ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA...
Transcript of ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA...
AKTA
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030
2018/05/09
-HERRITARRAK-
AKTA
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIAKOA 2018-2030 EGUNA 2018/ 05 / 09
FASEA 3. ERRONKETATIK
PROPOSAMENETARA ORDUA 18:30
BILERA MOTA 1.ILDOA – 2. BATZARRA TOKIA OLARAN
PARTE HARTZAILEAK
HERRITARRAK 12 pertsona (8gizon eta 4 emakume)
AZTIKER
Xabier Luke
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030
2018/05/09
1. SARRERA
Saioarekin hasteko Aztikerreko Teknikariak sarrera gisa Antzuola eitten prozesuaren
laburpena, fasearen zehaztapena eta batzarraren gai ordena errepasatu ditu.
3. fasearen helburua, behin ildo estrategikoak finkatuta, bakoitzaren helburuak eta ekintza
proposamenak egitea da. Ildo bakoitzarekin bi batzar egingo dira maiatzean:
• 1.ildoa: Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna. (apirilak 23 eta
maiatzak 9)
• 2. ildoa: Pertsonaren garapena. (apirilak 25 eta maiatzak 15) • 3. ildoa: Bizikidetza. (apirilak 26 eta maiatzak 16) • 4. ildoa: Zerbitzu Sozialak (maiatzak 2 eta maiatzak 22) • 5.Ildoa: Herri Kudeaketa (maiatzak 7 eta maiatzak 21)
Aurreko batzarrean Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasunari harremana duten gaietan
egoeraren islatzen duen ideia nagusiak finkatu ziren eta helburuak definitzeko norabide
nagusiak zehaztu ziren.
Gaurko bileran, lehenik, bakoitzak norabide horietan aurrera pausoak emateko egin beharreko
ekintzak proposatuko ditu (nahi beste), eta ondoren, lan taldetan horiek eztabaidatu eta
beharrezkoak direnak zehazten saiatuko da.
2. PROPOSAMENAK EGITEN
Gai bakoitzarekin panel bat osatu da, (lana, natur baliabideak, lehen sektorea eta kontsumoa,
industria eta ingurumena) eta bertan, era laburrean azaldu dira gai bakoitzaren EGOERA eta
NORBAIDEA, hau da, non gauden eta nora joan nahi dugun.
Gainera, hirugarren puntu batean, PROPOSAMENAK txertatzeko tartea utzi da; hori izan da
ariketaren helburua, bakoitzak denbora tarte labur batean, gai bakoitzarentzat, ekintza
proposamenak egitea.
Jarraian ariketa burutu ondoren panelak hartu duen itxura transkribatu da, hau da,
proposamenak egin diren bezala idatzi dira.
1-LANA
EGOERA NORABIDEA
Inguruko herriekin alderaturik Antzuolak langabezia tasarik baxuenak
ditu, 20-64 urte arteko biztanleria guztia (ez da biztanleria aktiboa)
aintzat hartuta 2018an %4koa da tasa hau; eta, 2015etik 2,8 puntu
jaitsiera izan du.
Errenta maila handia badago ere Antzuolan, emakume eta gizonen arteko
ezberdintasuna nabarmen handia da.
Lan tasa eta lan baldintzen handitzea edota mantenua.
◦ Gutxienez gaur egungo egoeran egotea, eta lan banaketaren filosofia txertatzea.
◦ Emakumeen eta lan prekarioaren aitortza eta baldintza ekonomikoak
◦ Eredu ekonomikoari dagokionez, kooperatibismoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea bultzatzea
PROPOSAMENAK
Garapen agentziarekin batera eta herriko enpresa eta herritarren sustegua bilatuz, Antzuolan gutxieneko soldata 1200€ izan dadin prozesu bat
martxan jartzea.
