120 - 2011 iraila

20
danbolin 2011ko iraila 120 zb. Munduren beste aldeko irribarrearen bila

description

deskribapena

Transcript of 120 - 2011 iraila

Page 1: 120 - 2011 iraila

danbolin201 1ko i ra i l a

1 20 zb.

Munduren beste aldeko irribarrearenbila

Page 2: 120 - 2011 iraila

www.zestoaautoak.com

z u r e i r a g a r k i aj a r t z e k o

d e i t u9 4 3 1 4 7 1 2 3 t e l e f o n o r a

Page 3: 120 - 2011 iraila

BB OO RR OO NN DD AA TT EE AA SS AA LL TT SS AA NNEuria goian behean, bideak ia errekabihurtuta, zapatilak putzuetan plisti-plasta, korrikalariak aterki azpian zalan-tzan, froga hasi aurretik pixka bat bero-tu edo ez, euritan hoztu gehiago egingodiren beldurrez. Animatzera joandakoakberriz, ardien antzera toldopean pilatu-ta. Ordua iritsi da, ordea, eta kale edobale; ateri, zirimiri edo zaparrada, ko-rrikalariak irteera lerroan jarri dira etaabisuarekin batera hor doaz.Zerbait antolatzen gogor jarduten dene-an, eguraldiak dena eskastea ez da gus-tagarri izaten, baina Akoako Birako an-tolatzaileek irribarretsu eta aurpegirikonenarekin jarraitzen dute lanean. Ezzaie umore onik falta. Gogoa behar dueguraldi horrekin asto karrera egitekoere baina hortxe! Txalotzekoa irudituizan zait beti Akoan nola mugitzen duenjai horrek auzo guztia; ume eta gazte-txoenetatik hasi eta, nola esan... betera-noenak arte? Gustua ematen du zer gogoeta ilusiorekin jarduten duten ikusteak.Horiek ere izango dituzte urte guztianzehar beraien sestra, gaizkiulertu eta petralkeriak mundu osoak bezala, baina festahori antolatzeko saltsa guztiak albora utzi eta elkar hartzen dute.Zestoako festak antolatzeko orduan ere, aitortu behar askok jartzen duten boronda-tea. Ez da broma denon gustukoak egiten saiatzea, parte-hartzaileak izan daitezela,aurrekontuan sartzea… Bada ordea, gehiegi konbentzitzen ez nauen kontu bat: Zer-gatik da festak antolatzen parte hartzen dutenen gehiengo handiena gazte jendea?Non daude Akoan gaur goizean ikusi ditudan “beteranoen” kintoak? Ez nuke inormindu nahi, baina antolakuntzan adin batetik aurrerako jendea falta da. Normaladen bezala, gazteek beraien gustuko gauzei erreparatzen diete, beraien gustuko mu-sika taldeei, antzerkiei edo ekitaldiei. Gero ez du balio antolatzen jardun ez eta ke-xatzeak; “jaiek igandera arte izan behar zuten”, “helduentzat ez da ezer egoten”…Askotan, gainera, bi edo hiru gazte tontolapikok aldrebeskeriak egiten dituzte; lore-ontziak hankaz gora bota, kristalen bat txikitu, barrerei astindua eman… eta hortikgazte guztiak zaku berean sartu eta gaizki esaka jarduten dugu, beste gazte pila ba-tek jaiak ondo atera daitezen egiten duten lan guztiaz ahaztuta.Zenbaki honetako artikulu nagusiko gazteen lana ere ezin aipatu gabe utzi boronda-te kontuez ari garenez. Turismo pixka bat egiteko ere aprobetxatuko zuten arren,uda, maletak hartu eta Uganda, Ekuador eta Indian pasa dute, herrialde hauetakohaurren irribarre goxoenak biltzen. Bejondaizuela denoi!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.: 943 147 123 h.el.: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola

kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Jone Bergara

34 6 10 12 16 18 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

MM UU NN DD UU AA RR EE NN BB EE SS TT EEAA LL DD EE KK OO II RR RR II BB AA RR RR EE AA

AA UU ZZ OO EE TT AA TT II KK AA KK OO AA

FFEESSTTAAKK 22001111

diruz lagundutakoa

AA GG EE NN DD AA

DDAANNBBOOLLIINN--ZZUULLOO

AA UU ZZ OO EE TT AA TT II KK AA II ZZ AA RR NN AA

Page 4: 120 - 2011 iraila

enbidoa I.

O N D A R B A S O R A I G O E R A M E X I K O N

Kanpoan bizi naizenetik herrimina larritu egiten zait festak arrimatuahala. Hor egongo zarete Danbolineko argazkiei begira, zeinagertzen den eta zein egoeratan kuxkuxean. Ba nik, justu herriko

festetan, Mexikotik Txilera egin dut salto. Mudantza egunak izan dira eta, ti-ra, herrialde berri batean zerotik hasi beharrak dakarren alfergura, Mexikokoloretsua utzi beharraren pena eta Zestoako Amparito Roca galtzea, denajuntatu zait, ederra koktela. Mariaren Enbidoko hariari helduz: Mexikok alderdi askotan harritu nau, izanere Mexiko asko daude, Mexiko latinoa, Mexiko cowboy-a, Mexiko indigena,

Mexiko “rantxeroa”, tropikala, po-brea, aberatsa... Mexiko kosmopo-lita. Han, uste denaz aparte –jendeaskok galdetu dit Zestoan oporre-tan egon naizenean Mexikoko se-gurtasunari buruz-, oso lasai etagustura bizi izan naiz Mexikon iabi urtez, bai Colima hiri tropikale-an, bai DF mastodontean. Azken hilabeteak DFn eman dituteta, egia esan, denetariko aukerakeskaintzen ditu hiri horrek. Adibi-dez, zuek Ondarbasora igoeraikusten ari zinetenean guk --Mexi-kon nire azken asteburua ospatu

