2010-2011 Matrikulazio kanpaina bihartik aurrera izango da ...Umeentzat berriz, Planet 51 jarriko...

8
2010eko urtarrilaren 31a, igandea::: 3.178 zka. ::: www.kronika.net ZINEA `Planet 51´eta `Que fue de los Morgan´ gaur ikusgai Astebururo bezala, bi pelikula jarriko dituzte gaur Biteri kul- tur etxean. Helduentzat, Que fue de los Morgan jarriko dute, arratsaldeko 19:30etan. Umeentzat berriz, Planet 51 jarriko dute, euskeraz, arratsaldeko 17:00etan. ❙❙ DBH-B ATERATZE P ROZESUA Bigarren Hezkuntzako institutu berria datorren ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berria jarriko dute martxan datorren ikasturtetik aurrera, 12 urtetik 18 urte bitarteko hernania- rrentzat. Bateratzea egingo dute Hernaniko hiru ikastola publikoek eta Hernani Institutuak. Erabakia Eusko Jaurlaritzak hartu du. /6-7 KAROBI ELKARTEA Barrikotean izena emateko azken aukera gaur Karobi elkartean barrikotea egingo dute otsailaren 12an. Bazkideek gaur izango dute izena emateko azken aukera; eta astelehenetik aurrera, gai- nerako herritarrek izango dute izena emateko aukera. ❙❙ Hernaniri buruzko bideo turistikoa /2 Askagintza: Astigarragako txotx denboraldiko kartel lehiaketa /2 Alkatea bigarren politkari baloratuena /2 Kirolak /3 Eskelak /3 Astigarragako kultur agenda /8 GAUR KRONIKAN 2010-2011 Matrikulazio kanpaina bihartik aurrera izango da zabalik BIHARTIK otsailaren 12ra zabalik izango da 2010-2011ko Matrikulazio kanpaina. Hernanin, 700 familia inguruk eraba- ki beharko dute non matrikulatu bere seme-alabak. Matrikulazioak hiru ziklotan egin beharko dituzte: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hernanin 5 ikastetxeetan matrikulatzeko aukera izango da, lau publiko eta pribatu bat: Langile Ikastola, Urumea Ikastola, Elizatxo Ikastola, Inmakulada Ikastetxea eta Ereñotzuko Txirrita ikastola. /4-5 POLTSAK berrerabiltzeko kanpaina 2009an jarri zen martxan, eta helburua zen plastikozko poltsak kaletik kentzea. Kanpaina Udaleko ingurumen sailak eta Hernaniko 90 dendarik elkarlanean bultzatu zuten. Kanpainaren aurreneko fasean, bonoen zozketa izan da martxan, abendura arte. Bihartik aurrera, berriz, kanpainaren bigarren fasea hasiko da. Orain, bezoroek, eskatzen duten poltsa bakoitzeko 5 zentimo ordaindu beharko dituzte. /2 Bihartik aurrera bezeroek bost zentimo ordaindu beharko dituzte eskatzen duten poltsa bakoitzeko Poltsak berrerabiltzeko kanpaina bigarren fasean sartu da, eta edozein materialezko poltsak kobratuko dituzte.

Transcript of 2010-2011 Matrikulazio kanpaina bihartik aurrera izango da ...Umeentzat berriz, Planet 51 jarriko...

  • 2010eko urtarrilaren 31a, igandea::: 3.178 zka. ::: www.kronika.net

    � Z I N E A

    `Planet 51´eta `Quefue de los Morgan´gaur ikusgai

    Astebururo bezala, bi pelikulajarriko dituzte gaur Biteri kul-tur etxean. Helduentzat, Quefue de los Morgan jarrikodute, arratsaldeko 19:30etan.Umeentzat berriz, Planet 51jarriko dute, euskeraz, arratsaldeko 17:00etan. ��

    � D B H - B A T E R A T Z EP R O Z E S U A

    BigarrenHezkuntzako institutu berria datorren ikasturtean

    Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako institutu berriajarriko dute martxan datorrenikasturtetik aurrera, 12 urtetik18 urte bitarteko hernania-rrentzat. Bateratzea egingodute Hernaniko hiru ikastolapublikoek eta HernaniInstitutuak. Erabakia EuskoJaurlaritzak hartu du. /6-7

    � K A R O B I E L K A R T E A

    Barrikotean izenaemateko azkenaukera gaur

    Karobi elkartean barrikoteaegingo dute otsailaren 12an.Bazkideek gaur izango duteizena emateko azken aukera;eta astelehenetik aurrera, gai-nerako herritarrek izango duteizena emateko aukera. ��

    Hernaniri buruzko bideo turistikoa /2

    Askagintza: Astigarragakotxotx denboraldikokartel lehiaketa /2

    Alkatea bigarren politkari baloratuena /2

    Kirolak /3

    Eskelak /3

    Astigarragako kultur agenda /8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

    2010-2011 Matrikulazio kanpaina bihartik aurreraizango da zabalik

    BIHARTIK otsailaren 12ra zabalik izango da 2010-2011koMatrikulazio kanpaina. Hernanin, 700 familia inguruk eraba-ki beharko dute non matrikulatu bere seme-alabak.Matrikulazioak hiru ziklotan egin beharko dituzte: HaurHezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzan. Hernanin 5 ikastetxeetan matrikulatzeko aukeraizango da, lau publiko eta pribatu bat: Langile Ikastola,Urumea Ikastola, Elizatxo Ikastola, Inmakulada Ikastetxea etaEreñotzuko Txirrita ikastola. /4-5

    POLTSAK berrerabiltzeko kanpaina 2009an jarri zen martxan, eta helburua zenplastikozko poltsak kaletik kentzea. Kanpaina Udaleko ingurumen sailak etaHernaniko 90 dendarik elkarlanean bultzatu zuten. Kanpainaren aurreneko fasean,bonoen zozketa izan da martxan, abendura arte.

