Animaliak

download Animaliak

If you can't read please download the document

description

animalien sailkapena

Transcript of Animaliak

ANIMALIAK 5.maila

AURKIBIDEA

-Animaliak.....................................................4-Ornogabeak..................................................5-Polipoak eta Marmokak.......................6-Harrak.....................................................7-Ekinodermatuak....................................8-Moluskuak...............................................9-Artropodoak..........................................10-Ornodunak.....................................................11-Arrainak..................................................12-Anfibioak................................................13-Narrastiak..............................................14-Hegaztiak................................................15-Ugaztunak...............................................16

ANIMALIAKAnimaliak izaki zelulanitz heterotrofoak dira. Zentzumen organoakdituzte eta batetik bestera mugitzeko gai dira. Bi taldetan daude banatuta: ornogabeak eta ornodunak.

ORNOGABEAK

Onogabeek ez dute hezurrik ezta barruko eskeletorik ere. Batzuek oskola dituzte babesteko.

Ornogabe talde nagusiak hauek dira: polipoak eta marmokak, harrak, ekinodermatuak, moluskuak eta artropodoak.

POLIPOAK ETA MARMOKAK Poltsa itxura dute, eta garro pozoitsuak ahoaren inguruan. Adibidez: koralak, anemonak, medusak...Ornogabeak dira, ez dute bizkarrezurrik ezta barruko eskeletorik ere ez. Marmokak ugalketa sexuala dute. Arra eta emea elkartzen dira eta bat eta bestearen obuloa eta ezpermatozoidea elkartzen direnean larba osatzen da.

HARRAK

Gorputz luzanga dute,askotan eraztunetan banatuta, adibidez:zizareak,izainak...Harren ugalketa asexuala eta sexuala da:asexualan, gorputzaren atzealdean zatitzen da,eta zati harretik beste bizidun bat jaiotzen da.Sexualan,berriz, haien artean elkartzen dira kopulatzeko.

EKINODERMATUAK Plaka gogorrek osatutako oskola dute, irtengune eta arantzak dituztela.

Ugalketa kanpokaldean gertatzen da.

M0LUSKUAK

Gorputz biguneko animaliak dira; askok oskola dute.

Moluskurik gehienak uretan bizi dira,eta gutxi batzuk lehorrean.

ARTROPODOA

Kanpoko estalkia zurruna dute, eta oin artikuluak. Batzuek hegan egiten dute. Armiarmak, karramarroak, intsektuak eta ehunzangoak adibide batzuk dira.

ORNODUNAK

Ornodunek barruko eskeletoa, garezurra eta bizkarrezurra dituzte.

Bost ornodun talde daude: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak, eta ugaztunak. ARRAINAK

Uretako animaliak dira. Gorputza ezkatek estalita dute . Hegalak dituzte, zangoen ordez. Adibidez: marrazoa, atuna,amurraina...

ANFIBIOAK

Lurretako animaliak dira, baina uretatik hurbil bizi behar dute.Gorputza azal mehe batek estalia dute.Normalean,lau hanka dituzte. Adibidez: igelak,zapoak,arrabioak...

NARRASTIAK

Lurretako edo uretako animaliak dira. Gorputza ezkatek estalita dute. Dortokek oskola dute. Lau hankakoak dira denak, sugeak izan ezik. Narrastiak arrautza bidez ugaltzen dira. Aligators,sugandilak,muskerrak eta dortokak dira narrastien adibide batzuk.

HEGAZTIAK

Lurretako animaliak dira.Gorputza lumaz estalita dute. Bi haka, mokoa eta hegoak dituzteHegaztiak obiparoak dira, arrautza eta kumeak zaintzen dituzte.

UGAZTUNAK

Lurretako eta uretako animaliak dira. Gorputza ilez estalita dute.Hankak, hegalak eta hegoak dituzte.

UGALKETA: Ugaztunak bibiparoak dira,hau da,amaren gorputzaren barruan hazten dira.Eta amek ugatzetan sortzen duten esnea ematen diete kumeei.