aldera-- goiza azoka punkie batean pasa genuen “Tianguis –horrela esatendiete azokei- del Chopo-n”. Jenero eta jende eroz gainezka zegoen, Mexiko-ko kultura alternatiboaren azoka handiena da, tribu urbano guztien bilgunea.Han bertan, graffitiz jositako bi paretatan tokiko estetikarekin bat zetozen bigazte “euskal” pilotan jokatzen ikusi genituen, hori bai, teniseko pilotarekin. Bazkaritan Sope bat: oliotan frijitutako tortilla (artozko orea) borobila, gaine-an haragi, gazta, barazki, krema eta saltsa pikantez osatutako mendi bat due-la. Tripa beteta hipodromora joan ginen, irizpiderik gabe apustu eginez joanzitzaizkigun orduak... beno irizpidea izan bagenuen baina xelebre antzekoa:zaldi dotoreenaren alde (zaila aukeraketa), zenbaki politenaren alde edo jer-tse politeneko zaldunaren alde, adibidez. 50 peso, 3 euro inguru irabazi ni-tuen! Beste 4 zerbezatarako nahikoa.Ondoren Euskal Etxera bisita egin genuen: gure herrikoen antza duten pin-txoak, ardo pixka bat (kopatan) eta hori bajatzeko ohe elastikoan salto ba-tzuk... Eta handik, bukaera mexikanoa behar zuela eta Tenampara, hiri er-dialdeko kantina mitikoenera joan ginen. Tekila, mariatxiak eta lagunak ma-hai bueltan. Egun ederra izan zen, ahaztezina, baina... hala ere, nahiagoherriko festak, eta nik nahiago herriko festak bere-berean, dauden bezalaxe. Hau izan da kanpoan dagoen zestoar baten istorioa eta jakin nahi nuke noladen kanpotar baten begietan Zestoa. Adibidez, Jorge Ortegari eta Puy Osesigaldetu nahi nieke: zer iruditzen zaizue herria? Zer gustatzen zaizue? Zerenfalta sumatzen duzue? Zer eskatuko zeniekete herriari edo herritarrei?

Oso gogo-rra, udaranErrioxa aldeanibili gara gustu-ra eta han ondoeguraldi onare-kin baina bueltabeti gogogorraizaten da. Oraingainera umeakeskolako mar-txan hasita bai-na gu oraindikfesta ondorenapasa gabe.

Itziar Elorza

40 urte

Aurten uni-bertsitatean hasinaiz eta erritmoaezberdina da bai-na oraingoz lasaihasi gara, ostira-lak ere jai ditugueta ostegunetanparranda egitekoondo! Hasieranlagunak eta egi-tea zailena…

Maddi Alberdi

17 urte

G o g o r r a e g i n a l d ao p o r r e t a t i k b u e l t a n ,m a r t x a h a r t z e a ?

Mari Ar tano I ze ta

Page 5: 120 - 2011 iraila

I URTEROditugu mendebaldarrok gure egunerokotasunaren neurgailu nagusi, bata urtaro “kristaua” edo Kristo ondorengoaeta zenbakiz identifikatzen duguna; eta bestea, gure ihardun nagusien araberakoa, dela lan, ikas, kirol edo denadelakoren hastapena eta amaiera neurtzen dituena, irailean hasi eta ekainean amaitzen dena.Urtaro berri bat hasi dugu beraz, eta telebistako iragarki batean agertzen den lez, gurasoen buruhausterako garaiakizan ohi dira hauek. Norbere agenda antolatzen nahikoa lan ez, eta seme-alabena ere atondu behar. Idazten arizaizuen mutiltzar kaskail honek guraso izatearen aztarrenik ez duen arren, herriko Pilota Elkarteko kide den neu-rrian, ondorio kolateralik nozitu behar izan duela aitortu behar du. Izan ere, bateko katekesi, besteko ingelesa, he-mengo solfeo eta hango partikular, ez da erraza entrenamenduetarako tarte egokirik aurkitzea.Hara hemen, kontra-kantxatik bat-batean burura datozkidan hainbat galdera: zilegi ote gure gaurko gizarte mes-si-aniko honetan, haur eta gaztetxoen agenda, helduona baino beteagoa izatea? Haurrek ba al dute egunerokota-sun astun hori behar bezala kudeatzeko gaitasun intelektualik? Nire ustez, maiz “betebehar“ akademiko horiekdenbora-pasa gisa hartu beste erremediorik ez zaie gelditzen. Bestelakoan, Wall Street-eko burtsa bitartekariakbaino estresatuago amaituko luketelakoan nago.Handira enbido jo ostean, txikira ez dut pasorik egin nahi. Arestian aipatu dut, urtaro berrian sarturik entrena-menduekin hastear gaudela. Bada, eguna moztearekin batera eguraldiak makurrera egitean pilotalekuan izatenditugun komeriak direla eta, aurtengoan ere enegarren aldiz Udalari zein kirol arduradunei irtenbide bat berriroerregutu beharrean gara. Egia da, Pilota Eskola sortu aurretik Udalak Guraso Elkarteari arratsaldeko 6ak arte pilo-talekua erabiltzeko baimena eman ziola. Egia da halaber, garai hartan pilotaleku eder horretan hainbeste ume jo-lasean ikusi eta inor pilotan ez aritzeak zenbaitzuoi zer pentsatua eman zigula. Nola arraio zen posible pilotarihorren lotua egon den Zestoa bezalako herri batean esku pilota hain hila egotea. Gauzak horrela, Pilota Taldea sortu eta antolatzeari ekin genion, eta gaur da eguna, eskola adineko 25 gazte-txo eta 17 pilotari federatu dituguna, astean bi entrenamendu burutzen dituztelarik. Beraz, hariari helduz, ur-taro osoan zehar entrenamenduak izaten direnez, hauek ez dira bateragarri kantxak negu garaian hartzenduen parke izaerarekin. Oso adin txikiko haurrak kantxan zein kontra-kantxan inolako zaintzarik gabe ibil-tzen dira eta askotan mina hartzeko arrisku bizia egoten da, dela pilotari batek azpian hartuta, dela pilotakadabat jasota. Ondorioz, entrenamendu orduetan pilota eremu guztia esku pilotarako izatea eskatzen dugu. Dagokiguna eska-tzen dugulakoan gaude eta horrela pentsatzen ez duenak barka diezagula baina gu ez ginen Wall Street-en begi-rale izateko jaio.

5Nik oporrik

ez det edukitzen,jubilatuta nagoeta urte guztianberdin samar ibil-tzen naiz. Halaere udan kanporajoaten gara etaorain lasaiago,betiko martxan.

Andres Pardo

63 urte

Udaran Ma-rokon ibili naizoso gustura, be-ro handia egitenzuen baina…Zestoara eregustura etorrinaiz, pozik hasinaiz eskolara,han jolastea etamargotzea gus-tatzen zait eta.

Sara Lizaso

6 urte

E nbido 2 . M i k e l A r r e g i E r t x i n

Denei beza-la, buelta gogo-rra egin zait,ohituta geundenberandu jaiki, loasko egin etaparrandaz pa-rranda ibiltzera.Orain eskolanhasi eta goiz es-natu behar, pa-rrandak ere gu-txiago… kostaegingo zaigu.

Mikel Rodriguez

39 urte

Goizetan jai-kitzea gogorraegiten zait logehiago eginnahi izaten duteta baina gusturabueltatu naiz es-kolara lagunekineta jolasten on-do pasatzen dut.

