(8-9 urte) SUSAETAREN eskutik BADAKIT IRAKURTZEN Lehen...

2
Marrazoen mundua Liburua eta idazlea Liburu honek haurrentzat nahiko ezezaguna eta, aldi berean, oso interesgarria den marrazoen mundua erakusten digu. Ikasleari hurbiltzeko asmoz, marrazo arruntak eta beste bitxiago batzuk aukeratu dira. Irakurri aurretik Sarrera gisa, ikasleei marrazoen eta beste arrain batzuen irudiak erakutsi diezaiekezu; haiek horiek marrazoak diren ala ez asmatu beharko dute. Liburuan agertzen direnez gain, beste ipuin edo fantasiazko istorioetakoak ere balia ditzakezu. Ondoren marrazoei buruz galdetu iezaiezu, zer dakiten ezagutzeko: non bizi diren, zer jaten duten, nola doazen leku batetik bestera, nola ugaltzen diren, etab. Ikasle asko ez dira inoiz akuario batean egon, ezta marrazo bat zuzenean ikusi ere, jakina, beraz, gaiaren inguruko inkesta txiki bat egin dezakezu: nor izan da akuario batean?, zer ikusi duzue bertan?, zer animalia mota bizi da?, akuarioan arrainak zoriontsuak direla uste duzu? Akuario, itsaso edo ozeano bateko argazkiak erakutsi eta hau galdetu dezakezu: zein alde dago horien artean?, zein da marrazoentzako inguru hobea? Gero ozeanoa nolakoa den, ur-azala, hondoa, toki bakoitzean zer marrazo mota bizi diren eta zergatik aztertu daiteke. Irakurketan zehar Ikasleei liburua «Liburuko marrazoak» orrialdean (azalaren hurrengoa) ireki dezatela eskatu iezaiezu, ezagutuko dituzten marrazo guztiak ikusi eta horien arteko ageriko ezberdintasun nagusiak aztertu ditzaten. Izenen eta itxuraren arteko loturarik dago? Irakurketan zehar ipuineko hitz-gakoak eta 8-9 urteko ikasleentzat ezezagunak direnak lantzea komeni da, baita ulertzen zailak izan daitezkeen esaldi eta espresioak ere. Hitzak Esaldi eta espresioak plankton sabela itsaso tropikalak gihartsua artikoa uharriak isats kiribildua gorpuak barneratu urratu sentsoreak kartilagoa brankiak bizierruleak Ikusmen panoramikoa Zein animalia izugarria! Gehienek itsas haragia jaten dute Arrain kartilaginosoak dira Irakurri ahala testuari buruzko galderak egin ditzakezu, ulermen-maila egiaztatzeko: Zergatik du marrazo nanoak argia sabelean? Nola lortzen du? Non bizi da Iparraldeko marrazoa? Eta marrazo boreala? Zergatik deitzen da horrela mailu-marrazoa? Zer esan nahi du ikusmen panoramikoa izateak? Zein marrazo topatu ditzakegu gure itsasoan? Zein marrazok behar du denbora gehiago kumeak erditzeko? Zertaz elikatzen dira marrazoak? Zergatik dituzte marrazoek hortz zorrotzak? Nola aurkitzen dituzte marrazoek beren harrapakinak? Zertan bereizten dira marrazoak gainerako arrainengandik? Zure hitzekin marrazoak bizierruleak izateak zer esan nahi duen azaldu ezazu. Zergatik egiten diete eraso marrazoek pertsonei? Ohikoa da? © SUSAETA EDICIONES, S.A. • C/ Campezo, 13 - 28022 Madrid • Tel.: 91 3009100 - Fax: 91 3009118 • www.susaeta.com 2. maila (8-9 urte) Lehen Hezkuntza (Bigarren Zikloa) SUSAETAREN eskutik IRAKURTZEN BADAKIT

Transcript of (8-9 urte) SUSAETAREN eskutik BADAKIT IRAKURTZEN Lehen...

Marrazoen munduaLiburua eta idazleaLiburu honek haurrentzat nahiko ezezaguna eta, aldi berean, oso interesgarria den marrazoen mundua erakusten digu. Ikasleari hurbiltzeko asmoz, marrazo arruntak eta beste bitxiago batzuk aukeratu dira.

