American Beauty
description
Transcript of American Beauty
Itziar Gorriti
Aitziber Galletebeitia
2
AURKIBIDEA
1. Sarrera: Informazio teknikoa eta sinopsia
2. Kate Proportzionala
3. Egitura Analisia
3.1. Maila axiologikoa: Lauki semiotikoa
3.2. Maila narratiboa: Eredu aktantziala, paradigmatikoa
3.3. Maila figuratiboa: Motiboa
3
1. SARRERA: INFORMAZIO TEKNIKOA
Titulua: American Beauty
Zuzendaria: Sam Mendes
Gidoia: Alan Ball
Produkzioa: Bruce Cohen – Dan Jinks
Urtea: 1999
Iraupena: 122 minutu
Herria: AEB
Musika: Thomas Newman
Argazkigintza: Conrad L.Hall
Muntaia: Tariq Anwar
Aktoreak: Kevin Spacey (Lester Burnham), Annette Bening (Carolyn
Burnham), Thora Birch (Jane Burnham), Wes Bentley (Ricky Fitts), Mena
Suvari (Ángela Hayes), Chris Cooper (Coronel Frank Fitts), Peter Gallagher
(Buddy Kane) eta Allison Janney (Barbara Fitts).
Generoa: Drama.
SINOPSIA
Lester Burnham AEBko herritar xume bat da, emakume elegante eta polit
batekin ezkondurik dago non alaba bat izango duten, Jane. Gizon hau lorategi
eder bat duen etxe zoragarri batean biziko da, kotxe bat izango du eta baita
bulego batean lanpostua ere. Hau da “behar den bezala” bizi da. Ordea, Lester
konturatzen da ez dela berak hautatu duen bizitza bizitzen ari. Horrenbestez,
egunerokotasunetik aldendu eta bere bizitza hankaz gora jarriko du.
4
2. KATE PROPORTZIONALA
Pelikula honetako gai nagusia itxurakeria da, itxurakeria eta norbera izatearen
arteko gatazka. Nolabait, pelikula guztian zehar ikus daiteke gatazka hau
pertsonen artean: protagonista dugun Lester eta bere emaztea den Carolynen
artean, beraien alaba Jane eta honen lagun Ángelaren artean… Horrez gain,
amodioa, askatasun pertsonala, auzokideekiko harremanak eta edertasuna
bezalako gaiak ere jorratzen dira.
Norbera izatea eta itxurakeria filmean zehar hainbat modutara ikus daitezke,
baina amaierarantz argi geldituko da jendearen aurrean erakutsi beharreko
aurpegiak zer garrantzi duen gizartean. Izan ere Carolynek eta Coronel Frank
Fittsek beraien itxurakeria horrekin jarraitzeko helburuz, Lester hiltzera abiatuko
dira, bera baita dakiena benetan bi hauek nolakoak diren izatez: hau da,
Coronela homosexuala dela eta bere emazteak amorantea daukala. Berak
bakarrik daki egia zein den eta horrenbestez beraien fatxada apurtzeko arrisku
bilakatuko da Lester.
Itxurakeria Vs. Norbera izatea
Arrakasta vs. Duintasuna
Berekoikeria vs. Elkartasuna
Tristezia vs. Poztasuna
Saldukeria vs. Leialtasuna
Egunerokotasuna vs. Bizipen berriak
Perfekzioa vs. Inperfekzioa
Agindua vs. Obedientzia
Itxurakeria Vs. Norbera izatea
Mendebaldeko gizateriak itxura onari eta arrakasta ekonomikoari garrantzi
izugarri ematen dio. Berdin izango zaie beraien erlazioak hondatzea edo
beraien semeak etxetik botatzea, bide horretatik beraien itxura idilikoa
mantentzen jarraitzen badute.
Bi arrakasta mota daudela nabaria da; barne arrakasta eta kanpo arrakasta.
Lehenengoak bere buruarekin zoriontsu izatearekin izango du lotura.
5
Bigarrenak berriz, kanpokoek pentsatzen dutenaren edo kanpokoek
beraiengandik pentsatzen dutenaren arabera izango dira zoriontsu pertsonaiak.
Kanpo arrakasta hori lortu nahi dutenak itxurakeria erabili beharko dute.
Jendearen iritziari garrantzi handia emango die bai Carolyn-ek, Ángela-k,
Coronel Frank Fitts-ek zein Buddy Kane-ek. Honen adibideak garbiak dira:
Carolynek Buddyk esandako esaldia miresten du “si uno quiere ser exitoso
debe proyectar una imagen de éxito en todo momento” eta honen bidez
zoriontsu izango dela uste du. Ángelak dio “no hay nada peor que ser vulgar”
bere edertasuna goraipatzeko, eta
azkenik Coronel Frank Fittsek ordena
eta diziplina eskatzen ditu bere
homosexualitate hori ezkutatzeko.
Horrez gain, esan beharra dago, eszena batzuetan ikus daitekeela Ángela zein
Carolyn ispilura begira, itxura ona mantentzeko asmoz. Hasiera batetan, Jane
ere itxurakeriaren aldean aurkituko da, bularrak operatu nahi baititu irudi ona
emateko. Baina denborarekin, bere iritzia aldatu egingo da, bere aitanarekin
batera.
Beste aldean, norbera izatearen eta barne arrakastaren aldean, Ricky aurkitzen
da hasieratik. Gerora, Ricky eta Jane ezagutzen direnean, neska bando
honetara pasatuko da. Berdin izango zaio bularrak ez operatzea, jada gustura
sentituko baita bere mutil lagunarekin. Hauek nahiago dute norbere buruarekin
gustura aurkitu, besteen iritzia axola gabe.
Lehentxeago esan bezala, Jane eta Lester itxurakeriaren aldean egongo dira
hasiera batetan, baina behin beraien auzokide Ricky ezagutzen dutela, beraien
pentsamendua aldatu egingo dira eta
beste ikuspegi bat izango dute.
