149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46....

29
k u 149. zenbakia / 2008 abenduak 19

Transcript of 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46....

Page 1: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

ku149. zenbakia / 2008 abenduak 19

Page 2: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

Non zer

13 Jon Urraza, aktorea 54 Joseba Olagarai

34 Eduardo Camino

30 Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra

11 Jose Luis Lopez

46 Willy Uribe

4. GU GEU.

5. IRUDIA. Getxoko Komiki eta Manga Azoka.

7. LEHEN ETA ORAIN. Gorlizko Foru Abeletxea.

8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.

11. ERRETRATUA. Jose Luis Lopez, Algortako gaztaina-saltzailea.

12. HERRIZ HERRI. Getxo 12. Leioa 16. Erandio 18. Sopelana 20.

Berango 22. Gainerako herriak 23.

25. AGENDA.

SAKONEAN

26. ALBUMA. UK Aldizkariko X. urteurren ekitaldia.

28. ARGAZKIA. Villamonte baserria.

30. BERBETAN. Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra.

34. FOTOGRAFIA. Eduardo Camino.

KULTURA ETA AISIA

42. ZINEMA. Sukaldeko Kontuak, Aizpea Goenaga.

43. MUSIKA. Lluvia, Hierro y Roc&Roll, Alvaro Heras. Diskoen erreseinak.

44. LIBURUAK. Igelaren itzulpenak. Liburuen erreseinak.

45. KIROLAK. Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan.

46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe.

AMAITZEKO

49. NORA JOAN. Sarrikobaso Itxaskiak.

50. HOROSKOPOA.

51. KOMIKIA. Dogan Gozel.

52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.

53. FLASH BACK. Algortako Bihotz-Alai 1953, Bittor Egurrola.

54. AITORMENAK. Joseba Olagarai, Maitane Nerekan.

Azala: Eduardo Camino

UK3

BerbetanBizkaiko Bertsolari txapelketakoemakume finalistak. Gainontzeko seieitregoarik emateko asmorik ez. Finalarenaurreko iragarpenak bete ote dira?

Page 3: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[irudia]

UK5

Ederra bezain beldurgarria / Horrelakoa da goiko irudia: ederra bezain beldurgarria. Getxoko VII.Komiki eta Manga Azokako stand batean aurkitu genuen. Dirudienez, neskatoaren begirada sarkorra, ikusle askoren gustukoa izanzen. Odolez betetako pertsonaia “makabroak” komikien protagonistak dira maiz. Auskalo zer nolako izaera eman dioten goikoneskari; agian, hegaltxo txikiak ditu atzean ezkutatuta, eta gaiztakeriak egiten ibiltzen den “aingeru” boteretsua da. Edo, beharbada,begiradagaz ingurukoak seduzitzen dituen emakume gaiztoaren rolla eman diote. Baliteke, Institutuan ikasten duen 16 urtekoneska arrunta ere izatea. Itxurak engainatu egiten gaitu gehienetan; haratago joatea komeni da. m / Argazkia: Asier Mentxaka

GETXOKO VII. KOMIKI ETA MANGA AZOKA, 2008KO ABENDUAREN 2A

4UK

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta Elkartea

HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48991 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171Tel: 94 491 13 37

ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

ERREDAKZIOA: Irantzu Sagarminaga, Maitane Nerekan, Zuberoa IturburuFOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

TESTUEN ORRAZKETA: Ziortza Vega

KOLABORATZAILEAK: Jorje Perez, Bittor Egurrola,Xabier Paya, Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra Lepoan EuskaraElkartea.

MARRAZKILARIAK: Dogan Gozel, Gorka Vázquez

PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Zuriñe Martinez (94 491 13 37)

KANPO HARREMANAK: Gorka Orueta

FILMAZIOA: Argia / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

© Boluntzarreta

Aldizkari hau Euskal Herrikoherri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea da

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Erandioko Udala

izan zen > Kontseiluaren X. urteurren ekitaldia: Euskarari Bai!

Aldizkari honek Eusko Jaurlaritzaren

Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du

gugeu

Denborak esango duDenbora aurrera doa konturatu barik. “Denbora: gauzak gertatzen eta izakiakaldatzen diren bitarte mugagabea”. Atzo XX. mendeari agur esaten genion,mundua alderantzizko Big-Bang batean desagertuko zen beldur, eta gaur 2009.urteari kaixo esaten diogu, gure telebista zaharrak kate digital barriak ikustekoaukera emango ez digun beldur. “Bitarte mugagabe” horretan “izakiak aldatu etagauzak gertatu” dira. Asko gainera. Gura izan dugunean ere, ezin izan dugudenborak agintzen zuenetik ihes egin, bera baita munduko agintaririkboteretsuena. UKko errepublikan ere denborak agintzen du. Hamabost egun ale bakoitzaegiteko, 10 urte 150. alea kaleratzeko, 4 egun aldizkaria banatzeko... denborakneurtzen du gure egitekoa. Eta denborak eroan gaitu 10 urte betetzera; gurelagun (eta etsai) eta kolaboratzaileakaz, publizitate bezeroakaz, diruz laguntzengaituztenakaz, irakurleakaz, albisteetako protagonistakaz... zuoi guztioi, eskerrikasko. Eta bide batez, urte barri on!

UKko lantaldea

Urdulizko Udala

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak BECen egin zuen abenduaren 13an X. urteurren ekitaldia. Milakalagunek bat egin zuen “euskaraz bai” leloagaz. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu zuenez,pauso bat harago joateko garaia heldu da, eta bide horretan lehen urratsa eman zen BECeko ekitaldian.Euskararen oreka hauskorra modu artistikoan irudikatu zuten. Ikuskizunean, besteak beste, ekilibristek, Xabi Payabertsolariak, Kirmen Uribe idazleak, eta Elena Irureta aktoreak parte hartu zuten.

[email protected] ppoossttaa eelleekkttrroonniikkooaa

UUKK UUrriibbee KKoossttaakkoo AAllddiizzkkaarriiaa

ku

Page 4: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

UK7

Iraganez doa denbora* beti / GORLIZKO FORU ABELETXEA* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

[lehen]

[orain]

AS

IER

MEN

TXA

KA

6UK

[publizitatea]

Zorionak eta urte barri on!

Page 5: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

8UK

[talaia]

uribitakora > Altzairuzko zuhaitza

Txoriek, nahiz ibilibatetik besteraDuracelleko untxiarrosen antzeraeta energia izanbarruan sobera,gelditu behar dutepilak kargatzera

Altzairuzko hezurrentalaia garaiakbizi du besteen eranarbol izan nahiak.Aldiz, ezin da izan,ez ditu lehengaiak...nahiz eta ongarri faltanez dauden sustraiak!?

Altzairuzko zuhaitzaez ote da berez,nahiz eta urtaroakondo kunplitu ez?Udazkena jantzitalumazko orbelezeta negu aurretikfruituak emanez.

Testua: Xa2 Paya / Argazkia: Asier Mentxaka

* Doinua: Euskaldun bat zen itsu

2008ko azaroa, Uribe Kosta

zure dirulaguntza behar-beharrezkoa dugu!

UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa / Amezti 6, 4. solairua 5. bulegoa / 48990 Getxo / [email protected] / tel.: 94 491 13 37

ukBBK 2095 0121 10 9102483676

sartu zure laguntza gure kontu zenbakian

Boluntzarreta

UK9

[talaia]

Tindufeko lagunentzat izango dira bildutako jaki eta konpresak

izarren hautsa > abestia guztion eskura ipini du Elkar argitaletxeak

www.elkarargitaletxea.com/mikel_laboa web gunetik deskarga daiteke abestia

Elkartasun ekimen ugari jarri ohi dira martxanGabonak heltzen direnean. Horietako bat daSahararen aldeko elkartasun karabana, piztuitxaropena izenean, Euskal Herriko Sahararenaldeko hainbat elkarteek antolatzen dutena.Gorlizko Udala, Saharako La Güera herriagazsenidetu zen 2001ean eta, ordutik, sahararreilaguntzeko hainbat ekimenetan hartu du parte.Izan ere, hango herritarrak bidegabeko erbesteanbizi dira azken 30 urteotan, Argeliako Saharakobasamortuan. Elkartasun karabanak, Tindufekokanpamentuko lagunentzako jakiak (azukrea,atuna, sardinak oliotan, arroza, pasta eta lekalelehorrak) eta konpresak batzea du helburu.Gorlizko Kultur Etxean eta Udal Bulegoetan utziahal izango dira urtarrilaren 23a arte. m

gorliz > Sahararen aldeko V. elkartasun karabanarako janari bilketa

saiazgetariaHOTELA

Roke Deuna 25280808GetariaGipuzkoa www.saiazgetaria.com / [email protected] / t. (+34) 943 140 143

...harria ...lehengo garaiak... ...itsasoa

Joan zaigu Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008).Joan zaigu euskal musikagintzako enbor emankoreta sendoenetakoa. Joan zaigu, baina bere uzta utzidigu, gozatzen jarrai dezagun. Emazteak, seme-alabek eta lagun minek azken agurra eman ziotenLesakako Agiña mendian (Nafarroa). Han etahemen omenaldiak jaso ditu eta jasoko ditu.Abenduaren 23an Gipuzkoako Urrezko Dominaemango diote, hil osteko errekonozimendu gisa.Uribe Kostan, kontzertu-omenaldi xumea eskainizioten Algortako zenbait gaztek. Elkar Musikaargitaletxeak, Euskal Herri osoak erakutsi duensamurtasuna eta gozotasuna eskertu gura izan du“Izarren hautsa” kantua doan deskargatzekowww.elkarargitaletxea.com/mikel_laboa webguneagaz. “Gu sortu ginen enbor beretik sortukodira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitzardaska gazteak”. m

Page 6: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[talaia]

Barriz ere buru handia sorbalda gainean duela entendimentuz jantzia datoraurten ere Olentzero tripa handia. Euskal Herriko mendiak atzean utzi eta UribeKostarako bidea hartu du dagoeneko. Bere ikatzagaz, berotasuna ekarri ohi zuengure etxeetara; baina, azken urteotan, etxe gehienetan berogailu zentrala ipinidutenetik eta kontsumo sukarrak gaixotu gaituenetik, zakua Ternua polarrez etaWii kontsolarako jokoez betetzen du. Opari mordoen kargak bizkarrean min eginez diezaion, aste bi beranduago, Ekialdeko Erregeak hurbiltzen dira. Horiekerrazago dute karga garraiatzeko; hiru lagun dira eta gamelu gainean datoz. Gureartean badaude Olentzeroren aldekoak eta Erregeen aldekoak. Badaude, bieneskuzabaltasunari etekina ateratzen diotenak ere. Guk, gurago dugu auzi hori aldebatera utzi eta eskualdean Gabonetako jaiak aitzakiatzat hartuta antolatzen direnekitaldien barri eman. 24 eta 5eko kalejirez gain, tailerrak, txokolate jana, postalerakusketak eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte aurten. Urduliztarrek,Mungiako Olentzeroren etxera egingo dute txangoa. Sopelan urte barriarenetorrera auzokideakaz ospatzeko aukera egongo da, Kultura Hallean egingo dutenjaitxoan. Bakoitzak gura duena aukera dezala jaiak are zoriontsuago egiteko. Eta,arrazoi bategatik edo besteagatik, Gabonak ospatzeko ohiturarik ez dutenentzatere, mila muxu eta zorion. Ondo pasa, gutxi gasta eta bueltak UKri! m

Gabonak > Olentzero menditik kosta partera hurbiltzen denerako

Olentzero eta Erregeen kalejirez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte etxeko txikientzatGabonetako oporretarako.

10UK

EkitaldiakURDULIZ• Olentzeroren etxera txangoa: Abenduaren30ean. • Gabon postalen erakusketa: Abenduaren22tik 31ra, Kultur Etxean.• Olentzeroren etorrera: Abenduaren 24an,18:00etan.

GORLIZ• Gabonetako Ludoteka: Abenduaren 23an,goiz eta arratsalde, Kultur Etxean.• Olentzeroren etorrera: 17:30ean, herrikokaleetan zehar.

GETXO• Getxolandia: Abenduaren 20tik urtarrilaren5era, goizez eta arratsaldez, Santa Eugeniaeta Geltokiko plazetan.

SOPELANA• Gabonetako parkea: Abenduaren 27, 28eta 29an, goiz eta arratsalde, Pilotalekuan.• Olentzerori harrera: Abenduaren 24an,17:00etatik aurrera, Urgitxieta plazatik. • Urte Barri Jaia: Urtarrilaren 1ean,13:00etan, Kultura Hallean. • Errege Magoei harrera: Urtarrilaren 5ean,18:00etan Urgitxietatik.

PLENTZIA• Olentzeroren kalejira eta antzezpena:Abenduaren 24an, 17:00etan, zubitik.

LEIOA• Gaztainak doan: Abenduaren 23an,18:00etan, Euskal Etxeen plazan.

BERANGO• Olentzeroren kalejira: Abenduaren 24an,18:30ean, Berangoetatik.• Erregeen kabalgata eta DJ emanaldia:Urtarrilaren 5ean, 19:30ean, Berangoetatik.

[erretratua]

Jose Luis Lopez Moure > Algortako gaztaina-saltzailea“Gaztainak erre artian”. Horrela ematen ditu neguko arrastiak Jose Luis Lopez Mourek, Algortako Telletxe kaleko gaztaina-saltzaileak.Urtean hiru hilabetez (urria erdialdean hasi eta urtarrila erdialdera arte gutxi gorabehera), 18 orduko lanaldiak izaten ditu; izan ere,profesioz, garraiolaria da, nahiz eta negu partean gaztainak saltzen ibiltzen den: “Goizeko 4:30ean esnatzen naiz eta furgonetagaz amaitu etagero, Algortara nator gaztainak saltzen. Eguna neka-neka eginda amaitzen dut”. Kale gorrian, termometroak 6 gradu besterik ez dituenean,hiru hormako etxola batean gaztainak saltzea gogorra bada ere, familia ohituragaz jarraitzearen alde egin du Jose Luis Lopezek: “Aitagazhasi nintzen 14 urte nituenean. Bilbon 8 salmenta-postu genituen. Apurka-apurka horiek uzten joan ginen; lan gogorra da, eta ez du diru larematen. Aitak utzi zuenean, Algortako eta Areetako postuakaz jarraitu nuen; orain Telletxekoa baino ez daukat. Urte batzuk barru denak utzibeharko ditut”. Datozen belaunaldiek ez dute hotza pasatzeko batere asmorik: “Semeak esaten dit lotsa emango liokeela gaztainak saltzea; nikerantzuten diot, lapurra izatea dela lotsagarria; baina gaztainak saltzen edo beste edozein eratan eguneroko ogia irabaztea ez dela lotsatzekokontua”. Aurtengo negu euritsuak lagundu ez badio ere, jende asko hurbiltzen da dozena baten bila: “Ez dut ezagutzen gaztainak gustuko ezdituen umerik”. Algortakoak ez dira nolanahiko gaztainak, antzinako lez egindakoak baino: “Batzuk butanoa erabiltzen hasi dira; nik guragodut ikatzagaz jarraitzea, askoz gozoago gelditzen dira”. m Argazkia: Asier Mentxaka / Testua: Maitane Nerekan

“Ez dut ezagutzen gaztainak gustuko ez dituen umerik”

UK11

Page 7: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[getxo]

Ezin igarri Olentzerobeharginarengan batzuen krisihorrek eraginik izango duen...Olentzero ikazkina bada, bainaez ikaztun (ikatz-saltzaile);ostera, doan bada ere, askokeduki beharko zuketeen ikatzaopari... Baina Olentzero bihotzonegikoa ei da, eta urte osokotxarto-egin guztiak barkatzekoohitura txarra ei dauka. Denadela, argi dagoen bakarra daaurton ere beso zabalik egingodiotela ongietorria getxoztarrekmenditik herrira datorrenikazkin sapazto maitagarriari.

