Albisteen aldizkaria. 2013ko azaro-abendua

2
Albisteen aldizkaria. 19. zenbakia. 2013ko azaro-abendua GU GEU AZPIMARRATZEKOAK II. JAIOTZA SOLIDARIOA Kirikiño egoitzak, segi- dako bigarren urtean, Jaiotza solidarioa anto- latu du. Iaz, burmuineko infartua jasan zuen 11 urteko Garikoitz umea- rentzako dirua batu ge- nuen, tratamendua or- daintzeko behar zue- lako. Aurten, oraingo krisi ekonomikoa dela bide, eta lagun askok pairatzen duten baliabi- deen falta jakinaren gai- nean egonik, jende guz- tia Gabonetako zatiaz gozatzea nahi dugu. Horregatik gure nagu- siak jaiotza bizi solidari- oko protagonistak izango dira, Gabonetako elikagaiak jasoz, Biz- kaiko Elikagaien Ban- kura emango ditugularik. Abenduaren 20ko arra- tsaldean izango da. Informazioa nahi iza- nez gero Facebook-en izango duzu. Albisteen aldizkaria Eskatu gure aldizkaria hurrengo helbidean: [email protected] Bukatzear dagoen 2013 urte hau oso garran- tzitsua izan da Barrika Barri eta Kirikiño egoi- tzetako familia guztiarentzat. Urtea hasi ginen erronka batekin, “kogestioa” martxan jartzea- rekin hain zuzen. Gure profesional guztiak kudeaketan eta helburuak lortzean sar daite- zen izan da prozesu honen xedea. Urratsez urrats eskuratzen ari gara, gure lan- gileak gero eta gehiago konprometitzen dire- lako egoitzetako egunez eguneko lanean. Honela, guztion artean, erabaki onenak har- tzen laguntzen dugu gure nagusiak eta fami- liak lasai egon daitezen. Urtea aurrera zihoan eta gertaera ospagarria heltzen zen, Barrika Barri egoitzako 20. ur- teurrena. Data honek zentroaren ibilbideari buruz pentsarazi gintuen eta kalkulagailua atera genuen: Bizkaiko 1.100 pertsona na- gusi zaindu ditugu!!. Egindako lanaren oso harro sentitu gara. Orain, 2014 urtea hasteko egun gutxi falta direla eta, gertuko etorkizunari begiratu nahi diogu. 2014 urterako ekimen berezia daukagu (aurrerago esango dizuegu), Bizkaia eta Eus- kadin mendekotasunaren aldean eskainitako kalitatea hobetzen saiatuko garelako. Barrika Barri eta Kirikiño egoitzetako familia guztiaren izenean, bihotz bihotzez jai zorion- tsuak opa nahi dizkizuegu eta 2014 urtea zuentzako zori eta arrakastaz beteta egon dadin. Gabirel Azaola, Euskoges-eko zuzendaria E U S K O G E S Bide Nagusia 7 Barrika 48650 Telf. 94 677 44 77 Fax. 94 677 44 32 [email protected] Torre Gorostizaga 2 y 4 Bilbao 48004 Telf. 94 412 74 00 Fax. 94 411 08 58 [email protected] Ikusmen eskasa, kirrizka egiten duten belaunak, hezur-giltza ma- kalak, oroimenaren galera... Bizi- modu osasuntsua mantentzen duten pertsonengan ere, zahartze bilakaerak arrastoa uzten du. Zailtasunak dauzkat lan bizitza eta zaintzea bateratzeko, ezin dut era onean atseden hartu gauak oso gogorrak direlako, ez du hitz egiten, ez du inorekin harremane- tan jartzen, nirekin bakarrik, zail- tasunak dauzkat botikak behar den orduan har ditzan, nire harre- man pertsonalak (bikotea, beste senitarteak, lagunak) hunkitzen ari dira.....Honelako egoerak egu- nez egun suertatzen dira per- tsona nagusien ingurunean. Pertsona nagusien beharrizane- tara egokitzea XXI mendeko erronka sozio-sanitario handiene- tako bat da. Egoera horri erantzuna emateko asmotan, Barrika Barri eta Kiri- kiño egoitzek joan den azaroan “Cuídate, cuídalo” izeneko eki- mena martxan jarri dute. Plangin- tza tailerra da gure inguruko per- tsonei (Barrika, Getxo eta Bilboko auzokide eta erakundeei) zuzen- duta, eta mendetasuna duen per- tsona nagusia edukitzean sortzen diren mota askotako egoera larriei erantzuna emateko zer egin de- zaketen erakusteko asmotan. Honela, Asertek Gestión, Bilboko Berrio Otxoa Ikastetxea, Barri- kako Udala, eta Barrikako jubila- tuen zentroaren lankidetzari es- ker, pertsona nagusiaren beharri- zanak behar bezala ebaluatzen erakutsi diegu gure auzokideei, egoki estaltzeko, eguneroko zain- ketak planifikatzeko eta zeintzuk diren narriadura fisikoa eta men- tala saihesten duten teknikak eta zeintzuk atzeratzen dutenak. Esperientzia onargarria izan da eta datorren urterako topaketak prestatzen ari gara. Irtenbide onenak eskaintzeko ahaleginak egi- ten ditugu: “Cuídate, cuídalo” izeneko tailerra Agur 2013. Ongi etorri 2014!