Aimar Penman

7 urte BURTARO BERRI ON

Page 6: 120 - 2011 iraila

Nire ametsa 21 urterekin betetzeko aukera izan dut. Ve-ronikarekin ingelesa ikasten ari nintzen arratsalde bate-an (denok ezagutuko duzue, Plataren emaztea) Ekuado-rreko Gobernuz Kanpoko Erakundeekin kontaktuan jarnintekeela esan zidan. Segituan martxan jarri eta COA-GRO izeneko fundaziokoekin hitz egin nuen. Hauek ne-kazaritza munduan lan egiten duten arren, komunitate-ko eskolan lan egin nezakeela esan zidaten. Horrela, abuztuaren 8an aitarekin Bilboko aireporturajoan eta nire Ekuadorreko abenturari hasiera eman nion.Bidaiarako beldur handia nuen arren, ondo joan zen de-na. Hilabeteko abentura izan da, 2 eta 6 urte bitartekoumeekin egin dut lan San Pablito de Agualongo izenekoeskolan. Haurrekin jolasak egiten nituen eta nire laneguna goizeko 8etan hasten zen eta arratsaldeko 3etanamaitzen zen.Haurrekin oso ondo moldatu nintzen. Ez ziren asko, 40inguru eta hiru irakasle egoten ginen beraiekin. Zeinegoeratan egongo ziren beldur banintzen ere, ondo bizizirela ohartu nintzen. Gehienak abeltzaintza eta nekaza-ritzatik bizi ziren eta nahikoa diru ematen zieten oina-rrizko beharrak asetzeko. Ez dituzte hemen daudenetxeak edo arropak, hori esan beharrik ez dago, bainabeste balore batzuk dituzte hori baino garrantzitsuagoakdirenak, materialismoa alde batera utzi eta giza harre-manak ezeren aurretik baloratzen dituzte, eta horretanmaisu dira. Bestalde, komunitatea da beraientzat garrantzitsuena etahorren aldeko borroka nabaria zen euren egunerokota-sunean. Bilera asko egiten zituzten, eta luzeak. Orduakirauten zuten eta herritar guztiek hartu behar izaten zu-ten parte, bestela isuna jartzen zieten. Herritar orokzuen zer esana bilera horietan, eta horrek asko harrituninduen. Gai asko jorratzen zituzten, besteak beste,hezkuntza, lana, segurtasuna… Eskolatik irten eta etxera iritsitakoan etxekoak zeudenzain, bi alabak, nire adinekoak zirenez lagun handiak bi-lakatu ginen. Harreman estua nuen haiekin, eskolako

Uda iritsi eta gehienok maletakprestatzen hasten gara oporretara

alde egiteko. Aurtengoan VidyaIglesiasek, Goiatz Aristik eta Ainitze

eta Aiora Urbietak ere maletakprestatu dituzte, baina ez oporretara

joateko, munduaren beste aldekohaurrei laguntzeko, baizik. Vidyak

nekazaritza gune bateko eskolabatean pasa duen hilabetearen

nondik norakoak kontatu dizkigu;Goiatz Ugandan aritu da Nefaha

umezurztegiko haurrei hortzaktratatzen eta oraindik nostalgia apur

batez gogoratu digu bidaia; Aioraeta Ainitze, berriz, Indiara joan dira

eta hauek ere umezurtz etxeetanibili dira, Nava Jeevaneko

umezurztegietan. Bi ahizpen artekoelkarrizketatxoari esker bizi izan

duten esperientzia hobeto ulertukodugu. Horrelako bidaian ohikoa den

moduan, laurek denbora gutxiansentsazio ugari bizi izan dituzte,

txarrak, onak,… Dena dela, ezingodituzte ahaztu hango haurren

irribarreak.

Munduren beste aldeko irribarrearenbilaEkuador munduarenerdigunea

Page 7: 120 - 2011 iraila

7

umeez gain, beraiekin egoten bainintzen egunosoan. Etxeko bat bezala sentiarazi ninduten. Hilabete horretan ez dut izan turismoa egiteko au-kera handirik, baina inguruko herriak bisitatu di-tut. Asko gustatu zitzaidan lekua “munduaren er-dia” izan zen. Hau Cayambe izeneko herrialdeandago. Erakusketa moduko bat ikusi nuen eta hanmarra ekuatoriala lurrean marraztuta dago. Oso le-ku interesgarria iruditu zitzaidan. Esperientzia guztia zoragarria izan da. Inoiz eznuen pentsatuko horrelako lotura sendoak ezarri-ko nituenik hain denbora gutxian, baina halaxeizan da. Etxetik urruti zaudenean, eta ia ez duzu-nean etxekoekin eta lagunekin kontakturik, berta-ko jendeari gehiago heltzen diozu eta harremanestuagoak eraikitzen dituzu. Gainera, hango txi-kiek ere asko lagundu zidaten horretan; irri etalaztanek egunero gogoratzen zidaten zergatik eginnituen hainbeste kilometro.Handik alde egitea eta guztiak agurtzea gogorraizan bazen ere, ezin izango dut deskribatu inoizZestoara iritsi eta plazako barreretan nire lagune-kin topo egitearen satisfazioa.

Lur gorri-gorrizko bidexka agertu zait aurrean. Begiak irekiezinik nabil, eguzkia irten berria da, baina gogor jotzen dueta ordu askotako bidaiaren nekea nabaritzen dut. Jeep batenbarruan nago, aldamenean dut Maria, unibertsitateko laguna,Hondurasen ere abentura-lagun izan nuena eta oraingoan“ahizpa” bihurtu dena. Atzean hiru maleta handi ditugu, la-nerako behar ditugun tresnez beteak. Duela hilabete batzuk,“Mukwano-lagun”-eko partaide den Sabinekin kontaktuan ja-rri eta orduan hasi zen guztia. Aurtengoan bera ez dator, bai-na guztia prest utzi du erraztasun guztiak izan ditzagun. Az-kenik iritsi gara Bujagalira. Bujagali, Jinjako auzo txiki bat da,Uganda hegoaldean kokatua. Hemendik aurrera Victoria la-kua eta Nilo ibaia izango ditugu bizilagun.Jada igaro dira egun batzuk eta ez gara “muzungu” (pertsonazuriak suajilieraz) arrotzak sentitzen. Umeak oinutsik ikuste-ak; emakumeak zapiarekin haurra bizkarrean lotu eta bara-tzean aitzurrarekin jarduteak; hamabost eserlekuko “matatu”(taxi-furgoneta) batean hogeita hiru lagun eta bi oilar joateak;argindarrik eta ur-korronterik ez edukitzeak; eta beste horre-

