Albaola Elkartea Eta Jon Maia Galdetegia

2
5. Bidaiak B12 Barakaldoko Hizkuntza Eskola ALBAOLA ELKARTEA Euskal Herriko itsas ondarea mantendu, babestu eta ezagutaraztea du helburu.Sarritan euskaldunon itsas ondare kultural baztertua, ahaztuta edo ukatua izan dela uste dute. Horregatik, garai bateko ontzien erreplikak egiten dituzte, garai bateko teknikekin, gero tripulatzeko intentzioz. Maiatzaren 27an, osteguna, Albaola elkarteak antolatutako azken espedizioa, Ternua alderantz abiatuko da, bertan, XVI. mendeko eran eraikitako baletxalupa hartu eta garaiko euskal arrantzaleen ibilbide eta esperientziak bizitzeko asmoz. Jon Maia bertsolari, idazle eta kantaria (besteak beste), beste lagun batzuekin batera, euskal bale arrantzaleek Ternuara egindako bidaiak birgogoratuko dituzten espedizioren parte izango da. Apaizac obeto proiektua, alegia. Izan ere, XVI. mende inguruan urtero Ternura abiatzen ziren bale-ehiztari eta bakailao- arrantzaleek harremanak zituzten bertako hainbat tribu indigenekin; are gehiago, ‘pidgin’ bitxi batean hitz egiten zuten, euskara eta bertako hizkuntza nahasita. Albaolak aurten egingo duen espedizioari buruz eta euskal arrantzaleek utzitako uharari jarraituz egingo duten bidaia bitxi honetaz mintzatu gara Jon Maiarekin eta hauexek kontatu dizkigu:

Transcript of Albaola Elkartea Eta Jon Maia Galdetegia

Page 1: Albaola Elkartea Eta Jon Maia Galdetegia

5. Bidaiak

B12

Barakaldoko Hizkuntza Eskola

ALBAOLA ELKARTEA

Euskal Herriko itsas ondarea mantendu, babestu eta ezagutaraztea

du helburu.Sarritan euskaldunon itsas ondare kultural baztertua, ahaztuta

edo ukatua izan dela uste dute. Horregatik, garai bateko ontzien erreplikak

egiten dituzte, garai bateko teknikekin, gero tripulatzeko intentzioz.

Maiatzaren 27an, osteguna, Albaola elkarteak antolatutako azken espedizioa,

Ternua alderantz abiatuko da, bertan, XVI. mendeko eran eraikitako

baletxalupa hartu eta garaiko euskal arrantzaleen ibilbide eta

esperientziak bizitzeko asmoz.

Jon Maia bertsolari, idazle eta

kantaria (besteak beste), beste lagun

batzuekin batera, euskal bale arrantzaleek

Ternuara egindako bidaiak birgogoratuko

dituzten espedizioren parte izango da.

“Apaizac obeto” proiektua, alegia. Izan

ere, XVI. mende inguruan urtero Ternura

abiatzen ziren bale-ehiztari eta bakailao-

arrantzaleek harremanak zituzten bertako

hainbat tribu indigenekin; are gehiago,

‘pidgin’ bitxi batean hitz egiten zuten,

euskara eta bertako hizkuntza nahasita.

Albaolak aurten egingo duen espedizioari buruz eta

euskal arrantzaleek utzitako uharari jarraituz egingo duten bidaia bitxi

honetaz mintzatu gara Jon Maiarekin eta hauexek kontatu dizkigu:

Page 2: Albaola Elkartea Eta Jon Maia Galdetegia

5. Bidaiak

B12

Barakaldoko Hizkuntza Eskola

Entzumena: JON MAIA “Apaizac hobeto” espedizioan

GALDETEGIA

Esan egia edo gezurra den, Jon Maiari egindako elkarrizketan entzundakoaren

arabera. (Hala bedi irratia)

1- Jon Maia bertsolaria, abentura bitxi baten partaidea izango da.

2- Pasaiatik abiatuko dira Red Bay-ra (Labrador) XVI.mendean bezala,

baletxalupa batean arraunean.

3- San Joan galeoia; Pasaian egindakoa, 1575an, Red Bay-n hondoratu zen.

4- San Joan galeoiak zeramatzan bale-txalupetako bat ederto

kontserbatu izan da itsaso hondoan.

5- Albaola elkartekoek galeoiaren erreplika egin dute,garai haietako teknikak erabiliz.

6- Jon Maiak espedizioaren berri izan zuenean, Albaolakoei deitu zien bertan parte hartzeko

7- Espedizio honek Jon Maiak gustuko dituen ia gauza guztiak batzen ditu.

8- Albaola elkartekoen ustez, gaur egun Euskal Herrian itsasoari bizkar emanda bizi gara.

9- 400 urtean euskaldunak makailao eta bale arrantzan joan izan ziren

Ternuara.

10- Euskaldunek erabiltzen zituzten labeak, indioek eraiki zituzten.

11- Balearen olioa gaurko petroleoaren balioarekin aldera genezake.