146 (2006ko uztaila)

34
2006ko UZTAILA, 146. ZENB. DOHAINIK E U T S I ! G O G O R , U D A O S O A F I L M A T Z E N www.baleike.com

description

[Zer gertatuko da Oxfordekin?] [Bertso Eskolakoen ikasturte amaierako balantzea] [Ze berri?: Baxakarte atxilotuta eraman zuten] [elkarrizketa: Alberto J. Gorritiberea zine zuzendaria] [gure zumai zarra: Anjel Osa Arrizabalaga] [Zumaiako surf taldeak irabazi du txapelketa] [Hektor Llanos eta Soraya Perez garaile III. triatloian] [Unai Gijarro: Berez ez dira lehiaketak, baina azkenean lehia moduan hartzen ditugu] [Ander Hormazuri: Lan hau aurrekoak baino koloristagoa eta biziagoa da] [Udako zinea 2006] (+464)

Transcript of 146 (2006ko uztaila)

2006ko UZ

TAILA

, 146. Z

EN

B. D

OH

AIN

IK

E U T S I ! G O G O R , U D A O S O A F I L M A T Z E N

www.baleike.com

librean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .4

ze berri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .8

elkarrizketa

alberto j. gorritiberea . . . . . . . . . . . . . . . . . .11

gure zumai zarra

anjel osa arrizabalaga . . . . . . . . . . . . . . . . .17

erreportajea

oxford . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .21

kirola

surf txapelketa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .26

triatloia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .27

unai gijarro . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .28

kultura

ander hormazuri . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .30

udako zinea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .32

agenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .34

EUSKO JAURLARITZAGOBIERNO VASCO

Argitalpen honen edizioko laguntzaile:

HERRI ALDIZKARIAJuan Belmonte, 29 behea

tel.: 943 86 15 45

e-maila: [email protected]

Argitaratzailea

BALEIKE KULTUR ELKARTEA

e-maila: [email protected]

Administrazio batzordea

Xabier Azkue, Gurenda Serrano

Koordinatzailea

Itziar Mora

Kazetariak

Itsaso Ibarra

Maitane Urbieta

Itziar Garate

Izaskun Urbieta

Maitane Agirre

Iure Alzibar

Abelin Linazisoro

Haize Galarraga

Mikel Olasagasti

Joseba Alkorta

Kolaboratzaileak

Juan Luis Romatet, Xebas Leiza,

Miriam Romatet, Dani Carballo,

Unai Gijarro, Joanito Dorronsoro,

Eneko Dorronsoro,

Xabier Aranguren, Xabier Aizpurua,

Ibon Aizpurua, Izaga Garzia,

Beñat Fernandez de Arroyabe,

Jon Maia, Eguzki Agirrezabalaga,

Natur Taldea, Ander Hormazuri,

Aitor Manterola

Azalaren argazkia

Ines Aseginolaza

Diseinua eta maketazioa

Roberto Gutierrez

Hizkuntz zuzenketa

Imanol Azkue

Publizitatea

tel. 943 86 15 45

[email protected]

Inprimategia

Antza Inprimategia

(Lasarte-Oria)

Tirada

1.100 ale

Lege gordailua: SS-405/94

ISSN: 1136-8594

Baleikek ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako

esanen eta iritzien erantzukizunik.

aurkibidea

Zumaiarrak, beste urteetan bezala,emaitza duinak lortu dituztetxirrindularitza proba gogorhonetan.

Zumaiarrak Quebrantahuesosen

hezurrak hautsi arte

BALEIKEren bulego ordutegia: astelehen, asteazken eta ostegunetan 16:30etik 18:30era

librean

4 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

Kotxetik irten orduko agurtu dituzte balkoitik: "Berandu! Afa-ria hoztu da honezkero!" Mikelek sagardo-botilak hartu,Amaiak kotxea itxi, eta presaka hurbildu dira portalera. "Ele-gantea! Kamera eta guzti". Din-don moduko bat, "Cierre lapuerta después de entrar", eta zuzenean igogailura.

–Gure etxekoaren antza dauka barrutik, ispilu eta guzti-–bota du Amaiak.

–Gurea, estuagoa, ezta?– erantzuna Mikelek. Beste "din-don" bat, "Cuarta planta", atea ireki eta aurrez

aurre Nerea eta Josu. "Pasa!". "Kosta zaigu, baina halako bate-an, elkartu gara", esan diote neskek elkarri, muxu parea emaneta gero. Nereak Amaia zuzenean egongelara darama: "Zeriruditzen?". Nereak bere eskuarekin Amaiaren begiradaleihorantz zuzendu du. "Aizu, Nerea, a ze argitasuna, ezta?Gure etxeko egongela ez da hain argia. Zuek bista ederrakdauzkazue, mendia han urrutira, baratzak hor behean... Guk,berriz, terrazara irten, bueno, terraza, zerbait esateagatik, etaaurreko atso zaharra ikusi behar. Mutil eder bat balitz!". "Ezzaitez hainbeste kexatu Amaia, zu beti igual".

Mutilak, bitartean, sukaldean sartu dira, unibertsitategaraiko abentura eta parrandekin akordatzeaz bat, urteaknola pasatzen diren ezin sinetsita.

–Aizak, hi, a ze etxea, ezta?– moztu du Mikelek–. Sukal-dea ere moderno-modernoa! Su-gaineko kanpai hori nonerosi? Gu ere ibili gintuan horrelako zerbaiten bila, eta azke-nean, etsita, laukizuzen formakoa hartu behar. Eta hozkailu

hori? Makina bat Sanmiel kabi-tzen duk hor!

–Onena sua duk, Mikel. Ia-iaplaka gainean sakatu baino lehenhasten duk ura irakiten. Argiñano-ren pare! Eta garbitzeko, likidourdin bat, trapu bustia, eta lentilakjartzeko erabiltzen dudan ispiluaren pare geratzen duk!

Mutilak konturatu gabe Amaia eta Nerea sukaldeansartu, entsalada mahai gainera atera eta elkarren ondoan jarridira. "Aizue, bihar goizean jai, ala? Guk goiz jaiki behardugu! Ala, mahaira!"

–Hi, Josu, ez nian hire entsalada-fazeta hau ezagutzen.–Egon hadi pixka bat. Ikusiko duk labeak nolako oilaskoa

prestatzen duen. Oraindik ere gustua hartu behar zioat sukal-de-kontu honi. Ez naik amak ikusten!

Neskak elkarri begira geratu dira, hitzik esan gabe, irriba-rrez, mutilek sekula harrapatzen ez dituzten pentsamendueta begiradak ulertuta bezala.

Baina Nerea eta Amaia ez dira konturatu sukaldeko hor-man dagoen argazkiko ume talde bat ere irribarrez dagoela,laurei begira.

–Aizue, argazki hori?– galdetu du Mikelek.Lau lagunen begi eta taupadak argazkian iltzatuta geratu

dira. Ikastolako 4. mailan Larraulen gelakoekin batera atera-takoa da.

dani

Argazkia

Ibon Aizpurua

52 0 0 6 k o U Z T A I L A

Alai auzategia, 2

Tel. 943 14 33 24 Itzurun zuhaitzbidea, 2 943861565 - 943143446

Ke tze! Kereketzé!Parapatzé, patzé,tonton! Parapatzé,patón, arrikitzé,paraparriki, katzé,patón, karakatón!Ton,ton!

Batzuetan ahaztuegiten zaigu gurekomunikaziogaitasuna noraino iritsdaitekeen. Hizkuntza

gutxituaren herrian bizi gara, eta euskararen egoerarenarrazoiak azaltzen ez naiz ni hemen hasiko. Bainakomunikazioa ez da hizkuntza arrunta soilik.Mundutarrok gai gara elkar ulertzeko beste bidebatzuk sortzeko. Zabaltzeko eta erabiltzeko ere bai, gaigara. Gehienetan ahaztu egiten zaigu, ordea, etabetiko bla-bla-bla horrekin jarduten dugu. Moraudixit: guay gara.

Ordenagailuaren teklatuari oraindik ez diotneurririk hartu; izan ere, Pirineos Sur jaialditik iritsiberria naiz. Burua han oraindik ere. Argentinakomilongak, Portugalgo fadoak, Al-Andaluseko cantejondoa, eta Bartzelonako mestizaiaren eztanda."Bajofondo Tango Club", Mafalda Arnauth, EnriqueMorente eta "Ojos de Brujo" izan genituen. Mundua

lakuaren ertzean. Doinuen eta altermundistenzikilisaltsa honetatik komunikazio ahalmenaren laginbat. Adibide bat, txatal bat "Ojos de Brujo" taldearenemanaldian izan zen.

Oholtzaren alde batean, rapeatzaile bat zegoen,bisera eta guzti, galtzak ipurtaldean zintzilik, etamikrofonoa eskuan mingainari eragiteko prest.Harenak dira artikuluaren hasieran baldarki kopiatuditudan hitzak. Rapeatzaileak emakume bat zuenparez pare. Flamenko dantzaria zen, takoiekin etajenio biziarekin. Bien arteko elkarrizketa berezi batikusteko aukera izan genuen. Batak bere mingainadantzatzen zuen beldurrik gabe, besteak takoiakastinduz erantzuten zion. Batak biziago, bestea berdin.Dialektika berezia inondik ere, doinuak aurrera zihoanheinean bi hizkuntzak uztartuz joan ziren, elkarulertuz. Indar biziz bukatu zuten: karakatón!Erakustaldi bikaina.

Sallent ingurua ez nuen ezagutzen, eta ederki.Zelaian etzanda geundela, siesta giroan, han ikusigenuen ume bat jolasean. Gu hari begira, eta beraguri. Guztiok barrez. Nola izena zuen galdetu genion,eta Aritz. Hurrengo galdera, logikoa: eta nongoa zara?Erantzunik ez. Non bizi zaren, Aritz? Bera momentubatez pentsatzen jarri zen, eta halako batean: Eeehh,guk furgoneta bat daukagu.

Beste hizkuntza batean ari zen.

xa2

atximurka & brossa

K A R A K AT Ó N !

San Telmo, 12Tel. 943 860760

6 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

BERTSO ESKOLAKOEN IKASTURTE AMAIERAKO BALANTZEA

Ekainaren 9an egin genuen guztiok,irakasle nahiz ikasle, aurtengo ikas-turtearen agur merienda Aita Marijatetxean. Kurtso bukaera beti izanohi da mugitu samarra. Maiatzeandatoz urtero azken txanpa estuan, baieskoletako bertso emanaldiak, baiEskolarteko txapelketa. Zumaiakoherri eskolan, Oikiakoan eta Aizarna-zabalgoan egin ditugu aurten eregure bertso saioak bertako ikasleenaurrean. Urduritasuna, bertso politaktartean, asmatu ezina, poza eta nahi-gabea, denetik izaten da nahasianhorrelakoetan, gogoratzen al duzue

inoiz bertan parte hartu duzuenok?Gipuzkoako Eskolarteko 26. txapel-

keta izan da aurtengoa. 1981ean hasizenetik gaur arterainoko bidean, ezdakit urterik huts egin ote dugunzumaiarrok. Zarautzen egokitu zitzai-gun parte hartzea maiatzaren 12an,bai bertso idazketa sailean, eta baitatxikien mailako bat--batekoan ere.Ane Altuna zumaiarrak aipamenberezien saria jaso du idatzietan.Maria Maia, Amaia Oliden, ItsasoUrkidi eta Argi Yeregi laukoteak osatudu bertsolari gaztetxoen gure ekipoalehenbiziko aldiz. Ez dute lortu fina-

lean sartzea, baina laurek ere bertsooso txukunak borobildu zituzten, etaez da gutxi. Ea zer moduzkoa irudi-tzen zaizuen Amaiak bere estreinakotxapelketan kantatu zuen ale hau.Gai hauxe egokitu zitzaion: "Zureama bi aldiz ezkondu da".