description

Boletín Informativo septiembre- diciembre en euskera

Transcript of Albisteen aldizkaria. 2013ko azaro-abendua

Page 1: Albisteen aldizkaria. 2013ko azaro-abendua

Albisteen aldizkaria. 19. zenbakia. 2013ko azaro-abendua GU GEU

AZPIMARRATZEKOAK

II. JAIOTZA SOLIDARIOA

Kirikiño egoitzak, segi-dako bigarren urtean, Jaiotza solidarioa anto-latu du. Iaz, burmuineko infartua jasan zuen 11 urteko Garikoitz umea-rentzako dirua batu ge-nuen, tratamendua or-daintzeko behar zue-lako. Aurten, oraingo krisi ekonomikoa dela bide, eta lagun askok pairatzen duten baliabi-deen falta jakinaren gai-nean egonik, jende guz-tia Gabonetako zatiaz gozatzea nahi dugu. Horregatik gure nagu-siak jaiotza bizi solidari-oko p ro tagon is tak izango dira, Gabonetako elikagaiak jasoz, Biz-kaiko Elikagaien Ban-kura emango ditugularik. Abenduaren 20ko arra-tsaldean izango da.

Informazioa nahi iza-nez gero Facebook-en

izango duzu.

Albisteen aldizkaria

Eskatu gure aldizkaria hurrengo helbidean: [email protected]

Bukatzear dagoen 2013 urte hau oso garran-tzitsua izan da Barrika Barri eta Kirikiño egoi-tzetako familia guztiarentzat. Urtea hasi ginen erronka batekin, “kogestioa” martxan jartzea-rekin hain zuzen. Gure profesional guztiak kudeaketan eta helburuak lortzean sar daite-zen izan da prozesu honen xedea. Urratsez urrats eskuratzen ari gara, gure lan-gileak gero eta gehiago konprometitzen dire-lako egoitzetako egunez eguneko lanean. Honela, guztion artean, erabaki onenak har-tzen laguntzen dugu gure nagusiak eta fami-liak lasai egon daitezen. Urtea aurrera zihoan eta gertaera ospagarria heltzen zen, Barrika Barri egoitzako 20. ur-teurrena. Data honek zentroaren ibilbideari buruz pentsarazi gintuen eta kalkulagailua atera genuen: Bizkaiko 1.100 pertsona na-gusi zaindu ditugu!!. Egindako lanaren oso harro sentitu gara. Orain, 2014 urtea hasteko egun gutxi falta direla eta, gertuko etorkizunari begiratu nahi diogu. 2014 urterako ekimen berezia daukagu (aurrerago esango dizuegu), Bizkaia eta Eus-kadin mendekotasunaren aldean eskainitako kalitatea hobetzen saiatuko garelako.

Barrika Barri eta Kirikiño egoitzetako familia guztiaren izenean, bihotz bihotzez jai zorion-tsuak opa nahi dizkizuegu eta 2014 urtea zuentzako zori eta arrakastaz beteta egon dadin. Gabirel Azaola, Euskoges-eko zuzendaria

E U S K O G E S

Bide Nagusia 7 Barrika 48650

Telf. 94 677 44 77 Fax. 94 677 44 32

[email protected]

Torre Gorostizaga 2 y 4 Bilbao 48004

Telf. 94 412 74 00 Fax. 94 411 08 58

[email protected]

Ikusmen eskasa, kirrizka egiten duten belaunak, hezur-giltza ma-kalak, oroimenaren galera... Bizi-modu osasuntsua mantentzen duten pertsonengan ere, zahartze bilakaerak arrastoa uzten du. Zailtasunak dauzkat lan bizitza eta zaintzea bateratzeko, ezin dut era onean atseden hartu gauak oso gogorrak direlako, ez du hitz egiten, ez du inorekin harremane-tan jartzen, nirekin bakarrik, zail-tasunak dauzkat botikak behar den orduan har ditzan, nire harre-man pertsonalak (bikotea, beste senitarteak, lagunak) hunkitzen ari dira.....Honelako egoerak egu-nez egun suertatzen dira per-tsona nagusien ingurunean. Pertsona nagusien beharrizane-tara egokitzea XXI mendeko erronka sozio-sanitario handiene-tako bat da. Egoera horri erantzuna emateko asmotan, Barrika Barri eta Kiri-kiño egoitzek joan den azaroan “Cuídate, cuídalo” izeneko eki-mena martxan jarri dute. Plangin-tza tailerra da gure inguruko per-tsonei (Barrika, Getxo eta Bilboko auzokide eta erakundeei) zuzen-duta, eta mendetasuna duen per-tsona nagusia edukitzean sortzen diren mota askotako egoera larriei erantzuna emateko zer egin de-zaketen erakusteko asmotan. Honela, Asertek Gestión, Bilboko Berrio Otxoa Ikastetxea, Barri-kako Udala, eta Barrikako jubila-

