Operario Sala / Barra - FPHIB · 2018-10-17 · Operario Sala / Barra
Barra barra 31
-
Upload
bilbo-zaharra-euskaltegia -
Category
Documents
-
view
259 -
download
5
description
Transcript of Barra barra 31
Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina
abendua 15 31.Zk
www.bilbozaharra.com
31
Barra-barra
BERBALDUN FORUM IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA GABONAK
2
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
AEderto pasa genuen goiza bertso-gosarian. Mahaiaren bueltan ikasleak umore onean eta aurrez aurre zirikatzaile eta maixu-lanetan bi bertsolari txapeldun handi: Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia. Luxua benetakoa!Bertsolaritzaren Historia ezkutua eta agerikoa azaldu zigun Fredik, eta arkaitzek bertsoaren osagai nagusiak ederto azaldu. Jarraian, bakarka, ofiziotan
AZAROAK 20, BERTSO-GOSARIA
Jarduerak
“UDAZKEN MUGITUA”IKASLEEN TXOKOA
50. DURANGOKO AZOKA
eta puntuka jardun zuten guztion gozamenerako. Ikusgarria nola erabiltzen dituzten aldi berean irudimena, teknika eta psikologia.
Saioa azkena ez izatea espero dugu, poz-pozik atera baikinen.
Euskal Herriko argitaletxeen eta dis-koetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera izaten dute, eta lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. 50 urte bete ditu aurten, eta hasierako hura bezala, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldu-nen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako pu-blikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.
Geuk ere, haiei entzunda, bertsotan hasteko gogoa izan dugu. Hara:
EUSKARAZ BIZITZEAEZ DA ERRAZEGIABAINA EGIN DAITEKEHORIXE DA EGIA.BILBON BIZI BAZARAIREKI BEGIA:ZEURE ALBOAN GAITUZU,GARA EUSKALTEGIA!
Zure txanda...
3
31. buletina
Jabi
Ez, ez genuen Tartalo ikusi, egia esan. Joxe Migel Barandiaranek jasotako kondairak dioenez, hantxe bizi da erraldoi begibakar gizajale hura, artzain lanetan. Eta, euri egiten duenean, Tartalok bere hanka ikaragarria luzatu eta Markina osoa estaltzen omen du; horrela markinarrak ez omen dira bustitzen…kondaira zaharrak dioenez.
Gu joan ginen igandean, aldiz, euririk ez; aitzitik, oso eguraldi ederra, eguzkitsua, izan genuen, hego haizeak beroturiko eguna, akaso San Martinek bere “uda txikia” ekarri zuelako. Goiz ibili zen santua, gu azaroaren 11n ez, baizik eta 8an joan baikinen.
Tartalo ez, bale, baina… Tate izeneko gozotegi ospetsuaren kokoteak jan genituen (errezeta guk ez dakigu, baina Antoine D´Abaddiek bai); Markinako zenbait jauregi eder ikusi genituen; bertako harrobietako haitzurdin beltza (marmol beltza) miretsi genuen (are gehiago marmol entzutetsu horrekin, “Negro Marquina” izenez ezaguna, Rockefeller Centerreko zorua egin dutela esan zigunean Jabi Bilbaok), udaletxe aurreko iturri dotoretik edan genuen, iturrian XIX. mendeko euskaraz idatziriko esaldiak irakurri bitartean; “Pilotaren unibertsitatea” izenez bataiaturiko frontoia ikusi genuen (kanpotik soilik), eta… Santa Eufemiara, Urregarai mendira alegia, igo ginen.
Igoera erraza izan arren, batzuei pixka bat kostatu zitzaigun. Batez ere, gailurretik hurbil dagoen harrizko eskailera luzea (Oh, Alostorreko), ordurako nekatu samarrik geunden eta. Hori bai: tontorretiko ikuspegiak zoragarriak dira. Euskal Herriaren erdia ez, gehiago ere ikusten da: Dozenaka mendi, itsasoa, Lekeitio, Zumaiako itsa-labarrak (prismatikoz), Landak, Orhi mendia, Oiz, Txindoki, Aratz, Mugarra-Anboto-eta, Larrun…ikaragarria! Benetan paisaia ederra, are gehiago hego haizeak airea garden-garden utzitako egun hartan.