Doinua: Balentin Berriotxoarena

Ama ezkondu eta bananduederra paraderuahorregatikan egon nintzan nialtxa ezinik buruata orain berriz bigarren aldizamatxo zait ezkonduaea oraingoan osatzen degunfamilia segurua

Handien mailan, 15 urtetik 18rabitartekoan, alegia, Manex Elola,Maddi Gallastegi, Markel Peñalbaeta Maialen Velarde laukotea izandugu gure ordezkari. Saio onak egindituzte laurek Eskoriatzan eta Urre-txun; ikusten da oholtzara ohitzenari direla, plazak ematen duen ber-tsolari tankera sumatu diegu. Maia-lenek lortu zuen Oiartzungo finale-rako sailkatzea, baita bertan ongikantatzea ere, baina aurtengo bisariek Zarautz aldera egin dute

Joanito Dorronsoro

librean

72 0 0 6 k o U Z T A I L A

hegan Oier Aizpurua eta Hodei Iru-retagoiena adiskideen buruetara.Bejondeizuela bioi, badakizuehemen gauzkazuela elkarrekin ber-tsogintza bidean aurrera egitekolagun.

Esan genezake, oro har, ikasturteoparoa izan dela aurtengoa. Jakina

da, Iñaki Gurrutxaga bertsolari orio-tarra aritu dela herri eskolan ikasleakikasturtean zehar bertso mundurainguratzen, Gipuzkoako Bertsozaleelkartearen egitasmoaren baitan etaZumaiako Udalaren diru laguntzaz.Eskolaz kanpoko jardunari dagokio-nez, hau da, bat-bateko bertsogintza

lantzeko asmoz, astero Forondakogure gelatxo txukunean ibili direneiburuz, esan behar dugu hogei gazte-txo aritu direla aurten hiru taldetanbanaturik, Zumaiako bertso eskola-ren ardurapean.

Goian aipatu dugun, lau M-dunentaldea da gaur egun arlo honetakoardatza. Alde batetik lauren arteko ber-tsolari talde autonomoa osatzen baitu-te, astero elkarrekin bertso ariketakburutuz, gaurkoz aparteko maisurikgabe. Eta bestalde berriz, Maddi etaMaialen bikoteak bi gaztetxo taldezuzendu ditu kurtso honetan zehar;"a" taldea, seigarren mailako sei ber-tsolarigaiz osatua, eta "b" taldea,DBHko, 13-14 urteko beste 6 lagunena.Markel eta Manex, berriz, laugarrenmailako zazpi ikaslerekin aritu dira,bertsogintzan lehen urratsak emanditzaten laguntzeko asmoz. Gure herrieskolako hogei gaztetxo, gehienak nes-kak, ibili dira, beraz, astero Basarri etaLazkao Txikiren arrastoa jarraitunahian. Hauxe izan da gaztetxoen ira-kaskuntza sailean aurtengoak emanduena. Jaioko dira berriak.

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

8 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

ze berri

Jesus Iruretagoiena Lafuente atxilotu zuen Espainiako Poliziak uztailaren 11n. Atxiloketa goizeko11:30-12:00ak bitartean izan zen. Iruretagoienak 69 urte ditu eta senideak eta lagunak hasieratikkezkatuta agertu ziren Jesus Iruretagoienari inkomunikazioa ezarrita jasoko zuen tratua zela eta.

Espainiako Polizia Arroako ordainlekuko biribilguneanzain zuen Iruretagoienak. Emaztearekin zihoan autoanatxilotu dutenean.

Jesus Iruretagoienari ETAren izenean Zumaia ingurukoenpresaburuen aurrean bitartekari lanak egiteko kontaktu-rako gizona izatea leporatu diote.

Entzutegi espainoleko Fernando Grande-Marlaskaepaileak Gorka Agirre EAJko kidea deklaratzera deitu oste-an kaleratu zuen autoan aipatu zuen haren izena, horriburuz izan ziren filtrazioen arabera. Garzonek agindu zuenhauen atxiloketa.

Inkomunikatuta zuten ordutik eta bere egoerarekin kez-katuta zeuden senideak. Izan ere, belaunean ebakuntzaegin berri zioten eta atxilotu zuten egunean irten zen lehenaldiz kalera. Hartara, eta beste osasun arazo batzuk ere bazi-tuela argudiatuta, epailearen aurrera berehala eramatekoeskatuz habeas corpus eskea egina zuten.

Uztailaren 12n, arratsaldeko bost eta erdietan hasi zendeklaratzen Iruretagoiena, eta bi ordu inguru aritu zen Gar-zon epailearen galderei erantzuten. Jesus Iruretagoiena Baxa-karte aske gelditu zen uztailaren 12an, iluntzean, EspainiakoAuzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurreandeklaratu ondoren. Fiskalak ez zuen haren aurkako neurririkeskatu eta epaileak libre utzi behar izan zuen.

Fiskalaren irakurketa aintzat hartuta, aske uztea erabakizuen Garzonek. Epaileak, baina, Iruretagoienaren aurkakoinputazioa mantendu du sumarioan. Astero sinatzera joanbehar du, eta Espainiako Estatuaren mugetatik ezingo duatera epailearen baimenik izan gabe.

Atxiloketak salatzeko, bestalde, hainbat mobilizazioegin ziren aste horretan. Zumaian egindako manifestazio-an, esaterako, 150 lagun bildu ziren.

Baxakarte atxilotuta eraman zuten

92 0 0 6 k o U Z T A I L A

Irabazlearentzako saria bi lagunentzakoafari eder bat izango da… eta izango dasorpresaren bat ere…

Erne! Datorren asteanBaleike.com-en jarriko dugulehiaketa honi buruzkoinformazioa: baldintzak,argazkiak non utzi edo norabidali, zein formatutan, etab.

Irailaren hasiera arteko epeaizango duzue argazkiakbidaltzeko, eta urriko aldizkarian emangodugu irabazlearen berri. Aditu batzuekerabaki dute zein izango den argazkiirabazlea, baina www.baleike.com-en ereizango duzue zuen iritzia emateko modua!

Oporretara al zoazte? Hemen geratzen al zarete? Ba ez ezazue zuenargazki kamera etxean utzi eta har ezazue parte Baleikeren udakoargazki lehiaketan.

Parte hartu eta ondo pasa oporretan!!

Baleikeren argazki lehiaketa

10 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

Ekainaren 30an, San Pedro egunaren ondorengoan, banatuzituen Udalak 2006ko Zumaia Sariak. Aurten kiroletakosariak bereizi egin nahi izan dituzte, eta lortutako garaipe-nen arabera, oroigarria edo diploma jaso zuten herriko 125kirolarik: 35ek oroigarria eta 90ek diploma. Argi geratuzen gauza bat: ohiko kiroletan –piraguismoa, arrauna, esku-baloia, zesta punta, futbola, etab– aritzen direnez gain,hain ezagunak ez diren kiroletan aritzen direnak ere badau-dela Zumaian. Besteak beste, hauek: Eric Banda Euskadikotxapeldunordea da taekwondon, Josebe Zarautz Espainiakoeta Euskadiko txapelduna eskaladan, Jose Luis Garcia Eus-kadiko txapeldunordea arku tiroan eta Ane Moreno Euska-diko txapelduna arrantzan.

Kirolariekin batera, kultur eta gizarte arloan ere saribana eman zituen Udalak. Kultur arloan, Agustin Zubi-mendik, San Pedro abesbatzaren, Gabon Koruaren etaBeheko Plazako Abesbatzaren zuzendariak jaso zuenZumaia Saria, Zumaiako abesbatzetan egindako lanaren-gatik eta zaletasun hau herrian zabaltzeko lanean duengarrantziagatik. Zubimendik berarekin abesbatzetan aritu-tako lagunak izan zituen gogoan saria jasotzerakoan etaabeslari ona izanik, bertso baten bitartez eskertu zituenguztiak.

Gizarte arloan, berriz, Nagusilan elkarteko kideak izanziren sarituak. Taldearen izenean, Jose Luis Elosuak jasozuen oroigarria. Nagusilan elkarteko kideek beraien denbo-

ra librean laguntza ematen diete behar duten beste edade-tuei; hala, sendagilearengana lagundu edo konpainiaeskaintzen diete, besteak beste. Maria Eugenia Arrizabala-gak gaur egungo gizarte indibidualistan horrelako taldebatek duen garrantzia azpimarratu zuen saria ematerakoan.Jose Luis Elosuak, berriz, sari honek herriak beraien lanaezagutzeko eta aurrera jarraitzeko indarra ematen dietelanabarmendu zuen: "Poza ematen digu sari hau jasotzeak,ikusten delako gure lanean ondo gabiltzala".

2001ean hasi ziren Zumaia Sariak banatzen eta orainarte Udalak berak proposatu izan ditu saria jasotzeko hau-tagaiak. Datorren urteari begira, ordea, hori aldatzekoasmotan dira eta herritarrek eta herriko taldeek aukeraizango dute hautagaiak proposatzeko.

Oroigarriak, diplomak eta bi sari nagusi

ze berri

112 0 0 6 k o U Z T A I L A

elkarrizketa

Igande arratsaldean, bere jaiegunean, elkartu gara. Terrazabatean eseri eta kafea aurrean dugula zineari buruz hitz egindugu.

Elkarrizketa hau egiten ari garen unean errodajearen erdianzaude. Hasieran uste bezala al doa dena?Oraingoz oso ondo doa. Errodajea berez nahiko konplikatuada, aurrekontua oso txikia denez, dirua sobran ez dugu eta.Berez, kokaleku askoko pelikula da eta sei aste pasa hainbestekokalekutan ibiltzeak asko zailtzen du gauza. Hala ere, lehenmuntaia bat ikusteko aukera izan dut eta lan txukuna egitenari garela uste dut.

Zer kontatzen du Eutsi!-k?Pelikulak bi lagun aurkezten ditu. 40 urtetara heltzen ari dirabiak eta garai kritiko batean daude. Bien bizimodua ere oso

larria da. Enpresa batean ari dira lanean eta bi urte daramatza-te greban. Enpresa beste herri batera eramateko arrisku handiadago. Bi lagun hauek bizitza bizikletan ibiltzen pasatzen dute,zikloturisten moduan, eta bizi duten egoera salatzeko Frantzia-ko Tourrera joan eta protesta egitea pentsatzen dute.

