Dekretuaren sintesia
-
Upload
irakasletaldea -
Category
Documents
-
view
208 -
download
0
Transcript of Dekretuaren sintesia
OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM
DEKRETUA
XEDAPEN OROKORRAK
2009/10eko dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko
Hezkuntzarako curriculuma ezartzen du, hori ezartzeko modua ere xedatzen da
bertan.
Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako
oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-
irizpideen multzoa da curriculuma. Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten
hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da Oinarrizko Hezkuntza, eta
Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu barnean.
Hiru xede ditu curriculumak:
Ikasleak prestatzea pertsona helduen bizitzari ekiteko; bizitza oso
bat izateko, gizabanako diren aldetik; gizarteko herritar aktibo
izateko; eta izadiaren zaintzarekiko eta garapen iraunkorrarekiko
konpromisoa duten pertsonak izateko.
Ikasleek euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko
elementuak eskura ditzaten lortzea, eta maila handiagoko
ikasketak egiteko nahiz lanean hasteko prestatzea, berme osoz.
Ikasleekin sentsibilizazio-lana egitea eta haiek gaitzea bizitzan
zehar etengabe ikasteko gai izan daitezen.
Dekretu hau Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatuko
da baldin eta Lehen Hezkuntza eta/edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
irakasten badute.
GAITASUNAK
Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak
ditu oinarri. Definizioz, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei
erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena.
Heziketa oso baterako erreferentziazko ardatzak dira hezkuntza-gaitasun
orokorrak, bai oinarrizko hezkuntzarako, bai bizitza osoan zehar ikasteko
prozesurako. Hezkuntza-testuinguru guztietan ikasten dira, formaletan nahiz ez-
formaletan eta ezin izango dira zuzenean ebaluatu.
Gaitasun orokorrak
Arduraz bizitzen ikastea. Giza gorputzaren eta sexualitatearen
funtzionamenduaren alderdiak ezagutzea; ingurune naturala balioestea
eta; eta, kosmoseko eta lurreko partaidetzat identifikatzea.
Ikasten eta pentsatzen ikastea. Modu koherentean eta kritikoan
pentsatzen ikastea; problema zientifikoak eta matematikoak
identifikatzea eta ebaztea; eta, zientziaren eta teknologiaren garapenak
inguruan zer eragin duten jakitea eta balioestea.
Komunikatzen ikastea. Zuzen, autonomiaz ulertzea eta adieraztea
euskarazko eta gaztelaniazko testuak; baita atzerri-hizkuntza bateko edo
gehiagokoak ere.
Elkarrekin bizitzen ikastea. Talde-jarduerak planifikatzen eta egiten
laguntzea; auziak prebenitzeko eta konpontzeko trebetasunak
eskuratzea; eta, ikasleak arduraz onartzea
Ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea. Bizi-ibilbidea gainerako
pertsonekin batera eraikitzen duen subjektu autonomotzat ikustea
norberaren burua eta auto-estima eta gaitasun emozionalak lantzea
Egiten eta ekiten ikastea. Izaera ekintzailea garatzea eta norberaren
jarrerak identifikatzea
Oinarrizko gaitasunak
Zientzia-, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
Ikasten ikasteko gaitasuna
Matematikarako gaitasuna
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
LEHEN HEZKUNTZAKO ORDUTEGIA
Hezkuntza-etapa arloetan banatuta dagoenez, horiek lantzeko behar den
denbora mugatu behar da hezkuntza- etapako ordutegia jarraituz.
Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera dute ikastetxeek; beti ere,
hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta helburuak betetzen
badira.
Ordu kopurua ziklo bakoitzean ez da izango area bakoitzarentzat aurreko
taulan adierazitakoa baino txikiagoa, eta Euskara eta Literatura, Gaztelania eta
Literatura eta Atzerriko Hizkuntza irakaspenak jaso behar izango dituzte
ikasleek gutxieneko ordu kopuru batez.
Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:
Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
Arte Hezkuntza
Gorputz Hezkuntza
Gaztelania eta Literatura
Euskara eta Literatura
Atzerriko Hizkuntza
Matematika
INGURUNEAREN EZAGUERA
Ingurune kontzeptuak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten
fenomeno multzoa ez ezik, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten
harremana ere adierazten du.
Honen helburuen artean, berezko ezaugarriak dituzten gizarte- eta kultura-
taldeetako kide-izatea onartzea eta aintzat hartzea; talde-jardueretan parte
hartzea, betiere erantzukizunaz eta era konstruktiboan jokatuz; eta, natura-,
gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea daude.
Edukiak multzokatuak daude: ingurunea eta hura iraunaraztea, izaki
bizidunen aniztasuna; osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta
gizarte-antolakuntza; aldaketak denboran zehar, materia eta energia eta
objektuak, makinak eta teknologiak
Ebaluazio irizpide nagusienak, besteen artean, inguru fisikoko oinarrizko
elementu eta baliabideen adibideak jartzea; oinarrizko irizpideak erabiliz,
norberaren inguruko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutu eta
sailkatzea; eta, higienearekin, elikadurarekin, jarduera fisikoarekin,
atsedenarekin eta norberaren emozio eta sentimenduak kontrolatzearekin
zerikusia duten praktika mesedegarrien adibideak jartzea daude.