    Bihartik aurrera, berriz, kanpainaren bigarren fasea hasiko da. Orain, bezoroek,eskatzen duten poltsa bakoitzeko 5 zentimo ordaindu beharko dituzte. /2

    Bihartik aurrera bezeroek bost zentimo ordaindubeharko dituzte eskatzen duten poltsa bakoitzeko Poltsak berrerabiltzekokanpaina bigarren fasean sartuda, eta edozein materialezkopoltsak kobratuko dituzte.

  • 22010-I-31 igandea

    � G I Z A K E R I N K E S T A

    MarianBeitialarrangoitiada Gipuzkoako

    bigarren politikaribaloratuena

    Hernaniri buruzko bideoturistikoa jarriko dute

    bihar Biterin

    HERNANIREN ingurukobideo turistikoa emangodute bihar, Udalak an -tolatuta. Emanaldia Biterikultur etxean izango da,arratsaldeko 19:00etan. Bi -deoa Euskal Herriko hain -bat herriri buruzko doku -mental sorta baten parteda, Barne barnetik izenekoa.

    Grabaketa lanetazGaldere ikusentzunezkoenpresa arduratu da, etabideo dokumental bakoi -

    tzak herri bat aurkezten du.Hernaniren inguruko gra -ba ketak urrian bukatuzituzten.

    Udalerria hobeto ezagutzeaBideoaren helburua da, 30minututan udalerria hobetoezagutzea: historia, ondarea,tradizioa, kultura, eta abar.

    Proiekzioaren ondoren,salgai jarriko dute, 8 euroan,Hernaniko hainbat liburu-dendetan. ��

    Emanaldia Udalak antolatu du etahelburua da udalerria hobeto ezagutzea.

    Mikel Aldekoa Otalorada kartel lehiaketako

    irabazlea

    ASTIGARRAGAKO sagar -do denboraldirako kartel le -hia keta antolatu zuten As -tigarragako Udalak, As ka -gintzak eta Sagardoe txeak.Irabazlea Mikel Al dekoaOtalora izan da, Aska gin tza -ren esanetan, oso ondo adie -raz ten duelako lehiaketarenhelburua: «sagardo denbo -raldian drogen kontsumoarduratsua bultzatzea». ��

    Lehiaketa antolatudute AstigarragakoUdalak, Askagintzaketa Sagardoetxeak.

    Marian Beitialarrangoitia alkatea.

    Inkesta Gizakerrekegin du. Balorazioa

    egiteko orduan,kontuan hartutakoa

    da politikariek2009an egindakolana eta gestioa.

    MARIAN BeitialarrangoitiaHer naniko alkatea da Gi puz -koako bigarren politikari balo -ratuena, 5,34 punturekin.Inkesta Gizakerrek egin du,ikerketa sozialean eta merkatu-azter ke tan diharduen enpresak.

    Inkesta egiteko orduan,baloratu dena da politikariek2009an egindako lana eta gestioa.

    Inkestaren arabera, Gipuz -koako politikari baloratuenaMarkel Olano da, 5,46 pun -turekin. Hirugarren pos tuanJoseba Egibar dago, 5,25punturekin. ��

    Otsailetik aurrera poltsa bakoitzekobost zentimo kobratuko dituzte

    UDALEKO ingurumen sailaketa Hernaniko 90 dendarik el -kar lanean bultzatutako pol -tsak berrerabiltzeko kanpainabigarren fasean sartu da urteahastearekin batera. Eta orain,otsailetik aurrera, bezeroak es -katzen dituen poltsa bakoi -tzeko bost zentimo ordaindubeharko ditu.

    Ingurumen sai letik azaldudutenez, edozein materialeta kopoltsak kobratu ko dituzte:«paperezkoak, plastikozkoak,telazkoak... edozein poltsa, de -na bihurtzen baita honda kin.Asmoa da jendeak bere etxetikeramatea poltsa». Eta gaine ratudute: «ez da poltsak or dain -tzeko zigor bat, inguru me narikalte egiteagatik bai zik».

    Zabor tasan %30ekobonifikazioa Ingurumen sailak jakinarazi

    du gainera, kanpaina honenbarruan dauden merkata -riek %30eko bonifikazioaizango dutela zabor tasan.

    Egun 90 denda daude pol -tsen kanpainan sartuta etahasieran egin bezalaxe,komertzio guztiei luzatu ko

    diete parte hartzeko aukera.Parte hartzen duten dendekbadute horren marka.

