Aretxabala, errekan bera 90. atala LIBURUA/Garapena 90, 16… · Aretxabala, errekan bera 90. atala...
Transcript of Aretxabala, errekan bera 90. atala LIBURUA/Garapena 90, 16… · Aretxabala, errekan bera 90. atala...
Aretxabala, errekan bera
90. atala
1652.urtea.
Agiria, 1403/6 gaia, 9.
Asuaga dar Juan Bautista Gaztelu dar Domingoren aurka.
“ Asuaga dar Domingo nire osabaren (aitaren) alde Bilboko Hirian egin ziren urteurren elizkizunak
Gaztelu dar Domingoren aginduz ”
Lehenengo eta behin, hamazortzi erreal egun bitan gastatu zituenak Hiri honetara etorri
zenekoan Frantzisko dar fraideei ohartarazi eta beste eginkizun batzuetara.
Gehi zortzi libera maspasa, hiru erreal liberako hogeita lau erreal.
Gehi libera bi azukrea hamabi erreal.
Gehi pipermina eta beste ongailutan lau erreal.
Gehi argizari horizko kandela bi hogeita lau erreal.
Gehi gazta zahar bi hogei erreal.
Gehi hamabi opil finak hamazortzi erreal.
Gehi laranja eta limoitan lau erreal.
Gehi berrogeita hamar erreal Frantzisko deuna fraide kideko fraideentzat.
Gehi hogeita lau erreal Aldape dar predikatzaile eta irakurlearentzat.
Gehi hogeita lau erreal hiru mando beraientzat eta lagundu zien morroiarentzat eta beste morroi
bat mando zaintzaile egin zuenarentzat, Fraideengana joan zirenean.
Gehi hogeita hamazortzi liberako aharito bat hogeita hamazortzi erreal.
Gehi lau erreal bertan eman zituenak.
Berrehun eta hirurogeita lau erreal izan ei zen urteurren elizkizunaren kostua, benetan dirutza
zen. Holako adierazpenak ematen digu elizgizonen aberastasuna nondik zetorren. Ezin dugu jakin nolako
sinesmenak eragiten zituzten elizakoetan horrenbeste diru erabiltzen baina argi dago beraientzat
irabazpen itzela zela.
Gastu hauek Gaztelutarren kontura izan ziren eta Juan Bautistak dirua eskatu zienean Gaztelu
dar Domingok Gastetuaga dar Pedrorengana bidali zuten. Honek Asuaga dar abadearen ondasunak
enkantean hartu ei zituen baina oraindik guztiz ordaindu gabe zituen eta zorraren truke ordainduko
zituelakoan. Gastetuagatarrak Domingorekin zituen diru harremanak ez zeudela argi esan zuen eta ez
zuen ordaindu.
Etxeak duen
atariko arkua
benetan ederra eta
egitura oso
klasikoa, Elizaldeko
elizako atarian egin
zuten galiboa
eraikuntza garaian.
Aurrean etxola eta
garaitea nahiko
zaharra.
Asuaga etxearen
beste ikuspegia
dugu, Atariko
arkuaren
sendotasuna nabari
den argazkia hain
zuzen.
Agiriak jarraian aipatzen duen “Gaztelu auzoan” badirudi auzoaz hitz egitearena, lehenengoz edo ia
lehenengoz egiten dela. Gure uztez baserri bakoitzak bazuen bere izate berezia eta auzoa aipatzea ez zen
beharrezkoa. Aurrerantzean ere Gaztelu nagusia, Gaztelu txikia, Gaztelu-etxebarri edo Gaztelu-zelaia eta
Gaztelutxu, Gaztelu-goikoa ahaztu barik bakoitzak bere etxea erabiltzen zuen kokaleku eta ez auzoa. Honek
adierazten diguna zera da auzoaren ohitura ere ez zela hemengoa.
Gaztelu dar Domingok ez zuen ordaindu nahi eta bere ondasunetan traba egin zuten. Bere
esanetan giltzapetik libratzeko probestu tenientea zen Legina dar Juan eta Gallartza eta Zugasti dar
Rodrigo Martinez eskribauarekin joan zitzaizkionean bere lau idi bustertugarriak (busterrian
bazebiltzanak) gehia gurdi bat jarri zituen baituan eta hauengan egin zioten traba. Kasuetan ohi zenez
Domingo bera gelditu zen gorde-zain bezala enkantean jarri behar zenerako ondasunak zintzo eta osorik
gordeko zituela zin eginez.
Demagun auziaren kostua hogeita bat erreal eta hamazortzi marairena izan zela baina bai
printzipala eta bai kostuak eskuratzeko berriro auzitara jo behar izan zuen Asuagatarrak.
Juan de Torres y Armendariz korrejidoreak prestameruari agindu ziona dago hurrengo agiri
honetan. Prestameruak lau idi eta gurdia enkantean jartzeko traba egiteko agindua hartu zuen. Geroago
Pedro Zeballos Uribe eta Zornotzako merindadeetako merio tenientea ere aipatzen da.
Agiriak beste zati baten Zornotzako Zubiaur aipatzen du eta esan dezagun, hainbat aldiz
Larrabetzuri dagokien agirietan inguru hau agertzen dela. Honetan Gaztelu dar Domingok oraingoz ez
zeukala dirurik zorra ordaintzeko esan arren merioak atxilotu egin zuen. Baina benetan atxilotze nahiko
bereziak egiten ziren, atxilotuak berak bere pertsona zaindu behar zuen eta zorrak beste aste baten buruan
ordaindu, bestela aguazil bat etorriko zen bere bila eta bai aguazila eta bai kartzela ordaindu beharko
zituela esan zioten, hau da bere buruaren arduradun jarri zuten. Agiri mota hauetan inoiz ez dugu jakiten
nola amaitzen zen auzia zeren eta amaituz gero badirudi ez zela agiririk egiten, nunbait auzitegian bertan
azken erabakia edo egon beharko litzateke baina holakoak falta direla esan behar.
Zandoika eta Goikoolea dar Joan.
Agiria, 334/7 gaia, 24
Dakigunez bere aita Jazinto burdinolako partaide zen heinean semea zen bertako eragile. Berez
burdingintzan erabiltzen bazuen Goikoolea gero, burdina luzatzeko edo mehetzeko Olatxu Zubieta
erabiltzen zuen. Zugastitarren burdinola hau (Zugasti adar printzipala) hasieran burdinola bezala eraiki
bazuten ere gerora olatxu edo “tiradera” moduan erabilia izan zen.
Morgako Gallartza Berria baserrian (Morgan ere Gallartza baserria zegoen) Aspuru dar Plazako
Juanek (Larrabetzuko Aspurutarra Morgara ezkondua zirudienez ) Zandoikarentzat berrogeita hamar
ikatz-zama egingo zituela agindu zuen, ikatza egur onarekin egindakoa hain zuzen, San Migel egunerako
egingo zituenak. Ez dakigu zer gertatu zitzaion Aspurutarrari baina agindutakoa ez zuen bete eta
Zandoikatarrak salatu egin zuen. Berrogeita hamar ikatz-zamarena dirutza handia ez bazen ere, hiru
erreal eta erdi zama bakoitzeko, auziak luze jo zuen, egia esan burdina egiterakoan ikatz gabe aurkitzeak,
burdinolaren geldialdiarekin ikatzaren balioa baino askoz gehiago galtzen zuten. Duo dar Agustin izan
zen Aspurutarraren fidatzaile eta beste egun baten eta korrejidorearen aginduz (Torre Armendariz
korrejidorea eta bere tenientea Ziarrusta dar Pero Urtiz) Larrabetzuko Errebalen egin zioten traba mando
bitan (mandoak=“cavalgaduras de traxinar”, garraioan erabiltzen zituzten haietakoak) Agustin de Duori.
Baiketa gertatu zenekoa; mandoak Larrabetzuko Errebaletik (garaian Errebale, gaur egun
Askatasun Enparantza eta Estartaburueta gaur Errebale) igaro zirenean gertatu zenekoa dela pentsatu
behar dugu. Harrigarriagoa da auziaren arrazoia txikia izan bazen ere 1.647. hasi zela eta bahiketa 1.650.
urtean gertatu zela, baina 1.652. urtean oraindik erabaki barik zegoela. Guri sinestezina egiten zaigu
behintzat auziak bost urte irautea edo bestela ehun eta hirurogeita hamabost errealen gatik hainbesteko
iskanbila izatea.
