin kontalariak

Page 8: 10.Kiliko aldizkaria

8

Bazen behin Plentzia eta Gorliz artean bizi izan

ziren sorgin batzuk. Sorgin nagusiak, berak, atsoa ze-

la esaten zuen.

Bi anaia konkordunek susmoa zuten atsoa sorgina

zela. Beraz, galdetzera joan ziren. Atsoak baietz esan

zien sorgina zela eta ostiralero sorgin guztiek akelarrea

ospatzen zutela. Akelarrea festa handi bat zen.

Anaiak etxera bueltatu ziren, baina haietariko

bat sorginari galdetzera bueltatu zen ia akelarrera

berarekin joan ahal zen.

Sorginak baietz esan zuen baina, baldintza bate-

kin, asteko egunak esatean ezin zuela igandea aipatu.

Eguna heldu zen. Bete behar zuten erritoa asteko

egunak esatea eta, ondoren, liburu gorriari musua

ematea zen.

Sorginek esan zituzten asteko egunak eta konkor-

dunari tokatu zitzaion :

Page 9: 10.Kiliko aldizkaria

9

- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna,

ostirala, larunbata eta igandea.

- Aiene, aiena! Igandea esan duzu!. Konkorra

kenduko dizut!

Eta gizona oso pozik bueltatu zen etxera eta be-

re anaiari gertatutakoa kontatu zion.

Anaiak gauza bera gertatzea nahi zuenez, atsoa-

rengana joan zen eta sorginak baldintza bera ezarri

zion, asteko egunak esatean, ezin zuela igandea ai-

patu.

Ostirala heldu zen .

- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna,

ostirala ete larunbata.

Anaia konkordunaren ordua ailegatu zen.

- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna,

ostirala, larunbata eta igandea.

- Aiene, aiena! Igandea esan duzu! Zure anaia-

ren konkorra jarriko dizut!

Eta gizona triste samar

bueltatu zen etxera bere bi

konkorrekin.

EGILEA: Ane Mentxaka

Hemen daukazue 6.Dko ikasleek txikerrei aur-keztutako antzerkia.

Page 10: 10.Kiliko aldizkaria

10

Liburu museoak eta Liburu ibiltaria

Page 11: 10.Kiliko aldizkaria

11

Juan Luis Mugertza Unanue

Euskal Filologian lizentziatu zen eta Bigarren Hez-

kuntzako irakasle da. Euskara irakasle gisa jardun

zuen; Santurtziko AEKn aritu ostean, Bilbo Zaharra

euskaltegian urte batzuk eman zituen. 2001.urtean

BBK-Egunkaria erreportaje lehiaketaren hirugarren sa-

ria irabazi zuen.

Lehenengo aldiz, Aruma, urrezko ohianean eta

Mundiala mundua gazte literatura generoko liburuak

eman zituen argitara, Descleéren eskutik. 2005ean Lu-

naren goiztiri (Ateramiñ) liburua argitaratu zuen.

Bidaia-erreportajeetan eskarmentua hartu du, eta

Berria zenbait erreportaje argitaratu ditu, munduan

eginiko txangoen isla.

Egilea: Ainhoa Elorza

Informazio iturria: Plentziako Kipuren liburutegia

Page 12: 10.Kiliko aldizkaria

12

AMAZONAS ibaia munduko ibairik emaritsuena da. Amazonas Amazonas ibaia munduko handiena eta emaritsue-na da, eta bigarren luzeena, 6.400 kilometrorekin. Peruko Andeetan jaiotzen da, 5.000 metroko garaierako Arekipako eskualdean. Amazonasek Peru eta Kolonbiaren arteko muga guztia zeharkatzen du eta gero Brasilekin muga hirukoit-za osatzen. Brasilen zehar ibilbide luzea egin ondoren, Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da.

Irudia: Nasa

Page 13: 10.Kiliko aldizkaria

13

NILO ibaia munduko ibairik luzeena da.

Nilo

Afrikako eta munduko ibairik luzeena da (6.650 km).

Brasilgo Gobernuaren geografia erakundeak egini-ko neurketek (2007 eta 2008koak) Amazonas luzeagoa dela diote; hala ere, munduko geografoen artean orain-dik onartzeke daude neurketa horiek, ibaiaren sorburua eta itsasoratze lekua non dauden zehaztea zaila baita.

Egilea:

Ainhoa

Elorza

Informazio itu-

rria:

Wikipedia

Irudia: cubadebate.cu

Page 14: 10.Kiliko aldizkaria

14

BIPERA

ARRAINA:

“Bipera arraina” izenaz ezagutuak diren Chaulio-dus ezpezieek gorputz luzea eta hortz itzelak agertzen dituzte.

