Aleazio baten superelastikotasuna 300.000 urteko Homo sapiens … · 2017. 9. 1. · tezkeen...

1
ELHUYAR 17/09 L B I S T E A K a Gure espeziea, bere ezaugarri morfologiko modernoekin, duela 200.000 urte inguru sortu zela uste izan dute orain arte. Hori ondo- rioztatzeko, Etiopian aurkitutako fosiletan oinarritzen ziren: haiek ziren Homo sapiens itxura betea zuten zaharrenak. Eta hortik ondorioztatu zuten baita ere lur- eremu hura zela gure espeziearen jatorria. Orain, aurreko hipotesia iraul- tzen duen bi ikerketa argitaratu dira Nature aldizkarian. Jebel Irhoud aztarnategian (Maroko) aurkitutako fosil batzuetan oina- rritzen dira ikerketak. Lehendik ere ezaguna zen aztarnategi hori, Homo sapiens modernotzat jo zi- tezkeen fosilak zituelako. Fosil ho- riek eta han bertan gerora aurkitu dituzten beste batzuk termolumi- neszentziaz aztertuta, zaharrenek 315.000 urte dituztela kalkulatu dute. Hau da, Etiopiakoak baino dezente zaharragoak dira. Hortaz, Homo sapiens espeziaren sorlekua ez legoke Afrikako ekialdean, bai- zik eta iparraldean. Adituen ustez, handik hedatuko zen kontinente osora, lehenik, eta gero Europa al- dera (Out of Africa edo Afrikatik kanpora hipotesia). Max Planck Institutuko Antro- pologia Ebolutiboko ikertzaileek gidatu dituzte ikerketok eta, data- zioaz gain, gure espeziearen ebo- luzioari buruzko zantzuak ere eman dituzte. Haien arabera, ezaugarri modernoak pixkanaka garatu ziren; alegia, Homo sapiens zaharrenetatik modernotzat jo- tzen direnetara, ez zen jauzirik egon, baizik eta aldaketa txikiak eta jarraituak. Orain, mundu osoko adituak ikerketa horren emaitzak azter- tzen eta eztabaidatzen ari dira, eta denborak esango du zenbateraino aldatzen duen gure espeziearen eboluzioaz dugun ikuspegia. Oraingoz, behintzat, astindu bat eman dio ontzat jotzen zenari. Material superelastikoak gai dira % 10 de- formatu eta atzera jatorrizko itxura hartze- ko. Ezaugarri hori ezaguna da eskala ma- kroskopikoan; orain, kobre-aluminio-nikel aleazio bateko gailu oso txikiak ere ezauga- rri hori izan dezaketela frogatu dute EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko eta Fisika Aplikatua II Saileko ikertzaileek. Ikerketa-taldeak 20 urte daramatza alea- zio hori maila makroskopikoan ikertzen. Es- kala mikro eta nanoskopikoan ikertzeko, materiala zizelkatzen duen ioi-kanoi bat erabili dute. Haren bidez, aleazioaren mikro eta nanozutabeak eraiki dituzte, 2 μm eta 260 nm bitartekoak, eta nanoindentadore baten bitartez tentsioa ezarri diete. Ikertzaileen arabera, eskala horretan ma- terialaren portaera aldatu egiten da, eta gero eta tentsio handiagoa behar du supere- lastikotasuna azal dadin. Portaera hori azal- tzen duen eredu atomikoa ere proposatu dute. Nature Nanotechnology aldizkarian eman dute ikerketaren berri. Horrez gain, ikerketa horrek aplikazio in- teresgarriak ekar ditzakeela aurreratu dute ikertzaileek. Hain zuzen, gero eta gehiago erabiltzen da elektronika malgua jantzietan, pantailetan eta abar, eta haientzat osagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke, baita osasun-arloan ere, organismo barruan txer- tatuko liratekeen txipak egiteko, adibidez. Irhoud 10 izendatutako fosilaren berreraiketa; gizaki modernoaren ezaugarriak dituela antzematen zaio. ARG.: SARAH FREIDLINE/MPI/EVA/LEIPZIG. Albiste gehiago webgunean 300.000 urteko Homo sapiens-en fosilak aurkitu dituzte Marokon Gure espeziearen jatorria atzeratu eta lekualdatu dute fosil horiek Cu-Al-Ni aleazioarekin eraikitako zutabeak. Bakoitzak 500 nm inguruko diametroa du. ARG.: JOSÉ MARÍA SAN JUAN/EHU. Aleazio baten superelastikotasuna frogatu dute dimentsio nanometrikoetan

Transcript of Aleazio baten superelastikotasuna 300.000 urteko Homo sapiens … · 2017. 9. 1. · tezkeen...

  • ELHUYAR 17/09

    L B I S T E A Ka

    Gure espeziea, bere ezaugarri morfologiko modernoekin, duela 200.000 urte inguru sortu zela uste izan dute orain arte. Hori ondo-rioztatzeko, Etiopian aurkitutako fosiletan oinarritzen ziren: haiek ziren Homo sapiens itxura betea zuten zaharrenak. Eta hortik ondorioztatu zuten baita ere lur- eremu hura zela gure espeziearen jatorria.

