Anertz 4.gaia laburpena word

16
Energia gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin bateko energia beste mota bateko energia bihurtu daiteke: energia elektrikoa, argi energia eta bero energia bihurtzen da. Energia modu askotan agiri da.

Transcript of Anertz 4.gaia laburpena word

Page 1: Anertz 4.gaia laburpena word

Energia gure inguruan gertatzen diran aldaketa guztien erantzulea da. Energia leku guztietan dago, mota jakin bateko energia beste mota bateko energia bihurtu daiteke: energia elektrikoa, argi energia eta bero energia bihurtzen da.

Energia modu askotan agiri da.

Page 2: Anertz 4.gaia laburpena word

·Energia mekanikoa mogitzen dagoan objetuek daukien energia da.

·Argi energia hainbat gorputzek argi moduan igorten dabena da. Naturalak edo artifizialak izan daitekez.

·Bero energia gorputzek bero moduan igorten dabena da, Eguzkiak edo suak igorten dabena.

Page 3: Anertz 4.gaia laburpena word

·Energia kimikoa hainbat sustantziatan batzen dan energia da; adibidez petrolioan, elikagaietan eta dinamitan batzen dana. Pilek eta bateriek ere energia kimikoa gordeten dabe, eta energia hori energia elektriko bihurtzen dabe.

·Energia nuklearra hainbat substantziatatik lortzen da, adibidez, uraniotik, erradiotik edo poloniotik.

·Energia elektrikoa errez lortzen da, ur jauzietan, Eguzkiaren argiaren nahiz airearen higiduraren bidez.

Page 4: Anertz 4.gaia laburpena word

Energia ez da sortzen, aldatu egiten da. Hainbat motatako energiak beste mota batzuetako energiak bihurtzen dira.

Energia iturriak energia emoten deuskuen materialak edo fenomenoak dira. Material batzuk, adibidez, ikatza eta petrolioa, eta fenomeno batzuk, haizea edo olatuak, energia iturriak dira. Energia iturrien artean, mota bi bereizten dira: energia iturri barriztagarriak eta ez barriztagarriak.

Page 5: Anertz 4.gaia laburpena word

Energia iturri barriztagarrietatik energia garbia lortzen da, ingurumena ez dau kutsatsen. Iturri barriztagarri nagusiak Eguzkia, haizea, ura eta biomasea.

·Eguzki panelen bidez eguzki energia aprobetxatu eta bero energia edo energia elektriko bihurtu daikegu.

Page 6: Anertz 4.gaia laburpena word

·Aerosorgailuen bidez haize energia edo energia eolikoa ustiatzen dogu, eta energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen da.

·Presak eta urtegiak eraikiz, ura batzen da; eta, gero, garriera jakin batetik isurten da, uraren mogimendua aprobetxatzeko. Energia idraulikoa central idroelektrikoetan ustiatzen da, ur jauzien energia mekanikoa energia elektriko bihurtzeko.

Page 7: Anertz 4.gaia laburpena word

·Instalazino mareomotrizen bidez, itsasgorako eta itsasbeherako ur masen mogimendua eta itsasoko olatuena erabili daiteke.

·Materiak organikoa errez edo tratatuz, energia lortzen da, eta energia hori energia termiko edo elektriko bihurtu daiteke.

Energia iturri ez barriztagarriak oso arin kontsumitzen dira, iturri ez barriztagarri nagusiak honango honeek dira: petrolioa, ikatza, gas naturala, substantzia erradiaktiboak eta Lurraren barruko beroa.

Page 8: Anertz 4.gaia laburpena word

·Petrolioa mundu osoan gehien erabilten dan energia iturria da. Petroleotik hainbat erregai lortzen dira, (adibidez, gasolinea eta gasolina) hortik aparte plastikoa fabrikatzen da.

·Ikatza erabiliz, mzentral termikoek energia elektrikoa lortzen dabe.

Page 9: Anertz 4.gaia laburpena word

·Gas naturala etxeetako sukaldeetan eta berokuntzan erabilten da.

·Zentral nuklearretan, substantzia erradioaktiboetatik energia nuklearra lortzen da eta, gero, energia elektriko bihurtzen da.

·Lurraren barrualdeko beroaren bidez, energia geotermikoa lortzen da, eta, gero, energia elektriko bihurtzeko erabili daiteke.