    Aurreneko kanpaina «oso positiboa»Poltsak berrerabiltzeko kan -paina 2009an jarri zen mar -txan helburua izanda plas -tikozko poltsak kaletik ken -tzea. Eta hori bultzatzeko,bonoen zozketako kanpainaegin zen urte osoan zehar.Merkatari gehienek esandute plastikozko poltsenerabilera jaitsi dela etakanpainaren bultzatzaileakoso pozik daude. «Langogorra izan da, bainaerantzuna ikusita osopositibotzat hartu dugu.Denda batzuetan esan digute1/3 jaitsi dela poltsenerabilera eta beste batzuetangehiago ere bai». ��

    Udaleko ingurumen sailetik azaldu dute aurreko kanpainan lortutako emaitzekin oso pozikdaudela, «plastikozko poltsen erabilera 1/3 edo gehiago jaitsi delako zenbait dendatan».

    � P O L T S A K B E R R E R A B I L T Z E K O K A N P A I N A

    Iraitz Apestegiak Aliprox dendan jaso zuen abenduko sarietako bat.

    Kartel irabazlea

    � B I D E O T U R I S T I K O A � ASKAGINTZA -TXOTX DENBORALDIKO KARTEL LEHAIKETA

  • 2010-I-31 igandea

    3 K I R O L A K

    � P E L O T A - B i n a k a k o T x a p e l k e t a N a g u s i a

    � F U T B O L A

    � A R E T O F U T B O L A

    Asteburu kaxkarra Yone Boutique etaAidurrentzat

    Yone Boutique eta Aidurrek ezin izan zuten irabazi atzo. YoneBoutiquek Pinturas Gorka taldearen kontra jokatuko zuen, eta3-3 berdindu zuten. Julen Giraldoren esanetan «berndiketarekingoiko taldeak urrundu egin zaizkigu, eta gora egiteko aukeraparegabea galdu dugu».

    Aidurrek berriz, Aratz taldearen kontra jokatu zuen eta 3-1galdu zuen. Hortaz, igoerako ligaxka jokatu nahi badu, hurren-go bi partiduak irabazi beharko ditu. ��

    � B O L A

    Hernaniko bolariektiraldia izango dutegaur Seguran

    Bola txapelketako bigarrentiraldia izango da gaurSeguran, eta hutsik egingabe, bertan izango diraHernaniko bolariak. Joan denasteburuan binakako txapel-ketako aurreneko tiraldia izanzen Añorgan, eta lehenengohernaniarrak A. Santos eta M.Retegi izan ziren. ��

    � E R R U G B I ABartzelonaren kontra jokatuko dugaur Hernanik

    Ligari helduko dio berriz eregaur Hernanik, Urrezko kopa-ko partiduen ostean.Katalunian dira hernaniarrak,eta Bartzelona taldearenkontra jokatuko dute.Partidua eguerdiko 12:30eta-tik aurrera jokatuko da,Teixonera zelaian ��

    � GIMNASIA ERRT IMIKOA

    Kurtso hasierakoerakustaldia gaurkiroldegian

    Hernaniko Gimansia Erritmikoelkarteak kurtso hasierakoera kustaldia egingo du gaurkiroldean. Erakustaldia goize-ko 11:30etatik 13:00etara.Ber tan, parte hartuko dute2001garren urtean edo lehe-nago jaiotako haurrak; beraz,benjamin, alebin, infantil, ka -dete eta jubenil mailakoak. ��

    Mendizibal eta Olaizolak 22-9irabazi zuten, eta hirugarren

    jarri dira sailkapenean

    PUNTU garrantzitsua lortuzuten atzokoan Oier Men -dizabal eta Aimar Olaizolak.Gonzalez eta Pascualen kon trajokatu zuten, Binakako txa -pelketako laugarren pa rtidua,eta erraz irabazi zuten, 22-9.

    Oier Mendizabalek se -guru jokatu zuen, eta era -kutsi zuen, pixkanaka-pix -kanaka konfiantza hartzenari dela. Gogoz gozatu zuenbi eskuekin eta nagusi izanzen atzean; 2 tantu egin

    zituen, eta 2 galdu. AimarOlaizolak berriz, erakus -taldia eman zuen hasiera-hasieratik.

    Atzoko partiduaren os teanhirugarren jarri dira sail ka -penean, 2 punturekin. ��

    Hernani eta Hondarribiarenartekoa golik gabe bukatu zen

    BERDINKETAREKIN buka -tu zen atzo Hernani eta Hon -da rribiaren arteko par tidua,0-0. Aurreneko zatia nahikoberdindua izan bazen ere,txuri berdeak nagusi izanziren bigarren zatian.

    Bigarren zatiko 14garren

    minutuan epaileak GaizkaAduriz kanporatu zuen, bitxartel hori erakutsi ostean,eta Hernanik 10 jokalarirekinjokatu zuen. Hala ere, ezziren kokildu, eta gora eginzuten. Hortik aurera, 3-4 batgol aukera garbi izan

    bazituzten ere 0-0 amaituzuten.

    Datorren astean Pasaia -ren kontra jokatuko dute, etaJon Loranen esanetan,«partidu zaila izango da,baina taldea ondo ikustendut». ��

    V. eta X. URTEURRENAAntonio Odriozola Oiarzabal2005eko urtarrilaren 31n hil zen, 88 urterekin.

    etaXixili Jauregi Iraola

    1999ko abenduaren 22an hil zen, 69 urterekin.

    NAHIZ ETA URRUN JOANMUNDU HONETATIK

    EZ DUZUE ALDE EGIN

    GURE BIHOTZETIK.

