TABLA DEL 6 7 x 6 =42 8 x 6 =48 9 x 6 =54 4 x 6 =24 5 x 6 =30 6 x 6 =36 2 x 6 =12 3 x 6 =18.
6. Berritxiki
-
Upload
dabid-albira -
Category
Documents
-
view
227 -
download
6
description
Transcript of 6. Berritxiki
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 1
Munduko albistea 2 Iritzia 8 Narrazioa 16 Euskal H albistea 3 Eskul/Jolasa/Errez 9 Denbora-pasak 17 Jaso albistea 4 Komikia 10-11 Horrela esan … 18 Erreportajea 5-6 OKE 12-14 Lehiaketa 19 Elkarrizketa 7 Gomendioak 15 Postontzia 20
Iruñeko Jaso Ikastola LH 6. B 6. alea 11-04-13
Marina di Massa
Japonian gertatutako nuklear leherketa.
Gomendioa
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 2
Fukushima I zentralaren inguruko alarma nuklearrak bete-betean jarraitzen du, eta eztabaida nuklearra piztu da berriz mundu zabalean. Japoniako Gobernua aitortu duenez,<<seguru aski>> zentral nuklear horretako sei erreaktoreetatik hirutan nukleoak urtu dira, hau da, erregai nuklearra hozteko ahaleginak huts egin eta erregaia egoera solidotik likidora igaro da beroaren ondorioz. Japoniako Gobernuaren usteak beteko balira, nukleo osoa edo zati bat urtu izan balitz, euste ontzia litzateke isuria saihesteko babes nagusia, eta, hain zuzen ere, ontzi horien inguruan ari dira orain lanean, eraikina bere horretan mantentzeko. Altzairu eta betoiz egindako ontzi horiek lurrikaran kalterik izan ez dutela jakinarazi du Japoniako Gobernuak. Japoniako Segurtasun Nuklear Agentziak lautik bostera igo du hondamendi nuklear bat izateko arrisku maila. Zazpiko da eskala, eta aurreko astean Frantziak seikoa zela ohartarazi zuen. Leherketak bertan lanean zeuden 11 pertsona zauritu zituen, eta isuri nuklearren alarma piztu zuen berriz. Ordea, leherketa <<kimikoa, eta ez nuklearra>> izan zela argitu du Energia Atomikoko Nazioarteko Agentziak.
AEB 104 (1)
Frantzia 59 (1)
Japonia 54 (2)
Errusia 31 (11)
Hego Korea
20 (5)
Erresuma Batua
19
India 18(5)
Jokin Ullibarri <<Seguru aski>> hiru erreaktoreren nukleoak urtu direla aitortu du <<Seguru aski>> hiru erreaktoreren nukleoak urtu direla aitortu du <<Seguru aski>> hiru erreaktoreren nukleoak urtu direla aitortu du <<Seguru aski>> hiru erreaktoreren nukleoak urtu direla aitortu du Japoniako Gobernuak; istripua larriagoa dela Japoniako Gobernuak; istripua larriagoa dela Japoniako Gobernuak; istripua larriagoa dela Japoniako Gobernuak; istripua larriagoa dela uste du Frantziak.uste du Frantziak.uste du Frantziak.uste du Frantziak.
JAPOINIAKO ZENTRAL NUKLEARRAK
Erreaktoreak:
Jokin Ullibarri
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 3
Fernando Darwin Piedra Morocho agertu egin da. Fernando Darwin Piedra Morochoren gorpua pasa den martxoaren 6an Arga ibaiaren ertzean, Etxaurin, aurkitu zuten. Fernando, 18 urteko ekuatoriarra, pasa den urteko abenduaren 26an desagertu zen. Fernando zela jakin zuten ADN proba egin ziotelakoz. Autopsia egin zioten eta horri esker jakin zuten hil zela uretan ito zelako. Bere azken agurra martxoak 11an ospatu zen Sanduzelaiko auzoan. 300 pertsona egon ziren familia laguntzen. Aurkitu baino lehen Fernandoren familiak honelako esaldiekin bera etxera itzultzeko esaten zioten: “etorri etxera, zure zain gaude”. Honelako esaldiak eta argazkiak kaleetan jarri eta gero 200 pertsona Sanduzelaiko auzoan egon ziren . Hemendik familia lagundu nahi dugu.