Hala ere, onena ez zen orain arte aipatutako ezer izan. Onena, txangora joan ginen lagunok sortutako giro polita izan zen. Goizeko bederatziak aldera Termibusen elkartu ginen unetik arratsaldeko seiak aldera itzuli ginen arte, alai, lasai eta berbati ibili ginen guztiok. Hortaz, mila esker guztioi: Monika, Tamara, Jonathan, Verónica, Javi, Arantza, Jabi B, Begoña eta David. Hurrengoan, irakurle, zeu ere etortzea espero dugu.
MARKINA. SANTA EUFEMIA.
BERBALDUN TALDEA. EUSKARAZ BIZI!
4
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Euskaraz, nire konpromisoa...Zuek zein? Norekin? Noiz?
UME TXIKI BATI LAGUNTZEA
Nire konpromisoa da Euskera ezer ez dakien ume txiki bati laguntzea eta berarekin mintza praktika egitea.
LEHEN BERBAK BETI EUSKARAZ
Nire konpromisoa da leku publikoetan euskaraz hitz egitera bultzatzea. Horretarako nire lehen berbak beti euskaraz izango dira.Eta zure konpromisoa zein da?
MEZUAK EUSKARAZ
Eskolako foroetan mezuak euskaraz idatziko ditut
IRRATIA EUSKARAZ
Nire konpromisoa daEgunero irratia euskeraz entzutea
ALABEKIN EUSKARAZ
Nire konpromisoa daEuskeraz hitz egitea nire alabekin egunero gutxienez hamar minutu
ALABAREKIN EGUNERO
Nire konpromisoa da:nire alabarekin egunero euskera erabiltzea, eta ETB1 ikustea.
TELEFONOZ EUSKARAZ ERANTZUN
Nire konpromisoa da telefonoz deitzen didatenean euskeraz erantzutea.Eta zurea zein da?
SEME-ALABEKIN EGUNERO 10 MINUTU
Nire konpromisoa da, egunero, hemendik aurrera, nire seme-alabekin hamar minututan euskaraz hitz egitea.
BEZEROEKIN EUSKARAZ
Nire konpromisoa da euskaraz dakiten bezeroekin euskaraz egitea.
EGUNEKO LEHEN ETA AZKEN HITZAK
Nire konpromisoa da nire seme-alabekin eguneko lehen hitzak eta azkenak euskaraz egitea egunero-egunero.
EGUNERO TELEBISTAN ALBISTEAK Nire konpromisoa da egunero telebistan albisteak edo beste programa bat euskaraz ikustea.
BERRIAK EUSKARAZ
Nire konpromisoa da egunero berriak ordenagailu bidez euskaraz irakurtzea.
TELEBISTA
Nire konpromisoa da Gabonetan alabekin goizero telebista-programa bat euskaraz ikustea.
SusanaArantza
KikeSilvia
Meritxel
Natalia
Blanca
Itziar
Isabel
Maria
Guillermo
Conchi
ELI
Euskararen eguna
5
31. buletina
Kaixo, lagun:
Iaz euskaltegiko ikasle-talde bat elkartu, eta ideia bat izan genuen eskolatik kanpo ere euskaraz
hainbat jarduera egin ahal izateko.
Zergatik ez antolatu ikasleon artean zerbait? Ikasleok trebetasun eta zaletasun asko ditugu, zergatik ez
partekatu gainerako ikaskideekin?
Horrela sortu genuen E-TXOKOA
Erabilera bultzatzeko dinamika: ikasleek ikasleentzat sortutakoa
Aurten saiatuko gara martxan jartzen. Horretarako zure parte hartzea ezinbestekoa izango da.
