2011 Denbora
-
Upload
tamarazarain -
Category
Documents
-
view
200 -
download
22
Transcript of 2011 Denbora
4. GAIA: GIZARTE ZIENTZIEN
OINARRIZKO KONTZEPTUAK: DENBORA
DENBORA1. Denboraren kontzeptua.
- Denboraren ezaugarriak- Denbora motak: pertsonala, soziala, historikoa.
2. Zein da Haur Hezkuntzako haurrek duten denboraren kontzeptua?
3. Nola garatzen da haurrarengan denboraren pertzepzioa?- Bizitutako denbora- Atzemandako denbora- Pentsatutako denbora
4. Denborazko kontzeptu nagusiak.A. ErritmoakB. OrientazioaC. Uneen kokapen erlatiboa D. IraupenakE. AbiaduraF. Denboraren neurketa
5. Denborazko kontzeptuak lantzeko jarduerak.A. SegidakB. ErrutinakC. ErritmoaD. BehaketaE. Ipuinak eta kontaketakF. Egutegia eta erlojua
DENBORAREN INGURUAN
1. Denbora hitza entzuterakoan burura datozkizun 4 hitz edo esaldi
2. Zer da zuretzat denbora?
3. Definitu kontu hauek umeek ulertzeko moduan:– EGUTEGIA– EGUNA– ASTEA– HILABETEA– URTEA– MINUTUA– URTAROA:
DENBORAREN INGURUAN4. Erantzuteko gai zara?
• Nola deitzen da gure egutegia? Zein da bere oinarria?• Zergatik kokatzen dugu urte berriaren lehenengo eguna
urtarrilaren 1ean eta ez abenduaren 25ean edo …?• Noiz jaio zen Kristo?• Zergatik hilabeteak 12 dira eta asteko egunak 7? Beti izan al
da horrela?• Zeri deitzen diogu bisusturtea (urte bisustua)? Zergatik dago?• Nola da posible esatea Bilbo 1300 urtean fundatu zela bere
fundazio gutunean 1338 urteko data agertzen bada?• URTAROAK Zein da lehena? Nola deitzen dira? Ezagutzen al
duzue beste izenik?• HILABETEAK Zeintzuk dira?• Ba al dakizu nondik datozen izenak?
ZER DA DENBORA?
“Bi une bereizten dituen tartea”
DENBORAREN EZAUGARRIAK– ABSTRAKTUA: kategoria ezberdinak barne
dituela (orientazioa, jarraipena..)– OBJEKTIBOA: neurtu egiten dena.– ETENGABEA
ZER DA DENBORA?
DENBORA MOTAK– PERTSONALA:
Norberaren denbola, subjektiboa, esperientziari lotua.– SOZIALA.
Tresna sozialez neurtu egiten dena: asteak, hilabeteak, mendeak...
– HISTORIKOA. Gizarte baten denbora. Historiaren denbora. Historia iragana
aztertzeaz gain, gizartean denboran zehar izandako aldaketez arduratzen da.
DENBORAREN INGURUAN
1. Denbora hitza entzuterakoan burura datozkizun 4 hitz edo esaldi
2. Zer da zuretzat denbora?
3. Definitu kontu hauek umeek ulertzeko moduan:– EGUTEGIA– EGUNA http://www.cielodeguadaira.org/index.php?option=com_content&view=
article&id=212:ipor-que-se-hace-de-noche-nasa-kids&catid=38:vos&Itemid=34– ASTEA– HILABETEA http://www.youtube.com/watch?v=LhGsOhBrppM&feature=related– URTEA– MINUTUA– URTAROA:
– http://www.cielodeguadaira.org/index.php?option=com_content&task=view&id=211&Itemid=34
– http://www.youtube.com/watch?v=3MXy_Yd_3-4
EUSKAL EGUTEGIA
ASTEA Astelehena Asteartea, martitzena Asteazkena,
eguaztena Osteguna, eguena Ostirala, barikua Larunbata, zapatua Igandea, domeka
URTAROAK
Udaberria Uda Udazkena Negia
HILAK BATUERAZ ARRATI ERAZ BESTE BATZUK 1. Urtarrila Urtirle I lbeltza, izotzila, lohila 2. Otsaila Zezeille Zezeila, kataila 3. Martxoa Martie Epaila 4. Apirila Aprile J orraila, opaila 5. Maiatza Maiatza Ostoila, orrila, loraila 6. Ekaina Bagille Garagarria, errearo, bagila 7. Uztaila Garagarle Garila 8. Abuztua Agostue Agorrila 9. I raila Urrie Garoila, urrieneko 10. Urria Urri bigarrena 11. Azaroa Zemendie Azila 12. Abendua Abendue Lotazila
DENBORA MOTAK
·Denbora Pertsonala. Subjektiboa, norberaren esperientziari
lotua. Indibidualizatuta dago eta askotan komunikaezina
gertatzen da. Gure bizitzaren gertakizun esanguratsuenen
mapa da.