Page 10: Anertz 4.gaia laburpena word

Energia oinarrizko elementua da gizarteen garapenean. Gizarte bat zenbat eta garatuagoa egon, orduan eta makina gehiago erabilten dauz, bai lanerako eta bai aisialdirako. Herrialde bat teknikoki zenbat eta aurreratuagoa izan, orduan eta energia gehiago behar dau. Horrek hainbat arazo reagiten dauz, adibidez, energia iturri ez-barriztagarriak agortzea eta ingurumena hondatzea.

Page 11: Anertz 4.gaia laburpena word

Herrialde garatuek eta garapen bidean dagozan herrialdeek energiaasko kontsumitzen dabe. Energia hori iturri ez barriztagarrietatik lortua izaten da, modu nagusian, eta, hori dala-eta, energia konbentzional deitutako energia.Energia iturri ez-barriztagarri horreek, urriak izateaz aparte, herrialdeen arteko mendekotasun hartuemonak eta gatazkak sortzen dira.Baliabide horreen kontzumoa murrizteko, eguzki eta haize energien kontsumoa sustatzeko. Mota horretako energiei energia alternatiboa deitzen jake.Iturri horreetatik datorren energia ahalik eta gehien aprobetxatzeko teknologia barriak ikertzea eta garatzea beharrezkoa da.

Page 12: Anertz 4.gaia laburpena word

·Gasa, petrolioa edo ikatza lortzeko, meatzak eta hobiak hondeatzen dira, eta behar horreek paisaia hondatu eta lurzorua eta lanaradia suntsitzen dabez. Energia barriztagarriak lortzen instalazinoak ere paisaia eraldatzen dabe. Urtegien eraginez haranak urpean ezkutatuta gelditzen dira, eta paarke eolikoek nahiz eguzki parkeek inpaktu bisual handia eragiten dabe.

·Energia lortzeko instalazinoek arriskuan jarri daikiez inguru horretako animalia espezieak. Aerosorgailuek arrisku handia dira hegaztientzat, sorgailuen hegalak jo daikiezalako. Urtegiak, barriz, azpiegiturahorreek eraikitzen diran ibaietako bizitza hondatzen dabe.

Page 13: Anertz 4.gaia laburpena word

·Erregaiak erretean, substantzia kutsagarri asko igorten dira atmosferara.

>Atmosferara karbono dioxidoa asko igorten da, berotegi efektu naturala handitu egiten da; atmosferan gas horren kantitatea handitzeak Lurreko tenperaturearen igoerea eragiten dau.

>Erregaiak erretean atmosferako ura kutsatzen daben beste gas batzuk askatzen dira. Kutsatutako ur horri euri azido suntsitu daikez.

Page 14: Anertz 4.gaia laburpena word

·Hondakin nuklear deitutako arrisku handiko beste hondakin batzuk sortzen dabez. Hondakin horreek lurperatzean, inguruko lurzorua, ura eta airea kutsatu daikiez.

Adituek ondorioztatu dabe beharrezkoa dala bizimodua aldatzea, batez ere herrialde garatuenetan, eta garapen iraunkorraren bideari heltzea.Garapen iraunkorra baliabide naturalen eta, batez ere, energiaren erabilera arduratsun oinarritzen da, gure beharrizanak asetzeaz aparte, etorkizuneko belaunaldien beharrizanak ere asetzeari begira.

Page 15: Anertz 4.gaia laburpena word

Gobernuek eta enpresek oinarrisko egitekoa daukie energia kontsumoaren murrizketan. Herrialde askotako gobernuek konpromisoak adostu eta era askotako planak eta estrategiak proposatzen dabez helburu hori lortzeko.·Energia garbia lortzeko energia alternatiboen erabilerea bultzatzen dabe, diru laguntza publikoen bidez eguzki plakak eta aerosorgailuak instalatzea sustatuz.·Energia eraginkortasuna hobetzen ahalegintzen dira: energia hobeto aprobetxatzeko neurriak hartzen dabez.·Energia aurreztea informazino kanpainen bidez. Halan ere, energia kontsumoa murristen daben enpresak saritzen dabez, eta energia larregi erabilten dabenei.

Page 16: Anertz 4.gaia laburpena word

·Kontsumo txikiko bonbillak erabiltea.·Argiak eta makinak, erabilten ez doguzanean, amatatzea.·Berokuntza eta aire girotua beharrezkoa danean besterik ez erabiltea.·Garbigailua beteta dagoenean bakarrik jartea.·Bide laburrak egiteko autoa ez erabiltea.·Gure udalak edo herriko alkarteek sustatutako energia aurrezteko kanpainetan parte hartzea.