Animatu!
AURKEZPEN LABURRA
E-Txokoa plataforma irekia izango da ahalik eta parte hartze eta ekarpen gehien jasotzeko.
Erabilera izango du helburu ikaste-prozesuan aurrera egin ahal izateko.
E-txokoan edo E-taldean parte hartzeko jarri gurekin harremanetan:
1. Bidali mezua
2. Deitu euskaltegira (Nerea Etxaniz koordinatzailea).
www.Bilbozaharra.eus guneak E-txokoa izeneko foro birtuala izango du, laster erabilgarri, izena eta
profila eman nahi dutenekin:
(izen-abizenak*, emaila*, euskara-maila*, zaletasunak…)
Informazio gehiago nahi baduzu, ikusi erantsitako dokumentua.
Beraz, animatu eta parte hartu!
E-Txoko Taldea:
Jabi Bilbao
Jabi Astorkiza
Nerea Etxaniz
E-txokoa
6
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
“HORMAKO MEZUAK”
Kartelgintza modernoaren jatorria XIX. mendearen bigarren erdialdean dago; izan ere, garai hartan, aldaketa ekonomiko,
politiko eta sozial handiak egon ziren, eta horrek merkataritza arloko ordena berria ekarri zuen, eta, gainera, markak ugaritu egin ziren eta kontsumo-ohitura berriak agertu ziren. Testuinguru horretan, mende oso batez, kartelgintzak erantzuna eman zien gertakari edo ideia politikoak zabaltzeko beharrizanei, bai eta zenbait produktu edo gune turistiko sustatzeko beharrizanei ere.
Hormako mezuak. Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako kartelak (1886-1975) erakusketak museoaren
antzinako kartelen fondo zabal eta ez lar ezaguneko berrehun pieza baino gehiago emango ditu ezagutzera, denak ere Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakaslea den Mikel Bilbao Salsiduak aukeratutakoak. Kartelak BBK-Museoa 2008/2009 bekari esker egindako ikerketa batetik abiatuta hautatu dira, erakusketa dela-eta museoak editatu duen katalogo zehatzean jasota geratu den moduan.
Kartelgintza modernoaren aitzindarien obrak daude ikusgai; besteak beste, Jules Chéret, Théophile Alexandre Steinlen
edota Eugène Grassetenak. Era berean, nazioartean ospetsuak diren diseinatzaile
handien lanak ere ikusi daitezke: Leonetto Cappiello, Paul Colin, Jean Carlu, Charles Loupot, Ludwig Hohlwein, Raymond Savignac, Saul Bass, Milton Glaser, Roman Cieslewicz, Giovanni Pintori, Jan Lenica, Armando Testa edota Shigeo Fukudarenak, adibidez. Horiez gain, euskal kartelgintzaren ordezkaritza esanguratsua ere badago, eta, horrela, Adolfo Guiard, Aurelio Arteta, Antonio de Guezala edota Elías Salaverría margolari garrantzitsuek publizitatearen esparruan egindako lan handia ikus daiteke. Gainera, marrazkilari handien obrak ere badaude; besteak beste, Rafael de Penagos, Federico Ribas, Emilio Ferrer i Espel, Josep Morell, Manolo Prieto edota Josep Artigasenak.
