Ahozko komunikazioa gidaliburua
description
Transcript of Ahozko komunikazioa gidaliburua
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
IKASLEAREN GIDALIBURUA
Ahozko KomunikazioaIkus-entzunezko Komunikazioa
6 ECTS
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
HUMANITATE ETAHEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
0. AURKIBIDEA
1. TUTOREEN TALDEA
2. SARRERA
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
4. METODOLOGIA
5. ANTOLAKETA OROKORRA
6. SEKUENTZIAZIOA eta EGUTEGIA
7. EBALUAZIOA
8. BIBLIOGRAFIA
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
1. TUTOREEN TALDEA
T1: N.3.2 Karmele Perez
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktikaren [email protected] luzapena: 138
Beñat DoxandabaratzHizkuntzen eta Literaturaren Didaktikaren [email protected] luzapena: 143
T2: N.3.5 Arantza Ozaeta
Hizkuntzen eta Literaturaren Didaktikaren [email protected] luzapena: 140
Nagore IpiñaHizkuntzen eta Literaturaren Didaktikaren [email protected] luzapena: 167
Tutoretza: hitzordua eskatzeko, idatzi mezu bat tutoreari eta aipatu zein den gaia.
2. SARRERA
Ikus-entzunezko komunikatzaile batek bere jardunean darabilen ezinbesteko tresna dugu hizkuntza: hedabideetan, publizitatean, kudeaketan, informazioa helarazteko… Gurea moduko egoera soziolinguistiko baten, non
komunikazioaren zatirik handiena euskaraz ez beste hizkuntzaren batean gauzatzen den eta hizkuntza gutxituek gero eta toki txikiagoa duten, oso garrantzitua da hizkuntzekiko atxikimendua izatea eta hizkuntzaren garrantziaz jabetzea, eta, nola ez, gizartean eredu bikain izatea.
HUHEZIko hizkuntza proiektuak dio fakultate honetan etorkizuneko komunikatzaile eleanitz gisa hezi behar zarela, euskaraz eta gaztelaniaz C2 maila lortu behar duzula eta ingelesez, B2 maila. Bide horretan jarriko gaitu Ahozko komunikazioa materiak. Materia honen asmoa ondokoa da: euskara, gaztelania eta ingelesa ahalik eta modu integratuenean lantzea ahozko jardunerako. Curriculumeko beste eduki batzuetan ere landuko eta erabiliko dituzu hizkuntza konpetentziak eta materia honetan lanketa horiek guztiak sendotu eta indartu egingo dituzu, zure hizkuntza konpetentziei buruz hausnartuko duzu eta azken helbururako bidean egin beharrekoaz jabetuko zara.
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
Materia honetan zein konpetentzia eta eduki landu behar diren erabakitzeko orduan galdera bat hartu dugu oinarri: zein eduki eta tresna beharko ditu Informazioa eta Komunikazioa ikasketak egiten ari den ikasle batek bere egungo jarduna (ikaslearena) eta etorkizunekoa (komunikatzailearena) zuzen eta egoki betetzeko? Horretarako, lanbideari dagokion profila aztertu dugu, eta ikusi dugu komunikazioaren alorrean arituko zaren heinean hainbat gai sakondu behar dituzula, trebatu beharko zarela hainbat testu-generotan ondo hitz egin edo idazteko.
Materia honek berebiziko garrantzia du zure ikasketetan, eta, gainera, segida izango du hurrengo lauhilekoan, ahozko komunikazioari idatzizko komunikazioak hartuko baitio lekua; horrez gain, ikasketetako gainerako ikasgaietan izango du isla.
3. GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK
GAITASUN OROKORRAK
Ikasten ikasi: autoezagutza (erronka-detekzioa ahozko komunikazioari eta autoerregulazioari dagokienez); antolakuntza-gaitasuna eta planifikazio-gaitasuna.
Ekintzailetasuna eta berrikuntza: estetika eta sormena azalpen formalean, eta teknologia-bitartekoen eta ikus-entzunezko bitartekoen erabileran.
Talde-lana: trebetasunak landu pertsonen arteko harremanetan, helburuak modu koordinatuan planifikatu, lana egiteko orduan hartutako konpromisoak bete: epea, formatuak, lanaren kalitatea.
GAITASUN ESPEZIFIKOAK
- Gai izatea eskuratutako informazioa aztertzeko, interpretatzeko, berregituratzeko eta adierazteko, betiere bermatuta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna hiru hizkuntzetan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), eta, bestalde, komunikazio-egoera aintzat hartuta hizkuntzalaritza testual eta diskurtsiboaren irizpide orokorren arabera.