Getxo, Algorta, Erromo eta Areetan ekin-tza andana prestatu dute hilaren 22, 23 eta24rako Olentzerori ongietorria egiteko.Horra Horra Algortako Olentzero Batzor-dea (Algortako ekitaldiak), Itxas ArgiaDantza Taldea (Getxoko jarduerak), ZasiEskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian etaErromoko Jai Batzordea (Erromoko ekin-tzak) eta Berantzagi Dantza Taldea (Areeta-ko ospakizunak) elkarteek antolatu dituzteikuskizunak Getxoko Udaleko EuskaraZerbitzuaren babesagaz.

Algortan Kuko, Truko eta Bolenwaiderpailazoen ikuskizuna (18:00), bertso saioa(19:00) eta ostean Luhartzegaz erromeriaegongo da hilaren 23an San Nikolas pla-zan; Gabon Gaueko ospakizunak goizeanhasiko dira: umeentzako jolasak, puzgarriaeta Olentzerori gutuna bidaltzeko poston-tzia (Geltoki plaza; 12:00), Benantziotikkalejira (17:00), txalaparta eta bertso saio-

Horra Horra Algortako Olentzero Batzordeak, Itxas Argia DantzaTaldeak, Zasi Eskola Dantza Taldeak, Ziztu Bizian, Erromoko JaiBatzordeak eta Berantzagi Dantza Taldeak prest dituzte ekitaldiak

Ikazkinari ongietorriak

ak, Olentzeroren kondairaren kontaketaetab. (San Nikolas, 20:00).

Hilaren 23an Malakaten jaia: txistorrajana, burduntzia, musika etab. (19:30). EtaGabon Gauean, hilak 24, kalejira AndraMariko kiroldegitik hasiko da (17:00).

Erromora hilaren 23an helduko diraOlentzero eta Mari umeen gutunak jasotzen(Boronita, 18:00). Gabon Egunean mokadu

herrikoia sabeleratzeko aukera egongo da tri-kitixak girotuta (San Jose eliza, 13:00), Kaleantzerkia Erromoko elizaren inguruetan(17:00), Olentzeroren kalejira Erromokokaleetan zehar (17:30), dantza erakustaldia,abestiak, txokolate jana etab.

«Pailazoen ikuskizunak,erromeriak, kalejirak, kale

antzerkiak, burduntzia,erakusketak, kantuak etab.»

Olentzeroren etorrera ospatzeko egitarauen barri ematen duen kartela

12UK

Areetan hilaren 22an Potxin eta Patxinpailazoen ikuskizuna egongo da (19:00);Hilaren 24an hainbat argazki eta bestela-koen erakusketak, umeentzako lantegiaketa erromeria (11:00), Juan ManuelEtxebarriaren ahotik “Gabonetako euskalohiturak eta ipuinak” (11:45), BerantzagiDantza taldearen erakustaldia (12:15),ALBEren ber-tso saioa (13:00), Umeenjolasak (16:00) eta Olentzeroren kalejira(19:00). m

Datu batzuk• Getxoko ekitaldiak: hilak 23 eta 24• Algortako ekitaldiak: hilak 23 eta 24• Erromoko ekitaldiak: hilak 23 eta 24• Areetako ekitaldiak: hilak 22 eta 24

• Egitarauen barri: testuan zehar

Garaizarbarrikuntzak

tel: 944 430 52 43 / 607 952 977 • [email protected] kalea 1• ALGORTA

• igeltserotza orokorrean• etxebizitzak eta lokalak

• gremioak

[getxo]

Erromoko Errekagane parkea

TOPONIMOENETIMOLOGIA LIBURUA Getxoko Udalak eta Euskaltzaindiaklankidetza hitzarmena sinatu dute“toponimia aztertu eta zabaltzekoahaleginean beste pauso bat” ematekoasmoagaz. 2009ko abenduaren 31rabitarteko hitzarmena da, eta helburunagusia toponimoen etimologia liburuaosatzea da. Getxoko alkate Imanol Landakadierazi duenez, “ez da aurretik ateratakoliburuaren bigarren edizioa izango, baiziketa osatuagoa... Gainera, erantzunaemango diegu herritarrek gazteleraz ereateratzeko egindako eskareei”. Liburua,besteak beste, toponimoen azalpenetimologikoez (jatorriaz), argazki zaharrezeta barriez eta mapa batez osatuta egongoda. Euskaltzaindiako idazkari XabierKitanak azaldu legez, “gure ondare lexikoagordetzeko jatorrizko izenak finkatzea etaerreferentzia sendoak edukitzea komeni da,eta horregatik, bertsio osatuagoa egiteralagundu gura du Euskaltzaindiak”.

HURRENGO URTEANTAXI-TARIFAK KARUAGOAzaroaren 28ko Udalbatzan 2009an taxientarifak %6 igotzea onartu zuten EAJren etaEBren aldeko botoakaz, PSE-E eta PPabstenitu egin ziren. Hala, astegunetan07:00-22:00 bitartean “bandera jaisteak”4,75 euro balioko du eta kilometrobakoitzak 1,01 euroko kostua izango du.Jaiegun, larunbatetan 13:00etatik aurreraeta astegunetan 22:00-07:00 bitartean,gutxieneko kostua 5,2 eurokoa izango daeta kilometroko prezioa 1,12 euro.

ANDRAZKOEN AURKAKOINDARKERIA SAIHESTEKOSISTEMAK IKERGAIGetxoko Udalak emakumeen aurkakoindarkeria saihesteko sistema barriak etahorien eraginkortasuna ezagutzeko azterke-ta egitea erabaki barri du, gizonezkoenjazarpena jasaten duten udalerriko andraz-koak hobe babesteko asmoz. Azterketalegegintzaldia baino lehen egingo ei dute.

Getxoko Udaleko Gobernu TaldeakAlgortako Etxeandia Apezpikua parkea etaErromoko Errekagane parkea zaharbarritze-ko egitasmoak onartu barri ditu.

Algortako Etxeandia Apezpikua parkeaerabarritzeko lanen aurrekontua 429.000eurokoa da, eta egitasmoak hurrengo hobe-kuntzak jasoko ditu: umeentzako jolasgu-nea egitea parke erdian, hiri altzari barriakipintzea, irisgarritasun zailtasunak saihestu,sarrera barria eginez, eta gaur egun parkeandituen altuera biak bakarrean jarriz; argizta-pena hobetu, albo batean pergola eraikietab. Hirigintza zinegotzi Joseba Arregikadierazi duenaren arabera, “parkea itxi egin-go da gauetan, jendeari sartzea galarazteko,bizikidetza trabarik izan ez dadin”. Halaber,Getxoko alkate Imanol Landak azaldu due-nez, “datorren urtean antzoki barria altxatze-

ko lanengatik San Nikolas eta Getxo Antzokiaplazek jasango duten okupazioaren alternati-ba legez planteatzen da” parkearen erreforma”.Parkea hurrengo urteko udarako erabilgarriegotea espero dute udal arduradunek.

Errekagane parkeaErrromoko parkea zaharbarritzeko aurre-kontua 530.000 euro ingurukoa da, 5.700metro koadroko azaleran egingo diralanok, eta datorren urteko udarako amai-tzea espero dute. Egitekoen artean ondo-rengoak daude, besteak beste: 3,20 metro-ko zabalera duen pasealekuaren galtzadakonpontzea, drainatze sistema barria ipin-tzea, hiri altzariak aldatzea, Geltoki plaza-rainoko lotura hobetu eta 350 metro luzeeta 2,75 metro zabalera duen txirrindula-rientzako bidegorria egitea. m

Erromoko eta Algortako Errekagane eta Etxeandia parkeak erabarrituko dituzte

san inazioautoeskola

Telletxe 13 / Tel. 94 460 00 45ALGORTA

1951n sortua

LCC - A1 - A - B - BTP

baimenakTorrene 2, ALGORTA

T. : 94 491 12 71

moda gaztea

opariak

UK13

Page 8: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[getxo]

—Zorionak. Noizko estreinaldia?—Antzezlana idatzi nuen ez lehiaketa batenparte hartzeko, baizik eta antzezteko asmoz.Estreinaldia atzeratu zitzaigunez, bada bidalinuen. Gidoi laburrak izena du lehiaketak,baina berez formatu txikiko antzerkirakogidoiak dira; kontua ez da iraupena, baiziketa eszenografia, aktore etab. gutxigaz egitendirela; kafe antzoki, taberna eta horrelakoe-tan antzez daitezkeenak. Aurreko obra biakestreinatu ditut Getxoko Euskara Jardu-naldietan, Umore Jardunaldien barruan.Aurten, funtzio bakarra egon zen, ETBkoaktoreen “Club de la Comedia” delakoa. Nireasmoa zen lan hau aurreko urtean estreina-tzea, baina Jon Zubiagak, Bob, nor da Bob?”antzezlana ere beragaz egin nuen, bada berakGose taldean jotzen du, Gatillazon disko

barria atera behar zuten, eta ez zuen sartugura antzezlan barri batean, orduan erabakigenuen “Bob, nor da Bob?” lanagaz beste urtebete jarraitzea eta hau atzeratzea. Biok an-tzeztuko dugu hau ere, bera Morritson izan-go da, ni Gartzia. Morritson musikaria da,lehen alternatiboa zen, baina orain ezkontze-tan-eta jotzen du bere neska-lagunagaz, etabatera bizi dira. Ostera, nire pertsonaia akto-rea da, orain ez dauka neska-lagunik, ezdauka etxerik. Orduan, proposatzen dioMorritsoni bien artean antzezlan bat sortzea;hala, bide batez ea haren etxera bizitzera joa-tea lortzen duen. Umorezko lana da, hel-duentzat, zuzeneko musikagaz; Jonek jokodu, musikaria ere badelako. —“Bob, nor da Bob?” lanak oso harreraona izan du.

Hasieran umorezko bakarrizketan egiten zituen; gaur egun Organik taldean ere badabil

Bilbao Kafek antolatutako Antzerki Gidoi Laburren lehiaketa irabazi barridu Jon Urraza aktoreak (Algorta, 1971) “Morritson eta Gartzia: kultukoAntzezlana” obragaz. Jon Zubiagagaz batera antzeztuko duen lana lasterestreinatzea espero dute, Getxoko Euskara Jardunaldien barruan izateagura zuten, baina ez da posible izan.

—Oso ona! Hilaren 26an Izaban antzeztukodugu eta 42. funtzioa izango da; estreinaldiaAlgortan, Euskara Jardunaldietan, egingenuen 2005ean. Beste urte bete lan hone-gaz jarraitzeko erabakia, azkenean, ondourten zaigu. Espero dugu lan barria otsailera-ko estreinatzea, Korrika Kulturalarenbarruan, ia herrietako elkarteak animatzendiren gure lan hau programatzen! Algortanegitea ere espero dugu. Gustatzen zait estrei-naldia hemen egitea, baina gero sentsaziobitxia izaten dut. Jendeak gurago izaten dituestreinaldiak, baina edozein aktorek esangodizu hobeto urteten dela funtzio batzukdaroazuzenean. Oraingoan gurago dut fun-

tzioa apur bat jorratuagoa dagoela ikus dadi-la Algortan. Kontratatu gura badute, noski!—Zelan bizi da euskarazko antzerkia ?—Ez dut uste zailagoa denik, Euskal Herrimailan, antzerkia euskaraz egitea erdaraz egi-tea baino. Gu bezalako erdarazko taldeek ere,ezezagunak edota famatuak ez direnak, ezdute zirkuitu jakinik. Herrietan euskaraelkarteak-eta egoten dira, eta gurago izatendute euskarazko lanak programatu. Bestalde,ni honetaz bizi naiz, aktorea naiz. Jendeaharritu egiten da hori esaten dudanean.Antzezlan hau egiten gabiltza, Jonek Gosenjotzen du, publizitate baterako deitzen dizu-te, telebistatik kapituluren baterako...—Aktoreak telebistan eta zinean bakarrik!—Hori da! Badirudi ez bazara telebistan edozinean agertzen, ezin zarela honetaz bizi.Futbolariak legez, bigarren B mailan ondoirabazten da, baina badio “ni futbolaria naiz”esango diote “baina zuk ez duzu Athleticenjokatzen”. m

«Espero dugu KorrikaKulturalaren barruan egiteaestreinaldia; otsailean edo»

Jon Urraza > aktorea

“Aktore izateaz bizi naizela esaten dudaneanjendea harritu egiten da”

14UK

[getxo]

Etorkinen Nazioarteko Egunaren harira Udal Immigrazio alorrak plazaratutako kartelaren irudia

EUSKARAZKOPRODUKTUENKATALOGOA KALEAN Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak, EuskalHerriko beste 110 udalerrigaz elkarlanean,Gabonaldian euskarazko produktuakoparitzeko kanpaina abiarazi du aurten ere.Horretarako, euskarazko produktuak batzendituen katalogoa plazaratu dute.Euskarazko Produktuen Katalogo barriak 16urtetik beherako gazteei eta umeei begirakoproduktuak batzen ditu; urteko barritasunakbatzen ditu katalogoak eta 317 produkturenbarri ematen du; musika, liburuak,aldizkariak, filmak, jostailuak, informatikakoproduktuak etab. daude oparigaien artean.Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak guztirakatalogoaren 267.000 ale banatuko ditu,horietako batzuk liburutegietan eta udalegoitzetan eskura daitezke. Horrez gainera,katalogoa sarean ere ipini dute.

Informazio gehiago: www.katalogoa.org

GETXODANTZAN’08GABONETAKOIKASTAROAKGetxo Dantza Kultur elkarteak aurten ereantolatuko ditu GetxoDantza’08Gabonetako ikastaroak. Ikastaroak hilaren26tik 28ra izango dira, nazioarteandiharduten dantzari eta irakasle ezagunekemango dituzte, besteak beste: AnderZabala (dantza garaikidea), Elvira de Andres(dantza estilizatua eta flamenkoa),Mercedes Villanueva (dantza klasikoa) etab.Ikastaro bakoitzak 70 euroko prezioa du.