Akaso dirua baino garrantzitsuagoa zen irabazi beharra, agian ikatzarena nahiko serioa zen, bere
faltan burdinolak gelditu egiten zirelako, eredu bezala bakarrik izan da ere bazirudien aurrera eraman
beharra zutela.
Hiriko kontu-liburutik.
1652. Urriak hogeita lau, Larrabetzuko Hirian kontuak hartzeko bilera egin zen. Oraingoan ere
Abuztua Hogeita lau ez zen errespetatu, Elexaga dar Domingo fidelari kontuak hartu zietenekoa izan zen.
Lezama dar Domingo zen alkate arrunta eta urte honetako fidela Agirre dar Juan, Herkinigo dar Martin
eta Amarika dar Juan erregidoreak. Alkate eta erregimentua Abuztuko hogeita lauan izendatu zela esan
behar dugu nahiz eta alkate izendatzea liburuan jarrita ez zegoen.
Diru sarrerak.
Lehenengo eta behin, hiru erreal eta erdi zentsodun etxeek hiriari ordaindu behar zietena.
(gorago esana dugu zentsodun etxeak honako hauek zirela, Juan Unzueta eta Zandonarena, Herkinigo
Aurreko Pedrorena, Juan Usunsolo Belarrinagakoa eta Pedro Etxebarria Belarrinagarena, azkenengo etxe
hau bikoitza zela esaten dute esandakoek, hau da sendi biak etxebizitza biko etxe baten bizi ziren.
Garaian ez ei zen arrunta baserri etxeen artean etxebizitza bikoitza, hurrengo mendean eta gerora aldiz
ohizkoa egin zen baina ia kasu guztietan ugazaba alde egindakoek baserria alokatzeko bitan banatutako
baserriak izan ziren)
Uribe Legina dar Pedrok zituen enkantean hartuak bai harategia eta bai taberna ere (agirian
pluralean jartzen badu ere gure uztez taberna bat eta harategi bat baino ez zegoen) Taberna eta harategi
hauek alokatzailea haren etxean jartzen ziren, esana dugu kontseiluak ez zeukala inolako egoitzarik
oraindino, bai Elizalden eta bai Hirian batzarrak, elizako atarian edo eliza barruan egiten ziren aspalditik.
Hala ere ez dugu ahaztu behar Errebaleko zuhaitz nagusiaren itzalpean egiten ziren urteko kontu emate
eta alkate izendapenaz. Beti ere eguraldiak laguntzen zuenean, Bartolo deunaren egunean.
Abazeria ere bazegoen eta honen alokatzeak ehun eta hogeita hamar erreal ematen zion Hiriari.
Artolako errota Hubiritxagako Migelek (Utxa) zuen alokatua eta hirurehun eta urteko zortzi
erreal ordainduz.
Hiriko “erromana” (pisu neurgailuari horrela deitu izan diogu oraintsu arte) ere dakigunez
alokatu egiten zen, askotan emakume bat izaten zen alokatzen zuena, oraingoan hamaika errealegatik.
Gogoratu dezagun urte batzuk lehenago Fidelaren zeregina zela nahiz eta honek bere aldetik beste
norbaiti uzten zion lana. Horregatik Fidelak arduradun jarraitzen bazuen ere kontseiluak zuzenean
alokatzea erabakita zuen.
Eta honezkero ez zez izan beste diru sarrerarik. Behean argitzen denez arazoak zituzten
burdinolaren alokatzailearekin.
Gastuak.
Lehenengo eta behin hirurogeita hamahiru erreal korrejidorearen soldata zelata.
Alkatearen soldata laurogeita zortzi erreal.
Asuaga dar Domingori lainoei kanpaiak jotzeagatik hogeita hamalau erreal.
Elexaga dar Domingori berrogeita hamar erreal erlojua zaintzearren.
Astobiza dar Juan eskribauari bere lanagatik berrogeita lau erreal.
Sarrikolea dar Juan Abadeari hogeita hamahiru erreal lainoek bedeinkatzearren.
Asnabar dar Phelipe Jaurerriko diruzainari berrehun eta laurogei erreal Hiri honi zegokiona.
Mila hirurehun eta bederatzi erreal eta erdi fidel honek gastatu zituenak zenbait errekadu
Hiriaren izenean egin zituenak. (behean azaltzen du zertan izan ziren kopuru honetako gastuak )
Beste hogeita hamahiru erreal ordaindu zituenak errepartimendua ordaintzeko dirua bilatzen
gastatu zirenak.
Goikoolea dar Jazintorekin eduki zuen auzia zelata hamabi erreal gastatu zituen, Urkuluko
burdinolako eraikuntza berrian izan zituzten diferentziak gatik.
Guztiz mila bederatziehun eta laurogeita sei erreal eta erdi.
Esan dugunez Urkuluk ez zuen dirurik eman kontseiluaren kutxarentzat baina jarraian emango
dugu zer zelata.
“ ...... Urkuluko burdinola eta errota Basabil eta Hormaetxe dar Damian Lezamako Biztanleak
zituela alokatuak aldarrikatzen da eta urte horretako errenta Elexaga dar Domingori ordaindu beharra
zuela baina Damian berak Hiria auzitara eraman zuen iruzurrez errenta ordaindu barik libratzearren eta
berak matxura batzuk egin zituela esanez. Horregatik Elexaga dar Domingo Fidelari ez zitzaion
leporatzen Urkuluko errenta, baina Damianek urte horretakoa zorretan zuela aldarrikatzen da.......”
Fidelak goian esandako gastua zertan den urte honetako kontuen azkenaldian azaltzen du.
Laurehun eta bat erreal eta erdi Urkuluko burdinola eta errotan gastatu zirenak, uriolak egindako kalteak
eraikuntzatik kanpo, auzokideei egin zitzaien deiak sortu zituen gastuak, estolda eta galtzak garbitzeko
hain zuzen. Hau 1.652. urtean gertatutakoa izan zen eta uriolak Lopezubiko presa bota edo apurtu egin
zuen, orduan zurezko “kolomadura” (enkofradua) egin zitzaion, horretarako herriko jendea erabili zuen
ofizialak eta hamabi langiletatik aparte, noski hauek ordainduta, baina herriko jendeari ere kopua
(hamaiketakoa) eman zien hiriaren kontura (auzolan lana).
Hiru datu interesgarri dauzkagu honetan, lehenengoa mila seiehun eta berrogeita hamabigarren
urtean uriolak izan zirela baina burdinolan ez ei zen matxurarik gertatu aldiz galtzak eta Lopezubiko
presa kalteturik gertatu ziren.
Beste datua Lopezubi zeritzona Berresonaga aldeko presa zegoen tokiari deitzen ziotela.
Hirugarrena estoldaren gaineko zubia ere konpondu zela esaten dute eta gure balizko irudian
agertzen dena baieztatu egiten du.
Landaida dar Domingo Korrejidorearen entzutegiko eskribau
1652. urtea. Agiria, 5041.
Urkuluko burdinolaren zerrenda edo inbentarioa egin zenekoa, Hiriak eta Basabil eta Hormaetxe
dar Damianek izendatutako adituek zituzten hobekuntzak eta txarrekoagoak erabaki zezaten. Ondoko
zerrendan burdinolaren eraikuntza igarri daiteke.
Karguak; (Damiani ordaintzea zegokiona)
“ Halaber 5.476 marai .... hamabi urtean erabili izan duen ardatz nagusia zeinek berrogei urte irauten baitu
eta ehun dukat balio du.
Halaber 2.244 marai ..... puxoiaren ingude enborretariko bat apurtu eta gastatua dago eta azpiko harrien
eta ingude enborren erabilpena eta gastatu dituena gatik sei dukat txarrekoagoak.
Halaber 8,228 marai ...burdinolaren etxea aurrealdean, laba aldetik jausita eta ia ukondo bat okertuta
dago.
Halaber 1.700 marai.... hauspoetako enborrak zahar eta apurtzear daude eta lotia berria eta egokia da.
Halaber 2.050 marai..... aurreko inbentarioan errotaren gurpila ez zen azaldu, hala ere egun oso
zaharkitua dagoela esan behar.
Deskargoa; (Damianek bere aldetik izan zituen gastuak)
Halaber ..... 2.160 marai .... antapara nagusian .... 108 ukondo mandio (Azkueren hiztegian, “estacas gruesas
de los fosos”) bakoitzak hogei metro eta zerbitzuan daudenak.
Halaber 2.244 marai.... antapara honetako beste mandio guztiak sei dukat, zaharkituak zeudelako.
