Bistak Eta Eskala

19
5/25/2018 BistakEtaEskala-slidepdf.com http://slidepdf.com/reader/full/bistak-eta-eskala 1/19 GERNIKA BHI Gure objektua (atrilea, kutxatila edo tiradera altzaria) diseinatzen hasi aurretik  jakin beharko dugu arrazteko garaian zer eta nola egin behar den! Horretarako hasiko gara BISTAK nola lortzen diren gogoratzen eta ondoren ESKALA. " #arrazketa$tresnak Euskarri grafikoa: papera %a&era da &lanoak egiteko gehien erabiltzen den euskarri gra'ikoa! Haaika &a&er ota daude, baina, arrazketa teknikoan, kolore, distira, &orositate, lodiera eta taaina jakin batzuk dituztenak erabiltzen ditugu! #arrazteko, kolore zuriko &a&erak erabiltzen ditugu noralean, arkatza erabiliz! Neurriak izendatzeko, A letra eta zenbaki bat erabiltzen ditugu (A taaina entzuna izango duzu) Euskarria A A" A* A+ A Neurriak () ""-x" "x.- .-x* *x*-/ *-/x*" Arretaz begiratzen badiezu, berehala jabetuko zara berdinak direla 'oratu baten zabalera eta aurrekoaren luzera! Arkatza eta portamina Arkatza da arrazteko oinarrizko tresna! 0urez estalita dagoen gra'itozko zilindro luze eta ehea da (arkatzaren ina esan izan diogu beti)! Arkatzak gogortasunaren arabera sailkatzen dira! Portamina bolalua baten antzekoa da itxuraz, baina &intza$ekaniso bat du barruan, inari eusteko eta higatu ahala ateraz joateko! #ina horiek arkatzak bezalaxe sailkatzen dira, gogortasunaren arabera, baina baita diaetroaren arabera ere! ,.ekoa izaten da ohikoena! Borragomak 1hikoenak kautxuz egindako goa elastikoak dira! %a&era ez zikintzea da garrantzitsuena! Borragoak beste &a&er batean igurtziz garbitu behar dira, zikintzen direnean! Tresna osagarriak Erregela, eskuaira eta kartaboia, kon&asa erabiltzen ikasiko duzu! Erregelak 2EKN131GIA +!4BH "

Transcript of Bistak Eta Eskala

  • GERNIKA BHI

    Gure objektua (atrilea, kutxatila edo tiradera altzaria) diseinatzen hasi aurretik jakin beharko dugu marrazteko garaian zer eta nola egin behar den.Horretarako hasiko gara BISTAK nola lortzen diren gogoratzen eta ondoren ESKALA.

    1 Marrazketa-tresnak

    Euskarri grafikoa: paperaPapera da planoak egiteko gehien erabiltzen den euskarri grafikoa. Hamaika paper mota daude, baina, marrazketa teknikoan, kolore, distira, porositate, lodiera eta tamaina jakin batzuk dituztenak erabiltzen ditugu.

    Marrazteko, kolore zuriko paperak erabiltzen ditugu normalean, arkatza erabiliz.

    Neurriak izendatzeko, A letra eta zenbaki bat erabiltzen ditugu (A4 tamaina entzuna izango duzu)

    Euskarria A0 A1 A2 A3 A4Neurriak (mm) 1189x841 841x594 594x420 420x297 297x210

    Arretaz begiratzen badiezu, berehala jabetuko zara berdinak direla formatu baten zabalera eta aurrekoaren luzera.

    Arkatza eta portaminaArkatza da marrazteko oinarrizko tresna. Zurez estalita dagoen grafitozko zilindro luze eta mehea da (arkatzaren mina esan izan diogu beti). Arkatzak gogortasunaren arabera sailkatzen dira.

    Portamina bolaluma baten antzekoa da itxuraz, baina pintza-mekanismo bat du barruan, minari eusteko eta higatu ahala ateraz joateko.Mina horiek arkatzak bezalaxe sailkatzen dira, gogortasunaren arabera, baina baita diametroaren arabera ere. 0,5ekoa izaten da ohikoena.Borragomak Ohikoenak kautxuz egindako goma elastikoak dira. Papera ez zikintzea da garrantzitsuena.Borragomak beste paper batean igurtziz garbitu behar dira, zikintzen direnean.