    Hernanin, 2010eko urtarrilaren 31n

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    Oier Mendizabalek seguru jokatu zuen, eta bi eskuekin gozatu zuen.Aimar Olaizolak erakustaldia eman zuen partidu hasieratik.

    Bigarren zatian 10 jokalarirekin jokatu arren, Hernanik aurrera egin zuen eta joko ausarta azaldu zuen.

    KONTXI FERNANDEZ PEREZANDREA

    “PASIEGO”(Carlos Rodriguez Barruezoren alarguna)

    Herenegun hil zen, 90 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian Bego -

    Seme-alabak: Jose Antonio eta Marisa Barrios; biloba: Patricia; ezkon arreba: PilarOlloquiegui (Antonio Fernandezen alarguna); ilobak, lehengusuak eta gainerako ahai-deek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR,ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, JUAN BATAIATZAILEAREN parroki eli-zan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2010eko urtarrilaren 31nHelbidea: Maria Magdalena Zaharren EgoitzaOHARRAK: Gorputz-laguntza familia artean egingo da.

    IXIAR OSORO TORRES

    HERNANIKO ZURE LAGUNAK

    Hernanin, 2010eko urtarrilaren 31n

    Zauden lekuan zaudela,muxu goxo bat

  • 2010-I-31 igandea

    4

    GUTXI gorabehera, Herna ni -ko 700 familiek egin behardute bere seme-alaben matri-kulazioa. Zein dira? Ikaste -txee tan hiru ziklo izaten dira,adinen arabera: Haur Hez -kun tza (2-6 urte); Lehen Hez -kun tza (6-12 urte); Derri go -rrez ko Bigarren Hezkuntza(12-16 urte). Ba, hain zuzenere, ziklo bakoitzean lehenen-go aldiz sartu ahal izateko,matrikulatu egin behar da:alegia, 700 familia dira kasuhorretan daudenak (800 batikasle).

    Eta... non matrikulatu hau-rrak? Hernanin 5 ikastetxedituzte aukeran: Langile ikas-tola, Urumea ikastola, Eliza -txo ikastola, Inmakulada ikas-tetxea eta Txirrita ikastetxea(Ereñotzu). Matrikulazioabihar irekiko da, eta otsailaren12ra arte izango da ikastetxee-tan matrikula egiteko aukera.

    Aukera zabala herrian bertanHernaniko 5 ikastetxeek au ke -ra zabala eskaintzen duten,hezkuntza proiektu bat edobeste aukeratu nahi duenaren -tzat. Lau ikastetxe publikodaude: Langile, Urumea, Eli za -txo eta Txirrita; eta ikaste txekontzertatu bat: Inmakulada.

    Inmakuladak, Urumeak,Elizatxok eta Langilek, 2 urte-tik 16 urtera bitarteko eskain -tza daukate, eta EreñotzukoTxirrita ikastetxeak 2 urtetik12 urtera bitartekoa.

    Datorren ikasturtean, 3 ikas-tola publikoek bat egingo dute,12-16 urte bitarteko ikasketak

    egiteko, Jaurlari tzako Hez -kuntza Sailak hala erabakita.

    2.400 ikasle Hernanin matrikulatuak, aspaldiko gehienaHernaniar gehienek herrianmatrikula tzen dituzte berenseme-alabak, baina badirainguruko herrietara eramatendituztenak ere: %13 inguru.

    Azken urteetan, igo eginda matrikulazioa Hernanikoikastetxeetan, 2.008 ikasle zi -ren orain dela 9 urte, eta aur-ten 2.400 ikasle dira, 2-16 adintartean ikasten ari direnak.Hor, kontuan hartu behar dajaiotze tasa ere asko igo delaurte horietan. Baina azken biurteetako datuak kontuanhartuta, 2007-08 ikasturtean

    2.258 ikasle ari ziren Her na -nin ikasten, eta adin tartehorretan zeudenak guztira,2.795 ziren. Aurten berriz,2.400 ikasle ari dira Hernaninikasten, eta guztira 2.713 dira.

    Hernanin ikasteak dituenabantailak azpimarratu dituHernaniko UdalakHernaniko Udalak kanpainaja rri du martxan, Hernaninma trikulatzeak dituen aban-tailak azpimarratzeko. HerrianBizi, Herrian Ikasi izena dukanpainak, eta asmoa da, her-naniarrak animatzea, semea-alabak herrian matrikulatzera.

    Hiru ideia azpimarratudituzte, batez ere, kanpainan.Hernanik eskaintzen duena:aukera zabala eta anitza dela;

    kalitatezko eskaintza dela; etaabantaila asko dituela.

    Merkeagoa, erosoagoa, ber -takoagoa... eta herriaren tza koere aberasgarria da beraz, hau-rrak herrian matrikulatzea. ��

    2010-2011 Matrikulazio kanpaina bihartik otsailaren 12ra

    Hernaniko 700 familiek erabaki egin beharkodute seme-alabak non matrikulatu

    Non matrikulatuko ditut seme-alabak? Guraso askokibiliko du kezka hori buruan garai honetan. Bihar irekiko damatrikulazio kanpaina, Hernaniko 5 ikastetxeetan, eta otsailaren12ra bitartean izango da aukera matrikulazioa egiteko: Langile,Urumea, Elizatxo, Inmakulada eta Ereñotzuko Txirrita eskolan.