Energia zein zerbitzu alternatiboen inguruko ezagutze/kontzientziazio lana abiaraztea(goiener, fiare, izarkom, olatukoop, coop57...)
garapen agentzia arrasaten eskaintzen dittuen lokalak Antzuolan izatea, gazteek enpresen sorreran erraztasunak izan ditzaten.
lanaren banaketa bultzatzeko ekimenak
izaera kooperatiboa duten enpresetan kontratazioa herri mailakoa izatea
garapen agentzia arrasaten eskaintzen dittuen lokalak Antzuolan izatea, gazteek enpresen sorreran erraztasunak izan ditzaten.
garraio publiko edo komunitarioa kudeatzeko zerbitzua jarri
“talento” berriei laguntza eskaini, enpresa berriak sortzeko azpiegitura minimoa.
ditugun zerbitzuak mantetzeko aukerak ematea
lan baldintza okerrenean daudenen egoera aztertzea
lantegien arteko lann bat proiektu berriak aurrera ateratzeko
enpresetan lanaren banaketarako neurriak hartzea (zaintzetarako bajak...)
jarduera berriak abiatu nahi dituztenentzat laguntzak (ekonomiko, logistikoak...), Ekonomia Sozial eraldatzailean kokatzen direnak lehenetsiz
langabetuekin prozesu bat abiatu proiektu berriak martxan jartzeko.
ofizio ezberdinen jarraipena bermatzeko azterketa egin (arotzak, iturginak...)
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
2- NATUR BALIABIDEAK
EGOERA NORABIDEA
Ez dira herriak dituen baliabideak, edo baliabide potentzialak, behar adina
esplotatzen, bereziki, ura, energia berriztagarriak edota lehen
sektorearekin lotutako azpiegiturak (baserriak)
Bereziki, eguzki energia eta eguzkia dira baliabide potentzialak.
Energia berriztagarri zein bertako baliabide naturalen ustiaketa eta kudeaketa jasangarria.
◦ Ura, egurra eta eguzkia
ROPOSAMENAK
Energia berriztagarrien instalaziorako laguntzak
Udalaren inbertsioetan produktu eta material naturalen erabilera lehenestea
Aztertu herriko ur iturriak, bertan kudeatu eta kontsumitzeko
Herriko natur baliabideen diagnostikoa egin. Basoak, ura, energia iturri posibleak...
Herriko eremu naturalaren kudeaketa bateratu bat egitea interes orokorrari erantzungo diona: araudiak aldatu, jabeekin adostasunetara iritsiz
Ura berotzeko eguzki panelak ezartzeko diru laguntzak
Su egurra herri mailan erosi edo eskuratzeko aukerak jarri
Egurraren erabilera bultzatzeko ekimenak (su egurra, eraikuntza...)
energia berriztagarriak bultzatzeko kanpainak
egur bidezko berotze sistemak etxeetan
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
3- LEHEN SEKTOREA / KONTSUMOA
EGOERA NORABIDEA
Lehen sektorean ekoizten da, jarduera osagarriak sortu edota gazteak gehitu dira, eta zabaltzeko aukera gehiago daude.
Existitzen da, baina lanpostu gutxi daude lehen sektorean, hala ere,
aukera berriak nabari dira eta mugitzen hasi da.
Politika zehatzik ez dago eta sektorean hasi diren gazteen jarraipena falta
da.
Antzuolak eguneroko kontsumorako aukerak eskaintzen ditu eta eros ahalmena (batezbestekoa) altua da.
Eros ahalmenari dagokionez sektoreen artean desoreka dago, hala ere, altua izatea positiboa da.
Batetik kontsumo joera berriak (Internet edo zentro komertzial
handiagoak), eta bestetik “bertakoa” balioan jartzeko sentsibilizazio falta
nabari da.
Lehen sektorearen garapen eta egonkortzea, horretarako produkzio, merkaturatze zein kontsumo moduak edo aukerak sortuz.
◦ Gazteen inkorporazioa , Jarduera osagarriak (turismoa) edo
Produkzio ekologikoa.
◦ Bertako/gertuko merkaturatze eta kontsumorako aukera berrien
sorrera.
◦ Plan orokor bat nekazal baliabideei (lurrak, baserriak...)
errendimendu handiagoa ateratzeko. Lurra nahi dutenen eskura jartzeko eta produkzioa lehenesteko.