Informazio gehiago: 627472621

AQUARIUMA PORTUZAHARREAN?Getxoko udaleko PSE-E alderdiak PortuZaharreko orubean “lehen mailako” itsasaquariuma egiteko proposamena egin du;PPk aldeko bozka eman zuen, EAJabstenitu egin zen eta EBk kontra bozkatuzuen. Proposamena Bizkaiko Aldundiariegin ei diote, eta orain horren esku dagoikerketa egitea eta oniritzia ematea edo ez.Dena dela, momentuz proposamena bainoez da...

Getxotik Mundura eta Mundutik Getxoraekimenaren ekitaldiak oraintsu amaitu dira;egunotan, Etorkinen Nazioarteko Egunarenharira, Getxoko Udaleko Immigrazio arloak,eta udalerrian kultura artekotasunaren alorre-an lan egiten duten elkarteek prestatutako jar-duerak garatzen dabiltza, hala nola: GIZAART elkartea Zubietxe-Bizkaiko Aldundiaerakusketa (hilak 4-21; Torreneko erakusketaaretoa, Algorta), “Nola ikusten dugu immigra-zioa?”. Ikuspegi Immigrazioaren EuskalBehatokiaren zuzendari Xabier Aierdiren aho-tik, Getxoko immigrazioari buruzko diagnos-tikoaren ondorioen eta pertzepzioen analisiari

buruzko hitzaldi-aurkezpena (hilak 18, 19:30;Torrene), Bizipenen Getxoko World Kafea(hilak 20, 11:30-13:30; Torrene) Getxokoherritarrek immigrazioa nola ikusten dutenjakiteko mahai-ingurua. Bestalde, Arra-zakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziarenkontrako Nazioarteko Egunerako (martxoak21) kartel lehiaketa antolatu dute. OrdurakoGetxok plazaratuko duen leloa “Aniztasunarenalde, diskriminazioaren kontra” izango da, etakartelak aurkezteko epea hilaren 29ra artedago zabalik. Lanak Herritarren HarrerarakoBulegoan aurkeztu behar dira. m

Informazio gehiago: www.kaixogetxo.net

Etorkin-getxoztarrakArrazakeriaren, xenofobiaren etaintolerantziaren kontrako kartel lehiaketa

UK15

BasurtoAlgorta S.L.

altzariak

LEHEN, ORAIN ETA BETI• 1970az geroztik altzariak diseinatzen.

• 300 m2ko erakusketa ZURE ZAIN!

• ARMAIRUAK NEURRIRA egiten ditugu (Telletxe 4)

Telletxe 4 • T: 944 607 162 / Telletxe 15 • T: 944 604 244 • ALGORTA

Page 9: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

udondoudondotabernataberna

eguneko menua eta afariakLehendakari Agirre 2

T: 94 463 00 45 - LEIOA Iparragirre etord. 90 (Avanzada) • LEIOA • Tfno. 94 480 41 15 Fax: 94 480 41 83e-mail: [email protected]

egiten ditugu

[leioa]

16UK

Ohiko eskaintza kulturaletikaldendu, eta ekimendesberdinentzako etamerkeentzako aukerarik badagoLeioan; horra hor Kalian Hiri KulturGunea. Iturriondo kaleko fabrikandago, erdisotoan. Hainbat geladauka, baita ikuskizunetarakotaula eta barratxoa. Ritxi Salvadorelkarteko kideak luzatu dubertaratzeko gonbita.

—Kalian Hiri Kultur Gunea zarete, zer-tan da hori?—Elkarte Kulturala da, orain lau urte zabal-du genuen. Hainbat diziplinatako artistakekarri eta espazio berean batzea da ideia, baitainguruko eskaintza kulturala handitzea ere.Horrelako gune askorik ez dago eskualdean,ezta Bilbo inguruan ere. Hilabetez hilabeteegiten dugu programa, kartela osatu etakorreo elektroniko bidez bidaltzen diogu jen-deari. Astean behin batzen gara, lana antola-tzeko. Elkartea auto-gestionatua da, alokairuaordaintzeko lain ateratzen saiatzen gara gureekimenakaz.—Zehazki zer antolatzen duzue?—Oraintsu laugarren urtebetzea ospatudugu jai bategaz. Baina ez dugu jai hutsa egi-ten; eduki kulturalagaz bete ohi dugu. Aurtenmagia, dantza, kontzertua eta DJak izan ditu-

gu. Gainera, Konfuksion tokatu zaigu aben-duan, bi hilabetean behin egiten dugu eta.Funkyagaz lotutako ikuskizuna da, musikataldeek eta DJek parte hartzen dute.Azkenaldian tailer asko dauzkagu, geroz etaarrakastatsuagoak dira. Orain, astean zehar,Kabaret tailerra eta antzerkian pertsonaia erai-kitzeko beste ikastaro bat egiten gabiltza.Gainera, txalaparta, kajoia... jotzen ere ikasdaiteke, eta sabel dantza, zein flamenkoadantzatzen. Azken horrek eskari handia

Kalian Iturriondo kaleko 2.ean dago, erdisotoan

ERA GUZTIETAKOERROTULUAK eta

INPRESIO DIGITALAK

“Inguruko eskaintza kulturala handitu gura dugu, horrelako gune askorik ez dago”

Ritxi Salvador > Kalian Hiri Kultur Gunea

dauka, agian modan egongo da.—Gai bereziak dira batzuk...—Bai, baina ez da kontrara ibiltzearren; ate-ratzen doanari jarraitzen diogu.—Jendeak gustura hartzen ditu?—Egia esan bai, ez genuen uste horrenbesteekimen egingo genituenik. Jendeak babesaeskaini digu hona etortzen eta tailerretanparte hartzen. Edukiera ez da oso handia,ehun eta hogei bat lagun kabitzen da lokale-an, baina jendea etorri badator. m

[leioa]

UK17

MAITASUN GUTUNAKHILE AKABURA ARTEAURKEZ DAITEZKEAbenduaren 29a baino lehen aurkeztubehar dute lana Maitasun Gutunen X.Lehiaketan parte hartu gura dutenek. Laumaila daude: 18 urtez beherakoentzat, 19urtetik 30 urtera bitartekoentzat, 31 urtetik55 urtera bitartekoentzat eta 56 urtetikgorakoentzat. “Sentimenduakkomunikatzea sustatu eta genero horrenaberastasuna berreskuratzeko asmoz”antolatu ohi du Udaleko Kultura sailaklehiaketa.

Informazio gehiago: www.kulturleioa.com

KANTIKAK EMANGO DUGABON KONTZERTUAEUSKALDUNANGabonetako kontzertua eskainiko duKantika koralak abenduaren 20an, BilbokoEuskalduna Jauregian, 20:00etan. BasilioAstulez dute zuzendari Kantika osatzenduten 45 gaztetxoek. Udal MusikaEskolako ikasleak dira, eta 2001ean sortuzutenetik, Kantikak munduko hainbattxapelketatan sariak eskuratu ditu, baitazenbait disko argitaratu ere.

ISUNA TXAKURRENGOROTZAK JASOTZEN EZDITUEN JABEARI Kakak ez jasotzeagatik 30,05 eurotik601,01 euroko isuna ezar diezaieke txakurjabeari. Herriko zonalde berdeak etakomunitarioak zaintzearen aldeko kanpainaabiatu du Udalak, eta sei hilabete iraungodu. Erroldatutako 1.500 txakurren jabeeijakinarazten dabiltza kanpainaren etaisunen nondik norakoez. Lau formatuerabiliko dute horretarako: liburuxkainformatiboa, lorategien sentimenduakazalaratzen dituzten bunbuiloak, txartelhoriak eta batzeko poltsak eroateko tresna.Ekintzotaz gain, zortzi pertsonatako taldeakzonalde horietako zaintza egingo du txakurjabeei liburuxkak banatzeko.

— 0 eta 16 urte bitartean kalitatezko hezkuntza euskalduna.— Ingelera 4 urtetik aurrera.— Frantsesa DBHn.— Zerbitzu ugari: autobusa, jantokia (sukaldea bertan), merienda.— Eskolaz kanpoko ekintzak: musika, gitarra, adierazpena, saskibaloia,

eskupilota, panderoa, bertsolaritza, euskal dantzak...— Frontoia, futbito zelai estaliak, berdeguneak...

Artatza Auzoa 84, LEIOA • Tlf: 94.464.23.64 / 94.464.33.07e-mail: [email protected] • www.ikastola.net/ikasweb/leioa

Udondoko zubiaBurdinurtuko zubia monumentu izendatzekoeskatu dute adituek

Udondo erreka Ibaizabalera irteten da errepidearen eta zubiaren azpitik

Udondoko zubia monumentu izendatzekoeskatu dute historia-ondarearen defendatzaile-ek. Areetatik Bilbora doan errepidearen azpiandagoen burdinurtuko zubia da, hain zuzenere. Europan gisa horretako zubirik zaharrene-takoa dela jakinarazi du Joaquin KarkamoIndustria-Ondarearen Euskal Elkartearenordezkariak.

Gehienentzako ezezaguna den historiadauka. Adituek azaldu dutenez, BilbokoAreatzako aintzinako zubiaren arku bat daUdondoko zubia, hamaika metro zabalekoa.Isabel II.aren omenez egin zuten; 1845eanhasi ziren eraikitzen, eta hiru urte beranduagoinauguratu zuten, 1948ko urtarrilaren 23an.Baina ez zuen luze iraun, Bigarren GerraKarlistan suntsitu baitzuten, 1874an.

Gerra horretan ez zen izan Areatzakoasuntsituta geratu zen gauza bakarra. Oraingoerrepidearen bidetik zirgariak ibili ohi zirenontzietatik tiraka, Bilbora igotzen; zirga bideaesaten zioten. Areatzako zubiari bezala, gerrakbideari ere eragin zion, Leioako Udondo erre-karen gainetik igarobidea behar baitzuten zir-gariek beren lana egiteko. Areatzako zubiare-nak egin zuela ematen zuen, baina horra horaukera: Bilboko Udaleko osoko Bilkurakonartu zuen zubiaren arkuetako batUdondokoa berreraikitzeko erabiltzea.Errepidearen porlanezko egituraren azpiangorde zuten, gaur arte iraun du sasoi onean,baina herritarren begiradatik ezkutuan. Orainurte bi topatu zuen Karkamok, itsasadarreantxalupan zebilela. m

Page 10: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[erandio]

18UK

Kale Dor Kayiko ijito elkartekulturaleko kide da KrystalMontoya Jimenez erandioztarra.Erandion, astelehenero egin ohi daazoka txikia, baina abenduaren15ekoa berezia izan zen,elkartasun azoka egin zutenbigarren urtez. Gipuzkoan etaBizkaian behar egiten duelkarteak, eta Ijito herriak bereburua hezi eta aurrera egitekoxedea dute; baina hori bai, bereizateari uko egin barik.

—Elkartasun azoka egin zenuten aben-duaren 15ean.—Bigarren urtez Elkartasun Azoka egindugu. Iaz ateratako diruagaz Indiako umebat babestu genuen, Ijito herria Indiatikdator eta. Elkartasun jaialdia ere egingenuen. Aurten ateratako dirua, barriz,Saharar herriarentzat izango da; une hone-tan beraiekaz lan egiten duten lagunakazelkarlanean gabiltza.—Elkartasun jaialdia ere egin duzue?—Bai, hil hasieran izan zen eta ondo aterazen. Nuyum Saharar herriagaz elkartasunelkarteko lagunak ere bertan egon ziren.Antzerkia ere egin genuen, ijitoen eskutik.Hori ere bada helburua, gazteek ekimenhorietan parte hartu eta antolatzea.—Hori da elkartearen egitekoa?

—Ijito herritarrentzat behar egiten dugu,eskolari dagokionez batez ere. Ijito herriaikasten eta hezitzen jarraitzea bultzatzendugu, hori oso garrantzitsua da eta.Heziketaren garrantzia ikusarazten saiatzengara, eta gero eta lagun gehiago dabil ikas-ten.—Zerbait azpimarratuko zenuke?—Ijito herria asko aldatzen dabilela, apurkaaurrera egiten dabilela, hori da garrantzitsua.Ijito herriari buruz entzuten dugun guztiatxarra izan ohi da, hedabideak gehienetan

Krystalek Erandioko Elkartasun Azokan jarri zuen postua

“Aldatuz doa ijito herria, aurrera egiten ari da, baina sekula ez diogu utziko garena izateari”

Krystal Montoya > Kale Dor Kayiko ijito elkarte kulturala

morbo bila dabiltza; lapurretan dabiltzanedo istiluak sortzen dituzten ijitoak baino ezdituzte ateratzen. Baina nire ustez beste iji-toak atera beharko lituzkete, ikasten dutenijitoak bilatu beharko lituzkete. Badaudesukaldariak, apaizak, poliziak edota irakasle-ak diren ijitoak. Aldatuz doa gure herria,baina garena izateari utzi barik. Sekula ezdiogu uzten garena izateari, hori da garran-tzitsuena. Egiten duguna egiten dugula,baina gure izatea mantentzea. Sekula ezdiogu utziko garena izateari. m

Zure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemen

94 491 13 37

Basolanak• Zuhaitz landaketa• Podak• Itxierak• Garbiketak• Tratamendu fitosanitarioak

Lorategien zainketaD E I T U !

T. 94 467 17 13

F. 94 467 42 41

ERANDIO (Bizkaia)

Mobila

Asier: 629 411 838

e-posta: [email protected]

[erandio]

2009an %18 diru gutxiagoDatorren urteko aurrekontua onartu du Udalak,eta aurten baino baxuagoa izango da

Altzaga kiroldegitik itsasadarrera doan aldea urbanizatzeko dirua gorde dute 2009ko aurrekontuan

UK19

Udalak 41,6 milioi euroko aurrekontuaonartu du datorren urterako, aurten baino%18 diru gutxiago kudeatuko du, ekono-miaren egoera dela, zein aurreikuspen txarradela, alkateak aditzera eman duenez. EAJalderdiak gehiengo osoz onartu ditu, PPketa EBk aurka bozkatu zuten eta PSE abste-nitu zen.

Pertsonal gastuetarako gorde dute dirugehien, aurrekontuaren 12,6 milioi euro.Inbertsioetarako ere 12 milioi euro erreser-batu dute. Aurtengo aurrekontuagaz aldenabarmena dago atal horretan, izan ere, aur-ten 22,9 milioi euro jaso du inbertsioen ata-lak. Dena dela, aurtengoa ere ezohikoa izanei da, 2007an baino %116 gehiago eskaini

baitiote atal horri, Udaletik zehaztu dutenez.Azpiegitura eta urbanizazio lanetarako

izango da atalaren diru gehiena, 7 milioieuro. Altzagako Tartanga ingurua urbaniza-tuko dutela gogorarazi du Udalak, zehazki,kiroldegitik itsasadarrera doan ingurua.Lutxana eta Altzaga auzoen arteko hirigintzaloturaren lehenengo faseari ere ekingo diote.Gainera, Magdalena eta Goikoa arteko erre-pidearen lehen zatia ere egingo dute, SanJose egoitza eta Agerre artekoa. Errepideakegungo landa-bidea ordezkatuko du.