    .

    2-16 urte bitartean, 2.400ikasle daude Hernanin

    matrikulatuak, aspaldikogehiena

    ..

    Matrikula egin behar dutenak800 bat dira: 2-3 urtekoak

    403; 5-6 urtekoak 218; eta 11-12 urtekoak 175

    ..

    Hernaniko ikastetxeek aukera zabala eskaintzen dute, adin tarte guztietan.

    - 2001-02: 2.008 ikasle- 2002-03: 2.019 ikasle- 2003-04: 2.018 ikasle- 2004-05: 2.044 ikasle - 2005-06: 2.123 ikasle - 2006-07: 2.190 ikasle- 2007-08: 2.258 ikasle- 2008-09: 2.306 ikasle- 2009-10: 2.400 ikasle

    � 2001etik honako matrikulazioa (2-16 urte)

    � H e r r i a n i k a s t e a r e n a b a n t a i l a k� Merkeagoa da. Oinez edo bizikletaz joateko aukera dago.� Erosoagoa da. Denbora gutxiago behar da denerako.� Seme-alaben heziketa gertuagotik jarraitu leike.� Ikastetxeko dinamikan parte hartzeko aukera haundiagoa da.� Seme-alabak herrian integratzeko erraztasun haundiagoa dute.� Herriko jarduera eta zerbitzuak eskura: kiroldegia, liburutegia,

    Eskola Kirola egitasmoa, musika eskola.... � Herriarentzat aberasgarria da.

  • 2010-I-31 igandea

    5

  • 2010-I-31 igandea

    6

    EUSKO Jaurlaritzak hala era-bakita, datorren ikasturtetikaurrera, Herna niko ikaslegehie nek batera egingo di -tuzte Derrigorrezko Biga rrenHezkuntzako ikasketak.Lehen 16 urterekin nahastueta elkarrekin ikasten zute-nak, orain 12 urterekin elkar-tuko dira, elkarrekin ikastera.

    Otsailean izena eman,irailean hasiAsmoa da, datorren ikasturte-an bat eginda izatea herrikoDerrigorrezko Bigarren Hez -kuntzako lehendabiziko mai-lak, 2010eko irailetik aurrera.Erabateko fusioa, hurrengourteetan egingo da, eta Ba -txilergoa eta Heziketa Zikloakere proiektu beraren barruansartuko dituzte. Datorren ikas -turterako izen ematea otsaile-an egingo da, beraz, matriku-lazioa bateratua izango da.

    Ikastetxe bakoitzak bere DBHa orain arteAspalditik zetorren kontuazen bateratzearena. Tarteanbilera mordoska eta Gas teiz -ko gobernu aldaketa ere izandira. 2009eko irailean, EuskoJaurlaritzako Hez kun tzaSailak berriz ekin zion EskolaMapa berraztertzeari.

    Euskal Autonomi Erkide -goko Eskola Mapan aldake-tak egiten ari da HezkuntzaSai la, eta Derrigorrezko Biga -rren Hezkuntza eta Batxiler -goak bateratzeko prozesua

    jarri du mar txan. Horren hari-ra, bere ardurapean daudenzentro guztiekin berrantola-keta egin nahi du, baita Her -na ni koekin ere.

    2008/09 ikasturteko da tuenara bera, Inmakulada ikas te -txeak 94 ikasle izan zituenDBHn, Hernaniko DBHkoikas leen %16; Urumea Ikas to -lak 135 ikasle, %23; LangileIkastolak 218 ikasle, %37; etaElizatxo Ikastolak 133 ikasle, %23. Guztira 581 ikasle zeudenjoan den urtean DBH egitenherriko ikastetxeetan.

    «Eskaintza hobetzeko egina»Gipuzkoako Hezkuntza Lu -rralde Ordezkaritzatik Kroni -kari jakinarazi diotenez, Her -naniko eskaintza hobetzekohartu dute erabakia, batezere: «Hernani herrian Bi ga -rren Hezkuntzako eskaintzahobetzeko. Eskaintza osoagobat eta egituratuago bat eginahal izateko».

    Bi urte bilerak egitenProzesuak beraz, gora beherahaundiak izan ditu, baita gel-dialdiak ere. Hala ere, aspal di -tik zetorren kontua da; ze hatzesanda, 2004-2005 ikas turtetik.Ikastetxe guztietako or dez ka -riak, hezkuntza ad mi nistrazioeta udaletxeko or dezkariakbildu ziren bileretan, eta bibatzorde osatu ziren: batetik,Batzorde Peda gogikoa, Hez -kuntza Proiek tuaren inguruan

    lanean aritu zena. Eta bestetik,Batzorde Teknikoa, bitarteko-ekin lotutako aspektuak landuzituena.

    Hausnarketa prozesu lu -zea izan zen eta makina batbileraren ondoren, ikastetxebatzuk bateratzearen aldeazaldu ziren, eta beste bat ez,zehazki Langile ikastola, «ezbehintzat baldintza haietan».Azkenean, Eusko Jaur laritzakbateratze proze sua rekin au -rre ra jarraitzea era baki du.

