AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

4
UDAL ORDENANTZARI BURUZKO IKASLEEN IRITZIAK DBH 3- KO TALDEA 1 33.ARTIKULUA: · Monopatinek eta patinek galtzadetatik zirkulatzea izango dute jende gutxi dagoenean, eta bestela jendea errespetatuz ibili beharko dute. Jende gutxiko zonetan, ahalko da beste ibilgailu bati lotuta zirkulatzea. 34.ARTIKULUA: · Ondo dago bizikleta hauentzako espezifikoki egokitutako lekuetan aparkatzea. · Alde zaharrean ez dago bizikletak usteko nahiko tokirik, beraz, bizikletak aparkatzeko leku gehiago behar ditugu. · Zuhaitzei babesa jarri ezkero aparkatzen uztea. 35.ARTIKULUA: · Bakoitzak nahi duen abiaduran joan ahal izango du. · Musika entzuten uztea. Aurikular batekin eta bolumen baxuan. · Elementu distiratsuen beharrik ez dugu ikusten. · Bidegorri gehiago herrian zehar. · Edadetuak bidegorrian zehar ibiltzen dira lehentasuna dutela sinetsita. haientzat bide egokia bada ere bizikletentzako bidea dela konturatzeke daude oraindik. · Errepidetik bazoaz kotxeek atentzioa deitzen dizute. · Oinezkoen bidetik bagoaz kexuak bakarrik daude. · Arauak denek errespetatu beharko lituzkete. 36.ARTIKULUA: · Kotxekoek lehentasuna eman beharko liekete bizikletakoei batez ere zebrabideetan eta ez oinezkoei bakarrik. · 10km/h joatea txorakeria da. Abiadura hori baino mantsoago joateko oinezko aukera baita. · Beste batekin gurutzatzean ezin da metro bateko distantzia mantendu ez baitago horretarako lekurik, beraz arau hori oker dago. 37.ARTIKULUA: · Norbait eramateko gidaria ez du nahitaez adinez nagusia izan behar. · Pertsona bat atzean eramatea ez da arriskutsua, modu egokian eramaten bada. 38.ARTIKULUA: ·Ados gaude. 39.ARITKULUA: ·Ados gaude.

description

Bizikletak eta mugikortasuna

Transcript of AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

Page 1: AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

UDAL ORDENANTZARI BURUZKO IKASLEEN IRITZIAK

DBH 3- KO TALDEA 1 33.ARTIKULUA: · Monopatinek eta patinek galtzadetatik zirkulatzea izango dute jende gutxi dagoenean, eta bestela jendea errespetatuz ibili beharko dute. Jende gutxiko zonetan, ahalko da beste ibilgailu bati lotuta zirkulatzea. 34.ARTIKULUA: · Ondo dago bizikleta hauentzako espezifikoki egokitutako lekuetan aparkatzea. · Alde zaharrean ez dago bizikletak usteko nahiko tokirik, beraz, bizikletak aparkatzeko leku gehiago behar ditugu. · Zuhaitzei babesa jarri ezkero aparkatzen uztea. 35.ARTIKULUA: · Bakoitzak nahi duen abiaduran joan ahal izango du. · Musika entzuten uztea. Aurikular batekin eta bolumen baxuan. · Elementu distiratsuen beharrik ez dugu ikusten. · Bidegorri gehiago herrian zehar. · Edadetuak bidegorrian zehar ibiltzen dira lehentasuna dutela sinetsita. haientzat bide egokia bada ere bizikletentzako bidea dela konturatzeke daude oraindik. · Errepidetik bazoaz kotxeek atentzioa deitzen dizute. · Oinezkoen bidetik bagoaz kexuak bakarrik daude. · Arauak denek errespetatu beharko lituzkete. 36.ARTIKULUA: · Kotxekoek lehentasuna eman beharko liekete bizikletakoei batez ere zebrabideetan eta ez oinezkoei bakarrik. · 10km/h joatea txorakeria da. Abiadura hori baino mantsoago joateko oinezko aukera baita. · Beste batekin gurutzatzean ezin da metro bateko distantzia mantendu ez baitago horretarako lekurik, beraz arau hori oker dago. 37.ARTIKULUA: · Norbait eramateko gidaria ez du nahitaez adinez nagusia izan behar. · Pertsona bat atzean eramatea ez da arriskutsua, modu egokian eramaten bada. 38.ARTIKULUA: ·Ados gaude. 39.ARITKULUA: ·Ados gaude.

Page 2: AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

UDAL ORDENANTZARI BURUZKO IKASLEEN IRITZIAK DBH 2- KO TALDEA 1

32. Artikulua.

Hainbat ibilbidetan patinekin erreietara sartu behar dugu, espaloia egoera txarrean dagoelako (Gazteluko errotondan esaterako) eta isuna jartzea bidegabezkoa da espaloiak egoera txarrean badaude, gainera , espaloiak 2

metro ere ez baditu? 33. Artikulua.

Monopatinekin, patinekin eta horrelakoekin oinezkoen pauso berera espaloietatik ibili behar badugu, hobe ikusten dugu bidegorritik gure erritmora ibiltzea.Baina, bidegorri nahikoak ez daudenez espaloitik gure erritmora joan ahal izatea nahiko genuke.

Monopatinek, patinek eta antzeko tresnek ez dute nondik zirkulatzeko.Ez baitute beraientzako gordetako zonarik, ez biderik ezta bide zatirik ere.

Oinezkoen pauso berera zirkulatu behar badugu zertarako patinak erabili nahi ditugu?

34. Arikulua.

Hau guztia ongi dago, baina, bizikletak aparkatzeko espezifikoki egokitutako leku gehiago jarri behar dira gainera bizikletak bustitzen dira eta aterpea duten lekuak izan behar genituzke.