n beste aldeko earen

···V idya Ig les ias

Uganda afrikasakona

Page 8: 120 - 2011 iraila

lako mila gauzek dagoeneko ez gaituzte harritzen, gurebegi eta bihotzak ohitu egin dira. Goizean Nilora begira gosaldu eta lokatzaren ondorioz ur-dina izateari aspaldi utzi zioten oinetakoak jantzi eta lane-ra abiatu gara. Ez ordea, motxilan xirak sartu gabe, lehe-nago edo geroago zaparradaren bat botako du eta. Gaurere izan ditugu bide-lagunak, eskutik eutsita gurekin etor-tzen diren umeak. Eskola aurretik pasa eta barrura sartugara. Ikasiak ditugu beraien abestiak, baita beraiek ere Pi-

rritx eta Porrotxenak. Agurtu ostean, oraingoanbai, lanera. Eraikitzen ari diren eliza da gurehortz-klinika, sabai moduan toldo bat dugularik.Segituan antolatzen dugu guztia. Aulki batzuk pa-zienteentzat, bi mahai behar ditugun medikamen-tu, anestesia eta instrumental guztia jartzeko, tres-nak garbitzeko ontziak, ontzi txikiagoak pazien-teek listua bota dezaten, zabor poltsa batzuk etaur-botila huts bat erabilitako orratzentzat. Lanekoarropa jantzi, eskularruak eta maskarilla hartu etakopetan argia jarrita lanean hasteko prest gaude.Joy, Dan eta Grace ere iritsi dira laguntzeko, lantalde polita osatzen dugu. Gure helburua, “Nefa-ha” orfanatoko berrehun umeak ikusi eta tratatzeada, baita etortzen diren auzoko beste ume eta hel-du guztiak ere. Joan da goiza eta lasai samar gau-den tartetxoa aprobetxatzen dugu auzoko etxebatera bazkaltzera joateko, familiako parte senti-tzen gara. Lanera itzuli eta paziente gehiagorik ezdagoenean, gauza guztiak jaso ditugu. Azkeneko

argi orduak aprobetxatzeko asmoz, Aliri deitu eta Jinjara goaz, kafe-txoa hartzera. Ali, “boda-boda” (motor) gidaria da, Maria eta ni bereatzean eseri eta han goaz hirurok kaskorik gabe eta isildu gabe.Illuntzean eltxoak agertzen hasi aurretik jantzi ditugu galtza luzeaketa jertsea. Afaria bukatu eta hor datoz gaur ere Isaac eta Johny, be-giak ixten hasten zaizkigun arte konpainia egingo diguten lagunak.Ze gaitaz hitz egingo ote dugu gaur? Abortoa, erlijioa, homosexuali-tatea…? Faltan botatzen ditut “sobremesa” horiek. Horrelako egunekin lortu dugu beraien bizimodua ezagutzea, be-raiek ezagutzea. Horrela ezagutu dut Kanifa, hiru urteko neskatoa,ahoko mina duela eta, bere amonak lagunduta etorri dena. Tristedago. Berarengana hurbildu eta eskua bizkarrean jarri diot. Ezin on-gi adierazi nire eskuek momentu horretan sentitu dutena. Arnasaldibakoitzeko “kra-kra” antzeko hots sakona nabari dut. Infekzioa duarnas-bideetan, oso gaixorik dago eta ez du baliabiderik medikuarenkontsulta eta medikamentuak ordaintzeko. Ahoko infekzioarentzatantibiotikoak eman eta etxera joan da. Egun batzuetara “kontsulta-ra” etorri da berriro, hagin bat ateratzera. Antibiotikoek biriketanere eragina izan dutela ikustean, negarrez hasi naiz. Hobeto dago,baina noiz arte?

Uste baino lehen iritsi zaiguazken eguna eta itzultzeko es-perantzarekin agurtu ditugugure lagun afrikarrak. Afrikakbadu zerbait berezia eta egiada, “engantxatu” egiten du.

G oiatz Ar i s t i

···

India, asiakopunta zorrotza

Page 9: 120 - 2011 iraila

gu euren gurasoek kalean abandonatuta uzten dituztelajakiteak. Izan ere, familia horien ustez, aurreko bizitzanzerbait gaizki egin izanagatik jainkoak zigortu ditu etamerezitako gaitzak dituzte. Arrazoi horregatik gizarteakerabat baztertzen ditu, inolako laguntzarik eman gabe.Etxe honetan irudi gogorrak ikusi arren, gure oroitzape-nak erabat bestelakoak izango direla badakigu. Goizeroboluntarioak gelara sartzean haur horien aurpegietan ate-ratzen diren irribarreak ahaztezinak izango dira.-Aini, ze egunetan bizi gara?-Neuk jakingo banu! Ez al genuen geratu behar azpeitia-rrekin?-Deitu egingo diegu, eta ea zer egiten dugun gaur!Astebetez hiru azpeitiar eta idiazabaldar batekin ibili garaNava Jeevan elkarteko funtzionamendua eta batez ere,bertako haurrak ezagutzen. Haur hauen egoera bestela-koa da, gehienak odoleko gaixotasunak dituzte (HIESA,talasemia…), baina badira arazo psikiko eta fisikoak di-tuzten haurrak ere. Haur hauek ere abandonatuak izanziren euren gaixotasunen berri jakitean. Elkartearen hel-burua, Euskal Herriko bazkideen diru laguntzen bitartez,haurrek behar dituzten tratamenduak ordaintzea da. Zen-tro hauetako haurrak oso osasuntsu eta alai aurkitu ditu-gu. Nava Jeevanen proiektu berria tsunamiak astindu zuenherrixka bateko eskolaren egokitzapena burutzea da, etahara joateko ere aukera izan dugu denok. Kotxez, zibili-zaziotik lau ordutara dago herrixka hau.-Aini, hauek dira hauek zuloak!-Ze pasa da, elefante koadrilla ala?Denok sentsazio berdinarekin iritsi gara Ankurrera, “kris-ton buruko mina”!. Baina bueltako sentsazioa ere, guztio-na berdina izan da, esperientzia ezin hobea! Bertako haur,guraso nahiz aiton-amonak txundituta zeuden “txuriak”ikusteaz, eta oso harrera eta egonaldi atsegina egin digu-te.Ankurretik bueltan amaitu zen gure Indiako egonaldia.Nava Jeevaneko lagun berriak “laster arte!” batez agurtueta egun gutxira hemen ginen, festa usainez beteriko he-rrian.-Hau depresioa Aini, dagoeneko berriz ere hemen!-Hara joatea gogorra zela baina, hona bueltatzea ere…-Hau bajoia! Eta orain zer?-Goazen San Joanera pasiera, hartu gitarra…

