asmakizunak
-
Upload
josemi-nanclares -
Category
Education
-
view
15.366 -
download
8
description
Transcript of asmakizunak
Ttakun-ttakun,
ttaka-ttaka,
ttuku-ttun;
lehenengo soinu,
gero oihartzun.
Pentsa eta erantzun!
Etxean edukitzeko zikinegia, besoetan hartzeko lodiegia;guk berari pentsua,berak guri haragia.Ezetz igarri animalia! 2. Zikloa
Gaua bezain beltza,buruaren estalkiaeta ez da aterkia.
Ateri bada, makulu;euria bada, aterpe.Zer ote?
Gorputz meharra dauka,luzexka eta zuria;burua sutan badu,bere oparia, argia.
Zerura joan, eztanda egineta hamaika koloretandesegin.Ezetz jakin!
Dilin egin, dalan hegan, Eliz dorreko kanpandorrean.
Tripandi kaskarina,lanbidez ikazkina;nor dela eta nor dela,pipa hortzean duela?
Gogorra zein biguna,
biguna zein gogorra,
gabonetan jaten dugu
gurean barra-barra.
Mi, fa, sol, si:motxila musikari;do, la, re, do:aurrean jotzeko.
Lau dira guztira
eta laurak
urtearen barruan
bizi dira.
Kutxa borobila,
larruzko opila,
makilaz jotzen naute
urratzen nauten arte.
Bi beso luze dituen
egurrezko kutxa;
kutxa barruan lastoa,
kutxa aurrean astoa.
Hau ez badakizu,
astoa zeu!
Ezpeleko hiru
zulodun tutua,
tutuari dario
txoriaren kantua.
Jira eta bira
haizeari begira.
Gorputza lodi,
hanka bakarra,
eraginez gero,
sukaldea bero.
Fu eta fu,
fu eta fu,
sua berpizten du.
Zer dela eta zer dela
larruzko berokia eta
larruzko sabela,
sabela barruan
ardo goxo epela.
Bost lagun dantzan
larruzko opilaren gainean;
bost lagun dantzan
eta bostek elkarren antza.
Hiru, bat, bi
zer ote opil hori?
Ondo pentsatu orduko
eman erantzuna:
zer gauza da oliozko
argiontzi metxaduna?