6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna....
Transcript of 6.GAIA Giza Trebetasuna. - gipuzkoa · baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna....
Hezkuntza Soziopertsonala
205
6.GAIA
Giza Trebetasuna. M. Angeles de la Caba
Hezkuntza Soziopertsonala
206
Hezkuntza Soziopertsonala
207
Aurkibidea Helburuak 209
1. Gaitasun pertsonalari buruzko planteamendua. 210
1.1. Gaitsun pertsonala, kontu zail eta askotariko gisa. 210
1.2. Esperientzia subjektiboaren edo bizipenaren kalitatea,
gaitasun-helburu gisa. 211
1.3. Funtsezko hipotesiak. 212
2. Gaitsun pertsonala aurretik zaintzeko eta hobetzeko estrategiak. 213
2.1. Autoezagutza eta autorregulazioa, hobekuntza-prozesuetako bide gisa. 213
2.2. Hobetzeko estrategiak. 215
2.2.1. Pentsamendu positiboa. 215
2.2.2. Nork bere emozioak erregulatzea. 218
2.2.2.1. Emozioen eginkizuna. 218
2.2.2.2. Emozio-esperientzia subjektiboaren osagaiak. 219
2.2.2.3. Emozioak erregulatzeko estrategiak 220
2.2.3. Nork bere lana erregulatzea. 222
2.2.3.1. Jomugak planifikatzea eta ebaluatzea. 222
2.2.3.2. Nork bere lana erregulatzeko estrategiak 224
3. Aldaketaren baldintzak. 227
4. Gaitasun pertsonalaren laguntzarako trebetasunak eta gaitasun hori errazteko
trebetasunak. 230
4.1. Erabaki-hartzea bultzatzea. 230
4.2. Positiboa dena sustatzea. 231
5. Autokontzeptua eta autoestimua, hobekuntza-prozesuen ardatz gisa 233
Jarduerak 237
Nork bere burua ebaluatzeko jarduerak
Bibliografia. 243
Hezkuntza Soziopertsonala
208
Hezkuntza Soziopertsonala
209
Sarrera
“Kalitatezko esperientziak” lortzeko gaitasunari dagokio gaitasun pertsonala. Nork
bere burua ezagutzea eta aldaketa- edo hobekuntza-prozesuetan norbera
erregulatzailea izatea eskatzen du, bereziki.
Hezkuntza Soziopertsonala
210
Helburuak
- Zeintzuk dira gaitasun pertsonalari buruzko planteamendu
psikologikoak sendotzen dituzten hipotesiak?
- Zer ulertzen da “esperientzia-kalitate” gisa? Zergatik da
garrantzitsuahori gaitasun pertsonalari dagokion gai batean?
- Zeintzuk dira esperientzien kalitatea edo esperientzia emozional
subjektiboaren kalitatea hobetzeko ezinbestekoak diren estrategiak?
Hezkuntza Soziopertsonala
211
1. Gaitasun pertsonalari buruzko planteamendua.
1.1. Gaitasun pertsonala, kontu zaila eta askotarikoa.
Literatura psikopedagogikoa oinarri harturik, nork bere buruaz iritzi ona
sortzeko, nork bere burua estimatzeko, eta burujabetasunez aritzeko beharrezko
baliabideak azaltzeko gaitasuna da norberaren gaitasuna.
Ildo horretatik, zenbait ezaugarri edo adierazgarri nabarmendu behar dira,
norberaren gaitasun onaren profila mugatzeko aipatu izan direnak. Alde batetik,
aipatu behar da pentsatzeko, sentitzeko eta portatzeko erak norberaren
gogobetetasunean nolako eragina duen aztertzeko gaitasuna. Beste alde batetik,
aipatu behar da lorpenak balioesteko, erronkak nork bere egiteko, eta zailtasunei eta
oztopoei aurre egiteko jarrera hartuz eta haiek gainditzeko beharrezko aldaketak
erregulatuz eragiteko gaitasuna. Harremanen arloan, emozioak eta sentimenduak
adierazteko berezkotasunarekin lotzen da norberaren gaitasuna, eta baita
pertsonarteko kodeak behar bezala interpretatzeko eta erabiltzeko trebetasunekin
ere.
Norberaren gaitasun urria adierazten dute, aldiz, nork bere burua
gutxi ezagutzeak nahiz aldatzeko aukeraren aurrean izandako defentsa– eta
etsipen-jarrerek. Jarrera horiek agertzeko era asko daude: erantzukizunik
ez hartzea, iritziei garrantzi gehiegi ematea, egoera berriak saihestea,
gainerakoei errua erraz botatzea, frustrazioa nekez onartzea, eta abar.
Hala ere, norberaren gaitasuna gai konplexua da, “aditu”tzat hartua
kulturalki definitzen dela eta izaera historiko erlatiboa duela kontuan
hartzen badugu bereziki. Izan ere, niaren eta “norberaren gaitasun”en
existentzian tradizioz pentsatu izan dugun bezala pentsatzen zenbateraino
jarrai dezakegun jakiteko, zalantza handiak dakartzate egungo munduan
gertatzen ari diren aldaketa sakonek.
Gergen, K.J. (1992): Ni asea: Mundu garaikideko nortasun-ezbaiak. Bartzelona: Paidós (1991): “gizarte-asetasuneko prozesua”. 90-100.
Gomendaturiko irakurgaia
Hezkuntza Soziopertsonala
212
Zenbait fenomeno garaikideek –esate baterako, gizarte-asetasunak
eta multifreniak– oso zalantzakoak egiten dituzte norberaren balizko
nortasuna eta burujabetza; nia interpretatzeko jarrera indibidualista –
Mendebaldean, bereziki– zalantzan jartzen duen panorama erakusten
digute.
Badirudi, agertoki publikoetan norberaren irudia erabiltzeko
trebetasunetarantz bideratzen dela norberaren gaitasuna. Trebetasun horiek
izateko, harremanetarako hizkuntzak ondo ezagutu eta erabili behar dira.
Ildo horretatik, elkarri hertsiki lotuak daude norberaren gaitasuna eta
pertsonarteko nahiz gizarteko gaitasuna.
Beste alde batetik, bakoitzaren nortasuna, kontzientzia eta
gogobetetasuna gutxi laguntzen dituen gizartean, atsekabeari eta niaren
zentzu berriak bilatzeari ez zaio irtenbiderik eman..
1.2. Esperientzia subjektiboaren edo bizipenaren kalitatea,
gaitasun-helburu gisa.
Dirudienez, nahikoa zantzu ditugu esperientziaren kalitatea
hobetzea kanpoko baldintza onengatik bakarrik ez dela lortzen jakiteko.
Zalantzarik gabe, horiek beharrezkoak dira, baina ez dute eraginkortasunik
barruko baliabideak lantzen ez badira.
Ildo horretatik, esperientziaren kalitatea hobetzeko bi estrategia
nagusi azaltzen ditu “zoriontasunaren psikologia” izeneko korronteak:
“Gizarte-asetasuna” = mundu osoteknologizatu eta aldakor bateko egoera eta eskaera sozialak. Multifrenia= Ni “koherentea” desagertzen joaten da, rol askorierantzun beharra dela eta . Tamalez, rol horiek ez dira beti elkarri oso loturik egoten.
Oharrak
Hezkuntza Soziopertsonala
213
Horregatik guztiarengatik, norberaren gaitasuna aurretik zaintzeko eta
hobetzeko ikusmolde batetik, honako hau da funtsezko helburua: esperientzia
subjektiboaren kalitatea hobetzea, eta nork bere burua ezagutzeko eta
erregulatzeko baliabideak jasotzea eta erabiltzea.