9NAMASTE!- Hainbeste denbora zain egon eta gero, ailegatu garela Aiora!- Bai, ederki kostata e! Dagoeneko zenbat urte daramazkizu ge-rra ematen Indiarekin?- Baina ikaragarria dela?- Momentu bakoitza kriston abentura! Aireportutik ostalera ai-legatzea bakarrik…Badira hilabete batzuk Indiara etortzea erabaki genuela. Arrazoiasko genituen horretarako, baina bat oso tentagarria, UrolakoNava Jeevan elkarteak diru laguntzak ematen dizkien haurrakezagutzea.-Hau tankera Aiora! Delhin; zu hankako behatza puskatuta;motxila ez zaigula ailegatu; maparik ere ez daukagu… Eskerrakostala hartu genuen! -Aini, gela konpartituta zelako hain merkea ezta? Hau bitxo pi-loa!!-Orduan labezomorro hauek ere pagatu beharko dute tokatzenzaiena!Delhira motxila iritsi bezain laster abiatu gara Calcutara, tarteandauden zenbait herri ezagutuz. Kolkata erakarpen turistikorikgabeko hiria da, baina aldi berean atzerritar ugari aurki daitezkeboluntario gisa. Bertan Nava Jeevaneko lau kiderekin elkartze-koak gara hauen umezurtz etxeak ikusteko, baina beraiek iritsibitartean ezer planeatu gabe daukagunez, Calcutako Ama Tere-saren etxeak babestutako umezurztegi batera joan gara. Elka-rrizketa bat egin ondoren bihar hasiko gara urritasun fisiko etapsikikoak dituzten umeekin elkartzen.Lehenengo eguna ez genekien nolakoa izango zen, baina ustebaino arinagoa egin zaigu. Gelara sartzean nahiko gogorra izanda ikusitakoa, baina haurrekin harremanetan hasi orduko jakindugu oso ondo moldatuko garela hurrengo egunetan ere.Umezurtz etxe honetan era guztietako gaixotasunak dituztenumeak jasotzen dituzte; burmuineko paralisia dutenak, atzera-pen psikikoak dituztenak, Down sindromedunak, autistak…eta guztiek arazo psikikoez gain gorputzeko malformazioak di-tuzte.Dena den, haur hauen egoera ikustea baino gogorragoa egin zai- A iora e ta A in i t ze Urb ie ta

India, asiakopunta zorrotza

Page 10: 120 - 2011 iraila
Page 11: 120 - 2011 iraila
Page 12: 120 - 2011 iraila

U z t a i l a r e n 2 0 aBullying-aren kontrako super-heroiakZestoako plazako pantaila erraldoian

A b u z t u a r e n 8 a25.000 urteko zintzilikarioarenaurkikuntza Idiakaitzen

Fes ta aurreko as teburua . Urtetik urtera, indartzen ari da asteburuhau, jendea indartsu irteten da kalera bi egun hauetan. Festa usaina na-barmena izan da, guztiak gogotsu makinaria martxan jartzeko asmotan.Gazte Eguna aurpegi tristeekin hasi zuten herritarrek, eguraldiak ezbaitzuen lagundu eta gazteek azken momentuan planak aldatu beharizan zituzten. Frontoi Zaharrean egitekoa zen bazkaria, kiroldegianegin zen, gorabeherak gorabehera, eguraldi txarraren kontuarekin ba-tera, aurpegiko tristura ere alde batera utzi eta 200 bat lagun elkartuziren bazkaltzen.Arratsalderako nahiko euri botata eta tripa ondo beteta, inork ez zuenizan aitzakiarik txirrindulariak animatzera joateko. Aurtengoan, On-darbaso igoerako podiuma Iñaki Gabarain, Jon Mendia eta GarikoitzArrizabalagak osatu dute. Ondarbasotik bueltan, Skandalue elektro-txarangak ederki alaitu zituen kaleak, gazte eta hain gazte ez direnakgustura aritu ziren dantzan eta kantuan; bitarte horretan zezenketenaurkako taldeak tartetxo bat hartu zuen “aurten azkena” lemapean el-karretaratzea egiteko.Eguneko ekitaldiei amaiera emateko, Adabegi eta Gundestrak herrikomusika taldeek kontzertuak eskaini zituzten eta herriko gazteek eki-talditxo bat burutu zuten Gazte Egunari amaiera emanez.Zaharren eguna ere ez zen bezperakoa baino askoz eguraldi hobeare-kin hasi, edadetuak mezetatik irten eta orduantxe hasi zuen euria.Nahiko lan izan zen, urteroko ekitaldia ondo irteteko leku egokia to-patzen, baina azkenean arriskatzea erabaki eta Laranjadin bertan bu-rutu zen. Laranjadi hutsa zegoela ikustea hotz samarra izan zen bainaaterpedun ertz guztiak aprobetxatu ziren ekitaldia ikusteko. Aurtengoomenduak, Modesta Larrañaga Albizu eta Gonzalo Ruiz Alonso izandira. Gonzalok ezin izan zuen agertu oroigarria jasotzera, baina Mo-desta hantxe izan zen oroigarria jaso eta Itxaropena dantza taldeareneta Idiakaitz txistulari taldearen emanaldia ikusten. Ekitaldiaren ondoren, adinekoek Arozena Hotelean bazkari eta musikaederraz gozatzeko aukera izan zuten. Eguna borobiltzeko, arratsalde-an, Euskal Herriko 2. mailako aizkora kanporaketa egin zen. Zahar etagazteek arratsalde pasa polita izan zuten plazan.

U z t a i l a r e n 1 2 aTrapu Zaharrak taldekoak Zestoan jira eta bira

Ab u z t u a r e n 1 7 aMadrileko bidea ez ote zuten topatu, gaztekatolikoek?

A b u z t u a r e n 2 5 aDinastia Etxabe txapelketan Santxo-Peñas etaOlano-Tolosa garaile

Page 13: 120 - 2011 iraila

I r a i l a r e n 9 aAbuztuko bigarren hamabostalditik festak arte

ez da falta izan pilotari gazterik frontoian

a l e / b a l eK A L E . BADA ORDUA

IBAÑARRIETATIK IRURE TXIKI ETA ELORDI

BASERRIETARA DOAN BIDE HONI

KONPONBIDEREN BAT EMATEKO.