Eutsi! komedia bezala defini daiteke, baina elementu dra-matikoak ere baditu. Drama komediaren baitan sartzeabeharrezkotzat jo al duzue?Euskarazko pelikula ari gara egiten eta ekoizpen etxeak bada-kizki ikusleengana heltzeko zein bide dituen. Zaila, oso zailada euskarazko pelikula batean inbertitu den diru guztia berres-kuratzea, baina komedia batek horretarako aukera ematendizu, genero honek jende gehiago mugitzen baitu. Oso gustu-ra hartu nuen enkargua, Anjel Alkain eta Asier Hormazarekinlan egitea erronka polita baitzen. Geroago, Unai Iturriaga etabiok gidoia idazten hasi ginenean, beste istorio bat sortu

alberto j. gorritiberea zine zuzendaria

JUAN LUIS ROMATET

"Euskarazko pelikulen boom bat dagoeladiote batzuek, baina nik ez dut hori ikus-ten, normalizazioaren pauso bat baizik"

"Euskarazko pelikulen boom bat dagoeladiote batzuek, baina nik ez dut hori ikus-ten, normalizazioaren pauso bat baizik"

Anjel Alkain, Asier Hormaza, Nagore Aranburu eta

Kandido Uranga aktoreak bere agindupean dituela,

‘Eutsi!’, bere estreinako film luzea zuzentzen ari da

Alberto J. Gorritiberea. Ekainaren erdian

hasi zen errodajea eta uztailarekin

batera amaituko da. Emaitza udabe-

rrian ikusiko da. Errodajeaz, aktoreen

lanaz eta zinearekin zerikusia

daukaten gaiei buruz hizketan aritu

gara berekin.

12 2 0 0 6 K O U Z T A I L A

elkarrizketa

genuen, aita-alaba,Kandido Urangaeta Nagore Aran-bururen artekodrama soziala etahori ere pelikulansartzea erabakigenuen. Pelikulaktrama asko ditu.Nagusia komediada eta horrenbarruan doa Hor-

mazaren pertsonaiaren norabidea. Azpitik lan mundua etaaita-alaben arteko gatazkak doaz eta horiek mimatu nahi izanditut. Nire ustez, kontrapuntu polita da komedia tonu horretanoinarria drama soziala izatea, horrek indarra eta zergatia ema-ten baitio kontatzen den istorioari.

Gidoia Unai Iturriagarekin batera idatzi duzu. Nola molda-tu zarete?Aurrez ez genuen elkar ezagutzen. Azken hiru urteetanBaleuko ekoizpen etxerako egin dut lan eta berak ere zen-bait gidoi idatzi ditu bertan, ‘Olentzero, subilaren lapurreta’-rena, adibidez. Unai eta biok bilera bat izan genuen justubertso txapelketaren aurretik. Ikusi genuen feeling batgenuela biok eta istorio honetan elementu batzuk sartzekoantzeko interesa genuela. Gidoiaren lehenengo zirriborroa

egin nuen eta txapelketa amaitu zenean buru--belarri sartu ginen gidoiarekin. Hiruzpalau hila-bete luze egon ginen gidoia idazten. Garai kon-plikatua eta aldi berean zoragarria izan zen etaoso harreman polita sortu zen bion artean. Bere-kin beste proiektu batean lan egiteko aukeraizango banu ez nuke ezetzik esango.

Gidoia lau eskutara idaztea erraza izan al da?Ez da erraza, baina bi eskutara idaztea ere ez.Gidoi bat bakarrik idazten ari zarenean, beti beste-ei galdezka, aholku bila aritzen zara. Onartu beha-

rra daukat hasieran beldur nintzela, Eutsi! egin arte idatzidudan guztia bakarrik egin baitut. Lau eskutara idazteak badi-tu oso alde onak. Gidoian zerbait onartzeko eztabaidak izatendira gidoigileen artean eta diskusio horietan argumentu askoerabili behar izaten dira. Eztabaida guztien ondoren landuta-ko zerbait ateratzen da.

Telebistan lan egina zara eta zinerako egiten duzun lehenluzemetraia da Eutsi! Gogo bereziarekin egin al duzu?Alde batetik, berdintsua da. Aurretik Betizurako TV-movie bategin nuen (‘BT Ispiluen jauregian’). Ia-ia zentzugabekeria batateratzea zen asmoa. Diru oso gutxirekin egindako lana zen eta15 egun besterik ez genituen izan halako istorio bat errodatze-ko. Aktorerik ere ia ez genuen… azkenean arazo pilo batzituen. Oraingo hau, azken finean, berdin-berdin hartu dut,helburua lana ondo egitea baita. Pelikula hau ere, niretzat,enkargu bat da, ez da neuk bultzatua. Ekoizpen etxe bat dagoatzetik eta hark badaki nora eraman nahi duen proiektua edozein ikuspuntu eman nahi dion. Ondo dago horrela lan egitea.Geure pelikula egin behar dugula irakasten digute zine esko-lan, baina pelikulak egiteko beste mota batzuk ere badaudelajakitea ondo dago. Azkenean ikasketa bat da eta nire ibilbide-an beste pauso bat. Ikusiko da hemendik aurrera askatasungehiago dudan lana egiteko.

Aurretik zein lan egin dituzu?Baleukorako Beste Gu saioaren errealizazioa eta diseinua egin

“Oso gustura hartunuen enkargua,Anjel Alkain etaAsier Hormaza-rekin lan egiteaerronka politabaitzen”

Estazioko kalea Tel. 943 86 02 01

Auto-konponketak

132 0 0 6 K O U Z T A I L A

dut; Jaiak saioaere zuzendu dut,eta Kuxkuxeroaksaioan ere aritunaiz. Zine eskolanbukatu nueneanlaburmetraia ba-tzuk egin nituenMadrilen eta geropublizitate mun-duan aritu nin-tzen. Pelikula bat

egiteko proiektu bat ere izan nuen mahai gainean, baina azkenunean ez zen atera, eta telebistan bukatu nuen. Behetik hasieta pausoz pauso egin dut lan. Gustura nago, ikus-entzunez-koen arlo asko ezagutu baititut, baina argi daukat zinea delanire helburua, beti izan da hala.

Zer moduz moldatu zara aktoreekin?Oso ondo. Oso hurbilak eta irekiak iruditu zaizkit denak. Lanegiteko gogo handia dute eta hori nabari da. Niretzat ere osoona izan da hori. Hormaza teknikoki oso ona da eta kontra-puntu bezala, Alkain intuitibo moduan kristorena da. Nireustez lan oso polita egiten dute biek.

Kandido Uranga ere hor da. Aurretik ezagutzen al zenutenelkar?

Ia ez genuen elkar ezagutzen, baina berehala sin-tonizatu dugu. Kandidok asko maite du bere lanaeta beti dago prest lan egiteko. Kandidok askobehar izaten du lan egiteko, asko eskatzen du, etahori asko estimatzen dut aktore batengan, horibaita aktore batek egin behar duena. Agian orainezagunagoa egiten ari da, baina lehen mailakopelikula askotan hartu du parte: Bajo UlloarenFragil-en, Medemen Vacas-en, Daniel Calparso-rorekin ere egin du lan. Berekin ikasten ari naizeta maite dut zein gogor eta serio egiten duen lan.Nire ustez, munstro bat da eta oraindik ere lan

handia egingo du.

Pelikula egitean modeloren bat edo izan al duzu?Eutsi!-rekin hasi aurretik, Blake Edwardsen ia film guztiakikusi nituen. Edwards eta beste zuzendari batzuk oso onakziren pelikula era errazean baina aldi berean efektiboan egiten.Plano eta alarde gutxirekin egiten zituzten pelikulak eta ikas-teko erabili ditut. Gaur eguneko zinean muntaia gelan salba-tzen diren esperimentu asko daude. Informazio pila bat jaso-tzera ohituta gaude, eta nire ustez kontenplazio dohaina galdudugu. Argi daukat formak edukiaren menpean egon beharduela eta nire kasuan, asmoa istorio bat lasai kontatzea da,plano gutxirekin, eszenaratzea eta off-ak erabiliaz, etab. Faltansumatzen dut pelikulak lehen kontatzen ziren moduan konta-tzea eta kontrako bidea hartzea beharrezkotzat jotzen dut unehonetan.

Zinea egitea oso garestia dela diote. Zein formatutan arizarete errodatzen?Definizio altuko bideo kamera batekin ari gara grabatzen,kamera digitaletan dagoen gama handienean. Kameramota honekin egin zen lehen pelikula Julio Medemen‘Lucia y el sexo’ izan zen. Zinea egiteko merkeagoa da etalana erraztu egiten du. Bestela, zineko formatua erabilikonuke, beste zerbait eskaintzen baitu. Hala ere, irudi aldetikoso ondo ari da geratzen. Primerako talde bat dudala ereesan behar dut eta oso gustura nago beraiekin. Lehen egu-

“Telebistan ikus-entzunezkoen arloasko ezagutuditut, baina argidaukat zinea delanire helburua, betiizan da hala”

14 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

elkarrizketa

netik konfiantza handia jarri zuten nigan eta babesa emanzidaten.

Aupa Etxebeste! eta Eutsi!-rekin, baita Pablo Maloren Fríosol de invierno eta Koldo Serraren Bosque de sombras peli-kulekin ere, Euskal Zinea hitza edo definizioa berreskuratuda. Zein da zure iritzia? Ez dut inoiz sinetsi eta orain ere ez dut sinesten. Nik dakida-la, euskaraz egindako pelikulak, azken urte hauetan, behin-tzat, hiru dira: ‘Aupa Etxebeste!’, ‘Zeru horiek’ (Bernardo Atxa-garen eleberrian oinarrituta Aitzpea Goenagak zuzendutakopelikula) eta gurea. Zine euskalduna? Nik zineari ez diotmugarik jartzen. Ea egiten dudan hurrengo pelikula bi hiz-kuntzetan den! Errealitatean oinarritzen gara zinegileak peli-kulak egiterakoan eta euskaraz hitz egitea errealitatea da. Eus-karazko produktuetarako badago ikuslego bat eta zorionez aridira ikuslego horrentzako pelikulak sortzen. Hala ere, osoberandu etorri dela uste dut. Orain boom bat dagoela diotebatzuek, baina nik ez dut hori ikusten, normalizazioaren pausobat baizik. Galizian edo Katalunian zenbat pelikula egitendiren ikusten badugu, gurea ez da boom bat. Pena da. Zinegi-le asko gaude hemen, baina oso gutxik dugu zerbait egitekoaukera. Espero dut hemendik aurrera egoerak hobera egitea.

Aupa Etxebeste!-ren arrakastak ate batzuk ireki dizkio eus-karaz egiten den zineari. Baina aparteko presio bat ez alduzue sumatuko?Nik alderantziz esango nuke. Euskarazko pelikulentzako zir-kuitu berri bat ireki du eta beldur batzuk uxatu ere bai. Pozga-

rria da hiriburuko zine areto-etan euskaraz egindako zineaikusi ahal izatea eta, zer esa-nik ez, Zumaian zinea lepo-raino beteta ikustea. Hori osoondo dago, euskarazko peli-kulak nahi dituen jendeabadagoela erakutsi baitiebanatzaileei. Presiorik ez dut,ordea. Aupa Etxebeste! peli-kula bat da, Kutsidazu bidea,Ixabel beste bat izango da etaEutsi! beste bat. Eta atzetikbeste pila bat etorriko dira.