PROPOSAMENAK
Agroekologia eta ingurumenarekin errespetuzkoak diren aktibitateak laguntzeko neurriak
Basoen kudeaketa amankomuna egitea
Baserriaren transmisioa
Energia baliabideak landa inguruan
lehen sektorean ematen diren aurrera pausoak eta onurak ezagutzeko bisita gidatuak egitea, benetan herritarrok ikusteko ze garrantzitsua den elikadura sano eta orekatua
antzuolako produktu eta zerbitzuekin lotura duen merkatua bultzatzea (larunbatetan)
herri ostatua, kanpina edo albergea
eskolako jangela autokudeatua
Baserritar – herritar merkatua handitzeko herriko komertzioak erabiltzea
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
4- INDUSTRIA
EGOERA NORABIDEA
Enpresa gutxitan biltzen den puntako industria dauka Antzuolak, herritar ugarik bertan egiten dute lan eta eskulana kualifikatua da.
Izaera kooperatiboa izateak herri mailako proiektu berriak sortzeko eta elkarlanerako aukerak handitzen ditu.
Industriagune ezak eta ehun industriala enpresa gutxitan bilduta egoteak,
“menpekotasun” sentsazioa eta deslokalizazio arriskuaren kezka jendartean egotea ekartzen du.
Deslokalizazio arriskua erreala den arren (kasu batean) ez da lanpostuen galera aurreikusten.
Merkatuarekiko menpekotasuna
Industriaren mantenua eta herritarren ongizatea, beharren elkar-asetzerako aukerak bilatuz, sortuz, ustiatuz.
PROPOSAMENAK
Lur industrialerako ekipamendu zehatz bat garatzea
Lur industrialerako ekipamendu zehatz bat garatzea
herritarrek herriko enpresak ezagutzeko ekimenak
Baserriaren transmisioa
Oerlikon atzeko lurra industrial izendatu
Herri mailako proiektuetarako finantzazioa bideratu enpresetatik, eta ziurtatu laguntzak herrian gelditzea
Enpresekin elkarlana bultzatzeko eta beraien errealitatea ezagutzeko arduradunekin bilerak egin.
enpresei herriarekiko sentsibilitatea indartzeko ekintzak egin
enpresetako bazkari edo txangoak herrian egiteko aukerak eman
enpresetako euskara egunak, kirol lehiak...
enpresa txikien jarraipenerako azterketa bat egin(lanpostu mota, bideragarritasuna, giza baliabideak...) eta erreleboak emateko bitartekari izan.
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
5- INGURUMENA
EGOERA NORABIDEA
Inguru naturala bera eta herrigunetik daukan gertutasuna edo ematen dituen aukerak (paseorako, erreka, basoak) balioan jartzen da.
Herritarrak ingurua naturala baloratzen dute baina berarekin duten
harremana “sinplea” da, aisialdira mugatua, honen arrazoiak askotarikoak
izan daitezkeen arren jabetza pribatua (urruneko sentitzea, ez
norberarena) izan liteke horietako bat.
Sinbolikoki baloratzen da baina gero ez da erabiltzen edo zaintzen. Balioan jarri baino, baloratu egiten da.
Azpiegitura handiak inguru naturalean sortutako kalteak, ingurumen
politika falta (hondakinetatik harago), eta baso eta baserri inguruen kudeaketa falta nabaria da.
Administrazioak erraztasunak emateko zailtasunak ditu (legea)
Hondakinen kudeaketan birziklapen tasa handitzea.
◦ Herriak bere gain hartzea hondakinen kudeaketa (ahal duen neurrian)
◦ Hondakinak murriztea
PROPOSAMENAK
Hondakinen kudeaketan sakontzeko taldea
Mendiko motorren erabilera arautu eta murriztu
Mendi publikoetan egiten diren jarduerak herritarrekin partekatu eta adostu.
Materia organiko herrian kudeatzeko bi aukera: baserritarrak arduratzea eta konpostaje planta txikia. Dena den, lehenengo azterketa bat egin
beharko litzake.
