47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

10
EMAKUME ETORKINAK EAEn Begirada honetan (47.a), Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumezko etorkinen ezaugarriak eta bereizgarriak aztertzen ditugu, gizonekiko aldeak kontuan hartuta, eta emakume horien jatorriaren arabera hauteman daitezkeen zenbait desberdintasun nabarmenduz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak EAEn bizi diren atzerriko etorkinen gaineko inkesta –AEI– baliatu da. AEI inkesta sakon eta zehatza da, EAEn bizi diren atzerriko etorkinen gainekoa da, eta kolektibo horren ezaugarrien eta gizarte-egoeraren argazkia ematen digu. EAEn, etorkinen artean, gehiago dira ema- kumeak gizonak baino, eta, emakumeen artean, Latinoamerikakoak %54,1 dira. 1. Atzerritar jatorriko emakumeak EAEn. Ikuspegi orokorra AEIren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 179.582 biztanle ziren atzerritar jatorrikoak 2010. urtean; hau da, EAEko biztanle guztien %8,2. Emakumeak atzerri- tar jatorriko biztanle horien %51,6 dira; hau da, 92.598 pertsona. Gizonak, berriz, %48,4; hots, 86.984 pertsona inguru. Banaketa horretan, emakumeak 2011ko erroldakoak baino zertxobait gehiago dira, azken horretan emakumeak kolektiboaren %48 baitira, eta gizonak %52, batez ere nazionalizatze-prozesuaren eta horren eragin desberdinen ondorioz. Beheko 1. taulan ikus daitekeen bezala, immigrazioak EAEn emakume-aurpegia du, Latinoamerikatik etorritakoak azter- tuz gero; eta gizon-aurpegia, Afrikatik etorritakoei dagokie- nez –Magreb eta Senegal–. Egoera orekatuenak hauei dagoz- kie: Errumania eta EBko ekialdeko gainerako herrialdeak, Argentina, Txile, Uruguai eta Txina. Zehazki, AEIk jasotzen dituen 92.598 emakumezko etorki- nen artean, hiru multzo nagusi nabarmentzen ditugu: Handiena Kolonbia, Ekuador eta Perutik etorritako ema- kumeek osatzen dute; 18.674 emakume dira EAEn, emakumezko etorkin guztien %20,2. Bigarren multzoa, EAEn presentzia handiena dutenen artean, Magrebetik etorritako emakumeena da; AEIren arabera, 11.139 dira, emakumezko etorkin guztien %12,2. Hirugarren multzoa Errumaniatik eta EBko ekialdeko beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeena da: 9.568 pertsona, emakumezko etorkin guztien %10,3. Adina. Atzerritar jatorriko biztanleria bertakoa baino gaztea- goa da, eta atzerritar jatorrikoen artean gutxi dira 65 urtetik gorakoak. Ez dago alde nabarmenik, baina gizonen kolekti- boa emakumeena baino gaztexeagoa da. EAEko emakumez- ko etorkinen %47,9 25 eta 44 urte artekoa da; %19,9k 45 urte baino gehiago ditu; %32,1ek, berriz, 24 urte baino gu- txiago; eta 65 urtetik gorakoak guztien %1,6 baino ez dira. Atzerritar jatorriko biztanleak Feminizazio-indizea Gizonak Emakumeak Guztira % bertikala % horizontala Latinoamerikako gainerakoa 2.525 6.798 9.323 7,3 72,9 Emakumeak nagusi Brasil, Venezuela, Dominik. Errep. 5.201 9.117 14.318 9,8 63,7 Emakumezko gehiengoa Paraguai 2.167 3.380 5.547 3,7 60,9 Bolivia 5.780 8.090 13.870 8,7 58,3 Kolonbia, Ekuador, Peru 14.358 18.674 33.031 20,2 56,5 Argentina, Txile, Uruguai 3.919 4.149 8.068 4,5 51,4 Oreka Errumania, EBko ekialdeko beste 9.059 9.568 18.627 10,3 51,4 Munduko gainerakoa 5.937 5.565 11.502 6,0 48,4 Txina 2.546 2.288 4.833 2,5 47,3 Afrikako gainerakoa 4.500 3.951 8.450 4,3 46,8 Gizonezko gehiengoa EBko mendebaldea 12.264 9.161 21.426 9,9 42,8 Magreb 16.148 11.139 27.287 12,0 40,8 Senegal 2.583 718 3.301 0,8 21,8 Gizonak nagusi Guztira 86.985 92.598 179.583 100,0 51,6 Oreka 1. taula. EAEko atzerritar jatorriko biztanleen feminizazio-indizea jatorriaren arabera (absolutuak eta ehunekoak) Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB IMMIGRAZIOAREN Behatokia Observatorio de INMIGRACIÓN 2012ko azaroa Lege-gordailua BI-1163-05 47. zbk

description

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumezko etorkinen ezaugarriak eta bereizgarriak aztertzen ditugu, gizonekiko aldeak kontuan hartuta, eta emakume horien jatorriaren arabera hauteman daitezkeen zenbait desberdintasun nabarmenduz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak EAEn bizi diren atzerriko etorkinen gaineko inkesta –AEI– baliatu da.

Transcript of 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Page 1: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

EMAKUME ETORKINAK EAEn

Begirada honetan (47.a), Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumezko etorkinen ezaugarriak eta bereizgarriak

aztertzen ditugu, gizonekiko aldeak kontuan hartuta, eta emakume horien jatorriaren arabera hauteman daitezkeen zenbait

desberdintasun nabarmenduz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak EAEn bizi diren atzerriko

etorkinen gaineko inkesta –AEI– baliatu da. AEI inkesta sakon eta zehatza da, EAEn bizi diren atzerriko etorkinen gainekoa

da, eta kolektibo horren ezaugarrien eta gizarte-egoeraren argazkia ematen digu. EAEn, etorkinen artean, gehiago dira ema-

kumeak gizonak baino, eta, emakumeen artean, Latinoamerikakoak %54,1 dira.

1. Atzerritar jatorriko emakumeak EAEn. Ikuspegi orokorra

AEIren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan179.582 biztanle ziren atzerritar jatorrikoak 2010. urtean;hau da, EAEko biztanle guztien %8,2. Emakumeak atzerri-tar jatorriko biztanle horien %51,6 dira; hau da, 92.598pertsona. Gizonak, berriz, %48,4; hots, 86.984 pertsonainguru. Banaketa horretan, emakumeak 2011ko erroldakoakbaino zertxobait gehiago dira, azken horretan emakumeakkolektiboaren %48 baitira, eta gizonak %52, batez erenazionalizatze-prozesuaren eta horren eragin desberdinenondorioz.