Fernando Darwin Piedra Morocho
Fernandoren familia
Edurne Beuntza
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 4
Martxoaren 4an Jaso Ikastolan inauteriak ospatu ziren. Martxoaren 4an Jaso Ikastolako ikasle eta langileek inauteriak ospatu zituzten. Goizeko 9:30etan eraikuntza berrian ikastola osoa elkartu zen maila bakoitzeko dantzak ikusi eta gozatzeko. Haurtzaindegitik DBH-raino mozorro eta dantza desberdin asko izan genituen: haurtzaindegiko umeak, txatxoz; HH lehenengo mailakoak, indioz; HH bigarren mailakoak, sorginez; HH hirugarren mailakoak, mielotxinez; LH lehenengo mailakoak, lehen gizakiez; LH bigarren mailakoak, pirataz; LH hirugarren mailakoak, Unanuko momoxarraz; LH laugarren mailakoak, arabiarrez, LH bosgarren mailakoak, tartalo eta lamiaz; LH6A-koak, marrazki bizidunez; LH6B-koak, sevillana, gnomoz eta indioz; DBH 1A-ko neskak, pirataz; DBH1A-ko neskak, bakeraz; DBH bigarren mailakoak, mosketeraz; DBH 3A eta 3B-ko neska batzuk, “auzoko neskez”; DBH 3A eta 3B- ko beste neska eta mutil batzuk, Mario bideojokoko pertsonaiez eta DBH laugarren mailakoak, mejikanaz. Dantza guztiak bukatutakoan sorpresatxo bat izan genuen, ikastolako irakasle batzuek jipiz mozorroturik dantza zoragarri bat egin zuten. LH 6B-ko ikasleek beren dantza egin ahal izateko munstro erraldoi batzuk egin zituzten. Dakizuenez Andoni Sagastibeltza aurtengo inauterietako koordinadorea izan zen eta elkarrizketa bat egitea lortu dugu: Iñigo: Kaixo, Andoni. Andoni: Kaixo, gazte. I: Dakigunez, urte honetan inauterietako koordinadorea izan zinen. A: Bueno , koordinadore baino gehiago inauteriak gustukoak ditut eta niri festa eta dantza asko gustatzen zait eta nire burua aurkezten dut ba, musika jartzeko, aurkezpenak egiteko eta bai, horretan aritu nintzen. I: Zure ustez zein izan zen dantzarik politena? A: Ai, ai, ai, galdera hori maltzurra da. Dantzarik politena ez nuke esanen, nik azpimarratuko nuke gauza bat eta da ikastolako ikasle eta gazte guztiek egiten duten ahalegina ongi pasatzeko eta gainontzeko jendeari guraso zein irakasleei eta zein ikaskideei rato on bat pasatu arazteko. Hori azpimarratuko nuke. I: Eta mozorrorik orijinalena edo politena? A: Beno ba mozorro asko izan ziren, mozorroak dotoreak eta ikusgarriak izan ziren, baina, aizue, baten bat aipatzekotan, irakasleok egin genuena ez?, jipiena. I: Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. Agur. A: Eskerrik asko zuei. Agur.
LH 6B-koen monsturo-erraldoiak.