· Denbora soziala. Tresna sozialez neurtu egiten
dena (asteak, hilabeteak, urteak, goiza, arratsaldea, gaua,
aroak, mendeak).
Denbora historikoa. Izaera kolektiboa duten gertakizun
sozialez, iraupenez eta jarraipenez arduratzen da, historiaren
denbora. Historia iragana aztertzeaz gain, gizartean
denboran zehar izandako aldaketez arduratzen da.
DENBORA HISTORIKOA
Ulertzeko modu desberdin– POSITIBISMOA:
XX. Mendearen hasieran Denbora historikoa eta denbora kronologikoa gauza berbera dira. Gertakizunak kronologiaren bidez uztartzen dira. Jarraipenak berak
“azaltzen” du historia. Gehienetan boteredun pertsonaia nagusien nahiak, erabakiak eta
lorpenak.–
HISTORIAREN “TEMPOAK” Denbora laburra Ertaineko denbora edo koiuntura Iraupen luzea edo egitura
DENBORA HISTORIKOA
HISTORIAREN “TEMPOAK” (BRAUDEL) Hiru denbora mota. Denbora horiek “paraleloak” dira. Denbora laburra.
– Gertakizunaren denbora, kazetariaren denbora.– Garaikideek erraz oroitzen dutena (erraza da inkestaren bidez berreskuratzen).
Ertaineko denbora edo koiuntura.– Normalean izaera ekonomikoko gertakizunei lotua.– Hobeto azaltzen ditu mugimendu historikoak, denbora laburrak baino.– Ez ohi da biztanleen oroimen kontzientean ager-tzen.
Iraupen luzea edo egitura.– Giza-gertakizunak hoberen azaltzen duena.– Hala ere, ez da normalean agertzen pertsonen kontzientzian.– Fisikoki, sistema ekonomikoaren bidez aritzen da eta psikologikoki, ezkontziente kolektiboaren
bitartez (mentalitateak).– Definizioa: Mota ezberdineko konstanteak: ekonomikoak, sozialak, kulturalak, psikologikoak...
Konstante hauek denbora tarte luzean inposaketak, hesiak edo mugak ditugu aldaketa sozialak eragozten dituztenak.
– Geografia, muga teknologikoak, konstante demografikoak, mentalitateak edo ideologiak (gero eta garrantzi gehiago ematen ari zaie)...
DENBORA HISTORIKOA
Denbora historikoaren ikaste-adartz nagusiak
Kronologi arazoak Jarraipen kausala Iraupen denborala
HAURREK DUTEN DENBORAREN KONTZEPTUA
Haur Hezkuntzako haurrak oso txikiak dira gertaera kosmiko hauez ohartu ahal izateko.
EGOZENTRISMOA: Bere denbora, besterik ez du ulertzen. Denbora eta bere bizitza gauza bera dira, bera baino lehenagokorik ez du ulertzen, ezta ondorengorik ere.
SINKRETISMOA: Ez ditu ondo bereizten denboraren kategoria ezberdinak: orain, iragana, etorkizuna, iraupena... Horrelako kontzeptuak zailak dira berarentzat.