Beheko 1. taulan ikus daitekeen bezala, immigrazioak EAEnemakume-aurpegia du, Latinoamerikatik etorritakoak azter-tuz gero; eta gizon-aurpegia, Afrikatik etorritakoei dagokie-nez –Magreb eta Senegal–. Egoera orekatuenak hauei dagoz-kie: Errumania eta EBko ekialdeko gainerako herrialdeak,Argentina, Txile, Uruguai eta Txina.

Zehazki, AEIk jasotzen dituen 92.598 emakumezko etorki-nen artean, hiru multzo nagusi nabarmentzen ditugu:

• Handiena Kolonbia, Ekuador eta Perutik etorritako ema-kumeek osatzen dute; 18.674 emakume dira EAEn,emakumezko etorkin guztien %20,2.

• Bigarren multzoa, EAEn presentzia handiena dutenenartean, Magrebetik etorritako emakumeena da; AEIrenarabera, 11.139 dira, emakumezko etorkin guztien%12,2.

• Hirugarren multzoa Errumaniatik eta EBko ekialdekobeste herrialde batzuetatik etorritako emakumeena da:9.568 pertsona, emakumezko etorkin guztien %10,3.

Adina. Atzerritar jatorriko biztanleria bertakoa baino gaztea-goa da, eta atzerritar jatorrikoen artean gutxi dira 65 urtetikgorakoak. Ez dago alde nabarmenik, baina gizonen kolekti-boa emakumeena baino gaztexeagoa da. EAEko emakumez-ko etorkinen %47,9 25 eta 44 urte artekoa da; %19,9k 45urte baino gehiago ditu; %32,1ek, berriz, 24 urte baino gu -txiago; eta 65 urtetik gorakoak guztien %1,6 baino ez dira.

Atzerritar jatorriko biztanleak Feminizazio-indizeaGizonak Emakumeak Guztira % bertikala % horizontala

Latinoamerikako gainerakoa 2.525 6.798 9.323 7,3 72,9 Emakumeak nagusiBrasil, Venezuela, Dominik. Errep. 5.201 9.117 14.318 9,8 63,7

Emakumezko gehiengoaParaguai 2.167 3.380 5.547 3,7 60,9Bolivia 5.780 8.090 13.870 8,7 58,3Kolonbia, Ekuador, Peru 14.358 18.674 33.031 20,2 56,5Argentina, Txile, Uruguai 3.919 4.149 8.068 4,5 51,4

OrekaErrumania, EBko ekialdeko beste 9.059 9.568 18.627 10,3 51,4Munduko gainerakoa 5.937 5.565 11.502 6,0 48,4Txina 2.546 2.288 4.833 2,5 47,3Afrikako gainerakoa 4.500 3.951 8.450 4,3 46,8

Gizonezko gehiengoaEBko mendebaldea 12.264 9.161 21.426 9,9 42,8Magreb 16.148 11.139 27.287 12,0 40,8Senegal 2.583 718 3.301 0,8 21,8 Gizonak nagusiGuztira 86.985 92.598 179.583 100,0 51,6 Oreka

1. taula. EAEko atzerritar jatorriko biztanleen feminizazio-indizea jatorriaren arabera (absolutuak eta ehunekoak)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

IMMIGRAZIOAREN Behatokia Observatorio de INMIGRACIÓN2012ko azaroaLege-gordailua BI-1163-05

47. zbk

Page 2: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

2 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Ikasketa-maila. EAEko emakumezko etorkinen ikasketa-maila gizonezkoena baino handixeagoa da, eta, alde nabar-mengarririk ez egon arren, emakume gehiagok (%23,7)dituzte ikasketa kualifikatuak gizonezkoek (%22,3) baino.1. grafikoan ikus dezakegun bezala, emakumezko etorkinenartean, gehien-gehienek bigarren mailako ikasketak dituzte,eta gutxiagok lehen mailako ikasketak edo ikasketa gutxia-go; gizonen artean, berriz, lehen mailako ikasketak eta ikas-keta gutxiago dituzten emakumeen kopurua eta bigarrenmailakoak dituztenena antzekoak dira.

Ikasketa-mailari lotutako aldeak batez ere nazionalitateetanaurkitzen ditugu:lehen multzoan, batez bestekotik gorakoikasketa kualifikatuak dituzten emakumeak daude, halanola EBko mendebaldekoak, Argentinakoak, Txilekoak etaUruguaikoak. Bestaldean, kualifikatu gabeko ikasketakdituzten emakumeak daude, eta, haien artean, magrebtar

eta senegaldar jatorria dutenak nabarmentzen dira, halanola txinatar jatorrikoak.

Hizkuntzaren erabilera. EAEko emakumezko etorkinen%63k badaki gaztelaniaz hitz egiten, eta %1,2k euskaraz.Gehien erabilitako hizkuntzen artean, lehen lekuan gaztela-nia nabarmentzen da, eta emakumeek erabiltzen dutegehiago (%63,2k) gizonek baino (%54,4k). Horren arrazoiada emakumeen artean latinoamerikarrak nagusitzen direla,gehienak gaztelaniaz mintzatzen baitira jatorriko herrialde-an. Arabiera da etorkinek gehien erabiltzen duten bigarrenhizkuntza: emakumeen %7,9k eta gizonen %10,6k.Errumaniera da emakumezko etorkinek gehien erabiltzenduten hirugarren hizkuntza, %7,7k, eta ez dago alde aipa-garririk emakumeen eta gizonen artean.

1. grafikoa. EAEko emakumezko eta gizonezko etorkinen ikasketa-maila, goi-mailako ikasketen araberako zerrenda (LHII eta

hirugarren mailakoak) (%) (Sintetikoa), jatorria kontuan hartuta

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Gizonak

17,5

18,8

21,3

22,3

24,6

25,1

25,9

34,2

39,1

43,2

37,3

47,5

39,1

47,6

54,1

34,7

38,8

45,2

29,7

41,7

44,5

34,7

26,4

68,6

48,5

37,6

45,7

34,9

27,1

44

38,9

30,2

45,2

32,4

21,3

26,2

30,4

15,2

14,9

14,2

11,9 19,5

%0 %50 %100

Senegal

Magreb

Bolivia

Txina

Kolonbia, Ekuador, Peru

Paraguai

Afrikako, beste

Guztira

Brasil, Venez., Dom. Err.