Eutsi!-ren ondoren ze asmo dituzu?Lehenik eta behin, atsedena hartu nahi dut, gero lan gogorre-na etorriko baita, promozioarena. Ulertzen dut beharrezkoadela eta egin beharko dut, baina erosoago sentitzen naiz kame-raren atzean aurrean baino. Jada proiektu berrietan pentsatzenhasia naiz. Momentu honetan idazten hasteko gogoarekinnago, ideia batzuk borborka ditut eta buruan.

Pelikula bat egiteko aukera izan zenuen orain urte batzuk.Zer gertatu zen?Bi ekoizlerekin harremanetan jarri nintzen eta urte oso bateanegon nintzen gidoi bat lantzen. Madrilgo Kultura Ministeriotikdiru bat ere eman ziguten proiektua garatzeko, baina ekoizleaketa nik ez genuen batak bestearekiko konfiantza edo sinisme-

Izena:

Alberto J. Gorritiberea.

Adina:

36 urte.

Pelikula gogokoena:

Andrei Tarkovsky-ren El Espejo.

Zuzendari gogokoena:

Andrei Tarkovsky.

Aktore gogokoenak:

Bruno Ganz eta Margarita Therekova.

“Kandidorekin

ikasten ari naiz eta

maite dut zein

gogor eta serio

egiten duen lana.

Munstro bat da”

152 0 0 6 k o U Z T A I L A

nik. Kontratua sinatu behar nuen egun berean atzera eginnuen. Uste dut ondo egin nuela, ze gogorra izan liteke abera-tsa baina mingarria izan daitekeen bidaia batean sinesten ezduzun pertsona batekin joatea. Horren ondorioz, dena uzte-kotan egon nintzen eta hemen, Ayra Durexen, bi hilabetetanegin nuen lan. Ondo etorri zitzaidala uste dut, horrela ikasibainuen bizitza nolakoa den. Gero, hortik telebistara itzulinintzen eta orain hemen nago Eutsi! errodatzen. Pelikulahura oraindik bizirik dago, ez dut inoiz utzi eta egunen bate-an egingo dudalakoan nago.

Oker ez banago, film luze bat egiten duen lehen zumaiarrazara.

A bai? Ez nekien. Esperoatzetik zumaiar gehiago etor-tzea eta ziur nago etorrikodirela. Eneko Dorronsorodago pelikulako taldean. Bar-tzelonan ikasten ari da etagogotsu ikusten dut, oso mutilinteresgarria da. Ea atzetikbat, bi, hiru lagun etortzendiren eta agian, egunen bate-an, santelmoei buruzko peli-kula dokumental bat egingodugu denon artean!

Amaiako plaza

“Informazio pila

bat jasotzera

ohituta gaude eta

kontenplazio

dohaina galdu

dugu”

16 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

Zumbillo, 4 Tel. 943 861407

ZOZKETA!!

Zumaiako txokoakAsmatzen duzuenon artean, Txapartegik emandakotarta eder bat zozketatuko dugu. On egin!

GALDERA:Aita Mari dagoen izkinatik abiatukogara, "Pulpo"-ren ondotik, eta Erribera kalean aurrera egingodugu, Beheko plaza aldera. Gaur egun ezker--eskuin etxeakdaude, baina garai batean ezkerraldean apenas zegoen etxerik.Duela urte gutxi arte almazenak zeuden, portuko materialagordetzeko: ikatza, Beduako hiraulika… Eskuinaldera, berriz, aldezaharra daukagu, "Goiko kalia" bezala ere ezaguna, Zumaiakogune zaharrena. Magnoliora iritsi baino lehen, eskuinalderaegingo dugu, "Sorazuneko aldapa"-tik gora, San Juan iturrialdera. Etxeei eta kaleei begiratuta, ez da hain zaila imajinatzeanolakoa zen garai bateko Zumaia edo nola bizi ziren zumaiarrak.Etxeak ondo aztertuta, oraindik detaile oso politak aurkiditzakegu, antzinakoak eta ondo kontserbatuak. Horietako bataukeratu dugu, hain zuzen ere, gaurkorako: egurrezko balkoiakdituen etxe hau. Askotan pasatuko ginen ondotik edo azpialdetik,begiratu ere bai, baina ikusi… Zein kaletan daude argazkiko balkoiak?

Erantzunak [email protected] bidal, Baleikeko buzoian utzi(Juan Belmonte 29 behea) edo 943 86 15 45 telefonoan emanuztailaren 4a baino lehen. Erantzunekin batera izen-abizenak etatelefono zenbakia adierazi.

Zumaia eta inguruakez ditugu behar bezala

ezagutzen, altxor txikien jabe gara

eta askotan ez garakonturatu ere egiten…

Txoko honeklagunduko digu guretxokoak ezagutzen.

Sariduna:

Parte hartu eta

zorte on!!Aitor Agirre Egaña

Aurreko zenbakiko erantzuna: Harrobia

2 0 0 6 k o U Z T A I L A

gure zumai zarra

17

E. Gurrutxaga plazan

Erlojueta bitxidenda

Beraz, lehen, Algorri alderakolurraldea beherago al zegoenAmaiako Plaza baino?Bai. Kontuan hartu behar dek, Amaia-ko Plaza eiteko bete lana lehengomoila zegon parera ein zala, eta SanTelmo kaletik aurrera, Ardantza alde-rako lurra, askoz beherago geratzenzala. Gu umiak ginala, ondo akorda-tzen nauk, Ardantza aldera erreka batzeoan, ez zeoan sororik eta euri askoeiten zunian, errekak gainez eitenzian eta dana urez beteta geratzenhuan. Erriua bezela.

Ura ez al zen Amaiako Plazatikbarrena arranpla aldera edo erriorajoaten?Ez. Sakonune hori moila baino askobeherago zegolako. Pixkanaka urak biedo hiru egunian behera eiten zianeta bale.

Mutil koxkorrak zinatenean Zumaiasoroez josita egongo zen, ezta?Bai. Dana. Talai Mendia, Erriberak,luaki danak, Basusta aldia, Ardantza…

Sagar asko al zen?Sagastiak bahittuan, oain baino gehio,baina ez zak pentsatu… Gaztainakbai. Keetxupeko hortan. BasustatikBedua aldera dagon palda hortan.Alde hartara gaztaina eta alde honeta-ra sagarra. Mendaronekuak, Matiase-nekoak, Xoxokuak… hoiek zitiensagasti eerrak. Guk ere baginien sagas-tia. Terreno dexente gitxikan hor-eta.Baina arbola asko ez. Hogeita hamar-bat edo.

Jarrai dezagun gerrarekin. Garaihartako desfileekin-eta akordatzenal zera?Francon tropak herri bat hartzenzutenian kanpaiak-eta jotzen zutelabai, baina ba al dakik zer gertatzenzan? Orduan ere gu lanian. Gainerahain urruti gitxizkan bazterrak…Zubi Haunditik Beduara BasadiZaharrak deitzen gitxuan eta ZubiHaunditik alde honeta BasadiBerriak. Eta San Migelko pare-parianbeste bi erribera gitxizkan. Ordu erdibat edo behar ginien haraino juteko

anjel osa arrizabalaga (2)

ABELIN LINAZISORO

A n j e l A ñ e z a

“Zubi haunditikbeduara basadizaharrak deitzengitxuan eta zubi

haunditik alde honetabasadi berriak. Ordu

erdi bat edo beharizaten ginien haraino

juteko eta behiekinoraindik gehio.”

amaiako plaza, 2Tel. 943 143278

18 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

gure zumai zarra

eta behiekin oaindik gehio. Bizimodulatza huan. Kanpaiak eta katxaperuakaitu bai, eta egia esan ez zigun batereonik eiten, baina ikusi, ezer ez. Guabertzaliak gitxuan eta radiuan zeraituko ere eoten gitxuan. Hau eindutela, hura ein dutela… Eta egunbatian… hik ere jakingo dek, hamen-go agintariek jendia herritik kanporabialdu zian. Familia asko. Hura desas-tria! Zenbat ama bialdu zien umie-kin! Hura huan desastria hura!Semiak edo aittak frentian zialako.Hura izan huan hura!

Orain guk badakigu Zumaianhaina lagun inongo herritik ezzutela bidali.Ez. Ez. Hala esaten zien behintzat.Inon ez. Eta gero zera gertatu huan,kale-baserriak-eta gobernatzeko lane-ako jendia falta zala. Desastria! Nikez zekiat nola… Pentsa zak, gureizeba soltera ere, amaren ahizpa,hanka batetik elbarria zalako maku-luakin ibiltzen zana, ba, hura erebialdu nahi izan zien. Bere ahizpa-kin. Ez zekiat zeinen bidez, batenbatena jun eta larri-larri libratuhittuan bialdu gabe.

Zerrenda hura egin zuena ere…Bai, hura egin zunak ez zian lo lasaieingo. Ez zikak iruditzen jende horreklo lasai eingo zunikan. Hura gogorraizan huan. Eta gero… Bi emakumeiilea rape moztu ziuen eta kalian gora

eta behera ibiliazi. Hura gogorra izanhuan. Gogorra.

Beno. Zu lanean 1.938-an hasizinen, l5 urterekin. Beraz, oraindikgerra bukatzeke zegoela. Pintxebezala hasiko zinen, ezta?Bai. Lehendabizi kaldereian jarriniñuen. Badakik, Karmelonian kalde-rak eta barkuentzako makinak eitenzitien. Kalderak eiten pare bat hilabetepasa eta gero tornura pasatu niñuen.Hantxe ikasi nian ofiziua.

Langile artean zer moduzko giroazegoen?Ona. Gu lanian hasi ginanean, danajende heldua zeoan. Edadetuak. Izanere, zumaiarrak orduan militarizatuakzibetian. Frentera juan ez zianak,herrian geratutakoak, batzuek Donosti-ra, besteak Besaina…militarizatuak junhittuan. Eta orduan Karmelonian beze-la, herrian jendia behar huan lanerakoeta halaxe sartu gittuan danok lanera.

Militarizatuak, herritik kanporabidalitako mekanikoek, zer lanmota egiten zuten?Gerrako lana. Obusak-eta eiten.Gerrako behar zuten guztia.

Hemen Zumaian, gerrarako lanikegiten al zen?Baietz uste diat. Otto Holke-nian zeo-zer. Ojibak-edo. Baina, seguru-seguruez natxiok.

“Zumaiarrak orduanmilitarizatuak zibetian.Frentera jun ez zianak,herrian geratutakoak,

batzuek donostira,besteak

beasaina…militari-zatuak jun hittuan.”

Oporretan gaude irailaren 18ra arte

192 0 0 6 k o U Z T A I L A

Karmelonian?Ez. Karmelonian kalderak eta maki-nak. Gero hasi huan motorrekin. Yere-ginean ere motorrak.

Garai hartan zenbat ontziola zeu-den?Ba, Zubi Haundian, Zakariasekoa.Egurrezko barkuak Aperribai etahauek eiten zitien. Paol Aldian. Bainalehendabizi hemen txapezko barkuakBalentziagak eiten zitian. Betondohuan enkargatua. Xegundo Kerejetakegurrezko barkua ein zula ere akorda-tzen nauk. Tauro izena zian. Gehioere ein zula uste diat.