Baina ez hori bakarrik. Aurreko aleetanjakinarazi genuenez, Goikoa auzoa sanea-mendu-sareagaz lotuko dute; zehazki,700.000 euro gorde dute lan horretarako. m

902 54 08 54 www.arlan.biz

Gura duzun lekura iristeko arazoak dituzu?

Etxebizitetarako igogailuakEskailera igogailuakPlataformak

Arazoei agur...

EUSKARAREN BIKAINZIURTAGIRIA EMANDIOTE ARLAN ENPRESARIEuskararen erabilera sustatzeagatik Bikainziurtagiria eskuratu du Arlan enpresak.Guztira Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako30 enpresari eman dio saria EuskoJaurlaritzak. Bilboko Guggenheimmuseoan egin zuten ekitaldia azaroan.Jaurlaritzak hiru Bikain sari mota eman ohidu, Bikain Beltza (gutxieneko maila),Zilarrezko Bikain (erdi maila) eta UrrezkoBikain (goi maila). Zilarrezkoa eman dioteArlan enpresari.

GENERO INDARKERIAPAIRATU DUTENENTZAKOTELEASISTENTZIAIndarkeria pairatzen dutenemakumeentzako mugikor bidezko tele-asistentzia zerbitzua abiatu du Udaletxeak,Gurutze Gorriagaz sinatutako hitzarmenbaten ondorioz. Zehazki, “babes aginduaduten emakumeei berehalako laguntzazerbitzua emango diete egunean 24ordutan, urteko 365 egunetan”, jakinarazidutenez. Emakumeak erraz jarri ahal izngodira harremanetan Laguntza Zentroagaz,eskuko telefonoaren botoi bat sakatuta.Esku libreko modalitatea ere izango dutetelefonoek.

Eskaerak tramitatzeko: Udaleko GizarteZerbitzuen Saila, 944890172

KE-DETEKTAGAILUAKADINEKOENTZATUdaleko Gizarte Ekintza Sailak ke-detektagailuak jartzeko zerbitzua abiatudu. Herrian erroldatuta dauden 70 urtetikgorako pertsonentzako eta ez-gaitasunhandiak dituzten pertsonentzako jarrikodituzte, kosturik gabe. Detektagailuak ehunetxebizitzatan ipintzea aurreikusi duteaurten, baina lehentasuna izango dutebakarrik bizi direnek, mugikortasunahalmena murriztua dutenek eta bestelakoezgaitasunak dituztenek. Gaur egun 26etxek daukate zerbitzu hori.

Page 11: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[sopelana]

Azkenean haurreskola eraikiko duteSopelan. Udaleko azaroko Osoko Bilkuranerabaki zuten Haurreskolak partzuergoa era-tzea. Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artekolankidetza hitzarmenaren baitan hartu duteegitasmoa gauzatzeko erabakia.

Zortzi gela izango ditu eskolak, D eredu-koak, eta hainbat gune: jolaserako gunea, jate-koa prestatzeko beharrezkoa den hornikuntzaduen eremua, erabilera anitzetarako gunea,kanpoko jolastokia, zuzendaritza zein idazka-ritza bulegoa, langileentzako komuna etaaldagela, eta biltegia. Zirkulazio eta sarbide

Zaldu sektorean eraikiko dute haurreskola, frontoitik eta Kultur Etxe barritik hurbil

Haurreskola izango da!Euskarazko D ereduko zortzi gela izango ditu,eta 84 umerentzako lekua

zonaldeak ere atonduko dituzte. Guztira 550metro koadroko azalera eskainiko diote hau-rreskolari, Zaldu sektorean. Zehazki, frontoia-ren atzean kokatuko dute, Kultur Etxe barriaegiten dabiltzan gunearen inguruan. Udaletikazaldu dutenez, “irakaskuntzarako mugatuadagoen eremu barruan” eraikiko dute.

Jakinarazi dutenez, oraindik urtebete ezduten 32 haurrentzako eta urtebete betetaduten 52 haurrentzako lekua izango du.Guztira 84 haurrentzako lekua. Urte bitikgorako umeek, ostera, Zipiriñe eskolan izangodituzte ikasgelak. m

20UK

ITZARTURI UDAL-LOKALAERABILTZEN JARRAITZEKOBAIMENA EMAN DIOTELanda Doktorearen kaleko hirugarreneandagoen lokala erabiltzen jarrai dezake ItzartuEmakumeen Taldeak. Hainbat ekimen etatailer gauzatu ohi ditu elkarteak. Udalarenlokala da eta urte bitarako kontratua sinatudu Itzartugaz. Urtero-urtero barrituko dutelaaurreikus daiteke, alde biek adostu dutelako.Halere, egungo kontratua ez da luzatuko lauurte baino gehiago. Izartuk, era berean,Udalaren alde erantzukizun zibilarenasegurua hitzartu beharko du.

Itzartu: Landa Doktorea 3. 94 676 55 95/[email protected]

OLENTZEROREN POSTALENLEHIAKETA IRABAZI DUSOPELOZTAR BATEKUmeentzako postal lehiaketako irabazleakjakinarazi dituzte dagoeneko. Ane SaituaEsesumaga sopeloztarrak eskuratu dulehenengo saria, 12 urte ditu etaerrotuladorez margotu du Olentzero bereopariakaz eta astoagaz, Sopelara bidean.Irudi hori erabiliko dute gabonetako postalaegiteko. Bestalde, barrikar batek eroan dubigarren saria, Ane Garcia Elorriegak.Margoakaz egin du postala. Hirugarren saria,barriz, Sopelako beste bizilagun batek jasokodu, Garazi Eleizalde Urrutiak. Honek eremargoak erabili ditu. Abenduaren 29anbanatuko dituzte sariok pilotalekuan,18:00etan. Gainera, aurkeztutako lan guztiakerakusgai ipini dituzte urte amaiera arte.

ANTZERKI SAIO BI URTEAAMAITU AURRETIKKukubiltxo taldeak haurrentzako Kukubel lanaantzeztuko du abenduaren 23an pilotalekuan,18:00etan. Lau egun beranduago,abenduaren 27an, antzeztuko du Lakrikuntaldeak urteko azken antzerkia, Grebangaude. Hall kulturalean izango da, 19:30ean.

Egunkariakprentsa eta aldizkariakgura izanez gero, etxera eroango dizugu egunkaria!!! Algortako etorbidea 78

T.: 94 491 27 34Bentatxu 248600 SopelaTlf. 94 676 03 28

Abenduaren 11n eskaini zuen hitzaldiaSopelan Melike Yasarrek. Alemaniako ema-kume kurduen bulegoko kidea da,Düsseldorf herrian.—Alemanian duzue bulegoa, zein da zuenegitekoa?—Kurdistango Emakumeen Mugimenduada, bakerako mugimendua, 2000n sortuzen. 1999an PKKk armak utziko zituelaesan, eta Turkiak proposatu zuen bake ego-era. Emakumeok erakunde hau sortugenuen bake prozesu horretan laguntzeko.Gutako emakume askok senideak galduditu borrokan, horren barri eman guradugu Europan, baita Turkian ere. Saiatzengara gatazkari buruzko informazioa ematenemakumeon ikuspuntutik.—Zertan da Kurdistango egoera?—Suposatzen zen bake estatusa zegoela2000tik 2005era bitartean, baina ez da ezeraldatu. Emakumeen erakundeak legez kan-poratzen dituzte, hizkuntza, kultura, zeinkurdu naziotasuna ez dira onartzen.—Emakumeei nola eragiten dizue?

Gite-Ipes elkarteak gonbidatuta hainbat hitzaldi eman dute emakume kurduek, hango egoerari buruz

—Oso gogorra da emakume kurduen ego-era. Feudalismoa dugu gure kulturan.Europan emigrante gisa atera behar duguaurrera, gure eskubideak eskuratu beharditugu, baina feudalismoa ere hor dago.Hirurak borrokatu behar ditugu. PKKsortu zenean, lehen aldiz sortu zen emaku-meen artean libre izateko eskubidea.Gauzak aldatuz doaz eta eskubide askoeskuratu dugu, baina feudalismoaren egitu-raren barnean ondino oso zaila da. Hori daerronkarik handiena. Esaterako, guk“Emakumea bizitza da, etzazu hil bizitza”lelodun kanpaina egin genuen, emakumeeizein gizonei zuzenduta. Lortu gura duguemakume kurduak libre izatea, Kurdistanenzein nazioartean, finean munduko emaku-me guztiak libre izatea. Hemengo emaku-meen elkarteakaz ere batu gara egunotan.Eskubide asko eskuratu ditugu, baina ondi-no ezkontza da arazorik handiena, senarrakerabakitzen du-eta zer egin. Hori aldatugura dugu, gure bizitzaren jabe izateko esku-bidea eskuratu behar dugu. m

Melike Yasar > Bakearen aldeko emakumeen bulegoa

“Lortu gura dugu emakume kurduak libreizatea, Kurdistanen zein nazioartean”

Gatzarrine z/g. SOPELANATfnoa.: 94 676 02 66

Email.: [email protected]

• Hezkuntza integralaurte 1etik 18ra artekoa

• Irakaskuntza eta hezkuntza• Informazioa eta partaidetza• Eleaniztasuna• Esperientzia eta berrikuntza

UK21

Ingelesa, Frantsesaeta Alemana

• Taldeak, enpresak eta partikularrak • Eskolaz kanpoko ekintzak

• Maila guztiak• Ingelesa 3 urtetik aurrera

• Talde txikiak• Ingalaterran egonaldiak

Dr. Landa 6 eta Iberre 9 / 48600 Sopela. Tel: 94 676 30 12

[email protected]

pinturak4 bide

Loroño 2 • Tlf/Fax 94 676 29 92 • SOPELAIturribarria 3 • Tlf: 94 442 01 55 • BILBO

[sopelana]

Page 12: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[berango]

Erretirorako adina iritsi ohi da 65 urtegaz,baina ez da hori Simon Otxandategi dantzataldearen asmoa. Urtebetetzea ospatzeko eki-taldia egingo dute urtarrilaren 4an, herrikopilotalekuan. Haur zein helduek dantzatukodute, guztira ehun bat lagunek; eguerdiko13:00etan izango da. Dantza eta koruarenzuzeneko abestiak uztartuko dituzte, ohikoekitaldietan egiten duten legez.

Ekitaldian indarrak batu, eta 2009rakoprestatuko dira; izan ere, Dantza etaKantuen Hirugarren Nazioarteko Jaialdiaegingo dute uztailaren 13tik 19ra bitartean.Atzerritik helduko dira Berangora berrehun

Simon Otxandategi Dantza Taldearen 50-60 urteetako argazkia

Otxandategitarrek 65 urteEkitaldia egingo du dantza taldeak urtarrilaren4an eta nazioarteko festibala uztailean

lagunetik gora, mundu osoko hainbatherrialdetatik. Erbehereak, Belgika, HerriKatalanak, Alemania, Austria eta Poloniakodantza taldeak igaro dira herritik 1991zgeroztik. Lehenengo Nazioarteko Jaialdia2003an egin zuten, Otxandategiren 60.urteurrenean. Dantza taldeko partaide ohiaketa egungoak batera aritu ziren taula gainean.

Mundutik Berangora, baina Berangotikmundura ere egingo dute Otxandategitarrek,Argentinara joateko asmoa baitaukate2010ean. Herritar orok izango du beraiekazbatera joateko aukera, hirurehun lagunezhegazkin bat betetzeko helburua baitute. m

22UK

PASIO BIZIDUNERAKO2.000 EURO BATU DUTEAZOKA TXIKIANOstiral Santuan irudikatu ohi dute BerangonPasio Biziduna, Aste Santuan. Datorrenurterako ikuskizunerako dirua batzendabiltza partehartzaileak; azoka txikia eginzuten abendu hasieran, ohi legez, baitaarrakasta lortu ere. Antolatzaileek jakinarazidute 1.500 lagun hurbildu zela azoka txikira,eta 2.000 euro batu zutela bertan saldutakoartikuluei esker. Arrakasta nabarmenagoaizan da, artikulu edo objektuak euro bateaneta bitan saldu zituzten-eta. Aurten gainera,aurreko edizioetan baino artikulu gehiagoeman dituzte berangoztarrek azokansaltzeko.

HAURREK BADUTELIBURUTEGI PROPIOAAbenduaren 13an inauguratu zuten HaurLiburutegia Berangoeta Kultur Etxean.Beheko solairuan egin dute haurrentzakoliburutegi propioa. Beraz, helduentzakoliburutegitik aparte, beren guneaz gozatuahalko dute berangoztar txikiek hemendikaurrera. Izan ere, liburutegi nagusiarenbarnean izan dute, beraientzako txokoaatonduta orain arte. Inaugurazioan hainbatekimen egin zuten, euskal mitologiariburuzko tailerra, esaterako. Kultur Etxeaezagut zezaten bisita gidatuak egin zituztenumeakaz, eta jolastokia ipini zuten.Gurasoentzako hitzaldia ere egin zuten, HaurLiburutegiko egitasmoak azaltzeko.