Erabili eta berehala botatzen diren produktuak desagerrarazteko (plastikozko poltsak...) arauak eta kontzientziazioa.
Hondakinak murrizteari begirako ekintzak
Kontsumo arduratsua bultzatzeko kanpainak egin
Antzuola plastiko gabeko herria izateko lanketa egin ekoizle, denda, bitartekariekin.
Herri eskola eta baserritarren elkarlana ingurumen-hezkuntza garatzeko
Utzita dauden lur sailak larrerako errekuperatu
Antzinako ofizioak erakutsiz ibilbide bat sortu (bideak, zelaiak…etab txukun mantentzea ekarriko duena.
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
Inguru naturala ezagutzeko jarduerak egin: zuhaitz eta animalien informazio panelak.
mendi bideak garbitu, txukundu, seinaleztatu eta berreskuratu.
6- BESTEAK (panel hutsa)
PROPOSAMENAK
1. DBH Antzuolan lortzea
2. Ekonomiaren norabide berri eta alternatiboak ezagutzeko, hitzaldi, jardunaldi... antolatu.
3. Industria/lehen sektorea ekonomia kolaboratiboa, publiko pribatua, garatzeko foroa sortu. Ekonomia zirkularra...
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
3. PROPOSAMENAK EZTABAIDATU ETA ZEHAZTEN
Ondoren, bi lan talde osatu dira eta bakoitzak hiruna panel landu ditu. Helburua egindako proposamen guztien sintesi bat egitea izan da; horretarako,
antzeko proposamenak elkartu, eztabaida sortu dutenei aterabidea eman eta adostasunetara iritsiz... Gai bakoitzean proposamenak zehaztu dira.
1-LANA
PROPOSAMENAK
1. Ekintzaileentzat lokalak erraztea Antzuolan Garapen Agentziaren eskutik.
2. Herriko kooperatibek lagunduta (ekonomikoki, logistika…) ekintzailetasuna sustatu eta lagunduko duen proiektua martxan jartzea, udalarekin
elkarlanean.
a. Kooperatiba berrien sorrera ahalbidetuko duena
b. Ahulen dauden sektoreak indartzea bilatu, herriarentzat estrategikoak direnak. c. Kanpo aholkularitza lortu: Olatukoop
3. Lan baldintzak minimoak errespetatzeko konpromiso soziala lortu esparru ezberdinetan: enpresa, merkatari, etxeko langile…
4. Lanaren banaketa bultzatzeko ekimenak egin
5. Lan edo ikasketetarako mugikortasun eskariari erantzuteko, garraio publiko sistema osagarritako duen zerbitzua (komunitarioa, trukekoa…)
aztertu eta antolatu.
2- NATUR BALIABIDEAK
PROPOSAMENAK
1. Diagnostiko bat osatu herrian dauden natur baliabideen ustiaketa aukeren ingurukoa: Ura, haizea, basoak, lurren nolakotasuna…
2. Basoa-egurra:
a. Biomasaren proiektua berriz hartu
b. Herri lurretako egurra herritarrentzat eskuragarri jartzea. c. Basoko egur soberakinak herritarrentzat eskuragarri jartzea, su egurretarako.
3. Ura: zentral hidroelektriko txikia ezartzeko (berreskuratzeko) aukera aztertzea.
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
4. Eguzkia:
a. Ura berotzeko eguzki panelak jartzeko diru laguntzak
b. Antzuolako ura erabiltzea Antzuolan
5. Udalaren inbertsioetan produktu eta material naturalak erabiltzea lehenestea
6. Udalak epe luzeko kontraturik ez sinatzea enpresa pribatuekin energiari, urari edo bestelako baliabideen hornidurarako.
7. Plan Orokorra: landa guneetako borda, eta orokorrean baserri inguruko bigarren mailako eraikinak, egurrezkoak edota desmuntagarriak izatea.
3- LEHEN SEKTOREA / KONTSUMOA
PROPOSAMENAK
1. Jangela autokudeatua eskolan: Lanketa bat egin guraso eta herritarrekin jangelaren beharra aztertzeko, elkarlan aukerak aztertu eta
administrazioari presioa egiteko. a. Sukaldea egiteko Udalak egin dezakeen aztertu.
