Amara Berri telebista
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
330 -
download
4
Transcript of Amara Berri telebista
AMARABERRI TELEBISTA
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia
nagusiak)?
Zerk deitu dit arreta?
Zerekin lotu dezaket?
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Amaraberri ikastetxeko komunikabideen tailerrean telebista saioak
grabatzen dituzte ikasleek. Hasteko fitxa teknikoa betetzen dute, bertan,
pertsona kopurua, partaideak, ordua eta ekintza apuntatzen dituzte. Saioa
grabatu ondoren, ordenagailuetara pasatzen dira bertan grabatutako bideoak
editatzeko eta txukuntzeko. Editatzen amaitzerakoan eskolako web orrian
zintzilikatzen dituzte. Grabatuko dituzten saioak planifikatzen eta grabatzen
dituzte irakasle baten laguntzarekin. Albistegi saio bat emititzen dute
eskolarentzat irakasle batek koordinatua, bertan ikasleek beren lanak,
urtebetetzeak, lehiaketak edota notizi internazional, nazional, eta herrikoiak
kontatzen dituztela; albistegia ematean hizkuntza gormutuan ere kontatzen du
ikasle batek informatzaileak dioena.
Erreportaje hau ikustean arreta gehien deitu diguna, ikasleek “telebistan”
egiten dituzten informatiboak irakasle batek bideratzen dituela izan da;
bideratzea baino gehiago, informatiboaren protagonismo guztia irakasle honek
jasotzen duelako. Gure ustetan, informatiboaren protagonista bakarrak ikasleak
izan beharko lirateke eta hauek egin beharko lukete informatiboaren
aurkezpena eta zuzentzea, irakasle baten laguntzarekin, noski, baina irakasle
hau kameretatik at geratzen delarik.
Horrelako tailerrek ikasleen ahozko adierazpena eta komunikazioa
lantzea dute helburu kamerek sortzen duten urduritasuna alde batera utzita,
nahiz eta ikasle gehienek aurrez idatzi duten artikulua irakurri, noizbehinka
begirada paperetik altxatzen dutela.
Hala eta guztiz ere, ikasleentzako oso esperientzia positiboa dela iruditzen
zaigu, baita beharrezkoa ere gaur egungo gizartean. Espero dugu
etorkizunean, horrelako proiektu berritzaileetan parte hartzea.