140908galarrasanvalerio1899

8
Galarrako koba, 1899ko kronika. Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1899

description

SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia.

Transcript of 140908galarrasanvalerio1899

Page 1: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrakokoba,1899kokronika.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1899

Page 2: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 2

Aurkezpena

Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu. Aurreko baten, Leon Kapelastegik 1884an Galarrako kobara egindako bisitaren kronika ekarri genuen hona. Oraingoan, 15 urte geroago egindako beste erreportai hau aurkezten dizuegu. Ramon Soraluzek sinatzen du 1899ko urtarrileko fetxarekin, 1898ko abenduan egindako txangoa kontatuz. Leku bera izan arren, bizipenak zeharo desberdinak dira: horra haitzuloen mila alderdi eta ñabarduren adibide argia. Esploratzaileek gauza desberdinak aurkitzen bait dituzte bakoitzaren sentsibilitatearen eta prestakuntzaren arabera; horregatik, espeleologian haitzulo bat ez da sekula guztiz esploratutzat ematen. Galarrari buruzko hainbat azalpen eman genituen 1884ko artikuloaren iruzkinetan, eta haiek irakurtzeko bertara jo dezakezue.1 Han esandakoei gauza bat gehituko diegu bakarrik: Besaide eta AMET Espeleologia Taldeek KARAITZA-n (Euskal Espeleologoen Elkargoaren aldizkarian) argitaratu duten artikuloaren erreferentzia. Bertan azken aurkikuntzak azaltzen dituzte datu berri ugari emanaz, espeleologia zein arkeologia arloetan2 1899ko artikulu honetara itzuliz, Soraluzek eta bere lagunek nolabaiteko ezagutza geologikoa erakusten dute Galarraren egiturari buruzko azalpenak ematean. 16garren pajinan egindako komentarioak, adibidez, orduko geomorfologia teorien berri ematen digu (haitzuloak lau fasetan sortzen zirela, estalaktitak arima gogor baten inguruan sortzen zirela...) gaur egun gaindituak daudenak. Klimatikari buruzko oharrak ere badaude. Dirudienez, orduko ustea zen koben tenperatura urtaroarekin aldatzen zela. Hori dela eta, kobetara neguan sartzea gomendatzen zen, “barrua beroago zegoenean” (haize korrontearen kondairak ere izango zuen eraginik).3 Artikulu honetan haitzuloen tenperatura beti berdina dela azaltzen da. Hortik aurrera, koba barruko txangoan zehar izandako bizipenak aipatzen ditu, batez ere galerien eta espeleotemen forma berezien deskribapenak (Galarra ezagutzen dutenek ezagutzeko modukoak). Jendeak egindako triskantzak ere aipatzen ditu. Argazkiak ere atera zituzten magnesioaren argitara; benetan polita litzateke plaka hoiek aurkitzea...

1 CAPELASTEGUI, Leon. 1884. La gruta de San Valerio en Mondragón. Euskal-Erria Revista Bascongada

XI:486-494. Donostia. Eta gure iruzkinekin, hemen http://saguzarrak.blogspot.com.es/2013/12/galarra-

arrasate-1884ko-kronika-bat.html 2 ARRIOLABENGOA, M. ERAÑA, C. EXPOSITO, JM. ZABALETA, P. UGARTE, S. DORADO, J. ORMAETXEA, I.

OLALDE, A. PEREDA, L. AZKOAGA, X. RICHARD, L. UGARTE, I. ABARRATEGI, B. BARRENETXEA, M. LOPEZ, R.

ETXAGIBEL, A. EZKIBEL, I. ERAÑA, R. ESPERASATE, J. BEREZIBAR, A. El coto minero de Arrasate. Cueva de

Galarra o Cueva de San Valerio. Karaitza 21:10-21. Oñati. http://tinyurl.com/Karaitza21 3 GOROSABEL, Oier. 2013. Izerdia eta haize korrontearen siniskera. Gara, 2013-I-4.

http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2013/01/haize-korrontearen-eta-izerdiaren.html

Page 3: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 3

Page 4: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 4

Page 5: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 5

Page 6: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 6

Page 7: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 7

Page 8: 140908galarrasanvalerio1899

Galarrako koba, 1899ko kronika. 8

Erreferentziak

Jatorrizko dokumentua:

• SORALUCE, Ramón. 1899. La Cueva de San Valerio. Euskal-Erria. Revista Bascongada XL:15-20. Donostia.

Dijitalizazioa:

• Sancho el Sabio Fundazioa 2011 http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina:

• Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com

Lekeitio, 2014ko irailaren 8a.