Gerra bukatu ondoren, frenterajoandakoak eta herritik bidaliak

izan zirenak, nola itzuli ziren akor-datzen al zara?Ez. Hemeretzi urte bitartian etxeaneta tailerrean lanian, eta gero bi urte-tako soldau jun nittuan. Orduan Euro-pako gerra zeoan, eta soldadutzako biurte hoietan Zumaian zer gertatu zan,ez zekiat.

Hemeretzi urterekin, 1.941-ean,oraindik preso zegoen zumaiarrikba al zegoen?Bai. Nik Ferroleko kartzelan preso batbixitatu nian. Artian jendea eongo ezhuan, ba, kartzelian! Bai hoixe.

Bi urte horiek Ferrolen bertaneman al zenituen?Bai. Hiru hilabete instruzioa ikasteneta gero Crucero Canarias-ea destina-tu niñuen eta hantxe pasatu nian sol-dautza osoa. Han Ferrolen, sumarinoalemanak puertora babes bila sartzenhittuan eta abioi ingelesak atzetik etor-tzen hittuan sumarinoen kontrametrailetakin tiro eiten, eta guk: Oainere badiagu zeozer! Momentu txarrakizaten hittuan haiek.

Soldadutza amaitu ondoren, hemenZumaian, zinera eta dantza egiterajoaten al zineten?Bai. Zinera Maitena-ra eta dantza,ba… bandak jotzen zian.

Soldadutza baino lehenago dantzanegiten al zenuten?

“Ferrolen sumarinoalemanak puertorababes bila sartzenhittuan eta abioiingelesak atzetiketortzen hittuan

sumarinoen kontrametrailetakin tiro eiten.

Momentu txarrakizaten hittuan haiek.”

20 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

gure zumai zarra

Behin ere ez diu ein eta nolaeingo ginien, ba, orduan!?Guria izaten huan, ba, zera, jaiaailegatuko huan, sei-zortzilagun alkartu eta Beduara, Oiki-ra… Han zerbait jan eta…Bueno, orduan jatekua ere…Jan eskazeixa ere izan huan.Baina gure asteburua horrela-kua izaten huan.

Jan eskazeixa garaian, zueksoroa-eta zenituztenez, ezzenuten gose handirik pasako,ezta?Bueno, soroa ez diu asko izan. Etxera-ko artua baginien eta errotan artua igoeta moakila jaten ginien.

Gose garaian arraia jango zenuten,ba?Arraia… Esango diat, ba. Gerra den-boran ez zeoan libre saria erriora bota-tzea. Pordillosek-eta bazien Isabelitaizena zun motorra eta Santion bota-tzen zien saria. Lazuna pila harrapatueta aiuntamentu aurrera eramatenzien. Gero gu han kolan jarri etabakoitzari bina edo hiruna lazun ema-ten zien etxerako. Zeozer jan einbehar!

Ez al zineten haitzera joaten?Olarrutara, txoazkinetara…Bai. Hori geatu ere ez. Oso gaztetatik.Beti ibili izan gaittuk Itsaspen.

Gerra garaian eta ondoren libre iza-ten al zenuten Itsaspen arrantza egi-tea?Bai. Egunez bai. Gabarrantzan-eta ezzien uzten, eta, gerra garaian beharba-da, noizean behin-edo, egunez eregalazita eongo huan. Baina ez naukondo akordatzen. Gu juten ginala, bai.Nei asko gustatu izan zikak olarrutarajutia. Txoazkinak harrapatzera ere bai.

Andarika ere nahiko izangozen, ba, orduan.Bai, baina ni neu ez naukbehin ere andariketan ibili.Olarrutara anaia eta biokjuten gitxuan eta nahiko ola-rru ekartzen ginien etxerako.Tomatiakin-eta jateko. Ola-rrua patatekin… Olarrualehortu ere bai…

Gose garaian nahiko ondomoldatu zineten, orduan.Bai. Gu moldatu gitxuan.

Oilo batzuek ere baginitien. Arrau-tzak… Patata ere eiten ginien. Bai,nahiko ondo moldatu gitxuan. Ezer ezzeukanak, ba, boniatoa-eta jan behar.Bueno, boniatoa danok jaten ginien, e?Danok. Eta hura ere gutxiegi.

Etxean zenuten errota nolakoa zan?Txikia. Horrelako errotak ganaduen-tzako erabiltzen hittuan. Artua osorikeman beharrean, errotan txikitu etajaten emateko.

Hemen garia jotzeko makinak-etaba al ziran?Bai. Garia jotzekua Joxe Manuel Iru-retaren aittak zian. Baserrietan Astiga-rraga ibiltzen huan. Baina herrirakoIruretak zian. Hotel Urangaren bestealdian nola zeuden etxe txiki batzuekerriberetan? Ba, hantxe behian jotzenzian garia. Hemen inguruan gari gutxieiten huan, Santa Klaran, Pikoten etahor goian bai. Baina guk kale-baserri-koek gutxi. Eta Iruretarena eramatenginien jotzeko.

Agerrek ere ez al zeukan garia jotze-ko makina bat?Bai. Ahaztuta nitxuan. Honek erebaserrietan jotzen zian. Automobilak-eta ez zeudean artian eta behiekin tirabehar gurdibidetik.

“Pordillosek-eta bazienisabelita izena zun

motorra eta santionbotatzen zien saria.

Lazuna pila harrapatueta aiuntamentu

aurrera eramaten zien.Gero, gu kolan jarri eta

bakoitzari bina edohiruna lazun ematen

zien etxerako.”

jarraituko du...

Aldatzeko bidean,

Oxford!Erribera kalearen hasieran jada urte batzukdituen eraikin bat dago herri osoan ezaguna.Eraikinari erabilera asko eman izan zaizkio:duela urte batzuk haur eskola egon zen, Gazte-txola ere bertan egon zen eta erakusketak ereegiten dira.

Oxford eraikinaz ari gara, jakina!

Oxford eraikinari erabilera ezberdinak eman zaiz-kion arren azken urteetan nahiko hutsa egon da.Egoera horretaz jabeturik, herriko talde ezberdi-nek proposamenak egin dituzte eman dakiokeenerabileraren inguruan.

Garbi ez badago ere zer egingo den badiru-di proposamenak erabilerari zuzenduta egon-go liratezkeela. Hau da, herritarrei zuzendu-tako eraikina izango litzateke eta kulturarloko ekintzak egingo liratezke.

Udaletxeak proiektu argirik ez badu erebide beretik joko duela dirudi. Hasierabatean esan zuen eraikin guztia gazteeizuzendua izango zela. Bertan, musikagrabatzeko gelak eta bilerak egitekolekuak egokituko lituzke. Orain-dik ere proposamenhorri eutsiko lioke bainabeheko solairuan erakus-keta gela mantenduz. Maria

MAITANE AGIRRE ETA IURE ALTZIBAR

22 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

erreportajea

Eugenia Arrizabalagak adierazi digunez, " inguruko erakus-keta gelarik egokiena dugu toki onean dagoelako. Hala eretxukuntzeko asmoa dugu".

Bestalde, arazorik nagusiena irisgarritasunaren inguruanikusten dute, uste baitute beharrezkoa dela Mari kalera igo-gailu bat jartzea (bai udaletxeak baita talde ezberdinek ere).

Azkenik, alkateak adierazi digu garai batean deialdi irekibat egin zela proposamenak biltzeko eta jende gutxi agertubazen ere oso ideia orokorrak landu zituztela. Honekin lotu-ta aipatu behar da herriko talde desberdinek bilerak egitendituztela proposamen ezberdinak lantzeko. Hauen helburua,denek batera (Udala barne) Oxforden erabilera adostea da.

" Lehen- lehenik, gure egitasmo-proposamen hau erabilerariburuzkoa dela adierazi nahi dugu. Proposamen honetan ezda aurreikusten eraikinaren egitura eta kanpoaldea aldatzea.

Beheko solairua: Gure proposamena solairu horrek erabilera nagusi bat izateada; hau da, erakusketa-aretoa izatea. Erakusketarekin loturaizan dezakeen edozein emanaldi ere bertan egin ahalko da, eta,horrela, espazioak izaera definitua izango du. Horrek ez duesan nahi, ordea, bertan beste ekintzarik egin ezin daitekeenik.

Gure ustez, beraz, erakusketei eman behar zaie lehenta-suna. Hori dela- eta, barrualdea erabat eraberritzea proposa-tzen dugu: barrutik gela guztia panelez estali beharko litzate-ke, eta argiak, bai espazioari, bai espazio horren erabilerariegokitu beharko litzaizkieke.

Beheko solairuan, bi igogailu egongo lirateke: bat, jende-arentzakoa; bestea, berriz, zamarentzakoa. Sarrera, berriz,Amaiako plazatik izango luke.

1. solairua:Lehen solairu honi bestelako erabilera ematea proposatzendugu, eta balio anitzeko gela bihurtzea.

Ezkerrean (Erriberatik begiratuz gero), taula bat egongolitzateke. Solairu honetan edozein motatako emanaldiak,ekitaldiak, eta abar egingo lirateke, eta, beraz, kasu honetanere, kontuan izan beharko dira argiak, pertsianak eta halakokontuak.

Erribera aldetik begiratuta, taberna izango genuke, etajatekoa ere ematea proposatzen dugu.

Gure proposamenaren arabera, beraz, solairu hori herri-ko kultura- ekitaldiak egiteko espazioa izango litzateke.

Ekitaldiak edozelakoak izango lirateke: formatu txikikoantzerkiak (edo formatu handikoak), bideo-emanaldiak,hitzaldiak, kontzertuak, etab.

2.solairua:Bigarren solairu hori gelaka banatuko litzateke, eta herrikotaldeek erabiliko lituzkete.Solairuak, beraz, taldeentzakogelak, bilera gela nagusi bat, herrian egingo diren ikastaroen-tzako gela handi bat, hosgabetua, eta komunak izango ditu.

3.solairua:Hirugarren solairuan, plastika-tailerra izango genuke, etahalako gela batek eskatzen dituen elementu guztiak izanbeharko lituzke. Horretaz gain, solairu horretan herriko tal-deek erabiltzeko hiru gela, komunak eta biltegi txiki bat izan-go genituzke."

Txinparta euskara taldearen proposamena:Hemen doa Txinparta Euskara Taldeak egindako proposamenaren laburpen bat:

Alondegi zaharra

232 0 0 6 k o U Z T A I L A

Amaiako plaza z/g Tel. 943 860959

"Gaur egunera arte izan duen erabilera kontuan hartzeazgain, proposamen berrien bidez orain arte bete ez dituen era-bilpen kulturalei buruzko esparru berriak egokitzeko aukeraaztertuko da.

Orain arte beheko solairua gehien erabili dena izan da.Mantendu beharko liratekeen funtzio ezberdinak bete ditu:erakusketak, hitzaldiak, talde handientzako bilera gela,antzerkiak, kontzertuak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak, e.a.

Aipatutako erabilpenak hobeto egokitzeko beheko solairuhonek dituen arazoak konpondu beharko lirateke:

- Eskailerak toki asko kentzen dute eta horregatik kentzekoaukera ikertu beharko litzateke. Igogailuaren beharra erekontuan hartzekoa da.

- Kanpo aldean sortzen diren zaratei aurre hartzeko soinuenisolatzea behar beharrezkoa da. Baita goiko solairuetansortu litezkeen soinuen aurrean ere.