Andoni Sagastibeltza
Iñigo Garmendia
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 5
Marina di Massa Italiako iparraldean kokatuta dagoen eta hondartza duen hiri txiki bat da. Marinako itsasoan azken udetan marmoka kantitate handiak egon dira, baina ez ez dira eraso larriak izan. Marina errepidez eta txale moduko etxe batzuez osatuta dago. Hiri honetan parke famatu bat dago: “Il parco dei conigli” euskaraz, untxien parkea. Nolakoa da? Ba lorategi handi bat, ahuntz, zaldi... eta tipo hauetako animaliak ditu.
Baina garrantzitsuena da ehunka untxi libre daudela parke guztitik. Baina beharrezkoa denez, errespetua eskatzen da untxienganako; lo egiten uzteko edo ez jotzeko, adibidez. Marinako itsasoaren ura oso garbi dago (batzuetan) eta club askotan banatuta dago. Club hauek diru kantitate baten truke leku bat ematen dizute eguzkitarako aterki batekin eta eserleku batzuekin. Itsasoa oso polita da eta harea gauez ikustea ere bai. Marina di Massa oso leku ederra da.
“La torre di Marina” Marina di Massako dorre famatuena da, bere altuerarengatik.
Itsasoak garrantzi handia dauka. Oso zabala eta garbia da eta gehienetan hotz-xamarra egiten du. Olatuak daudenean zakar egiten du baina ikustea oso polita da.
Marina di Massa Sara Urdiroz
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 6
Sara: Kaixo, Nicoletta! Utziko elkarrizketa bat egiten?
Nicoletta: Bai, oso pozik utziko dizut.
S: Egia da Marina di Massan jaio zarela?
N: Bai, 1942ko abuztuaren 19an. Egun oso eguzkitsu
batean.
S: Non jaio zinen?
N: Ba txale moduko batean, oso handia eta lorategia lorez
beteta zeukana. Nire etxea itsasoaren ondoan zegoen eta
beti gustuko genuen igeri egitera joatea,
S: Nola definituko zenuke Marina di Massa?
N: Oporretarako hiri txikia. Marina di Massa Italiako leku
ederretako batean dago, Toskanan. Baina beste herri
ederragoak daude Toscanan, adibidez Versiglia; 29km-ko
itsasoa daukana.
S: Nolakoa da Marina di Massako itsasoa?
N: Arroka gabeko eta harea askoko itsasoa. Horrela
definituko nuke nik hitz gutxitan.
S: Orain Marina di Massan bizi al zara?
N: Ez, baina udako oporretan beti Marina di Massara noa.
Batzuetan nire semeak eta bilobak etortzen dira eguna
pasatzera.
S: Bueno, eskerrik asko hainbeste informazio emateagatik!
N: Ez horregatik!
S: Agur!
Lehen esan dugun bezala “il parco dei conigli” oso famatua da ehunka untxi libre dituelako, baina okerrena da euri asko egiten duenean untxitxoak hondoratu egiten direla eta batzuk hiltzen dira. Baina hain bizkor erreproduzitzen direnez ez dago arazo handirik. Oso dibertigarria da janaria ematea.
Nicoletta Fulignaniri (nire amonari)
elkarrizketa bat egin diot, Marina di
Massan jaio delako:
Nicoletta Fulignaniri (Sararen amona).
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 7
Kaixo, lagunok, aste honetako iritzi artikulua patioan dagoen aterpe berriari buruzkoa da.
Dakizuenez, aterpe berria 2007. eta 2008. urteen bitartean eraiki zen. Ikastolak egindako Nafarroa Oinezari esker (Atera ezazu mihia izenekoarekin) lortu zuen dirua aterpea eraikitzeko. Aterpea nahiko ondo dago: izugarrizko futboltxo zelaia du, horman saskiboloi kanastak ditu, fokoak… Baina badu akats bat, bere esrtuktura. Baloiak erraz enkalatu daitezke.
Inkesta batzuk egin ditugu eta hauek izan dira emaitzak: Gustoko al duzue ikastolako aterpe berria?
Baloiren bat enkalatu al zaizue eta ez duzue lortu desenkalatzea?
