Berria 2011/09/17

download Berria 2011/09/17

of 2

Transcript of Berria 2011/09/17

  • 8/4/2019 Berria 2011/09/17

    1/2

    Hasiera BerriaTB Parte Hartu Blogak Bereziak Kanalak Zuzenekoak Paperekoa PDFn Iragarki laburrak Hitza

    Berria.info Papereko Edizioa Plaza

    / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

    2011-09-17

    DONOSTIAKO 59. ZINEMALDIA. ENARA GOIKOETXEA, IURRE TELLERIA. ZINEMAGILEAK

    II. Mundu Gerra ez zela hain urrutiegon erakustea da asmoaBruselatik Londresera, Euskal Herritik pasatuta, 3.000 izan ziren II. Mundu GerranComete sareko laguntzaile erresistenteak. 'Azken bidaia' dokumentalak Urruanizandako atxiloketa du oinarri.

    NORA ARBELBIDE BAIONA

    Bost urteko lana eskatu die Azken

    bidaia dokumentalak bi zuzendariei.

    Tokikoaz hitz egiteko asmoarekin hasi

    eta, azkenean, zabalduz joan da gaia,

    eta anbizio handiko emaitza jalgi. Hiru

    ekoiztetxe ditu dokumentalak: Moztu

    euskal herritarra, Amo frantsesa, Off

    World belgikarra; eta kolaboratzaile

    anitz. Horrek filma lau haizeetara

    zabaltzeko aukera eskaintzen die.

    Zinemaldian, euskarazko eta

    gaztelerazko bertsioak ikus daitezke.

    Denborarekin pixkanaka zabaltzen

    joan zarete dokumentala?

    Goikoetxea: Bai. Guk utzi dugu zabaltzen, beharren arabera. Utzi dugu, baita ere, Euskal Herriko

    partea zati ilunena delako. Bertan parte hartu duten guztiak ez daude hemen, hil dira. Haiekin galdu

    da informazioa. Gertatu ziren gauza asko oso zaila da gaur egun zehaztea oso garbi. Oinordekoek

    oso gutxi jakin izan dute. Hori da Euskal Herriaren estigma txikietako bat. Frankismoaren

    ondorioagatik isilune handia egon zen. Gauza asko isilpean mantendu ziren. Hegoaldean galdetzen

    baduzu II. Mundu Gerraz ez doa gurekin pentsatzen da. Arrotz gelditzen zaigu. Gure asmoa da

    erakustea horren urruti ez zela egon.

    Zuek zergatik interesatu zineten gaiaren inguruan?

    Telleria: Arreta deitu ziguna batez ere Florentino Goikoetxearena izan zen. Esan ziguten Hernanikoa

    zela eta II. Mundu Gerran hegazkin gidariak pasatzen laguntzen zituela. Eta guk: Hernanikoa? Eta

    horrelakoak egiten zituen?. Guk ez genekien ezer. Gure ezjakintasunak motibatu gintuen. Hasi

    ginenean ikertzen, ohartu ginen jende heldua urtero etortzen zela, kanpotik, urrutitik, haiek egin lana

    eskertzera. Eta guk hori ez jakitea arraro egin zitzaigun. Horrela hasi ginen.

    Goikoetxea: Egia da azken urteetan gehiago hitz egin dela Cometeri buruz, baina gu hasi ginenean,

    ezer gutxi.

    Abiapuntu zehatz bat hartu duzue dokumentala hasteko; muga pasatzera zihoazela, 1943ko

    gau euritsu baten biharamunean Urruan gertatu zen atxiloketa bat...

    Goikoetxea: Zazpi pertsona atxilotu zituzten. Zenbait herrialde takoak ziren, eta haien bitartez

    kontatzen dugu historia.

    Telleria: Istorio handia kontatzeko pertsonaia txikiak behar ziren. Hori izan da hasieratik helburuetako

    bat. Parte hartze txikiagoa izan zutenena ere kontatu nahi genuen. Talde lana zen, lan txikiak gabe

    ezin zena ulertu.

    Goikoetxea: Pertsonaia horien arima errekuperatu nahi genuen. Hori errekuperatzerakoan,

    errekuperatzen dugu Belgika, Paris, baina baita ere hemengoa. Eta guretzat garrantzitsua zen

    hemengoa kanpokoen parean jartzea.

    Beren lekukotasuna ematen dutenak antzezten jarri dituzue aktoreak, garai hartara eramanez

    ikuslea. Identifikazioa errazteko agian?

