6.ekarpena

3
Aitor Arregiren hitzaldiaren inguruan jasotako datuen informazioa hurrengoa da: Lucioren inguruko ikerketak lau urte iraun zuen, eta informazio biltze konstantea izan zen. Dokumentatzeko egindako lana luze eta iraunkorra izan da beraz. Nor da Lucio? 78 urteko gizon anarkista, lapur eta faltsifikatzailea. Frantzian exiliatutako mundu osoko faltsifikatzailerik onena. Nafarroako Hegoaldeko pertsonaia eta filma, honen produkzioa. 2003. urtean zinema festibal batera joaten gara ekoizle bila. Italiar batek Euskaldunak garela jabetzean Lucio aipatzen digu. Pertsona horren inguruko dokumentuak erakusten dizkigu eta harrituta gelditzen gara pertsona horren kuriosoaz ezer jakin ez izanaz, anonimatuan dagoen horrelako pertsona batek ikusgura pizten digu eta hemen hasiko gara internetera joz googlen begiratzen. Bertan, Bernard Thomas izeneko idazle baten “Lucio Urtubia, el anarquista irreductible” izeneko liburua topatzen dugu eta irakurritakoan istorio kuriosoa dela ikusten dugu eta pertsonaiaz gutxi hitz egin dela pentsatzen dugu.Horrekin zerbait egin behar dela uste dugu orduan. Ikus-entzunezkoetan balio handia dute horrelako gauzak. Hortaz, aukera paregabea genuen istorio horrekin lan egiteko. Datuak biltzen hasi ginen beraz; Liburuan oinarrituz hasi ginen gidoiarekin, hori zen genuen informazio iturri bakarra. Liburua izan da ardatz nagusienetako bat lan guzti honen zehar, lau urte hauetan beti egon baita presente. Informazio urria izan arren, datu fidagarriak zirela ikusten zen. 2005. urtera arte ez genuen liburuaren egilea topatu beste proiektu batzuetan sartuta zegoelako. Bere idazteko moduak, idazleak bizitakoa … pixka bat beldurtzen gintuen, errespetua ematen zuen. Beraz, Luciorekin harremanetan jartzeko, nahiago izan genuen beste bide batez saiatu. Hau da, Lucioren berri eman zigun lehenengo pertsonaren bitartez, Italiar hura.

description

Lucio pelikularen inguruan jasotako dokumentazioaren inguruko datuak.

Transcript of 6.ekarpena

Page 1: 6.ekarpena

Aitor Arregiren hitzaldiaren inguruan jasotako datuen informazioa hurrengoa da:

Lucioren inguruko ikerketak lau urte iraun zuen, eta informazio biltze konstantea izan zen. Dokumentatzeko egindako lana luze eta iraunkorra izan da beraz.

Nor da Lucio? 78 urteko gizon anarkista, lapur eta faltsifikatzailea. Frantzian exiliatutako mundu osoko faltsifikatzailerik onena. Nafarroako Hegoaldeko pertsonaia eta filma, honen produkzioa.

2003. urtean zinema festibal batera joaten gara ekoizle bila. Italiar batek Euskaldunak garela jabetzean Lucio aipatzen digu. Pertsona horren inguruko dokumentuak erakusten dizkigu eta harrituta gelditzen gara pertsona horren kuriosoaz ezer jakin ez izanaz, anonimatuan dagoen horrelako pertsona batek ikusgura pizten digu eta hemen hasiko gara internetera joz googlen begiratzen.

Bertan, Bernard Thomas izeneko idazle baten “Lucio Urtubia, el anarquista irreductible” izeneko liburua topatzen dugu eta irakurritakoan istorio kuriosoa dela ikusten dugu eta pertsonaiaz gutxi hitz egin dela pentsatzen dugu.Horrekin zerbait egin behar dela uste dugu orduan. Ikus-entzunezkoetan balio handia dute horrelako gauzak. Hortaz, aukera paregabea genuen istorio horrekin lan egiteko.