1.3. Funtsezko hipotesiak.
Norberaren gaitasunean trebatzeko ikusmoldeak funtsezko hipotesi bi ditu
oinarri:
“Lehenengo estrategia kanpoko baldintzak gure jomugekin bat etor daitezen saiatzean datza...
Segurtasunaz ulertzen duguna aldaraztea dakar berekin segurtasun gehiago sentiaraz
diezagukeen beste metodoak. Norberak segurtasun ezin hobea izatea espero badu, arriskuak
saihestezinak direla aitortzen badu eta hain ideala eta aurresangarria ez den mundu batean
gozatzea lortzen badu, segurtasun ezaren mehatxuak ez du bere zoriontasuna zapuzteko
hainbeste aukera izango. Estrategia horietako bat ere ez da eraginkorra banaka erabiliz gero.
Kanpoko baldintzak aldatzea eraginkorra irudi liteke hasieran; baina, pertsona batek bere
kontzientzia kontrolatzen ez badu, lehengo beldurrak nahiz nahiak laster itzuliko dira. Norberak
ezin du erabateko barnesegurtasunik sortu, Karibeko uharte bat erosi eta gizazain armatuz eta
ehiza-txakurrez inguratu arren... Eta, egia esan, bizi-kalitatea ez da gainerakoek guri buruz
pentsatzen dutenaren nahiz daukagunaren araberakoa. Bizi-kalitateari begira, garrantzitsua da
geure buruarekin eta gertatzen zaigunarekin nola sentitzen garen... Esperientziaren kalitatea
hobetu behar da” 74-76
M.C. (1996): Fluir (flow): zoriontasunaren psikologia bat: Bartzelona, 74-76 orr.) eta “Gozamena eta bizi-kalitatea” izenburuko 3. kapitulua.
Gomendaturiko irakurgaia
a) Pertsonak izan ditzaketen baliabideez nahiz mugez jabe daitezke, eta
gertatzen zaienaren gaineko kontrol handiagoa garatu.
b) Aldaketak gauzatzeko pertsonarik egokiena norbera da. Hau da, aldatze-
prozesuen erdigunea norberak izan behar du.
Hezkuntza Soziopertsonala
214
2. Gaitasun pertsonala aurretik zaintzeko eta hobetzeko
estrategiak.
2.1. Autoezagutza eta autorregulazioa, hobekuntza-prozesuetako
bide gisa.
Norberaren gaitasunari dagokion plan batek honako hau dakar:
pentsamenduak, sentimenduak eta portaerak identifikatzea, hobetzeko
estrategiak ezagutzea, aldaketa-planak ezartzea eta horiek burutzeko
baliabideak izatea. Azken batean, elkarri hertsiki loturik dauden bi bide
ditu horrek:
Nork bere burua ezagutzea eta nork bere buruaren aldaketak erregulatzea.
Pentsamenduen, emozioen eta erreakzioen artean dauden erlazio
hertsi eta konplexuak mugatzean –zentzuz erabiliak izan daitezen– datza
autoezagutza. Funtsean, oinarrizko hiru prozesu dakartza.
Psikologia-sinesteek, balioek eta emozioek geure buruari
jartzen dizkiogun helmugak baldintzatzen dituzte, kontu batzuekiko
sentikor egiten gaituzte, eta arreta haienganantz zuzendu. Gainera,
egoera askotan, eragina dute gure jarreren eta jokabideetan.
Ikuspuntu horrek honako hau azaltzen du: nola pentsatzen,
sentitzen eta balioesten dugun jakitea funtsezkoa da, pertsonak
aldaketa-eta hobetze-prozesuak erregulatzen ikas dezan.
Hezkuntza Soziopertsonala
215
Azken batean, nork bere estiloa ezagutzea da garrantzitsua, sinesteek, balioek eta
emozioek hainbat egoeratan nola jokatzen duten jakin nahi bada. Gisa honetako galderei
erantzun behar zaie:
Bereziki garrantzitsua da norberaren estiloa ezagutzea hainbat egoeratan.
Arrazoia sinplea da: “estilorik gustukuena” edo “estilo nagusia” –hau da, gure
buruarekin gehienetan bat datorren estiloa– ezagutzea ez da nahikoa; izan ere,
egoera berezietan, barruko (nekea, estresa, emozio-partaidetza) nahiz kanpoko
faktoreengatik, beste estilo bat agertzen da: bigarren mailako estiloa; estilo hori,
sarritan, egoerarik gatazkatsuenak gertatzearen errudun izaten da.
Adibide argigarri gisa har dezakegu “atsegina izatea” garrantzitsua dela
uste duen pertsonaren kasua. Pertsona hori adeitsua izango da gehienetan; baina,
zertan egiten dit on estilo horrek?, noiz egiten dit on?, noiz ez?, zertan?// nola izan
naiteke nire estiloan trebeagoa, arinagoa eta malguagoa, egoera gehiagotan on egin
diezadan, eta nire interesak eta lan egiten dudan taldearenak bete ditzan?
1) Pentsatzeko, interpretatzeko eta balioesteko modua
aztertzea, gure emozioen eta portaerengan duen eraginari arreta jarriz.
2) Nola sentitzen garen eta gure interpretatzeko eta
erantzuteko eran sentimenduek nolako eragina duten ezagutzea eta
identifikatzea.
3) Nola jokatzen eta erantzuten dugun ikustea,
jarrera horiek gure pentsamenduen eta sentimenduengan duten eragina
–zuzenean nahiz zeharka– aztertuz.
Hezkuntza Soziopertsonala
216
bigarren mailako estilo gisa estilo erasokorra badu, era zakar nahiz bidegabean
tratatzen dutenean... ikuspegia eta kontrola galduz “erreakzionatuko du”. Haserre,
minduta nahiz babes-jarreran agertuko da, eta era desegokian jokatuko du,
gehiegikeriaz (esan behar ez dena esanez edo egin behar ez dena eginez) nahiz
gutxiegikeriaz. Horretaz jabetuz gero soilik kontrolatu ahal izango du pertsona
horrek estilo hori.
Feedback esanguratsuak aztertzen jakitea erabakigarria da. Hau da,
gainerakoek bidaltzen dizkiguten mezuen aurrean zer pentsatzen dugun,
nola sentitzen garen eta nola erantzuten dugun aztertu behar dugu.
2.2. Hobetzeko estrategiak.
2.2.1. Pentsamendu positiboa.
Feedbackaren edo pentsamendu positiboaren garrantziak bide eman
dio literatura zabal bati, zeina pentsamenduak identifikatzen ikasteko
garrantziari baitagokio, pertsonok egoerak interpretatzeko dugun
moduaren arabera erreakzionatzen dugun ustearen pean. Hau da,
interpretazio horiek aldatzerik izanez gero, gure jarrerak ere aldatu egingo
dira.
Hezkuntza Soziopertsonala
217
Izan ere, gaitasun pertsonalari dagozkion gaiei heltzen dien literatura,
sarritan, erabakien oinarri diren sineste eta balio haien –kontzienteak izan
ala ez– identifikazio eta analisi bat iradokitzetik abiatzen da,
pentsamendu negatiboak positiboek ordezka ditzaten. Hau da, norberaren
ongizatea ahultzen eta ibilera egokia murrizten duten ezagutza-
baliabideez nahiz mekanismoez jabetzea da proposatzen dena. Ildo
horretatik, tradizioz erabili dira Ellisek proposaturiko sineste
irrazionalak:
- Mundu guztiak maitatu nahiz onartu behar nau.
- Perfektua izan behar dut.
- Bizikide nahiz lankide dudan jendeak perfektua izan behar du.
- Gertatzen zaidanaren gaineko kontrol urria izan dezaket.
- Errazagoa da zailtasunei eta erantzukizunei aurre egitea
saihestea, haiei aurre egitea baino.
- Desadostasuna eta gatazka kosta ahala kosta saihestu beharko
lirateke.