tuen zentroaren lankidetzari es-ker, pertsona nagusiaren beharri-zanak behar bezala ebaluatzen erakutsi diegu gure auzokideei, egoki estaltzeko, eguneroko zain-ketak planifikatzeko eta zeintzuk diren narriadura fisikoa eta men-tala saihesten duten teknikak eta zeintzuk atzeratzen dutenak. Esperientzia onargarria izan da eta datorren urterako topaketak prestatzen ari gara.

Irtenbide onenak eskaintzeko ahaleginak egi-ten ditugu: “Cuídate, cuídalo” izeneko tailerra

Agur 2013. Ongi etorri 2014!

Page 2: Albisteen aldizkaria. 2013ko azaro-abendua

2013-ko azaroak-abenduak Euskoges 2013-ko azaroak-abenduak Euskoges

AISIA JARDUERAK Gure zentroetan beti gaude mugitzen

Zenbait jarduera egiten ditugu gure egoiliar, senitarteko eta lagunek gozatzeko

Jarduera fisikoak gure nagusien osasuna hobetzen du

Pasa den irailean Kirikiño eta Barrika Barri egoitzek Alzheimerrez jota dauden nagusi-entzat dantza eta mugimendu terapeutiko saioak antolatu zituzten, erabiltzaile hauen integrazio fisika, kognitiboa, soziala eta emoziozkoa areagotzeko. Ekimena, iraila-ren 21ean, Alzheimer eguneko ospakizuna-ren barruan sartu zen. Dantza/mugimendu terapia (DMT), Alzhei-mer eta erotasuna duten nagusien beharri-zanetara soilik zuzendu zen, ahozkoa ez den mugimendua eta portaera komunikazio eta konexio baliabide bezala fidagarriak direla pentsatuz. Mugimendu erritmikoak, errepikakorrak, dantza edo mugimenduko terapeutak zu-zenduta, antolaketa kognitibo eta ulergarria sustatzen laguntzen du, sentimenduak era-kusteko egitura espazio-denborazkoa ema-ten. Farmakologikoak ez .diren terapia hauen erabilerak funtzioen galerak ahalik eta lu-zeen moteltzea hartzen du helburutzat, bai eta ondo dagoen aldearen jarduera manten-tzea ere, bizitza kalitatea ahalik eta gehien hobetzea, ongizatearen sentimendua susta-tzea, zirikapen psikomotorra erraztea, elka-rrekintza erraztea eta besteekiko komunika-zioa eta harremanak bultzatzea. Beste aldetik, urria eta azaroan zehar, zen-tro biek jarduera fisiko egokitua martxan jarri dute, erotasuna eta mugikortasun urria

duten pertsona nagusiei zuzenduta. Progra-maren xedea egoiliarren ongizatea hobe-tzea izan da. Nutriciako ACTVIDAk babestu eta SIEL BLEUk garatutako programak, jarduera fisiko egokitua erabiltzen du erotasuna era-gotzi eta laguntzeko bidea bezala, eta za-hartze eta mugimendu gutxiko bizimodua-ren ondorio negatiboei aurre egiteko. Horre-tarako, jarduera guztiak onuradunen beha-rrizan eta ezaugarriei egokitu zaizkie, ikus-puntu fisiko, psikiko eta sozialetik hartuta.

Urriaren 29an, iktusen Munduko Eguna dela eta, Raul García, Barrika Barri eta Kirikiñoko Arlo Psikosozialaren arduradunak, Ana Pi-nedo Galdakako Ospitaleko neurologoarekin batera, SER irratian azaldu zuen nolako era-gina duen gaixotasuna nagusiengan.

Dantzak eta kirola Alzheimer eta zahartzearen aurka

Komunikabideetan

Eguraldi ona dagoenean udako beroa hartzera irten gara

Barrika Barri eta Kirikiñon Gabonetako antolaketak egiten ari gara. Gure nagusiek eta senitartekoek ondo pasatuko dute. Zorionak eta urte berri on!

Egunero gure nagusiek ahal duten neurrian ariketa fisikoa egiten dute

Kontzertuak eta aisialdiko jarduera mota batzuk antolatzen ditugu. Oso ondo pasatzen dugu!!