2013-2014 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO … · horretako Hainan, Txinako Karibeari...
Transcript of 2013-2014 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO … · horretako Hainan, Txinako Karibeari...
1
2013-2014 “IRAKURRIZ GOZATU “ EKIMENAREN BALORAZIO TXOSTENA
2
1.- PROZEDURA
Gernikako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean „Irakurriz gozatu‟
ekimena burutu dugun zortzigarren ikasturtea izan da aurtengoa. Aurreko
saioetan bezalaxe, Gernikako ikasleei euren gustuko edukiak euskaraz eskaintzea izan da GAZTEZULOko lan taldea osatzen dugunon helburua,
eta euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea.
Ikastetxeekin eta irakasleekin harremanetan jartzea izan da, aurten ere, ekimena abiarazteko aurreneko urratsa. Guztira, sei aldizkari jaso ditu
ikasle bakoitzak: urrikoa (144. zenbakia), azarokoa (145. zenbakia), abendukoa (146. zenbakia), urtarrilekoa (147. zenbakia), otsailekoa (148.
zenbakia) eta martxokoa (149. zenbakia).
Urtero legez, lehen alearekin batera gurasoentzako gutuna bidali genuen urrian eskoletara, ekimenaren nondik norakoak ezagutu zitzaten.
Hilabeteotan banaketaren gertuko jarraipena egin dugu eta ikastetxeetako arduradunekin hartu-emanetan izan gara aldizkariak jasotzeko arazorik
izan ez dutela ziurtatzeko.
Sei hilabeteak pasa ostean, gazteek GAZTEZULO aldizkariari buruz eta
GAZTEZULO.COM webguneari buruz duten iritzia bildu dugu eskolara bidalitako inkesten bitartez. Aurten, gainera, hainbat aldaketa egin ditugu
galdetegian.
1. Eskolan jasotzen hasi aurretik ezagutzen al zenuen GAZTEZULO? Non ikusita / irakurrita?
2. Gustura irakurtzen al duzu GAZTEZULO? 1etik 10era puntuatu.
3. Puntuatu 1etik 10era bitarte aldizkariko atal ezberdinak.
Bertso Satanikoak Mundua Kirola
Datu dantza Iruditan Musika
Zur eta Lur Sexuak Zinema
Sarezulo Fotomaton Literatura
4. Gogoan al duzu edukiren bat bereziki gustatu zitzaizuna?
5. Euskal kultura kontsumitzen al duzu? (musika, liburuak, filmak, antzerkia...)?
3
6. Euskaraz bizi zara?
7. Aurrerantzean, liburutegian, tabernan, gaztetxean, gaztelekuan... GAZTEZULO topatuz gero, irakurriko al duzu?
8. Zer gehituko zenioke aldizkariari? Zer kendu? Nori/zeri buruz
irakurri nahiko zenuke?
9. Iritzia atalean ikastetxeetako ikasleoi parte hartzeko aukera
ematea zer iruditzen zaizu?
10. GAZTEZULO.COM jarraitzen duzu?
11. Zer gehituko zenioke GAZTEZULO.COM webguneari? Zer kendu? Zer aldatu? Egin proposamena!
12. Beste oharren bat gehitu nahi al duzu?
4
2.- EKIMENAREN INGURUKO BALORAZIO OROKORRA
193 ikaslek hartu dute parte aurtengo `Irakurriz Gozatu´ ekimenean.
San Fidel Ikastetxea 40 ikasle
Seber Altube Ikastola 35 ikasle
Gernika Institutua 81 ikasle 81 ikasle
Barrutialde Institutua 37 ikasle
Orotara, 141 inkesta jaso ditugu, hau da, ikasle kopuru osoaren %73.
Aurten ere, kopuru baxuaren arrazoi nagusia zera da, ez ditugu San Fidel
Ikastetxeko ikasleen datuan eskuratu. Behin eta berriro saiatu gara haiekin harremanetan jartzen, inkestak posta arruntaz zein elektronikoz
bidali ditugu eta atzerapenak baino ez dizkigute eman. Ondorioz, inkestak ez bideratzea erabaki dugu.
Jasotako balorazioa iazkoaren oso antzekoa izan da, 7,17 puntu eman
baitizkigute batez beste (7,44 puntu iaz). Balorazio altuena Gernika Institutuko ikasleek aitortu digute: 7,46 puntu. Barrutialde Ikastetxetik,
ordea, batez besteko baxuena jaso dugu: 6,47.