Halaber 1.232 marai .... 56 ukondo burruntziak (burdin barrak) heren bat, lan eginak zirelako .....
Halaber 6.092 marai ..... bost bustzarri, bakoitza lau ukondo eta erdikoa, gehi beste berri eta zahar batzuk.
Halaber 2.204 marai .... bakora guztiak (antapararen azpiko oholak) zaharkituak zeudelako.
Halaber 1.428 marai.... hogeita zortzi ukondo aldaxka (bigarren mailako oholak) esandako antaparakoak
eta ez zegoen ezer balio zuen besterik.
Halaber 1.785 marai..... hirurogeita hamar ukondo zingruina edo zinginarria (antapara azpian erabiltzen
ziren zutarriak, mota bereziko harria, uraren eraginari aurre egiten zion haietakoa) eta ez zegoen baliodu
gehiagorik. (badirudi Arrizuriagan holako harria dagoela)
Halaber 408 marai bi puntzoi
Halaber 204 marai ... beste sei puntzoi.
Halaber 3.400 marai ... antaparan egindako eskulana bertan egindako lan guztia berrogeita hamar
errealetan.
Halaber 1.020 marai .... mailu nagusiaren gurpilak azpian duen ubidea eta duen ohola eta beste guztia eta
hauspoen gurpilak azpian duen oholak ez duela ezer balio oso zaharkitua baitago.
Halaber 2.200 marai .... esandako burdinolako beheko antaparan zein hauspo eta errotarentzat erabiltzen
baita 110 ukondo mandio zaharkituak.
Halaber 240 marai .... hamabi ukondo burruntzi, herena emana dutenekoa.
Halaber 336 marai .... berrogeita bi ukondo burruntzi zaharrak.
Halaber 280 marai .... zortzi bustzarri bakoitza hiru erreal terdian.
Halaber 216 marai ..... berrogeita hamalau ukondo bagorasa (ohol mehea edo eskasa)
Halaber 170 marai ..... beheko antaparan nardaka bi (pertiga), bat sei ukondokoa eta bestea laukoa eta
esan zutenez hau beste zaharrekin batera sartzen zen.
Argi eta garbi ikasi dezakegun gauzetariko bat ondoko hau da, beheko antapara errotako eta
burdinolaren hauspoen gurpilak mugitzeko erabilia izan zela eta gainera bere ur maila jasotzeko ere
“pertigak” edo nardakak (zurrunak) erabiltzen zituztela, gerora ere honetaz entzungo dugu.
Urkulu burdinolaren zerrenda edo inbentarioa egin zenekoa.
Jarraian eta itzulpen partziala egingo dugu, goian baitago gehienbat kontu liburutik ateratakoa.
Hala ere zati batzuk eta industriaren ezagutzarako gehigarri bezala ondorengoa dakarzkigu.
93.327 maraitan baloratu zen Urkuluko burdinola mila seiehun eta berrogeigarren urtean Basabil
eta Hormaetxe dar Damiani alokatu zitzaionean.
Orain Basabil dar Damianek zazpi mila eta bostehun marai gabi-ardatz eta auspo ardatzaren
finkakoetan erabili zituela dio, beraz horren ondoren burdinolaren balioa 93. 327 marairena izango zen.
Alde batetik jakitera ematen diguna, gabi-ardatzaren balioa ehun dukatekoa zela eta bere
iraupena berrogei urtetakoa zela eta kasu honetan azkenengo urte bietan Basanbildarrak bere
erabiltzeagatik hogeita lau dukat ordaindu behar zituela. Ez genekien orain arte honela egiten zenik,
agian tratu berezia izan zitekeen edo azkenaldiko Hiriaren erabakia ikusirik beharbada gabi-ardatzaren
erabilera traketsa edo arduragabeak zekarren kaltearen ondorioa.
Urkuluko burdinolaren berezitasuna bestalde bere aprobetxamenduan zegoen, zeren eta gorago
esan da dugun bezala gorengo antapara edo Arteibai errekako urak biltzen zituena gabi-ardatza
mugitzeko zela baitakigu, jakina burdina lantzeko edo kolpez forma emateko ur indarra bazen ere,
bazeukan guztiz aprobetxatzeko beste sistema.
Demagun, mena laban zegoen bitartean eta gabi-ardatza geldirik zegoenean, goiko antaparak
gainezka egin ahal zuela argi dago ura eta saltoa arpelik galtzen zela, bada hori gerta ez zezan bazeukan
kanal bat eta hauspo-gurpila bizkortzen zuen ubide bat zeinek ura bertara bideratzen zuena eta ondorioz
lagungarri eta kontrolagarri gertatzen zena. Are gehiago eta ura soberan zegoenean edo alokatzaileak hala
uzte zuenean, nahiz eta abantaila burdinolarena zen, bere gogoa hala bazen errotari ura gehitzeko
albatetxo bat aipatzen du goiko antaparatik ere elikatzeko.
Hemen agiri honetan aipatzen duenez, txinbo bi zeuden goiko antaparan, bat gabi gurpileko
txifloia mugitzeko eta bestea hauspoen gurpil ardatza mugitzeko ubiderako balbula mugitzen zuena eta
Balizko irudi
honetan saiatu
gara goiko
agiriak erakusten
duena azaltzen,
azkenean honela
ez bazen antzeko
zerbait izan
behar, kontutan
izanik gaur egun
gelditzen diren
aztarnak ere
honetara
bideratzen
gaituela.
Eskuman ikus
daiteke behe
antapara, nola
errota eta
hauspoen
gurpilak
mugiarazten
zituen.
errotarentzat berriz albatetxoa.
Errotako tramankuluei buruz “surduskis” ere aipatzen du eta guk beste daturik ezean Zurduzkiak
bezala zurezko pieza batzuei deitzen diela ulertu behar dugula uzte dugu. Errotaren gurpil ardatzaren
finkatzeko erabiltzen zirenak hain zuzen, agian “kojinetearen” finkatzeko.
14. orria
Zubiaur dar Seberina Angela Etxabarri dar Damianen alarguna ere urte honetako Urtarrilak
hamabostean zendu zen eta Etxabarri dar Agustin Damianen sasi-semeak Seberinaren hilburukoa zabaldu
zezatela eskatzen dio korrejidoreari. Juan------------ Antonia
Zubiaur Agirre eta Ribas
Seberina
Zubiaur
Agirre eta Ribas
Santiagoko elizan hilobiratzea agintzen du bere aitaren gorpua zegoen hilobian.
Argi dago agiri honetan eta berak ere horrela aitortzen du, gaixotasunak jota hainbat denbora
zeramala eta noski bere senarra baino lehen zenduko zela uzte zuela. Horregatik hilburukoan bere agindu
guztiak senarrari zuzenduak ziren. Gerora eta Damian hilabete batzuk lehenago hil zenez bere burua
galdurik ez zuen hilburukoa berriztatu.
Frantzisko deunaren elizan, Arrigorriagako Madalena elizan eta beste zenbaitetan agintzen zuen
“Compludo”
deritzon burdinola,
Asturiasko lurraldean
oraindik ikusi
daitekeena. Beste
herri bateko irudia
hona ekarri badugu
ere esan beharra
dago, garai bateko
Euskal Herriko olen
eredu eginak zirela,
zenbait autorek esan
duten bezala.
Irudiaren
aurrealdean ikusten
duguna gabi-ardatza
dugu. Gurpila uraren
indarrez eragiten,
ardatzak “masuken”
bidez mailu kirtenari
eraginez beheratzean
ingudean ematen
duen kolpeak burdina
garbituz eta forma
emanez egiten zuen
lan, astuna zela ere
erakutsiz.
Hauspoek agirian
ikusten ditugu, baina
irudia egikeran horma
moztu zuen egileak
dena hobeto ikus
zezan.
Jantokia ere bazen
ikusten dugunez.
beragatik mezak eta beste elizkizunak egiteko, zerrenda luze bat hain zuzen ere.
Hamabost urte egin zituen Damianekin ezkonduta bere esanetan eta jakina hilburukoa egin zen
urtea kontutan. Bere esanetan Damianekin ezkondu zenean Aldanondo eta Agirre leinuko ondorengo zen
eta ondasun hauek egoera larrian zeuden, Damianek ezkontzara ekarri zuen diruak bai Agirre Zurbarango
dorrea eta bai Aldanondoko burdinolak konpondu zituen milaka dukat erabiliz. Hala ere ezkondu
zirenean Damiani agindu zion, heriotzak eramaten zuenean eta ondorengoren faltan erabilitako dirua
itzuliko ziola bere lotura gabeko ondasunekin (28.000 errealen aipamena egiten du Agirreko dorre eta
burdinolan, Aldanondoko etxea berriztatzen berriz 3.000 dukat eta Aldanondoko olatxuan beste 1.500
dukat).