EB Mendeb.

Errumania, EB eki. beste

Argentina, Txile, Uruguai

Latinoam. beste batzuk

Gainerakoak

LHII edo 3. maila 2. maila 1. maila edo gutxiago

Emakumeak

14,1

17,6

18,8

21

22,5

23,7

23,9

33,1

34,3

37,2

57,7

38,8

45,4

53,8

38,2

48,9

53

46,4

41,2

39,6

41,8

46,2

18,9

22,6

54,9

46,5

57,8

32,1

44,2

32,3

26

31,1

35,1

36,5

25,2

19,5

43,9

19,6

6,3

8,1

11,7 30,5

%0 %50 %100

Senegal

Txina

Magreb

Kolonbia, Ekuador, Peru

Afrikako, beste

Bolivia

Paraguai

Brasil, Venez., Dom. Err.

Guztira

Errumania, EB eki. beste

Argentina, Txile, Uruguai

Latinoam. beste batzuk

EB Mendeb.

Gainerakoak

LHII edo 3. maila 2. maila 1. maila edo gutxiago

2. grafikoan ikusten den bezala, emakumezko etorkinenartean, batez ere latinoamerikar herritartasunekoak naziona-lizatu dira. Horren arrazoia da, hein handi batean, arlohorretako erregulazioa desberdina dela jatorriaren arabera.Adibidez, latinoamerikarrek, bizileku-baimena izandaEspainian bizitzen bi urte eman dituztela frogatuz gero,espainiar herritartasuna eska dezakete, baina baldintza horizorrotzagoa da, esate baterako, afrikar edo asiarren kasuan,bizitzen 10 urte eman dituztela

Horri gehitzen badiogu zenbait latinoamerikar nazionalitatek(kolonbiarrak edo ekuadortarrak, adibidez) beste batzuekbaino egonaldi luzeagoa egiten dutela, ez da harritzekoa

kolektibo horretan oso handia izatea nazionalizazioen kopu-rua. Azkenik, ezin dugu alde batera utzi bertakoekiko ber-dintasun formala lortzen dela nazionalitatearen bidez, batezere erkidegoz kanpoko biztanleen kasuan, erkidegokoek heinhandi batean dutelako berdintasun hori nazionalizatu beharizan gabe. Bestela esanda, nazionalizatzearen balioa askozhandiagoa da erkidegoz kanpokoentzat, eta, neurri batean,horrek azaltzen du zergatik den txikia nazionalizatze-indizeaerrumaniarren eta EBko mendebaldeko biztanleen artean.

Egonaldia. EAEn, atzerritar jatorriko emakumeen %58,3k seiurtetik gora daramatza bertan Euskadira lehenengoz iri tsizenetik; ehuneko hori txikixeagoa da gizonen kasuan: %56,8.

2. Administrazio-egoera

Page 3: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

347. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Kasu honetan, nabarmendu behar da egonaldia EAEn han-diagoa edo txikiagoa dela jatorriko nazionalitatearen arabe-ra, eta, hain zuzen ere, bertan denbora gehien daramatennazionalitateetako batzuen artean (kolonbiarren eta ekua-dortarren artean, adibidez), emakumeen pisua handiagoadela. Era berean, azpimarratzekoa da emakumezko etorki-nen ia %60k sei urtetik gora daramatzala, eta denborahorrek nolabaiteko egonkortasuna eta finkapena adieraztendituela migrazio-prozesuaren barruan.

Bi alderdi horiek (administrazio-egoera eta egonaldia) elka-rri lotuta daude: administrazio-egoera zenbat eta hobea

izan, eta egonaldia zenbat eta luzeagoa, orduan eta hobeakizango dira emakumezko etorkinen integrazio-adierazleak;eta alderantziz. Immigrazioaren Euskal Behatokiak “egon-kortasun-continuum” esan izan dio lotura horri, eta 2007koinkestan ere sumatzen zen..

Gure artean 6 urte baino gutxiago daramatzaten emaku-mezko etorkinen artean (4. grafikoa), Paraguaitik etorrita-koak nabarmentzen ditugu, hamarretik ia zazpik (%68,8k)baitaramatzate 6 urte baino gutxiago EAEn; atzetik datozerrumaniar emakumeak eta EBko ekialdetik etorritakoak(%62,5).

2. grafikoa. EAEko emakume etorkinak: lege-egoera jatorriaren arabera (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

4,7

7,8

10,4

11,6

11,7

37,0 5,9

13,3

8,9

13,1

9,9

7,3

7,5

7,8

5,3

10,7

11,7

19,5

79,4

59,6

96,2

36,0

56,2

47,5

48,6

33,3

34,5

31,1

16,8

16,7

11,9

14,9

20,7

9,2

10,0

8,6

17,5

8,6

19,2

5,8

34,8

18,8

17,2

20,5

36,7

30,6

10,4

4,0

EBko mendebaldea

Txina

Errumania eta EBko ekialdeko beste batzuk

Kolonbia, Ekuador, Peru

Magreb

Senegal

Batez beste

Argentina, Txile, Uruguai

Brasil, Venezuela, Dominikar Errep.

Bolivia

Paraguai

Irregularra Hasierako lan-baimena Lan-baimena, 1. berritzea

Lan-baimena, 2. berritzea Bizileku-baimen iraunkorra Bizileku-baimena (ez lanekoa)

Gertatzez irregularra Espainiar herritartasuna

3. grafikoa. 16 urte edo gehiago dituzten atzerritar jatorriko biztanleak EAEn. Euskadira lehenengoz iritsi ondoko urte-kopu-

ruaren araberako banaketa (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

EUSKADIRA LEHENENGOZ IRITSI ONDOKO URTE-KOPURUA

3,9

14,8

23,0

41,734,2

24,1

5,4

16,521,3

43,2

32,424,4

0,0

20,0

40,0

60,0

80,0

100,0

2 urte baino

gutxiago

2-3 urte 4-5 urte 6 urte baino

gehiago

6-9 urte 10 urte baino

gehiago

Emakumeak Gizonak

Page 4: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

4 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Jarduera-, okupazio- eta langabezia-egoerak