DENBORAREN PERTZEPZIOAREN GARAPENA HAURRARENGAN:
HANNOUN
• BIZITUTAKO DENBORA(“tiempo vivido”)
• ANTZEMANDAKO DENBORA
(“tiempo percibido”)
• PENTSATUTAKO DENBORA
(“tiempo concebido”)
BIZITUTAKO DENBORA
• Ume txikiak denbora gorputzaren bitartez
bizi du, mugimenduaren bidez: erritmoan,
ibiltzean, korrika egitean, zerbaiten zai
egotean... Esperientzia horrek toki berezia
eduki behar du, beti ere bere esperientzia
mugatu hori zabaltze eta objektibatze aldera.
• Denbora eta espazioa bereiztezinak dira
(zenbat eta urte gehiago, orduan eta
handiagoa izan behar dela uste dute) .
ANTZEMANDAKO DENBORA
• Denbora espazioaren bitartez antzeman daiteke (zenbat denbora emango dut toki
batetik bestera joaten?).
• Denbora sentimenen bidez antzeman daiteke: marra baten bidez, hondar erlojuaz,
konpas musikalez...
• Denboraren pertzepzio mota honek prestatu
egingo du haurra denbora historikoa
ulertzeko.
PENTSATUTAKO DENBORA
• Denbora matematikoa, neurketa
“objektiboak”.
• Denbora mota honetan ez dauka
tokirik ez norberaren pertzepzioak
ezta esperientziak ere, guregandik kanpo dago.
• Mota guztietako denbora-neurketak
sartuko dira hemen: erlojua,
egutegia...
DENBORAZKO KONTZEPTU NAGUSIAK
1. ERRITMOA
2. ORIENTAZIOA
3. UNEEN KOKAPEN ERLATIBOA
4. IRAUPENA
5. ABIADURA
6. DENBORAREN NEURKETA
ERRITMOA
• Lehendabizikoan denbora pertsonalaren esperientzia gertakizunen errepikapenean eta beraien erritmoetan.
• Umeak erritmo biologikoak biziko ditu, geroago erritmo pertzeptiboak eta erritmo sozialak bizitzeko.
ERRITMOA • Erritmo biologikoak: lehenengo hilbeteetan, elikatzearen,
loaren eta abarren errepikapenaren ondorioz erregulartasun tarteak sortzen dira, erritmoak. Umea oraindik ez da guztiz kontzientea baina ohitu egiten da erritmo horiei jarraitzen.
• Erritmo pertzeptiboak. Umeak erritmo biologikoez gain egunen, gauen eta –geroago- urtaroen errepikapena eta erritmoa bereganatuko du.(Landaretza berriaren agerpena, jantzi moten aldaketa, helduen iharduerak, jolas berrietarako aukerak...)
• Erritmo sozialak. Eskolan batez ere: klase orduak, errekreoak, asteko jaiegunak...Nekazal arloan, adibidez, nekazarien lanaren erritmoa: ereintza, laborantza, uzta...
Hori guztia umeak era nahasian bereganatzen du.
ERRITMOA
Kontzientzia nahasi horretatik eta errepikapenak eta erritmoak direla medio, umea apurka-apurka jabetuko da denborazko lehenengo kategoriez: denbora tarteak.
Kategoria horiek bi dira:
• Frekuentzia: gutxitan, batzuetan, noizbehinka, askotan...
Kontzeptu hau errepikapenaren “kantitateari” lotuta omen dago.
• Erregulartasuna. Antolakuntza da hemen kontzeptu nagusia: erregularki-irregularki.
ERRITMOA NOLA LAGUNDU UMEARI BIZI DUEN KONTZEPTU HONETAZ
OHARTZEN
• Deszentrazioaz. Lagundu bere erritmoen eta besteen erritmoen arteko erlazioak eraikitzen. Ulertarazi, badaudela, egon ere, beste erritmo batzuk, berarengandik independienteak (amaren ordutegia ez da berak daukan berdina).
• Kontzeptua zabalduz. Lagundu errepikatze erregularraren kontzientzia zabaltzen (bizipenezko denboratik, ohartutako denborara eta, geroago, pentsatutako denborara). Erritmoa biziz, mugimenduaz, musikaren laguntzarekin, dantza eginez...