- Jendea ez da aldatzen.
- Munduak perfektua izan beharko luke, eta tamalgarria da hala ez
izatea.
- Jendea ahula da eta egiatik babestu behar da.
- Krisiak hondagarriak dira, eta haietatik ez da ezer onik ateratzen.
- Nonbait egon behar du lan perfektuak, konponbide ezin hobeak,
adiskide perfektuak.
- Ez nuke arazorik izan behar, eta, arazorik baldin badut, gai ez
naizen seinale da.
- Gauzak ikusteko modu bakarra dago: modu zuzena.
Hezkuntza Soziopertsonala
218
Ellis-en zerrenda ezaguna ez da adibide bat besterik. Ildo
horretako proposamen asko daude gaur egun. Ezagutza-distortsioen
analisia pentsamendu negatiboari dagozkion ereduak aztertzeko modu
zabala da, eta okerrik ohikoenetariko batzuk ezagutzeko aukera ematen
digu:
Arrazoi dudala erakustea.
Ni gabe ezin direla moldatu erakustea.
Nire buruari besteak baino gutxiago ez naizela erakustea.
Egiten didaten kaltea aurpegiratzea.
Neure emozioen kontrolari eustea.
Babestuta sentitzea.
Bizitzan gauzak gehiegi ez zailtzea edo gehiegi ez arduratzea.
Beren okerrak ordainaraztea.
Eztabaidak saihestea.
- Negatiboa orokortzea.
- Izendapen globalizatzaile negatiboak.
- Pentsamendu polarizatuak eta muturreko balioespenak.
- Nork bere burua salatzea.
- Negatiboari hautatze-arreta jartzea.
- Pertsonalizatzea.
- Proiekzioa.
- Kontrol-amarruak; xehetasunik txikienak ere kontrolatu ahal/behar
ditugula pentsatzera (hiperkontrola) nahiz gertatzen ari zaiguna
kontrolatzeko inongo aukerarik ez dagoela uste izatera
(hipokontrola) eramaten gaituzte amarru horiek.
Gomendaturiko irakurgaia: M. McKay eta P. Fanning (1991):“Ezagutza-distortsioak” 5. kapitulua. Barcelona: Martínez Roca.
Hezkuntza Soziopertsonala
219
Eraginkorrak ez diren konponbideen atzean egon ohi diren
pentsamenduak aztertzeko beharra azpimarratu dute beste egile
batzuek:
Edozein kasutan, onik egin gabe kalte egiten diguten psikologia-
sinesteak ezagutaraztea da garrantzitsua; egoera jakinak (zailak edo
gatazkatsuak, bereziki), non gaizki sentitzen garen edo zuzen ez dugula
jokatu uste dugun, aztertzea eta erregistratzea iradokitzen da
horretarako, geure buruari esaten dioguna zehaztuz.
2.2.2. Nork bere emozioak erregulatzea.
2.2.2.1. Emozioen eginkizuna.
Giza eta gizarte-zientzien literatura espezializatuak aipatzen duen emozio-
zerrenda errepasatuz gero, honako hau ikus dezakegu argi eta garbi:
sarritan, beren alderdi negatiboan hartu dira kontuan emozioak.
Edozein kasutan, egungo ikuspegitik, emozioak berez ez dira ez
txarrak ez onak. Gakoa haien erregulazioan dago, pertsonari gogobetetasun
handiagoa eta egokitze hobea ahalbidetzeko. Bide horretan kokatu behar
dira “emozio-adimen”aren ikuspegiak.
Emozioak zentzuz erabiltzea kontrol kontziente gisa ezagutzen da.
Emozioei men egiteak edo amore emateak –ezer egiterik ez balego bezala–
R.J Alvarez (1999): “konponbidea arazoa denean”. Bilbo: Descleé de Brouwer. Norbera haztea bilduma (1998), 120-121 orr.).
Gomendaturiko irakurgaia
Pertsonarentzat esanguratsuak diren gertaerei emandako
erantzunak dira emozioak, eta emozio-lerrun nahiz erantzun posible
asko daude, egoerak interpretatzeko moduaren eta kultur kodeen
arabera.
Hezkuntza Soziopertsonala
220
gogobetetasunik eza eta eraginkorrak ez diren emaitzak ekarri ohi dituela
ziurtzat jotzen da ikuspegi horretan.
2.2.2.2. Emozio-esperientzia subjektiboaren osagaiak
Lehenik, egoera bat interpretatzen eta gogoratzen dugun moduaren
araberakoa da esperientzia subjektiboa.Hain zuzen, egoerak definitzen
ditugun modu horretatik sortzen dira sentsazio-sentimenduak. Horregatik,
emozioak erabiltzen ikasteko funtsezko beste helburu bat da emozioei lotuta
egon ohi diren egoerak eta pentsamenduak ezagutzen ikastea.
Gainera, osagai fisiologiko garrantzitsu bat dute emozio-bizipenek:
larruazalaren tenperatura-aldaketak, bihotz-erritmoaren aldaketak, izerdi-
aldaketak, eta abar. Izan ere, goseak, nekeak, estresak eta ariketa fisikoak
norberaren emozioetan eta gogo-aldartean izan dezaketen pisua egiaztatu
dugu. Bizkortze fisiologikoan emandako aldaketek eragina dute
emozioengan, eta, horregatik, identifikatu eta kontrolatu beharreko beste
helburu garrantzitsu bat da hori.
Ikuspegi horretatik, autokontzientzia dugu kontrolaren
lehenengo osagaia, eta gogo-aldarteak, sentimenduak eta emozioak
ezagutzeko gaitasunari dagokio. Emozio horiek bideratu behar ditugu –
albora utzi edo atzera bota beharrean–, emozio-esperientzia positiboak
izateko. Lehenengo urrats hori egin ostean, nork bere emozioak
erregulatzeko beharra azaltzen da.
Ezagutza-, fisiologia-, jokabide- eta gizarte-osagaiak ditu norberaren bizipenak edo emozio-esperientzia subjektiboak.
Hezkuntza Soziopertsonala
221
Era berean, ahozko nahiz ahozkoak ez diren (aurpegi-espresioak,
ahots-tonuak eta ozentasunak...) jokaera-espresioek eragina dute
emozioengan. Zenbait portaerak emozio bideratzen ekartzen dituzte. Esate
baterako, badirudi emozioak biziagotzea aurpegi-espresioa biziagotzearekin
lotuta dago.
Azkenik, ez da ahaztu behar emozioak gizarte-eraikuntzak direla.
Zentzu horretan, egia da emozioek ezaugarri genetiko bat dutela, eta emozio
batzuk –beldurra, haserrea, depresioa eta gogobetetasuna (lehen mailakoak
deituak)– kultura- eta gizarte-testuingurua kontuan hartu gabe ere
badaudela. Hala ere, emozio horien agertzeko modua aldatu egiten da
testuinguru horren arabera. Gainerako emozioak (bigarren mailakoak
deituak: errua, harrotasuna/harrokeria, esker ona, nostalgia, maitasuna)
sozializazio-esperientziek baldintzatzen dituzte, eta mekanismo are
aldakorragoak dituzte.
Azken batean, gizarte taldeen baitan aldatzen diren arauen arabera
balioesten ditugu gure emozioak egoki edo desegoki gisa, eta saritzen nahiz
zigortzen dugu geure burua. Hau da, babes-mekanismoak eta emozioak
barneratzen ditugu sozializazioaren bidez. Autoezagutzaren eta emozio-
erregulazioaren plan orok duen helburu garrantzitsua da gizarte-mekanismo
horiek ezagutzea, gizartean egokia den moduan emozioak adierazten
ikasteko.