ARTE EDERRENMUSEOA
7
31. buletina
ARTE EDERRENMUSEOA
Erakusketak“Udazkeneko loreak”
ZIZAK EUSKALTEGIKO SARRERAN
ZUHAITZAK BIZITZA DAKAR BERE BAITAN
-NATURA modu ezin hobean autoerregulatzen da : lehorteak , eurite aldiak, suteak … Horiek guztiek batera, Naturan elementuren bat gehie-gizkoa denean, edota eskasegia denean, abian jartzen dituzten mekanis-moen bidez eta ezinbestekoa den denbora, aldia,kontuan hartuta ( pentsa ezazue mende bat, eta mila urte ere ezer gu-txi dela Naturarentzat) lortzen dute beharrezko armonia eta oreka. Guk gizakiok Naturari eginiko kalteak, ordea, epe laburrean ez bada, ertainean edota luzean ere jasan beharko ditugu . Horrelaxe sentitzen da bat pe-rretxikotara joaten denean eta eukaliptus baso baten barrenean sartzean. Gure eskua hortxe dago: Australiatik ekarri dugun zuhaitz hau, zenbai-tentzat oso errentagarria bada ere, besteontzat hondamendia da, ezere-zaren erdian zaudela ematen du. Izan ere, bertan ez dago ez intsekturik ez onddorik ez ezer, dena mortu dago.
ETA arestiko hori guztia esan badut, esan dezadan, basoak soildu eta espezieak lekuz aldatzen badira, egundoko aldaketak izango direla gure ingurumenean. Onddoak estu lotuta baitaude zuhaitzei eta guk ere era berean behar dugu zuhaitzak sortzen duen oxigenoa. Bizitzaren eta heriotzaren gurpila betiereko mugimenduan.
Perretxiko eta ziza zaleak dagoeneko ohartu dira pago-basoa, hariztiak, zumarrak eta beste eskasten hasiak direla, egurretarako ez denean, pinu insignis eta antzekoak landatzeko moztuak. ASKI DA esan behar dugu ozen. Guztion ahotsa entzun beharko lukete gure ordezkari politikoek eta goitik behera aldatu egun dagoen baso politika. Horrela jarraituz gero, hamakada gutxiren buruan gure ondorengoek ez dute jakingo, historia liburuetan ez bada, zer ziren baso eta oihanak.
Eta bukatzeko, espero dut aurtengo ziza eta perretxiko erakusketa zuen gogokoa izan izana. Lehorte luzea izan da urrian eta azaroan, eta nekez bildu ahal izan nituen aleak erakusketarako. Dena den, hitzaldian jarri ze-nuten arretak animatu nau datorren urterako ere erakusketari jarraipena ematera.
Txoko honetatik agur, hurren arte.
8
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
IKASTAROAKAUTOIKASKUNTZAGOROZIKA BARNETEGIA
ORDUTEGI GUZTIAKMULTIPLES HORARIOS
Bizi Euskaraz Bilbon
2015-2016 urritik ekainera.De octubre a junio
Maila eta titulu guztiak.Todos los niveles.
HABE, IVAP...4.maila
www.bilbozaharra.eus
1972tik zurekin
MATRIKULA ZABALIK
Correo 8, 1.ezk. 48005, Bilbo www.bilbozaharra.eus [email protected] 7 KALEETAN euskaraz bizi
9
31. buletina
TXARRIBODA FILMA
Oso pelikula ona iruditu zitzaidan, batez ere, intrigazkoa zelako. Horretaz gain, pelikula nahiko ondo ulertu nuela esan behar dut, eta, euskara ikasten ari garenontzat, hori oso inportantea da eta motibagarria.(Eva Contardo)
Bilbo Rock aretoan ikusi genuen, zine areto profesionaletan bezala, edaria eta krispetekin. Film ona iruditu zitzaidan, batez ere, azkenera arte intriga mantendu zuelako eta tentsioan egon ginelako. Hala ere, egia esan, hasiera ez zitzaidan batere gustatu txerri-hilketa bat erakutsi zigute-lako. (Alba Garcia)
IRITZIAK
SINOPSIAAnbizio handiko Fran enpresari gazteak arriskuan ikusten du bere aberastasuna, senar-emazteen arteko arazoengatik, eta emaztea paretik kentzeko plan konplexu bat taxutzen du. Berak ez dakiena da Klarari egin beharko diola aurre. Klara serieko hiltzaileetan espezializatutako polizia da, eta arrazoi oso pertsonalak ditu emakumeen hiltzaileei jazartzeko.