    Tresna osagarriakErregela, eskuaira eta kartaboia, konpasa erabiltzen ikasiko duzu.Erregelak

    TEKNOLOGIA 3.DBH 1

  • GERNIKA BHI

    Neurri linealak hartzeko eta nahi den lekuan kopiatzeko erabiltzen dira. Ez dira inoiz marrak egiteko erabiltzen. Milimetrotan graduatuta daude. Hamaika mota daude han eta hemen baina 20 cm-ko edo 30 cm-ko luzerako erregela alakadun zapalak dira ohikoenak.

    Eskuaira eta kartaboiaLerro zuzenak marrazteko erabiltzen ditugu. Triangelu zuzenaren itxura dute (90-ko angelu bat dute). Horrez gain, eskuaira isoszelea da (bi alde berdin ditu), eta kartaboia, berria, eskalenoa (hiru aldeak ezberdinak ditu).

    kartaboia eskuaira

    Biak batera erabiltzen dira beti; hala, erraz eta

    zehaztasun handiz marraz daitezke

    lerro paraleloak eta elkarzutak.

    Kartaboiari ezker eskuaz eutsi behar zaio, eta ez da paperean mugitu behar, marrazte ari garen bitartean. Eskuaira kartaboiaren hipotenusaren gainean labainduz mugitzen da. Lerro bat marrazteko, ezker eskuaz eutsi behar diegu bi tresnei, eta lerroa eskuineko eskuaz marraztu.

    Eskuairaren eta kartaboiaren ertzek ez dute alakatuta egon behar, errazago erabiltzeko, eta ez da barrezkoa graduatuta egotea. Gogoan izan neurtzeko erosoagoa dela erregela erabiltzea.

    KonpasaZirkunferentzia-arkuak eta zirkunferentzia osoak marrazteko erabiltzen dugu. Bi hanka ditu, goiko aldetik elkartuak, artikulazio baten bidez. Artikulazioaren gainetik heltzen zaio.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 2

    Ezkertientzako aholkua

    Eutsi kartaboiari eskuineko eskuaz.Zenbait lerro paralelo egiteko, erabili eskuaira eta kartaboia, hala denbora erdia beharko duzu eta: marraztu beharreko lerro bakar bat neurtu beharko duzu.

  • GERNIKA BHI

    marraztekoMarrazki ona da proiektu on baterako oinarria. Atal honetan, marrazketa teknikoan egiten diren akatsik ohikoenen adibideak ikusiko dituzu.

    Marrazkia ondo egiteko, ezinbestekoa da distantziak ondo neurtzea. Saiatu paperean zehaztasunez marrazten.

    2 Adierazpen-sistemak. Bista ortogonalak: sistema diedrikoaImajinatu ilunpean zaudela gela batean, eta esku-argi baten argiaz objektu baten itzala islatzen duzula horman.

    Horixe da sistema diedrikoaren oinarria.

    Bi plano elkarzutek elkar ebakitzean sortzen den espazio zati bakoitzari diedro deritzo.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 3

  • GERNIKA BHI

    ProiekzioakBeraz, lau diedro daude, bi planoerdiren bidez osatuak; planoerdi horiek elkar ebakitzen duten lekua diedro-ertza da. Sistema diedrikoak objektu baten bistak islatzeko euskarri gisa erabiltzen ditu bi plano elkarzutak (diedroak).

    Normalean, proiekzioak lehen diedroan islatzen dira.

    Edozein objektuaren bistak isla daitezke horietan.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 4

  • GERNIKA BHI

    Azken finean, sistema diedrikoaren bidez, objektu baten bista deskribatzaileak (proiekzioak) ateratzen dira, diedroa osatzen duten bi planoetan. Baina, horrez gain, oso tresna baliagarria da diseinu-prozesurako, objektu konplexuak bista bakunagoen bidez maneiatzeko aukera ematen baitu.

    Albotiko bistaZenbait objektuk beste proiekzio bat ere behar dute, aurretiko bistaz eta goitiko bistaz gain, bi bista horien osagarri, pieza oso-osorik deskribatzeko.

    Ezkerreko irudian, A eta B objektuak emanda:1. Objektuen aurretiko eta goitiko bistak marraztu ditugu2. Nola bereizi bata eta bestea, sistema diedrikoa erabiliz?

    Bi objektuak bereizteko, hirugarren bista behar dugu: aurreko bi bistekiko zuta den planoko bista.