5
Aldizkarietako edukien artean gustukoena aipatzerako orduan, adostasun borobila egon da, abendukoa aukeratu baitute gehienek, 146. zenbakia,
Su Ta Gar taldeari eginiko elkarrizketa azalean iragartzen duena. Ale horretako Hainan, Txinako Karibeari buruzko erreportajea eta Eder Antia
Aretxabaletako snowboarderrari egindako elkarrizketa goraipatu dituzte askok. Dena den, azaroan Kirmen Uriberi egindako elkarrizketa eta
urtarrileko eta martxoko „Mundua‟ atalak (New York magaletik eta
Mistikaren bidetik erreportajeak) ere oso gustuko izan dituzte, baita „fixie‟ bizikletei buruzko pieza ere. `Iruditan´ atala ere oso atsegin dute, Galder
Izagirre argazkilari bikaina omen da gazteentzat, eta urtarrilean (Ederra Idorra) eta otsailean (Mozorro Zomorro) argitaratutako argazki
erreportajeak behin eta berriz aipatu dizkigute. GAZTEZULOri esker ezagututako aurpegi berrien inguruan galdetzerakoan, azkenik, Iraia
Oiartzabal moda diseinatzailea, Manex Ormazabal donostiarra (Fixie bizikletak), Maite Larburu musikaria eta Aitor Zubizarreta saskibaloi
jokalaria nabarmendu dituzte.
3.- HARPIDETZA
Urtero legez, sei hilabetez gure berri jaso ostean, inkesta pasatzearekin batera, harpidetza egiteko aukera ere luzatu diegu Gernikako gazteei: 20
euroren truke GAZTEZULO aldizkaria hilero etxean jaso ahal izateko batetik, eta GAZTEZULOFLASH doako buletin elektronikoaren bitartez
GAZTEZULO.COM webguneko edukien berri beren postontzi elektronikoan jaso dezaten bestetik.
Aurten, 9 lagunek egin dute hilero aldizkaria etxean jaso ahal izateko eskaera –guztira, 3 harpidetza eskaera ikastetxe bakoitzeko–, eta beste
seik dagoeneko, harpidedunak direla esan digute.
6
GAZTEZULOFLASH-i dagokionez, bestalde, 60 harpidetza jaso ditugu.
Dena den, esan beharra dugu zenbaitetan datu hauek ez direla fidagarriak. Izan ere, urtean zehar etengabe jasotzen ditugu posta
elektronikoz edo webgunearen bidez egindako GAZTEZULO eta GAZTEZULOFLASH hapidetzak, eta `Irakurriz Gozatu´ ekimenean parte
hartzen duten ikasleen daturik ez dugunez, baliteke harpidetza horietako batzuk ikasleek egindakoak izatea. Gernikako ikasleek, gainera, urteak
daramatzate „Irakurriz Gozatu‟ ekimenean parte hartzen. Eta badira anai-
7
arreba harpidedunak dituztela esan diguten ikasleak. Baina bada atentzioa eman digun datu bat: GAZTEZULOFLASH harpidetza egin duten
gehienak mutilak dira. Aldaketa nabarmena, beste urteekin alderatuz. Seber Altube ikastolako gazte batek, bere aitak GAZTEZULO kioskoan
erosten duela esan digu.
Jarraian, laburbilduta, arestian aipatu inkesten bidez jaso ditugun datuak eta hauen gaineko irakurketa.
4.- GAZTEZULO IKASLEEN BEGIETAN
GAZTEZULO ezagutzen ote zuten galdegien diegu lehenik. Gehiengoak ez zuen aldizkariaren berri, %60k, eta `Irakurriz Gozatu´ ekimenari esker
ezagutu dute. Ezagutzen zutenek, berriz, lagun edo anai-arreben bidez, liburutegian, kioskoan eta ile apaindegian ezagutu dutela esan digute.
Batek baino gehiagok, gainera, 2014ko GAZTEZULO egutegia erosi zuen Durangon. Institutuko ikasleek GAZTEZULOren bitartez gai asko lantzen
dituztela ere esan digute.
8
Balorazio zehatzagoa egiteko ere eskatu diegu, 1etik 10era atalez atal edukiak puntuatzeko. Datu hauek oso baliagarriak dira guretzat, eduki
ezberdinek duten harrera ezagutzeko eta produktu erakargarriagoa egiteko pistak ematen baitizkigute. Hala jakin dugu, adibidez, sexua atala
dutela gustukoen. Bigarren postuan, kirola eta musika kokatu dute, hirugarrenean zinema, laugarren `Iruditan´ atala, eta bosgarrenean
`Mundua´ eta `Fotomaton´ atalak. Hona hemen datu zehatzak:
Gehiengoak produktu berritzailea dela uste du, eta bereziki gogoan dituzte
Ze Esatek, Maisha Mc eta nola ez, Audience Gernikako musika taldeari egindako elkarrizketak. Kirolari dagokionez, bestalde, Eneritz Borinaga
boxeolari plentziarrari, Igor Urien Abadinoko Formula 3ko pilotuari eta Leire Fernandez txakurkros korrikalari errenteriarrari egindako
elkarrizketak nagusitu dira. „Bertso Satanikoak‟ atala ere aipatu dute, Ane Labakak abortuaren lege berriaren inguruan jarritako bertsoak atentzioa
eman dielako, baita urtarrilean eta martxoan landutako gaiek ere: legez kanpoko migrazioa eteteko concertinen ingurukoa eta olatuek eragindako
ikuskizun arriskutsuei buruzkoa. Azkenik, kasu honetan ere „Sexuak‟ atalak arrakasta izan du, bereziki, abenduko Euskal jantzien indar erotikoa
eta otsaileko Masturbazioa eta bikotea erreportajeek, eta baita, Amaia Artetxe kazetari gernikari eta Lur Uribarren traineruari egindako sexu
elkarrizketak ere zeresana eman du.