Ezpezierik arruntena Chauliodus Sloani da, 1000m.tan bizi dena eta sakoneko ontzi arrasta-riek noiz behinka harrapatzen dutena.

LINOPHRYNE

LUCIFERA:

Espezie abisala da, globo antze-koa eta 20cm.ren batekoa. Begiak eta izilio nimiñoak.

Page 15: 10.Kiliko aldizkaria

15

Bizkar-hegatsa, 2-4 erradioduna. Arra parasitoa da, 2,5 cm.koa gehienez, eta bere gorputzaren zati handi bat buruak osatzen du.

LINOPHRYNE BREVIBARBATA:

Arrain abisal bitxi hauek izango dira, seguraski, itsas ani-malien artean itsu-sienak.

Linophryne brevi-barbata-k, naiz eta izenak hori ez adie-razi, bizar haundit-zar eta adarkatua agertzen du, gor-putz potoloa eta hortz zorrotz eta galantak. Bizkar-hegatsak, 2-4 erradioduna. Arra parasitoa da, 2cm-koa gehienez, eta bere gor-putzaren zati handi bat buruak osatzen du.

Egilea: Camila Hernandez

Informazioa eta irudiak: Bizkaiko Golkoko Arrain Abisalak. ADEVE

Page 16: 10.Kiliko aldizkaria

16

BAIETZ AUSARTU!

Badakizu zelan osatu dugun ipuin bat?

Guk, gaur, esperimentu berezi bat egin dugu, hurrengo

urratzei jarraituz;

1 Gure gustukua den ipuin bat bilatu dugu, bakoitzak

berea.

2 Zozketa baten bidez, bakoitzari tokatu zaigun ipuina-

ren atalaren esaldi bat aukeratu dugu. Atalak hiru izan dira:

hasiera, erdia eta bukaera. Beste taldekideei erakutzi barik.

3 Aukeratutako esaldiak elkarri irakurri dizkiogu.

4 Esaldi hauetaz baliatuz osatu behar izan dugu ipuin

bat, esaldiak ahalik eta gutxien aldatuz.

Ezin imajinatu zelako nahaste-borrraste!!!!

Badakizu zenbat pertsonaia agertu zaizkigun, non egon

daitezkeen, zer egiten….

Gai izango gara guzti hauek lotzeko?

BAI HORRETAN!

Begira zein polita asmatu dugun!!

Page 17: 10.Kiliko aldizkaria

17

Hauexek izan dira aukeratutako ipuinak:

Eta beste hauek aukeratutako esaldiak:

Julenek azkar baino lehen irentsi ditu irensteko-

ak, eta aurpegi pikaroa laster da pantailaren aurrean.

- Zure jostailurik ez iezaiozu utzi- esan zioten.

- Txoriarekin ezkutaketan jolasten ari naiz -

erantzun dio herensuge txikiak.

Page 18: 10.Kiliko aldizkaria

18

Julenek azkar baino lehen irentsi zituen irenstekoak, eta

zinemara sartu ondoren, bere aurpegi pikaroa laster zen

pantailaren aurrean.

Bat batean, argi urdin misteriotsu batek, pantailatik

atera eta Julene surgatu zuen,

filma barruan sartuz.

Bat batean, baso ilun batean zegoen. Paseatzen hasi

eta itsaso batera heldu zen.

Bainu bat hartzera zihoala, herensuge erraldoi eta

maltzur bat agertu zitzaion.

Harrituta geratu zen haserre aurpegi handikote hori

hain hurbil ikusi zuelarik.

Baina, herensugea neskatila ikustean maitemindu eta

mutil bihurtu zen.

Orduan, Juleneri kontatu zion bere semea galdu zuela.

Biak basora sartu eta zuhaitz baten adarretan aurkitu zu-

ten.

Page 19: 10.Kiliko aldizkaria

19

- Norekin zaude jolasten?- aitak galdetu zion.

- Txoriarekin jolasten ari naiz ezkutaketan - erantzun

zion herensuge txikiak.

- Zure jostailurik ez iezaiozu utzi txoritxoari- esan zio-

ten- Ematen ez badu ere mago bat da eta.

- Bai, badakit magoa dela eta esan dit mutil bihurtuko

nauela– Txikiak azaldu zien.

Eta….ta, ta, ta, ta… mutil bihurtu zuen.

Julenek bere etxera itzuli nahi zuen eta txoriakJ bere

etxera bueltatzeko bidea erakutsi zien txoriak.

Berari eskerrak eman zizkioten eta leku magikora aile-

gatu ziren.

Hirurak eskuetatik heldu, argi urdin misterotsua agertu

eta...bat batean zineman aurkitu ziren.

Juleneren etxera zuzendu ziren eta han askaria hartu

zuten guztiek batera, pozaren pozez.

Egileak;

3. mailako

Eider B., Sara H.,

Ekaitz de B. eta

Joseba E.