Lesterrek bere emaztearen ekitaldian
Ricky ezagutzen duenean
(33.minutuan), bere ideiak aldatu
egingo dira, bere heroi pertsonal bihurtuko da auzokide gaztea. Berari esker
nahi duena egiten hasiko da, bere emaztearen iritzia axola gabe; hala nola,
6
bere lana utziko du, auto berri bat erosiko du, erretzen hasiko da…
Nerabezarora itzuliko da.
Norbera izatearen eta itxurakeriaren arteko ezberdintasuna nabaria da:
esaterako pelikula hasieran Carolynek bere alaba Janeri galdetzen dionean,
”¿tratas de parecer un adefesio?”, edo Ángelak Ricky eta Janeri zoratuta
daudela esaten dienean, “Acabareis viviendo en una caja en la calle”.
Arrakasta Vs. Duintasuna
Pertsonaiak bi multzotan banaturik daude; alde batetik arrakasta lortu nahi
dutenak, eta bestetik, duinak direnak.
Arrakastaren aldean Carolyn, Ángela, Coronel Frank Fitts eta eraikuntza
enpresako Buddy Kane aurkitzen dira.
Laurak daude sexualki erreprimituak,
beste jendearen iritziekin itsutuak,
neurotikoak, ordena gustatzen zaie,
diziplina (honen adibide Fitts jauna),
lau hauetako nagusiei armak gustatzen zaizkie eta hauen erabilpena, arrakasta
ekonomikoa lortu nahi dute.
Beste bandoan, aldiz, Lester, bere alaba Jane eta honen mutil laguna den
Ricky aurkitzen dira. Hauek alde ona irudikatzen dute nolabait, beraiek baitira
nahi dutena egiten dutenak, besteen iritzia axola gabe, inkonformistak, droga
kontsumitzen dute, inguratzen dieten edertasuna preziatzen dute. Hauek ordea
filmaren amaieran lortuko dute duintasun hau, arazoei aurre eginez.
Gatazka honen bitartez ikus daiteke duela urte batzuetako hippy eta faxisten
pentsamoldea, arrakasta lortu nahi dutenak alde batetik eta duinak direnak
bestetik, hau da, giza natura errespetatzen dutenak.
Berekoikeria Vs. Elkartasuna
Berekoikerian eta besteengan pentsatzen dutenen artean ere multzo
ezberdinak egongo dira. Alde batetik, Angela, Carolyn, Buddy eta Coronel
Frank Fitts daude, berekoiak direnak. Bestetik Lester bien arteko gatazka
izango duena eta azkenik Ricky eta Jane.
7
65. minutuan azaltzen dio Carolynek bere
alabari, bakoitzak norbere buruarekin soilik
pentsa behar duela, beste inorekin ez.
Nahiago du bere buruarekin soilik pentsatu,
besteekin ez delako fio.
Buddyri dagokionez ere, bere burua soilik axola zaio. Ez dio garrantzia handirik
ematen bere neska lagunak esaten dionari, hau da, bere lanari denbora gehiegi
eskaintzen diola. Nolabait berdin zaio beraien arteko harremana puskatzea.
Horrez gain, Carolyn eta bera amorante bihurtzen direnean eta Lesterrek
harrapatzen dienean, berarentzat egokiena denbora tarte batean Carolynekin
ez egotea izango litzateke. Horregatik berarengandik urruntzen da, arazo guztia
berari utziz.
Coronelak ere, nahiz eta bere semeari ordena eta diziplina behar dituela
erakutsi, nahiz eta bere semearen heziketa axola zaiola erakutsi, ez da horrela.
Izan ere, berak nahi duen bakarra bere homosexualitatea ezkutatzea da,
sentimendu horiek erreprimitzea. Bere buruarekin soilik pentsatzen du, berak
aginduak eman ditzake baina berari ezin zaizkio aginduak eman eta gainera
inor ezin da sartu bere armairuan.
Aldiz, Janeri eta Rickyri nolabait beraien ingurukoak nola dauden axola zaie.
Ricky da besteengandik arduratzen den pertsona bakarranetakoa; Lesterrekin
dagoenean ekitaldian laguntzen saiatuko da, bere amarekin ere arduratzen da
eta baita Janerekin ere. Gainera, filmaren amaieran etxetik alde egiten duenean
amari aita zaintzeko esango dio. Janeri dagokionez, eskolan daudela etxera
joateko orduan Rickyri beraiekin autoz joateko gonbita egiten dio. Amaieran
Jane bere estetika operazioa uzteko prest egongo da Rickyrekin alde egiteko
Lesterrek bien arteko nahasketa bat izango du. Pelikula hasieran Lesterrek
Janeri barkamena eskatzen dio ez hurbil egoteagatik azken asteetan. Horrez
gain, Lesterrek esaten du, berak galdetuko ziola bere alabari nola aurkitzen
den, baina ez diola gezurrik esan nahi. Alde honetatik ikus dezakegu
8
protagonistari besteak axola zaizkiola, ordea gazteria errebeldean sartzen
denean errespontsabilitateak galdu nahi ditu, egoistaki jokatzen hasiko da.
Amaieran ordea egoismoa alde batera utziko du, Ángelaren benetako sekretua
estalgabetu eta gero, galdetu egiten dio ea bere alaba zoriontsu den. Nahiz eta
beraien harremana ez izan oso ona, asko ardura zaio bere alaba nola aurkitzen
den.
Tristezia Vs. Poztasuna
Amets Amerikarrak dioen bezala, pozik bizi al izateko perfekzio hori erakutsi
behar da: etxe handi edo txalet bat eduki behar da, lanpostu egoki bat, auto
handi eta familiar bat eta familia tradizionala.
Film hasieratik ikus daiteke perfekzio
hori: Carolyn loreak zaintzen bere
lorategian, Lester etxe perfektuan
harrapatuta ikusten delarik, etxearen
barruan iluntasunean, amets
amerikarraren gatibu.