Berangoeta Kultur Etxea: SimonOtxandategi 64

• Teknologikoa• Natur eta Osasun Zientziak• Giza eta Gizarte Zientziak

AIXERROTA BHI24 urte euskaraz irakasten

Batxilergoak

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH) B ETA D EREDUAK

zereginak ikasteko gela (a eta d ereduak)

Informazio gehiago: www.aixerrotabhi.net / 94 491 17 86

JOKIN GARATE BAYONeguriko Etorbidea 9 T: 491 14 8748990 NEGURI

KIMETZ GARATE AZURMENDIAingeruaren etorb. 4B

(sarrera, Jata Mendia) T: 460 01 8748990 GETXO

[plentzia]

Anartz Ruiz Manzanos, Software Kaltegarriak liburuaren egilea

“Adituentzako, zein erabiltzaile arruntentzako eskuliburua egin dut”

Anartz Ruiz Manzanos > Software kaltegarriak liburuaren egilea

Denok izan dugu noizbait gure ordenado-reak gaixotzen dituzten birusen, zein bestesoftware kaltegarrien barri, nahiz eta gutxibatzuk bakarrik dakiten hori zertan da-tzan. Gai honen inguruan, adituentzako,zein oinarrizko erabiltzaileentzako balioduen euskarazko lehenengo liburua idatzidu Anartz Ruiz Manzanos gazteak:Software kaltegarriak. Lanaren nondiknorakoen barri eman digu; hala ere, gehia-go jakin gura duenak, liburu dendetanaurki dezake.—Noiz hasi zinen egitasmoagaz?—Informatika Ingeniaritza ikasi nuenDonostian; 2005ean Karrera AmaierakoProiektu bezala aurkeztu nuen Softwarekaltegarriak lana. Epaimahaiak publikatzeaproposatu zidan, euskaraz ez zegoelakohorrelako lanik merkatuan. ElhuyarFundazioagaz jarri nintzen kontaktuan, etaabuztuan publikatu zidaten. —Zertan datza lana?—Software kaltegarriei buruzko esku-libu-rua da; zelan ugaltzen diren, zelan kutsa-

tzen duten konputagailua... sortzen direne-tik duten bizimodua azaltzen dut. Badagoatal apalago bat ere, informatikari buruz larez dakitenentzat. Horretan, aipatutakoguztiaren laburpena egin dut, baina hiz-kuntza ulerterrazagoan. —Zelan egin duzu azterketa?—Lehendabizi dokumentazio lana eginnuen. Interneti esker, nahiko erraza izanzen. Horrez gain, azterketa praktikoa egon

da. Ordenadorea kutsatu nuen softwarekaltegarrien bizimodua behatzeko. —Zeintzuk zailtasun izan dituzu?—Alde batetik, informazio lar ez emateko,kontuz ibili behar izan naiz; ez nuen hac-kerrentzako liburua egin gura. Bestetik,hizkuntzaren arazoa egon da. Zaila dainformatikari moduan pentsatzen duzunahizkuntza ulergarrian adieraztea. m

UK23

«Kontu handiz ibili beharizan naiz informazio lar

ez emateko»

Ajuriataberna

Andrés Cortina 2

ALGORTA

Taberna BerriSarrikobaso 4 -ALGORTA

Tf.: 944 306 493

VIEJO CAFE

Alangobarri, 4 Tel. 94 460 30 03ALGORTA

kopak etagiro jato

rra

TXIBERRIe d a n t o k i afrontoi partikularra

Aita Gotzon 4, URDULIZT: 94 676 07 15

Page 13: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

24UK

T A P I Z T E G I A

D E K O R A Z I O A

E R A K U S K E T A

ETA TAILERRAK

Basagoiti etorbidea 32Tf: 94 460 90 3148990 ALGORTA

ER-1891/2001 CGM-02/006

KLIMATIZAZIOa

INGENIARITZA

INSTALAZIOA

MANTENIMENDUA

Otxandategi tar Simon 114

48640 Berango, Bizkaia

Tel. 94 668 15 51

Faxa. 94 66829 92

e-mail: [email protected]

Abenduaren 9an onartu zituztenUrdulizko Udalean 2009ko aurrekontuakEAJ eta PSEren aldeko botoagaz eta PP, EBeta EAren abstentzioagaz. Guztira zortzimilio euroko aurrekontua onartu dute;horretatik, herena baino gehiago inbertsioe-tarako erabiliko dute. Kanposantu barria,haur eskola, lan-brigadetarako nabea,Gaztelekua eta haur-jolasak dira datorrenurterako egitasmo garrantzitsuenetako ba-tzuk. Honez gain, 150.000 euro erabilikodituzte arazo ekonomikoak dituzten fami-

lientzako, aldi baterako lanpostuak sortze-ko. Kultura arloan, Kultur Etxeko progra-mazioa martxan jartzean joango da inber-tsiorik indartsuena. Honez gain, metroalurperatzeko, joan den urtean onartutakodiru-poltsa berbera erabiliko dute, 2008anez baitira lanak hasi.

Bestalde, Urdulizko Hirigintza Sozie-tateak aurreratu duenez, babes ofizialekoetxeak egiteko proiektu bi erredaktatzenhasiko dira 2009 urte hasieran, 18 etxebi-zitzakoa bata, eta 32koa bestea. m

[herriak]

URDULIZ

Hilerri eta haur-eskola barria 2009ko aurrekontuetan

1.200.000 euro emango dituzte kanposantu barrirako

INAUSKETA IKASTAROA2009KO OTSAILEAN 2009ko otsailerako inausketa ikastaroaantolatu du Uribe KostakoMankomunitateak. Aurten aukera bi egongoda; alde batetik, oinarrizko inausketaikastaroa hasibarrientzat, eta bestetik,ikastaro aurreratua iazkoan parte hartuzutenentzat. Eskolak zapatu goizetan izangodira; hala ere, ikastaroa aste barruan egitekonahikoa eskari balego, astegunetako taldeakatera litezke. Plaza kopurua mugatua da, etaMankomunitateko herrietan erroldatutakoekbakarrik har dezakete parte. Eskari orriakjasotzeko azken eguna urtarrilaren 30aizango da.

“COLORADO ARROILAHANDIA PIRAGUAZ”HITZALDIA PLENTZIAN Arizonako Coloradoko Arroilak ezelangoaldaketarik jasan barik iraun du. Geologiarenikuspuntutik garrantzi handiko txokoa da.Carlo Escribano Lasak, Plentziakopiraguismo klubeko kidea, bertan izandakobizipenaz berba egingo du 2009kourtarrilaren 2an, arratsaldeko 19:30eanPlentziako Goñi Portal Kultur Etxean.

LEMOIZTARRENERREZETA LIBURUA Abenduaren 12an burututako tailerreanlemoiztarrek atondu zituzten Gabonetakoerrezetakaz liburua osatu du Kultur Etxeak.Liburutegian eskuragarri egongo dakontsultatu gura duenarentzat.

UK25

[agenda]

Abe. 19 - Urt. 23Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tel.: 94 491 13 37

ERAKUSKETAK

GETXO4Carlos Garcia Yela, AlbertoRobledo Blanco eta Pilar RuizRuiz. Erromoko erakustaretoan,abenduaren 30era arte.

LEMOIZ4Fruta arbolen inausketaerakustaldia. Urtarrilaren 3an,Ugarte aurreko baserrian, 10:30ean.

GORLIZ4Ananpurrekin konprometitua.Urte bukaera arte, erakusgelan.

LEIOA4Ipuinetako click panpinak.Abendutik 2009ko urriaren 25era,Kultur Leioan.

MUSIKA

GETXO4AC/DC. Abenduaren 28an, GetxoAntzokian, 22:00etan.Gonbidapenak: El Corte Ingles

LEIOA4Amar Sundy, Blues Jazz zikloa.Urtarrilaren 16an, 22:00etan, Anbiguaretoan.

SOPELANA4Uribe Bazterra Musika BandarenKontzertua. Abenduaren 27anelizan, 20:00etan.

URDULIZ4III. Gospel zikloa: The UpperRoom. Urtarrilaren 2an, 19:30ean.

ZINEMABARRIKA4Musikagaz olgetan. Abenduaren22, 23, 27 eta 29an, 11:00etatik13:00etara, Udaletxean.

LEIOA4XV. Film Laburren irabazleak.Urtarrilaren 20an, 20:00etan, KulturLeioako Auditoriumen.

ANTZERKIA

BERANGO4Pailazoak. Azkona taldea.Abenduaren 23an, pilotalekuan,18:00etan.

4Antzerkia

Haur Antzerkiaren XI. Erakustaldia euskarazGabonetako oporretan umeek badute zereginik Leioan. Euskaraz HaurAntzerkiaren XI. Erakustaldia izango da, abenduaren 26tik 30erabitartean. Karabas katu botaduna ipuinean oinarritutako musikalaeskainiko du Golden Apple Quartet talde euskaldunak lehen egunean,26an. Kataluaniatik iritsiko dira antzerki talde bi: Teatre Nu taldeakantzeztuko du Joanen ilargia 27an eta Baserriko saltsa La Baldufataldeak 28an. Azken egun bietan, barriz, beste euskal talde bi aritukodira: Hire zain antzeztuko du Gor produccionesek 29an eta Munstroakakatu Teatro Mutantek 30ean. Sarrerak 4 euro balio du, eta saioak18:00etan izango dira, igandekoa izan ezik, hori 12:00etan egingo dute.

• Non: Kultur Leioan • Noiz: Abenduaren 26tik 30era

Basagoiti etorbidea 51

a l g o r t a

adituak gara pintxo eta

bokata beroetan!!!!

GORLIZ4Autodefentsa ikastaroa.Urtarrilaren 9an eta 10ean,erakusgelan.

LEIOA4Ipuin kontalaria. Abenduaren23an eta urtarrilaren 2an eta 3an,18:00etan, Anbigu aretoan.

URDULIZ4Kartoi Biraka. Urtarrilaren 11n,18:00etan. 3 euro.

BESTEAKGORLIZ4Tailerrak eta kirol zirkuitua.Abenduaren 26an, goiz etaarratsaldez, pilotalekuan.

URDULIZ4Ikastaroa: Feminitatearenlabirintoan. Urtarrilak 13, 20 eta 27.

LEMOIZ4Gabonetako kirol parkea.Abenduaren 20an eta 21ean,Armintzako pilotalekuan.4Ikusi Makusi. Abenduaren 26an,19:30ean, Urizarko jolastokian.4Poteo euskalduna. Urtarrilaren16an, 19:30ean, Kultur Etxe aurrean.

BERANGO4Hip Hop eta Street Danceikastaroa. Abenduaren 23an,11:30etik 13:00etara, Santa AnakoKultur Etxean.

ERANDIO4Komiki Lehiaketara aurkeztekoepea. Urtarriletik apirilera arte.

GETXO4Getxolandia. Areetako Geltokiaeta Santa Eugenia plazetan,urtarrilaren 5era arte.

PLENTZIA4Haur parkea. Abenduaren 26aneta 27an, pilotalekuan.

GORLIZ4Zaldien heziera erakustaldia.Abenduaren 28an Ondarganeparkean, 12:30ean.4Gabonetako haur parkea.Urtarrilaren 2an, pilotalekuan.

LEIOA4Perkusio ikastaroa. Urtarrilaren12tik aurrera, astelehenero. 25 euro.

Karabas antzezlana, Golden Apple Quartet taldea

Page 14: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

UK2726UK

[albuma]

Zorionak guri!

Argazkiak: Asier Mentxaka

Hamar urte bete ditu esku artean daukazun aldizkari honek. Urtebetetzeborobil hori ospatzeko, ekitaldi xume bat antolatu genuen AlgortakoKasinoan. Bertan lagunak batu genituen, hurbilekoak. Ardo gozoagazzintzurrak bustitzeaz gain, UK 10 URTE proiekzioa ikusteko aukera izangenuen hara batu ginenok. Irudi eta hitzen bitartez, gure orrietatik pasadirenak gogoratu genituen. Laster, bideoa sarean ikusteko aukera izangoduzu. Aurrerago izango duzu horren barri.

26UK UK27

Page 15: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[UKirudiak][argazkia]

28UK UK29

Getxoko Udal Liburutegia

Villamonte baserriaSinestezina badirudi ere,argazkian ikusten duzuenaVillamonte (Algorta) da. Gaurporlanez betea dagoena, sasitzaketa belarrak beteta zegoen garaibatean. Argazkikoak TomasaSerrano, Joseba Geijo eta azkenhonen arreba dira. Ez dakiguatzeko hori euren etxea den alaez, ezta argazkia zein urtetakoaden ere. Protagonistenjanzkeragatik, aspaldikoa delaesan daiteke, mende hasierakoa,agian. Ikusten duzuenez, garaihartan gona ez zenemakumezkoen kontua.

Page 16: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

UK31

Onintza Enbeitaeta Iratxe Ibarrra

[berbetan]

Emetik BECeraTestua: Zuberoa Iturburu / Argazkia: Asier Mentxaka

Astebete geratzen da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako; Iratxe Ibarra (Markina-Xemein, 1974) eta Onintza Enbeita (Muxika,1979) umoretsu eta bromak egiteko moduan dira, oraindik ez zaie urduritasuna nabari. Finaleko emakume bakarrak dira, orain urtebi legez; adiskidetasuna eta konplizitatea agerikoa da bien artean, aspaldiko lagunak dira eta. Zaila ikusten dute aurten irabaztea,inork ez du-eta ezer barkatuko, denak lehenengo izateko gogotsu bueltatu dira-eta. Eurentzako txapela bada BECen egotea, etaelkarrizketa irakurriz jakingo dugu hitzotako aurreikuspenak bete ote diren. Aurrera begira, ordea, ate-joka indartsu ei datoz gazteakatzetik, neskak batez ere, laster ikusiko dugulakoan txapel azpian emakumea.

—Emakume bi finalean, aurrekoan erezuek biak bakarrik egon zineten.O—Onenak garelako! (kar-kar). Ez, serio.Aurten neska bi bakarrik gauz finalean etabi baino gehiago inoiz ez dira izan. Iratxeizan zen finalera heltzen lehenengo neska,Oihane Enbeitak segitu zion urte batzue-tan, baina orain erdi-utzita dauka txapel-keta kontua, eta ni ere egon naiz azken bihauetan. Baina aurten sei neska egon dirafinalerdietan eta orain arte inoiz ez diraegon horrenbeste; horri ere begitu beharzaio. Txapelketako eskaparatea BECekoabaino handiagoa da, eta pozik egotekomotibo asko dago.I—Hori da, finalerdietan heren bat neskakizan gara, nahiz eta bi baino ez pasa, horatean geratu dira bizpahiru. Jone Uria etaMiren Amuriza Euskal Herrikora sartukodira, Oihana Bartra ere hor inguruan dabil.—Ikus daiteke, bai, atzetik gazte askodatorrela, eta horietatik asko, emakume-ak direla.I—Bai, atzetik datozenen artean destaka-tzen dutenak Bizkaian neskak dira.

—Horrek esan gura du urte batzuk barruemakume gehiago egongo dela finalean?O—Duda barik. Prest egon behar dugubeste neska batzuk ikusteko finalean gureondoan, edo gu entzulegoaren artean gau-dela. Finalean zortzi bakarrik kabitzendira, atzetik ate-joka gogor datoz, eta gukere gureari eusteko lan egin beharko dugu;bere alde onakaz eta txarrakaz. Lau urte eznuke esango, hemendik urte bira ikustendut finalean neska bi baino gehiago, etagainera, ez dut ikusten gatza izango denik.Aukerak hor daude, eta aurten bost pun-

tura geratu dena zergatik ez da geratukourte bi barru bost puntu aurretik?I—Nire ustez urte batzutarako emakume-en presentzia aseguratuta dagoela finalean.Gu ez bagara sartzen be, beste bat edo bihor egongo dira. Lau-bost egongo gara

hor, urte batzuetan finalean sartzekomoduan.—Eta aurten txapel azpian emakume batizango da?I—Hori bai gatza (kar-kar). Beste batzukhor daude fuerte.O—Unai txapelketa oso ona egitendabil, apur bat sententziatuta utzi zuenBECeko asuntua Erromon. Xabi Paya ezda barkatzera egongo, harek ere duelaurte biko lorpena defendatu gurako du,eta Igorrek ere berea erakutsiko du. Nikuste gure alde daukaguna, galtzeko ezer

ez dugula da, eta eurek galtzeko zeozerdaukatela. Hortik aurrera zer pasa liteke-en ez dakigu. Uste dut gure umiltasune-an onartu behar dugula gatz daukagulatxapela irabaztea. Gure txapela beste batizango da, han egotea biok.

