2006_5_idatzia2ega.pdf

download 2006_5_idatzia2ega.pdf

of 8

Transcript of 2006_5_idatzia2ega.pdf

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    1/8

    E eredua

    Donostia - San Sebastin, 1 01010 VITORIA-GASTEIZtef. 945 01 83 86 Fax 945 01 83 35 / 36 e-mail [email protected]

    IRAKASLEEN HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

    HE2

    PROBA IDATZIA

    - Proba honek hiru ariketa ditu: 1) Irakurmena 2) Idazlan laburra 3) Idazlan luzea- Denbora: 3 ordu.

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    2/8

    E eredua

    2

    1.- IRAKURMENA

    Mundu Kosmopolita

    Nahitaez (1) bizi beharra daukagu , idatzi zuen Kant filosofoak orain dela berrehun urte pasatxo eta harrezkerohanditu baino ez da egin pertsonen eta gizataldeen arteko lotura eta harremana. Planeta biribil batean bizi gara etamugatua du bere zabalera. Esan liteke auzune batean bezala bizi garela eta gero eta (...2...) direla herrialdeen artekoharremanak auzune global horretan. Gaur egun, munduaren mutur batean gertatzen denak (Irak) berehalakoondorioak ditu beste muturrean (Madril, London, Txina...).

    Egia esan, aspalditik datorren kontua da mundializazioa. K. Marxek Manifestu Komunista n ondo agerian utzizuenez, kapitalak muga guztiak (3) ditu. Azken urteotan, ordea, azkartu egin da prozesu hori, eta larriagoak dirahorren ondorioak: desberdintasunen hazkundea, ingurumenaren (4), hiesa, terrorismoa, e.a.

    Ekonomiari dagokionez, estatu nazional batzuetara mugatutako ekonomiek osatu dute orain arteko

    konstelazio historikoa. Konstelazio hori, ordea, auzitan jarri du globalizazioak eta, dagoeneko, ez dute muga (5)ezagutzen munduko ekonomiaren fluktuazioek, aldaketa teknologikoek eta arrisku ekologikoek. Habermasek dioenbezala, konstelazio posnazionalean bizi gara, (6).

    Biztanleok, bestalde, ez gara hangoak edo hemengoak: aitzitik, munduko biztanle bihurtu gara, kosmopolisekohiritar; kospomolitak gara, (7). Gure errealitatea nazioarteko errealitatea da, globalizatua, onerako zein txarrerako.Gure herrialdeko mugetatik harago bizi gara. Estatuek gero eta gauza gutxiago erabaki dezakete, euren mugez kanpohartzen baitira erabakiak. Europako batasunean, adibidez, erabakien %50 (8) Estatu nazionaletik kanpo hartzendira.

    Errealitate sozial eta politiko berri hori ulertzeko begirada berri bat behar dela uste du Ulrich Bechek, begiradakosmopolita, alegia. Lehendik ere ezaguna genuen soziologo alemaniar hori arriskuaren gizarteaz idatzi zuen liburuerakargarriarengatik. Soziologia garai berrietara egokitu (9) dabil, bere lagun Anthoniy Giddens britaniarrarenantzera. Kosmopolitismo berri bat aldarrikatzen digu (10). Ez da betiko kosmopolitismo unibertsalista utopikoa,baizik eta errealista. Horra hor bere teoria: errealismo kosmopolita ez da inolako utopia, errealitatea baizik ( Begiradakosmopolita edo gerra bakea da, Paidos, 2005).

    Errealitatea bera bihurtu da kosmopolita. Eta begi-bistan ditugu hori adierazten duten frogak. Esate baterako,(11) ezagutzen ez duen arrisku terroristari begiratu besterik ez dago. Globalizazioaren kontrako erresistentziakberak ere (12) globala hartu du. Kosmopilitismoa, hartara, amets filosofiko hutsa izatetik errealitate hutsa izaterapasatu da. Are gehiago, aro berriaren ezaugarri bihurtu da, modernitatearen (13).