Lehenengo minutuetatik argi gelditzen da protagonista zein bere emaztea ez
direla pozik bizi. Horregatik 3.minutuan protagonistak zera esaten du:
- Lester: Dios, solo con verla me agoto. No siempre era asi. Antes era feliz.
Eramos felices.
Minutu gutxira, beste hau esaten du:
- Lester: Tanto mi mujer como mi hija piensan que soy un gran perdedor. Y
tienen razón. He perdido algo. No estoy muy seguro de lo que es pero se
que no siempre me e sentido tan apatico. Pero saben una cosa, nunca es
demasiado tarde para recuperarse.
Argi azaltzen zaigu protagonista ez dela pozik bizi, zerbait falta zaiola eta
horregatik dela galtzaile bat. Baina hala ere, argi uzten du inoiz ez dela berandu
galdutako hori berreskuratzeko. Horregatik, protagonistak bizipoz hori lortzeko
borrokatuko du.
Protagonistaz gain, bere emaztea zein bere alaba ere triste bizi dira. Goiko
puntuetan azaldu bezala, hainbat kasutan ikus daiteke hau: bere gorputzarekin
9
ez dagoelako gustura, lanean ez daukalako arrakastarik, sexual erreprimituta
dagoelako, etab.
Coronel Frank Fitssi dagokionez ere, triste bizi da. Ez dio inori esan nahi
mutilak gustatzen zaizkiola, beraz sekretu hori bizi guztian gorde beharko du
eta horrek ez dio usten pozik bizitzen, ezin baitu egin nahi duen guztia. Bere
sentimenduak ongi gordetzeko barrera bezalako bat sortuko du, ordena eta
diziplina ezarriz bere semeari.
Coronelaren semea aldiz, pozik bizi da. Bizitzaren alde ederrekin ohartzen den
bakarra da, eta honetaz gogoratzeko plastikozko poltsaren bideoa ikusten du.
Bideo hau, hain justu 59.minutuan azaltzen da, Rickyk bere neska lagun Janeri
erakutsiko dio. Grabaturiko lan horretan ikus daiteke kolore gorria berriz ere
nagusi dela, bizitzaren bizitasun hori aditzera emateko. Orduantxe ohartuko da
Jane ere zer nolako garrantzitsua den bizitzaren gauza ederretan ohartzea.
Saldukeria Vs. Leialtasuna
Kasu honetan, alde batetik lanaren egoera dago eta bestetik adiskidetasuna.
Lanari dagokionez, Carolynen egin beharra etxeak saltzea den heinean, kosta
ala kosta, etxeak saltzen ahaleginduko da. Bere leloa gainera “si uno quiere ser
exitoso debe proyectar una imagen de éxito en todo momento” izango da, bere
amorante Buddyk erakutsi dion bezala.
Lester aldiz, bere laneko mandatu bat izango da, eta obeditu egin beharko du.
Horregatik, bere nagusiaren bulegoko lehen eszenetan, nagusiarekiko urrun
aurkituko da, buruak baitauka boterea
eta ez Lesterrek. Berriz, bigarren aldiz
joango denean, jada erabakia hartuta
edukiko du. Argi izango du lan hori utzi
nahi duela, ez baitu nahi izan esklabo bat, berak egindako lanarekin nagusiak
emagalduetan dirua gastatzeko. Horregatik kasu honetan nagusiarekiko hurbil
azaltzen da, berak izango baitu boterea.
10
Adiskidetasunari dagokionez, Jane eta Ángelaren kasuan ikus daiteke
saldukeria eta leialtasunaren arteko borroka hau. Izan ere, dramaren amaieran,
bi neskatoak haserretzen direnean, Ángelak Janeri esango dio bere laguna dela
eta ez joateko Rickyrekin kanpora. Mutikoak aldiz esango dio ez dela Janen
laguna, erabili egiten diola bera hobeto sentitzeko, autoestima igotzeko.
Laburbilduz, Ángelari bere burua soilik ardura zaio, Jane eta Rickyri aldiz,
besteei zer gertatzen zaien axola die.
Egunerokotasuna Vs. Bizipen berriak
Egunerokotasunean oinarrituriko bizitza daramate nolabait pertsonai guztiek.
Horren adibide nagusia Lesterren hasierako deskribapen hori da, nola azaltzen
duen bere eguneroko bizitza, nola bizi den eta zein den bere eguneko momentu
zoriontsuena. Burnham familiaren egunerokotasuna, esnatu, lanera edo
eskolara joan eta etxera bueltatzean
datza. Pertsonai gehienak nazkatuta
daude bizimodu honetaz, horregatik,
bizipen berriak aurkitzen saiatuko dira.
Esaterako: Jane eskolatik etxera
Ángelarekin autoan joan beharrean,
Rickyrekin joango da oinez nahiz eta distantzia izugarria egon; Carolynek
metodo berri bat aurkituko du bere estres guztia alde batera uzteko, sexu
harremanak mantenduz bere amorantearekin eta tirokatzeko leku berezi
batetan tirokatuz; Lesterrek aldiz, bere lana utziko du eta erantzukizun
gutxiagoko lanpostu bat hartuko du. Gainera, kirola egiten hasiko da egunero
eta erre egingo du.
Perfekzioa Vs. Inperfekzioa
Perfekzioaren aldean aurkituko dira Carolyn, Ángela eta Coronela, izan ere,
hauek gizarteak ezarritako
perfekzioaren parte dira: Carolynek
arrakasta profesionala izan nahi du,
Ángelak modeloa eta Coronelak gizon
zuzen eta tradizional bat, bere
homosexualitatea ezkutatuz.
11
Beste aldean, inperfekzioaren bandoan, Jane, Lester eta Ricky aurkitzen dira.
Hauei berdin zaie perfektuak ez izatea. Honen adibidea, argi eta garbi ikus
daiteke 98. minutuan, Janek Ángelari zera esaten dionean:
- Jane: Siempre estaremos pirados y nunca seremos como los demas. Y tú
nunca estaras pirado porque eres doña perfecta!
