3. JARDUERAK Nekazaritzarako egokiak ziren lurraldeetan, lanak
egiteko moduak erabat aldatu zituzten. Berrikuntza nagusien artean
ureztatze-lanak, goldea, ongarrien erabilera eta lursailen
hirurteko txandatze-sistema aipatu behar dira. Horrek guztiak
aldaketa handia ekarri zuen; izan ere, lehen aldiz uzta handiak
lortzen hasi ziren; beraz, soberan zutena saldu eta irabaziak
lortzeko aukera izan zuten. Euskal lurraldeetan, batez ere Ebro
eskualdean garatu zen egoera hori. Produktu berri ugari ekarri
zituzten erromatarrek, garia, olioa, mahatsa..., fruta-arbolak ere
sartu zituzten, besteak beste Ehunak egiteko zenbait landare ere
(kalamua eta lihoa bereziki) erromatarrei sor dizkiegu. Zenbait
lekutaeste, gerezia eta pikua. Edarietan garagardoa, ardoa eta
sagardoa egiteko teknikak ere ekarri zituzten.n, meatzaritza ere
landu zuten, urrea, beruna, eztainua, kobrea, burdina eta merkurioa
lortzeko. Arditurritik (Aiako Harria) adibidez, zilarra, kobrea eta
burdina atera zituzten. Oiassoko (Irun) portutik bideratzen zuten
mearen garraioa.
4. Elikadura (jana eta edana, eta janarien prestaketa) Garai
artako elikagaiak etxean bertan oinarritzen ziren. Antzinaroko
dietako zatirik handiena landare jatorria zen, haragia eta arraina
urri ziren. Erromatarrek ekarri zituzten barazki eta zereal
asko.Bildutako fruitu eta lalandareak osagarri gisa maiz jaten
zituzten.
5. TRESNA BERRIAK Erromatarrek ekarritako tresna eta teknika
berriei esker arrantz- jarduerek ere loraldia izan zuten. Arraina
kontserbatzeko lantegiak sortu ziren; horrez gain beste ekoizpen
berezi bati ekin zioten: arrainetatik ateratzen zuten saltsa bat,
garum izenekoa, erromatar munduan oso preziatua. Anfora ontzietan
garraiatzen zuten. Horrelako lantegien aztarnak aurkitu dira
Getarian (Lapurdi).arduera berriekin lotuta hainbat tresna berri
ekarri zituzten erromatarrek. Nekazaritzan golde erromatarra
erabiltzen hasi ziren, goldeak lurra errazago biratzea ahalbidetu
zuen, horrela, uzta handiagoak eta hobeak lortuz. Ureztatze-
sistemari dagokionez, ubideak dira aipagarrienak, haien bitartez
ura noranahi eraman zezaketen: soroetara, landareak ureztatzeko,
nahiz etxeetara, etxeko ur beharrak asetzeko
6. GIZARTEA
7. ANTOLAKETA Euskal lurraldeetako biztanleen eta erromatarren
arteko harremanak oso onak izan omen ziren. Erromatarrek ez zuten
arazo berezirik izan, euskal lurralde guztiak konkistatu ondoren,
beren biztanleak kontrolpean edukitzeko. Erromatarrek euskal
lurraldeetako biztanle guztiak izen beraren mendean bateratu
zituzten. K.o. II. mendetik aurrera, aurreko barduloak eta
autrigoiak baskoi bilakatu ziren.
8. ETXEBIZITZA, HERRIAK ETA HIRIAK Hirietako eraikinak zurez,
harriz eta morteroz egiten ziren, batzuetan adreiluz ere bai, eta
teilatua buztinezko teilekin estaltzen zuten. Erromatar ereduko
etxeak ez ziren kanpotik oso ikusgarriak izaten. Leiho gutxi eta
txikiak izaten zituzten, garai hartan ez baitzen beira erabiltzen
leihoetan. Maila sozialaren arabera, barruan hainbat apaingarri eta
luxu izan zitzaketen; adibidez, zoruan jartzen zituzten mosaikoak,
hainbat koloretako teselaz (kubo formako harriak) egindako marrazki
ikusgarriak. Etxe gehienek barruko patio bat zuten, patioak etxeari
argitasuna ematen zion, eta gelak haren inguruan antolatzen
ziren.