Iritzi pertsonala: Nire ustez, aterpe berria oso ondo dago jolas askotan aritzeko, batez ere futbolean aritzeko primerakoa da. Baina eraiki zenean sareren bat jarri beharko zioten, zeren baloi bat enkalatzeak asko amorratzen baitu.
Bai Ez zait axola
Ez
9/9 0/9 0/9
Bai Ez
6/9 3/9
Ikastolako aterpe berria.
Iker Otazu
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 8
ELKARRIZKETA
Edurne Roncales dantzaria da eta elkarrizketa bat lortu dugu, ikus ezazue: -Kaixo, Edurne. -Kaixo, Pablo. - Zenbat urterekin hasi zinen dantzatzen?
-Sei urte nituela ikastolako lagun batek proposatu zidan eta lehenengo klasea probatu ondoren, asko gustatu zitzaidan. -Nortzuk izan ziren zure irakasleak? -Nire lehenengo irakasleak Willow
zuen izena, oso zorrotza zen, eta
berarekin egon ginen hiru urtez
asko ikasten. Ondoren, Almudena
Lobonekin hasi nintzen, eta bertan 9
urtetik 17 urte bete arte dantza
klasikoko teknika ikasi, eta balet
ospetsuenak dantzatu nituen, beraz,
eszenatoki bat zapaltzeko
esperientzia berari esker izan da. Orain hogei urte ditut, 14 urte
daramat dantzatzen eta oso pozik.
-Orain, Salamancan zaudela dantzarekin jarraitzen duzu?
-Hasieran, dantza utziko nuela pentsatzeak beldurra ematen zidan,
eta Salamancan leku bat bilatzen denbora luzez egon nintzen. Egia
esan, dantza gutxi ikusten da hemen eta gehien ikusten dena, hip hop,
funky eta estilo horiek dira baina azkenean leku bat aurkitu nuen.
- Eskerrik asko zure denborarengatik. -Ez horregatik.
Pablo Roncales
Edurne Roncales
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 9
MATERIALA: - PAPER BAT. - ERROTULAGAILU URDINA. EGIKERA:
TOLESTUKO DUGU HORIZONTALETIK.
ERDITIK TOLESTUKO DUGU.
BARRURANTZ TOLESTUKO DUGU.
AURREKO PARTEA KANPORA IREKIKO DUGU.
IGOTZEN DUGU PIKUTIK.
TOLESTUKO DUGU BEHERA.
PAPERA BIRATUKO DUGU.
TOLESTUKO DUGU MAILA, BURUA FORMATZEKO.
EUSTSIKO DUGU ASTERISKOA DAGOEN LEKUAN.
AZKENIK, TOLESTEUKO DUGU HANKAK FORMATZEKO.
Adriana Piérola
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 10
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 11
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 12
FUTBOLA Oscar Aldana eta Xabi Elizalde (Iruña) Ekaitz Irujoren aurka
(Salesianos) Iruña Salesianos 2-1
FUTBOLA Mikel Kaños Lagunak Txantrea 0-2
FUTBOLA Mikel Tous Pamplona Oberena 5-1
ESKUBALOIA Carlos Ruiz Anaitasuna Ez zuten jokatu
NESKEN GIMNASIA ARTISTIKOA
Izaskun Amores San Juan Donibane
Nafarroako kirol jokuentzako2.
faserakoenrenatzen
IGERIKETA Uxue Berruete Club Natacion
Larunbat eta Igande honetarako
konpetiziorako prestatzen
SASKIBALOIA Maria Irurozki eta Amaia Muro Aranguren El huerto 119-31
KIROLA JOKALARIAK TALDEAREN
IZENA
BESTE TALDEAREN
IZENA
EMAITZA
FUTBOLA Mikel Ibañez eta Jokin Ullbarri. Lagunak Mutilbera 2-1
FUTBOLA
Iñigo G.,Ruben C.,Iñigo I., Iñigo M.