    Orain, aurreko hipotesia iraul-tzen duen bi ikerketa argitaratu dira Nature aldizkarian. Jebel Irhoud aztarnategian (Maroko) aurkitutako fosil batzuetan oina-rritzen dira ikerketak. Lehendik ere ezaguna zen aztarnategi hori, Homo sapiens modernotzat jo zi-tezkeen fosilak zituelako. Fosil ho-riek eta han bertan gerora aurkitu dituzten beste batzuk termolumi-neszentziaz aztertuta, zaharrenek 315.000 urte dituztela kalkulatu dute. Hau da, Etiopiakoak baino dezente zaharragoak dira. Hortaz, Homo sapiens espeziaren sorlekua

    ez legoke Afrikako ekialdean, bai-zik eta iparraldean. Adituen ustez, handik hedatuko zen kontinente osora, lehenik, eta gero Europa al-dera (Out of Africa edo Afrikatik kanpora hipotesia).

    Max Planck Institutuko Antro-pologia Ebolutiboko ikertzaileek gidatu dituzte ikerketok eta, data-zioaz gain, gure espeziearen ebo-luzioari buruzko zantzuak ere eman dituzte. Haien arabera, ezaugarri modernoak pixkanaka garatu ziren; alegia, Homo sapiens zaharrenetatik modernotzat jo-tzen direnetara, ez zen jauzirik egon, baizik eta aldaketa txikiak eta jarraituak.

    Orain, mundu osoko adituak ikerketa horren emaitzak azter-tzen eta eztabaidatzen ari dira, eta denborak esango du zenbateraino aldatzen duen gure espeziearen eboluzioaz dugun ikuspegia. Oraingoz, behintzat, astindu bat eman dio ontzat jotzen zenari.•

    Material superelastikoak gai dira % 10 de-formatu eta atzera jatorrizko itxura hartze-ko. Ezaugarri hori ezaguna da eskala ma-kroskopikoan; orain, kobre-aluminio-nikel aleazio bateko gailu oso txikiak ere ezauga-rri hori izan dezaketela frogatu dute EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko eta Fisika Aplikatua II Saileko ikertzaileek.

    Ikerketa-taldeak 20 urte daramatza alea-zio hori maila makroskopikoan ikertzen. Es-kala mikro eta nanoskopikoan ikertzeko, materiala zizelkatzen duen ioi-kanoi bat erabili dute. Haren bidez, aleazioaren mikro eta nanozutabeak eraiki dituzte, 2 µm eta 260 nm bitartekoak, eta nanoindentadore baten bitartez tentsioa ezarri diete.

    Ikertzaileen arabera, eskala horretan ma-terialaren portaera aldatu egiten da, eta gero eta tentsio handiagoa behar du supere-lastikotasuna azal dadin. Portaera hori azal-tzen duen eredu atomikoa ere proposatu dute. Nature Nanotechnology aldizkarian eman dute ikerketaren berri.

    Horrez gain, ikerketa horrek aplikazio in-teresgarriak ekar ditzakeela aurreratu dute ikertzaileek. Hain zuzen, gero eta gehiago erabiltzen da elektronika malgua jantzietan, pantailetan eta abar, eta haientzat osagaiak sortzeko baliagarria izan daiteke, baita osasun-arloan ere, organismo barruan txer-tatuko liratekeen txipak egiteko, adibidez.•

    Irhoud 10 izendatutako fosilaren berreraiketa; gizaki modernoaren ezaugarriak dituela antzematen zaio. ARG.: SARAH FREIDLINE/MPI/EVA/LEIPZIG.

    Albiste gehiago webgunean

    300.000 urteko Homo sapiens-en fosilak aurkitu dituzte MarokonGure espeziearen jatorria atzeratu eta lekualdatu dute fosil horiek

    Cu-Al-Ni aleazioarekin eraikitako zutabeak. Bakoitzak 500 nm inguruko diametroa du. ARG.: JOSÉ MARÍA SAN JUAN/EHU.

    Aleazio baten superelastikotasuna frogatu dute dimentsio nanometrikoetan

    http://www.nature.com/nature/journal/v546/n7657/full/nature22336.html?foxtrotcallback=truehttp://www.nature.com/nature/journal/v546/n7657/full/nature22336.html?foxtrotcallback=truehttp://www.nature.com/nature/journal/v546/n7657/full/nature22336.html?foxtrotcallback=truehttps://www.nature.com/nature/journal/v546/n7657/full/nature22335.htmlhttps://www.nature.com/nature/journal/v546/n7657/full/nature22335.htmlhttp://www.nature.com/nnano/journal/v12/n8/full/nnano.2017.91.htmlhttp://www.nature.com/nnano/journal/v12/n8/full/nnano.2017.91.html