4. grafikoa. 16 urte edo gehiago dituzten eta EAEn 6 urte baino gutxiago daramatzaten atzerritar jatorriko biztanleak, eremu

geografikoaren eta sexuaren arabera banatuta (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

6 URTE BAINO GUTXIAGO (%)

22,6

65,2

46,539,5

27,1

46,5

68,8

14,9

49,7 44,8 40,8 41,7

59,0

86,1

0,0

20,0

40,0

60,0

80,0

100,0

EBko

mendebaldea

Errumania eta

EBko ekialdeko

beste batzuk

Magreb Argentina, Txile,

Uruguai

Kolonbia,

Ekuador, Peru

Bolivia Paraguai

37,049,0

41,150,1

62,9

41,7 41,747,6 50,836,0

54,643,0

53,743,2

0,0

20,0

40,0

60,0

80,0

100,0

Brasil,

Venezuela,

Dominikar Errep.

Latinoamerikako

gainerakoa

Txina Senegal Afrikako

gainerakoa

Munduko

gainerakoa

Total

Emakumeak Gizonak

3. Lan-egoera

EAEko 92.582 emakumezko etorkinetatik, 77. 395potentzialki aktiboak dira.Bigarren taulan ikus daitekeenbezala, emakumezko etorkinen jarduera-tasa gizonezkoenabaino txikiagoa da (%68,7 eta %82,9, hurrenez hurren);hala ere, nondik etorri diren kontuan hartzen badugu, lati-noamerikar emakumeek (paraguaiarrek eta boliviarrek,batez ere) %80tik gorako jarduera-tasa dute. Gainera,herritartasun horiek dituztenen artean, emakumeek hastendute migrazio-proiektua, eta EAEra lan egiteko eta familia-rentzat dirua lortzeko etortzen dira, gehienetan neskame

arituta. Horien guztiz bestaldera daude magrebtar emaku-meak, oso jarduera-tasa txikiak baitituzte (%37,9); izanere, kultura-arrazoiengatik, emakumeak etxe barruan lanegin ohi du, ez-aktiboa ohi da, eta gizonak lan egiten duetxetik kanpo.

Emakumezko etorkinen okupazio-tasa gizonezkoena bainotxikixeagoa da: %50,5 eta %53,9 hurrenez hurren.Nazionalitateen artean desberdintasun handiak daude.Alde batetik, okupazio-tasa handiak dituzten emakumeak

Jarduera-tasa Okupazio-tasa Langabezia-tasaGizonak Emak. Guztira Gizonak Emak. Guztira Gizonak Emak. Guztira

Mendebaldeko EB 85,8 53,9 72,5 61,8 35,5 50,8 27,9 34,1 29,9Errumania, EBko ekialdeko beste batzuk 90,8 69,9 80,1 66,8 48,3 57,3 26,4 30,1 28,4Magreb 82,6 37,9 64,5 39,7 19,3 31,5 51,9 49,1 51,3Argentina, Txile, Uruguai 83,3 69,0 75,9 62,0 59,9 60,9 25,6 13,2 19,8Kolonbia, Ekuador, Peru 80,5 76,0 77,9 57,5 60,6 59,2 28,6 20,2 24,0Bolivia 73,4 81,2 78,1 48,9 62,6 57,0 33,4 22,9 27,0Paraguai 82,8 89,1 86,7 53,2 75,1 66,9 35,7 15,7 22,9Brasil, Venezuela, Dominikar Errep. 65,2 71,2 69,2 43,2 47,3 46,0 33,8 33,5 33,6Latinoamerikako gainerakoa 81,2 82,5 82,2 43,8 70,5 63,7 46,0 14,5 22,6Txina 91,9 75,1 83,9 85,7 72,6 79,4 6,7 3,3 5,3Senegal 89,7 76,6 87,6 43,3 37,7 42,4 51,7 50,8 51,6Afrikako gainerakoa 77,2 69,8 73,5 33,7 25,9 29,8 56,3 62,9 59,5Munduko gainerakoa 92,8 63,3 77,9 62,0 48,4 55,2 33,2 23,5 29,2Guztira 82,9 68,7 75,5 53,9 50,5 52,1 35,0 26,5 31,0

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

2. taula. EAEko atzerritar jatorriko biztanleen jarduera-, okupazio- eta langabezia-tasa eremu geografikoen

eta sexuaren arabera (absolutuak eta ehunekoak)

Page 5: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

547. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

daude: latinoamerikar jatorrikoak –batez ere, para-guaiarrak (%75,1), boliviarrak (%62,6) eta kolonbia-rrak, ekuadortarrak eta perutarrak (%60,1)– eta txina-tar jatorrikoak (%72,6). Eta, bestetik, afrikar emaku-meak daude, magrebtarrak, bereziki –10etik 2k soilikdute lana (%19,3)–.

EAEko emakumezko etorkinen langabezia-tasa–%26,5– gizonezkoena –%35– baino txikiagoa da.Hala ere, langabeziak nabarmen egiten du gora afrikarjatorriko emakumeen artean, erdiak langabezian dau-delako; zehazki, senegaldarrak –%50,8– eta magrebta-rrak –%49,1–. Beste muturrean daude Argentinatik,Txiletik, Uruguaitik, EBko mendebaldetik,Latinoamerikako beste herrialde batzuetatik etaTxinatik etorritako emakumeak, batez bestekotik behe-rako langabezia-tasak dituztelako.

Zer sektoretan lan egiten duten, zer jarduera-adarretan

eta nolako kontratuak dituzten

EAEn lan egiten duten emakumezko etorkin gehienakzerbitzu-sektorean ari dira –%96,5–, eta, sektorehorren barruan, emakumeen %72,4k hiru jarduera-adar hauetan dihardu: etxe-zerbitzuan –%38,8–, osta-laritzan –%21,9– eta merkataritzan –%11,7–.

Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak % Guztira

Etxe-zerbitzuak 1.194 15.175 16.368 3,1 38,8 21,3

Ostalaritza 4.364 8.562 12.926 11,5 21,9 16,8

Merkataritza 4.460 4.572 9.031 11,8 11,7 11,7

Osasun- eta gizarte-zerbitzuak 946 3.241 4.186 2,5 8,3 5,4

Enpresentzako zerbitzuak 1.962 3.217 5.179 5,2 8,2 6,7

Hezkuntza 949 1.345 2.294 2,5 3,4 3,0

Beste merkataritza-zerbitzu batzuk 1.526 1.185 2.711 4,0 3,0 3,5

Zenbait manufaktura-industria 1.404 415 1.819 3,7 1,1 2,4

Garraio-materiala 410 254 664 1,1 0,7 0,9

Eraikuntza 10.736 198 10.934 28,3 0,5 14,2

Elikagaigintza 611 179 790 1,6 0,5 1,0

Garraioak eta komunikazioak 2.507 178 2.685 6,6 0,5 3,5

Herri Administrazioa 321 152 473 0,8 0,4 0,6

Beste produktu ez-metalikoen industria 235 92 327 0,6 0,2 0,4

Material elektrikoa 298 88 386 0,8 0,2 0,5

Finantza-erakundeak 46 46 0,0 0,1 0,1

Kautxuaren industria 382 31 413 1,0 0,1 0,5

Lurraldez kanpoko erakundeak 28 28 0,0 0,1 0,0

Metalurgia 1.595 26 1.621 4,2 0,1 2,1

Makinen eraikuntza 1.841 24 1.865 4,9 0,1 2,4

Zehaztu gabe 21 21 0,0 0,1 0,0

Paper-industria 150 21 171 0,4 0,1 0,2

Arrantza 679 12 691 1,8 0,0 0,9

Nekazaritza 1.141 1.141 3,0 0,0 1,5

Energia-ekoizpena 116 116 0,3 0,0 0,2

Industria petrokimikoa 114 114 0,3 0,0 0,1

Guztira 37.937 39.062 77.000 100,0 100,0 100,0

3. taula. Lan egiten duten atzerritar jatorriko eta 16-66 urtetik bitarteko biztanleak jarduera-adarren eta sexuaren arabera (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

5. grafikoa. 16-66 urteko emakumezko etorkinen banaketa EAEn,

jarduera-adarrak kontuan hartutaeta jatorriaren arabera(%)

24,7

32,5

38,4

38,8

38,9

69,4

78,5

48,3

21,5

37,2

30,2

18,4

21,9

28,1

18,7

49,2

28,0

15,1

60,3

28,2

45,4

46,3

13,7

11,8

25,7

7,8

11,7

9,3

8,5

20,8

12,1

7,9

7,4

25,3

27,5

33,9

28,8

%0 %50 %100

Txina

Senegal

Magreb

Argentina, Txile, Uruguai

EBko Mendebaldea

Brasil, Venezuela, Domin. Errep.

Kolonbia, Ekuador, Peru

Batez beste

Errumania, EB ekiald. beste

Bolivia

Paraguai

Etxe-zerbitzua Ostalaritza

Merkataritza Beste batzuk

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Page 6: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

6 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Egoera hori gizonezko etorkinen egoerarekin alderatzenbadugu, azken horiena oso bestelakoa da: lan egiten dutengizonen artean, ia erdiek zerbitzu-sektorean lan egiten dute–%48–, 10etik 3k eraikuntzan –%28–, 10etik 2k industria-sektorean –%18,9– eta gutxiengo batek –%4,8– nekazari -tzan eta arrantzan. Jarduera-sektore horietan, oso txikia daemakumezko etorkinen presentzia, eta industria-sektorean–%2,9– eta eraikuntzan –%0,5– banatuta dago.Nekazaritzan ia ez da emakumezko etorkinik aritzen.

Jatorriaren arabera, 5. grafikoan ikusten den bezala, para-guaiar eta boliviar emakume gehien-gehienak (%78,5 eta%69,4) etxe-sektorean ari dira; errumaniar emakumeak etaEBko ekialdekoak, berriz, etxe-zerbitzuan eta ostalaritzandaude banatuta. Sektore honetan, afrikar emakumeen pre-sentzia oso txikia da; zehazki, magrebtar emakumeen%6,6k sektore honetan dihardu.

Lan egiten duten emakumezko etorkinen %21,9 ostalaritzanari da, eta zer herritartasun duten kontuan hartzen badugu,ikusten dugu txinatar jatorriko emakumeen erdiek sektorehorretan lan egiten dutela, hala nola magrebtar jatorrikogehien-gehienek (%37,2). Beste nazionalitate batzuek erebatez bestekotik gorako presentzia dute sektore honetan:errumaniarrek, brasildarrek, venezuelarrek eta dominikarrek;

izan ere, lan egiten duten 10 emakumetik ia 3k dihardutejarduera-adar honetan. Azkenik, emakumezko etorkinen%11,7k merkataritzan lan egiten du, eta azpimarragarria datxinatar jatorrikoak direla gehiengoa jarduera-adar horretan:%49,2.

Kontratu-motak. EAEn kontraturik gabe lan egiten dutenemakumezko etorkinak ia hiru bider gehiago dira horrela aridiren gizonak baino –%20,8 eta %7,3–. Soldatapeko ema-kumezko etorkinen artean, mugagabeko kontratazioa%44,4koa da, eta gizonen artean %53koa. Aldi baterakokontratazioa oso antzekoa da emakumeen eta gizonen arte-an (%25,9-%27,8).

Zerbitzu-sektorean lan egiten ari diren pertsonen egoeranazionalitateen eta sexuaren arabera aztertzen badugu (6.grafikoa), argiago ikusten dugu polarizazioa gertatzen delanazionalitateen eta sexuen artean: alde batean, paraguaiar,boliviar eta errumaniar emakumeak daude, haien arteanehuneko handi batek kontraturik gabe lan egiten baitu; etabestean, argentinarrak, txiletarrak eta uruguaiarrak, halanola txinatarrak eta magrebtarrak, kontraturik gabe lan egi-ten duten emakumeen ehunekoa batez bestekotik osobehera baitago haien artean.

6. grafikoa. EAEn 16 urte eta gehiago dituzten eta zerbitzu-sektorean kontraturik gabe lan egiten duten

atzerritar jatorriko biztanleak jatorriaren eta sexuaren arabera (%)

Errum, EB eki. beste Magreb Argentin, Txile, Uruguai

Kolonb, Ekuad, Peru

Bolivia

Paraguai

Brasil, Venez, R-Dominic

Senegal

Gizonezkoak

Mend. EB

Errum., EB eki. beste

Magreb

Argentin, Txile, Uruguai

Kolonb, Ekuad, Peru

Bolivia

Paraguai

Brasil, Venez, Dom. Errep.