2. Jangelak enpresetan: Sukaldea duten enpresetan (Goizper eta Matzerreka) bertako produktuen kontsumoa bultzatu.
3. Inguru naturalean ostatu edo kanpina jartzeko aukerak aztertu
a. Jendea erakartzeko modua
b. Azpiegituren kalteordainak erabiltzeko aukera aztertu. c. Uzarraga enplazamendu gisa aintzat hartu.
4. Baserriaren transmisioa: Sentsibilizazio lana egin jabeekin lurrak eta azpiegiturak erabili nahi dituztenen esku utz ditzaten.
5. Urbanizatu gabeko lurra eta nekazaritzarako baliagarria dena, nekazal ekoizpenerako babestea.
6. Udalak lurrak erosten jarraitzea
7. Nekazaritza edo abeltzaintzan hasi nahi dutenentzako diru-laguntzak, poliki-poliki hazten joateko.
8. Landa inguruneko etxebizitza politika zorroztea, presio inmobiliarioa txikitu eta lurrak ekoizpenerako aukera gehiago izan ditzaten.
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
4- INDUSTRIA
PROPOSAMENAK
1. Lur industrialerako ekipamendu zehatz bat garatzea: a. Oerlikon atzeko eraikina gune industrial izendatu
2. Herriko enpresen (industria, gremioak…) beharrak eta espektatibak ezagutzeko harreman bira bat egin.
3. Mankomunitateak, enpleguarekin zer ikusia daukaten eragileekin batera, politika industriala, formazioa… dinamizatzea.
4. Langileengan herriarekiko sentsibilitatea indartzeko ekintzak bultzatu enpresetan: euskara arloan, kirol txapelketak…
5. Antzuolan lan egiten duten pertsonak bertako zerbitzu eta produktuen bezero potentzial bezala kontuan hartu.
5- INGURUMENA
PROPOSAMENAK
1. Landa inguruari eragiten dioten erabakietan herritar guztien parte hartzea bultzatzea.
2. Hondakinen kudeaketa: “Hobeki” proiektuan parte hartu eta kudeaketa egokian sakondu
3. Hondakinen kudeaketa: Erabili eta berehala botatzen diren “enbaseak” gutxitzeko kanpainak egin eta araudiak garatu.
4. Hondakinen kudeaketa: Talde bat sortu Zero Zabor filosofian sakontzeko
5. Ingurumen Hezkuntza: Baserri eta Eskolaren arteko elkarlana garatu, baserrietara bixitak eta mintegiak egiteko.
6. Ingurumen Hezkuntza: Eskolan baratza jartzeko azterketa egin (auzolanean, langile partzial bat…)
7. Ibilbideak: Inguru naturala ezagutzeko jarduerak egin: zuhaitz eta animalien informazio panelak.
8. Ibilbideak: Antzinako ofizioak erakutsiz ibilibide bat sortu (bideak, zelaiak…etab txukun mantentzea ekarriko duena.
9. Ibilbideak: mendi bideak garbitu, txukundu, seinaleztatu eta berreskuratu.
ANTZUOLAKO PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2030 2018/05/09
4. BALORAZIOA
Bukatzeko, zirkulu batean eserita bakoitzak saioan landutakoaz egiten duen balorazioa elkarbanatu du besteekin; beste batzuen artean aipatu da
“taldeetan eztabaidatu ostean jaso diren proposamenak bideragarriak direla, edo behitzat asmo eta sentsazio horrekin landu direla”.
Aztikerreko teknikariak saioari amaiera eman dio hurrengo datak gogoratuz.
Antzuolan, 2018ko maiatzaren 9an.
6- BESTEAK
PROPOSAMENAK
4. Foro edo lan talde bat sortu aztertzeko:
a. Etorkizuneko lan-merkatuak, tendentziak, teknologia… (ekonomia zirkularra)
b. Inplikazioa lortuko duena (gurasoak, langileak, gazteak…)
c. Informazioa transmitituko duena eragileen artean