Carolynentzat perfekzioa ekonomikoki arrakasta edukitzean zein fisikoki, bai
bera zein etxea, ongi mantentzean datza. Horregatik tematuko da etxe bat
saltzen, makilatu egingo da eta ispilura begiratuko bere itxura mantentzeko,
lorategiko loreak ongi zainduko ditu ez usteltzeko, ongi jantziko da, etxea beti
ordenaturik edukiko du… Esaterako, 72.minutuan nahiago izango du perfekzio
hori, hau da, nahiago izango du bere Italiako sofa ez zikintzea bere
senarrarekin gustura egon baino.
Koronelak ere berdin, nahiago du bere emazte zein semearekin gaizki egon
homosexuala dela onartzea baino. Bere ustetan lotsagarria baita
homosexualitate hori erakustea, gaizki ikusten du, horregatik ezkutatzen du
bere sentimendu hori.
- Koronela: Porque los maricones tienen que pasarnoslo por delante de la
cara. Como pueden ser tan desavergonzados.
- Ricky: De eso se trata papa. No creen que alla de que avergonzarse.
- Koronela: Pues si lo hay.
Agindua Vs. Obedientzia
Film honetako pertsonaiak bi taldetan banaturik egongo dira. Batzuek aginduak
emango dituzte, Carolyn, Koronelak eta Angelak. Bestalde Lester, Ricky eta
Janek aurrez izendaturiko pertsonaien
aginduak bete beharko dituzte. Diziplina
eta ordenak indar nabaria izango dute,
esaterako Janek bere aitaren aldetik
diziplina gehiago nahiko du. Agindu eta
obedientziaren adibide garbiena Ricky eta
bere aita izango dira, non, Rickyk Koronelaren aginduak betetzen ez dituenean
jipoia jasoko duen.
12
Hala ere, salbuespen bat ikusiko dugu filmaren erdialdean non Lesterrek bere
emazteari eta alabari esparragoak pasatzeko aginduko die baina hauek ez dute
obedituko.
3. EGITURA ANALISIA
3.1. Maila Axiologikoa: Lauki semiotikoa
Esanahiaren ibilbidea zein den azaltzeko erabiltzen da lauki semiotikoa, ardatz
semantikoa deiturikoa ere.
Kontuan harturik gai nagusia itxurakeria dela, honela osatuko genuke gure
ustez lauki semiotikoa:
Dirudiena Dena
Dirudiena Dena
Ez dena Ez dirudiena
Dirudiena Itxura
Film honen gai nagusia
itxurakeria izango da, nolabait
guztiak izango dira itxurakeria
honen gatibu. Pertsonaiek
gizartean ezarrita dauden
“legeak” beteko dituzte nolabait,
hau da, lorategia duten etxean
biziko dira beraien familiekin,
gazteak etorkizunean lan on bat edukitzeko eskolara joango dira eta nagusiak
berriz maila ertain-altuko lanpostuak izango dituzte. Gizartearen begietatik
ikusiz AEBko beste norbanako bat izango dira guztiak. Ordea pertsonaia hauen
Beste bat
Itxura Norbera
Errealitatea
13
egunerokotasuna zoriontsu izatetik urrun egongo da, Carolynek Lesterri esaten
dion moduan:
-Carolyn: Aparenta ser feliz
-Lester: Soy muy feliz cariño
-Carolyn: No, no lo eres
Ez dena Beste bat
Esan bezala, film honen pertsonaiak AEBko beste herritar xume batzuk izango
dira, ordea nolabait pertsonai horiek ez dira beraiek hautaturiko bizitzak egiten
ari, gizarteak “inposaturikoak” baizik. Lesterrek aukeratu ez duen bizitza bizi
izan duela konturatzean hasten da, etsipena eta esklabutzan oinarrituriko
bizitza. Horrela, bere bizitzaren norabidea zuzentzeko egiten dituen ahaleginak
erakusten dizkigu zati honetan. Bere bizitza sortzeko ardura bere gain hartzen
hasiko da.
Bertan Lester 20 urteko gazte batetan bilakatuko da. Marihuana erreko du eta
Ángelaren atzetik itsu itsuan ibiliko da. Hori Janek esaten duen esaldi batean
garbi ikus dezakegu, “Yo necesito un padre ejemplar., no un niñato capullo que
moja los canzoncillos cuando traigo una amiga del colegio”. Horrenbestez,
giharrak sendotzeari ekingo dio Ángela txunditzeko helburuz.
Honez gain, Rickyren baitan ere ezaugarri hau garbi ikus daiteke, hau da, beste
pertsonai bat izatean. Berak aitari analizatzeko eman beharreko txiza beste
pertsona batena izango da eta ez berea.
Ez dirudiena Errealitatea
Lesterrek bere inguruko errealitatearekin topo egingo du. Bere emazteak
adarrak jartzen dizkiola ikusiko du, Buddy eta Carolynek harreman sexualak
dituztela. Bere bizilagun Koronela homosexuala dela ohartzen da, garajean
dagoela honek musukatu egingo baitio. Gainera, itsu itsuan atzetik egon den
Ángela birjina dela konturatzen da, oraindik haur bat dela neskatila.
14
Dena Norbera
Azkenik bakoitza nor den ikusiko dugu. Batzuk proiektatu nahi duten irudi hori
ez apurtzeko gai diren guztia egingo dute, pertsona bat hiltzera arte. Aldiz
besteak beraien begietatik ikusten den zoriontasuna lortzeko egin beharrekoa
egingo dute. Azken honen adibide Jane izango da, bere estetikarako aurrez
gordetako dirua hartzeko prest egongo da bertatik alde egiteko.
Lesterrek filmaren amaieran azken biraketa bat emango du bere baitan. Berak
zer nahi duen jakingo du. Hau da, bere familia maite duela eta hauek egiten
dutela bera zoriontsu.