- Leiho handiak panelen bidez estali daitezke hainbat era-bilpen hobetzeko.

- Lurrak funtzionaltasuna izan behar du, aurreikusten direnerabilpenek eragiten dituzten zikinkeriak erraz garbitzeko.

- Komunetan arraska handiak egon beharko lirateke edo bes-tela arraska handiak jartzeko beste gela bat egin.

- ...

1.solairua:Solairu honek gizarte kutsua izan beharko luke. Herrian dau-den taldeen beharrak asetzeko erabiliko litzateke: bilerak etaegoitza soziala izatea adibidez.

Banaketa egin gabeko espazio bakartzat laga beharkolitzateke, erraz banatzeko edo espazio txikiagoak egitekomodu errazaren aukera aztertzeko.

4 gela txiki talde iraunkorrentzat, armairuak edo materia-la eta liburuak gordetzeko zerbait.

15 lagun elkartzeko aretoa (bizilagunen bilerak adibidez).Ikastaro zehatzetarako edo bertan egin daitezkeen lane-

tarako gela bat (erraz garbitu daitezkeen materialak erabil-tzen dituztenak).

Solairu honek izaera pribatuagoa duenez eta erabilikoduten taldeen ordutegiak direla eta, aparteko sarrera eduki-tzea komeni da; beste solairuetatik sartzeko aukera izan gabe,igogailua eta kanpoko eskaileratatik izan ezik noski.

2.solairua:Udal liburutegiak solairu osoa beteko luke. Mari kalekosarreraz baliatuko litzateke eta Erribera kaletik igogailua era-bili beharko litzateke.

3.solairua:Pintura, plastika, diziplina arteko eta umeentzako tailerrakkokatuko genituzke.

Natur taldekoak eta garai batean arte taldekoak izan zirenen artean osatutako proposamena:Oxford edo Alondegi zaharra kultura eta gizarte ekintzetarako eraikina bihurtzeko proposamena. Hemen doa hauekegindakoaren laburpen bat:

2 0 0 6 k o U Z T A I L A24

erreportajea

Trenbide kalea, 1 Tel. 943143505

Zein asmo du Udalak Oxforderako? Gazteen arlora zuzenduta egongo da. Azken ideia gazteen-tzako lokalak egitea da: musika grabatzeko estudioa, kafeantzoki antzeko zerbait. Taldeek musika jo eta grabatzekolokalak egitea da ideia, baina zehaztu gabe dago oraindik.Horrez gain, kontzertuetarako erabilera anitzeko gela batpentsatu zen: filmak, diapositibak, hitzaldiak... emateko.Garbi samar dagoena da behean erakustokia mantendukodela.

Azken ideia aipatu duzu. Zein egon dira aurretik? Asko egon dira. Duela hamar urte etxebizitzak egitea zenasmoa, azpiko eta tarteko solairuan erakusketa gela utzita.Gero udaletxe berria horra pasatzea pentsatu zen, bainaOxford uste baino txikiagoa da. Trapezoide itxura dauka etaizkina batean sei metro inguru ditu. Han igogailua, eskaile-rak, komunak... egiten hasita ez da lekurik geratzen. Orduan,erabaki zen udaletxe berriaren ideia albo batera uztea.

Beste ideia bat behean erakusketa lekua eta goian gizarteetxe bat egitea zen, Forondaren osagarri izango zena. Propo-samen hura ere desagertu zen.

Duela sei urte eztabaida bat zabaldu zen Forondako libu-rutegia Oxfordera pasatzearen inguruan. Niretzat Forondaleku zoragarria da liburutegi eta kultur etxe moduan eta jen-deak urrun dagoela esaten badu ere Oxfordetik bost minutu-ra dago. Horrez gain, zer egin gero Forondarekin?

Gerora beste asmo batzuk egon ziren: bileretarako lekua,eztabaidarako lekua, artisau zein plastika tailerrak... Herriakzein behar izan zitzakeen pentsatu genuen.

Momentu honetan proiektua lantzen ari al zarete?Guk aukerak aztertzen ditugu, baina ez dugu aurreproiektu-rik ere egin. Planoak egin genituenez, leihoak eta gainerako-

ak non dauden eta zein neurri dituzten jakiteko, aukerakaztertzen ditugu: kafe antzoki bat egitea posible den, gizarteetxe bat nolakoa izango litzatekeen...

Estudioaren ideiarekin, adibidez, krokis moduko bat egingenuen eta zenbat kabina beharko liratekeen kalkulatu: gelabat grabaketarako eta beste bost edo sei instrumentuak jotze-ko. Horretarako kabina intsonorizatu beharko litzateke.Gero, lokal batek bete beharko lituzkeen ezaugarriak hartubeharko lirateke kontuan eta hau dena proiektuan zehaztu. Nik argi dudana da igogailu bat egin behar dela: batetik, bar-neko erabilerarako eta bestetik publikoa izateko, hau da,Oxfordetik Mari kalera pasatzeko. Igogailu hori Oxfordbarruan egongo litzateke, bertako igogailuaren instalazioaaprobetxatuz.

Zergatik joan beharko luke igogailu horrek barrutik?Igogailua barrutik jarriz gero beti egongo al litzatekejendearentzat zabalik?

luziano pagaegi udal arkitektoaOxfordeko eraikinaren inguruan dauden proposamen eta asmoak sortu duen jakin--mina asetzeko nahiaz hurbildugara Udalera. Bertan arkitekto den Luziano Pagaegik hartu gaitu eta ondorengoak esan dizkigu.

252 0 0 6 k o U Z T A I L A

Jose Mª Korta IndustriguneaA1 - 4. Pabilioiatel.: 943 86 50 68fax: 943 86 13 45e-mail: [email protected]

Mari kalerako eskailerak oso maldatsuak dira eta eskaileramekanikoak jartzeko estuak, ez baitago mekanismoak etabaranda sartzeko lekurik. Amaiako plaza aldetik egiteko erearazoak daude, herrirako sarrera historikoak galtzen direlako.Gainera, gurpildun aulkidun bat ezin da eskaileretan igo.Beraz, igogailua da alternatiba. Baina leku horretan igogailuajartzea ezinezkoa da, igogailua eta pasabide bat jarri beharko

liratekeelako eta horrek kale estua jango lukeelako. Inguru-ne hori oso zaila da horrelako lan bat egiteko

Barruko igogailuaren proposamen bat egina dugu ,bainaoraindik Mari kalekoek ordutegien inguruan dituzten beharrakneurtu behar dira. Laburbilduz, igogailua barnetik ibiltzekoizango da, baina Mari kalera pasatzeko aukera izango da.

Ez du beti zabalik egon beharrik, posible da hala egiteaedo Oxfordeko egitarauaren arabera ordutegi publiko bat jar-tzea: 09:00etatik 21:00etara, adibidez. Igogailua asteburuetanere erabiltzea egongo litzateke, eraikin osoa itxi eta igogailuaerabiltzeko atea zabalik utzita.

Proiektu hori garatzeko, diru laguntzak lortzen saiatual da Udala?Uste dut bazegoela eraikinak berritzeko diru laguntza bat etahorren epea aprobetxatzea komentatu zela. Lanen % 30ordainduko litzateke laguntza horrekin eta horiek 200 milioilirateke, BEZa barne.

Orokorrean, Eusko Jaurlaritzak diru laguntza guztiakuda baino lehen ateratzen ditu. Asmoa da musika kontzer-tuak egiteko leku baten proposamena egin eta horretarakodiru laguntzak lortzea. Ez dakit zehazki zer egingo den,baina laguntza lortzeko Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldin-tzak bete beharko dira.

Ba al dago eperik Oxforden inguruko proiektuak pro-posatu edo lehiaketara aurkezteko?Gauza bat da aurreproiektu ematea Eusko Jaurlaritzan etadiru laguntzak jasotzea. Gero, ordea, proiektua garatu eginbehar da. Laguntza emanez gero, ideien lehiaketa bat egon-go litzakeela pentsatzen dut bere garaian komentatu baitzen.Nik, hala ere, gauza bat eskatzen dut proiektua egitekogaraian: aurrealdea bere osotasunean mantentzea.

Amaitzeko, herriko taldeen proposamenak iritsi al zaiz-kizue?Guk hemen ez dakigu ezer. Hirigintzan behintzat ez diraaurkeztu, agian kultura sailera joango ziren.

26 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

kirola

Zumaian egin den Taldeen artekoXII. Surf Txapelketa arrakastatsuaizan da, EHSFren ustez. 150 batlagun elkartu dira.

Urteko ospakizun onena izanomen da, eta azken urteetako talde-en arteko txapelketarik onena. Bate-tik, eguraldi zoragarria izan dutela-ko, eta, bestetik, olatuak metroabaino handiagoak.Parte hartzea,berriz, handia izan da, eta Bizkaikoeta Gipuzkoako surf talderik onenakelkartu dira bertan.

Larunbatean jende ugari izan zenjaialdia ikusten. Egun horretan,Zumaiako Itzurun Surf Kirol Ekar-

teak parte hartu zuen, eta herrikoakizan ziren nagusi. Gauean, Zumaia-ko taldeak antolatutako barbakoaeta DJen musika emanaldiaz gozatuahal izan zuten . Igandean, aldiz,itsasoa pixka bat baretu zen, bainanahiko olatu izan ziren surf egiteko.Azkenean herriko taldeak irabazizuen txapelketa.

Beraz, ZISKEk gordeko txapeldu-nen kopa datorren urtera arte. Izanere, hemendik aurrera, urteroko txa-peldunaren izena grabatuko dutesarian, eta talde horrek zaindu behar-ko du kopa hurrengo urtera arte.

Datorren urtean Sopelan izangoda txapelketa, horiek izan baitiraaurtengo bigarren taldea.

BALEIKE Zumaiako taldeak irabazi du Surf Txapelketa

Emaitzak taldeka

1. Zumaiako Itzurun SurfKirol Elkartea

2. Peñatxuri Surf Taldea3. Groseko Indarra Surf Kirol

Elkartea4. Zarauzko Surf Elkartea5. Barrika Surf Taldea6. Debako Zurrunbilo Surf

Taldea 7. Bakioko Surf Taldea8. Getariako Gaztetape Surf

Taldea9. Chonix Surf Taldea

(Sopela)10. Erauntsi Surf Taldea (La

Arena-Zierbena)

IRUDIA: EHSF

272 0 0 6 k o U Z T A I L A

Zumaiako Triatloiaren hirugarren ekitaldi honetan,olinpiar luzerako proba bukatu behar zuten partaideek.Horrela, triatletek lan hau egin zuten: 1,5 km igerian, 46km bizikleta gainean eta 10 km lasterka. Esan beharradago, gainera, aurtengo ibilbidean aldaketak egon zire-la. Izan ere, bizikleta gainekoan Nuarbeko urtegira joan--etorria egin beharra zegoen, Meagako errepidea kon-pontzen ari direlako.

Proba Arbustaingo arranplan hasi zen. Bertan 300partaidetik gora bildu ziren, eta beste hainbeste partehartzeko gogoz geratu ziren, antolatzaileek kopuruamugatu egin baitzuten.