2.2.2.3. Emozioak erregulatzeko estrategiak.
Emozioen esperientzia subjektiboa nahiz espresioa aldatzeko –
indartuz nahiz murriztuz– prozesuei dagozkie emozio-
erregulazioak. Berekin dakar sentitzen duguna behar bezala nola
adierazi jakitea eta, era berean, sentitzen duguna kontrolatzeko gai
izatea.
Irakurgaia
I. Etxeberria: Emozioen erregulazioa
Hezkuntza Soziopertsonala
222
Sentitzen duguna aldatzea posible da, emozioak eragiten dituzten osagaietako bat edo
batzuk erregulatuz. Ildo horretatik, funtsezko hiru estrategia aipa ditzakegu.
Batzuetan, kanpoko emozio-erantzuna leuntzea edo ezabatzea aski
izaten da barruko emozio-esperientzia ahuldu ahal izateko. Beste
batzuetan, onuragarria izan daiteke emozioa kontrolatzeari uztea (“barrua
hustea”).
Nolanahi ere, emozio-esperientzia positiboa ahalbidetzen duten
portaerak, jarduerak eta egoerak hautatzen jakitea da funtsezkoa. Azken
batean, biziune atseginak eman behar dizkiogu geure buruari, atseginak
zaizkigun egoerak eta jarduerak hautatuz nahiz desatseginari erreparatu gabe
atseginean arreta jarriz, hau da, negatiboa minimizatuz.
Emozioak erregulatzeko, bereziki interesgarria da negatibotzat jotzen
diren emozioak erabiltzeko eremua (antsietatea, erruduntasuna, haserrea).
Haserrea behar bezala erabiltzen jakitea oso garrantzitsua da, eta argi
dago haserrea gehiegi nahiz gutxiegi kontrolatzeagatik harremanari kalte
egin diogun egoeraren baten adibideak guztiok ditugula.
Sarritan, nork bere oldarkortasuna kontrolatzeko kontsignak aurki
daitezke literaturan: burura etortzen zaizun bigarren gauza egitea, egoera
1) Emozio-gertaerek eragindako interpretazioak, pentsamenduak eta irudiak aldatzea,
berrebaluazio konstruktibo baten bidez, errealitatea positiboago ikusi ahal izateko.
2) Erreakzio fisiologikoak erregulatzea, hainbat metodoren bidez (erlaxatzea, ariketa fisikoa
nahiz arnasa hartzeko ariketak hartzen ditu bere baitan).
3) Emozioen adierazpena eta haiei lorutiko portaerak aldatzea.
Hezkuntza Soziopertsonala
223
batzuetan betetzen ditugun rol negatiboak identifikatzea, arrazoizkoak ez
diren egoeretan zentzuzko jendea bilatzea.
Era berean, garrantzi handia ematen zaio haserre-mekanismoak
ezagutzeari, haserre dagoen pertsonaren aurrean erreakzionatzen dugunean
zer ez dugun egin behar jakiteko.
Antsietate-emozioen aurrean, hiru gauza behar dira, gutxienez. Lehenik,
antsietatea desaktibatzeko moduak (lasaitzea, ariketa fisikoa, beste zeregin
batean entretenitzea) aurkitu behar dira; bigarrenik, jomuga txikiak eta haiei
dagozkien sariak ezarri behar dira; eta, hirugarrenik, inguruan laguntza
bilatu behar da, aldaketa positiboa erraz dezaketen pertsonei parte
harraraziz.
Emozioz adieraz daitekeenari eta hura adierazteko moduari
buruzko kodeak ditu kultura bakoitzak. Kontrolatu nahi den emozio
motaren, norberaren helburuen eta testuinguruaren balioespenaren arabera
egokitzen dira, neurri handi batean, nork bere emozioak erregulatzeko
estrategiak. Emozioak adierazteko eta erabiltzeko eremuan, beste edozein
eremutan bezala, nork bere buruari ezarritako helburuek, pertsonarteko
harremanek eta kultur irizpideek pertsona horrek eraginkortzat har
dezakeenarenbaliabideak mugatzen dituzte.
2.2.3. Nork bere lana erregulatzea.
2.2.3.1. Jomugak planifikatzea eta ebaluatzea.
Arrakasta-esperientziak faktore erabakigarriak dira norberaren
gaitasuna garatzeko. Norberaren jomugak behar bezala erabiltzea erabakigarria
da autokontzeptu ona eraikitzeko eta burujabetasun-trebetasunak
eraginkortasunez zabaltzeko.
Hezkuntza Soziopertsonala
224
Alde batetik, etorkizuneko egoeren aurrean arrakasta-aukerak eta
norberaren autoirudia bultzatzen eta indartzen dituen arrakasta maila egokia
bermatzen ditu jomuga errealistak ezartzen jakiteak. Ildo horretatik, Jamesek
–autokontzeptua aztertu zuen aitzindarietako bat izan zen– nabarmendu
zuenez, garrantzitsuak dira honako formula xume hau oinarri duten
norberaren ebaluazioak: autoestimua = arrakastak/ aukerak.
Azken batean, geure buruari jartzen dizkiogun helburuen zailtasun
maila erregulatzen ikastea funtsezkoa da, horren araberakoa baita
arrakasta edo porrota, eta baita dakartzan sentsazioak ere. Helburuak
lortzen ez badira, porrot-esperientzia gehiegi egongo dira; baina, arrakasta
errazegi –ahaleginik gabe– lortzen bada ere, arazoak sortuko dira. Horrela
bada, gehiegikeriagatik nahiz gutxiegikeriagatik gerta daiteke irizpideak
behar bezain errealistak ez izatea.
Beste alde batetik, azken hamarkadetako psikopedagogian gehien idatzi
den norberaren gaitasunetariko bat da jomugak planifikatzen eta balioesten
ikasteko gaitasuna, burujabetasuna errazteko tresnatzat hartzen baita.
Horregatik, hain zuzen funtsezkoa da nork bere burua erregulatzeko
trebetasunak ikastea, norberaren gaitasunean trebatzeko.
JOMUGA ERREALISTAK
NORK BERE BURUAZ DUEN IRUDIA INDARTZEN DUTELAKO ETA ARRAKASTA-ESPERIENTZIAK HANDITZEN DITUZTELAKO
AUTONOMIARI LAGUNTZEN DIOTELAKO
Hezkuntza Soziopertsonala
225
2.2.3.2. Nork bere lana erregulatzeko trebetasunak.
Trebetasun bat baino gehiago trebetasun multzoa da hori, helburuak lortzea xede
duena. Helburuak lortzeko Ekintzak planifikatu, egin eta balioetsi behar dira helburuak
lortzeko,; denbora-sekuentzia kontuan hartuz hiru bloke handitan antola daitezke
trebetasun horiek: ekintzen aurretik, ekintzetan zehar eta ekintzen ostean.
1. Jomugen definizioa.
Eskariak eta arazoak identifikatzea eta hori zuzen egiten jakitea
adierazten dute trbetasun horiek; horrek berekin dakar eskura daitekeen
informazio guztia kontuan hartzea eta informazio gehiago bilatzea, eskariak
kanpokoak direnean eta argi ez daudenean, bereziki. Egoera problematikoa
zertan datzan zehaztasunez definitu eta zehazteko zailtasunak sarritan
agertzen dira prozesu horretan.
Hala ere, ez da nahikoa arazo bat identifikatzea:helburu orokorra
zehaztu ostean, lortu nahi dituen helburuak zehazteko pertsona gai izatea
beharrezkoa da. Hau da, eskura ditzakeen datu guztiak kontuan hartu behar
ditu, eta nora heldu nahi duen edo zer lortu nahi duen zehaztu, jomuga
Nork bere jomugei eta kanpoko eskariei erantzutea ahalbidetzen
duten prozesuak erregulatzeko gaitasun gisa azaltzen da
autorregulazioa, prozesu horiek pertsonarentzat garrantzitsuak
direnean, bereziki (Sanz de Acedo, 1998). Autorregulaziorako
trebetasunak dituen pertsonak bere buruari galdetzen dio nola egin
garrantzitsua iruditzen zaiona, zalantzan jartzen du ondo egiten ari
AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK HASIERAKO FASEAN: EKINTZAREN AURRETIKO
TREBETASUNAK.