3.2 Maila Narratiboa: Eredu aktantziala, paradigmatikoa
Guztiak izango dira itxuraren gatibu baina desberdin. Lehen esan bezala, bi
talde nagusitan banatzen dira bertako pertsonaiak. Bata kanpo arrakastan
oinarrituko direnak, hau da, irudikatzen duten aurpegian, eta besteak barne
arrakastan, beraiek ezarritako oinarrietan erabakiak hartuko dituztenak
amaieran.
Barne arrakasta
Pertsonaia hauek gizarteak ezarritako estereotipoekin apurtuko dute. Horrela,
beraiek erabakiko dute norberaren zoriontasunak zein ezaugarri izan behar
dituen eta hauek betetzen ahaleginduko dira. Honela, filmaren hasieran
pertsonaia hauek besteek esandakoa beteko dute ordea filmaren amaieran ez.
Horren adibide da Lesterrek bere emazteari Buddyrekin harrapatzen duenean
esango diona: “tú no vas a volver a darme ordenes, nunca jamas”.
Lester
Lester Ángela Lester
Carolyn, Jane Lester
15
Lester protagonista nagusia da, bere bizitzak izaten ditu aldaketa gehien.
Filmaren hasieran egunerokotasuneko errutinan bizi den gizon etsia izango da,
esklabo bat. Ordea bere bizitza hankaz gora jarriko du eta bere erabakien gidari
izango da. Aldaketa hau Ángelaren, bere alabaren lagunaren ondotik etorriko
da. Ángela Lesterren helburu nagusi bilakatuko da. Nolabait Lester berriz ere
nerabezarora itzuliko da. Bertan Ricky bizilagunak lagunduko dio marihuana
lortzen, garai errebeldera itzuliz. Aldiz, bere alaba Jane izango da oztopo
nagusiena, izan ere, Janek Ángelari bere aitarekin harreman sexualik ez
izateko eskatuko dio.
Lesterrek Ángela gustuko
duen unetik aldaketa bat
ematen da bere baitan,
ordea, aldaketa honetan
itxurak ere bere presentzia
izango du. Izan ere, Ángela
lortzeko bere kanpo itxura
aldatu beharko du, giharrak
sendotu beharko ditu.
Lester Familia berreskuratu Burnham familia
Carolyn, Jane, Lester, Ricky, Angela Lester
Lester filmean zehar ikus dezakegu argazkiei begira, iraganera itzuli nahiko du
non bere alabaren lagun zen eta Carolyn maitale zen eta ez esklabu. Carolyn
bere emaztea eta Jane alaba izango dira Lesterrek izango dituen oztopo
nagusiak. Carolynek emango dizkio buruhauste gehien, erotu egingo du. Bere
zoriontasuna filmean zehar nerabezarora itzultzean dagoela pentsatuko du
protagonistak, drogetan eta Ángelarekin egotean hain zuzen ere. Ordea
filmaren amaieran beste aldaketa bat egongo da Lesterren baitan eta bertan
ikusiko dugu berak nahi duena bere familia berreskuratzea dela.
16
Ángelarekin azken
momentuan harreman
sexualak ez du izango,
eta Ángelak honi ea
ondo dagoen galdetzen
dio. Lesterrek ezezkoa
esan beharrean oso
ondo dagoela erantzuten
dio. Bere alaba zoriontsu dela jakingo du, maiteminduta dagoela. Horrela,
Lester irriabartsu iraganeko argazki bati begira hilko da.
Ricky
Ricky Jane Ricky,Jane,Koronela
Koronela, bere ama, Ángela Ricky
Rickyk edertasuna ez du gauzen kanpo itxuran ikusiko. Berak lehen
momentutik edertasuna ez du fatxadan oinarrituko. Honek bideo kameraren
bidez jasoko ditu irudi guztiak, horrela berriz ere kanpo itxurari garrantzia
ematen zaie, baina beste modu batean. Izan ere, bere irudietan beste
errealitate bat aurkeztuko da, esaterako bere aitak emango dion jipoia.
Koronelaren menpe egongo da Ricky , diziplina gogorra ezarriko dio gazteari
eta amak ez du aita geldiaraziko.
Ricky gaztearen helburua Jane bizilaguna izango da. Eta hau lortzeko Ángela
izango da gehien gogaituko dion pertsona. Horrela filmaren amaieran aitari
aurre egingo dio esanaz gizon zahar triste bat dela eta Jane-ri New Yorkera
joateko proposamena egingo dio.
Aipatu beharra dago ere Rickyk Jane lortuko balu aitarentzat ere onuragarria
izango dela. Izan ere, aitak ez du nahi bere familiako kide bat bera ere
homosexuala izaterik.
17
Jane
Jane Ricky Jane, Ricky
Carolyn, Lester eta Ángela Jane
Janen helburu Ricky bilakatuko da. Ordea aldi berean familia normal bat izan
nahiko du. Bere gurasoen arreta gehiago behar du, “me gustaría ser la mitad de
importante para él que ella”. Jane ere nolabait itxuraren menpe da, hori ikus
daiteke amak esker txarrekoa eta mimatua deitzen dion unean. Amaieran ordea
ez da horrela izango, aurrez operazio estetikorako zeukan dirua uzteko prest
dago Rickyrekin alde egiteko bertatik. Gainera Ángelari hitz esanguratsu
batzuk esango dizkio “siempre estaremos pirados y nunca seremos como los
demas”.
Kanpo arrakasta
Pertsonaia hauek gizartean irudikatu beharreko fatxada idilikoa erakusten
ahaleginduko dira. Familia tradizionala, lan postu on bat eta etxe bat izango dira
elementu nagusi. Horrela pertsonaia hauek beraiek proiektatu nahi duten irudia
ez apurtzearren edozer egiteko gai izango dira. Gainera, pertsonaia hauen
beste berezitasuna besteei aginduak ematea izango da zer egin behar duten
esanaz.