B A L E . TXANPINOIAN,PARKETXOAREN ATZEAN PETRIL BAT EGIN

DUTE, LURRA ERORI EZ DADIN. ESERLEKU

MODUAN ERABILTZEKO ERE EGOKI GERATU

DA

kI r a i l a r e n 2 3 a

Bainuetxeko langileek ere bat egin zutenostalaritzako greba deialdiarekin

31

I r a i l a r e n 7 aHerriko zazpi koadrillek futbito txapelketa

jokatu dute udan zehar

danbolinzulo

I r a i l a r e n 2 4 aUrteroko legez, gudari egunaren baitan,

Xabin Etxaide oroituz

I r a i l a r e n 2 4 aKatamarru natur taldearekin sendabelarrak ezagutzen

Page 14: 120 - 2011 iraila

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

Ontzi batean, jarri irakiten 1 l esne limoi azalarekin eta kanelarekin, eta, borbor egiten hasten denean, gehitu arroza. Eduki su baxuan irakiten (20 min),eta nahasi tarteka kutxara batez.

Ondoren, bota azukrea, eta nahasi (10 min).Konta daitekeen sekretua: azkenik, nahasi bi kutxara esnegain… Bale, bale…

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

∑ Zuritu irasagarra, eta kendu haziak.∑ Moztu zati handitan, eta jarri azal eta guzti ontzi batean, urez tapatu arte.

Egosi (20 min).∑ Atera fruta zati handiak, eta pasatu beste ontzi batera.∑ Atera lehenengo ontziko azalak, eta sutan eduki jarabe lodi bat egin arte.∑ Nahasi jarabe hori eta azukrea irasagarrari, eta egosi 30-40 minutuz. Eman

tarteka bueltak.∑ Jarri molde batean, eta utzi hoztu arte.

kortadirenplateretik

PP rr ee ss tt aa kk ee tt aa ::

∑ Bigundu gurina (berotuta).∑ Nahasi beste osagai guztiak, eta jarri banaka moldetan.∑ Sartu labean (180 ºC-ra, 10 min).

OO ss aa gg aa ii aa kk ::∑ 150 g gurin

50 g irin(1/3 kikara)50 g almendra xehatu (1/3 kikara)175 g azukre (1 kikara)10 g kanela (1 koilara eskas)100 g zuringo (3zuringo)

4 kikara: 1 litro

OO ss aa gg aa ii aa kk ::1 l esne100 g arroz100 g azukre1 limoi azal puska1 kanela zotz

Hi, gazte… arroz esnia iten ba al dakin/k?

OO ss aa gg aa ii aa kk ::1/2 kg irasagar (2-3 ale)1/4 kg azukre

ta, etxeko... menbrillua?Fruta dendara zoazela… eskatu, betiko sagarra eta platanoaz gain, irasagar (membrillo) pare bat ere saltzaile jatorrari…Eta goazen etxera.

Asmauko al den/k galleta hauek iten?

On egin!

Page 15: 120 - 2011 iraila

5

Zeruko ateetan deika. Sierra i Fabra, Jordi. Giltza-EDB, 2006Dirudun familia bateko 19 urteko neska bat da Silvia. Kokoterainodago ingurukoek dituzten berarekiko aurreiritziekin eta Indiakoerietxe batera boluntarioa joatea erabakitzen du, neska polit etaizen oneko bat baino zerbait gehiago dela erakusteko asmoz.Liburuaren egilea lehenagotik ere ezagutzen nuen eta oso gusturairakurtzen dut. Liburu hau erraz irakurtzekoa da berehalakateatzen zara eta. Nire adin ingurukoei gomendatuko niekeprotagonista gaztea izanda askotan identifikatuta sentitzenbaitzara baina edozeinentzat da egokia.

JARAOsoro, Jasone. Zubia argitaletxea, 2001

Jara izeneko neska baten lehenen-go abentura dugu hau. Urko izene-ko mutila gustatzen zaio eta bere

lehen musuarekin amets egiten du egunero. Bereametsa errealitate bihurtu nahi du. Horretarako,Ihintza, bere lagun minaren laguntza behar izango du. Baina Jarak arazoak izango ditu, Amaiaizeneko neska nagusi batek aurre hartuko baitio.Piercing-a, musika, tatuajeak, arropa modernoak,bideoklipa, dantzak, kalimotxoa eta gurasoen hase-rreak osatzen duten puzzlea interesgarria egiten da.Irakurtzen hasi eta bukatu arte irakurle gazteak etaez hain gazteak direnak ere harrapatuta sentitukodira Jararenkin batera.

irakurriberridut

KALIFORNIAKO NESKAKIturralde, Joxemari. Ibaizabal, 2000

Anuxka bere bi lagunekin: Ainhoaeta Riskyrekin Kaliforniara doa hi-labetez. Ama eta aita agurtuta,hegazkina hartzen dute. Hegazki-

nean elkar ikusteko plana egitendute, Kalifornianbakoitza herri ezberdinera zihoazelako: hilabetea-ren 15. egunean San Francisco hiri ezagunean el-kartzea, Golden Gate parkean.Azkenean heldu zen eguna Ainhoa eta Riskyrekinerlkartzeko. Ordu berean agertu ziren hirurak par-ke handi horretan. Bakoitzak bere esperientziakontatu eta Riskik tatuaje bat egin zuela bularreankontatu zien. Berak ez zuela nahi baina banda ba-tekoek obligatu zioten...

1936-09-21(duela 75 urte).

Gerra: frankistek Zestoa bere egin zuten. Oso giro mikatza zegoen herrian frankistak iritsi

bezperatan. Irailaren 19an, Joan Jaio 22 urtekoikasle zestoarra hil zuten Zumaiako barran.

Hurrengo egunean, berriz, igandean, zazpi erreketefusilatu zituzten Iraetan.

efemerideak

Astelehenean, irailaren 21ean, Akoa aldetik behera iritsi omen zirenerreketeak (tercio de requetés) eta haiek egin omen ziren herriaren jabe.Oinazeak ez ziren, ordea, amaitu: esate baterako, 1939ko ekainaren 8an,Debako Josefa Martina Isasti fusilatu egin zuten Zestoan. Horrez gain,hogeitaka zestoar, batekoak zein bestekoak, hil ziren frontean gerra ma-darikatu hartan.

Gerra “irabazi” eta gero, zapaltzailearenohiko moduak ezarri ziren gure herrian:salatzaileak nonahi, lanetik botatzea jen-dea, familia osoei bidegabekeria ugari egi-tea… Nola ahaztu?

A i n a r a M a r t i n

1

EEGGUUNNKKAARRII ZZAATTII HHOONNEETTAANN,, GGEERRRRAARRAA DDOOAANN GGAAZZTTEE TTAALLDDEE BBAATT

AAGGEERRII DD AA AARROOZZEENNAA HHOOTTEELL AAUURRRREEAANN..

Page 16: 120 - 2011 iraila

AURTENGOA SEIGARRENA, ETA AURRERAKA DOA FESTA2005. urtean Pedro Cabanillasek izandako ideia hartu eta hasi ginen kros hau antolatzen.

