Bideoak
-
Upload
ikastenikasi -
Category
Documents
-
view
46 -
download
7
Transcript of Bideoak
1 Hezkuntzaren ikuspegia
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Eskola antolatzeko era, berrikuntza teknologikoengatik, aldatzen bada
irakasleen klasea emateko modua ere aldatu behar da.
Zerk deitu dit arreta?
Hezkuntzaren burujabetzan ez bada sinesten, ez da egongo aldaketarik.
Eta politikoak, gizarte zibilak, hezitzaileek ez dute sinesten horretan. Beraz,
aldaketa oso urrun dago, zoritzarrez.
Zerekin lotu dezaket?
Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan izan duen inpaktuarekin eta
liburuak berritzearekin lotuko nuke. Gizartea aldatzen doa, eta behar
desberdinekin egiten dugu topo. Hala ere, klaseak emateko sistema berarekin
jarraitzen dugu.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Argi dago berrikuntza teknologikoen ez dutela hezkuntza ordezkatuko.
Baina, argi dagoena da irakasteko metodologiak aldatu behar direla eta egoera
berrietara egokitu.
2 Trabajo por proyectos
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Bere helburua honekin da klaseak elkarrizketa espazio izatea. Irakasleak
ikasleekin loturak sortzen, interpretatzen eta bere beldurrei aurre egiten jakin
behar du. Beraz, ezin du klasera dena prestatuta eraman; zer emango duen,
esku liburuak... Baizik eta imajinazioa landu eta klaseak elkarrizketa espazio
bihurtu daitezen saiatu behar du.
Zerk deitu dit arreta?
Harritu naiz esaten duenean irakasleak ezin duela dena prestatuta
eraman ikasgelara, arazoei aurre egin behar diela. Eta hori ikastetxeetan
ikusteko dago. Izan ere, irakasle gehienak, denak ez esatearren, baliatzen
baitira esku liburuez soilik.
Zerekin lotu dezaket?
Ikastetxeetan dagoen metodologiarekin erabat lotuta dago. Berak hori
kritikatzen du eta argi dago ikasleei oso gutxi entzuten zaiela ikasgelan. Aldiz,
irakasleak dena prestatuta eramaten dute beraien klasera eta imajinazioa oso
gutxi lantzen dute
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Begiak irekitzeko aukera eman dit. Beste puntu batzuei arreta gehiago
eskaini behar zaiela ikusarazi dit bideo honek. Hala nola, ikasleen
erantzukizunari, gelako elkarrizketei, ikasleen eta irakasleen arteko hartu-
emanari…
3 Amara Berri. Egunkaria
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Umeek beraiek aldizkarian agertzea nahi duten gaiak jar ditzakete nahiz
eta beraiek ez izan egun horretan antolatzen dutenak.
Zer deitu dit arreta?
Pentsatuz proiektu hau bai umeek elkarrekin lan egitea, burujabe izatea
edo burujabe izatea izan helburu, irakasleek ez dute kontutan izaten ikasleek
elkarren artean erdara bakarrik erabiltzen dutela eta ez dutela euskara lantzen.
Ikasleen ikuspuntutik euskara irakasleekin komunikatzeko erabiltzen da eta ez
dute bestela erabiltzen. Gainera, ikusten da ikasle hauen euskara maila ez dela
erdarakoa bezain ona eta bultzatzeko beharra dutela.
Zerekin lotu dezaket?
Lehen hezkuntzako maila guztietan urte guztietan aldizkari bat ateratzen
genuen urtean zeharreko lanak bilduz. Lan horiez gain zenbait zati (errezetak,
berriak, hizki zopak…) prestatzen genituen aldizkariaren informazio maila
handitu zedin.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Orain badakit ez zela nire eskola aldizkariak egiten zituena eta proiektu
hau nik uste baino zabalagoa dela.