    Begirada kosmopolitak mugarik eza esan nahi du. Alegia, zibilizazioak eragindako arrisku eta krisi globalhonetan, indarra (14) dutela bereizketa zaharrek: barruak eta kanpoak, nazioak eta nazioarteak, guk eta besteak,tokikoak eta globalak. Eta bizirik irauteko beharrezkoa izango da bestelako errealismo bat, izaera kosmopolita izango

    duena. Begirada nazionalak ez du kontuan hartzen hiri unibertsal hori; alegia, nazio-estatuak ez direla (15) eurenarazo nazionalei irtenbidea emateko.

    Kosmopolis edo hiri unibertsal horrek aukerak eta zailtasunak, biak batera, eskaintzen dizkigu. Alde batetik,gure demokraziak akatsez eta kontraesanez beteta daude, eta itsuak izango ginateke justuak direla esango bagenu.Izan ere, oso ohikoa egiten zaigu ikustea toki askotan nola jartzen diren praktikan ekintza arbuiagarriak (heriotzazigorra, esate baterako) eta, (16), nola hartzen ditugun aintzat balio unibertsalak (giza eskubideak eta zientzia,besteak beste).

    Hala ere, ez dugu globalizazioaren beldur izan behar. Alde batetik, (...17...) delako eta, bestetik, globalkionuragarria ere badelako. Dena ez da txarrerako globalizazioaren negar-herri honetan. Globalizazioak badu aldeonik ere. Adibidez, guztiok munduko hiritar garen sentimendua (18) du. Eta ondorioz, ideal kosmopolita ageriandago mundu osoan hedatu den kontzientzia pazifistan zein ekologistan, giza eskubideen errekonozimenduan,

    nazioarteko zuzenbidearen premian, gizateriaren kontrako krimenen salaketan eta beste ekimen askotan.

    Zeinek ordezkatuko du mundu kosmopolita hori? Kant filosofoak zioen moduan, ezinbestekoa da zuzenbidearen eta bakearen ordenamendu kosmopolita bermatuko duen Nazio Batuen Elkartea. Aginte global horrek

    Ondorengo testuan hainbat hutsune ageri dira. Aukeratu hutsune bakoitzari dagokion hitzikaproposena eta dagokion letra beheko laukitxoetan idatzi.

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    3/8

    E eredua

    3

    bermatu eta zaindu beharko ditu berdintasun politikoaren printzipioak: demokrazia, giza eskubideak, justizia sozialaeta ingurumenaren kudeaketa (19).

    Elkarrekiko mendekotasun egoera trasnazional eta kosmopolita honen aurrean, berehala sortzen dira honakogalderak: ez ote da berandu betiko nazioa eraikitzen hasteko? Ba al du zentzurik independentzia (20)ibiltzeak? Ez al gaitu oraindik begirada nazionalak menderatzen?