30UK

“Hurrengo finalean ikusten dut neskabi baino gehiago, eta gainera, ez dut

ikusten gatza izango denik”

Page 17: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

rrean arte mundutik bizi gura baduzu,ohitu behar zara gauza askotara. Zureburua saltzen jakin behar duzu, eta eginbehar duzu lan asko, zure eskutan ezdagoen lana. Afizioa ofizio bihurtzendenean, gauza txar asko topatzen zaizkio.Euskara irakasten nabil, eta zenbait heda-bidetan kolaborazioak egiten; gurago duthorrela, bertsoak ondo pasatzeko, disfru-tatzeko eta jendea ezagutzeko bide legez.Badakit azkenean kokoteraino amainezakeela derrigorrezko bihurtuko balitz.Horrela gehiago disfrutatzen dut.I—Neuk ere gurago dut bertsoa afiziomoduan. Badabiltza batzuk horrela, bainaeskatzen du txapelketetan puntan ibiltzea,bestela ezin duzulako egin gero hainbestesaio. Gogo eskasagaz zabiltzanean ere, ezinezetz esan ogibidea delako. Karga bihur liteke.

—Amaitzeko, eta finalera bueltatuz,BEC oso handia da, eta berotu behar…I—Badaukat beldurtxo bat, nola ikusikoden publikoa handik. Arriaga etaEuskaldunara ohitu naiz, oso leku elegan-teak dira, beroak, jendea gertu sentitzenda, itxiak dira… kantatzeko oso goxuakniretzat. Baina BECen Euskal Herrikofinala ikusten, ez nuen sentitu berotasun

hori, izan liteke hotzagoa.O—Nik ez. Jendea joaten da finaletarabeste disponibilidade bategaz, esker onekoegongo da, pankartak jar litezke, jendeak

beste jarrera bat izan dezake, eta horreklaguntzen du giroa berotzen. Gainera lasai,gradakaz eta, ez da hain handia ikusten, ezdu hain handia ematen, Iratxe.I—Kontua da niri formato hori ez zaidalagustatzen, frontoi antzekoa da, eta ez naizbatere eroso egoten. Publikoa ikusten duturrunago, hotzagoa da lekua. Ikusteko erehobeto aretoa, butaka onak eta ez plasti-

kozko edo egurrezko kutre horiek.O—Niri hori gustatzen zait.I—Bai, zuri otartekoa eta tragua, ezta?(kar-kar). m

I—Bai, Unai eta Igor egon ez direneneanematen zuen besteok egin genezakeela zeo-zer, baina orain ez dut ikusten gu eurenkontra egiten. Pasa liteke guk egun ona etaeurek txarra izatea, Unai oso irregularra da,eta badauka bajoiren bat; baina guk osoegun ona eduki beharko genuke. Beraz,ikusten ditut Unai, Igor eta gero Xabi hor,egun oso ona badauka, goiko punta batzukjotzen baditu… baina oso gatza da.O—Nik uste dut orain lau urtetik honaaldatu dela batez ere Unai eta Igorrez gaine-ra beste bertsolarien jarrera. Hau da, lehendenak zihoazen hirugarren egitera eta orain,nahiz eta jakin gogor bueltatu direla, jendeajoango da lehenengo egitera. Nahiz eta ezegin lehenengo, jarrera aldaketa horrek fina-la asko aldatu leike. Eta politagoa izango da.I—Egun normaltxoa daukana igarri egingoda, eta atzean lotuko da.—Onintza, zuk aurrekoan agurrean botazenuen “Gora Euskal Herri emea!”, noridedikatuko diozue azken agurra?O—Nik Fleuryra bidaliko dut seguruenik;han dago Alaitz Areitio, gugaz bertsotan ibi-litako neska, Fleuryko kartzelan ama izandena, orain hilabete egon nintzen beragazeta biei jauziko zaie nire agurra, hori daukatburuan. Irabazi nahiz zortzigarren egin, txa-pelketa honetan hori daukat argi.I—Nik azken agurra ez dut eruten, lehe-nengoa bai pentsatuta eruten da, baina nikazkena, depende zein postutan geratu zarenaskotan horregaz lotzen dut, beraz ez dau-kat ezer pentsatuta.—Txapelketatik aparte bizi da bertsoa…O—Txapelketatik aparte uste dut bertsoanahiko indartsu dagoela. Baina txapelketakbalio du, batetik, urte osoan saioetara etor-tzen ez den edo oso zalea ez den jendea arri-metako; eta bestetik, zaleak direnei bertsoon-on batzuk eskaintzeko. Oreka topatubehar da. Txapelketak ondo daude, eskapa-rate ona dira jendeak zer dagoen ikusteko.Beste alde batetik, ez da ahaztu behar urte-an zehar saio asko dagoela, eta nik uste osa-suntsu dagoela bertsoa orduan ere, agende-tatik kanpo ere saio asko daude, eta jendea

joaten da entzutera eta parte hartzera.I—Ados, gehitzeko bakarrik hori, bertsoaosasuntsu dagoela, zaleei eskertzeko eta osozaleak ez direnak arrimatzeko ere ondodago. Baina gero guretzako inportanteagoada edo gusturago ibiltzen gara behintzat,txapelketatik kanpo. Urte birik behin iza-ten dugu eta nahikoa, ez dugu gehiago eregura. Nik neuk gurago dut afari batean,

bazkari batean edo beste saioren batean.Txapelketa eskaparatea da, baina askozinportanteagoak izaten dira urtean zeharre-ko saioak.—Azken urteotan aldatzen ari da bertsoa-ren mundua, saio bereziak egiten diramusikariakaz, abesti ezagunen doinua-kaz… Zuok biok Emetik Bertso-Kabareteko partaide izan zarete OihanePereagaz batera.O—Egin genuen gure estilora, desmadrepixka bat. Horrelako ekimenak sortzea nor-mala da. Atzera begira jarri eta ikusten da“Ez dok Hamairu”-tik hona zenbat aldake-ta eman den, eta zein estilo izan diren nagu-si, konturatzen gara gizarte aldaketakazbatera ere aldatzen dela jendea. Bertsotanberdin da, gu ez gara bizi gizartetik kanpo,Bertsozale Elkarteak lan handia egin du

dagoena mantentzeko, dokumentazio zen-troan batu dute doinu pilo bat tradizioarieusteko; baina horrek ez du esan gura gualdatzen ez garenik, eta gauza barriak edomolde barriak egiteko beharrizanik ezdugunik. Gauza naturalak dira, eta emanbehar zaie momentuan daukaten garran-tzia. Adibidez, bertso-kabareta egin genue-

nean, gogoa geneukan gauza batzuk esate-ko, emakume garen aldetik eta pentsatugenuen horrek esateko gure moldea izanbehar zela hori. Bertsoak bere modu tradi-zionalean hor jarraitzen du, eta gauza bere-ziek egiten dituzte ekarpenak, eta sasoibarri baten aurrean esateko dagoena esan.—Arrakasta lortu zenuten, gainera.I—Bai, baina guk biok ez genuen espero.

Oihane baikorragoa zen, guk pentsatugenuen inguruko jendeagaz lotuta baietz,horrela hasi ginen; baina gero ez genuenespero hainbeste saio edukitzea, eta hainurrunetik deitzea. Urte eta erdian 69 saioegin genuen. Amaieran ere, despedidarakoeguna jarrita genuen, baina batzuk ez zirenenteratu eta deitzen jarraitu zuten; ezetzesan behar izan genuen, dagoeneko ekime-na amaituta zegoelako.—Iratxe, zu Kuban egon zara aurten bestebertsolari batzuekaz, eta hango repentistabategaz kanta duzu. Zelan esperientzia?I—Iaz egon ginen lehenengoz eta eurekazegin genuen saio bat, Habanako Vedadoauzoan. Aurten Aberri Egunean kantatuzuen gugaz repentistetako batek han ber-tan, eta ondoren telebistara eroan gintuen,hemengo Hitzetik Hortzera moduko pro-

grama batera. Bertsolariak hemen lehenziren modukoak ziren, adinekoak eta base-rri edo landa ingurukoak. Diferentea da,bai. Repentistek kantatzen dute, baina tar-teka musikariak ere sartzen dira.—Baina bertsoagaz bakarrik ez da bizi per-tsona, eta zeuen ogibideak ere badituzue.O—Bai, bai… Eta gurago dut. Oroko-

“Txapelketa eskaparatea da, bainaaskoz inportanteagoak izaten dira

urtean zeharreko saioak”

“Gurago dut bertsoak afizio moduan,ondo pasatzeko, disfrutatzeko eta

jendea ezagutzeko bide legez”

[berbetan] [iratxeibarra onintzaenbeita]

32 UK UK33

“Onartu behar dugu gatz daukagulairabaztea; gure txapela beste bat

izango da, han egotea biok”

Alangobarri 10 ALGORTAT.: 94 491 02 93

zorionaketaurte barri on!

GABONETAN• Tolosako Eceiza eta Gorrotxategi turroiak

• Bilboko Correos kalekoturroia (Eladio Ibañez Coloma)

• Ardoak eta txanpainak

URDAITEGIXAAdituak gara,

Urdaiazpiko Iberiko,Pate eta Gaztaietan!!

Page 18: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

UK35

[eduardocamino]

Erandioko ontziola

Maroño, Amurrio34UK

[fotografia]

“Gure bazterrak”

Argazkiak: Eduardo Camino

Itsasoaren beste aldetik etorri zen gurera orain hiru urte Eduardo Camino; Kubatik, hainzuzen ere. Irakasle-eskolan ibili ostean, argazkilaritza ikasketak egin zituen KubakoKazetaritza Batasunean. Uribe Kostan, argazkiaren munduagaz zerikusirik ez duten

gauzetan beharrean ibili bada ere, ez du zaletasuna alde batera utzi. Gure bazterretankuxkuxeatzen ibiltzea du gustuko Caminok; paisaia guztietatik Ibaizabal Itsasadarrak

iluntzean eskaintzen diona du maiteen. “Maite ditut maite gure bazterrak lanbroakezkutatzen dizkidanean”.

Gorlizko itsasargia

Page 19: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[fotografia]

Piskerra mendia (468m); Bardeak, Nafarroa

Otsagi, Nafarroa36UK UK37

[eduardocamino]

Gaztelugatxe, Bizkaia

Belagua Otsagitik, Nafarroa

Page 20: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[fotografia]

Leioako Artaza parkea, Bizkaia

Bilboko Isozaki dorreak, Bizkaia38UK UK39

[eduardocamino]

Bilbo, Bizkaia

Algortako Portu Zaharra, Bizkaia

Page 21: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[fotografia]

Eltziegoko Marques del Riscal ardandegia, Araba

Ibaizabal itsasadarra, Bizkaia40UK UK41

[eduardocamino]

Hegaztien migrazioa

Guggenheim museoa, Bizkaia

Page 22: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[zinema]

Orain dela hilabete inguru, azaroaren17an, hasi zen Sukalde Kontuak pelikula-ren filmaketa. Aizpea Goenaga (Donostia,1959) aktoreak eta gidoilariak zinemarakoidatzi eta zuzendu duen lehen film luzeada; zuzendari lanetan eta zinerako liburuengidoi-egokitzapenean (berbarako, Zeruhoriek, 2005) jardun izan du donostiarrak,baina hau da bere lumatik jaio den, etabegiradak gidatzen duen lehenengo lana.

Espainiako Kultura MinisterioarenICAAren (Ikus-entzuteko Arteen etaZinematografia Institutua), ETBren etaTVEren milioi eta erdi euroko diru-laguntza eskuratu du Goenagak eta AngelAmigok Zurriola Grouperako egindakoekoizpena izango da. Euskaraz filmatukoden lana (eta gazteleraz azpitituludun jato-rrizko bertsioa) datorren urteko maiatzeanestreinatzeko asmoa dute.

Aktoreei dagokienez ere, aurpegi eza-gunak dira protagonista Sukalde Kontuakpelikulan, besteak beste parte hartzendutenak dira: Barbara Goenaga, IsidoroFernandez, Mikel Losada, AitziberGarmendia, Galder Perez, Roberto

Lapiko arteko komediaAizpea Goenagak zuzendu eta idatzitakolehen film luzea: sukaldeko kontuak

Argazkian, Aizpea Goenaga. Filmaren gaineko informazio gehiago: www.sukaldekontuak.com

Alonso, eta Lander Otaola. Bigarren planobatean agertzen diren aktoreak eta prota-gonistak ere ez zaizkigu arrotz egingo:Ramon Agirre, Ane Gabarain, AsierHormaza, Marivi Bilbao, Aitor Merino,Juan Mari Arzak, Martin Berasategi etab.

Izan ere, sukaldaritza eskola bateangertatzen da istorioa, eta egileak ipini dionetiketari jarraiki, endredozko komedia da.Sukaldaritza irakasle ipurterrea, ikastekogogo gutxiko eta dirua erraz irabazi guraduten ikasleak, Arzakek ipinitako azterke-ta egunean sukaldeko kiratsa... Horrenguztiaren inguruan sentimendu-harrema-

nak, belaunaldi arteko gatazka, inmigrazioarazoak... “Satira sozial-politikoa da”Goenagaren esanetan, euskal belaunaldijakin batentzat sukaldaritzak daukangarrantzia azalarazi gura du. Donostian(kanpo-irudiak) eta Errenterian (barruko-ak) grabatzen dihardute. m

42UK

«Sukalde kontuak filmadatorren urteko

maiatzean estrenaitzekoasmoa agertu dute»

María Jesús ILEAPAINDEGIA ETA EDERGINTZA

HARTU TXANDA

Alangobarri 10T: 944910821ALGORTA

GIZONENTZAKO MODA

Telletxe 5A L G O R T A

T:94 4607084

Iñaki Bitxitegia

I

Villamonte plaza 3

AlgortaT: 94 430 23 45

Telletxe 1 T: 94 460 27 41

OMEGA, LONGINES ETA TAGHEUERAGENTZIA OFIZIALA

Bidebarri 27, behea eskuinaALGORTA

94 430 76 96

• Odontologia orokorra• Ortodontzia• Periodontzia• PADI

OSABIDE HORTZ KLINIKAArantza Etxebarria

UK43

Rocka. Bilbon. 30 urteotan

[musika]

Informazio gehiago: www.myspace.com/historiarockbilbao

Arrazoi duzu irakurle, musikari begirakoorrialdea da hauxe eta liburuz bete duguoraingoan; baina musikari estu-estu lotuakdira den-denak, zin dagizugu!