Gizonezkoen mailan, lehia parekatua bizi izangenuen; hala ere, azkenean faborito nagusia gailenduzen: Hektor Llanos. Triatloiaren hasierako igeriketasaioan, Oscar Abad izan genuen lehena itsas kiroldegikoarranplara heltzen; atzetik, Llanos, Jon Unanue eta CiroTobar iritsi ziren. Baina bizikleta gainekoa heldu zene-an, frogan zeuden bi indartsuenak nabarmendu ziren:Hektor Llanos eta Jon Unanue zarauztarra, alegia. Biakdenbora berean heldu ziren lasterketa saiora, baina sal-taka hasitakoan Llanosek atzean utzi zuen Unanue.Azkenean, 2 ordu, 4 minutu eta 50 segundoko denbora-

rekin gailendu zen Llanos; bigarren Unanue izangenuen; hirugarren, berriz, Ciro Tobar.

Jon Ulazia, lehen zumaiarraLehen zumaiarra izateko lehia ere handia izan zen, JonUlazia eta Erlantz Esteibar berdinduta ibili baitzirenfroga osoan zehar, baina lasterketa saioko azken kilome-troetan Jon Ulaziak Erlantz Esteibar atzean uztea lortuzuen. Ulazia hamaikagarren postuan sartu zen; Esteibar,berriz, hogeita laugarrenean.

Emakumeen mailari dagokionez, hemezortzi izanziren parte hartzaileak. Bereziki nabarmendu beharradago azkenean Ainhoa Muruak ez zuela parte hartu;antolatzaileen esanetan, etortzekoa zen, baina azkenorduko gaixotasun batek frogatik kanpo utzi zuen tria-tleta zarauztarra. Azkenean, Soraya Perez izan zen garai-lea, 2 ordu, 20 minutu eta 10 segundoko denborarekin;bigarren, Inma Rafael; hirugarren, berriz, Laura Fer-nandez. Maila honetan, lehen zumaiarra Olatz Gabi-londo izan genuen.

Hektor Llanos eta Soraya Perez garaile III. triatloianZumaiako III. Triatloiak eman zion uztaileko kirolekitaldiei hasiera. Hilaren 8an egindako proban, 300 partai-detik gora bildu ziren. Gizonezkoetan Hektor Llanos izangenuen garaile eta emakumezkoetan Soraya Perez.

JOSEBA ALKORTA

28 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

kirola

Ekainaren 17an "Quebrantahuesos--en XVI. ekitaldiaegin zen Sabiñanigon (Huesca). Zikloturisten artean,Frantziako Tourrak profesionalengan duen antzekoospea du. Ibilbidea bera ere, Tourreko etapa menditsubaten antzekoa da, 205 kilometrorekin eta 4 mendategogorrekin. Besteak beste, Marie Blanque mendatea erebadago, profesionalek aurten igo behar izan dutena. Pro-ban 24 zumaiarrek hartu zuten parte, eta horietatik UnaiGijarro izan zen lehena. Bere lana 6 ordu, 34 minutu eta17 segundotan burutu zuen; 501. geratu zen, 7.138 partehartzailetatik.

Egindako lanarekin gustura? Denbora hobea egiteaespero zenuen?Ez, ez, gustura nago egindakoarekin. Nik uste aurteneguraldiak asko lagundu digula. Bero handiegia ez zuenegin, nahiz eta momentu batzuetan erre puntua baze-goen. Lasterketan zehar eguna lainotsua izan zen etaeuri pixka bat ere izan genuen. Horrelako proba bateanberoak asko ahultzen du pertsona. Alde horretatik, ezingera kexatu.

Lehen urtea al duzu "Quebrantahuesos" egiten?Ez, aurtengoa hirugarrena dut.

Nola bururatu zitzaizun egitea?Aurretik lagun batzuk irten ziren eta haiekin komenta-

“Berez ez dira lehiaketak, baina azkeneanlehia moduan hartzen ditugu

MIKEL OLASAGASTI

unai gijarro txirrindulari amateurra

Zumaiako zikloturista elkartekoen sailkapena:

GIJARRO IRURETAGOIENA, UNAI . . . . . . . . . . . . . . . .6:34:17 ARGOITIA AIZPURU, MIKEL . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .6:49:01 AIZPURUA AGIRRETXE, ARKAITZ . . . . . . . . . . . . . . . .6:57:22 URBIETA SUDUPE, JUAN ANTONIO . . . . . . . . . . . . . . .6:57:31 ARRIBILAGA URANGA, JOSE MIGUEL . . . . . . . . . . . . .6:58:17 EIZAGIRRE GOMEZ, JON IÑAKI . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:01:43 ETXABE URBIETA, IBON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:06:33 MANZISIDOR MENDIZABAL . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:07:23 CORTES LOPEZ, IMANOL . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:27:17 HERNANDEZ GARCIA, JUAN LUIS . . . . . . . . . . . . . . . .7:28:14 KORTA, OIER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:31:10 EIZAGIRRE OSA, JON . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:33:44 ETXABE GABARAIN, JUAN MIGUEL . . . . . . . . . . . . . . .7:50:54 ETXABE URBIETA, ASIER . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .7:54:42 GUERRA VAZQUEZ, JOSE JOAQUIN . . . . . . . . . . . . . .7:55:27

tzen, bizikletan ibiltzen hasi ginen eta horixe,inbidia pixka bat eman zidan eta irtetea era-baki nuen.

Zer du zikloturista martxa honek, hainbestebizikletazalek (7.138) parte hartzeko?Nik uste ibilbidearen gogortasunagatik edoPirinioek duten xarmagatik izango dela. Ibil-bide bezala oso polita da, eta Pirinioek txirrin-dularitzan esanahi berezia dute. Azken bate-an, probak bere ospea lortu du eta gero etazikloturista gehiago joaten dira.

Zenbat denbora entrenatu behar duzu horrelako laster-keta bat egiteko?Zenbat denbora ez dakit; gu, behintzat, neguan hastengara ibiltzen. Hasieran mendiko bizikletan jarduten dut,asko gustatzen zait eta. Gero errepideko bizikletarekinkilometroak egiten ditut eta lasterketa eguna hurbiltzendoan heinean ibilbide luzexeagoak egiten ditut.

Tourra martxan dagoela, eta dopin kontuek izan dutenoihartzuna kontuan hartuta, horrelako zikloturistenmartxetan ere ba al dago dopinik?Uff! Hori nik ez dakit, nik dakidana da orain dela parebat urte Italiako Dolomitetan egiten den klasika batean,poliziak ziklisten artean sarekada bat egin eta debekatu-tako produktu mordoa aurkitu zituela (Epo eta antzeko-ak). Orduan, bakoitzak atera ditzala bere kontuak.

Horrelako lasterketetan, zer joa-ten zara lehiatzera ala amaitzera?(lagun arteko "pike", apustuak…)Berez ez dira lehiaketak, bainaazkenean lehia moduan hartzenditugu. Izan ere, maila handiaduen jendea dago eta abiadurahandian doazenez, azkenean bes-teok ere horiei jarraitu nahi diegu.Hala ere, badago jendea amaitzeradoana edota denbora jakin bat egi-

tera doana. Bakoitzak bere asmoa dauka.

Hain martxa ospetsuetan ( zikloturisten tourra da),segurtasuna ere beharrezkoa da. Aurten hildako bat etazauritu ugari izan dira. Alde horretatik, ba al dago zerhobetu?Beti dago zer hobetu, baina "Quebrantahuesos" bezala-ko lasterketa batean antolakuntza punta-puntakoa da,bai bidegurutzeak seinalizatzen, baita hornidura guneakjartzen ere. Zuk aipaturiko ezbeharrak berdin gertatzendira segurtasun handienarekin ere, eguraldiaren edotaerrepidearen eraginez.

Beraz, beti dago zer hobetu, baina alde horretatik,"Quebrantahuesos"--ek 10 bat merezi du.

Orain beste lasterketarik egiteko asmorik bai?Orain momentuan ez dakit. Bizikletan ibiltzen jarraitu-ko dut eta probaren bat aplikatzen bada, ikusi dugu.

292 0 0 6 k o U Z T A I L A

Zuloaga plaza, 1Tel. 943862309

“Beti dago zerhobetu, baina"Quebrantahuesos"bezalako lasterketabatean antolakuntzapunta-puntakoa da”

Nabari da, bai, artisten lantokira sartu garela: koadroakhan-hemenka, zapia haien gainean... Aulkietan eseriondoren eta margolanez inguraturik, hasteko moduangara. Ander Hormazuri artista zumaiarrak Oxforden duerakusketa uztailaren 21etik abuztuaren 13ra bitartean.Horri buruz eta bere orain arteko ibilbideaz hitz egindugu.

Aukeratu al dituzu Oxforden erakutsiko dituzun lanak?Bi erakusketa ditut data berdinetan. Normalean hogeitahamar koadro inguru eramaten ditut, baina neurriarenaraberakoa izaten da. Bertan egon arte ezingo dut zen-baki zehatza jakin. Bestalde, aukeratzea ez da ustebezain zaila.

Zein lan mota egongo dira bertan? Nire pintura lana abstraktu samarra da eta oraingoaaurrekoak baino pixkat koloristagoa eta biziagoa da.Nire ibilbidea ezagutzen duenarentzat esan daitekeaurreko lanen antzeko zerbait aurkituko duela, bainazertxobait alaiagoa, nire obra beti izan baita serio etasakona. Ezagutzen ez nauenarentzat, berriz, esango dutkolorearekin jolasten dudala eta niretzat kolorea etaforma instrumentalak direla, eta horrekin atmosfera bategiten dudala.

Zertan oinarritzen zara lanak egiteko garaian?Uste dut oinarriak margotzen hasi nintzenean hasi zire-la, baina lan hau burutzeko atzera begiratu dut. Horre-tarako aitzakia denboraldi batean margolanak egiteariutzi izana da. Horregatik begiratu ditut aurreko lanakkoadro hauek egiterakoan eta konturatu naiz garai har-tan erabilitako sistemek eboluzionatu egin dutela.Beraz, atzera begiratzea aberasgarria izan da, iraganeko-aren babes hori lagungarria baita. Azken batean, obrahau orain dela urte batzuetako lanak ikusiz egina da,

baina orduan baino gehiago gozatuz. Aurreko lanetanagian serioegi hartu dut artea. Serioa da, bizitzako arlogarrantzitsu bat delako, baina oraingoan artearekin goza-tzera joan naiz, dakidanarekin jolastera.

Esan duzu denboraldi batez pintura utzita izan duzula.Zein beste lan egiten dituzu?Bai, aspaldian ez dut koadrorik egin beste lan batzuetanibili naizelako. Normalean, pinturarekin zerikusia dau-katen lanetan ibiltzen naiz eta, besteak beste, eskolakematen ditut kultur etxean. Horrez gain, ilustrazioetaneta beste arlo batzuetan ere aritu naiz: kartelak egiten,pegatinak...

Ni ez naiz ibiltzen zirkuituan, dirua lortzeko bestebide batzuk lantzea erabaki bainuen: eskolak ematea...Azken batean, beste lan batzuk egiten ditut artea eginahal izateko, hau da, nahi dudana egin ahal izateko.