Carolyn
Carolyn arrakasta profesionala Carolyn
Lester, Jane , Buddy Carolyn Kaseteak
Carolynek berak filmean zehar hainbat aldiz errepikatuko duen bezala bere
helburua arrakasta lortzea izango da, “Para tener exito siempre hay que
proyectar una imagen de éxito en todo momento”. Arrakasta hori besteen
begietatik sortuko da. Lester izango da Carolynek edukiko duen oztopo
nagusia, izan ere, familia zoriontsua direla irudikatzeko bere laguntza beharko
18
du eta baita Jane bere alabarena. Bide horretan laguntzaile nagusi bat izango
du auto-laguntzarako kaseteak. Buddy ere laguntzaile bezala ikus dezakegu
hasiera batean, izan ere, ideia berdinak dituzte eta beraien bizipenak elkar
banatzen dituzte. Ordea Buddy
bukaeran oztopo handi bilakatuko
da, berarekin harreman sexualak
izaten baititu eta Lesterrek honen
berri izango du. Bere irudia
apurtzeko errudun bilakatuko da.
Filmaren amaieran ikusiko dugu
Carolyn zer egiteko gai den. Autoaren barruan bere kaseteak entzuten ikusiko
dugu non entzuten den: “seras una victima si quieres serlo, todos tememos
poder”. Horrela, bertan ikusleari pentsatzera bultzatzen dio Lester hilko duela.
Ángela
Ángela Modelo izan Ángela
Ricky eta Jane Angela Lester
Ángelak helburu bat baino gehiago beldur bat izango du, trauskila edo arrunta
izatea, “no hay nada peor que ser vulgar”. Horrela, bere aburuz jende
ezezagunak berekin sexu harremanak izan nahi baditu modelo izatera iritsi
daiteke eta ekidin dezake arrunt izatea. Horrela, Lesterrek bere autoestima
hobetzen lagunduko dio. Ángelak hasieratik Jane etsai bezala ikusiko du, izan
ere, arraroa baita eta honi gustatzen zaiola ikusten du. Horrek lagunik gabe
geratzeko arriskua dakar Ángelarentzat eta azkenik hau bete egingo da. Jane
eta Rickyk alde egingo dute honi bakarrik utziz.
Koronela
Koronela Gay sentimenduak ekidin Koronela
Ricky, Lester, bizilagunak Koronela
19
Koronela pertsona tradizional moduan ikusiko dugu. Filmean pertsona
homosexualei dion gorrotoa azpimarratuko da, “porque los maricones nos
tienen que pasar todo por la cara, ¿como pueden ser tan desvergonzados?”.
Honek gay diren guztiei bizkarra emango dio, hasieran bizilagunei eta ondoren
Lester eta bere semeari. Filmaren amaieran ordea biraketa handi bat egongo
da, izan ere, Koronelak Lester musukatuko du baina honek bera ez dela
homosexuala esango dio. Beraz, Koronelak Lester erailko du jendeak jakin ez
dezan bera homosexuala dela.
3.2. Maila Figuratiboa: Motiboa
Aurrez azaldu bezala film hau itxurakerian inguruan oinarriturik dago. Horrela
gai honekin loturik hainbat motibo ikusi daitezke non kanpo irudiak edo fatxadak
izango duen garrantzia.
Arrosa (American Beauty)
Drama honetan elementu honek izugarrizko garrantzia dauka. Pelikularen
hainbat eszenatan ikus daiteke, eta horrez gain, filmaren portadan ere.
Portadari dagokionez, emakume baten zilborra ikus dezakegu eta nola esku
batekin arrosa berezi hau sostengatzen duen. Zilborraren bidez transmititu nahi
dena pertsonaien egozentrismoa izango da, nola beraien buruekin soilik
pentsatzen duten, buruan daukaten perfekzio hori bilatzeko eta beste guztien
oniritzia edukitzeko. Aldiz, eskuetan daukan arrosari erreparatzen badiogu, argi
ikus daiteke lora horrek ez daukala arantzarik, ederregia dela. Izan ere,
American Beauty izeneko arrosa hau artifiziala da, gizakiak sortua: ez dauka
arantzarik, ez da usteltzen, usainik ere ez dauka. Motibo honen bidez dramaren
gaia erakutsi nahi izan da, hau da, Ameriketako Estatu Batuarren edertasun
faltsua, itxurakeria den
edertasun hori. Horrez gain,
kartelean “…look closer” hitzak
irakur ditzakegu, baina honetaz
geroxeago hitz egingo dugu.
20
Pelikularen hasieratik ikus daiteke hauen presentzia, hain justu Carolyn bere
etxeko lorategian dagoenena lora hauek ureztatzen eta auzokidea etortzen
zaionean.
- Carolyn: Buenos días, Jim.
- Jim: Buenos días, Carolyn.
- Carolyn: ¡Qué corbata tan linda! ¡Qué color!
- Jim: Mucho más lindas son tus rosas. ¿Cómo consigues que florezcan de
ese modo?
- Carolyn: Verás, el secreto es cáscaras de huevo y agua.
Lorategiaz gain, etxe barruan ere lora hauen presentzia aurki daiteke;
sukaldean, egongelako mahaitxoan,
jatorduak egiten diren mahaiaren
gainean esaterako. Azken honek
garrantzi gehiago dauka, izan ere,
gela horrek oso kolore motelak
dauzka, pastel kolorekoak bezala, eta mahai gaineko arrosa horiek monotonia
hori hausten dute. Horrez gain, Carolynek saldu behar duen etxean ere arrosak
jartzen ditu mahaiaren gainean.
Aipatzekoa da ere pelikularen erdialdean, Carolynek arrosadun blusa koloretsu
bat daramala, hain justu, Lesterrek platera puskatzen duen eszena horretan.
Esan beharra dago ere, eszena horretan jangelako mahaiaren gainean ez
dagoela lorerik.
Filmaren beste ezaugarri nagusietako bat, protagonistak bere alabaren lagun
Ángelarekin edukiko duen ametsak dira. Errealitatetik ihes egiteko amets egiten
du, edota bere auzokidea den Rickyren droga kontsumitu.