35. Artikulua.

Ezin bada toki guztietatik bizikletaz ibili nondik ibili behar dugu nahiko bidegorririk ez badago ? Gainera leku batzuetara iristeko beharrezkoa dugu espaloietatik eta hainbat tokietatik pasatzea eta askotan jendea kexatu egiten da eta hori gutxi balitz udaltzaingoak bizikletatik jaitsarazi egiten digute.

Guk arauak betetzeko prest gaude baldin eta BIDEGORRIAK egiten badira. Bizikletan desplazatzeko ez daude kaleak egokituak Eta zertarako daude gurpilen tuboak ezin badugu inor eraman ? Aurikular batekin bizikletaz ibili ahal izatea. Herriko kaleetako ibilbideak laburrak eta seguruak izango badira, parriletan

inor eraman ahal izatea.

37. Artikulua. Norbait eramateko ez du adin nagusikoa izan behar.Gure burua norbait

eramateko gai ikusten gara.

38.Artikulua. Ados gaude

Page 3: AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

UDAL ORDENANTZARI BURUZKO IKASLEEN IRITZIAK

DBH 2- KO TALDEA 2 31. artikulua. -Zarauzko alde zaharreko kale gehienak norabide bakarrekoak dira eta espaloietatik joan ezin denez oso mugatua geratzen da alde zaharrean bizikletaz ibiltzea. -Norbait bide desegokitik joaten denean isuntzea. 32. Artikulua. -Monopatinek espaloietan ibiltzeko arazo nabariak dituzte, espaloiek gora-behera asko izaten dituztelako. -Patinekin ibiltzean, mantso ibili beharko du eta udaltzainak harrapatzen badu jaisteko agindua emango du. 33. Artikulua. -Monopatinek, bizikletek eta patinek ezin dutenez arkupeetatik ibili, euria egiten duenean busti egingo dira. - Patinek eta monopatinek hobeto zirkulatzeko bide gorriak zabaldu. 34. Arikulua. -Bizikletei egokitutako leku gehiago eraiki. 35. Artikulua. -Bide-gorririk ez dagoenean, galtzada noranzko bakarrekoa bada eta beste zentzura joan behar badugu, zer egin beharko dugu? - Zergatik ezin da aurikular batekin ibili? -Bide gorri sarea eraikitzea -Parrillan jendea eraman ahal izatea, bestela zertarako daude gauza horiek? - Bizikletarako abiadura seinaleak ez lirateke jarri behar, ezin baitugu kontrolatu. 36. Artikulua. -Jende artean ibili behar bada mantsotu eta txirrina jo aurrekoa ohartzeko. -oinezkoek bestelako lehentasuna dute bizikletan ibiltzen direnek baino. -10 km/h joatea errespetatuko genuke bizikleten abiadura kontrolatuko balute.. -Adin nagusikoak beharrean kontrolatzen dakiten pertsonak izan beharko lirateke, gure adinakoak haur bat zaintzeko gai direlako. 37. Artikulua. -Zergatik, adin txikikoek ezin dute inor eraman? -Argiak eta txirrinak beharrezkoak ez izatea. 38.Artikulua. -14 urtetik beherakoek ezin dutenez bizikleta erregistratu, bizikleta asko galdu egingo dira. 39. Artikulua. -Bizikleta bat bertan behera uzten bada, poliziak pegatina erresistente bat jarri beharko luke. Hau esaten duena: “ bizikleta hau ez bada mugitzen -egunetan txatartegira eramango da ”.

Page 4: AGENDA 21: IKASLEEN EKARPENAK

UDAL ORDENANTZARI BURUZKO IKASLEEN IRITZIAK DBH 3- KO TALDEA 2

30. artikulua:

• Ados gaude. 31. artikulua:

• Bakoitzak espaloi edo errepidetik joateko aukera izango du, baina, oinezkoak errepidetik ezingo dute ibili.

32. artikulua:

• Gure ustez patinek eta monopatinek erreietatik joan beharko lukete , espaloiak koska dituzte eta ibiltzeko desegokiak izateaz gain , zarata sortzen dute eta oinezkoei enbarazu eragiten die. Bateriadun motorrek ere erraietatik ibiltzeko aukera eduki beharko dira.

33.artikulua:

• Ordenantzak dio motorrik gabeko garraioek ezingo luketela erreietan ibili eta ondoren, berriz, ezingo dutela espaloitik ibili, nondik ibili behar dugu? Bidegorriak badaude, bai, baina tramu laburretan eta ez dira iristen herriko zenbait lekuetara.Bista alegrera esaterako.

34.artikulua:

• Zarautzen, ez daude bizikletak aparkatzeko nahiko leku.Etxetako fatxadetan eta dendetako sarreretan ezin badira aparkatu, bizikletak aparkatzeko leku gehiago beharko ditugu.

35. artikulua:

• Zarautzen, alde zaharrean, ez dago bidegorririk. Plaza musika eta udaleko plaza inguruan kaleek norabide bakarra dute, bizikletan ibiltzen garenok kontrako norabidean joan behar izaten dugu,beste irtenbiderik ez baitugu.Horrelako egoeratan espaloitik joaten utzi beharko luketela usten dugu. Halere, alde zaharreko zenbait kaleetan espaloiak oso estuak ere badira.

36.artikulua: • Bide motzak egiteko egokiagoa ikusten dugu bi pertsona joan ahal izatea.

37 artikulua:

• Gure ustez, bizikletan beste pertsona bat eraman ahal izango genuke.Herri barruan ibilbideak motzak direlako eta abiadura motela.

38.artikulua:

• Ados gaude 39. artikulua:

• Ados gaude. 40. artikulua:

• Ados gaude.