Senegal

Emakumezkoak

10

20

30

40

50

turik ga

beko

lan

a (%

)

Mend. EB

g g , , gTxinaTxina

-30

-20

-10

0

0 20 40 60 80 100 120 140Kont

rat

EAEko zerbitzu-sektorean lan egiten duten atzerritar jatorriko biztanleak,

jatorriaren eta sexuaren arabera (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Page 7: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

747. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Egoera ekonomiko pertsonala

Sarrera nagusiak. 7. grafikoan ikusten den bezala, emaku-mezko etorkinen sarrera-iturri nagusia lanagatik edo erren-tengatik lortutakoa da (%47,4); ehuneko hori txikixeagoa dagizonezkoen ehunekoarekin (%53) alderatuz gero.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta da bigarren sarrera-iturriaemakumeen %11,7rentzat, eta ehuneko hori txikixeagoa dagizonen kasuan (%7,2).

Independentzia ekonomiko handiena duten emakumezkoetorkinak txinatar eta latinoamerikar jatorrikoak dira (8. gra-fikoa). Baina, batez ere, azpimarra dezakegu boliviar eta

paraguaiar emakumezkoek nazionalitate bereko gizonezkoekbaino independentzia ekonomiko handiagoa dutela. Datuhorrek lehenago aipatu dugun alderdi bat nabarmentzen du:emakumezko etorkinek, askotan, gizonezkoek baino errazta-sun gehiago dituzte EAEko lan-merkatuan sartzeko. Hori osobegi-bistakoa da latinoamerikar biztanleen kasuan.

Errenta. 9. grafikoan ikusten den bezala, emakumezko etor-kin bakoitzak hilean batez beste 864 euroko sarrera daukaEAEn. Kopuru hori jatorriko herrialdearen arabera aldatzenda; adibidez, afrikar jatorriko emakumezko etorkinek irabaz-ten dute gutxien hilean: magrebtarrek 648 euro, eta sene-galdarrek 710 euro. Latinoamerikar emakumezkoen artean,boliviarrek eta paraguaiarrek irabazten dute gutxien: hileko

4. EAEko atzerritar jatorriko emakumeen banako ongizatea

7. grafikoa. 16 urte edo gehiago dituzten atzerritar jatorriko biztanleak sarrera-mota nagusiaren eta sexuaren arabera (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

0,0

10,0

20,0

30,0

40,0

50,0

60,0

Emakumeak 47,4 33,1 11,7 4,5 1,5 0,6 0,5 0,3 0,4

Gizonak 53,0 26,3 7,2 10,3 0,9 1,0 0,8 0,3 0,1

Lana edo

errentak

Sarrerarik

gabe

Diru-

sarrerak

bermatzeko

Lan-

gabezia

Erretiro-,

alargun-

pentsioa

Beste

gizarte-

laguntza

Baliaezin-

tasuneko

pentsioa

Mantenu-

pentsioa

DP, MGL

eta

antzekoak

8. grafikoa. Sarrera-mota nagusia: Lanagatiko edo errentengatiko sarrerak/diru-sarrerak bermatzeko errenta,

jatorriaren eta sexuaren arabera (%)

Diru-sarrera nagusia: lana eta errentak (%)

18,9

37,7

44,0

47,4

53,8

36,7

43,9

56,7

58,2

67,5

68,8

0,0 40,0 80,0

Magreb

Senegal

Brasil, Venezuela, Domin. Erre.

Guztira

Bolivia

EBko mendebaldea

Errumania,EB ekiald. beste

Kolonbia, Ekuador, Peru

Argentina, Txile, Uruguai

Paraguai

Txina

Gizonak Emakumeak

Diru-sarrera nagusi: sarrerak bermatzeko errenta (%)

0,0

1,7

5,0

7,0

10,6

11,7

12,7

12,9

13,1

14,5

28,2

0,0 20,0 40,0 60,0 80,0

Txina

Argentina, Txile, Uruguai

EBko mendebaldea

Senegal

Kolonbia, Ekuador, Peru

Total

Magreb

Paraguai

Brasil, Venezuela, Domin. Erre.

Errumania,EB ekiald. beste

Bolivia

Gizonak Emakumeak

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Page 8: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

8 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

710 euro eta 803 euro hurrenez hurren. Sarrera handienakdituztenen artean, berriz, txinatar jatorriko emakumeakdaude: hilean 1.000 eurotik gora. EBko mendebaldeko,Argentinako, Txileko, Uruguaiko, Brasilgo eta Errumaniakoemakumeek hileko 900 euro baino gehiago irabazten dute,eta batez bestekoaren gainetik daude.

Etxeko egoera ekonomikoaren pertzepzioa. Emakumezkoetorkinek etxeko egoera ekonomikoaz duten iritzia (10. gra-fikoa) gizonena baino zertxobait hobea da. Pobrezia/ongiza-te eskalaren pertzepzio subjektiboari nazionalitateen arabe-ra erreparatzen badiogu, ikusten dugu afrikar eta boliviarjatorriko emakumeek pobreenak direla uste dutela, eta ema-kumezko paraguaiarrak datozela haien atzetik ikuspuntu

ezkor horretan. Beste muturrean daude Txinako,Argentinako, Txileko, Uruguaiko eta EBko mendebaldekoemakumeak, %11 baino gutxiagok uste baitute pobre edogutxi-asko pobre direla.

Gizarte- eta osasun-arloko arazoen pertzepzioa.Emakumezko etorkinen %28,4k dio gizarte-bazterkeria jasa-ten duela atzerritarra izateagatik (11. grafikoa), eta %17,9kdio bakardade- eta tristezia-arazoak dituela. Ez dago aldenabarmenik emakumeen eta gizonen artean, baina, besteakbeste, senideren batengandik bereizi beharra, gaixotasunkroniko larriak eta mendeko pertsonak edukitzea, arazonagusiak ez izan arren, maizago gertatzen dira emakumezkoetorkinen artean gizonezkoen artean baino.

9. grafikoa. 16 urtetik gorako emakumeen sailkapena hileko

biztanleko sarrerak kontuan hartuta, jatorriaren arabera

648

710

710

803

831

864

927

959

990

994

1.019

0 500 1.000 1.500

Magreb

Bolivia

Senegal

Paraguai

Kolonbia, Ekuador, Peru

Batez bestekoa

Brasil, Venez., Dom. Errep.