    Berria- tik hartua, Jon Sudupe

    1.- a) elkarrekin

    b) gizabanakoekin

    c) lurrean

    d) duintasunez

    2.- a) indartsuagoak

    b) kamutsagoak

    c) estuagoak

    d) ahulagoak

    3.- a) eraiki

    b) eraitsi

    c) finkatu

    d) moldatu

    4.- a) atxikimendua

    b) hondamendia

    c) gaitzespena

    d) hondakinak

    5.- a) nazionalik

    b) zehatzikc) iragarririk

    d) kontrajarririk

    6.- a) gutxienez

    b) ordeac) honenbestez

    d) honezkero

    7.- a) bereziki

    b) alegiac) besterik gabe

    d) izatez

    8.- a) baino gehiago

    b) baino gutxiagoc) inguruan

    d) ezinbestean

    9.- a) beharrean

    b) asmoz

    c) nahian

    d) omen

    10.- a) betiko

    b) oraingoan

    c) oraindik orain

    d) gaurkoz

    11.-a) porrotik

    b) mugarik

    c) liderrik

    d) xederik

    12.- a) eite

    b) aldarte

    c) gogoeta

    d) ikur

    13.- a) zuzengarri

    b) zaindaric) bereizgarri

    d) atzetik

    14.- a) jalgi

    b) hartuc) galdu

    d) lausotu

    15.- a) zapuztu behar

    b) gauzac) aurrerantzean

    d) jatorriz

    16.- a) gainera

    b) halabeharrezc) nonbait

    d) aldi berean

    17.- a) taxuzkoa

    b) saihestezina

    c) ezaguna

    d) esanguratsua

    18.- a) bermatu

    b) itaundu

    c) goraipatu

    d) sustatu

    19.- a) sotila

    b) xehatua

    c) zuhurra

    d) jariotsua

    20.- a) arbuiatzen

    b) eskatzen

    c) oldartzen

    d) gotortzen

    Erantzun egokiena aukeratu eta beheko laukietan idatzi.

    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

    11 12 13 14 15 16 17 18 19 20

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    4/8

    E eredua

    4

    2.-IDAZLAN LABURRA

    Gutxienez 200 hitz dituen idazlana egin behar duzu ondoko gaiari buruz. Zure idazlanakalifikatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan: testuaren adierazpen-maila, elaborazioa,antolamendua eta zuzentasuna.

    Tutorea zara. Arazoak dauzkazue ikasle batekin: ikaraturik dauzka ikaskideak; dena aztoratzen du. Ezin duzue klaserikeman. Idatzi ikuskariari: eman horren berri eta eskatu laguntza. Hizpide hauek garatu behar dituzu:

    - giroa azaldu/deskribatu- eskaria egin (laguntza-mota zehaztu) eta arrazoitu

    .

    ..

    ..

    ..

    10...

    ..

    ..

    ..

    ..

    20...

    ..

    ..

    ..

    ..

    30...

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    5/8

    E eredua

    5

    ..

    ..

    ..

    ..

    40...

    ..

    ..

    ..

    ..

    50...

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    6/8

    E eredua

    6

    3.- IDAZLAN LUZEAOndoko bi gaien artean bat aukeratu eta gutxienez 300 hitz dituen idazlana osatu behar duzu.

    Zure idazlana kalifikatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan: testuaren adierazpen-maila,elaborazioa, antolamendua eta zuzentasuna.

    Gurasoen banaketa eta seme-alaben zaintza:

    zaintza konpartitua, zilegi. Lege berrirakoaurreproiektuak aitari eta amari, bi bikotekideei,onartuko die seme-alaben zaintza. Orain arte amarenesku uzten ziren kasu gehienetan. Eman zure iritzialege-aldaketa horren garrantziaz eta egokitasunaz. Hizpide hauek garatu behar dituzu:

    - lege-aldaketaren kontestua (egoera azaldu)- lege-aldaketarako arrazoiak- gurasoen eskubidea eta/ala betebeharra- lege-aldaketaren balorazioa- azken gogoetak

    14 urterekin lanera?

    Frantziako Legebiltzarrak hala onartu du. Joan denazaroko istiluen ondoren dator neurria Villepin lehenministroak proposatuta. Eman zure iritzia aldaketahorren egokitasunaz eta ondorioez. Hizpide hauekgaratu behar dituzu:

    - egoera azaldu/deskribatu (autoak erre,ikastetxeetan triskantzak, etab.)

    - neurri horren eragina eta ondorioak baloratu- azken gogoetak

    .

    ..

    ..

    ..

    10...

    ..

    ..

    ..

    ..

    20...

    ..

    ..

    ..

    ..

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    7/8

    E eredua

    7

    30...

    ..

    ..

    ..

    ..

    40...

    ..

    ..

    ..

    ..

    50...

    ..

    ..

    ..

    ..

    60...

    ..

    ..

    ..

  • 8/11/2019 2006_5_idatzia2ega.pdf

    8/8

    E eredua

    8

    ERANTZUNAK

    Irakurmena

    1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

    A C B B A C B A C B

    11 12 13 14 15 16 17 18 19 20

    B A C C B D B D C B