Abe aldizkaria
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
268 -
download
0
Transcript of Abe aldizkaria
ABE ALDIZKARIAZeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Zer deitu dit arreta?
Zerekin lotu dezaket?
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Amara Berrin prentsaren txokoa izeneko gela bat dago. Bertan
egunkari/aldizkari bat egiten da, bere helburu nagusia geletan egiten diren lanei
irtenbidea ematea da. Bertan lanak elkartu eta hauei forma ematen zaie
ondoren paperean inprimatuak izateko. Egunkaria egunero ateratzen da eta
egunkaria egiteko lau ikasle parte hartzen dute.
Egunkaria aurrera eramateko antolakuntzari dagokion estrategi bat
daukate. Ikasleek bi egun jarraian egiten dute lan aldizkarian, 4 ikasleetako bik
aurreko eguneko alean parte hartzen dute eta hurrengo eguneko bi ikasle
berriei zer egin behar duten azaltzen diete. Bi berri hauek, eginkizunak ikasten
dituzte eta hurrengo egunean datozen beste bi ikasleei azalpenak emango
dizkiete. Horrela, ikasleen arteko harremana lankidetzan eta bata bestearen
irakasle izatean oinarritzen da.
Gainera, Amara Berrin klaseak zikloka banatzen direnez, bigarren
zikloko bi eta hirugarren zikloko bik parte hartzen dute. Horrela, ikasle gehienek
aurreko urtetan lan egin du bertan eta bertako eginkizunak eta funtzioak aldez
aurretik ere ezagutzen ditu.
Egunkaria egiteko prozesua hau izango litzateke: Bilera bat egitea egun
horretako edukien nondik norakoak zehazteko, egunean zehar ordenagailuan
lan egitea ABEa egiten eta egun amaieran ABEa eskuartean dutenean beste
bilera bat egitea lanaren balorazioa egiteko.
ABEko lan guztiak egiteko kazetari bezalako lanak egin behar dituzte
ere, ikerketak, elkarrizketak, inkestak…eginez. Beste aldetik, iturri
ezberdinetara jotzen ikasi behar dute egun horretako berriak hautatzeko eta
zeintzuk argitaratuko dituzten erabakitzeko.
Harritzekoa da bertako lan sistema eta laukoteen artean sortzen den
elkarlaguntza. Metodo honen antolaketa asko harritu gaitu, elkarlana
bultzatzeaz aparte komunikazioa, parte-hartzea eta kideen ideiak entzun eta
egokienak adostea bultzatzen duelako.
Gainera, aldizkaria ikasleek klasean lantzen dituzten lanekin lotura
handia du, horiek argitaratzeko egiten baita. Horrela, ikasleek lanak egiteko
interes eta motibazio gehiago aurkeztuko dutela uste dugu, beren lanak egiten
esfortzu handiagoa eginez.
Konpetentzia asko lantzeko aukera aparta dela uste dugu ere, aurretik
aipatutako gauzaz aparte ikasleek beste motatako konpetentziak garatzen
dituztelako, hala nola, konpetentzia digitala eta informatikoa, aldizkaria
editatzeko programa erabiliz.