Irakurri aurretikSarrera gisa, ikasleei marrazoen eta beste arrain batzuen irudiak erakutsi diezaiekezu; haiek horiek marrazoak diren ala ez asmatu beharko dute. Liburuan agertzen direnez gain, beste ipuin edo fantasiazko istorioetakoak ere balia ditzakezu. Ondoren marrazoei buruz galdetu iezaiezu, zer dakiten ezagutzeko: non bizi diren, zer jaten duten, nola doazen leku batetik bestera, nola ugaltzen diren, etab.

Ikasle asko ez dira inoiz akuario batean egon, ezta marrazo bat zuzenean ikusi ere, jakina, beraz, gaiaren inguruko inkesta txiki bat egin dezakezu: nor izan da akuario batean?, zer ikusi duzue bertan?, zer animalia mota bizi da?, akuarioan arrainak zoriontsuak direla uste duzu?

Akuario, itsaso edo ozeano bateko argazkiak erakutsi eta hau galdetu dezakezu: zein alde dago horien artean?, zein da marrazoentzako inguru hobea? Gero ozeanoa nolakoa den, ur-azala, hondoa, toki bakoitzean zer marrazo mota bizi diren eta zergatik aztertu daiteke.

Irakurketan zeharIkasleei liburua «Liburuko marrazoak» orrialdean (azalaren hurrengoa) ireki dezatela eskatu iezaiezu, ezagutuko dituzten marrazo guztiak ikusi eta horien arteko ageriko ezberdintasun nagusiak aztertu ditzaten. Izenen eta itxuraren arteko loturarik dago?

Irakurketan zehar ipuineko hitz-gakoak eta 8-9 urteko ikasleentzat ezezagunak direnak lantzea komeni da, baita ulertzen zailak izan daitezkeen esaldi eta espresioak ere.

Hitzak Esaldi eta espresioak

planktonsabelaitsaso tropikalakgihartsuaartikoauharriakisats kiribildua

gorpuakbarneratuurratusentsoreakkartilagoabrankiakbizierruleak

Ikusmen panoramikoaZein animalia izugarria!Gehienek itsas haragia jaten duteArrain kartilaginosoak dira

Irakurri ahala testuari buruzko galderak egin ditzakezu, ulermen-maila egiaztatzeko: Zergatik du marrazo nanoak argia sabelean? Nola lortzen du? Non bizi da Iparraldeko marrazoa? Eta marrazo boreala? Zergatik deitzen da horrela mailu-marrazoa? Zer esan nahi du ikusmen panoramikoa izateak? Zein marrazo topatu ditzakegu gure itsasoan? Zein marrazok behar du denbora gehiago kumeak erditzeko? Zertaz elikatzen dira marrazoak? Zergatik dituzte marrazoek hortz zorrotzak? Nola aurkitzen dituzte marrazoek beren harrapakinak? Zertan bereizten dira marrazoak gainerako arrainengandik? Zure hitzekin marrazoak bizierruleak izateak zer esan nahi duen azaldu ezazu. Zergatik egiten diete eraso marrazoek pertsonei? Ohikoa da?

© SUSAETA EDICIONES, S.A. • C/ Campezo, 13 - 28022 Madrid • Tel.: 91 3009100 - Fax: 91 3009118 • www.susaeta.com

2. maila (8-9 urte)Lehen Hezkuntza (Bigarren Zikloa)

SUSAETAREN eskutik IRAKURTZENBADAKIT

Irakurketaren ondorenLiburua irakurri eta gero, galdera hauek egin iezaiezu: Liburua interesgarria iruditu zaizue? Zerk harritu zaituzte gehien marrazoen inguruan? Zer ikasi duzue?

Marrazoei buruz ikertzen jarraitu dezaten utz iezaiezu. Marrazo-espezie gehiago daudenez, ikasleak horiek bilatzen eta horien oinarrizko ezaugarriak ezagutzen animatu itzazu.

Beste ariketa batzuk

1.Liburuan agertzen diren marrazoetako bat protagonistatzat hartuta, ipuin labur bat asmatu ezazu.

Erantzun librea.

2. Marrazo hauek ezagutzeko gai zara? Zatiak lotu eta horien izenak idatzi itzazu.

Erantzunak: Alfonbra-marrazoa

Marrazo marraduna

Aingira-marrazoa

Mailu-marrazoa

© SUSAETA EDICIONES, S.A. • C/ Campezo, 13 - 28022 Madrid • Tel.: 91 3009100 - Fax: 91 3009118 • www.susaeta.com

Marrazoen mundua2. maila