Eskolak ematen dituzu Zumaian. Jendea apuntatzen alda?Bai, urtero 30-40 ikasle izaten ditut. Jada hamabi urte

30 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

kultura

IURE ALTZIBAR ETA MAITANE AGIRRE

ander hormazuri margolaria Artadin egin dugu hitzordua Ander Hormazurirekin. Aldapa igoondoren (kotxez, ezin ukatu), bertan gara. Frontoian haurrakjolasean, amaren begiradapean. Etxe txuri-gorrirantz abiatueta atera irten da Ander.

“Lan hau aurrekoak baino koloristagoa eta biziagoa da

daramatzat klaseak ematen Zumaian. Garai batean,Aiako tailerrean nengoenean, ikastolan ematen nitueneskolak. Aizarnazabalen, Zestoan... ere ibili izan naiz.Alternatibak dira. Bizitza nola suertatzen den!

Atzerago begiratuz, noiz hasi zinen artearen inguruanlanean?Orain dela hogeita hiru urte hasi nintzen, hamasei urtenituenean. Hemezortzirekin Debako arte eskolan urte-bete pasa nuen; gero, Aiako Tailerrera joan nintzen, etahan zazpi urte pasa nituen. Gero, Arroako Tailerreanegon nintzen hiru urtez, Txikirekin (Keixetarekin) bate-ra eta handik Zelai Azpira joan ginen. Duela bi urtezgeroztik hemen gaude, Artadin.

Tailer bat baino gehiago aipatu dituzu. Tailerrak erraz-tasunak ematen al ditu lan egiteko orduan?Momentu jakinetan babesa ematen dizu. Ni Aiako Tai-lerrera joan nintzenean hemezortzi urte nituen etahango helduenak hogeita hamasei-edo. Hark lagunduzidan: erdi klaseak ematen zizkidan, liburuak utzi ira-kurtzeko... Horrela hasten zara ikasten eta konturatzenartea ez dela marraztea bakarrik, filosofia bat dela.Horrek aurrera jarraitzeko oinarri bat ematen dizu.Beste kasu batzuetan, Txikirenean adibidez, ez nuennora joanik Zumaian, eta berak utzi zidan lekua Arroa-ko Tailerrean. Ezer ez daukazunean lokala behar duzueta babesa da.

Bestalde, besteak lanean ikusteak ere laguntzen du.Bakarrik lana hobeto egiten duzu, baina beste bat lane-an ikusteak motibatu egiten zaitu. Ni ez naiz inoiz baka-rrik egon tailerrean eta uste dut ez dela negatiboa nor-baitekin egotea bakoitza bere lekuan egoten bada.

Duela bi urte Ardantzabidetik Artadira aldatu zineten.Zer moduzkoa izan da aldaketa?Ardantzabiden lau pertsona geunden: Arantxa, Barbara,Txiki eta ni. Gero Txiki eta biok geratu ginen azkeneko

urte eta erdi edo bian. Hangoa bukatzen ari zela alter-natiba bilatu behar genuen, bestela lokalik gabe geldi-tzen ginelako. Orduan Udalaren bitartez lau urtetarakolekua lortu genuen, Artadin.

Ezin da esan hona etortzeak abantailarik ekarri digu-nik: hura tailer industrial bat zen eta altura eta espazioazuen; hau, berriz, txiki geratu zitzaigun hasieratik.

312 0 0 6 k o U Z T A I L A

32 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

kultura

Kale nagusia, 2 Tel. 943 861521

Pelikula handi, erraldoi batekin hasiko da aurtengo zineastea, tximino protagonista bezain erraldoia den PeterJackson-en King Kong berriarekin, hain zuzen ere. Eraz-tunen jauna proiektua amaitu ondoren, Merian C. Coo-per eta Ernest B. Schoedsack-ek 1933an egindako klasi-koaren egokitzapena burutu nahi izan zuen ZeelandaBerriko zuzendariak (ahaztu dezagun 1976 Dino DeLaurentiisek bultzatutako pelikula traketsa). Horretara-ko primerako aktore taldea inguratu zuen Jacksonek:Oscar saria irabazi berri zuen Adrien Brody, NaomiWatts eta Jack Black. Protagonistak ez dira, ordea, akto-re bikain hauek, ordenagailuez egindako gorila erral-doia, baizik. Azken teknikak erabiliaz, benetako anima-lia baten antza duen tximinoa sortu zutenordenagailuetako magoek. Pelikularen irudiei dagokio-nez, azpimarragarriak dira1930eko hamarkada hasierakoNew York liluragarria edota King Kong bizi den irla eze-zagun eta beldurgarria. Istorio zahar bat eta teknologiaberriak elkartuta, Peter Jacksonek abenturetako pelikulaklasikoa eta, aldi berean, berritzailea sortu du.

Eta erraldoi batetik beste batetara. Johnny Cashabeslaria 2003ko irailean hil zen, bere bizitzari buruzkopelikularen ekoizpena hastear zegoenean. Johnny Cash,country musikaren erregea izateaz gain, Estatu Batueta-ko abeslari garrantzitsuena izan zen askoren esanetanBob Dylan eta Ray Charles-ekin batera. En la cuerdafloja pelikula haur txikia zenean hasi eta 1968 Folsom

presondegian emandakokontzertuarekin amai-tzen da. Bien arteanSun records diskoetxe-an egindako grabazio-ak (Elvis Presley, CarlPerkins, Jerry LeeLewis eta Roy Orbi-sonekin batera emanzituen kontzertuak.A zer nolako karte-la!), drogekin izan-dako arazoak etaJune Carter abes-lariarekin man-tendutako harre-mana jasotzenditu. Aipagarriakdira JoaquinPhoenixek etaReese Witherspoonek egi-ten dituzten lanak eta, nola ez, JohnnyCash beraren en kantuak.

Oso entzutetsua ez bada ere, Hollywoodeko zuzen-dari garrantzitsuenetakoa izan da Sidney Lumet betera-noa. Bere debuteko pelikulatik, 1957ko 12 angry men(gazteleraz Doce hombres sin piedad) bikainetik, EstatuBatuetako sistema usteldua salatu du hainbat eta hain-

OSTARRENA ZINE KLUB TALDEA

Azken urteetan bezala, aurten ere udako zine astea jarri du abian Ostarrena zine klubtaldeak. Abuztuaren 21etik 25era, bost pelikula eskainiko ditu. Hasiera batean nabari ezbada ere, bost pelikulek badute lotura bat: aktoreak, zuzendariak edota pertsonaiak, erabatean edo bestean, erraldoitzat jo daitezke.

Udako zinea 2006: erraldoien astea

332 0 0 6 k o U Z T A I L A

bat filmetan. Bere filmografia luzeko harribitxien arteanaipagarriak dira Serpico, The offence, Dog day afterno-on edo Network, besteak beste. Aita Marin eskainikoden Declaradme culpable hau Estatu Batuetan izanda-

ko epai luzeenetako batean oinarritzen da.Jack DiNorscio mafiosoak (Vin Diesel)bere burua defendatzea erabakitzenduenean, epaia bera eta, aldi berean,sistema osoa hankaz gora jarriko du.Umorez betetako "pelikula judiziala"eskaini digu Lumet handiak.

Estatu Batuetako literatur mundukoizen distiratsuenetakoa izan zen TrumanCapote. Eleberri, erreportaje, elkarrizketaeta ipuinen idazlea, zinearekin ere harre-man handia izan zuen. Bere bi liburu,Hollywoodek egindako bi maisulanen itu-rriak izan ziren: Breakfast at Tiffany’s (Desa-yuno con diamantes) eta In cold blood (Asangre fría). Azken liburu hau idaztera bultza-tu zuten ekintzak jasotzen ditu Truman Capo-te pelikulak. Kansasen izandako hilketa batzueiburuz entzun eta erreportaje inte-resgarri batetarako gaia izan ziteke-ela sumatzean, bertara inguratukoda idazlea. Agian ohartu gabe, XX.mendeko liburu txundigarrienetakoidatzi zuen Capotek. Azpimarratze-koa da Philip Seymour Hoffmanekegiten duen lana.

Akziozko pelikula batekin eman-go zaio amaiera aurtengo udako zineasteari. Ez da edonolako pelikula,

ordea, kritikari askoen ustetan azken 10urteetan egin den akziozko pelikulaonena baita: Mission Impossible III.Aurreko bi emaitza irregularren ondoren (lehena, entre-tenigarria; bigarrena, jasangaitza) hainbat arazo izan

ziren hirugarren kapitulu hau egiteko. Azkenean Aliaseta Lost (Perdidos) telesailen sortzailea den J.J. Abrams-ek hartu zituen gidoilari eta zuzendaritza lanak eta horiemaitzan igarri egiten da: pertsonaiak ez dira karikaturahutsak, barne bizitza ere badute. Eta non dago hemenerraldoia? Agian Hollywoodeko kuttuna den Tom Crui-se txikia izan liteke, ukitzen duen produktu oro urrebihurtzen duena.

Erribera kalea, 6Tel. 861155

23, igandea13.00etan, HAUR FOLKLORE

JAIALDIAren taldeen kalejira18.30ean, HAUR FOLKLORE

JAIALDIAren ikuskizuna plazan25, asteartea19:00etan, Eusebio Gurrutxaga

plazan, haur bertso-jaialdia"1,2,3,.. Inaxito"

28,ostirala19:30ean, Kiroldegian, Areto

futbola eta futbol 7kotxapelketen finalak

29, larunbata23:00etan, Eusebio Gurrutxaga

plazan, DEABRU BELTZAKtaldearen suzko ikuskizuna,"Les diables noir"

30, igandea22:00etan, Maria eta Jose

aretoan, Musika JaialdiarenZabaltze ekitaldia: Isabel Reysopranoa eta Alejandro Zabalapianoan.

31, astelehena

19:00etan plazan, KANPANOLUEHaur berbena

1-6raZumaiako Musika Jaialdiko

ekitaldiak4, ostirala22:30ean, Mari kalean, Musika

eta zinea: "El último" filmazuzeneko musikaz.

5, larunbata, Gauean zehar Gala Gaua:

Berbena Berezia, Diskotekagunea...

11, ostirala Euskal Jai eguna15, astearteaZUMAIAKO KALEKO PINTURA

TOPAKETA19, larunbata Goizean, Boskirol froga 2006Eta arratsalde-iluntzean,

Koadrilen Eguneko egitaraua

21etik 25eraUdako Zinema zikloa 2006Abuztuak 21, 22:00etan, "King

Kong"Abuztuak 22, 22:30ean, "En la

cuerda floja"Abuztuak 23, 22:30ean,

"Declaradme culpable"Abuztuak 24, 22:30ean, "Truman

Capote"Abuztuak 25, 22:30ean, "Misión

imposible III"23tik 26raOIKIAKO JAIAK

16, larunbataOlarru Eguna

29an eta 30eanARTADI AUZOKO JAIAK

30, larunbata: 17:00etan, "ZAKILA BIRA"

IRAILA

ABUZTUA

UZTAILA

34 2 0 0 6 k o U Z T A I L A

Juan Belmonte, 6

Basadi, 12 behea Tel. 943 861018

agenda

Ander Hormazuri Oxforden

Urumea kalea z/g

Tel. 943 143058

Aspaldiko partez, Anderren arte lanak ikustekoaukera izango dugu herrian.