Datuak biltzen hasi ginen beraz;

Liburuan oinarrituz hasi ginen gidoiarekin, hori zen genuen informazio iturri bakarra. Liburua izan da ardatz nagusienetako bat lan guzti honen zehar, lau urte hauetan beti egon baita presente.

Informazio urria izan arren, datu fidagarriak zirela ikusten zen.

2005. urtera arte ez genuen liburuaren egilea topatu beste proiektu batzuetan sartuta zegoelako. Bere idazteko moduak, idazleak bizitakoa … pixka bat beldurtzen gintuen, errespetua ematen zuen. Beraz, Luciorekin harremanetan jartzeko, nahiago izan genuen beste bide batez saiatu. Hau da, Lucioren berri eman zigun lehenengo pertsonaren bitartez, Italiar hura.

Topikoetara joz, Lucioren etxera lehen aldiz joateko, anarkismoaren inguruan liburu pare bat irakurri genituen, anarkista itxura hartzen joateko.

2005.urtean, Parisera joan eta Lucioren etxean azaldu ginen. Hasieratik oso harreman ona izan genuen. Bera Nafarra da eta abertzalea ez izan arren, Euskaldunekin oso esperientzi ona izan du betidanik.

Beste Valentziar eta Madrildar bat dokumental moduko bat egiten ari zirela jakin genuen orduan, baina gu bertan azaldu orduko ateak itxi zizkien.

Gure filma, bere bizitza errealaren dokumentala da, informazio zehatza eta fidagarria eman behar izan dugu. Gure ikuspegia berarekiko oso positiboa izan da beti, baina bere alde txarra ere badu eta hori ere azaldu nahi genuen.

Lucio, Frankismoa bizitako eta Frankismo osteko garaia bizitako pertsona da. Eta ordu eta erdian islatu nahi genuen dena. Baina hori ezinezkoa zen. Hasieran ez genekien filma nola bideratu; ahalik eta objektiboen izan edo pertsonaian oinarrituz gaitik pixka

Page 2: 6.ekarpena

bat desbideratu. Lehenenik liburuko datuetan oinarritu ginen, eta zenbait elkarrizketa izango dira hurrengo iturri. Baina, liburuko informazioa eta elkarrizketak bat zetozen eta zirkulu amaigabe batean ikusten genuen dena, beti atzera bueltan. Bere familia eta inguruko jendea elkarrizketatzea pentsatzen dugu orduan, ea ezer berririk ateratzen den.

Berriz ere, festibaletara joango gara kontaktu gehiagoren bila, liburu anarkista gehiago irakurrita. Eta hemen da, anarkismoaren inguruan lan bat egiteko eta horrelako jendearekin hitz egiteko, anarkismoan aditua izatea beharrezko ez dela konturatzen garenean. Baina bai, testuinguru politiko eta sozialaz jakitea beharrezko dela.

Aipatu beharra dago, Lucio ez zela oso narratzaile ona eta aurrera jarraitzeko material gehiago jaso behar genuela. Beraz, garaiko egunkarietan bilatzen hasi ginen, baina klandestinitatean bizitako horrelako pertsona baten inguruan ez zegoen gauza handirik; ez albisterik, argazki bakar batzuk eta besterik ez.

Elkarrizketak ez ziren nahikoak, filma aspergarria eta astunegia izango litzateke. Pelikulak erritmoa behar zuen, horretarako, antzezpenak eta gertaeren errepresentazioak sartu genituen. Guzti honen atzean ere izugarrizko ikerketa dago: Pariseko garaiko itxura, kotxeak nolakoak ziren…

Elkarrizketetan Luciok aipatzen zituen izen guztiak apuntatzen genituen gero hauei elkarrizketatzeko asmoz eta informazioa biltzeko asmoz. Hemen izango da, Lucioren ezagun batek gordeta zituen erreferentzi erreal batzuk lortzen ditugunean. Garai artako probak lortu genituen, material horrek poztu egin gintuen, istorioarentzat oso garrantzizkoa baitzen.

Azkenik, 2007ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, 2003.urtetik psikologikoki zeharo atxikituta eta lotuta egon gareneko lana.