Alvaro Heras Gröh getxoztarrak Lluvia,Hierro y Rock&Roll. Historia del rock en elGran Bilbao (1958-2008) liburua plazaratudu. Taldeak, diskoak, irrati programak,fanzineak eta aldizkariak, kontzertuak etab.biltzen ditu liburuak egileak adierazi due-nez. Platero y tu taldetik hasi eta LosMitos, Dinamita Pa’los Pollos, Fito, AtomRhumba eta Eskorbutorainoko ibilbideamarrazten du. Musikari, bultzatzaile, zale-

tu eta kazetariei egindako 150 elkarrizkete-tatik abiatu du Herasek lana, eta 400 argaz-ki kartel eta kontzertuetarako sarreren iru-diak bildu ditu. “Azken mende erdiko gaztebilbotar andanaren aisialdirako ohiturak”islatzen ditu liburuak: 60. hamarkadakogoateke eta goizaldeko jaiak, hurrengohamarkadako festa-aretoak, 80-90 hamar-kadetako taberna eta lokal autogestionatuaketa XXI. mendeko jaialdi erraldoiak...Ziurrenik Lluvia, Hierro y Rock&Roll-eko(25 euro) 460 orrialdeetan askok ikus deza-ke bere burua islatuta. Liburua Brixton den-dan eta GONG Diskos-en dago salgai. m

Abeslari legez danazioarteanezagunagoa PattiSmith (Chicago,1946), baina zaletuekjakin badakite“punkaren poeta”bere musikari

ibilbidearen hasieratik eta paralelokiliteratura eta arte sorkuntzan erebadiharduela. Oraintsu eskaini duGasteizen kontzertu eta poesia errezitaldiaChicagokoak, eta horren albotik Bassaraiargitaletxe arabarrak Benjamin Pradoidazleak atondutako Patti Smithen poemahautatuak batzen dituen liburua argitaratudu. Bere ibilbidean zehar gerora hainbatpunk-rock taldetan eragina izan dutendozena bat disko plazaratu du musikariak,eta bitarte horretan, poema edota idazkizosatutako beste dozena bat liburu erekaleratu ditu. Bassarairen ekimenez berepoesia hurbilago dugu orain.

Informazio gehiago: www.bassarai.com

Durangon aurkeztu zuten 144 orrialdetakoEntzun! liburua. Entzun! musikaaldizkariaren 58. zenbakia badaroa ere,liburu formatoan argitaratzen lehenengoada. Liburuaren alboan Euskal Herriko 18kantugaz osatutako disko bilduma ereeskaintzen dute. Liburuan urtearierrepasoa egiteaz gainera, bestelakoerreportaje, musikari eta musikagintzariburuzko iritzi artikulu andana, argazkibilduma etab. jaso dituzte.

Informazio gehiago: www.entzun.com

liburua >Entzun!

Alvaro Heras getxoztarrak Lluvia, Hierroy Rock&Roll liburua kaleratu du

poemak > Patti Smith

Eguberriko kantuak etadoinuak batzen zituenOlentzero diskoa berargita-ratu du Elkar argitaletxeak.1975ean kaleratu zendiskoko abestiak bermaste-rizatu eta gaurkotu dituzte;horiez gainera 5 kantabarriz osatu dute Oskarbikokideek disko barria. 1966ansortutako taldea 1981eandesegin bazen ere, ondinoez da desagertu.

OlentzeroOskarbiElkar

Faxistatzat eta arrazistatzatjotzen zituzten esaneikontra eginez, lan barriaplazaratu du Des-Kontroltaldeak Hipokrisia etaFaxismoaren aurka diskoa,hain zuzen ere. Eurenkontrako boikotaren aurkaegindako lanean Fernando(Kuraia), Fermin Muguruza,Gari, Drogas, Iñigito eta Nik(MCD) lako musikariekparte hartu dute.

Hipokrisia eta faxismo...Des-kontrolBaga-Biga

Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek Piratak lanaargitaratu barri dute. Bertan20 kantu eta beste horren-beste ipuin batu ditu hiruko-teak, eta musikari ezagunenlaguntza izan dute XabierZabala, Iluleitz harilaukotea,Igor Telletxea, L. M. Moreno,Oreka TX, Mendizabal, AitorGorosabel (Su ta Gar), JesusCifuentes eta Alberto Garcia(Celtas Cortos) etab.

PiratakPirritx, Porrotx eta Mari...Elkar

diskoak

Page 23: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[liburuak]

Igelaren itzulpenakTolkien, A. Christie, Werfel, Somerset Maugham,Natayan, Mondiano eta Sait-Exupery euskaraz

Antoine Sait-Exupery (1900-1944)

Badira 20 urte Xabier Olarra, JosebaUrteaga eta Jose Manuel Gonzalez tolo-sarrek Igela argitaletxea sortzeko ametsaabian ipini zutenetik, eta hurrengo urte-ko abenduan beteko dira 20 urte argita-letxeak lehenengo liburu biak argitaratuzituenetik. Igelako arduradunek diote-nez, “argitaletxearen ezaugarri nabarme-nena mundu osoko literaturako obrarikesanguratsuenetako batzuk hautatu, etahaien itzulpenak argitara emateko asmoazen; eta hori egin dugu gehien bat gaurarteko ibilbidean”. Horren lekuko diragaur egun arte Igelak plazaratu dituen50etik gorako itzulpenak. Nazioartekoidazle esanguratsuen lanak euskararen

ondarera ekartzea izan da argitaletxearenhelburu nagusietako bat, ez bakarra.Helburuari fidel izanik, aurten ere ezdute huts egin, eta azken bi hilabeteotanzortzi lan euskaratu dituzte; gainera, izenhandiko idazleen lan esanguratsuak dire-nak; hain zuzen hurrengoak: Juan LuisAgirrek euskaratu duen Batxilerren eguna(Franz Werfel, 1928), Joxe Mari Bera-sategik itzulitako Malgudiko ipuinak (R.

«Hobbita, Hilketa lokartua,Bikarioetxeko hilketa, Gauekohegaldia, Malgudiko ipuinak...»

K. Narayan; bilduma 1995), Pello Liza-rraldek euskaraz eman duen Udaberri alua(Patrick Modiano, 1993), Xabier Olarrakeuskarara itzuli duen Sei istorio (W.Somerset Maugham; narrazioak: “Euria”,“Howard Barnarden gainbehera”, “Gutu-na”, “Zirkunstantzien indarra”, “Gizatasu-na” eta “Lotojalea”), Koldo Izagirrek Gauekohegaldia (Antoine Sait-Exupery, 1931) libu-ruaren itzulpena, Sergio Ibarrolak eta XabierOlarrak euskarara ekarri duten Hobbita (J.R. R. Tolkien, 1937) eta Itziar Diez deUltzurrun eta Xabier Aristegietak, hurrenezhurren, euskarara itzuli dituzten Bikarioetxe-ko hilketa eta Hilketa lokartua (biak AgathaChristie; hurrenez hurren 1930 eta 1976).m

Informazio gehiago: www.igela.com

Orain ezin naiz hilXabier Amurizasarean ipini du idazleak

Jorge Oteiza. Jenio hutsaNere LujanbioElkar

liburuak

Orain ezin naiz hil nobela,Joan ziren bildumako bigarrenliburua, sarean, bere blogeanipini du Xabier Amurizak.Dinosauroak horizontean lehenzatiaren jarraipena da nobelahau, bere haurtzaroko etagaztaroko bizipenak hartzenditu oinarri.

www.amurizablogxabier.com

Jorge Oteiza (Orio, 1908-Altzuza, 2003) saltsa asko-tako burruntzalia izandakoartistaren euskarazkobiografia idatzi du NereLujanbiok. Lanean artista-ren hainbat alde aurki dai-tezke: bere eragina, eskul-tura esanguratsuen argazkikomentatuak, bizipenak...

44UK

Alangoeta 8 (Euskal Herria kalearekin bat) Tfn.: 94 491 23 79

Algorta

etorrieta

ikusi!!

Getxoko Andra Mari Gasolindegia

Getxo eta Berango arteanTel: 94 430 15 00

Etxeraeroaten dizugugasoleoaTxartel hau aurkezten

baduzu 3 eurokodeskontua edukiko duzu

zure eskarian

" [kirola]

& 94 430 52 00 Kasune 18 • ALGORTA

SERVITEC

• MARKA GUZTIAK

• 24 ORDUTAN ERANTZUNA

• 3 HILABETEKO GARANTIA

• 25 URTEZ ZURE ZERBITZUAN

• IRTEERA DOAN

ETXEKO ELEKTROTRESNEN KONPONKETA

UK45

MMoorroottxxoo

Torrene 4, Algortako azoka48990 ALGORTA / Tf. 94 491 18 82

uribe kostakokirol denda

bisitatu gure denda!

350m2

kirolerako guztia!!

Zure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemenZure publizitatea hemen

94 491 13 37

Euskal Herriaren alde!Hilaren 13an, ESAITen (Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea) deiarierantzunez, “Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat, federazio bat”apustuagaz bat egiten dutela adierazteko hainbat kirolari eta herritarargazkiak egiteko batu ziren Erromon (70 bat lagun), Algortan (70 batlagun), Leioan (40 lagun inguru) eta Erandion (30 lagun gutxigorabehera). Momentuz, eskualdean Euskadi izendapenaren aldekoelkarteratzerik egin delako barririk ez dugu izan. Horrenbestez,egindakoen irudiak dituzu ondorengoak.

Page 24: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

[publizitatea]

UK47

[elkarrizketa]

—Mendekua, negozio ilunak eta hilketak,erritmo geldiezinean... Hori dena biltzendu Revancha lanak.—Eguneroko kontuak dira. Kasu honetanfikziozkoa da, kontalariaren iragazkitik pasa-tu da. Erritmoa azkarra da, bai, irakurleaharrapatzen saiatu naiz, argumentutikaldendu barik; horrelako erritmoa dut gus-tuko idaztean. —Miguel Montes da pertsonaia nagusia.—Bere lagunak nahasten saiatuko da futbi-to partida bat jokatzeko, eta haren bitartez,bere helburuak gauzatzeko; batere onak ezdira helburuok. Madrilgo urbanizazio priba-

tu bateko jabeen eta langile hegoamerikarrenarteko partida izango da. Tentsioa sartzendut, argumentua nahasten dut partidarenbidez, eta pertsonaia batzuen miseriak ageri-ra ataraz.—Errebelazio Egileari Saria eman dizuliburu-denda kate batek aurten, Se que mipadre decía lanari esker; azken nobela aur-kezteko bultzada ederra?—Bai, poz-pozik nago. Lan ona aitortzenbadizute, jendeak irakurtzen badu eta gustu-ko badu, ondo baino hobeto. Prentsan batezere, oso kritika onak jaso ditut nobela horriesker. Idazten jarraitzeko indarra ematen

Willy Uribe

Willy Uribe Zarrabeitia berangoztarra izen ezaguna da askorentzat. Surfargazkilari aritu da urte askoan eta artikuluak idatzi ditu kirolari buruzkohainbat aldizkaritan. Ez du horren ezaguna idazle aldea, baina osokritika onak jaso ditu, eta irakurleek harrera polita egin diote. Lasterbatuko ditu surfari buruzko bere hiru nobela laburrak liburu bakarrean.Orain aste gutxi, barriz, azken nobela aurkeztu du, Revancha.

dute, bai noski! Halere, eta kritika onak egin-go ez balizkidate ere, idazten segituko nuke.—Surfari buruz ere idatzi duzu, gustukoduzun kirola.—Egia esan, poesia eta kontakizun laburrakidazten hasi nintzen, 1986an argitaratu nuenCuentos revueltos Getxoko Udalagaz. Surfapraktikatzen nuen, eta surflariei argazkiakateratzen hasi nintzen ondoren. Argazkiaketa testuak elkartu nituen, lanagatik. Bainanarrazio aztarna ez dator surfetik; surfak abe-rastu du.—Argazkilari gisa ezagunagoa zara agian?—Bai, 90eko hamarkadatik orain urte bi

arte, nire ekoizpen gehiena surf munduanizan da, entrenamendu ona. Baina azkenal-dian askoz gutxiago egin dut arlo horretan,narratibari ekin diot gehiago, fikzioan.Beno, oraintsu eskatu dit lagun batekAcerotarrei buruzko erreportaje bati sarreraegiteko. Eurak izanda pozik egingo dut,noski. Baina argazkilaritza ofizioa izan da,pasioa baino. Argazkilaritza gutxietsi barik,baina argazkilari askoz hobeak daude nibaino; argazkigin-tzaren igeltsero txikiaizan naiz, asko gozatu eta ikasi dut. Orainere argazkiak egiten ditut, kamara konpak-tu txiki bat eroaten dut aldean, objektiboaaldatu behar ez den horietakoa, baina nire-tzako ateratzen ditut.—Bestela, zertan zabiltza?—Beste nobela bategaz nabil dagoeneko,Bilbon kokatuko dut.—Idazketan buru-belarri sartuta zaude,beraz?—Aukera eman didate, eta horrela izanda,baliatu behar; hortan jarraituko dut, idatzdezakedalako, poz-pozik. m

«Argazkigintzarenigeltsero txikia izan naiz,

asko gozatu eta ikasi dut»

Willy Uribe > idazlea

“Aukera eman didate eta baliatu behar;idazten jarraituko dut, poz-pozik”

46UK

Page 25: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

48UK

[publizitatea]

[norajoan]

Sarrikobaso ItxaskiakKantauri itsasotik gure mahaietara

Gabonak direla eta asko eta asko diraazken asteotan menua erabakitzen ibilidirenak. Itsaskiak, mahai gehienetako pro-tagonista izaten dira. Horri buruz, askodakite Sarrikobaso Itxaskiak haztegikolagunek. Maruja Rivasen gurasoek zabalduzuten denda orain dela 28 urte. Eurakjubilatutakoan, Maruja bera eta Jose JulioVega senarrak hartu zuten negozioarenkargu: “Orain nire alaba batu zaigu; fami-liak ohituragaz jarraituko omen du”.Urtero-urtero ikaragarrizko kolak sortzendira Sarrikobaso kalean. Bezeroek badakitenon aukeratu; izan ere, Kantauri Itsasokoprodukturik onenak ekartzen dituzte:“Beti ez dugu lortzen, baina ahal dugun hei-nean, saiatu egiten gara”. Otarraina, txama-rra, itsas-idia, txirlak, zigala, lanpernak,izkirak... ahoa urtzen zaigu askori berba

horiek entzunda: “Angula bila datozenhiruzpalau bezero ere baditugu; aurten 700euroan dago kiloa”. Dagoeneko, eskari askojaso dituzte: “Saiatzen gara eskariak azkenasterako uzten. Badakigu bezeroek gauzaklehenagotik prestatu gura dituztela, bainaguretzat oso zaila da Gabonak baino hiruaste lehenago prezioak zehaztea. Prezioakbikoiztu egiten dira”. Gehienak betiko beze-roak badira ere, horien ohiturak aldatuzjoan dira: “Lehen ezin genituen produktuakegosi; orain aldiz, denbora aurrezteko edo,dena egosita ematea eskatzen digute”.Komunikabideek lau haizetara zabaltzenari diren krisiaren eraginari buruz galdetudiogu Rivasi: “Igarri dugu, batez ere jatetxe-ek egiten dituzten eskarietan”.m

Sarrikobaso 13, ALGORTATel.: 94 430 53 40

Maruja Rivas, Jose Julio Vega eta Silvia Vega Sarrikobaso Itxaskiak dendan

UK49

galdaretxegOZOLABEA

• Maidagan 35 GETXO Tel. 94 491 11 25• Mayor 17 AREETA Tel. 94 464 77 29• Sabino Arana 67 LEIOA Tel. 94 464 40 58• Telletxe 11 ALGORTA Tel. 94 460 32 14• Sabino Arana 9 SOPELA Tel. 94 676 11 01

Erreserbak: 94 463 03 92Artaza Etxea Eraikina. Gobela eraikinaren aurrean • LEIOA

• gosariak• txuletoia • bakailoa

• arrain freskoaasteburuetan bazkari eta afariak enkarguz

ARTAZA ETXEAjatetxea

LAS MERCEDES 31 • TEL.: 94 464 41 25

AREETA

Harategia eta txarkuteria

JUAN-MARI

jatetxea

tel./fax: 94 491 34 91

Martiturri estarta 1848993 Andra Mari -

Getxo

[email protected]

UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa / 48991 Getxo / [email protected] / tel.: 94 491 13 37

HARPIDETZA > bete azpiko fitxa eta guri bidali

Izena.............................Deiturak......................................................Kalea & zenb..............................................Herria............................e-mail.........................................Telefonoa........................................