Bestalde ikusten dugunez Zurbaran dorrea aipatzen du, beraz Bilboko dorretxe hau Zubiaur
abizenean zegoen garai honetan. Gogoratzen badugu Zamudio eta Zugasti dar Hordoñok bertako
alabarekin ezkondu zenean ez zuen lortu bereganatzea, emaztea seme-alabak izan baino lehen zendu
baitzen.
Bere aita (Senerinarena Angela) izan zen, Juan Zubiaurtarrak almoneda egin ei zuen etxeko
altzairuekin eta gehienak badirudi Damianek erosi zituela, halaber bere ahizpa zen Baleria Rafaelari
zegokiona ere Damianek berak ordaindu ei zion.
Argi eta garbi ikusten da nolako ezkontza izan zen, titulua edo noblezia eta dirua ezkondu zirela
hain zuzen, bestalde oso arrunta zena garaian. Aldiz gizonaren aldetik behintzat nahiko onartuak zeuden
ezkontzatik kanpoko haragizko harremanak, beraz maila guztietan ikusi dugunez honelako jarrera beste
ikuspuntutik begiratu beharra daukagu. Seberinak berak eskatu zion Damiani Rufina arrebaordea bere
aitaren sasi-alaba ezkontzeko ahaleginak egin zezala, hau da ezkonsaria ezarriz, senarra lortzeko bidean
gutxienez. Are gehiago beste Serafina bat sasi-alaba hau ere aipatzen du, kasuan berak ehun dukat
agintzen zizkiona.
95. orria
Gallartza dar Antonio Hiriko biztanleak Gallartza dar Thomasi dirua aurreratu zezala eskatu
zion, dukat biko urteko etekinarekin, ehun dukat kopuru printzipalekoaz (beraz, etekin hau ehuneko bian
oso merkea zen, agian bere sendikoa zelako edo eska egin zezakeen holako eskaera, baina ez gaitezen
engainatu hau ofizialki agirietan jartzen zena zen baina ez dakiguna bestea da, aurrezkia egitea
dirudunaren eskuetan zegoen eta apartekoa ere eskatuko ziola susmatzen dugu). Bestalde Antoniok eta
Margarita Gallartzako bere emazteak Hiriko kalean zeukaten etxea jarri zuten trabagarri.
105. orria 809. mikrofilma
Pedro ----------------- Rafaela
Sarrikolea eta Zubiaur eta Ribas eta
Zamudio Agirre
Maria Antonia
Sarrikolea
Bikoteak aipatzen duenez Bilboko Mikel deunaren kalean etxe batzuk zituzten eta Agustin
Zabala (“entellador”) teilatu egileari alokatzen zizkiotela, aipatzen dute non gorengo aretoa Etxebarri dar
Pedro larrugileari alokatua baitzuten.....
Ez dugu ahaztu behar Sarrikolea dar pertsonaia zeren eta Larrabetzutik alde egin arren ere lotura
ez zuelako galduko eta herriko historian oraindik zerikusia izango zuelako, bestalde bere ondasunak ere
han jarraitzen zuten.
115. orria
Taborga dar Fernandok errota zuen Loiun .... (“molino de Beicarrota” ..... 1.200 reales al año ..... alquila a
Diego de Bengoechea .... )
Ez dakigu nondik zetorkion Taborgatarrari ondasun hau baina pertsonaia hau ere jarraitu beharra
dugu, oraindik etorkizunean Larrabetzurekin zerikusia izango duelako.
Bestalde eta Beika abizeneko pertsonaiarekin Etxabarri dar Damianek ere bazituen harremanak,
agian horrek ere esan nahi du zer edo zer.
122. orria
Tabison eta Rekalde dar Jazinto Urtado eta Taborga dar Matheo hilburuorde edo testamentari
izendatuak zituen Damianek Ugalde dar Juan Agirre burdinoletako administratzailearekin kontuak
egiteko, beraz azkenengo bost urtetako kontuak aztertu beharra zuten harekin. Urte bi eta zortzi
hilabetetan Damianen kontura egin zuen lana Ugaldetarrak eta beste urte bi bazkidetzan.
Jarraian Ugalde dar Juani administratzaile zenean bere pentsu egindakoa:
64.988 erreal hartu zituen Damianengandik, 1.646. Azaroak 3 tik 1.649. Ekainak 24 arte
Gastuetan berriz, 64. 442 errealekoa, beraz Ugalde dar Juan 546 erreal zorretan suertatzen
zelarik. Tarte horretan Juanek onartzen du, hirurehun erreal balio zuen “paño” oihalezko soinekoa eman
ziola, gehi janaria eta oinetakoak, hala ere bere lana egin zuela eta esandako 546 errealak administratzaile
egin zuen denboragatik ematekotan gelditu ziren, beraz parra irten zitzaien.
Bazkidetza izan zuten urte bietan berriz Juanek Damianengandik hartu zuen dirua 82.343 erreal
izan ziren Ugalde dar Juan beraren liburuan ikus zitekeenez.
Hauetatik bazkidetzaren onean gastatu zituenak 82.024 erreal izan ziren beraz, 319 erreal
zorretan gelditzen zen Ugalde dar Juan.
Damianek Agirre eta Ribaseko lurretan zenbaiti ikatza egitearren ordaindu zieten 13.944 ikatz-
zama gatik lau erreal eta hamabi marai zama bakoitzeko beraz 60.697 erreal. Hauei 13.566 erreal kendu
behar zizkioten Juanek berak jarritakoak, 47.131 erreal ziren kargua.
Gehi 7.890 kintal mena gatik 3 marai ordaindu zituenak 12.305 erreal egiten zuten.
Gehi hauspo pareagatik zeintzuk Damianek egin baitzituen lau ohol berri erabiliz 1.570 erreal.
Gehi bazkidetza denboran gastatu ziren toberak gatik 935 erreal
Gehi Arragoetan errekaminatzen gastatu zen egurra zelata 1.113 erreal.
Gehi bazkidetzari hasi ziotenean zehar-olan zeuden 160 ikatz-zama, 696 erreal.
Gehi 1.077 kintal totxo luzatzea gatik Agirre burdinola nagusian egin zirenak 11 erreal kintaleko
Arandian Uribe dar Sebastianekin eta Aldanondon eta Abusun guztiz 20.652 erreal.
Gehi koipe eta hiltze Damianek ordaindutakoa, 1.429 erreal .
Gehi 900 erreal esandako Ugalde dar Juanek Biar dar Pedrorengandik hartu zuena Damian hil
ondoren bazkidetzaren kontuarentzat.
Gehi 1.867 erreal eta erdi 1.094 kintal mena burdinolan zeudenak uholdea gertatu zenean
bazkidetzaren erabilerarako, partea errekaminatua zegoelarik .
Gehi 100 erreal uraldi bi burdinolan geratzen zirenak bazkidetza hasi zenekoan.
Sua jartzeagatik 148 erreal.
Baba, garagar eta zenbait aparailu, mandoekin gastatu zena gatik, 319 erreal
Gehi ofizialei ordaindutako plazerajeak, 29.? erreal.
Gehi burdinaren pisatze eta ateratzea gatik 496 erreal.
Gehi menaren eramate eta burdinaren ekartzeak 45.? erreal.
Gehi denbora horretan erabili ziren kirtenak gatik, 19.? Erreal.
Burdina jartzeko urte bietako errenta, 180 erreal.
Hauspogileari konponketak egitearren 835 erreal.
Guztiz 173. 651 erreal
Ugaldetarrak bere deskargurako 1.360 kintal burdina saldu zirela esaten du 49 errealetan
kintaleko bataz beste beraz 164.640 errealetan, 9.011 erreal zorretan gertatzen zirelarik, Ugaldetarrak
Damianen ondorengoei 4.505 erreal ordaindu behar zizkiotenak.
Gehi 319 lehendik zor zituenak
Gehi 394 ikatz-zama Damian zendu ondoren eraman zituenak 910 erreal.
Gehi Agirreko basozainak aitortu zituen 1.785 erreal egurretan Ugaldetarrak errematatuak
zituenak Agirreko basoetan erreal eta erdi zama bakoitza.
Gehi 1.100 erreal zenduarengandik errematatu zituenak Arrigorriagan.