9
Iritzi hutsa ez ezik, gazte hauen ekarpenak ere jaso nahi izan ditugu: zer gehituko lioketen aldizkariari, zer kendu, zeri buruz gustatuko litzaieken
irakurtzea... Musikari dagokionez, 80ko hamarkadan izandako Euskal Rock Erradikalari buruz irakurri nahi dutela esan digute, batez ere Txapel Punk
talde lekeitiarraren inguruan. Eta makrokontzertuen inguruko erreportajea egiteko ere eskatu digute. Dena den, nerabeekin ari garela kontuan
hartuta, „Sexuak‟ atala da arrakastatsuena, gaia edozein dela ere. Eta
askok denbora-pasak eta hitz gurutzatuak, txutxu-mutxuak eta edertasun aholkuak ere eskatu dizkigute. Azkenik “Berdintasun” atala gehitzea ere
proposatu dute.
Aurrerantzean gure aldizkaria liburutegian, gaztetxean edo dena delakoan topatuz gero irakurriko al duten galdetuta, jaso dugun erantzuna baikorra
izan da: %79ak dio baietz, eta %21ak ezetz.
10
Gaur egun GAZTEZULO ez da aldizkari hutsa, proiektu komunikatibo osoa baizik, eta horregatik, GAZTEZULO.COM webgune eraberrituari buruz ere
galdegin diegu ikasleei, zein nolako harrera izan duen jakiteko. Atari berriak errotiko itxura aldaketa jasan zuen iaz, eta edukiak berrantolatu
genituen, erabilera errazagoa eta bilaketa eraginkorragoa izan zitezen. Halaber, irailean Bloggunea estreinatu genuen, kazetari eta
kolaboratzaileek elikatzen dituzten bost blogez osatua.
Jakin badakigu jarraitzaile askok soilik online kontsumitzen dituztela
GAZTEZULOko edukiak, baina era berean, uste dugu hori ez dela „Irakurriz gozatu‟ ekimenean parte hartu duten ikasleen kasua, inkestetan
argi utzi baitute euskarri digitala paperekoa baino ezezagunagoa zaiela gehienei. Dena den, GAZTEZULO.COM aipatu dutenen artean gehienek
lehiaketak –kontzertuetarako eta antzerkirako sarrerak, gailu teknologikoak– eta, noski, sexu eta droga kontsulten zerbitzua ezagutzen
dituztela azaldu digute.
GAZTEZULO.COM atarirako proposamenak eskatu dizkiegunean, baina,
urtero bezala, ez digute ekarpen handiegirik egin.
11
Bestetik, gure proiektuarekin harreman zuzena duten kontuak ez ezik, galdera orokorragoak ere egin dizkiegu, besteak beste, euskaraz bizi ote
diren jakiteko.
Euskal kultura kontsumitzen ote duten ere jakin nahi izan dugu eta, zehazki, zer den kontsumitzen duten hori. Gehientsuenek musika eta
zinema aipatu dituzte.
12
Azkenik esan, 2013-2014 ikasturtean aldaketatxo bat egin dugula „Iritzia‟ atalean, eta azaroaz geroztik, ekimenean parte hartzen duten gazteak
arduratzen dira hilero berau osatzeaz. Aldaketa oso ongi hartu dute ikasle gehienek, beste batzuek, berriz, haiei lana ematea dela diote.
13
Honakoak dira azken hilabeteetan „Iritzia‟ atala osatzen lagundu diguten herriak:
Azaroan: Anoeta (Gipuzkoa)
Abenduan: Bera (Nafarroa)
Urtarrilean: Zarautz (Gipuzkoa)
Otsailean: Hernani (Gipuzkoa)
Martxoan: Igorre (Bizkaia)
Argitaratutako artikuluen artean bereziki nabarmendu dute Hernaniko
Institututik jasotako TXOTX lana, hernaniarrek sagardotegi garaian jasan beharreko egoerei buruzko iritzi artikulua.
Artikuluaren gaia guk proposatzen diegu batzuetan, eta gazteek eurek
aukeratzen dute beste zenbaitetan. Gure asmoa dinamika honekin jarraitzea da, eta pixkanaka, ekimenean parte hartzen duten ikastetxe
guztiei kolaboratzeko aukera ematea.
Amaitzeko, garrantzitsua da azpimiarratzea Gernikako ikasleek egin dizkiguten ekarpenek gure lana hobetzeko balioko digutela, eta
esperientzia positiboki baloratzen dugula. Gazte batek, adibidez, aldizkaria hilabetean bitan argitaratu beharko genukeela esan digu. Asko eskertzen
ditugu gazteen aldetik jasotzen ditugun esker oneko mezuak.