    «Hezkuntza proiektua garatzen joan behar da»Institutu berriak zein Hez kun -tza proiektu izango duen gal-derari honakoa erantzun dio,Donostiako Hezkuntza Dele -garitzak: «Hezkuntza Proiek -tua garatzen joan behar da.Horretarako lan talde bat jarri-ko da martxan hori eraikitze-ko. Lana hasia dago, aurrekourteetan Batzorde Pe dago -gikoak landutakoa oinarritzathartuta jarraitu behar daproiektua osatzen. Lan taldeho rretan irakasle eta gurasoekparte hartuko dute, eta beharizanez gero, aditu batzuk erebai. Helburua ikastetxe bakoi -tzak dituen gauza onenakbaliatuz, denontzat proiektuon bat egitea da».

    Bigarren HezkuntzakoInstitutu berria dato-rren ikasturtean jarriko da martxan, 12 urtetik 18 urte bitar-teko hernaniarrentzat.Beraz, otsailean matri-kula egiten duten 12 urtetik gorako ikaslegehienek institutuhorretan emango duteizena. Hernaniko hiru ikastola publikoak, etaHernani Institutuakegingo dute batera tzea,eta Inmakulada ez dasartuko prozesuan, pribatua delako. EuskoJaurlaritzak hartu duerabakia, iri tzi kontrajarriak sor tu ditu Hernanikoikas tetxeetan, erabakiakeragingo dietenetan.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bateratzeko prozesua

    Ikastetxe publiko bakarra, 12 urtetik gorako ikasleentzat

    Agustin Iturriaga zentroan bilduko dira irailetik aurrera DBHko 1go mailako ikasleak, eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleak.

    H E Z K U N T Z A D E L E G A R I T Z A :

    «Hernani herrian BigarrenHezkuntzako eskaintzahobetzeko egingo da

    bateratzea. Eskaintza osoagoeta egituratuago bat izateko»

    ..

    «Hezkuntza Proiektuagaratzen joan behar da.

    Horretarako lan talde batjarriko da martxan aurreko

    urteetan BatzordePedagogikoak landutakoa

    oinarri hartuta»..

  • 72010-I-31 igandea

    LANGILE IKASTOLA

    «Batetik, ez duteemandako hitzaerrespetatu, eta

    bestetik Lan gile Ikastolasuntsitzen du

    inposizio horrek»

    «2005ean Hezkuntza Dele ga -zioak herriko ikastetxe pu blikoguztioi 12-16 ikastetxe bateratubat sortzeko proposamena eginzigun, eta bi urtez iraun zuenprozesu horretan, irakasle etagurasoz osatutako lan batzor-dean gogor egin zen lan, ikas-tetxe bakoitzaren hezkuntzaproiek tua aztertuz, gutxienezkoadostasun batzuetara iristekohelburuarekin. Hez kuntza De -le ga zioak hitz eman zuen pro-zesua hasi aurretik lan horrenemaitza errespetatuko zuela.

    Baina herriko ikastetxe pu -bli koak oso hezkuntza proiektudesberdinak ditugu, era osodesberdinean ikusten dugu ira-kaskuntza, eta bi urteko languzti horren ondorioa izan zen:ez zegoela adostasun nahikorikaurrera egiteko.

    Bi urtez fusioaren berririkedu ki gabe egon ondoren, 2009 -an erabateko inposizioa eta era-sokorra den agindua eman duHez kun tza Dele gazioak, halanola 2010/2011 ikasturtetik au -rrera 12-18 urte bitarteko fusioagauzatuko dela, nahiz eta inola-ko proiekturik gabeko eskolajarri nahi duten martxan, etaelkarrekin egon nahi ez du gunkomunitateak elkarrekin egote-ra behartzen gaituztela.

    Batetik, ez dute emandakohi tza errespetatu, bestetik Lan -gile Ikas tola suntsitzen du inpo-sizio horrek, 2-16 ikaste txe sen -do eta indartsu bat de lako, ino -lako ihesik gabe, lan koordinatubat duen hezkun tza proiektuadelako, pedagogikoki eta kon-promiso aldetik sinesgarritasunhandia due na. Oso parte har -

    tzai lea, eta nabarmenki aukera-tua dena Hernaniko gurasogehienen aldetik, eta azkenik,Admi nis trazioak bere interespropioak gailendu nahi ditugutxieneko zehaztasunik ezduen proiek tu batean hezkun -tza bera kinka larrian jarriaz.

    Arrazoi guzti horiek direlamedio, eta proiektu hori au rre raateratzeko abiapuntu hau osotxarra dela kontsi de ra tzen due-lako, Langile Ikas tolak oraindikere ezetz esaten dio fusioari.Gure seme-alabei heziketa ere-durik one na eskeini nahi diegu,eta horre lako proiektu bat mar -txan jartzeak, eskatzen du, gu -txienez, denbora eta lan sakona-go bat adostasun ba tzuetarairis teko, eta denok ilusiotik has-teko, eta ez inposiziotik. Inpo si -zioaren bideak ez du amaieraonik izaten eta». ��

    ELIZATXO IKASTOLA

    «Fusioak HernanikoBigarren

    Hezkuntzako eskola mapa

    razionalizatzen du,herriari ikastetxepubliko sendo bat

    eskainiz»«LEHENIK aipatu behar denazera da, Hezkuntza Delega -zioak, Lege Biltzarrean onartu-tako Eskola Ma pa berria delaeta, Hernanirako pro posatzendue na Bigarren Hez kuntzakoInstitutu berri bat dela, gauregun dauden Bigarren Hez kun -tzako ikastetxe publiko guztienfusiotik sortuko dena. Hau da,DBHko 3 ikastetxeak (ElizatxoBHI, Langile BHI eta UrumeaBHI) eta Batxilergo eta HeziketaZiklo ko Hernaniko Institutua.