642 errealen balioko ikatza (hiru erreal zamako) Orozkoko Ribaseko basoetatik ekarri zituenak.
Guztiz, 9.262 errealen zorretan gelditzen da.
Ugalde dar Juanek deskarguan 170 erreal bederatzi hilabetetan Damianen hilobian jarritako ogia
zelata.
Beraz, 9.092 erreal zorretan eta Damianen ondorengoei ordaindu behar ziena.
127. orria
Gallartza dar Thomas herriko (Pinuape edo Pinuagako) larrutegiko nagusia bere negozioan
jarraitzen zuen, oraingoan Lotina dar Domingori larru batzuk saltzen zizkionekoa eta agirian hark zituen
zorrak aipatzen zituen.
128. orria
Hala nola Domingo Larrasuria ere Thomas Larrabetzuko Hiriko larrugilearekin sorretan zegoen.
Oraingoan hogeita hamar larru aipatzen ziren bi mila berrehun eta hogei errealen balioaz, hirurogeita
hamalau erreal larru bakoitza....
137. orria
Pedro Bear’ ek Taborga dar Matheori (Begoñako eta Bilbo Hiriko Biztanle) etxea eta barruko
ondasunak eskuratzen zizkion esanez: berak alokatua eduki zuela Somerako kantoian zegoen etxeko
solairu printzipala, zeinek Etxabarri dar Matheo eta bere emaztea izan zen Herkinigo dar Mari Otxoarena,
bere aitaita eta amamarena izan baitziren ...... Etxabarri dar Damianena ..... guztiz hamasei giltza eman
zizkion ....
Agiri honetan ikasi dezakeguna zera da, etxeko ateak gutxienez hamasei zirela, solairu bat
bakarra izateko hainbat ate dun etxebizitza. Baina are gehiago, guztiak bere giltzarekin. Etxeak bazuen
zer gorde dirudienez, hala ere garaian bazen ostuko ote ziotenaren beldurra.
138. orria
Bilbo Hirian ..... 1.652. urtean ... Helexaga dar Pedro Garzia Medel eta Zeledon Larrabetzuko
Elizaldekoa, Elexaga dar Martin Garzia bere aitaginarreba Elexaga baserriko ugazaba zenak sortu zuen
kapilautza eta baserriko jaun eta jabe izan zenaren patroi zen honek bere burua aurkeztu zuen esanez:
Pinuaga edo
Pinuape etxea.
Ez da hau
izango ziur aski
larrugintzan ibili
zireneko etxea
baizik eta haren
desagertzean
egindakoa, baina
hala ere garaia
aditzera ematen
duena eta
susmatzen
genuenez gaur
egun desagertua
duguna.
Hemen jarri
dugu
etorkizunean ere
irudiren bat gera
zedin, nolabait
iraun zezan.
Elexaga dar Martin Garzia bere aitaginarreba izan zenak, Astobiza dar Juan eskribauaren aurrean eman
zuen hilburukoan ... 1.638. ean perpetual eta kapilautza sortzeko agindua eman zuen bere arima eta
Elexaga dar Angela bere emaztearena gatik Medel eta Zeledon elizan non hilobiratuak baitzeuden .... 52
meza urtean bere hilobiaren gainean ... hiru erreal meza bakoitzeko .... hirurehun dukaten kopuru
printzipaleko dirutzaz .... eta lehenengo kapilau bezala Askarraga dar Domingo bere loba izendatu zuen
.... betiko kapilautzaren patroi Elexaga baserriko ugazabek izango zirelarik ... Matin Garzia---------- Angela
Elexaga Elexaga
...........---------------- Pedro Garzia
Elexaga Elexaga
Ikusten dugunez Pedro zenaren jatorria oso zaila zaigu igartzea, berez baserria ospedun etxea
bazen, kanpotik etorria izan arren etxearen toponimoak emango zion betirako nortasuna aurrerantzean.
Beraz abizenak sortu aurretik honela zelakoan gaude eta hori ikusten dugu kasu guztietan.
142. orria
Pedro Bihar Belasko zen Somerako etxearen alokatzaile.... Damianek ahoz soilik egindako
alokatzea hain zuzen ....
Elexaga
baserria, hor
duen itxura ia
berbera izango
zuen 1.652. ean
Aldiz bere
atarian ikusten
dena zeharo
beste garai
bateko eredu,
kontrastea hain
zuzen.
Hemen ere
badaude
bizileku
birentzat
banatua izan
zeneko astarnak.
Elexaga baserriaren
ondoko beste etxe
batek (Emetikoa
deritzotena), ez hain
zaharra ematen duenak,
bere atariko hegaleko
hormako harri batek
gurutze hau erakusten
du eta argi dago etxe
horretako ezaugarri ez
zela, zeren eta bertan
kokatzeko zatitua izan
baitzen, zakarki moztua
nunbait. Erresago
ematen zaigu
pentsatzea baselizako
harriren bat izandakoa
zela.
177. orria Sarrikolea dar Pedrok errentan jarri zuen bere eta bere emaztearen etxe bat, Mikel deunaren
kalean, Bilboko Areatzan ..... “a Juan De Asteiza cordelero” .... beraien beste etxe batzuen ondoan zegoen
etxetxoa ....
179. orria
Sarrikolea dar Pedrok beste areto bat bere dendarekin alokatu zion kale horretan Elexaga dar
Domingori “ maestro entellador ....” , ez dugu zalantzarik teila jartzaile hau ere jatorriz Larrabetzukoa zela,
ezinezkoa zaigu herritarren arteko lotura alde batera utzi, beti datorkigu daturen bat gogoraraztera,
bestalde oso normala egiten zaigu Bilbo bezalako Hiri handi batetan herritarrek bere babesa herrikideen
artean bilatzea.
Sarrikoleatarrak beste solairu batzuk alokatzen ditu, argi dago Damianen heriotzaren ondoren
jabe egin zela.
Elexaga dar Domingo, Landaida dar Domingoren eskribautzan.
Elexaga dar hau eskribauaren hurbileko bihurtu zen, zeren eta lekuko bezala sinatzen ikus
dezakegu, agian morroi (ikasle) bezala zuen, hara herrikidea hau ere...
229. orria Josepha--------- Sebastian
Berriz Billarreal Arizeta
Ganboa +
“ ... Viuda que fue de Sebastian .... a pagar a Domingo de Serendieta sastre ... dos mill y quatrocientos rreales en
fierro sotil .... entregados en la renteria desta Villa por el dia de carnestolendas (carnaval) ....”
Hona ekarri badugu, jakina Bernardo injineruaren gurasoak izan zirelako izan da. Burdinola eta
erroten inguruan ikerketa sakonenak egin zituena hain zuzen.
272. orria “ Taborga eta Begoña dar Mateo .... Begoñako etxe eta izen bereko leinu-etxekoa .... Begoñan ....
errege gure Jaunarengandik eta bere izenean Urduñako Ziutateko aduanako administratzailearengandik
125.000 marai hartu eta eskuratzeke zuen Apirilean betetzen zen lehenengo herena ..... zor didatena
neure aita izan zen Taborga dar Fernandorengan ateratako herri diru saria .... 370.000 maraikoa aduana
horretako Gastelako itsas hamarrena zelata ....”
Ikusten denez Taborga dar hau, Etxabarritarren ondorengoa, benetan aberatsa zen. Erregeren
aldetik Urduñako aduanan biltzen ziren zergetatik diru multzoa eskuratzen zuen.
297. orria
Gallartza dar Thomasek bere hartan jarraitzen zuen larrugintzan .... 1.200 errealeko ordain agiria
ematen dio Bilboko zapatagile bati larrutan ...
305. orria
Maria Ibañez--------- Rodrigo
Mugaburu Herkinigo
Rodrigo
Herkinigo... abokatua... Bilbon
343- orria
Esana daukagu, batez ere leinu-etxeko sendietan ezinezkoa zela elizgizona falta eta Taborga
Etxabarri leinu-etxean, nola ez bazegoen eta San Antoneko apaiz eta errektorea Taborga eta Etxabarri dar
Juan Bautista hain zuzen..... Mari Goikoa Morgako Pedroren alabak harengana jo zuen Katalinaga dar
Pedrok ezkontza hitza emana ziola eta haragikeriaz ezagutu zuela eta ....
Holakoetan apaiz boteredunarengan jotzen zuten ... honek ordezkoa (dirua hain zuzen) lortu
zezan, jakina boteredun elizgizona izanik nahiko argi zegoen zerbait lortzekotan berak lortuko zuela.