EZAGUPENAK
Ahozko komunikaziorako oinarrizko estrategiak ezagutu. Eraginkortasunez komunikatzeko behar diren interakzio-estrategiak
ezagutu.
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
Bertako hizkuntzen eta ingelesaren ahozko zein idatzizko erabilera zuzenaren ezagutza, ikus-entzunezko hedabideetako adierazpen modu profesional gisa.
TREBETASUNAK
Kode idatzia eta ahozko kodea bereiztu. Lokuzio eta ikus-entzunezko aurkezpen teknikak eta baliabideak
aplikatu. Ahozko testuak sortu curriculumaren hizkuntza guztietan,
zuzentasuna eta erregistroaren egokitasuna bermatuz. Autoerregulatzen jakin: autokonfiantza, jarrera irekia, desblokeatzea,
kudeaketa emozionala. Gorputza eta espazioa erabiltzen jakin (alderdi kinesikoak eta
proxemikoak). Entzuten ikasi.
4. METODOLOGIA: sekuentzia didaktikoaren hurrenkera
5. EGUTEGIA *(behin-behinekoa)
Irailak 21 Aurkezpen orokorraIkaskidetza SaioaHitzaldia
Irailak 28 Tailerra: Ahozko eta idatzizko komunikazioaTailerra: Entzunketaren lanceta
%40
pr
esen
tzia
la
%60 ez presentziala
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
Segimendu SaioaTailerra: Elkarrizketa, monologoa… prestatuIdatzizko aurretestua
Urriak 5 Europako markoaren azalpenaTailerra: textos escritos y oralesAurretestua: texto explicativo-divulgativoAurkezpen testuak komentatuAriketa monologala-dialogala azaldu
Urriak 12Urriak 19 World Englishes
Recording presentationsIkaskidetza Saioa
Urriak 26 Ikaskidetza SaioaTailerra: TrantsizioakHtzaldia: Juango Otaño
Azaroak 2 Grabazioak eginHitzaldia: ErretorikaIrakurketa tailerraHitzezko komunikazioa
Azaroak 9 Aste berdeaAzaroak 23 Kontrol zerrendak
Hitzaldien azterketa Ikaskidetza saioa English oral presentations Hitzaldiak gauzatzeko eta ebaluatzeko kontrol zerrenda azaldu, kokatu.
Azaroak 30 Kontrol zerrendak beteHitzaldia eman Ikaskideen hitzaldia ebaluatzenJarraipen saioa
Abenduak 7Abenduak 14 English Workshops
Oral presentations
Abenduak 21 ErregistroaUrtarrilak 11Urtarrilak 18Urtarrilak 25 Aste berdeaUrtarrilak 31 – Otsailak 4
Azterketa
*Egutegi hau behin betikoa izan daiteke, baina alda liteke beharren eta gerta litezkeen gorabeheren arabera.
6. EBALUAZIOA
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA
Ikaslearen gidaliburuaAhozko Komunikazioa
Eskatutako lanak (%20) Ahozko aurkezpenak (%40) Azterketa (ahozkoa 3 hizkuntzatan) (%40)
7. BIBLIOGRAFIA
García Rivas, Carmen (2008). “Tengo miedo”. Barcelona, Norma editorial.
Garzia, Joxerra (2007). Jendaurrean hizlari. Alberdania. Irun.
Garzia, Joxerra (2000). “Hitza, arrakastaren giltza I” in Administrazioa euskaraz, 29. zenbakia. Eskuragarri sarean: http://www.ivap.euskadi.net/t59aWar/revistaJSP/t59aVerEjemplar.do?R01HNoPorta=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aNumEjemplar=28
Garzia, Joxerra (2000). “Hitza, arrakastaren giltza II” Administrazioa euskaraz, 28. zenbakia. Eskuragarri sarean:
http://www.ivap.euskadi.net/t59aWar/revistaJSP/t59aVerEjemplar.do?R01HNoPortal=true&t59aTipoEjemplar=R&t59aNumEjemplar=29
Thomson, P (1999). “Lenguaje corporal:verdad tácita”, In Los secretos de la comunicación, XX orr.
TUSÓN, A; CALSAMIGLIA, H. (1999). Las cosas del decir. Barcelona, Ariel Lingüística.
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN
FAKULTATEA