Euskaltegiko 40 ikasletik gora egon ginen BIL-BOROCK-en filmaren aurre estreinaldian, matiné saio berezian. Filma harrera izugarria eta ondo merezitako arrakasta izaten ari da eta horrek izu-garri pozten gaitu. Gora euskal zinema!
Generoa: Thriller
Urtea: 2015
Jatorrizko bertsioa: Euskara
Iraupena :94
10
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Zein hizkuntzatan irakurri dituzu liburu hauek?
KLASIKOEN IRAKURRALDIA ARRIAGAN 2016
À la recherche du temps perdu (En busca del tiempo perdido) Marcel ProustThe Great Gatsby (El gran Gatsby) F. Scott Fitzgerald Hamlet William ShakespeareLolita Vladimir NabokovВойна и мир, Voyná i mir (Guerra y paz) Lev Tolstói Madame Bovary Gustave FlaubertÁнна Карéнина (Anna Karenina) Lev Tolstói Le Petit Prince (El Principito) Antoine Saint-Exupéry The Lord of the Rings (El Señor de los Anillos) J.R. Tolkien Die Verwandlung (La Metamorfosis) Franz KafkaLes misérables (Los Miserables) Víctor HugoAlso sprach Zarathustra Friedrich Nietzsche.Divina Commedia (La Divina Comedia) Dante AlighieriDer Zauberberg (La montaña mágica) Thomas MannUlysses James Joyce. Der Mann ohne Eigenschaften (El hombre sin atributos) Robert MusilL´étranger (El extranjero) Albert CamusLivro do Desassossego (Libro del desasosiego) PessoaDas Kapital Karl MarxLe Rouge et le Noir (Rojo y negro) StendhalIl Gattopardo (El Gatopardo) Giuseppe Tomasi di LampedusaПреступле́ние и наказа́ние (Crimen y castigo) Fiódor Dostoievski.The Sound and the Fury (El ruido y la furia) William FaulknerThe Old Man and the Sea (El viejo y el mar) Ernest HemingwayLe Tour du monde en quatre-vingts jours Jules Verne
11
31. buletina
Forum
Hitza eta musika
2015
1.Hiruhilekoa
Ant
olat
zaile
a
Lagu
ntza
ileak
Bab
esle
a
* Eus
kaltz
aind
iare
n eg
oitz
an, B
ilbok
o Pl
aza
Barr
ian.
19:00 Azaroak 5
Karmele Jaio
19:00 Azaroak 10
Kirmen UribeMikel Urdangarin
12
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Ikasleen TxokoaEUSKARAREN EGUNA. KONPROMISOAK
Erabiltzea da euskararen alde egin dezakegun onena. Gutako bakoitzak erabakiko du noiz, zenbat eta norekin egin, noski. Baina egiten dugun horretatik urrats bat aurrera egitea proposatu dizugu aurten. Konpromiso zehatza eta pertsonala, betetzeko modukoa hartzea.
Errigora zozketaren irabazleak
Bilbo Zaharra euskaltegia aurten ere Nafarroa Hegoaldeko euskalgintza eta nekazaritza bultzatzeko prest. Gure ikasle guztien artean saski bat zozketatu genuen eta Yolanda Atxa C1eko gure ikasleetako bat izan genuen zorioneko irabazlea.
BILBO ZAHARRA FORUM - 1. HIRUHILEKOAN HITZA ETA MUSIKA
13
31. buletina
SAN MARTINOSPAKIZUNAAzaroaren 11n.
Ospakizunak, hitzaldiak, txangoak, barnetegia... euskaraz aritzeko hamaika aukera!!