347. orria
Garaian Bizkaiko Jaurerriko korrejidore Armendariz dar Juan Torrezek jarraitzen zuen.
352. orria Gogoratzen badugu Burgoatarrek bazuten sendian eskribautzan izandakoak, oraingo agiri
honetan Larrabetzu ez badu aipatzen ere Landaidarengana etorri bazen pentsa dezakegu bere jatorria
susma dezakegula .... Burgoa dar Juan Antonio abokatua zen Artekalen etxe bat alokatzen zuena ...
Antonio Arteaga eta Zamudio Kalatrabako ordenaren zalduna eta Mari Bustinza bere alarguna.
Arteagatarra zendu zenean Bustinza dar bere emazteak Landaida dar Domingorengana jo zuen
berengan zen jabegoa zuzendu nahian, Araban, Arrasaten eta hainbat tokitan.
368. orria
“ En la Villa de Vilvao a veinte y un dias del mes de Dizienbre de mill y seiscienttos y cinquenta y dos años ante mi
el presente escrivano .... parecio presente un hombre que se dixo llamar Mathew Webe y que hera de nacion Yngles y maestre
de un nabio nombrado “Retorno de Quirsal” que estava en la baya de fuera de el agua de Portugalete con trescientas personas
y entre ellos doscienttos y cinquenta soldaos que abian benido para el servicio del rei nuestro señor de la ciudad de Gatafurdia
del reino de Yrlanda con horden para que bayan a los puertos de San Sebastian y el Pasaje y por no tener bitualla ni
bastimentos para la dha gente ni dinero con que comprarlos havia benido a esta dha Villa a buscar socorro entre la gente de la
dha nacion Yrlandesa para que se le diese alguna cantidad de dineros y bastimentos con que los hubiese de pagar en
qualquiera de los otros puertos de San Sebastian o el Pasaje y Francisco Boquin mercader Yrlandes residente en esta Villa de
Vilvao le havia dado y prestado para el dho efecto mill reales de plata ..... y declaro que hazia la dha obligacion asi en lengua
ynglesa que lo dieron a entender los dhos testigos como tanbien en lengua castellana en quanto a la sustancia e intervencion
ansimismo del padre fray Anttonio del Rosario de la orden de Santo Domingo y los dhos testigos .....”
Zer egiten zuen gudaroste honek inguru honetan? Agian beste iskanbila historikoak begiratuz
igarriko dugu.
370. orria Ibarrola errota Derion .... noski errota bakarrik izan zitekeen agiri honetan datorkiguna baina
izenak burdinola erakusten du ... Bilboko Hiriko Aiala dar Mari Hortizena zen eta Dorretxeko Pedrori
alokatzen zion.
371. orria
Valladolid´eko goi-auzitegi Bizkaiko Aretoko epaile nagusiak emandako aginduan Basabil eta
Hormaetxe dar Damian giltzaperatzekoa zen agirian ikus daitekeenez. Goitia dar Martinek zihoenez
Damian eta Frantzisko aita semeen aurka egin zuen salaketan Damianen kartzelaratzea eskatzen du.
Hurrengo agiriak eta Damian Preso zegoela aipatzen eta bere aitorpena ematen du. Madalena
Goitia dar Martinen alaba hiltzeagatik izan zuten espetxeratze agindua eta igarotako urtean gertatu zen.
Damianen esanetan Frantziskok bere emazte zen Madalena hil egin zuen Lezama dar Diegorekin
haragikeriatan aurkitu zuelako. Gertakizuna oso entzutea izan zen Jaurerri guztian agirian esaten denez.
Madalenaren izena Iraindu zuela eta Damian preso egin zuten Urduñan. Bitxia da berak aitortzen zuena
zeren eta agindua zegoela jakin zuenean, bere gogoa Abandoko Jaurerriko espetxean aurkeztea izan zela
eta jarraian galderei erantzuten zion.
Bere esanetan hirurogeita lau urteko adinekoa eta bere burdinola eta etxaldetik bizi zela
aitortzen zuen. Jarraian esaten zuen Madriden Lezama dar Diegoren aurka epaile ikertzaile bat eskatzen
zelarik jakin zuen nola bera eta bere seme Frantziskoren aurka espetxeratze agindua zegoela eta nola bera
entzun gabe hamar urteko atzerriratzera gaitzetsi zutela jakin zuenean, bere burua defenditzera etortzea
erabaki zuen eta Urduñara iriztean atxilotu egin zuten. Berak ez zuela iraindu Madalena herrena,
alderantziz bere alaba izango balitz maite izan zuela eta esan zuena bere seme Frantziskok Gabonetako
hirugarren basko egunean esan zion Lezama dar Diegorekin arrapatu zuela bere Hormaetxe baserriko
atarian eta horregatik hil zuela bere emaztea, aitortzaile honek ez baitzuen jakin ere. Jakin izan bazuen
Diegoren heriotza eragotzi zuen bezala Madalenarena ere egingo zuelako.
Bere aldeko fidatzaileak ezarri ondoren bazirudien epaiaz libratu zela, bere semea berriz ez zela
gehiago ikusi esango genuke. Baina horretarako zegoen Ameriketarako irteera. Gainera zirudienez
Bizkaitik edo Euskal Herritik kanpo, hemengo epaiketetatik libratzea erreza zela.
Hala ere gure iritziz Damian honen izaera nahiko zalantzazkoa zen, gogoratzen badugu
Larrabetzutik Lezamarantz zetozela burdinoletako langile batekin izan zuen iskanbila. Izaera Bizia
behintzat.
1652. urteko Otsailak 10
Domingo------ Maria; Juan; Francisco Baltasar ; Angela------ Diego
Berganzo Okariz Okariz Okariz Okariz Herkinigo
(errege kontseiluko eta Zugasti
abokatua ) +
Beste Herkinigo eta Zugasti dar bat Bilbon errotua hau ere eta hona ekarri badugu nolabait
esangura den Bilboko eraketa nolakoa izan zen adieraztearren da. Hiriaren arrakastak alboko herrien
biztanleak erakarri zituen eta handitasuna eratu. Ondoko herriak Hiriburu bihurtua zegoena elikatu egiten
zuten. Bertan zegoen merkataritzak eta untzigintzak erakartzen zuen beste edonongo biztanleria.
Martxoak 10 “..... parecio presente don Antonio de San Martin Zamudio vecino de la dha villa y del valle de Gordejuela y en virtud del
poder de su sª del señor don Diego Sarmiento y Sotomayor conde de Gondomar Marques de Montalbo vecino de la ciudad de
Cordoba su fecha del dho poder en la villa de Madrid Septienbre de 1.650 ante Tomas de Belasco Banga .... recibido de Pedro
Garcia de Zavalla y Cadalso, Don Rodrigo de Goitia, Iñigo Perez de Zavalla y Cadalso y Sebastian de Zandoica vecinos de la
Anteiglesia de Zamudio 300 ducados ... arrendatarios de todas las ferrerias, molinos, montazgos, casas y caserias y diezmos
pertenecientes a las casas torres y solares de Zamudio y Zugasti...”
Emana dugu sendi printzipal honen zuhaitza eta ikus dezakegu bertan nola zetorkion Gondomar
konde honi Zamudio eta Zugasti leinu-etxeen ondasuna. Zamudioko etxe eta burdinolen alokatzea 300
dukat urteko.
Martxoak 24
Maria-------------------- Juan
Abona eta Astobiza
Galbarriartu
Maria Saez; Maria; Pedro ;
Astobiza
Abona eta Galbarriartu dar Mariak Abona baserriko etxeari Zamudioko elizan zegokion hilobian
lurperatzeko eskatzen zuen bere hilburukoan. Astobiza dar Juan hau beste eskribauaren semea zen ala ez
aurrerantzean jakingo dugu agiri honetan ez baitu argitzen.
Maiatzak 22
Badakigu beheko hauek zirela Bernardo Villareal Berriz injineruaren gurasoak “Maquinas
hidraulicas de molinos y herrerias y gobierno de los montes de Vizcaya” liburua idatzi zuena.. 1.670. urtean jaioa
zen, beraz beko zuhaitza egin dugu.
Beste zenbait aldiz aipatu badugu ere, merezi du honetan gogoraraztea, bera izan zela Euskal
Herrian lehen aldiz zientifikoki burdinolen, erroten eta zuhaizti landatzea eman zuena. Berak behintzat
beste era batera ikusi zituen lan haiek.
Pedro -------------- ..........
Villarreal ..........