SANZ ACEDO, M (1998): Inteligencia y personalidad en las interfases educativas. Bilbao: Desclée de Brower. 3.kapitulua.
Hezkuntza Soziopertsonala
226
helburu zehatzetara mugatuz. Bigarren une horretan, bi dira ondo zehaztu
ahal izateko landu behar diren zailtasunik ohikoenak
1) Oldarkortasuna kontrolatzea, informazio osoa izan arte.
2) Zehaztasuna eragozten duen gehiegizko gogoetatsutasuna.
Ezarririko helburuek edo jomugek baldintza batzuk bete behar
dituzte.
2. Ekintza planifikatzeko trebetasunak
Gaitasuna izan behar da aukerak sortzeko, aukera bakoitzak izan
litzakeen ondorioak aurrez ikusteko – abantailak eta desabantailak neurtuz–,
zentzuzko arrazoien bidez aukerak baztertzeko eta eman beharreko urratsak
emanez eta bete beharreko epeak betez lantzeko aukera hori.
Aldi erabakigarria eta konplexua da plangintza, eta, horretarako,
Arazoak Konpontzeko teknikak eta ereduak erabil daitezke.
Plangintza eginda, elkarri loturiko hiru prozesuk osaturiko zirkuitua
irekitzen da. Prozesu horiek honako hauek dira:
- egiten dugun bitartean zuzentzea ekintza
- ekintzaren norabidea etengabe kontrolatzea
- okerrak, zailtasunak eta ustekabeak zuzentzea (halakorik
balego).
Alde batetik, eskariari jaramon egin zaion edo arazoa konpondu den jakiteko
irizpide bezala gisa izan dute. Irizpide horiek objektibotasun maila bat izan behar dute,
ezartzen dituenak eta gainerako pertsonek argi ikusteko modukoa. Beste alde batetik,
errealistak izan behar dute, hau da, norberaren ezaugarriak kontuan harturik lortzeko
moduakoak (argiak).
AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK EKINTZA GARATZEN DEN BITARTEAN (ERDIKO
MONOTORIZAZIO-FASEA).
Hezkuntza Soziopertsonala
227
Dugun denbora aski den, material daukagun, eta abar, aztertzean datza
ekintzaren etengabeko kontrola. Orokorrean, autobehaketa-prozesu ia
automatikoa izaten da. Ekintza aurrera eramateko aurrez planifikatuta zegoen
norabidea desbidera dezaketen akatsak, zailtasunak nahiz ezustekoak
antzematen ditu kontrol-sistemak –autobehaketak–, eta hurrengo urratsera,
zuzenketara, igarotzea erraztu.
Emaitza errealak espero zirenekin alderatzean datza balioespena,
ezarritako jomugen arabera; funtsezko bi une ditu, autorregulazio-gaitasuna
oso modu berezian zehazten dutenak:
1. Autoebaluazioa. Zaila izango da autonomia izatea, eskaera nahiz
betebehar bat bukatzean nork bere buruari galdetzen ez badio zer
egin den ondo eta zer ez.
2. Sarien erregulazioa: ondorio saritzaileak dakartzaten jarreretarako
joera dugu; horregatik, garrantzitsua da haiek emaitzen arabera
erabiltzen jakitea.
Azkenik, azpimarratu beharra dago, autorregulazio-trebetasunak
lortzeak –eta bai halaber dagozkien jarrera- eta ezagutza-prozesuak trebatzeak
AUTORREGULAZIO-TREBETASUNAK EKINTZAREN OSTEAN (AZKEN FASEA).
Aldaketa-prozesuak ezartzea
1) Zailtasuna zein mailatan dagoen identifikatu, eta hura zein unetan eta
egoeratan gertatzen den jakin ahal izateko beharrezko datuak bildu, hiru mailak
(pentsamendua, sentimenduak eta portaerak) kontuan hartuz. Ildo horretatik, lagungarria
izaten da epe laburrean erregistroa edo egunkaria egitea.
2) Konponbide posibleak aztertu; zailtasun mailari hertsiki lotuta dago
bigarren prozesu hau. Beharrezkoa izan daiteke errealitatearekin zerikusirik ez duten
pentsamolde batzuk aldatzea, jomugak doitzea, edo portaera eta testuinguru batzuk aldatzea.
3) Beste aukera batzuk probatu.
Hezkuntza Soziopertsonala
228
ere– ez duela funtzionamendu ona automatikoki ziurtatzen, funtsezko ekarpena
den arren. Era berean, azeleragailua zapaltzen eta hura askatzen jakiteak ez du
ondo gidatzea bermatzen. Noiz eta nola zapaldu behar den jakiteari eta
trebetasunak nola erabili eta ezagutza- eta jarrera-prozesuak nola desaktibatu
behar diren jakiteari, metakognitibo deitzen zaio, eta azkenaldiko zenbait lanek
garrantzi handia ematen diote... “Metakogniziorik gabe nahiko mugatua gera daiteke autorregulazioa”.
3. Aldaketaren baldintzak.
Norberaren gaitasuna, sarritan, kontrolatzeko eta nork bere buruari laguntzeko
gaitasun gisa definitzen da. Honako hau adierazten du horrek:
1) Aldaketa posible dela sinestea,
2) aldaketak eragiteko trebetasunak izatea,
3) iritsi nahi genukeen eta gauden puntuaren arteko desberdintasuna
identifikatzea,
4) lortu nahiz diren helburuak eta emaitzak zehaztea, eta bai halaber haiek
lortzeko beharrezkoak diren urratsak ere,
5) planak betetzeko jardutea,
6) jomugak lortzeko ekintzak berriz zuzen daitezkeela jakitea,
7) beste pertsona batzuek beren aldaketa-prozesuen kontrola har dezaten
erraztea.
Aldaketen dinamikari begira, garrantzitsua da zenbait baldintza kontuan
hartzea.
1) Aldaketa batek elementu berriak sartzea dakar; beste modu batera jardutea eta norbe
nahiz pertsonarteko kontuak beste ikuspegi batzuetatik antzematea ahalbidetzen dute elementu hor
Hezkuntza Soziopertsonala
229
Norberaren nahiz pertsonarteko zailtasun bat eraginkortasunez
konpontzeko estrategia erabakigarria da aurretik lortzen saiatu garen
konponbideak zehatz-mehatz aztertzea. Ildo horretatik, psikologia-
mugimendu batzuek ekarpen interesgarri hau egin dute: “egiten zabiltzanak
eraginik ez badu, proba ezazu beste zerbait”. Eraginik ez duela esan
genezake, emaitza bera behin eta berriz errepikatu baldin bada..
Bereziki garrantzitsua da norberak erabiltzen duen estiloa ezagutzea.
Edozein arazo ikusteko eta aztertzeko bi modu daude: arrazoizkoa eta
emoziozkoa.
Batek ez du bestearen gainetik egon beharrik.
Garrantzitsua da haiek nola erabiltzen ditugun jakitea, gutxien
erabiltzen ditugunak hobetzeko eta gehiagotan erabiltzeko. Autoezagutzak
aukera ematen digu iragandako esperientziak berriz ikusteko, gaur egunekoak
indartzeko eta etorkizunekoak berriz planteatzeko.