    Beraz, guk erabili ohi dugun sistema diedrikoa hiru bista hauek osatzen dute: aurretiko bistak, albotiko bistak eta goitiko bistak. Hiru bista horiek oso-osorik deskribatzen dute edozein objektu.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 5

  • GERNIKA BHI

    3 Normalizazioa eta metrologia

    Marrazketa teknikoan, badira ortografia-akatsik gabe marrazten laguntzen diguten beste arau batzuk ere. Hizkuntza grafikoa unibertsala da ia: guztiok hitz egiten dugu hizkuntza berean. Euskal Herrian marraztutako plano bat inolako zailtasunik gabe ulertzen dute urruneko herrialdeetan, esate baterako, Japonian.

    Horretarako, arau erraz batzuk bete behar dira. Berehala azalduko ditugu. Badakizu zein den lehenengo araua: erabili beharreko paper-neurria. Normalean, A4 edo A3.

    UNE arauak erabili ditugu (Una Norma Espaola)

    TEKNOLOGIA 3.DBH 6

  • GERNIKA BHI

    MetrologiaNola neurtu aztertzen duen zientzia da metrologia. Hamaika gauza neur daitezke: denbora, indarra, energia Atal honetan, luzerak eta azalerak neurtzeari buruz arituko gara.

    Nazioarteko unitate-sisteman luzera neurtzeko erabiltzen den oinarrizko magnitudea metroa da (m). Gure marrazkiak egiteko unitate handiegia denez, haren azpimultiploak erabiltzen ditugu: dezimetroa, zentimetroa eta, batez ere, milimetroa.

    4 Kotak ezartzeaKotak ezartzeak pieza baten neurriak jakiteko aukera ematen digu. Horrela ez dugu egingo neurketa-akatsik marrazkian, eta objektua zehaztasun osoz marraztu ahal izango dugu.

    Objektu baten kotak zehazteko, ikasi berri dugun normalizazioa hartu behar dugu aintzat.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 7

  • GERNIKA BHI

    Kotak ezartzeko arauak

    TEKNOLOGIA 3.DBH 8

  • GERNIKA BHI

    5 Marrazketa-eskalaErreparatu aldameneko bi erregelei, eta aztertu zer erlazio dagoen neurri errealeko marrazkiaren eta eskala murriztukoaren neurrien artean.

    Eskala esaten diogu marrazkiaren neurrien eta adierazten duen objektu errealaren neurrien arteko erlazioari.

    Beraz, eskala marrazkiaren luzeraren eta adierazten duen objektu errealaren luzeraren arteko zatiketaren emaitza da.

    1 cmAlboko adibidean: -------

    2 cm

    Hau da, objektu errealaren neurria eskalan marraztutako irudiarena halako bi da.

    Beste era batera esanda: adierazpen horren 1 cm eta erregela errealeko 2 cm baliokideak dira. Horrelaxe adierazten dira eskalak, hain zuzen ere:

    Marrazkiaren

    TEKNOLOGIA 3.DBH 9

  • GERNIKA BHI

    Unitatea --- 1:2 ---- Marrazkiaren luzera-unitate bat objektu errealaren zenbat unitateren baliokidea den.

    Eskalaren erabileraEskalak honetarako erabiltzen ditugu:

    o Objektu handiegiak adierazteko: objektu horiek marrazkian txikituz, orrian sartzeko modua egiten dugu. Hauek dira eskala erabilienak:

    -Eraikinen planoak egiteko: 1:200, 1:100 eta 1:50-Hirigintza-mapak egiteko (hiriak, auzoak): 1:25.000, 1:50.000

    o Objektu txikiegiak adierzteko: objektu horiek marrazkian handituz, zehaztasunak ikusteko modua egiten dugu. Industria-piezak marrazteko erabiltzen da, batez ere. Hauek dira erabilienak: 2:1, 10:1

    Nola aukeratu adierazpen-eskala?Gehienetan, adierazpena orrian sartzea izan ohi da baldintza bakarra. Baina baliteke objektuaren xehetasunak zehaztasunez marraztu behar izateak ere baldintzatzea eskala: zenbat eta zehaztasun handiagoz marraztu objektua, handiagoa izan behar du marrazkiak, eta alderantziz.

    6 Adierazpen-sistemak. Perspektibazko bistak

    Perspektiban adieraztea objektuen bolumenaren itxura paperean marraztean datza. Objektuen bolumenak hiru dimentsio ditu, baina paperak bi besterik ez.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 10

  • GERNIKA BHI

    Perspektibazko bista piezari norabide zeiharretik begiratuz egiten den proiekzio bat da; hau da, ez du bat egiten koordenatu-ardatzetako batekin ere.

    Perspektibazko bistak abantaila handiak ditu gainerako bisten aldean, sakontasun sentsazioa sortzen baitu, eta, beraz, adierazitako objektuek errealagoak dirudite.