9. KULTURA
10. SINESKERAK, HILETA-ERRITUAK Inperioaren toki gehienetan
politeismoa zen nagusi eta tokian tokiko jendearen sinesmenak,
erromatarrentzat arriskutsuak ez ziren neurrian, errespetatu egiten
zituzten. Datu horiekin pentsa liteke euskal biztanleriaren
gehiengo zabala, bereziki nekazaria eta abeltzaina, betiko sinesmen
tradizionalen jarraitzailea zela, eta erromatar ereduko erlijioa
batez ere hirietan eta elite-inguruetan, hau da, gutxi batzuen
artean zabaldu zela. Erromatarren ikuspegi tradizionalean
jainko-jainkosek zeru-lurrak gobernatzen zituzten. Erromatarrentzat
jainko boteretsuena Jupiter zen, bere emazte Juno inperioaren
babesle eta jainkosa aholkularia zen, eta bien alaba Minerva,
eskulangintza eta medizinaren jainkosa. Erromatarren artean baziren
beste jainko- jainkosa nagusi batzuk ere: Marte, gerraren jainkoa;
Venus,maitasunaren jainkosa; Neptuno, itsasoetako jainkoa; Diana,
ehizaren jainkosa; Apolo, edertasunaren eta poesiaren
jainkoa;Zeres, hazten diren landareen jainkosa; Merkurio,
merkataritzaren jainkoa; Vesta, lurraren eta familiaren jainkosa;
eta Vulkano,suaren eta metalgileen jainkoa. Erromatar jainkoen
irudiak eguneroko bizitzako objektu askotan aurki zitezkeen. Ohikoa
zen, adibidez, terra sigillatazko ontzietan apaingarri gisa haien
irudiak jartzea; txanponetan ere maiz azaltzen ziren, baita
altzarietan ere. Aurkitu dira gisa horretako irudiak gure
lurraldean, baita exotikoagoak ere, adibidez Isis jainkosa
egiptoarrarena, edo Helios jainko greziarrarena.
11. JANZKIAK ETA APAINGARRIAK Erromatarren jantziak (togak,
sandaliak, legionarioen armadurak...) jende- talde jakin bati
zegokion: hirietan bizi zen biztanleriari. Bertakoen artean
hirietan bizi zen jende batek, seguru asko, erromatar modari
segituko zion, baina gehienek bertako janzkera tradizionala
mantenduko zuten. Batetik jantziak zeuden, tunikak, prakak, etab.,
bestetik oihal pieza bakar eta handi batez egindako estalkiak,
norberak bere gorputzaren inguruan biltzen zituenak; estalkiak
lotzeko fibulak (paparreko orratzak) erabiltzen zituzten. Garai
hartako aztarnetatik ondoriozta daiteke, ehotzea eta jostea ohiko
jarduerak zirela. Landare-zuntzetan lihoa, eta animalia-zuntzetan
artilea ziren lehengai arruntenak garai hartan. Lehengai horiekin
haria egiteko, iruteko, ardatzak erabiltzen zituzten, gero ehuna
(oihala) zurezko ehungailuetan ehotzen zuten. Ehuna tenkatzeko
pisuak zituen, ehungailu bertikala erabiltzen zen gehiena. Larruzko
jantziak ere erabiltzen zituzten. Euskal biztanle gehienak, seguru
asko, ortozik edo abarken tankerako oinetakoekin ibiliko ziren.
Nolanahi ere, erromatar moldeko oinetakoak ere azaldu dira;
adibidez Oiasso hirian oinetako baten zola azaldu da.
12. ARTEA Hiri nagusietan oso garrantzitsu bihurtu ziren
eraikin publikoak: foroak, teatroak, zirkuak, termak Horrelako
eraikinek probintzietako biztanleei Erromaren handitasuna eta
edertasuna erakusten zizkieten. Horren adibide ditugu euskal
lurraldeetan topatutako bai monumentu handiak (Lodosako akueduktua,
Oiassoko termak, Andeloseko ur-biltegia) eta baita hainbat mosaiko,
pintura, terma, etab. ere.