“Gurpil zoroa” deitu ohi dioguna hausteko balio duen edozein aldaketa
egokia izan daiteke, baina ez da ez iraunkorra ez eraginkorra izango, beste
mailetako pixkanakako aldaketak bere baitan hartzen ez baditu.
Adibidez, norbait depresioak jota dagoenean, ez du ezertarako balio
atsegintasun maila areagotzen duten « ezohiko » jardueratan hasteak,
sinesmen-arloan bigarren mailako aldaketarik gertatzen ez bada, eta ideietan
eta itxaropenetan elementu berririk sartzen ez bada.
2) Aldaketak geldoak dira. Hori dela eta, beharrezkoa da gutxieneko aldaketak ezartzea eta pixkana
areagotzea, egun dauden baliabideak erabiliz. Gainera, garrantzitsua da hainbat mailatan eman beharrek
aldaketak ez ahaztea.
Hezkuntza Soziopertsonala
230
Estrategia nahiz trebetasun zehatz bat zertan datzan ulertzea ez da
nahikoa. Beharrezkoa da hura nola burutu jakitea, eta erabiltzeko aukera
ikustea.
Azkenik, beharrezkoa da estrategiak noiz eta zein testuingurutan
erabili behar diren bereizten jakitea. Neurri handi batean, entsegu- eta akats-
prozesu bati dagokio hori. Hau da, informazioa sartu eta trebetasunak une
egokian erabili behar dira. Horretarako, kontuan hartu behar dira
harremanen historia, gaur eguneko egoera eta etorkizunean lortu nahi dena.
3) Azkenik, norberaren gaitasunari dagozkion estrategiak nahiz gizartea eta norbe
garatzeko beste estrategiak erabili nahiz direnean, kontuan hartu behar da ez dela aski ma
informatzaile hutsa . Hau da, trebetasun bat nola garatu intelektualki ulertzean datza.
Hezkuntza Soziopertsonala
231
4. Gaitasun pertsonalaren laguntzarako trebetasunak eta gaitasun hori
errazteko trebetasunak.
Gainerakoengan positiboa pizteko gaitasunari eta haiek beren
erabakiak har ditzaten errazteari dagozkie laguntzeko trebetasunak. Hau da,
nork bere buruari nahiz beste pertsona bati bere buruarengan eta dituen
aukerengan konfiantza sorraraztean datza, gaitasun pertsonalean hobetze-
prozesuek daramaten bidea zuzentzeko. Besteei nahiz nork bere buruari
laguntzeko erabil daitezke gaitasun horiek.
4.1. Erabaki-hartzea bultzatzea.
Errealitatea geure eskemen arabera interpretatzen dugu, eta
gainerakoek kode berberak erabil ditzaten espero izateko joera dugu. Sarritan,
asmo onak izan arren, “besteak” egin behar duenari buruzko iguripen
bihurtzen da hori.
Beste pertsonari “zer egin behar duen” esateak –era esplizituan nahiz
inplizituan– ez dio laguntzen erabakiak bere kabuz hartzen edo bere
baliabideetan sinesten.
Ildo horretatik, norbaiten gaitasun pertsonala bultzatzen gehien lagun
dezakeen kanpo-faktoreetariko bat omen da pertsona horrek bere erabakiak
har ditzan laguntzeko trebetasuna.
Batzuetan, argi dago arazoa beste pertsonari dagokiola; horrelakoetan,
hari entzutea eta konponbide-aukerengan hausnartzen laguntzea da egokia,
aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak neur ditzan.
“ARAZOA NORI DAGOKION” argitzeko gai izatea eskatzen
du trebetasun horrek.
WEISINGER (1998): “La inteligencia emocional en el trabajo”. Argentina: Zeta. 6.kap. 187-21º2
Hezkuntza Soziopertsonala
232
Beste batzuetan, bi arazo maila bereizi behar dira, gutxienez: alde
batetik, zuzeneko zailtasunak dituen pertsonaren (edo dituzten pertsonen)
arazoa edo maila; eta, bestetik, haren (edo haien) gertukoek duen (edo duten)
arazoaren maila, arazo horrek eragiten dien moduaren arabera. Horrelakoetan,
funtsezkoa da alde bakoitzaren ulertzeko modua eta emozioak aurrez
mugatzea, aukerak aztertzeko prozesu batera igaro aurretik.
4.2. Positiboa dena sustatzea.
Positiboa piztea garrantzitsua da, funtsezko tresna baita beste pertsonaren
segurtasuna eta estimua ahalbidetzeko eta harreman-giro ona sortzeko.
Positiboa dena sustatzearen ezaugarriak:
Egitekoa nahiz helburua lortzen ez denean, lorpen partzialak eta ahalegina
balioetsi ditzakegu: “Ahalegindu zara, eta hobeto egin duzu”; “Egia da ez
duzula lortu, baina, hobeto egin duzu, eta hori ere garrantzitsua da”;
“Denbora asko eman duzu horri buruz pentsatzen, eta ikusten da lan egin
duzula”.
Enfasi-kontua da. Izan ere, lana urria den nahiz okerrak dauden egoeratan
ere, baliozkoak izan daitezkeen eta hobetzen laguntzen duten gauzak daude.
Pertsona bat oker egon daiteke, zerbait gaizki egin dezake, baina, era
berean, egoera horietan posible da aldaketak era pizgarrian eskatzea.
1. Azken batean, mailakako aurrerapenak eta arrakasta txikiak ikusi behar dira, eta ahalegin
etengabea bultzatu.
Oinarria: DINKMEYER, D: Developing understanding of self and others. New York: McGraw.
2. Positiboa indartzea eta ondo dagoena bilatzen saiatzea.
Hezkuntza Soziopertsonala
233
Zalantzarik gabe, zailtasunen eta oztopoen aurrean sortzen da gehienetan
positiboa dena sustatzeko aukera. Ahaleginduz gero hobe daitekeela
sentitzera garamatza garrantzitsua saiatzea dela uste izateak dakarren jarrera
positiboa mantentzeak. Halaber, ez dugu ahaztu behar adore emateko eredu
bihurtzen gaituela gure okerrak onartzeaketa aitortzeak, eta, horrela,
sinesgarriagoa da balioetsi beharreko bakarrak ez direla okerrak.
Horretarako, garrantzitsua da iraganera itzultzea nahiz etorkizuna aipatzea
ekiditea, eta orainari begiratzea, beste pertsonari pentsatzen lagunduz edo
ideiak iradokiz (blokeatuegia dagoenean).
Orokorrean, iguripenak bete egiten dira, eta, horregatik, garrantzitsua da
haiek berrikustea. Modu berezian zaindu behar dira ahozkoak ez diren
mezuak. Izan ere, adore emateko balio dezaketen arren, adorea kentzeko ere
balio dezakete horrelako mezuek. Denok dakigu adore emateko balio
dezakeela irribarrea, benetakoa denean; baina, era berean, badakigu adorea
kendu eta iguripen ezkorrak ekar ditzakeela, begietara begiratzea saihestuz,
oinekin kolpeak emanez, eta abar, esate baterako.
Onarpena agertzeko era asko daude: irribarrea, isilpeko onespena nahiz
aitorpen esplizitua (“Ahal izan duzun bezain ondo egin duzu, eta hori da
garrantzitsuena”). Kontu handiz ibili behar dugu, bereziki, bukaerako
oharrekin (“ondo dago... baina”, “ikusten duzu saiatzen zarenean egin
dezakezuna?”, “bazen garaia”).
3. Okerrak ikaste-prozesuaren zati gisa balioestea.
4. Hobetzen laguntzea, aldatzeko aukerak emanez.
5. Onarpena agertzea eta iguripenak berriz ikustea.
Hezkuntza Soziopertsonala
234
Zentzu horretan, adore emateak, hezkuntza-ikuspegitik eta, batez ere,
laguntza–trebetasun gisa, honako hau adierazten du: zereginak pixkanaka
gehituz joango den prozesu baten plangintza egiteko gai izan dadin
laguntzea beste pertsonari.