Page 20: 10.Kiliko aldizkaria

20

Osagaiak:

Nola egin

Lehenengo urratsak:

Egosten jarriko dugu pasta. Bitartean, barazkie-

kin hasiko gara, zartagin batean jarritako olio parras-

tada batean edo, asiarren moduan nahi badugu, wok

batean.

200 gramo pasta, zinta motakoa 2 orburu edo alkatxofa bihotz, garbiturik eta

dadotan zatituta

1 eskutada leka gardin, hari eta zati motzetan

1 tipulina txiki bat, xehatua

1 baratxuri atal bat zerrenda finetan

1 piper gorri txiki bat xehatua

1porru xehatua

2 koilakarada oliba olio ura eta gatza perrexil

xehatu apurtxo bat gatza

Page 21: 10.Kiliko aldizkaria

21

Ekin ete jarrai

Orburu zatiak gazitu eta jarriko ditugu lehenbizi

gorritzen, poliki-poliki, barruan samurtu ar-

te. Gutxienez 5 minutu beharko dira, sua eztitan . Orburuan zartaginetik atera, olio koilarakada bat

bota eta lekak jarriko ditugu, behin gatza egin eta

gero. Berde kolore argi batetik, ilunagora egingo du,

egin ahala. 10 minutu beharko dira su ertainetan.

Lekak atera eta orburuen ondoan jarriko ditugu

zain.

Orain tipulina, baratxuria, eta bi piper motak

botako dira, gatz apur bat egin eta gero. Su bizian

jarri gorrituak eta tente nahi baditugu barazkiak.

Ondo xehatuak badaude azkar egingo dira. Kontuz

ibili beharko dugu lehor ez daitezen. Azken lana Orburuak eta lekak jarriko ditugu orain. Barazki guztiak batera eta gainean, zinta xukatuak, batere

urik gabe. Azken erregoste kolpe bat egingo diogu

guztiari, zurezko koilaraz eraginez, eta perrexil

xehatua gehituko diogu zerbitzatu baino le-

hen.

Informazio iturria: Eneko Atxaren errazetak.. DI-DA komunikazioa Egilea: Joseba Gonzalez eta

Maria Garay

Page 22: 10.Kiliko aldizkaria

22

AMILOTXAK Amilotxak oso bidaia luzea egiten du : Siberiaren iparraldetik Afrikaren hego muturrera . Bere tamainako txo-rien artean bidaiarik luzeena. Informazio iturria: Errekorren liburua. Ttarttalo

EL SHIH TZU

El Shih Tzu es un perro con mucho pelo . Y además, tiene el pe-lo muy suave. Algunos Shih Tzu pueden comer muy deprisa. Los Shih Tzu ,cuando les rapan las patas , están muy bonitos.

Argazkia: eu.wikipedia.7val.com

Argazkiak: perrosmascotas.com

Egileak: Ekaitz de Blas

Page 23: 10.Kiliko aldizkaria

23

A S D F G O H J K L Ñ A S D

Z F X C V D V B N U I O A M

B O R D E R - C O L L I E B

Q X C V B A O I U E E A Ó A

G - H J K N O G H J K X O L

N T N A M R E B O D E Ñ L L

J E N O X E A S D R A I E U

K R E I F B U L L D O G K B

L R D U G - F H G H I E A T

P I L Y H N S A S D F O I I

Ñ E O C S A V - R O T S A P

Q R G U H S E R I U S F H S

W W E R T E R T Y U U I O P

ARAUAK: ARAUAK: ARAUAK: ARAUAK:

Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta Goitik behera, eskerretik eskuinera, eskuinetik eskerrera eta

zeharkatuta 9 txakur arraza aurkituko dituzu erdaraz.zeharkatuta 9 txakur arraza aurkituko dituzu erdaraz.zeharkatuta 9 txakur arraza aurkituko dituzu erdaraz.zeharkatuta 9 txakur arraza aurkituko dituzu erdaraz.

Egilea: Joseba GonzalezEgilea: Joseba GonzalezEgilea: Joseba GonzalezEgilea: Joseba Gonzalez

Egilea: Joseba Gonzalez

Page 24: 10.Kiliko aldizkaria

24

Joseba Elorza

Hizki zopa

Bulldog

Doberman

San Bernardo

Border Collie

Golden

Pastor Vasco

Fox Terrier Pitbull Bóxer

-Aizu barkatu, baina mila pezeta zor dida-zu. -Bai , bai , barkatzen dizut, barkatzen di-zut.

Joaten dira bi eta erdikoa jausten da.

O F D B O R D E R - C O L L I E B

X A Ó

- N X L

T N A M R E B O D E L

E N E R U

R E B U L L D O G B

R D - T

I L N I

E O C S A V - R O T S A P

R G S