Argi ikusten da zer den ametsa eta zein errealitatea erabiltzen den
argiztapenagatik edota musika bereziagatik. Izan ere, hau gertatzen den
bakoitzean argi izpiak bezala agertuko dira eta musika berezi bat hasiko da
kasu bakoitzean. Baina horrez gain, ametsetan dabilela jakingo dugu, amesten
duen guztietan American Beauty lorearen petaloak azaltzen baitira.
21
Lehenengo kasua 15.minutu inguruan ematen da, Burnham gizon emazteak
bere alabaren ikuskizuna ikustera doazenean. Bertan gure protagonista bere
alabaren lagun Ángelarekin itsutuko da, berari begira dagoela amets eginez,
horrela argiztapena zein musika aldatu egingo dira amets hori adierazteko.
Ángelak dantza zentsual bat egin ostean, jertsea irekitzen hasiko da eta honen
barnetik petalo gorriak aterako zaizkio.
Bigarren kasua segituan ematen da,
hain zuzen ere 18.minutuan. Lester
bere emaztearekin ohean dagoela,
petaloak erortzen hasiko zaizkio
sabaitik, berriz ere Ángelarekin
amesten hasi delako. Kasu honetan, neska gaztea biluzik ikus daiteke, baina
petaloek estaltzen diote gorputzeko parte batzuk.
- Lester: Resulta muy curioso, tengo la sensación de haber estado en
coma en veinte años. Y ahora estoy saliendo de él. Espectacular.
Kasu honetan ikus daiteke, jada protagonistak bere etsipen horretatik irteteko
asmoa daukala Ángelari esker.
Hirugarren aldiz amestuko du neskarekin 34.minutuan, hain justu etxeko
sukaldean dagoenean. Oraingo honetan berarekin musukatzen dela amesten
du, Lesterri ahotik petalo bat ateratzen zaion arte.
Azkenik, 41.minutuan azkeneko aldiz amestuko du Ángelarekin, kasu honetan
bere etxeko arrosaz beteriko bainuontzian. Baina bere emazteak ametsa
etengo dio.
Portada
Goian azaldu bezala, pelikula honen portadan zilbor bat eta arrosa berezi hori
antzeman daitezke. Baina horrez gain, “…look closer” hitzak ere irakur daiteke.
Bi hitz horiek euskarara pasatzen
baditugu, erreparatu edo arreta
jarri esan nahi du. Filmean bertan
ere hitz hauek aurki daitezke
protagonistaren bulegoan dagoen
orri batetan idatzirik.
22
Koloreak
Koloreek ere izugarrizko garrantzia
daukate, hain justu AEBetako hiru
koloreek: gorria, urdina eta zuriak. Hauen
presentzia nabaria da drama guztian
zehar. Adibidez: Burnham familiaren
etxeak hiru kolore hauek dauzka, horma
zuriak, leiho urdinak eta ate gorria;
pelikularen lehenengo minutuetan Lester
lanera doanean maleta irekitzen zaio eta
bertatik kolore hauetako orriak erortzen
zaizkio; protagonistaren bulegoan orri
zuriak aurki daitezke eta kolore gorri zein
urdineko guraizeak; etxeko janlekuan hormak zuriak dira, arrosa gorriak daude
eta mahaiaren mantela urdina da; egongelan daukaten argazkian ere Lester
zuriz jantzita ikus daiteke, Jane urdinezko eta Carolyn gorrizko.
75.minutuan argi ikus daitezke hiru
koloreak Rickyren logelan, hain justu
telebistaren ezkerreko aldean piztuta
dauden hiru kandeletan, txikitik
handira.
Hiru kolore horietako bati erreferentzia egin behar bazaio, kolore gorria da hori.
Kolore horrek bizitasuna esan nahi baitu, sexua, amodio, biolentzia…
Protagonistei hauxe falta zaie, bizitasuna. Agian horregatik kandela txikiena
gorria da, beste koloreekin alderatuz gutxiagotan agertzen baita.
Horregatik, Lester bizirik sentitzen
denean kirola egiten duenean bere
garajean, argiztapena gorria da. Kasu
hau zehatzago ikus daiteke
96.minutuan, Coronel Frank Lesterrengana joaten denean eta besarkatzen
dionean. Orduantxe nabaritzen da argiztapen gorria.
23
Kolore horiekin amets amerikarra irudikatu nahi da. Oinarri finko batzuk izango
dituena, lana, etxea eta familia. Horrela, gizartearen aurrean ezaugarri hauek
betetzen ahaleginduko dira.
Argazkiak
Argazkien presentzia ere nabaria da. Hainbat eszenatan ikus daiteke
Burnhamen etxea familiako koadro eta argazkiz betea dagoela arrosekin
batera. Batzuei berebiziko garrantzia ematen zaie, zehazki sukaldean dagoen
argazkiari. Argazki hauxe baita Lesterrek hil aurretik ikusiko duena. Pelikularen
hasieran zein amaieran ikus dezakegu hau; hasieran, 10. minutuan, Lesterrek
bere alabarekin hitz egiten duenean sukaldean xehetasun plano batekin
azalduko zaigu. Amaieran berriz, sukaldean, protagonistak hil aurretik eskuetan
hartuko du argazkia eta honen atzean arrosak ikusiko dira, itxurakeria eta
perfekzio hori atzean gelditu balira bezala. Argazki horretan ikusiko du gure
protagonistak une horretan pozik zela, bere emazte eta alabarekin batera.
Honegatik eta beste hausnarketa batzuengatik, hiltzerako orduan, pozik hilko
da.
Argazkiek bizitzaren une jakin bat irudi batean bilakatzen dute, ordea argazkien
antzean bizipen edo sentsazio batzuk gorderik izaten dituzte. Hau da ez dira
irudi hutsalak.
Musika
Pelikula askotan bezala, drama honetan ere musikak garrantzia berezia dauka.