5. Autokontzeptua eta autoestimua, hobekuntza-prozesuen
ardatz gisa.
Teoria guztiak bat datoz honako hau nabarmentzean: gure pentsamenduek,
sentimenduek eta portaerek duten eragina hobeto ezagutzeak kontrol-
gaitasuna erraz dezake, eta horrek norberaren gogobetetasun handiagoa eta
harreman hobea ekarriko ditu. Era berean, ados daude trebetasun horiek
hobetzeko erari buruz. Halaber, badirudi argi dagoela autoestimua bitarteko
faktore erabakigarria dela, zeina kontuan hartu behar baita.
Psikopedagogian autokontzeptuari buruz idatzi dena berrikusiz gero ohar
gaitezkeenez, terminoak erabiltzeko halako nahasketa bat dago. Batzuek
nahiago dute autokontzeptu edo autoestimu terminoa, eta beste batzuek
sinonimotzat hartzen dituzte. Nahasketaren zati handi bat azalpen-marko
askotarikoak egotetik dator, eta bai halaber ezagutza-, afektibitate- nahiz
portaera-alderdiei ematen zaien indar mailatik ere. Azken urteetan garatu
6. Beste pertsonarengan konfiantza izatea, eta berez aldatzeko duen gaitasuna indartzea.
7. Laguntzeko moduak bilatzea: lagunak, kideak
GOMENDATURIKO IRAKURGAIA: BURNS, R.B (1990): “EL AUTOCONCEPTO”. Bilbao: EGA. 3.kap. 51-559.
Hezkuntza Soziopertsonala
235
den bide globalizatzailean, norberarekiko jarrera multzo gisa ulertu da
autokontzeptua, eta bide horrek arazoa konpontzen du, hein handi batean.
Jarrera gisa ulerturiko autokontzeptuak hiru dimentsio ditu; dimentsio
horiek funtsezkoak dira autokontzeptua aztertu, aurretik zaindu eta hobetu
nahi dugunean.
1. Ezagutza-dimentsioa edo -osagaia.
Pertsonak bere nortasunari buruz (ezaugarriei, gaitasunei, trebetasunei, mugei
eta balorioei buruzko sineste multzoa, eta haiei ematen zaien garrantzi,
lehentasun nahiz nagusitasun maila) osatzen duen teoriari dagokio;
“Autoezagutza”rekin bat etorri ohi da.
2. Afektibitate-dimentsioa edo -osagaia.
Nortasuna definitzen duten arloen balioespenari –positiboa nahiz negatiboa–
dagokio. Autoestimu mailarekin bat etor liteke
3. Motibazio-osagaia edo portaera-dimentsioa.
Balioespen positiboei nahiz negatiboei loturik dago nork bere buruaz duen
irudia; balioespen horiek jarrerak eta portaerak baldintzatzen dituzte. Izan ere,
nork bere buruaz aurrez duen irudiarekin bat datozen jarrerak eta egoerak
aukeratzeko joera dugu.
Laburbilduz, autokontzeptu/autoestimuak honako hauek ditu ezaugarri nagusi:
1. Antolaturiko esperientzia-osotasuna da.
2. Pertsona barneko eta pertsonarteko iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko esperientziak
antzemateko, antolatzeko eta interpretatzeko eredu bat ematen du; hau da, geure burua nola
nabaritzen eta sentitzen dugun baldintzatzeaz gain, gainerakoak ere nola ulertzen ditugun
baldintzatzen du eredu horrek.
IRAKURGAIA: M.MICELI (2000): ”La autoestima”. Madrid: Acento. 3. kapitulua.
Hezkuntza Soziopertsonala
236
Nolabait, baldintzen arabera ikasten da autokontzeptua eta, logikoki,
ezinbesteko edozein unetarako baliozkoa da hori; are baliozkoagoa da, ordea,
norberaren nortasuna prestatu eta eraiki behar denerako. “Beste
adierazgarri”ek eginkizun garrantzitsua dute: a) partaidetza- eta identifikazio-
loturak sortzeko, b) berezitasuna aitortzeko eta onartzeko eta c) partaidetza-
eta kontrol-sentimenduak sortzeko.
esperientzia berriek aldaraz baitezakete; era berean, ebolutiboa da; hau da,
ziklo nahiz etapa batzuei lotua dago. Horregatik, pertsona nerabezarora
hurbildu ahala, joera dago autokontzeptuak bere baitan alderdi psikologiko
eta sozialagoak har ditzan. Nerabezarorik aurrera autoestimu-zailtasunak ager
daitezke, hurbileko pertsonen iritziarekiko iragazkorragoa bihurtzen baita
pertsona.
Estres-egoeratan, pertzepzio-eremua murrizten duen hesi bihurtzen da
pantaila, eta erronka berriei aurre egitea eragozten du. Horregatik, pertsonak
egoera berriari aurka egiten dionean, bere irudia zaintzen saiatzen dabilela
susma dezakegu, eta kontuan hartu behar dugu segurtasun handiko baldintzen
pean bakarrik utzi ahal izangodiola aurka egiteari, esperientzia berrietara
egokitzeko
3. Ezinbesteko esperientziaren eta kultura- eta gizarte-ingurumenarekiko elkarrekintzaren
ondoriozko ikaste-prozesu baten bidez sortzen da.
4. Dinamikoa da,
5. Aukeratze-pantaila gisa jokatzen du, pantaila horren iragazkortasuna norberaren
historiak zehaztzen du.
Hezkuntza Soziopertsonala
237
Oinarrizko behar psikologikoak aseak izatearen baitan dago autoestimu ona.
Ildo horretatik, talde esanguratsuetan onartua eta integratua eta seguru
sentitzeak autoezagutza, autoestimua eta autoeraginkortasuna errazten dituela
esan daiteke.
Izan ere, zatiak batzetik haratago doan autoekontzeptu nahiz autoestimu
orokorraz hitz egin daitekeen arren, kontuan hartu beharreko hainbat alderdi
daude: fisikoa, familia-arlo aktiboa, eskola-arloa, soziala, psikologikoa...).
6. Norberaren beharrizanei hertsiki lotuta dago.
7. Dimentsioanitza da.
Hezkuntza Soziopertsonala
238
JARDUERAK.
1) Osa itzazu honako kasu hauek
Ikaskideen aurrean lan bat aurkeztu behar izaten duen bakoitzean, Jon gaixotu egiten da.
Egia esan, lanak amaitzeko zailtasunak ere baditu. Irakurtzen eta prestatzen denbora asko
igaro ostean, zailtasunak ditu idatzi behar duenean. Sarritan gertatzen zaio orri bat berehala
zuzendu ezean idazterik ez lortzea eta, azkenean, paperontzira botatzea.
Maiderrek oso ondo margotzen du. Oso marrazki politak egiten ditu, eta bat amaitu eta
beste bat hasteko erraztasun handia du. Hala ere, ez ez dirudi oso pozik dagoenik. Badirudi
egiten duen ezerekin ez dagoela pozik.
Maite arduratsua eta langilea da, eta garaiz iristen da. Sarritan, bere aisialdia lanak egiten
eta lanean ematen du. Ikaskideek asko estimatzen dute eta euren lanetan lagundu ohi die;
are gehiago, Maitek egiten dizkie lanak. Hala ere, taldean lan egitea kosta egiten zaio, eta,
hori egin behar duenean, dagokiona baino lan askoz gehiago bereganatzen du. Badirudi
gainerakoek baino lan gehiago egiten egiten duela, eta lanean ondo pasatzen duela dio;
gustatzen zaiola.