4 Amara Berri. Irratia
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Bigarren ziklokoak dira lan hau egiten dutenak.Umeak beraiek egiten
dute zeregin guztia eta egiten dituzten gauza guztiak uneoro kontrolaturik
daude. Grabazioak zuzenean zein aldez aurretik eginak izan daitezke.
Zer deitu dit arreta?
Errealizazio lanak egiten ari den pertsonak bere gain eramaten du
programa eta inor ageri ez bada bera da irratian hitz egiteko ardura duena.
Zerekin lotu dezaket?
Lotu dezakedana nire DBH-ko lehenengo urtean egin genuen
komunikabide tailerrarekin da. Bertan astean bi orduz hiruhileko bakoitzean
komunikabide ezberdin bat lantzen genuen: irratia telebista eta prentsa idatzia.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Inork uste baino lehenago dira umeak beren gain zereginak hartu eta
gainerakoei
5 Amara Berri. TxikiWeb
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Amara Berri eskolan Komunikazio ikasgaia dute. Klase honen helburua,
ikasleek teknologia berrien munduan sartzea da. Hainbat aparatu edo
programen erabilera (irratia, scanerra, bideo kamerak …) ikasten dute gero
aldizkariak, web orriak, bideoak … egiteko. Irakasleak, lanak nola orientatu
edota arazoren bat badute hura nola konpondu dezaketen laguntzen die.
Amara Berri eskolaren web orriaren barruan Txiki Web izeneko atal bat dago
non ikasleek egiten dituzten lanak jartzen dituzte. Azkenik, taldetan, astero
ebaluatzen dute egindako lana.
Zerk deitu dit arreta? Zerekin lotu dezaket?
Arreta gehien deitu didana umeek ordenagailu programekin duten
abilezia izan da. Izan ere, ni DBH Komunikazio ikasgaia nuen ere, baino
honekin alderatuz, guztiz ezberdina zen. Guk, hastean behin irrati saioa
grabatzen genuen edo asko jota kronika bat idatzi.Amara Berriko ikasleak
berriz, oso gazteak dira (lehen hezkuntzakoak), eta proiektu oso interesgarriak
egiten dituzte.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Bideoa ikusi nuenean harrigarria iruditu zitzaidan lehen hezkuntzako ume
batzuek horrelako lan batzuk egon ahal izatea. Bideoa ikusi eta gero, konturatu
naiz umeek zerbait gustuko badute nahiz eta pixka bat zaila izan aurrera
aterako dutela lan hori.
6 Amara Berri. Telebista
Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?
Amara Berri eskola publikoko umeek eta irakasleek parte hartzen dute
beraiek antolatutako telebista saio batean. Bertan; berriak, albisteak,
entrebistak, etab. egiten dituzte.
Zer deitu dit arreta?
Bai umeak eta bai irakasleak oso inplikatuta daude proiektuan.
Harrigarria da benetan zeinen profesionaltasunarekin egiten duten lan. Nolako
antolakuntza daukaten material xume batekin, edozein eskolan aurkitu
daitekeenaren bezalakoa.
Baita aipagarria iruditu zaigu nola albisteetan bai berri onak eta bai berri
txarrak aurkezten dituzten. Ez dute inongo arazorik jartzen ETAren atentatu bati
buruz hitz egiteko orduan, adibidez.
Zerekin lotu dezaket?
Hasteko materiala behar da, baina gure ikastetxean antzeko materiala
zegoen. Telesaioa aurrera eramango duten bai umeak eta bai irakasleak behar
dira. Hori da agian zailena lortzeko. Baino tailer bezala aurkezten bada,
ordutegi apropos batekin, seguru asko arazo hori desagertuko da.
Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?
Izan ere nik ez nekien Amara Berrik horrelako aukera bat eskaintzen
zuenik. Baita ere erakutsi dit umeak uste baino askoz fundamentu gehiago
daukatela, eta benetan inplikatu daitezkeela gustuko zerbaitekin erlazionatzen
bada.