Momentu bakoitzak bere musika eskatzen du, eta pelikula honetan ere hori
gertatzen da. Goian esan bezala, Lesterrek Ángelarekin amesten duen
bakoitzean musika ezberdin bat hasiko da hau aditzera emateko. Burnham
familiak bazkaldu zein afaltzen duenean ere musika entzun daiteke, hau da,
Carolyn jartzen duen musika, alabari zein gizonari gustatzen ez zaiena. Hala
24
eta guztiz ere, hau baino garrantzitsuago den kantu esanguratsu bat dago,
Thomas Newmanek sortua. Pelikulan zehar bi alditan entzungo da kantua:
lehenengo 59.minutuan, hain justu Jane eta Ricky plastikozko poltsaren bideo
ikusten ari direnean, mutilak bizitzaren edertasun hori erakusten dionean.
Horrez gain, pelikularen amaieran, 107.minutu inguruan ere, kantu hau entzun
daiteke. Kasu honetan ere, Jane eta Ricky batera daude, Lesterren gorpu hilari
begira, zerbait ederra izango balitz bezala, poltsaren kasuan bezala.
Protagonista zein beste edozein pertsonaiak erabaki bat hartzen duen
bakoitzean musika hasten da, Thomas Newtonen musika berezi hori: Lesterrek
forman jartzen erabakitzen duenean, Carolynek bere etxe bat saldu behar
duenean, protagonista korrika egiten hastea erabakitzen duenean, lana uztea
erabakitzen duenean…
Honez gain, ikus daiteke filmean agertzen den musika, soinu diegetikoa dela.
Hau da, entzuten dugun soinua badakigula nondik datorren. Esaterako,
Burnham familiak batera bazkaldu zein afaltzen duenean musika entzun
daiteke, hain justu Carolynek jartzen duena, izan ere bere alabak eta gizonak
gorroto dute, 7.minutuan azaltzen den bezala. Edota 19.minutuan Ángela eta
Jane autoan daudenean, argi gelditzen da entzuten den soinua kotxetik
datorrela, auto barruko planoetan musika altu entzuten delako eta kanpoko
planoetan baxuago. Baita ere 21.minutuan, bi gazteak telefonotik berbetan
daudenean, ikus daiteke musika Janen logaletik datorrela, bera agertzen den
planoetan musika altu entzuten baita eta Ángela azaltzen denetan baxuago.
Soinu diegetikoaren hainbat adibide aurki daitezke film honetan.
62.minutuan gertatzen dena ere oso esanguratsua da. Lehen esan bezala,
Burnham familiak bazkaldu zein afaltzen duenean musika entzun daiteke, baina
justu minutu horretako oso azpimarragarria da. Izan ere, protagonista eta bere
emaztea eztabaidan arituko dira musika alai eta lasai bat entzuten den
bitartean.
Beste kasu garrantzitsu bat da 98.minutukoa, Lester eta Ángela batzen diren
unea. Ángelak egongelan musika jarriko du (soinu diegetikoa berriz ere) eta
25
Lester bertara hurbilduko da. Arrosaren gaira bueltatuz, argi ikus daiteke bien
artean arrosa loreontzi bat dagoela. Bien arteko banatze hori arrosa hauek
egiten dute, baina askenean loreak planotik desagertzen dira eta bi pertsonaiak
batzen dira.
Ispiluak
Elementu hau ere nabaria da
drama honetan. Honekin adierazi
nahi izan dena pertsonaia
bakoitzak dituen bi aurpegiak
izan dira. Pertsonaia guztiak
ikustea dauzkagu ispiluaren
isladatik.
Ispiluei esker beraien kanpo itxura mantentzeko aukera dute. Tresna hau
baliagarri zaie besteen aurrean irudi on bat emateko orduan.
Kamera
Kamerak oro har kanpo itxura harrapatzeko tramankuluak dira. Edertasuna zein
trauskiltasuna jasoko da bertan irudi eta soinuaren bidez. Horrela Ricky izango
da filmean zehar ikus-entzunezko bideoak grabatuko dituena.
Bertan ez da itxurakerian oinarritutako edertasuna bakarrik jasoko. Pertsonaia
ezberdinak dituzten nahiak eta hauek errealitatean nolakoak diren erakutsiko
digu. Hala nola, Koronelaren nolakotasuna azaleratuko da bere semea jipoitzen
duen unean edota Lester giharrak sendotzen ikusiko dugu.
Honez gain, aipagarria da nola
Rickyrentzat bizitzaren edertasuna
islatzen duen bideoa plastikozko
poltsaren mugimendutan dagola eta ez
pertsonaiek erakusten duten irudian
nolanahi.
26
Euria
Euriak ere esanahi garrantzitsua dauka, beste edozein filmetan bezala.
Kontaketan zehar egun eguzkitsuak soilik ikus daitezke, baina dena hankaz
gora jartzen denean euria ikus dezakegu. Momentu horretan, Jane eta Ángela
haserre egongo dira, Carolyn bere autoan egongo da autolaguntzako kaseteak
entzuten erreflexionatzeko eta Coronelak semeari etxetik bidaliko dio.
Euria gatazka hori adierazteko erabiltzen du, guztiak 360graduko bira eman
duela erakusteko.
Makillajea
Bertan ikusten diren emakume guztiak makilaturik egongo dira: Carolyn, Ángela
eta Jane. Baina, pertsonaia bat ez da makilatuko, ,hain zuzen ere Koronelaren
emaztea. Emakume hau mundu honetatik at egongo da. Ez du bere
erosotasunean gizarteak ezartzen dituen arau horiek beteko. Hala ere, ez du
gizarte honen kontra egingo, isilik egongo da.
Ángela eta Carolynek beraien aurpegia makillajearen atzean ezkutatuko dute.
Ordea, Janek hasieran makillajea
erabiliko du, baina behin Ricky
ezagutzen duela eta bere baitan
aldaketa ematen hasten denean
pintatzeari utziko dio, maskara
kenduko du nolabait.