Arizeta
Pedro; Sebastian -------------------- Josefa
Villarreal Villarreal Berriz Berriz eta
Arizeta Ganboa Ganboa
(lizentziatua
abade eta benefiziadua Pedro Bernardo------- Maria Rosa
Inkisizioko komisarioa) Villareal Berriz Bengolea
eta Ganboa eta Gizaburuaga
(Bengolea dorreko anderea)
Maitzak 24
Juan ------------------ Maria Perez
Susunaga eta Bolibar
Bolivar behekoa
Juan
Bolibar eta Susunaga, alde sortu zuten zentsoa eta zordunak beheko bikotea zirelarik.
Pedro Hortiz-------------- Maria
Uribe Aretxabala
Zentso hau Migel Ugarte eta bere lehengusua zen Burgoa dar Juan Perez zenduari traspasatu
zioten eta Garai dar Mari Otxoa izekoak Juan Perez zendua zenez Burgoa dar Antoniori utzi zion. Agiriak
argi ez badu azaltzen ere badirudi Migel eta Juan Perez lehengusuak zirela eta Ugarte dar hau Mari Otxoa
Garaikoaren senar ohia.
(Ugartetarra ere Bilboko merkatari ospetsua)
Maiatzak 25
Bestalde eta denak senitarteko eta merkatariak, bai eta eskribau honen ahaidekoak ere. Antonio----------- Maria Beatriz
Xarabeitia Burgoa
Burgoa dar Maria Otxoa .... Askaoko Gurutze lekaimetxean egon zen baina bere osasuna ez zela
oso ona eta irten egin zen eta aurrerantzean goiko bikotearekin bizi izan zen zendu arte eta bere koinatu
zen Burgoa dar Juan Antoniorekin batera Artekalen etxe baten ondorengo egin ziren.
Xarabeitia dar Antonio izango zen aurrerantzean Burgoa dar sendiaren Larrabetzuko ondasunen
jabe, gerora ikusiko dugunez.
Ekainak 5
Antonia -------------- Rodrigo ------------ Maria Ibañez
Astunduaga Herkinigo Mugaburu
Mari Otxoa --------------------------------------- Rodrigo
Herkinigo Isuskiza
Herkinigo dar Mari Otxoak, bere aitaren bigarren ezkontzako Mari Ibañez andereari Tenderia
kaleko etxe batzuk alokatu zizkion Santiago elizaren (kanposantuaren) aurrean hain zuzen. Hauek ere
Larrabetzuar jatorrizkoan izan arren ez dute zer ikusirik beste Herkinigo dar Mari Otxoarekin, jadanik
zendua baitzen.
Ekainak 20
Barrenetxe dar Martinek (agian Herkinkon etxea egin zuena, Aurre etxea) Olabarri Lezamako
burdinolan hornitzaile zen Iraragorri dar Juan Bautistari ikatza saldu zion, berrehun zama Olabarrin
bertan jarriak gabon egunerako eskuratuak. Horretarako zortziehun erreal aurreratu zizkion.
Olivares dukearen errege keriak.
Zandoika dar Maria Saez Xarabeitia dar Pedroren alarguna eta Zandoika dar Sebastianen ama .......
Agiri honetan agertzen zaigun ... ” .... prematicas de la baja del bellon en que la moneda de ocho marabedis se vaje y reduzca a dos maravedis que es
su valor intrinseco del metal y dispone que las pagas echas cuatro dias antes dela publicacion no seran validas .......”
Gaztelako erregek bere gudarosteetan behar zuen dirutzak ekarritako beherapena jasan zuen
beloiak, ezinezkoa zen hainbeste guda eta gudaroste mantentzea eta bere aholkulariak ere erregekerian
baitzebilen ezen besterik espero.
Irailak 16
Legina eta Uribe dar Pedro gaztea (25 urtetik beherakoa) eta bere emaztea Olea eta Lezama dar
Isabelen izenean Astobiza dar Juanen aurrean eta Armoza eta Gallarza dar Domingo Larrabetzuko
biztanlea eta Asuaga dar Juan Bautista Elizaldekoa eta aitortzen zuen bezala hamazortzi urtekoa zena,
baina bere askatasunarekin (bere adin askatasuna eskatua zuen lehenagotik, ohizkoa ez bazen ere eman
ziotelarik), Lezama dar Errodrigori ehun dukaten aurrezkia eskatu zizkioten. Hamazortzi urteko gazteak
ezin zuen holakorik egin, baina bera Asuaga dar Domingo abadearen semea zerbait desberdina zen.
Azaroak 5
Asuaga dar Juan Bautistak Gaztelu dar Domingorengandik eskuratu nahi zuen ... bere aita izan
zen Domingo abadeak beretzat utzitakoa .... Korrejidorearen aginduz ....
Gaztelu dar abadea zen adineratzean aitak utzitakoa eskuratu behar ziona, baina hark ez zuen
nahi.
4650. agiria
Xarabeitia dar Juan Martinez eskribauaren agirietatik. Otsailak 1
Ezkontza kontratua. Maria Lopez ---------------- Joan Joan --------------- Maria Saez
Ibarra Hormaetxe Gojenetxe Maurika
Pedro----------------------------------- Maria Saez
Hormaetxe Gojenetxe
Denak Derioko biztanleak. Baina senarraren aldetik Lezamakoak eta agian emaztearenetik
Larrabetzukoak.
Otsailak 10
Ordainagiria. Angela ---------- Diego
Ocariz Herkinigo eta
Zugasti
+
Larrabetzu arrak ezinbestean, herrikoen arteko harremana ezin ahaztekoa dela errepikatzea
beharrezkoa ikusten dugu. Gaur egun guk aipatzen dugun lotira eta Bilbo Hiria argiro beste jardunean
murgildurik ez litzake ulertzekoa.
Martxoak 1
Juan ----------- Franziska
Larrabe Gallarza
eta Zugasti
Frantziska hau Zugastitarren bigarren adarreko sendikoa zen. Bestalde Gallartza dar Rodrigo
Martinezen alaba izan zitekeen. Zugasti dar Rodrigo eskribauaren alabarekin ezkondu ei zen Gallartza
dar eskribaua eta Larrabetzun gelditu zen Zugasti dar bakarrena suertatu zena. Besteek ezkontzaz alde
egin zuten.
Martxoak 2
“Pedro de Villarreal Ariceta comisario del santo oficio ...... (inkisizioa) Pago a Juan de Aguirre maestro cantero por el reparo del arco principal de la puerta de la torre de Olloqui sita en la
Tenderia desta Villa .....(Bilbo) .. adminstrador de los bienes de Catalina de Olloqui Uarte vecina de Cicilia (Sicilia) baronesa
de Pepelo ....”
Zergatik egiten ziren hainbat kasutan arduradun elizgizonak?. Argi dago printzipioz fidagarriak
izan behar zuten, gero dakigunez bere interesak zaintzen erabiltzen baitzuten denbora ia guztia. Gorago
ere esana dugunez ofizioa zen eta ez espiritualki betetzeko baizik eta handikien sendiko ondorengotza
tokatzen ez zitzaien semeentzat. Emakumezkoek ere lekaime etxeetan sartzerakoan ezkonsari antzekoa
hartzen zutelarik, beraz lekaime etxea aberastu eta prestatzaile bankua bihurtzen zuen. Elizak eraiki zuen
sistema nahiko onuragarri suertatu zitzaion.
Martxoak 2
Eskakizuna:
Goitia dar Martinek Olaburiaga (edo Olaboniaga) errota eta burdinola errentatzea eskatu zien
Zaballa eta Kadalso dar Pedro Garzia, Goitia dar Rodrigo eta Zaballa eta Kadalso dar Inigo Perezi. Hiru
hauek Zamudio Zugastiren ondasunen errentadore ziren eta beraiei zegokien Olaburiaga alokatzearena.
Oraindik aurrerantzean beste berri gehiago ere izango dugu hauetaz.
Martxoak 9
Sarmiento Acuña eta Sotomayor dar Diego, Gondomar kondea eta Montalboko markesari
errentadoreek 300 dukat ordaindu zioten urte honetan errenta bezala. Hala ere gure uztez hemen ez dago
errenta guztia, urtean errenta kopurua milatik gorako baitzen, beraz Zamudioko ondasuetaz bakarrik ari
ziren eta administratzaileek ere bere partea zuten, hau da beraiek erabiltzen zituzten ondasunek nahiko
merke. Bestalde Cordona biz zela aipatzen du kontea eta egitan Zugasti-Zamudio leinuaren ondorengoa
bere emaztea zen.