    Cavalieriren perspektiba

    Cavalieriren erako adierazpena hiru koordenatu-ardatzen gainean eraikitzen den perspektibazko bista da. Bi ardatzen arteko angelua 90-koa da, eta hirugarrenaren eta bi horien arteko angeluak, berriz, 135-koak.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 11

  • GERNIKA BHI

    Ikusten duzunez, Cavalieriren perspektiba bat dator sistema diedrikoko aurretiko bistarekin. Beraz, Cavalieriren perspektiba marrazteko, neurri errealak Z eta Y ardatzetara ekarri behar ditugu, eta kurbak aurretiko bistan diren bezalakoxeak marraztu.

    Objektuak deformatuta ageri ez daitezen, X ardatzeko neurriei 2/3eko erredukzio-koefizientea aplikatzen zaie. Z eta Y ardatzekiko paraleloak diren ertzak luzera errealekoak marrazten dira; X artatzerekiko paraleloak direnak, berriz, murriztu egin behar dira, 2/3 zatikiaz biderkatuz.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 12

  • GERNIKA BHI

    7 Bozetoa eta krokisaMarrazki bat (bozetoa edo krokisa) esku hutsez egiteko, objektu zatien arteko proportzioa da gauzarik garrantzitsuena. Proportzio horri erreparatu behar diozu, bai eta ongi ulertu ere, marrazten hasi aurretik. Adierazteko prozesuak alderdi orokorretatik partikulerratarako bidea egin behar du.

    1.Objektua trazu handitan marraztu: zer proportzio dute objektuaren zatiek elkarren artean?2.Gainerakoa zehaztu: zer xehetasun bereizgarri ditu? Kolorea, forma

    BozetoaBozetoa esku hutsez egindako marrazki bat da. Beraz, marrazketa-tresnak erabili gabe egiten dugu. Arkatza, papera eta borragoma besterik ez dugu behar.

    Buruan erabili arren oraindik guztiz zehaztu gabe daukagun objektuaren lehen zirriborroa da. Ikusitako bi teknikak erabil ditzakegu: perspektibak edo bista ortogonalak.

    Krokisa

    TEKNOLOGIA 3.DBH 13

  • GERNIKA BHI

    Krokisa bozetoaren ondorengo urratsa da. Objektuaren xehetasunak eta neurriak zehazten ditu. Beraz, krokisak objektua fabrikatzeko behar den informazio guztia du. Esku hutsez egin arren, bai forma bai tamaina zehazten ditu, eta horregatik, proportzioak egoki marrazten ahalegindu behar dugu. Krokisa egiteko, bisten bidezko adierazpena erabiltzen dugu, baina perspektibaren bat ere erants genezake, bisten argigarri.Ikasi berri ditugu marrazketa teknikoaren arauak; bada, krokisa marraztean, teknika horiek erabili behar ditugu.

    IKASLEA: TALDEA:.

    ARIKETAK

    1.Saiatu formatu hauen tamaina kalkulatzen:

    a) A5 b)A6 c) Bi A0

    2.Zuzenak al dira irudiko lerro horizontalak eta bertikalak? Begiratu eta egin marrazki bera hemen behean.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 14

  • GERNIKA BHI

    3.Erreparatu hurrengo marrazkiari eta adierazi zer zuzenki den luzeena, a ala b. Gero, neurtu bi zuzenkiak erregelaz. Asmatu al duzu?

    4.Marraztu piramide baten goitiko eta aurretiko bistak.

    5.Osatu argazkiko irudia grafikoki adierazteko falta diren bista ortogonalak.TEKNOLOGIA 3.DBH 15

  • GERNIKA BHI

    6.Marraztu pieza hauen bista ortogonalak.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 16

  • GERNIKA BHI

    7.Marraztu zure sakelako telefonoaren bistak, kota normalizuaten bidez.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 17

  • GERNIKA BHI

    8.Marraztu objektu hauek 1:2 eskalan:

    Disko trinko bat (CD bat)

    Arbeleko ezabagailu bat

    Kola-barra bat

    9.Hartu objektu hauen neurriak, erregela bat eta metro bat erabiliz,

    Erregela bat Ikasgelako mahaia Borragoma bat Zorrozkailu bat

    TEKNOLOGIA 3.DBH 18

  • GERNIKA BHI

    10.Erreparatu bista ortogonalei eta egin adierazten duten piezaren marrazkia, Cavalieriren perspektiban.

    TEKNOLOGIA 3.DBH 19