Errumania, EB eki. beste

Argentina, Txile, Uruguai

EB mendeb.

Txina

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Oharra: Unitate osoaren sarrerei buruzko datu estandarizatuak, Eurostat baliokidetza-eskala

erabilita. Eurotan.

10. grafikoa. Etxearen egoera ekonomikoaren pertzepzioa sexuaren eta jatorriaren arabera (%)

Zure baliabide ekonomikoak baloratuz, zein

egoeratan dago zure etxea?

20,7

34,5

31,2

13,6

18,5

32,2

34,7

14,5

0,0 20,0 40,0 60,0 80,0 100,0

Oso gaizki /

gaizki

Gaizki samar

Ongi samar

Oso ongi / ongi

Gizonak Emakumeak

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Pertzepzio subjetiboa: Pobretasun / Erosotasun

eskala

14,7

21,5

15,2

13,6

12,4

17,6

33,1

20,8

14,5

42,3

49,3

51,8

58,3

47,2

66,8

52,8

56,5

46,4

53,7

50,7

51,9

41,6

37,3

18,7

31,1

16,7

24,3

14,9

10,7

8,6

13,3

%0 %50 %100

Txina

Argentina, Txile, Uruguai

EB Mendeb.

Brasil

Errumania, EB eki. beste

Kolonbia, Ekuador, Peru

Bataz bestekoa

Paraguai

Senegal

Bolivia

Magreb

Pobrea Gutxi-asko pobrea

Moldatzen dira Erosoa edo prosperoa

11. grafikoa. Arazoen sailkapena etorkinen artean,

sexuaren arabera (%)

0,2

0,8

0,6

0,8

2,3

7,1

10,8

18,0

28,8

0,2

0,3

0,4

0,6

3,6

8,4

12,0

17,9

28,4

0 20 40 60 80 100

Alkoholismoa

Pertsonaren bat barneratzea

Toxikomania

Beste sarrera batzuk

(prostituzioa, trafikoa, eskale)

Mendeko pertsonak egotea

Gaixotasun kroniko larria

Senideren batengandik bereizita

Bakardade-, tristezia-arazoak

(Ulises sindromea)

Bazterketa atzerritarra

izateagatik

Gizonak Emakumeak

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

Page 9: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

947. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

Emakumezko etorkinak nondik datozen kontuan hartzenbadugu, desberdintasunak daudela ikus dezakegu.Adibidez, afrikar jatorriko emakumeek –Senegal etaMagreb– eta boliviar emakumeek gizarte-arloko arazoakdituzte batik bat: gizarte-bazterketa, bakardade- eta triste-

zia-arazoak, senideren batengandik bereizita egotea… EBkomendebaldeko emakumeen artean, osasunarekin zerikusiaduten arazoak nabarmentzen dira: gaixotasun kroniko larria;kasu honetan, magrebtar emakumeen arazo nagusietako batda ere bada.

5. Atzerritar jatorriko emakumeak EAEn integratzea

Emakumezko etorkinak EAEn integratzea – hautemandakointegrazio-maila. Alde azpimarragarririk ez egon arren, ema-kumezko etorkinak harrerako herrian gutxiago integratutasentitzen dira gizonezkoak baino.

Emakumezko etorkin gehien-gehienek diote ez dutela harre-man-arazorik bertakoekin (%90); etorkinekiko harremaneidagokienez, berriz, ehuneko horiek txikixeagoak dira (%86).Hala ere, nazionalitateen araberako integrazio-maila azter -tzen badugu, honako hauek ditugu:

• Emakumezko txinatarrek eta afrikarrek –magrebtarrek,batez ere– diote integrazio-arazoak dituztela bai berta-koekin bai etorkinekin.

• Latinoamerikar emakumeak nahiko ondo integratutadaude, boliviarrak izan ezik, bertakoekiko harreman- arazoak baitituzte.

• Azkenik, ongien integratutako emakumezko etorkinakargentinarrak, txiletarrak, uruguaiarrak eta EBko men-debaldekoak dira, baina integrazio on hori, etorkinekinbaino areago, bertakoekin gertatzen da, batez ere argen-tinar, txiletar eta uruguaiar emakumeen kasuan.

12. grafikoa. Emakume etorkinen espazio-banaketa jatorriaren

arabera. Bertakoekiko eta etorkinekiko integrazio-mailen

arteko erlazioa

Mend. EB

Errumania, EB eki.

beste batzuk

Magreb

Argentina, Txile,

Uruguai

Kolonbia, Ekuador,

PeruBolivia

ParaguaiBrasil

Latinoamerika, beste

Senegal

Afrika, beste

GUZTIRA

70

80

90

100

A B

ERTA

KOEKI

N (%

)

Txina

40

50

60

40 50 60 70 80 90 100

INTE

GRAZ

IOA

INTEGRAZIOA ETORKINEKIN (%)

Iturria: AEI 2010. Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Gaietako Saila. EOB

6. Ondorioak

Eusko Jaurlaritzak egindako Atzerriko Etorkinen gainekoInkestaren bidez (AEI), EAEko emakumezko etorkinen erre-alitatearen argazki argia lortu dugu, eta ondorio hauek azpi-marratu behar dira:

• EAEn, etorkinen artean, gehiago dira emakumeak gizo-nak baino, eta, emakumeen artean, Latinoamerikakoak%54,1 dira; bigarren multzo handiena afrikar jatorrikoemakumeena da. Bi kolektibo horien artean, guztien%71,2 dira.

• Latinoamerikar emakumeen nagusitasunaren ondorioz–emakumezko etorkinen erdiak baino gehiago–, taldehorren ezaugarrietako asko kolektibo osoaren barruanere gailentzen dira.

• Emakumezko etorkinek EAEko migrazio-prozesuetanduten gailentasun hori herriaren gizarte-, ekonomia- etademografia-egiturari estu lotutako faktore batzuek bal-dintzatzen dute; faktoreok, besteak beste, hauek dira:ongizate-maila handia, beste autonomia-erkidego ba -tzuekin alderatuta; bertako emakumeek lan-merkatuan

Page 10: 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

10 47. Begirada - Emakume etorkinak EAEn

sartze handia izatea, eta, horren ondorioz, etxeko lanakez ezik, lana, orokorrean, banatuta egotea; hala nolaemakumeek betetzen dituzten rolei lotutako funtzioak.Gainera, egitura demografikoa oso zahartuta dago, etajaiotze-tasa oso txikia da.