Maiatzak 13
“...... arrendatarios de las ferrerias de Arteaga y Aresti .. Pedro Garcia de Zaballa y Cadalso, don Rodrigo de Goitia,
Ynigo Perez de Zaballa y Cadalso y Sebastian de Zandoica .... cien tablas de mandios para las anteparas .... largura de tres
codos y medio la tercia parte y la otra tercia de tres codos ... y en anchura 2/3 de codo .... seis tablas dellas an de ser de seis
codos .... precio de un real cada codo ..... que las tablas de los lados de los robles de que se hicieren las dhas tablas no han de
ser de probecho ni an de entrar en el numero de las cien tablas de mandios que an de ser linpios y sin mancha ni agrabio
alguno ....”
Hemen dugu goikoaren azalpena, burdinolen konponketak aitzaki bezala erabiliz Gondomar
kondeari ordaindu behar zitzaiena beherapenaz egiten zuten. Gutxienez gastuak handitzeko aukeraz,
bestalde jakina burdinolek matxurarik bazutela, baina komenigarri ere bai ugazaba urrun bizitzea.
Adituak administratzaileak, beraz etekina ere beraientzat. Dena dela ugazabek ere ez zuten gehiago
merezi, ondasunak aspaldi etekinen sortzaile soilik baitzituzten. Burdinolek behar zuten sistema berrien
eraginkor izan beharrean hiltzaile bihurtu ziren, beraien interesak beste Gaztelako erreinuen tokitan
ezarriz.
Maiatzak 25
Juan Perez -------------------------------- Maria Iniguez
Burgoa Mendia
Antonio ---------- Maria Beatriz ; Juan Antonio; Mari Otxoa
Jarabeitia Burgoa Burgoa Burgoa
Burgoa dar Mari Otxoa Askaoko Santa Gurutze lekaimetxean zegoen baina bere osasuna zelata
irten egin zuen.
Hor dugu berriz ere eskribauen arteko lotura, Burgoa dar Maria Beatriz Burgoa dar Juan Perez
eskribauaren alaba Xarabeitia dar Juan Martinez eskribauaren seme Antoniorekin ezkonduta. Gainera
Antonio hau ere legegizon ikasketak egindakoa zen nahiz eta eskribautzari ekin ez bazion ere. Gorago
esan dugun lez Berresonagako ondorengo egingo zen aurrerantzean.
Ekainak 20 “.... nola ni Barrenetxeko Martin Iraragorri dar Juan Bautistari berrehun ikatz zama eskuratzera
behartzen naizen Gabon egunerako .... zama bakoitza lau errealetan ..... Olabarria Lezamako burdinola
nagusian ....”
Holakoak hainbat agertzen dira. Baserritarren aberastasuna gehienbat horretan zegoen eta ikatza
egiteko egurra berea ez bazen ere ondorengo ez zirenentzat irteera ikatza egiten. Beti ere demagun
hainbat aldiz egingo zela tratua baina eskribauaren artekotasuna zeharkatuz, zeren eta eskriturak balio
zuena aurreratzen zuten.
Uztailak 1
“... Maria Saez de Zandoica viuda lexitima de Pedro de Xarabeitiua y madre de Sebastian de Xarabeitia mi hijo
digo que ayer dia lunes primero de Julio como a las dos horas de la tarde se publico en esta Villa la prematica real de su
magestad de la vaja del bellon en que la moneda de ocho marabedis se vaje y reduce a dos maravedis que es su valor intriseco
del metal y dispone la dha prematica que las pagas echas quatro dias antes de la publicacion no sean validas ni relevantes
salbo al precio de conpra y venta echas de contado ....”
Holako egoerak arazoak sortzen zituen, ordainketak batzuen kaltetan eta besteen onbidean
zirelako, horregatik kaltea zerbait moteltzearren lau egunen tartea agintzen zuten, informazioa lehendik
zeukatenak ez zitezen aprobetxatu. Halere informazioaren jabe egin ahal zirenek ez zuten arazorik bere
egiteko.
Urriak 16 Pedro ------------------ Isabel
Legina Uribe Olea Lezama
(gaztea)
“.... eta Armoza dar Domingo Gallartzakoa (Armoza baserria eta Gallartzagoitia baserriaren
ugazaba, Gallartzagoitia Larrabetzun) Larrabetzuko Hiriko biztanlea eta Asuaga dar Juan Bautista
(Asuaga dar abadearen semea) Elizalde eta Bilbo Hiriko biztanlea, aitortzen dudanez hamazortzi urtekoa
baina ni neronen jabe fidatzaile bezala ..... Urteko bost dukaten zentsoa saltzen diogu Lezama dar
Rodrigori (100 dukat printzipala) .... Legina-erdiko etxea hipotekatuz. Nolatan agertzen zaizkigu Juan
Bautista edo Domingo Armoza dar Legina- erdiko ugazaba?, aurrerantzean ikusi behar.
Errodrigo hau Lezama eta Etxebarriko biztanle bezala agertzen zaigu. Bera izatez Larrabetzukoa
zen eta Lezamako dorreko Julianaren semea, baina bere ama ere Larrabetzuko biztanle bezala agertzen
da.
Azaroak 5
Asuaga dar Juan Bautista garai honetan Larrabetzuko biztanle zen eta bere hartan jarraitzen zuen
aita zenaren (Asuaga abadea) ondasunetatik berrehun eta hirurogeita lau erreal eskuratu nahian eta
horretarako eskumena eman zion Helorriaga dar Pedro Korrejimendua auzi kudeatzaileari, Gazteluko
Domingorengandik eskuratu behar zituenak hain zuzen. Gogoratzen badugu Asuaga dar Domingok bere
ondasunen kudeatzaile bezala utzi zituen Goikoolea dar Jazinto eta Domingo Gaztelukoa.
Azaroak 18
“...Marina Amezaga de Meñaca .... cobrar de Martin de Burgoa natural frances maestro texero que por mal nonbre
le llaman “echiricon” y de Mariana natural provinciana su mujer ........”
Hemen Burgoa dar Martin Frantziar bezala ageri zaigu, baina tamalez ez dugu beste azalpenik,
jakinik bestalde, Larrabetzutar ondorengoa izan zitekeela.
Ondokoa Labairu historia zalearen idazkietatik ateratakoa dugu. “ .... Tratose este año .... se recivio una cedula que trataba de los requisitos en suerte para rectores del colegio mayor
de San Ildefonso, de Alcala de Henares, en lo qual el Señorio tenia un voto al efecto: ..... “
Agian Larrabetzutik edo Larrabetzuar batzuen ikasketak egiten bertara joan zirenekoak azaltzen
du bertan Jaurerriak zuen botoa. “ ....y en la eleccion de nuevos diputados salieron nombrados por el bando Oñacino don Juan Antonio de Basurtoy
Echevarria, primer diputado ; segundo, don Juan Perez de Busturia. Por la parcialidad Ganboina, primero, don Pedro de
Sarricolea y Zamudio, y segundo, don Francisco de Munibe....”
Sarrikolea eta Zamudio dar Pedro, beste Domingo eta Pedroren seme eta iloba zena Bizkaiko
diputatu izendatua, beraz xarmadun pertsonaia.
“ .. Aunque se sostenia la guerra con Francia, suplico en este año el Señorio a su magestad autorizase que por la
pobreza de la tierra pudiesen traer todo el genero de bastimentos los nautas y mercaderes de tierra de Labort, a condicion de
llevar en retorno la tercera parte del valor de las mercancias traidas en hierro y otros frutos del pais, sin que los corsarios
españoles pudiesen impedir este trafico.
En otra del 24 de Enero del nuevo año de 1653, habiendo llegado la facultad suplicada para el comerciocon Labort
por dos años, se nombro a don Tomas de Saracha por diputado, en nombre de Bizcaya, para ajustar este tratado comercial con
los municipios y mercaders labortanos....”
Noski gosea zegoen Jaurerrian, zergaren gehiketa eta soldadutzan joandakoen marinel eta beste
ez zuten aukera handirik ematen bertoko garapenari.
Bestalde janariaren trukean betiko gaia erabili zuten Jaurerrikoek, burdina hain zuzen. Gaur
egun ahaztu nahi badugu ere gosea zen protagonista eta eskerrak burdinolen lanari jatekoa zetorkigun, ez
dauka ordea Jaurerriak burdinolen oroigarri askorik.
Historia ere nolabait nahastua, zeren eta burdinola bakarra geratzen zaigu erakusgai, El
Pobal´koa eta ez genuke esango bera denik esaugarriena.