Hezkuntza Soziopertsonala
239
2)
2.1. Identifika itzazu agertzen diren ezagutza-distortsioak eta, ondoren, azal ezazu aukera,
pentsamendu positiboa erabiliz.
Hezkuntza Soziopertsonala
240
Neska talde bat elkarrekin
bidaia bat egiteko geratu da.
Neskak elkarren lagunak
dira. Ezagutzen duen
agentzia batera joatea
proposatu du haietako batek.
Iritsi nahi zuten lekura
heltzean, gauzak espero
baino okerrago irten dira.
Ama ohean dago, gaixorik.
Talde-lan batean, lana
bukatutakoan ondorio batzuk
atera dira, lan hori aurrera
eraman den moduari buruzko
abantailak eta desabantailak
jarriz.
Ikasle bat oholtzara irten da
lan bat azaltzera, eta
xehetasun txiki batean nahasi
da.
“Eskaintzaz ezer esan izan ez
banu, ez zatekeen ezer
pasatuko”. Honako hau esan
du: “barka iezadazue. Errua
nirea da”.
"Jateko ere ez dira gai izango
".
("Ziur nago desabantailek
nirekin izango dutela
zerikusia" )
Oso gaizki irten zait. Ez dut
hori azaltzen jakin. Ziurrenik
mundu guztia ohartu da.
2.2. Antzeko koadro bat erabiliz, azal ezazu egoera bat (ezagutzadistortsioarekin eta
pentsamendu positibo zuzentzailearekin).
Hezkuntza Soziopertsonala
241
3. Testua
Lucien Auger (1992): Nork bere buruari gehiago laguntzea. Santander: Sal terrae. 4.
Kap.
»Gezurra badirudi ere, arrakastarik ez izatearen beldurrak elkarren kontrako bi ondorio ekar
ditzake: hiperaktibitatea eta hipoaktibitatea. Lehenengo kasuan, pertsonak gehiegizko
jarduera du eta, bigarrenean, gutxiegizkoa.
»Porrotaren beldurrak itsutzen duen pertsonak bere buruari lan-erritmo nekagarria ezar
diezaioke, arretarik eta sormenik ezeko unerik txikienak ere aurpegiratuz, eta, deabruak
hartua balego bezala lan eginez, ekindako guztian arrakastarik lortu ezean ezertarako ez
duela balio esaten dion barne-ahotsa isilarazi nahian. Pertsona horrek ez du ia atsedenik
hartuko, ezta oporrik ere, eta lo gutxi egingo du (gainerakoan, nahiko aztoratua izango da
haren loa). Kontuz! Pertsona hori ez da nahasi behar lan asko egitea benetan atsegin
zaionarekin, zeinak arrakasta ez duen erabiltzen bere balioa neurtzeko. Perfekzionistak,
aldiz, ez du bere lanean ia atseginik lortzen, eta ez da bere etekinarekin pozik egoten ;
gainera, etekin hori gainerakoenarekin alderatzen du,bere kalterako . Berak ahalegin handiz
egiten duenari ez dio inoiz nahikoa on irizten, eta beti itzultzen da bere lanera, hura
hobetzeko. Jarduteko era horrek orekarik gabeko bizimodua ekartzen dio sarritan, eta
bizimodu horretako zenbait elementu ia ez dira agertu ere egiten. Oso gutxitan izango du
denbora aisialdiko jardueretarako, “hobby” bat lantzeko, solasaldi soilaren atsegina beste
xederik gabe solasean denbora “galtzeko”, naturari begiratzeko nahiz berehalako balio
praktikorik gabeko zerbaitekiko interesa agertzeko. Gezurra dirudien arren, nahiz eta bere
jardueretan kemen handiz jokatu, ez da eraginkorra eta ekoizkorra izaten, arrakasta izan
behar duela eta kosta ahala kosta nabarmendu egin behar duela uste izatearen tentsiopean
lan egiten duelako. Energia asko alferrik kontsumitzen du kemen horrek, balazta zapaltzen
duen bitartean aurrera joan dadin saiatzen garen automobilarekin gertatzen den bezala.
Bestekin zuzenean lehian aritzera behartzen duten jardueratan –kirolak, lehiaketak,
erakusketak…- ez du parte hartu nahi perfekzionistak. Gauza horiek guztiak gorrotatzen
ditu, bere etekina era kaltegarrian aldera baitaiteke besteenarekin. Horregatik,
bakardaderako,, bakartzeko eta bere baitan ixteko joera izango du. Hala ere, beste alde
batetik, “zapaldu” behar dituen irudizko aurkariak asmatu ahal izango ditu…
Hezkuntza Soziopertsonala
242
»Ez dut gogoan nork irakatsi zidan bizitza honetan funtsezko bi arau daudela, baina haiek
erabiltzekoan ez nahastea dela garrantzitsuena. Lehenengoa hau da: “Ez amore eman”.
Bigarrena: “Utz ezazu”. Ez amore eman, hasieran zaila izan daitekeen arren, era
atseginagoan bizitzera eramango zaituen portaera berri bat ikasi behar duzunean. Saia
zaitez, eta ez ihesik egin zailtasunei Hala ere, “behar dut”, “ez dut behar” eta horrelakoetan
nahasita zaudenean, utz ezazu.
1. Nolako lotura dute, zure ustez, hiperaktibitateal eta hipoaktibitateak autokontzeptuarekin.
2. Pentsa eta jar ezazu hiperaktibitatea agertzen den egoerengan, egileak azaltzen dituen
bezala. Deskriba itzazu kasu batzuk, kasu bakoitzaren istorioa laburki kontatuz.
3. Taldean elkarri konta iezazkiozue horrelako istorioak, eta hauta itzazue bi. Azal itzazue
arazoa hobetzeko egin daitekeenaren estrategiak, bi ikuspuntutatik.
A) Arazo hori duen norbaiti lagundu nahi diozuna izanez gero.
B) Arazoa duen pertsonaren lekuan egonez gero.
4. Galde iezaiezu pertsona batzuei zein motatako egoerek eragiten dizkieten tristura,
antsietatea, beldurra, haserrea, segurtasunik eza eta frustrazioa, eta zer egiten duten honako
emozio horiek dituztenean. Eska iezaiezu egoera zehatzen bat konta diezazuten, eta saia
zaitez arazoa zein mailatan (pentsamenduan, sentimenduan, emozioan) dagoen jakiten.
Hezkuntza Soziopertsonala
243
Hezkuntza Soziopertsonala
244
GOMENDATUTAKO BIBLIOGRAFIA
Oinarrizkoak.
- R.J Alvarez (1999): konponbidea arazoa denean. Bilbo: Descleé de Brouwer. Norbera
haztea bilduma (1998).
- Miceli, M (2000): la autoestima. Madrid: Acento.
Osagarriak.
-Burns, R.B (1990): El autoconcepto. Bilbao:EGA
-M.C (1996): Fluir (flow): zoriontasunaren psikologia bat: Bartzelona: Kairós (1990).
-Davis, M; McKay, M eta Eshelman, E.R (1985): Nork bere emozioak kontrolatzeko
teknikak. Bartzelona: Martínez Roca.
-Dinkmeyer, D (1997): Developing understanding of self and others. New York: McGraw
-Etxebarria, I (prentsan): La regulación de las emociones.
-McKay, M eta P.Fanning (1991): Autoestimua: ebaluazioa eta hobekuntza. Bartzelona:
Martínez Roca (1987).
-Gergen, K.J (1992): Ni asea: Mundu garaikideko nortasun-ezbaiak. Bartzelona: Paidós
(1991).
-Sanz Acedo (2000): Inteligencia y personalidad en las interfases educativas. Bilbao:
Desclée
Hezkuntza Soziopertsonala
245
Hezkuntza Soziopertsonala
246
Hezkuntza Soziopertsonala
247