• Gainera, horrelako egoera batean, ez da ustekabekoa ema-kumezko latinoamerikar etorkinen garrantzia, eta emaku-me horiek erraztasun gehien izatea lana aurkitzean, berenkultura- eta hizkuntza-ezaugarriengatik euskal gizartearenbeharretara ongien egokitzen direnak direlako.

• Batzuetan, gainera, laneratze handiago horren ondorioz,latinoamerikar emakumeen sarrera ekonomikoak han-diagoak dira, kasuren batean, boliviar eta paraguaiaremakumeen kasuan, adibidez, nazionalitate berekogizonenak baino. Horrek guztiak argi uzten du kolektibohorren autonomia ekonomiko eta sozial handiagoa, baieta latinoamerikar emakumearen ahalduntze handiagoaere. Horri dagokionez, ezin dugu ahaztu proiektu feme-

ninoaren hasiera, kolektibo horretan, emakumeenadela, eta ez gizonena. Beste muturrean afrikar emaku-mea dago: egongaiztasun handiagoa, lan-merkatuansartzeko aukera txikiagoa eta gizonekiko askoz mende-tasun ekonomiko eta sozial handiagoa.

• Lan-merkatuan egokitze handiago hori lan-baldintzaeskas samarren kontura lortzen da, normalean gizonez-ko etorkinenak baino txarragoak direlako, zenbait datu-ren bidez ikusi ahal izan dugun bezala: kontraturikgabeko enplegu-tasa handiagoa, kontratu-egoera txarra-goa, sarrera txikiagoak…

Nolanahi ere, besteak beste gizarteratzeari edo laneratzearidagokionez, alde handiak aurki daitezke, eta alde horiekbertako biztanleen artean sexuaren arabera dauden desber-dintasunen antzekoak dira neurri handi batean. Alderdihorietako batzuetan, desberdintasunak nabarmenagoak diraemakumezko etorkinen kasuan.

EAEko immigrazioaren inguruko informazio gehiagonahi izanez gero, kontsulta ezazu gure web orria:,www.ikuspegi-inmigracion.net

Behatokiaren beste zerbitzu batzuk:– Dokumentazio zentrua: kontsulta zerbitzua eta

liburutegi mailegua eskeintzen ditu.– Informazio estatistikoa.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Tlf.: 94 601 82 75Fax: 94 601 82 78e-mail: [email protected]

Postaz eta pertsonalki helbide honetan aurkigaitzakezu:Alameda Mazarredo 39, 4.C, 48009 Bilbo - Bizkaia

Jatorri geografikoa erabakigarria da, oro har, etorkin guz-tien egoera eta, bereziki, emakumezko etorkinena aztertze-ko. Eta hala, zenbait talde edo kolektibo bereiz ditzakegutipologia moduan, EAEn bizi diren emakumezko etorkinengizartera tze- eta laneratze-mailaren arabera:

• Kolektibo integratua: Gizarteratze handia – laneratzehandia. Lehenik eta behin, EBko mendebaldeko eta,besteak beste, Argentinako eta Txileko emakumearenegoera azpimarra dezakegu. Kolektibo horrek dituadierazlerik onenak integrazio sozial eta ekonomikoarinahiz bertako pertsonekiko elkarreraginari dagokienez.Haien kopurua ez da oso handia emakumezko etorkinguztien barruan.

• Egoera ahulean dauden etorkinak: Gizarteratze txikia –laneratze txikia. Multzo honetan daude afrikar jatorri-ko emakumeak; integrazio-adierazleak apal samarrakdira, eta oso handia gizarte-ezegonkortasuna eta-ahultasuna. Alde batetik, haien jarduera- etaokupazio -indizeak gainerakoenak baino nabarmen txi-kiagoak dira, eta hezkuntza -maila txikiagoa dute; gai-nera, diskriminazio handiagoa eta bertakoekiko elka-rreragin txikiagoa hautematen dira. Kasu honetan erebeste sailkapenen bat egin dezakegu: magrebtar ema-kumeek aipatutako ezaugarri horiek dituzte, bainahaien erregulartasun-tasa handiagoa da, adibidez,senegaldar emakumeena baino. Horri dagokionez,azpimarratu behar da senegaldar emakumeen egoeraoso eskasa dela, aipatutako arazoei irregulartasun-tasahandia gehitzen zaielako, eta faktore hori, ikusi dugunbezala, funtsezkoa da kolektiboa integratzeko.

Afrikar emakumeen kolektiboa, kopuruei dagokienez,garrantzitsuena da latinoamerikar emakumeenaren atzetik.

Multzo horretan boliviar eta paraguaiar emakumeak eresartu behar ditugu. Kolektibo honetan, integrazio- adierazleak apalak dira, egonaldi laburragoaren etaadministrazio -egoera ezegonkorragoaren ondorioz. Binazionalitateok ezaugarri desberdin eta bereziak dituztegainerako kolektiboekin alderatuz gero, lan-merkatuansartze handia izan arren, ezegonkortasun-maila handia eredutelako lan- eta gizarte-esparruetan.

• Gizarteratzen ari diren etorkinak: Gizarteratze ertaina– zerbitzu-sektorean laneratzea: etxeko lanak.Emakumezko etorkin hauek lan-merkatuan sartze han-dia dute –gehienetan nazionalitate bereko gizonenabaino handiagoa–, batez ere etxeko lanen sektorearenbidez egituratua, eta, neurri txikiagoan, ostalaritzarenbidez. Hemen kokatuta daude emakumezko kolonbia-rrak, ekuadortarrak eta perutarrak: integrazio- adieraz-le handiagoak dituzte, egonaldi luzeagoen etaadministrazio -egoera hobearen ondorioz. Kolektibogarrantzitsuena da EAEn.

• Erdi integratutako etorkinak: Gizarteratze txikia – lane-ratze handia (ostalaritza eta merkataritza). Azkenik,bere espezifikotasuna dela eta, emakumezko txinata-rra nabarmendu behar da: laneratze handia dauka,integrazio ekonomiko ona eta oso elkarreragin txikiabertakoekin. Nolanahi ere, oso kolektibo txikia daemakumezko etorkin guztien barruan.