ARTE HEZKUNTZA
Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte hezkuntza
irakasgaian.
Honen helburuak, besteak beste, ikusizko- eta musika-kulturako
sentimenak adierazteko moduak ulertzea eta arte-hizkuntzaren teknika
baliabideak garatzea dira.
Hirugarren zikloko edukiak , besteen artean, artearen ulertzea eta
hautematea; musika adierazpenaren interpretazioa eta sorkuntza; erreferente
plastikoen ikusizko ulermen pertzepzioa eta interpretazioa eta artearen
ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza dira.
Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak ideiak, sentimenduak… sormenez
eta modu originalean irudikatzea , teknikak oinarrizko prozeduren jakinaren
gainean erabiliz; arte gertaerak kultura ezberdinen adierazpen modutzat
hartzea; ikusizko zein soinuzko irudien esanahiak identifikatzea.
GORPUTZ HEZKUNTZA
Gorputz eta giza mugimenean oinarriturik mugimen jarduerarekin eta
gorputz kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmena garatzea
helburu duen irakasgaia.
Irakasgai honen helburuak, norbere gorputzaren hautemate eta mugimen
aukerak aztertzea eta gauzatzea; jarduera fisikoren balorazio positiboa egitea;
Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea.
Gorputz hezkuntzako ikasgaian ebaluatzeko erabiltzen diren ebaluazio
irizpideen artean honako hauek dira garrantzitsuenak: ikusmen, entzumen eta
ukimen estimuluen aurrean gorputzarekin erreakzionatzea; hainbat modutan
mugitzea eta salto egitea eta jaurtiketak eta harrerak egitea.
Irakasgai honen edukiak lau multzotan banatzen da: norberaren
ezagutza eta kontrola,; gorputz-adierazpena eta komunikazioa; jarduera fisikoa
eta osasuna eta mugimen kultura.
HIZKUNTZAK
Derrigorrezko Hezkuntzaren helburua pertsona era integralean eta
harmoniatsuan garatzea da, alderdi intelektualean, afektiboan eta sozialean.
Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza eta literatura ikastea; hau da, jarduera
sozial eta indibidual bakoitzean hizkuntza erabiltzeko ahalmena lantzea, eta
literatura-testu adierazkorrak zentzuz irakurtzeko trebetasunak eskuratzea. Sail
honetan Euskara eta literatura, gaztelania eta literatura eta atzerriko hizkuntza
sartzen dira, hauen guztien irakaskuntza garratzi berdina izanik.
Irakasgai hauen helburu nagusia, ikasleen komunikatzeko gaitasuna
garatzea da. Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak edo idatziak
ulertzea eta interpretatzea. Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta
zuzentasunez, era egokian elkarrizketan aritzea eta askotako gizarte-helbideak,
informazio- eta komunikazio- beste iturri batzuk erabiliz harremantzea.
Irakasgai hauek irizpide hauen arabera ebaluatzen dira: ahozko
diskurtsoen esanahia ulertzea, haurren bizitzarekin loturako testu idatzi errazak
ulertzea, informazio zehatza aurkitzea eta hautatzea, hitzez adieraztea
gertaerak, ikastetxeko harreman-egoeretan parte hartzea...
Azkenik, irakasgai hauen edukiak bost multzotan banatzen dira:
Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazio idatzia: irakurtzea
eta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta
hizkuntzaren dimentsio soziala
HIRITARTASUNA
Ezagutzen ikasteaz, egiten ikasteaz, elkarrekin bizitzen ikasteaz eta
izaten ikasteaz arduratzen da ikasgai hau. Hezkuntza herriarentzako
zerbitzutzat jotzen da, ikuspegi berritzaile eta eguneratu batekin.
Edukiak hiru multzotan banatzen dira irakasgai honetan: “gizabanakoak
eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”; “komunitatean bizitza”
eta “gizartean bizitzea”.
Irakasgai honetan ondorengo irizpideak hartzen dira kontuan
ebaluatzerakoan: norberak eta kideen desberdintasun eta ezaugarri
pertsonalak errespetatzea; eguneroko bizitzan eta taldeko harremanetan
autonomiaz eta erantzukizunez komunikatzea, adieraztea eta jokatzea;
bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea…
Ikasgaiaren helburu garrantzitsuenen artean: norberaren nortasuna eta
ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea; afektibitatea
lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, arauak proposatzea,
ezartzea daude, besteak beste.
MATEMATIKA
Kopuruak, espazioak eta formak aldaketak eta harremanak, baita
ziurgabetasuna ere deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia
Honen helburuak, besteak beste, egunerokotik, gainerako zientziak eta
matematikatik ateratako problemak ebaztea; ezaguera matematikoak
egunerokoan erabiltzea; kalkuluak eta estimazioak egitea, forma geometrikoak
identifikatzea.
Edukiak 5 taldetan banatzen dira: zenbakiak eta eragiketak, neurketa
(magnitudeak eta estimazioa); geometria; informazioa tratatzea, zoria eta
probabilitatea eta problemak ebaztea.
Erabiltzen diren ebaluazio irizpideak zenbait motatako zenbakiak
irakurtzen eta idazten jakitea; problemak ebazteko gai izatea; neurriarekin
zerikusia duten testuak interpretatzea dira, besteak beste.