    Orain dela lau edo bost urtehasi zen ikastetxeen elkartzeprozesu honetan, Elizatxo BHIikastetxearen iritzia (Klaustroa,

    Ikas te txeko Organo Gorena etaGu ra soen Asanblada) beti fu -sioa ren aldekoa izan da. Haus -nartzen hasita, honakoak diragure artean indar gehiagorekinagertzen diren arrazoiak:

    · Planteatzen den fusioakHernaniko Bigarren Hezkun -tza ko eskola mapa razionaliza -tzen du herriari ikastetxe publi-ko sen do bat eskainiz. Bertakoikasleek DBH eta batxilergoaikastetxez aldatu gabe egitekoaukera edukiko dute.

    · Ikastetxe berriaren tamainahandiegia izan gabe (askoz han-diagoak diren ikastetxe publi-koak badaude Donostian ber-tan) ibilbide edukatibo gehie-nak eskaintzeko aukera berma-tuko du: batxilergo modalitatedesberdinak, dibertsifikazio cu -rri cularra behar duten DBHkoikasle guztientzako eta abar.

    · Baliabide aldetik ere, ikas -te txe berriak (bere kokapenaHer nani Institutua eta SantaBar barako egoitzetan izangodu) oraingoak baino instalaziohobeak eskainiko dizkie herrikoikasleei: gimnasioa ikastetxeanbertan, jangelak (gaur egunherriko DBHko bi ikastetxe jan-gelarik gabe daude), frontoi bateta abar.

    · Ikastetxe berriaren hezkun -tza proiektuari dagokionez, bis-takoa da gaur egun dauden 4ikastetxeetatik sortu behar denproiektua de la, eta denak sarepublikoko ikas tetxeak izanik,kalitatezko hezkun tza ari garajadanik eskaintzen. Be raz,gugandik sor tzen den horrek,guztien aportazioa jasota, orainarte dagoena bezain ona edoho bea izan behar du nahi etanahiez; ahaztu gabe, proiektuberriak okasio ezin hobeaeskaintzen digula gure hez-kuntza proiektua bultzada berribatez hobetzeko». ��

    Ze iritzi dute Hernaniko ikastetxeek fusioari buruz?

    URUMEA IKASTOLAKETA HERNANIINSTITUTUAK

    DATORREN ASTEAN

    EMANGO DUTE IRITZIA

    «Hernanin behin betikodestinoa duten irakasleguztiak ariko dira»Hezkuntza sailaren esane-tan, Bigarren Hezkuntza -ko ikastetxe bat izango da.Bigarren Hezkuntza osoaeskainiko duena, hau da,DBH, Batxilergoa eta Lan -bide Heziketako ikaske-tak, «horrelakoak dira Bi -garren Hezkuntzako ikas-tetxe gehienak».

    «Irakasleria izango da,oraingo lau ikastetxeetandagoena. Berez, egun Her -nanin behin betiko desti-noa duten irakasle guztiakarituko dira, orain beza-la».

    Agustin Iturriaga,Karmelo Labaka, Santa Barbara, eta eraikin berri batAzpiegitura aldetik, orain-go hiru eraikin eta bestebe rri bat izango dituproiek tuak. Batetik, Agus -tin Itu rriaga eta KarmeloLabaka eraikinak; beste-tik, Santa Barbara eraiki-na; eta azkenik, eraikinberri bat, gimnasio, jange-la, eta zerbitzu osagarrira-ko espazio batzuk izangodituena (teknologia gelak,plastika gelak, eta abar).

    Hiru urtetan egingo dafusioaHiru urte beharko dirapro zesu osoa egiteko. Ho -na koa jakinarazi du Hez -kuntza sailak: «Da goe ne -ko zuzendaritza taldeakel karrekin lanean ari dira.Maiatzerako gurasoekinbeste bilerak egingo diragauzak gehiago zehazte-ko: hurrengo ikasturterakoDBHko 1go mailako an to -laketaren berri emateko».

    «Ikasleei dagokienez,onar pen prozesu batera-tua egingo da, hau da,otsai lean izena eman be -har dute: datorren ikastur-tean DBHko 1go mailanari tuko diren ikasleek».

    Ikastetxe batek ez badufusio horretan sartu nahi,aukera dauka bere kabuzjarraitzeko?Hezkuntza Delegaritzakargi eta garbi erantzun dioHernaniko Kronikari, fu -sioan sartu behar dutelaHernaniko ikastetxe pu -bli ko guztiek:

    «Ikastetxeen sarea an to -latzea Hezkuntza Saila renerantzunkizuna da. Beraridagokio ezartzea eta fin-katzea zenbat eta zer mota-tako ikastetxe pu blikoakmartxan jarri be har diren,ikastetxe bakoitzak zenbateskola plaza izan behardituen... Beraz, hemendikaurrera Herna niko Biga -rren Hezkuntza ko eskain -tza publiko ba karra izangoda Hernanin». ��

    GIPUZKOAKO HEZKUNTZALURRALDE

    DEPARTAMENDUA:

    «Bat egitea progresiboki egingo da»

    HEZKUNTZA Depar ta mendua -ren esanetan, bat egitea pro-gresibokik egin go da:

    · 2010-2011 ikasturteanDBHko 1go mailako ikasleakelkartuko dira eta AgustinIturriagan egongo dira. 2-3-4mailakoak oraingo eraikinetanjarraituko dute.