    Goikoetxea: Pertsonaiekin konexio bisuala sortzea nahi genuen. Ikustea nork zeuzkan 17 urte, nork

    20 eta nork 40. Ikustea nor zen baserritarra, zer pobrezian eta gogortasunean bizi ziren. Bisualkihizkuntza hori guztia ematea. Miseria handia zegoen, eta hori transmititzea garrantzitsua zen. Eta,

    bestalde, artxibo asko geneukan argazki aldetik. Eta garrantzitsua izan zen casting-a ondo egitea,

    IRAKURRIENAK Bozkatuenak Bidalienak

    1 Salam Fayyad eta Ehud Barak New Yorken bildu

    dira

    2 Glenn Closek Donostia Saria jaso zuen

    3 Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak jarduneko

    lehen ministroaren gobernua osatzeko eskaintza

    atzera bota du

    4 Ezker abertzalea eta ETA elkarrekin aritzen direla

    argudiatuko dute Estatuaren abokatuak eta

    Fiskaltzak Konstituzionalean

    5 Bizkaiko Zubiaren egitura berritua inauguratuko

    dute gaur

    Albisterik...

    Plaza

    Harian | Iritzia | Kirola | Agenda | Plaza

    Astelehena, 2011ko irailak 19 - 12:27

    bilatu...

    Bilatu

    Berria.info - II. Mundu Gerra ez zela hain urruti egon erakus... http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-09-17/038/003/ii_mu...

    1 / 2 19/09/11 12:29

  • 8/4/2019 Berria 2011/09/17

    2/2

    loturak ondo emateko. Urruan gertatzen zena Lesakan grabatu genuen; guretzat grabaketa

    Hegoaldean egitea errazago zen, baimenen aldetik. Parisko kartzela, Hondarribian grabatu genuen.

    Baina, batik bat, kontua da pertsona batek hitz egiten baldin badigu eta 14 urteko neska bat baldin

    bazen orduan pantailan ikustea 14 urtekoa zela. Bestela, ikusten dugu heldu bat esaten diguna 14

    urte zituela, baina ez gara konturatzen. Berdin pilotuekin; batzuk oso gazteak ziren.

    Estetika anitz zaindu duzue oro har...

    Goikoetxea: Zinemako ekipoarekin grabatuta dago. Zinemagintzan dabilen lantalde batekin egin da

    lana, horregatik. Gertatzen ari zenarekin konektatzea zen beti kontua.

    Ahal bezain publiko zabalari eskuragarria egiteko gisan agian? Produktore batek aipatu du

    nola semeak filma ikusi eta historia klaseetan baino gehiago ikasi zuela erran ziola...

    Telleria: Mundu guztiarengana iritsi ahal izateko gara saiatu historia sinplifikatzen, detaile handietan

    galdu gabe. Eta hori lortu baldin badugu, kontentu gaude.

    Horregatik dituzue ordenagailuaren bidez landu zenbait irudi? Bruselatik doan trena maparen

    gainean marraztu duzue ibilki; argazkiei ere mugimendua eman diezue...

    Telleria: Bidaiaren perspektiba ematen digu horrek. Gauza asko azaldu gabe argi ikusten delako,

    ezta?

    Goikoetxea: Mugimendua nahi genuen adierazi. Elkarrizketatuak pertsona helduak dira, leku

    lasaietan direnak. Baina eurek kontatzen dutena eta egiten zutena mugimendua zen konstanteki.

    Telleria: Argazki asko ziren eta, nire ustez, dokumentalean sartzen laguntzen du mugimenduak.

    Anitz ikas daiteke filmean. Zuek ere ikasi duzue?

    Telleria: Izugarri ikasi dugu. Jende asko ezagutu dugu, oso mundu ezberdinetakoa.

    Goikoetxea: Eskola izugarria izan da. Aurkitu material guztiarekin pelikula asko egin genitzakeen.

    Muntaketa prozesuan, muntaketa asko egin ditugu. Hori ere luxu bat izan da. Eta hor ere asko ikasi

    dugu. Posible zen dokumental historiko bat egitea, baina bukaeran erabaki dugu pertsonaien

    dokumental bat egitea. Zenbait mailatan irakur daitekeen pelikula bat da.

    Moztu ekoiztetxea dela eta, azkenean, egiten dituzuen hautuek badute logika bat, historiaz

    duzuen interesarena agian, delaAmaren ideia, Debekatuta dago oroitzea...

    Telleria: Guri interesatzen zaizkigu istorio humanoak, bai.

    Goikoetxea: Denak istorio sozialak direla egia da. Ez da pentsatua, inkontzientea da.

    Berria.info - Euskal Editorea S.L.

    Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140

    Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

    [email protected] - www.berria.info

    Lege Informazioa

    Laguntzaileak:

    Hasiera Euskal Herria Ekonomia Mundua KirolaKultura BerriaTB Parte Hartu Blogak BereziakPaperekoa

    Berria.info - II. Mundu Gerra ez zela hain urruti egon erakus... http://paperekoa.berria.info/plaza/2011-09-17/038/003/ii_mu...

    2 / 2 19/09/11 12:29