Ander c. eta iker

26

Transcript of Ander c. eta iker

Page 1: Ander c. eta iker
Page 2: Ander c. eta iker

ALEMANIAR

ESTATUAK

POLITIKA

ARMADA

EKONOMIA

Page 3: Ander c. eta iker
Page 4: Ander c. eta iker
Page 5: Ander c. eta iker
Page 6: Ander c. eta iker
Page 7: Ander c. eta iker
Page 8: Ander c. eta iker
Page 9: Ander c. eta iker
Page 10: Ander c. eta iker
Page 20: Ander c. eta iker
Page 21: Ander c. eta iker

Alemania Errepublika Federal demokratikoa da. Gaurko sistema

politikoa 1949ko Konstituzioan edo Grundgesetzen (lege nagusia) du

oinarri. Sistema parlamentarioa da eta Parlamentuak gobernua burua

edo Bundeskanzler (Kantzelari Federala) hautatzen du.

Parlamentua edo Bundestag (Biltzar Federala), lau urtean behin

hautatzen dute errepresentazio zuzena eta proportzionala bateratzen

duen sistema korapilatsu baten bidez. Hamasei Bundesländerrek (Estatu

federatuak) Bundesraten (Kontseilu Federala) ordezkaritza dute, honek

—gaien arabera— Bundestag baino garrantzi handiagoa izan liteke.

Batzutan bi ganbaren arteko liskarrak daude, administrazio arazoak

sortuz.

Estatu burua Bundespräsidenta (presidente federala) da, baina

ordezkaritza eta zeremonial zereginak baino ez dauzka.

Page 22: Ander c. eta iker

Europar Batasuna

Europar Batasunean, Alemania da Europako Parlamentuan ordezkaritza

handiena duen Estatua, Batasuneko Estaturik jendeztatuena baita.

Gainera, Günter Verheugen alemaniarra 2004-2009 urteetarako Europar

Komisioaren presidenteordea da.

2007 urteko lehendabiziko seihilabetekoan, Alemania izan da

txandakako Europar Batasunaren Kontseiluko Presidentea. Ohitura dela

eta, nahiz eta Angela Merkel gobernu burua izan, Frank-Walter

Steinmeier, kanpo-harremanetako ministroa Europar Batasuneko

Presidenteaizan da. Alemaniaren helburu nagusiak 2020 urterako

Europar Batasunean %20 energi iturri berriztagarriak erabiltzea eta

"Berlingo Deklarazioa" sinatzea izan dira. 2007koa Alemania

Presidentzia daukan hamabigarren aldia izan da 1958tik. Aurrekoa, 1999

urteko lehendabiziko seihilabetekoan izan zen, Joschka Fischer

presidentea izanda.

Page 23: Ander c. eta iker

Alemaniako armada edo Bundeswehr bost zatitan banatuta dago: lurreko

armada (Heer), itsasokoa (Bundesmarine), Airezko Indarra (Luftwaffe),

zerbitzu mediko zentralak eta ororen zerbitzuan aritzen duten komando

taldeak. Bake Garaian, Defentsa Ministroak eta Kantzelariak zuzentzen

dute Bundeswehr, guda garaian, ostean, Kantzelari berari dagokio

zuzendaritza.

Bederatzi hilabeteko soldadutza derrigorrezkoa da Alemanian eta

Gobernuak BPGko %1,6a ejertzitoan xahutzen du. Bere teknologia altuari

esker, Alemaniak arma nuklearrak egin ditzake bere gobernuak hala

aginduta. Alemaniako industria militarrak Gerra-gurdiak, ibilgailu

korazatuak, artilleria, itsaspekoak eta guda-ontziak egiten ditu. Arma

gehienak Bundeswehrrek berak edo NATOko aliatuek erabiltzen dituzte.

Page 24: Ander c. eta iker

Bere ekonomiaren garapena dela eta, Alemania gaur egungo munduko hirugarren

potentzia eta Europako lehendabizikoa da. 2006an bere Barne Produktu Gordina (BPG) 3

bilioi US dolarekoa baino handiagoa zen. Industria arloan, aktibitate nagusiak garraio-

materiala, aparatu elektriko eta elektronikoak, makineria, produktu kimikoak, material

sintetikoak eta elikadura prozesatuak.

Alemania aberastasun-gunea da eta bere itzala Erdialdeko Europa osora hedatzen du.

Errepide azpiegitura zabala eta bizi-maila ezinbestekoa disfrutatzen du, munduko

herrialderik garatuenetako bat izaten.

Joschka Fischer kanpo-harremanetako ministro ohiaren esanetan, Alemania

«esportazioaren munduko txapelduna» da, 2004 urtetik izan duten kanpo-komertzioaren

saldo positiboari esker. 1999an Alemaniako komertzioaren ia %78a herrialde

garatuenekin zen eta Europar Batasunerako esportazioak %54a ziren, Estatu Batuetakoak

berriz %10a baino ez.

Deutsche Bundesbank (Banku Zentrala) eta Europako Banku Zentrala (EBZ) Frankfurt

hirian dute bere egoitza.

Page 25: Ander c. eta iker
Page 26: Ander c. eta iker