DENBORA KONTZEPTUAREN KATEGORIAK (Hannoun-en arabera)
ERRITMOAK ORIENTAZIOA UNEEN KOKAPEN ERRELATIBOAK
IRAUPENAK ABIADURAK DENBO-RAREN
NEURKETA
Azpikat. nozioak Azpikat. nozioak Azpikat. nozioak Azpikat. nozioak Azpikat. nozioak Azpikat. Orainaldia orain
gaur une
honetan
Jarraipena lehen/gero.hasieran/ bukaeran lehenago/ geroago.
zaharragoa/gazteagoa
Aldakor-tasuna
egonkorra iragankorra
Geldita-suna
geldi.- geldiro.- astirago
Frekuentzia Gutxitan. batzuetan.
Noiz- behinka. askotan
Iragana lehen atzo
aspaldi
Iraunkor-tasuna
betirako betidanik.
Erregularta-suna
erregularki. irregularki
Etorkizuna gero. geroago bihar.-etorki-zunean
Aldibere-kotasuna
aldi berean. batera
Betiko-tasuna
Eternitatea Beti
Arin- tasuna
arin.- arine- ketan.
arinago
Zenbakiak eta erlazio matema- tikakoak
Begoña Molero 2011
ORIENTAZIOA
Lehendabizikoan denboraren esperientzia, errepikapenak eta erritmoak dira. Baina gero umea gertaeren antolaketaz ohartzen da eta lehena eta geroa agertzen dira.
• AZPIKATEGORIAK: – ORAINALDIA: orain, oraintxe, gaur, une honetan, oraintxe berton, aste
honetan....– IRAGANA: lehen atzo, aspaldi, orain dela...– ETORKIZUNA: gero, geroago, ondoren, bihar...
Bata bestearen ondorengo ordenetik (erritmoak) gertaeren segidakokokapenera pasatuko gara. Pixkanaka egunaren data ulertzera iritsiko da; hori ez da HH lortuko.Hala ere, ariketa egokia da egunero data jartzea, haurra ohitzen joandadin.
ORIENTAZIOANOLA LAGUNDU UMEARI BIZI DUEN KONTZEPTU HONETAZ
OHARTZEN
Deszentrazioaz.
– Denbora antolatzeko gunea beti bera izatetik beste gertaerak izan daitezkeela pentsatzera.
– Denboraren edozein unek balio duela iraganaren, orainaldiaren eta etorkizunaren erreferentzia bezala (iraganaren barruan lehena, oraina eta geroa ere koka daitezke).
Aditzen konjugazioa oso lagungarri gertatzen da.
Kontzeptua zabalduz. Lehenaren eta geroaren tarteak
zabaltzen, jarraipen denboralak gero eta luzeagoa
izan daitezen.
Hizkuntza eta aditzak ondo erabiltzea laguntzen du.
ere.
UNEEN KOKAPEN ERLATIBOAMomentuak denboran kokatzean bi AZPIKATEGORI lantzen ditugu:
• Jarraipena/Segida: Bata bestearen ondoren gertatzen diren gauzak (lehen/gero, hasieran/bukaeran, lehenago/ geroago, gazteagoa/zaharragoa, txandaka...).
• Aldiberekotasuna: Batera gertatzen diren gauzak (aldi berean, batera, bitartean...).
Denboraren analisia egin daiteke erritmoa ikusiz edo antolaketari begira (lehena eta geroa), baina posiblea da beste une batzuk erreferentetzat hartzea:
Aurten, aurreko urteetan bezala, Euskal Bizikleta apirilaren hasieran ospatuko da, Andaluziako itzulia amaitzen denean.
– Erritmoa: urtean behin
– Orientazioa: geroa, oraindik ez da hasi
– Uneen kokapen erlatiboa: Andaluzia itzuliaren denbora hartzen dugu kontuan.