Urtero o 20 euro o 30 euro o 50 euro o beste kopuru bat ............... euro

Kontu zenbakia (20 digito).

oooo oooo oo oooooooooo

aldizkaria etxeanjaso gura baduzu

zzoorriioonnaakkeettaa

uurrttee bbaarrrrii oonn!!

Page 26: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

UK51

[komikia][horoskopoa]

50UK

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(A(Abenduak 21 urbenduak 21 urtarrilak 19)tarrilak 19)Urte osoa txokolatea etahanburgesak jaten eman duzu, etaorain dieta egiten hasi gura duzula.Badakizu Gabonak ez direla garaiona gutxi jateko. Amama haserretuegingo zaizu ez baduzu prestatuduen guztia probatzen.

(A(Abuztuak 18 irailak 16)buztuak 18 irailak 16)Bizilagunez txutxu-mutxuka hastea askogustatzen zaizu, baina zure bizitzaz berbaegiten hastean haserretu egiten zara.Badakizu, ez egin besteei zuri egitea guraez duzuna.

(M(Marartxtxoak 21 apirilak 19)oak 21 apirilak 19)Kotxe barriak arazo asko emandizkizu. Aste honetan tailerrera eroanbehar izan duzu barriro ere. Agianondo zaintzen ez duzulako da. Edo,beharbada, saldu zizunemakumeagaz berba egin beharkozenuke.

(E(Ekainak 19 uztailak 18)kainak 19 uztailak 18)Zergatik jartzen zara hain urduri?Arazoak lasaiago hartzen ikasi beharduzu. Bikoteagaz berba egin, etalaguntza eskatu. Inor baino hobetoezagutzen zaitu eta gomendio onakemango dizkizu ziurrenik

(O(Otsailak 19 martsailak 19 martxtxoak 20)oak 20)Etxean leihotik begira ematen duzueguna. Egia da eguraldiak ez duelagehiegi laguntzen, eta euria gorrotoduzula. Baina badago zeregina:zinemara joan, tabernan garagardobat hartu… Ez izan alferra, eta irtenzaitez kalera.

(U(Uztailak 19 abuztuak 17)ztailak 19 abuztuak 17)Gainontzekoen gainetik dagoelapentsatuz, jarrera harroa dueneanamorrua sentitzen duzu. Paso egitenikasiko bazenu, beragaz zaudenbakoitzean ez zinateke su bizianipiniko.

(A(Azarzaroak 16 abenduak 20)oak 16 abenduak 20)Erosketak egitera joaten zarenean guztiaerosi gura izaten duzu. Ez dakizuaukeratzen. Laster, beherapenak datoz etagehiago erosi gura izango duzu. Hobekreditu txartela etxean uzten baduzu.

(U(Urriak 17 azarrriak 17 azaroak 15)oak 15)Familiako kide kutun bat urrutirajoango zaizu. Hilabete batzuk bakarrikemango ditu kanpoan. Hala ere, askobotako duzu faltan. Etxera heltzendenean besarkada handia eman.

(I(Irailak 17 urriak 16)railak 17 urriak 16)Sakelakoagaz nazkatuta zaude.Momenturik txarrenetan deitzen dizute.Badakizu, dei garrantzitsua jaso behar ezbaduzu, etxean utzi edo itzal ezazu.Lasaiago biziko zara.

(A(Apirilak 20 maiatzak 19)pirilak 20 maiatzak 19)Lanera oinez joaten zarenetik,gusturago zaude lankideakaz.Goizeko haize freskoak behar bezalaesnatzen zaitu. Gainera ez dituzukarabana amaigabeak jasan behar. Ezlegoke txarto udabarrirako bizikletaerostea.

(U(Urrtarrilak 20 otsailak 18)tarrilak 20 otsailak 18)Pentsatu dituzu datorren urterakopromesak? Erretzeari uztea, kirolgehiago egitea … tipikoegiak dira.Izan ausarta eta saiatu benetanaldatzea eskatuko dizuten asmoakaukeratzen. Laguntza behar baduzu,lagunei eskatu.

(M(Maiatzak 20 ekainak 18)aiatzak 20 ekainak 18)Hator, hator mutil etxera; gaztainazimelak jatera. Ez duzu gabon gauaospatzeko gogorik, baina badakizuetxera ez bazoaz gurasoak minduegingo dituzula. Zergatik ezin duteulertu Gabonak gorroto dituzula?

Illeta z/g (Sarrikobasorekin bat)T:94 430 69 42 /ALGORTA

• BIDRIERAK

• GRABATUAK AREA TEKNIKAREKIN

• ISPILU ERRALDOIAK

• INSTALAZIO OROKORRAK

• FUSIN

BATIZ KRISTALDEGIA

GETXOKO KIROL PORTUAArriluze z/g • Tel.& Fax: 94 491 53 21

ALGORTA • GETXO

prentsa • aldizkariak

G O I Z E A N

Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

Orduña Mendatea 1T: 430 22 13

GETXO

Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

“Gozoki eta prentsa, gutxi denik ez pentsa”

Usategikafetegia

Usategi parkea z/g,Algorta

*Telf. erreserbak: 94 460 64 13

w w w . k o s k a i r r a t i a . c o m

Page 27: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

52UK

[email protected] ppoossttaa eelleekkttrroonniikkooaa

UUKK UUrriibbee KKoossttaakkoo AAllddiizzkkaarriiaa

ku

Nor da?• Baga, biga, higa...

• Hegoak ebaki banizkio...

• Gu sortu ginen enbor beretik...

> Aurrekoaren erantzuna: Maddalen Arzallus

> Irabazlea: Gotzone Olaeta*

*deitu telefonoz goizez: 94 491 13 37

Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak, asmatzen duzuenon artean lagun birentzako degustazio berezia zozketatukodugu:

UK Uribe Kostako Aldizkaria. 171 posta kutxa 48990 [email protected]

asmatu eta irabazi > lagun birentzako bazkaria

Usategikafetegia

Usategi parkea z/g, AlgortaTelf. erreserbak: 94 460 64 13

denborapasa LUMA aldizkariaren eskutik

HITZ GURUTZATUAK Ezker eskuin

Goitik behera1. Musika-jaialdia. 2. Guztiz ase.Kontsonante sabaikaria. 3. Alfer. Jitea,itxura. 4. Hego Europako estatu bate-koa. 5. Gizon izena. Bizkaieraz, omen.Alfabetoko azken letra. 6. Lizarranbarrena igarotzen den ibaia.Amerizioaren ikurra. Biarnoko hiribu-rua. 7. Siziliako kolonia greziarra.Kontsonantea. 8. Kontsonantea.Irazia. 9. Gipuzkeraz usain. Ipar EuskalHerrian, era. Boroaren ikurra. 10.Askatasuna ekarri(ko) du.

Soluzioak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

1. Agiri berezia. 2. Usoak ugari igarotzen diren leku. Gipuzkoako matri-kula zaharretan. 3. Sega-langileak. 4. Oinez mugitu. Nafarroako herria.Aezkoan. 5. Suari dario. ... Lopez Mendizabal, Tolosako euskaltzalea.Kontsonantea. 6. Sarrera. ... gaindi, mugaren gainetik. 7. Nafarroakomonasterio ospetsua. Lapurdiko herria. 8. 500. Gipuzkeraz, tripazain.9. Biloa. Bokala. Bat. 50. 10. Edo. Eraikin baten euskarri zut.

MANIFESTUAUSATEGISSSEGALARIAKIBILIARIAKEIXAKATATEAMUGAZLEIRESARADTRIPAZAILEAAILALAZUTABE

UK53

[flashback]

Algortako Biotz-Alai, 1953Algortako abesbatzaren historian hiru etapa gutxienez bereiz ditzakegu. Lehenengoan (1923-27) gizonezko korua izan zen,

Manuel Gainzaren (Juan Jose Gainzaren aita) zuzendaritzapean.Argazkia, bigarren etapakoa da (1950-55). Durangoko Angel Uriguen apaizak, eliz zereginetarako (Gabonak, Aste

Nagusia, herriko jaiak…) batez ere sortutako korua. Bihotz-Alai izena aldi honetakoa da, ez lehenagokoa. Esan daiteke SanNikolas elizako korua izan zela; zuzendaria eliza horretako organista zen. Koru mixtoa. Kontzertu gutxi batzuk ere eskainizituen, baten bat Getxoko Udal Bandak lagunduta.

Hirugarren etapa, interesgarriena eta oparoena, gehiago ezagutzen duguna: Juan Jose Gainza (1966-89) eta JavierOierzabal (1989-…). Eta zer egin mendeurrena heltzeko (2023)? Bada, bere kontzertuetara joan (laster izango dugu urterokoBazkide Kontzertua), bazkide izan eta animatuz gero bertan kantatu, gaitasunik balego. m

Ezkerretik eskuinera, goitik hasita.Gizonezkoak: Iñaki Landa, Patxo Jimenez, Patxi Camiruaga, Iñaki Gainza, Jose Juan Gainza, Jesus Lopez de Uralde, ??, Muruaga, ??,

Chan Martin, Hermosilla, Chato Urrutia, Angel Zubizarreta, Castro, Enrique Agirre, Herrero, Rafael Uriarte, Ramon Rivas?, ??, Jesus Cea,Moragues, Alfonso Zarraga, Rafael Padro, Roman Cestona, ??, Jose Mª Basozabal, Juan Olaskoaga, Roman Inchaurtierta, AgustinZubizarreta, Tomas Larrinaga, Jose R. Gerediaga, Tomas Larrinaga, Juan Jose Rivas?, Luis Rodriguez.

Emakumezkoak: Billalabeitia, Gomez, ??, Mª Teresa Zugasti, Carmen Bengoetxea, Begoña Zubiaur, Begoña Larrea, Nieves Porset, MªAngeles Llorente, Ana Mª Gutierrez, Carmen Turrez, Mª Cruz Bretos, Mª Isabel Igual, Josefina Zubizarreta, Miren Inchausti, Urrutia, YoliHormaza, Mª Luz Porset, Maria Otazua, Juana Mª Cajigas, Abilia Diaz, ??, Juana San Anton, ??, Aintzane Sorozabal, ??, Estibarlanda.

Zuzendaria: Angel Uriguen (apaiza)Oharra: aurreko aleko argazkian izen bi falta dira. Luis Mari Bilbao eta Aretxabaleta (eskuaren atzean).

Bittor Egurrola

Page 28: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.

54UK

[aitormenak]

“Nire buruarekin hobeto sentitzeko aukera eman dit Bilbok”

LABURREAN— Gaztea izan arren (24 urte ditu) esperientzia handiko kazetaria da Joseba Olagarai etxalartarra(Nafarroa). Jaiak 2004 saioan hasi zen EITBn eta ordutik lan eta lan ibili da kamara aurrean, zein atzean. GehienekETB1eko haurrentzako Betizu saiotik ezagutuko duzue, nahiz eta bi urte pasa diren utzi zuenetik. Azken urtean,Andoni Aizpuruk zuzentzen duen Horrelakoa da bizitza saioan ikusi dugu erreportajeak egiten. Orain, kamerarenbeste aldera pasa da eta eitb.com interneteko atarian erredaktore lanetan dabil; kamera aurreko, zein atzeko lanagustuko badu ere, pertsonaia publikoa izatea zaila dela aitortu digu Olagaraik.

JOSEBA OLAGARAI > EITBko kazetaria

Testua: Maitane Nerekan

Defini ezazu zeure burua berba bitan.Ni neu.

Historiako zein pertsonaia miresten duzu gehien?Nire amona; eredu bikaina izan da niretzat.

Zein filmetan egingo zenuke protagonistaren papera?Psicosis (Alfred Hitchcock). Nire pelikula faboritoa da eta AnthonyPerkinsen papera gustura egingo nuke.

Orain zarena izango ez bazina zertan nahi zenuke jardun?Bertsolaritzan ariko nintzateke.

Ohitura txarren bat badaukazu?Asko. Despistatu hutsa naiz, dena galtzen dut eta desordenatu hutsa naiz.

Aitor dezakezun bizio bat?Gominolak.

Berriz egingo zenukeen bidaiarik badago?Bidaia asko egin ditut, baina ez nuke bakar bat ere errepikatuko. Nahinituzke leku berriak ezagutu, nahiz eta denek eman didaten arrazoi batberriz ere bueltatzeko.

Irakurri duzun azken liburua?Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak. Berezia da, polita.

Ikusi duzun azken filma?Moulin Rouge. Aspaldi ikusi nahi nuen filma zen eta ikaragarri gustatuzait. Gainera protagonista, Nikole Kidman, nire aktore faboritoa da.

Zer hutsegite ez duzu sekula barkatzen?Hitz egin ondoren ia edozein gauza uler dezakedala uste dut.

Zure ametsetako bat?Bere buruaz harro dagoen pertsona izatea.

Euskal Herriko zure txoko kuttuna?Bilbo (Bizkaia). Bizimodu berria, lagunarte berria eta nire buruarekinhobeki sentitzeko aukera eman dit Bilbok. m

Page 29: 149.zenbakia / 2008 abenduak 19 · Euskal Herriko Selekzioaren aldeko ekimena Uribe Kostan. 46. ELKARRIZKETA. Willy Uribe. AMAITZEKO 49. NORA JOAN.Sarrikobaso Itxaskiak. 50. HOROSKOPOA.