Ibai M., Mikel, Loren, Iker, Javier A. eta Jon F.
Iruña Itaroa Huarte
6-4
SASKIBALOIA Amaia Astigarraga eta Amaia
Asin Navarro
Villoslada Alsasua 33-35
SASKIBALOIA Oihane Martinez. Obenasa Liceo
Monjardin. Noain B 44-36
SASKIBALOIA Ainhoa Moreno. San Cernin Ez zuten jolastu
PADELA Idoia N., Angela A., Ainhoa V.,
Maitane O. San Juan Ez zuten jolastu.
ATLETISMOA Ainhoa Erbiti eta Irati Valles Larrabide Konpetizio
batzuentzako prestatzen.
SASKIBALOIA Itsaso Otermin, Itxaso Moreno eta
Lucia Gesta Navarro
Villoslada Cantolagüa 48-45
FUTBOLA Ane S., Ane B., Lohitzune, Juana,
Maitane, Mara, Oskia eta Leire Jaso Ikastola Atarrabia 10-0
Mikel Ibañez
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 13
FUTBOLA Beñat Arbizu eta Julen Etxeberria Pamplona San Juan 0-5
FUTBOLA Guillermo Berasategi, Iza Esteban, Unai Martinez eta Xabi Etxeberria
Ezkairu Ez zuten jolastu
ESKUBALOIA
Amaia Labasa, Amaia Moreno, Nerea Layana, Ohiane Mairal,
Romana Barber, Iraia Sanjuan eta Nerea Dean
Oberena Lagunak 8-20
FUTBOLA Miguel Garcia Iruña San Juan 1-1
FUTBOLA Iñigo Astigarraga eta Ibai
Armendariz San Juan Pamplona 5-0
FUTBOLA Iker U., Iker P., Alvaro A., Oller P.,
Aitor, Alex, Francesco, Yosu, Mikel eta Julen M.
Jaso Ikastola Gazte berria 3-2
FUTBOLA Iker Guergue San Juan Redin B 5-5
JARDUERA PARTEHARTZAILEAK LEKUA ZERTAN ARI DIREN
TRONPA Eneko Asiain Ezer berririk ez.
SAXOFOIA Ander Bastarrica Sarasaterako prestatzen
BATERIA Lorenzo Otermin Musikal Tomas Ezer berririk ez.
BATERIA Jon Ferrero
SAXOFOIA Itsaso Otermin Kithara eskola Los Pikapiedra, Living on a
prayer, Backer street.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 14
Mikel: Kaixo, Unai. Unai: Kaixo, Mikel. Mikel : Zenbat urterekin hasi zinen futbolean jokatzen? Unai: 6 urterekin hasi nintzen futbolean jokatzen. Mikel : Zergatik aukeratu zenuen futbola? Unai: Ba, talde joko bat zen eta korrika egitea asko gustatzen zaidalako. Mikel: Non jokatzen duzu futbolean? Unai: Lagunaken jokatzen dut. Mikel: Ze partidu izan da alde handienez irabazi duzuna? Unai: 16-0 izan da Lezkairuren kontra. Mikel : Eskerrik asko Unai, agur. Unai: Agur.
Mikel : Kaixo, Eneko. Eneko: Kaixo. Mikel: Zenbat urterekin hasi zinen tronpa jotzen? Eneko: 7 urterekin hasi nintzen. Mikel : Zergatik aukeratu zenuen tronpa? Eneko: Ba, ikusi nituenetatik, gehien gustatu zitzaidalako eta aukeratu egin nuen. Mikel : Non jotzen duzu tronpa? Eneko: Barañaigo musika eskolan jotzen dut tronpa. Mikel: Noizbait kontzertu batean parte hartu al duzu? Eneko: Bai, askotan. Mikel : Hauek izan dira galdera guztiak, agur. Eneko: Bueno, agur.