Urtetik urtera ideia berriak gehitzen joan gara, lehena krosa izan zen eta ondoren etorri zirenigande arratsaldeko oilasko biltzea, auzoko afaria eta gero eta fama handiago hartzen joanden asto lasterketa.

Horiek izan dira urteetako auzolana, borondatea, elkartasuna eta abar pilaren emaitzak.Urtero bezala hor ginen, larunbat arratsaldean, batzuk karpak muntatzen, besteak gaueko

afaria preparatzen, beste batzuk kroseko zirkuitua prestatzen, eta horrela ordu batzuetako lana.Dena prest utzi ondoren, afaritarako bildu ginen, urteroko txokoan.Eskerrik asko bertakoei.Denon artean antolatutako afari goxoaz disfrutatu ondoren, bertso saio eder eta elegante

bat izan genuen eta goizaldera arte erromeria. Baina hor ginen igande goizean, umorea laguneta eguraldiari aurre eginez, eguna aurrera eramateko prest!

Laster ziren lehen korrikalariak Akoako ermita aurrean, eta gu, jira batera, jira bestera, de-na prest. Hamaiketakoa martxa onean zen, salda benetan ederra, beste dena bezala. Txistula-riak ere beraien lanean, eta handik pixka batera irteerako txistua, bizi-bizi irten ziren, batzukmeta bolantera heltzeko esprint luzean sartu ziren, eta handik aurrera buelta bukatzera.

Aurten ere, irabazlea azkeneko urteko bera, akoatarrak ere hor genituen, maila ematen.Ondoren, hamaiketako eder bat inguratu ziren guztientzat eta, nola ez, asto lasterketa, aur-tengoa ere lasterketa estu eta ederra! Sari bikainen banaketa ere egin zen, korrikalari guztiekizan zuten saria.

Pixkanaka-pixkanaka, orduak aurrera eta azkeneko bisitariak etxerantz abiatu orduko, horginen akoatarrak dena jasotzen!

Eta behin bapo bazkalduta, oilasko biltzera, gure “karroza” eder eta elegantean, auzokobaserrietatik buelta eginez, bateko etxafuego eta besteko dantza, gaua iritsi zitzaigun; herritikbuelta egin eta ermita inguruan bukaerako traka botatzearekin batera Akoako festen amaiera!

Datorren urtera arte!

auzoetatik

akoa

A kua auzoa

Page 17: 120 - 2011 iraila

71

AKUA [UDABERRIZ]

Harri bitxiz eta biziz eginiko Kristo,zuri urdin gorri urrelandare lore-sortamosaiko, bide-gurutzean bide,gorputz arrean zauri umel gorri,haran ederreko atakan ate.

Ezti usaitan banoaaurrekoek igurtzitako harri labainetangora erromes.Zozo bizia txor txor txorintxaur sagardiSan jakuerantz badoa San Jakuetik nator.Pisu zait bidea harri labainetan gora.Harrizko ardiak larreetan apal,arto ereiten,Millet.Santa Kutz Zestoakoan seiak tan tan tan…Arte beltzetan ezkutuzko urek durundiKaltzaran gora erromes.

Akuaisilnegar herriko bozgorailuzakur aiuma haur karrasigalderantzun agindu.Hiri handiko haurrak baserrietan galdezezinezko erreinu galduaren bila,elor arantz usaidunarte eta arkazi berde beltzurritz eta harri,gorputza makur gizonakarto ereiteMillet.

Akuazortzi larrosa gorrizko lore sortazotzi amapola gorritan odolzortzi pinporta gorridun neskazortzi ahotako pa gozo.Loretan gereziakereñozu usaidunAkuamendi bideko pausalekutraktore burrundarakirkir-dei txori-deisasi artean eskura zozoa.

“Jexus,nekez uzten du gezalak itsasoaez hare-harriak basamortua;ez du liliak udaberria uztenez elurrak zuritasuna;bere sorterria nekez uzten dusustraiak han dituenak”,marmorean“Xerna, gogoan zaitugu”Karnaba kantari elorri usainkrabelin gorri eta hori txilin lore lilimendiko lore eta gaztainadiahateak oilarrakhuntz aihen amabirjina-hatzapar.

Akua isil berritxuErtxin lekukoEkain ezkutuko zaldi irrintzietan.Akua lizunhaizeak harrotzen bagadietako gona,Akua, Zestoa erro duen arbola emankor,Akua, ale gorrizko gaztainondo,Akua, amapoladun garisoroAkua, kaliza.

Pelikulako liederra baserritarrak txistukaAkua, zortzi bihotzetako orgasmolorategian zortzi odol tantaamodioak zugan zortzi aho,zortzi tximeleta loretu…

Akua…

JJOOKKIINN OOTTAAEEGGII, LA SALLETARRA, 1930EAN JAIO

ZEN MATXIMENTAKO LARGARATE BASERRIAN.IRAKASLE IZAN ZEN EUSKAL HERRIKO TOKI

FRANKOTAN ETA ZARAGOZAKO AUZO BAZTERTU

BATEAN ERE LAN EGIN ZUEN URTE ASKOAN. 58 URTE

ZITUELA, BIZITZAREN NORABIDEA ALDATU ETA

RUANDARA JOAN ZEN. HANGO BIZIPENEKIN,2008AN, RWUANDA BIOTZ-MINEZ LIBURUA

ARGITARATU ZUEN.1980KO HAMARKADAN AKOA ALDETIK IBILI ZEN, ETA

ORDUKOA DA HEMEN AGERI DEN POESIA.

J okin o taeg i

Page 18: 120 - 2011 iraila

AIZARNAKO AMABIRJINAKEgitarauan garbi aurreikusten zen lau egunetako jaiak

antolatuta zeudela aurtengo Amabirjinetarako. Sinesteaere zaila egiten zen, Azpeitian hiru egun eta Aizarnanlau? Lau egun bai, lau! Eta laurak egoki antolatutakoak,gainera!

Egitaraua nahiko ausarta ikusten zen Aizarnarako, laueguneko jaiak egoki betetzea ez baita oso erraza honela-ko auzo txiki batean. Baina horretan, arduratu ziren gaz-teek lasai erantzun zioten hartu zuten erronka handiari.

Jaietan lepoko zapia erabiltzeko ohiturarik ez dutezagutzen Aizarnan, baina aurten ugari ikusi dira eta al-darrikapen bat idatzita zutela gainera (Elkartea zabalik,herria bizirik). Hori dena elkartearen arazoari begira; etapresoen sakabanaketaren aurkako adierazpenak ere ezdira falta izan, beste urteetan bezala.