UNEEN KOKAPEN ERLATIBOANOLA LAGUNDU UMEARI BIZI DUEN KONTZEPTU HONETAZ
OHARTZEN
Deszentrazioaz. Denbora erreferentzia umearen esperientzia
izatetik, berarengandik kanpo jartzera, gertaeren beste segida batzuk ulertzen lagundu. · Ipuinak oso baliagarriak gerta daitezke
denbora, orokorrean eta denboraren atal hau bereziki lantzeko.
Kontzeptua zabalduz. Apurka-apurka denbora pertsonaletik besteen denbora pertsonalak lantzera: familia, eskola, herria...
IRAUPENA• Bi uneen arteko tartea.
Iraupena (denboran) eta distantzia (espazioan) parekoak dira (hiritik 130 kilometrotara nago / bi ordu emango ditut autobusez hirira heltzeko).
• Ñabardura afektiboak ditu: jolasean pasatutako ordu batek eta eskolan lanean pasatutako ordu batek iraupen bera dutela ulertzera iristea da helburua. Erlojuaren erabilerak laguinduko digu (LH-n). Bitartean hurrengo landuko ditugu: motza, laburra, luzea..., baino denbora gehiago, gutxiago...
AZPIKATEGORIAK:• Aldakortasuna: iragankorra, bat-batekoa...• Iraunkortasuna: betirako, betidanik, betiko...
IRAUPENA NOLA LAGUNDU UMEARI BIZI DUEN KONTZEPTU HONETAZ
OHARTZEN
Deszentrazioaz.
Denboraren neurketa subjektibotik gero eta objektiboagoa den era batera pasatuz. Neurketa objektiboa erlojuaren bidez egiten da (ordu batek beti eukiko du iraupen berbera telebistaren aurrean edo lanean).
Kontzeptua zabalduz.
Planak eta ordutegiak prestatuz (txokoen bidez edo jolas batekin).
Denbora amaigabea zailegia da ume txikientzat, muga batzuk izateak laguntzen du.
ABIADURA
• Iraupena eta distantziaren arteko
erlazioa da.
• Haurrak oso txikitatik bizi du (aguro,
azkar jan...) baina HH-n abiada bere
hanken indarrrekin lotzen du bakarrik.
Kategoriak:
• Gelditasuna: geldi, geldiro, astiroago...
• Arintasuna: arin, arineketan, arinago...
ABIADURANOLA LAGUNDU UMEARI BIZI DUEN KONTZEPTU HONETAZ
OHARTZEN
Deszentrazioaz. Abiadura ez da neurtzen bere hanketako indarra ikusita. Objetu bat arina eta motela izan daiteke segun zeinekin alderatzen dugun. Zerbait objetiboa behar dugula abiadura neurtzeko pentzatzera heldu behar gara (objektu ezberdinen abiadak konparatuz: kotxea, bizikleta, oinezkoa, marraskiloa eta sugandila...).Egiazta dezatela objektu berbera izan daitekeela motela eta azkarra alderaten diogunaren arabera.
Kontzeptua zabalduz.Zailegia egiten zaie oraindik oso handiak diren abiadurak neurtzea: 90 kilometro orduko abiadura, argiaren abiadura... Kontzeptu horiek entzun egingo dituzte eta imaginazioaz erreflexionatu, besterik ez, baina apurka-apurka sartzen joango dira .
DENBORAREN NEURKETA
Zenbakiak eta erlazio matematikoak erabiltzen dira denbora neurtzeko. Helburua denbora neurtzeko unitateak ulertzea eta menperatzea da: segundoa, minutua (60 segundoz osatua), ordua (60 minutu), eguna (24 ordu), astea (7 egun), hilabetea, urtaroa, urtea…
Halaber unitate horiek nola antolatzen diren ulertu behar da (zergatik gauden 2011. urtean, hilabete barru zein hilabetetan egongo garen…).
DENBORAZKO KONTZEPTUAK LANTZEKO HAINBAT BALIAPIDE
• SEGIDAK
• ERRUTINAK
• ERRITMOA
• BEHAKETA
• IPUINAK ETA KONTAKETAK
• EGUTEGIA ETA ERLOJUA