    · 2011-2012 ikasturteanDBHko 1go mailako ikasleakelkartuko dira. 2ga rren maila-koak jada elkartuta daude,Agustin Itu rria ga eraikinean,eta DBHko 3-4 mailakoakoraingo eraikinetan jarraitukodute.

    · 2012-2013 ikasturteanmaila guztietako ikasleak elkar-tuko dira. 1-2-3 mailakoak San -ta Barbara eraikinean arikodira, eta DBHko 4garren maila-koak eta Batxilergokoak Agus -tin Iturriaga eraikinean.

    · Batxilergoko ikasleak betiAgustin Iturriaga erakineanariko dira, eta Lanbide Hezi -ketakoak Karmelo Labakan.

    .

    «Ikastetxeen sareaantolatzea

    Hezkuntza Sailarenerantzukizuna da».

    ..

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, K. Garmendia, A. Arbelaitz, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

    2010eko urtarrilaren 31a, igandea::: 3.178 zka. ::: www.kronika.net

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Euria egingo duen arren,zaparradak ez dira hain uga-

    riak izango. Tenperaturak gora

    egingo du, 2-3ºC inguru. (eu

    ska

    lme

    t)Giroa hoztu egingo da eta

    elur kotak behera egingo du.

    Lainoak izango dira nagusi,

    eta tarteka zaparradak

    botako ditu.

    � IRAGARKI MERKEAK �

    TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

    � Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK � Egunez: Bulnes Etxeberri 1 - 943 557738 � Gauez: Chucla Kardaberaz 48 - 943 551793

    Pisu baten bila nabil alokaituan (abala), 2 logela. Deitu: 608 671 844.Pisua salgai Karabelen. 60m2, 2 logela, sala, sukaldea eta komuna. Kalefazioa badu.

    Berritua. Deitu: 627 403 119.Pianoa salgai. Yamaha U1F modeloa, bigarren eskukoa. Ongi zaindua. 2.500 euro.

    Deitu: 629 763 041.ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, antenak

    ere bai... Seriotasuna. Deitu: 616 886 660.Yolanda estetika zentrua. Fotodepilazio berria, hilabeteko eskaintza: %20 aren deskontua

    1. sesioan, “Fotorejuvenecimiento”, Dieta pertsonalizatuak, zure pisua kontrolatzen dugu.Plataforma bibratzailea. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

    Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajusteaeta bertebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    Santa Ageda, Inauteriak etaKaldereroak nagusi otsaileanFESTA giroa nagusi izango daotsailean Astigarragan. KulturAgendari begirada bat botazgero, azpimar ra t ze ko ekital -diak dira Santa Agedakokantu eskea, Inau teriak, etaume eta helduen tzak antolatudituzten ikus kizunak.

    Hilabetea asteko, Santa eskeaHilabetea Santa Ageda bez -perako kantu eskearekin ha -siko dute Astigarragan. As -teaz kenean izango da, arra -tsaldeko 19:00etan. Aiztondoabesbatza eta AstigarragakoTxirriskla txistulariak ibilikodira herriko kaleetan barrena,Foru Plazatik abiatuta.

    Ipuin ordua eta zinemaEgun berean, umeentzako

    ipuin ordua antolatu dutekultur etxeko liburutegian. Bisaio izango dira: 3-5 urtebitartekoentzat, 17:45etan, eta6-9 urte bitartekoentzat18:15etan. Ipuin kontalariaLur korta izango da.

    Horrez gain, otsailaren 6aneta 20an haurrentzako zinemaizango da, 17:00etan, eurobatean. Otsailaren 6an Cherami jarriko dute eta otsailaren20an Pluk eta bere garabia.

    Haur eta helduentzakoikuskizunakHala ere, zinea eta ipuin orduaez dira izango haurrentzakoekitaldi baka rrak. Otsailaren7an, 17:00 etatik 18:00etaraArrasto Bluak ikuskizunaizango da, kultur etxean.

    Helduentzako berriz, poe -

    sia eta musika ikuskizunaantolatu dute, Internet Kafeizenekoa. Otsailaren 27anizango da, 20:00etan, kulturetxean. Mikel Urdangarin etaKirmen Uribe ariko dirazuzenean.

    Lantzeko inauteriak etaKaldereroakInatuteriak ospatzeko aukeraere izango da. Astigar dantzataldeak egun osorako ekin -tzak antolatu ditu otsailaren14an. Besteak beste, dantzanikasteko aukera eta txanoakegiteko tailerrak izango dira.

    Kaldereroei dagokienez,kon partsa Ergobiatik aterakoda, otsailaren 20an, 17:30etan.Afaria izan go da ostean Zipotzataberna, eta txar telak bertandaude salgai. ��

    � A S T I G A R R A G A K O K U L T U R A G E N D A

    Mikel Urdangarinen kontzertua izango da otsailaren 27an.