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 15
TITULUA: Abentura New Yorken. BENETAKO TITULUA: Grosso guaio a New York. IDAZLEA: Tea Stilton. MARRAZKILARIA: Alessandro Battan. ARGITALETXEA: Destino. ORRIALDEAK: 178 orrialde. ISBN: 788408094302 SINOPSIA: Tearen klubaren neskek New Yorkera bidaiatzen dute. Han abentura zoragarri bat espero die. Etxe-orratzen hirian, lagun berriak egingo dituzte, Nickik New Yorkeko maratoian parte hartuko du eta gainera kasu berri bat ebatziko dute: Nor da Pamelaren familia liraintzen duen Fenix izeneko gizon misteriotsua? IRITZI PERTSONALA: Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, abentura asko ditu eta laguntasunaren benetako zentzua erakusten du. New York hiriko monumentuei eta ohiturei buruz ere hitz egiten du. Asko gustatu zait. TITULUA: 2012 ZUZENDARIA: Roland Emmerich. INTERPRETATZAILEAK: John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Thomas McCarthy, Oliver Platt, Liam James , Lily Morgan,Amanda Peet, Beatrice Rosen,Johann Urb, Thandie Newton, Danny Glover eta Woody Harrelson. GIDOIA: Roland Emmerich eta Harold Kloser. MUSIKA: Harold Kloser. IRAUPENA: 158 minutu. ADINA: 15 urtetik gorakoa. SINOPSIA: Lurra 2012.urtean bukatuko da, Mayen egutegiak esaten duen bezala.Guztia urte batzuk lehenago hasten da, 2009.urtean, planetak Eguzkiarekin lerrokatu dira. Lurrean, Adrian Helmsley zientzialariak Indiara bidaiatzen du. Indian Satnam izeneko bere lagun batekin elkartzen da, bere lagun horrek deskubritu du Eguzkiak Eguzki ekaitz bat pairatzen duela, humanitatearen istorioan. Jackson Curtis dibortziatutako gizon batek bere emaztea ohia Kate bere bi semeak Noah eta Lilyrekin, eta Kateren senarrarekin, Gordonek, bere bizitza salbatzeko hainbat abentura biziko ditu. IRITZI PERTSONALA: Pelikula hau oso ongi dago, abentura asko ditu, taldean gauzak egiten erakusten dizu, gainera efektu espezialak ikusi ditudan hoberenetarikoak dira. Munduko hainbat tokietako irudiak ikusten dira.
Liburua
Pelikula
Leire Ruiz
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 16
Badakizuenez Jaso ikastola Iruñean dago , Santa Luisa de Marillaken ondoan. Jaso Ikastola lehen S.D.C. Echavacoizen igerilekuen pare-parean zegoen baina Arga ibaiak uholdeak eragin zituen eta Jaso ikastolaraino iritsi ziren, orduan Jaso Ikastola berregitea erabaki zuten.Ez badakizue ere, Jaso Ikastolari betidanik Francisco de Jaso ikastola deitzen zaio.Ikastola berria 3 urte lehenago frontoi bat estalpearekin, bi kanasta, eta bi futbol kanpo.Baina ikusten zuten euria egiten zuenean denok sartzen ez ginela eta horregatik kanpoan zeuden bi futbol kanpo horietatik bat kentzea eta futbol salako futbol kanpo erraldoi bat egitea erabaki zuten, horixe estalpearekin, gazteleraz, “kubierta”. Beste ikastetxetako pertsona batzuek jakin zutenean estali bat egin behar zutela igerileku estali bat egin behar zutela uste zuten baina ez zen horrela, futbol kanpo bat eta aterpearekin denak euria egiten duenean denak sartzeko.Orduan jendea esaten hasi zen ez joateko Jaso ikastolara oso pijoak zirelako, igerileku estali bat egin behar zutela esaten zuten,baina hori gezurra zen.Orduan Jaso Ikastolako eraikuntza berria bukatu zutenean ikusi zuten ez zela beraiek pentsatutakoa, estalpe bat zen eta orduan konturatu ziren ez ginela pijoak.