Plazan txosnek ere izan zuten beren tokia, pauso gu-txirekin tragoa sarri egiteko moduan kokatuta, gainera.Izan ere, orain, gazteek garagardoarekin txosna zarata-tsuak behar izaten dituzte, nonbait, goizeko ordu txi-kiak arte parrandan ibiltzeko.

Abuztuaren 13an, Aizarnan esaten dugun bezala,Kontzejuko balkoitik “etxafuegoak” botata hasi zirenjaiak. Ordurako, parrilla prest zegoen sardinak erretzenhasteko, txotxetik sagardoa ere laguntzeko, eta Zestoa-ko Laranjadi txarangaren doinuak izan genituen lagunjaien hasiera girotzeko. Nahiko jan eta edan ondorenalai ikusi ziren kaleak ilunabarra iritsi arte. Helduak ta-bernatik tabernara trikitixa lagun zutela afarirako orduairitsi zain; eta, bitartean, haurrek plazan gozatu zutenberaientzako prestatutako jolasekin. Jaietan denak bai-tute gozatzeko eskubidea! Herri afaria ere, jendetsua etaumoretsua gertatu zen. Horrek bai lagundu zuela jai gi-roa gradu batzuk igotzen!

Bigarren eguna gazteei begira zegoen antolatuta.Nahiz eta jubilatuek ere beren urteko hamaiketakoaegun berean ospatu, horrek ez zien kendu protagonis-morik herriko gazteei. Bi talde osatu eta herri kiroletanegin zuten norgehiagokak lortu zuen herriko plaza jen-

auzoetatik

dez gainezka jartzea. Kirolaririk onenak ere ez zuen lortuko ho-nelako jendetza hurbiltzea. Gazteek afariaren ondoren, trikitixaeta DJ Pajarito zaratatsuarekin, goiz aldean amaitu zuten bereneguna.

Hirugarren eguna, Amabirjinaren eguna, ohiturari jarraituzMeza Nagusiaren ondoren pilotariak aritu ziren. Aurten, Zesto-ako Ekain pilota eskolako gazteen arteko partidak zeuden anto-latuta eta ikuskizun polita erakutsi zuten. Begira zeuden guztiakgustura irten ziren behintzat. Frontoi polita, pilotari gazteak,baina hala ere ez zen jende gehiegi hurbildu. Eta ezin da izanpilotazale gutxi delako herrian, lo faltan zeuden gazteak faltakoziren nonbait, bestela zaila da ulertzen. Arratsaldean beste itxu-ra bat zuen, ordea, plazak. Aizarnazabalgo bertso eskolak Fer-nando Amezketarraren bizimodua antzeztu zuenean, alegia, ezzen inon zirrikitu librerik ikusten eta jendea isil-isilik gusturaegon zen gazte horien ikuskizunari begira. Izena kopiatu zigunherri horretako biztanleekin beti izan ditugu hartu-eman sendo-ak eta orain ere jarraitu egiten dute, segi dezagun horrelaxe.Egun hori ere besteak bezala erromeriarekin amaitu zen, dantzazaleen gozamenerako.

Laugarren jai egunean, normala indarrak murrizten hasitaegotea, baina oilasko biltzen hasi eta berehala kargatu zituztenpilak herriko gazteek. Aurten oso talde gazteak hartu du ekintzahorren ardura eta, aurreskua egiterakoan, nabaritu zen gazteta-suna; hala ere, jende berria ikustea beti da pozgarria ikuslearen-tzat eta, ekintza denboran irauteko, beharrezkoa gainera. Jaiakamaitzeko, Aizarnan zaletu ugari duen Kupela taldearekin erro-meria. Lau egun jarraian eta gorputza nekatzen hasita zegoen;baina, hala ere, hauek jo zituzten pieza alaiek, hanka asko jarrizituzten dantzan.

Festa giro lasaia eta atsegina, eguraldia ere lagun izan genuen,eta garbitasunak ez zuen izan akatsik. Herria garbi ikusi genuenlau egunetan zehar, urte borobila aurtengoa eta eskerrak emanbeharra daukagu antolaketaz arduratu ziren guztiei, lan bikainaegin izan dutelako. Zorionak!

aizarna

J on Eg iguren

Page 19: 120 - 2011 iraila

1

••Kiroldegiko ekintzak martxan dira: 3. adinekoengimnasia, mantenu gimnasia eta luzaketak, kara-

te, spinning, aerobic (hamar pertsonako taldea osatzenbada) eta pilates. Informzio gehiago eta izen ematea ki-rodegian. Tel: 943 147 942

••Antzezpen tailerra hasiko da Amancay Gaztaña-garen eskutik. Tailerraren helburua Zestoan an-

tzerki talde iraunkorra sortzea da. Horretarako honakoibilbidea jarraituko dira: lehendabiziko bi urteetan, Mi-chael Chejov eta William Layton-en interpretazio tekni-kak ikasi eta landu eta hirugarren urtean, autore batenobra osoa landu eta antzeztu. Hortik aurrera antzerkitaldea osatua eta egina egongo litzateke eta urteko an-tzerki obra bat eskaini eta landuko luke.

••Pilota eskolen ordutegiak: Benjamin mailatik na-gusietaraino astearte eta ostegunetan eta kadete-

ak astelehen eta asteazkenetan 17:30etatik 19:00etarabaldin eta Udalak baimenduz gero. Bestalde, iaz hasibezala, aurrebenjaminak larunbat goizean izango dutehitzordua, 11:00etatik 12:00etara.

a g e n d a9

urria

02 IIGGAANNDDEEAA

Kilometroak 2011, Azpeitian.

03 AASSTTEELLEEHHEENNAA

YOGA ikastaroa hasiko da. Klaseak, astelehenetan etaasteazkenetan izango dira hasiera batean, 17:30-19:00, kulturetxean. Mertxe Urretak, hogei urteko esperientziadun irakasle-ak, jakinarazi du adin mugarik ez dagoela. Tel: 943 147 875

07 OOSSTTIIRRAALLAA

Gazte lekua irekiko da. Ostiral eta larunbat arratsal-deetan zabalduko da (17:00-19:30 bitartean). Gazte lekua 12urtetik gorako nerabeei eskainitako txokoa da: bertan lagu-nekin egoteko leku aproposa dute, bertako ekintzetan partehartzeko aukera, eta beraien proposamen eta ekimenei ireki-ta dagoen gunea da.

09 IIGGAANNDDEEAA

Agiro mendi taldeak antolatuta egun osoko mendi ze-harkaldia. (egutegiaren arabera)

16 IIGGAANNDDEEAA

Nafarroa Oinez 2011, Tafallan.

15 LLAARRUUNNBBAATTAA

Agiro mendi taldeak antolatuta BTT irteera, goiz pasa.(egutegiaren arabera)

Page 20: 120 - 2011 iraila