Gorozika barnetegian
14
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
Azaroaren bigarren asteburuan, hain zuzen ere, azaroaren
13tik 15era bitartean, BILBO ZAHARRA euskaltegikoek asteburua barnetegi batean igarotzera gonbidatu gintuzten, Gorozikako barnetegira, alegia. Herri txiki eta ederra da Gorozika, Urdaibain eta mendixka baten magalean kokatua. Euskaltegian matrikulatu nintzenean ez nuen jakin horrelako jarduerak egin ahal izateko abagunea genuenik. Niretzat den-dena izan zen berria; hala ere, animatu eta joan egin nintzen. Ostiral arratsaldeko zazpietan zenbait autotan banandu ginen Bilbon, Gorozikara joate aldera. Bitxia izan bazen ere, han geundenok elkar ezagutu ez arren – neuk behintzat neure gelakide Yolanda besterik ez nuen ezagutzen - , prest egon ginen hasiera-hasieratik euskaraz soilik hitz
egiteko eta, halaber, euskaraz pentsatzeko, zer erremedio! Helburua zaila, baina Oscarren furgonetan sartu izanaz batera konturatu nintzen denok geundela “itsasontzi berean”, eta horrela, nola edo hala euskaraz mintzatzeari ekin genion, ezin gusturago, gainera. Gorozikan bertan hainbat txango egin genituen bertako arduradun Lolirekin eta Mirenekin, biak ala biak hango ingurumenean benetan adituak. Denbora luzea eman zuten bai batak eta bai besteak Urdaibairen berezitasunen zergatiak zeintzuk diren azaltzen, eta baita noraino heltzen den gizakiaren aztarna padura honetan ere. Aztarna hori ez da makala, egia esan, eta ez da beti paduraren onerako izan. Gurekin Roberto izan zen, euskaltegiko irakaslea, euskara kontuetan
trabatuta geratzen ginenean bere laguntza eskaintzeko prest. Ezin dut gogoratu zenbat aldiz lagundu zigun euskara jatorra erabiltzen eta katramilak askatzen. Hogeita bi ikasle izan ginela eta guztiok hiru egunean euskaraz hitz egin nahi izan genuela kontuan hartuta, atera kontuak! Ez zen berarena lan makala izan! Hala eta guztiz ere, ez zuen inoiz pazientzia galdu. Denon onerako eta probetxuzko hiru egun pasa eta gero, igande arratsaldean bukatutzat eman behar izan genuen Gorozikako egonaldia, esperientzia benetan aberasgarria edonorentzat.
Arantza Franco Rubio
KronikaGorozikan asteburua
15
31. buletina
GOROZIKAKronikaAsteburua barnetegianGOROZIKA BARNETEGIA
Naturaren erdi-erdian, Urdaibain (biosfera erretserba), Gorozika Barnetegia, toki aparta duzu egonaldia egiteko.
Gorozikatik bertotik txango ikusgarriak egin ditzakezu Bizkargi mendira, Oizera… Gernikara, Omako Basora, Santimamiñeko kobetara eta Bermeoko Itsas Museora. Bestalde, bizikletan ibiltzeko edota Laga eta Laidako hondartzetan bainu gozoa hartzeko eta abarretarako aukera aparta ere baduzu.
16
Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA
IKASTAROAK
AUTOIKASKUNTZA
GOROZIKA BARNETEGIA
2016ko urtarrilaren 7tik 2016ko ekainaren 28ra.
Del 7 de enero del 2016 al 28 de junio del 2016
A1etik C2ra: 2 zein 4 orduko ikastaroak, astean 3 egun...EGAtik gora: Haberen 4.maila, 4 HE...
Desde A1hasta C2: Cursos de 2 ó 4 horasPost EGA: 4º nivel de HABE, PL4...Cursos específicos de oratoria
Zeuk erabakiko duzu zer, noiz eta nola ikasi euskaraz, BOGA pro-grama informatikoaren laguntzarekin. Egun osoa duzu ikasgela
Flexibilidad absoluta de horarios para aprender euskara, con el apoyo
Naturaren erdi-erdian, Urdaibai, Gorozika Barnetegia,
En plena naturaleza, en Urdaibai, el Barnetegi Gorozika, lugar
Gorozika auzoa, 25 48392 Muxika
Zure euskararik onena.
Matrikula zabalikeuseus