Ikasgaia: Ez sinestu besteek esaten dutena zuk ziurtatu arte.
Hau Jaso ikastolako aterpea da.
Hau Jaso ikastolaren kapoko zati bat da.
Ruben Cherif
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 17
TXISTEAK:TXISTEAK:TXISTEAK:TXISTEAK:
Jaimito bere etxera iritsi da eta esan du: -Ama, ama, ikastolan zoroa deitzen didate. -Eta nork esaten dizu hori? -Zuhaitzek!
Jaimito bere etxera iritsi da eta esan du: -Ama, ama, ikastolan umezurtz deitzen didate. - .
Jaimito bere etxera iritsi da eta esan du: -Ama, ama, ikastolan iletsua deitzen didate. -Etorri, Manolo, txakurrak hitz egiten du eta!
Goitik- behera: 1-Masa fin bat da, horren gainean janari zatiak jartzen dira. 5-Baratzetik ateratako janaria. 7-Itsasoan bizi den elikagaia. 8-Landareek edo zuhaitzek emandako aleak.
Eskuinetik- ezkerrera: 1-Barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. 2-Esnea osagai nagusitzat hartzen duten elikagaiak. 3- Animaliengandik ateratako janaria. 4-Irina osagai nagusi duen masa batez egindako elikagaia. 6-L-n hasi eta A-n bukatu. Zein da arrain honen izena?
GURUTZEGRAMA:GURUTZEGRAMA:GURUTZEGRAMA:GURUTZEGRAMA:
Ainhoa Moreno
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 18
Hobe izango zen ….
Hobe izango litzateke…
Zure euskara maila hobetu nahi al duzu? Ba irakurri honako esaldi hauek. Horrela esan beharrean…esazu horrela. Eta gure TB saioan dauden bideoak ikusita espero dut zuen euskara maila hobetu izana.”Kerman Mintzalagun Bila” EITB1 botatzen dute 14:50 -14:55 bost minutu irauten duten bideoak dira bestela eitb1 orrialdean sartu eta Kerman Mintzalagun Bila klikatu.
Eguraldi ona egingo baluke... Eguraldi ona egingo balu…
Amaia Astigarraga
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 19
Aste honetako galderak:
1.Zikloa: Gurpilak ditu bi, katea eta manilarra, gasolinaren ordez erabili zure
indarra.
2.Zikloa: Kriseilu txiki eta berdea, gauez pizturik loreen artean.
3.Zikloa: Bide hasieran aurkituko duzu eta autobusean, Hondarribian bada
baita ere Araban, baina bat ere ez Euskal Herri osoan.
Lehengo asteko galderen erantzunak:
1.Zikloa: Futbola.
2.Zikloa: Galtzerdia.
3.Zikloa: O letra.
Nola egin?
+Lehiaketan parte hartu nahi baduzu,
gure gela ondoko lehiaketa atalera joan
behar duzu.
+Han zure zikloari dagokion galderari erantzun behar duzu, gure kaxaren
ondoan dagoen papertxo batzuetan idatziz.
+Erantzuteko astelehena eta asteartea izango dituzue.
+Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak guk hartuko ditugu
irabazlea nor den erabakitzeko.
+Irabazleen gelara joango gara eta saria emango diogu.
+Gogoratu paper bakarra bota dezakezuela.
1. zikloa 1. maila 2.maila 2. zikloa 3.maila 4.maila 3. zikloa 5.maila 6.maila
LH.1 mailakoak botoa ematen
Jon Marcos
JASO IKASTOLA LH 6. B ASTEKARIA
6. ALEA 20
Goiatz Etxeberria LH 2.B
Irati Muguerza LH 2.A