Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna -...

6
Hori dela eta, The Lancet aldizkariaren lehenengo ale- an mediku honek berak idatzi zuen kalamuari buruz: "... purua denean eta arduraz emanda, dauzkagun botiketatik preziatuenetakoa da...". Kalamua Egip- totik Napoleonek ekarrita heldu zen Europara eta far- makopean sartu zen. Hala ere, urte batzuk geroago, eragin kaltegarriei buruzko ikerketa batzuk agertu ondoren, mundu osoko farmakopeatik kendu zen. Bere eragin psikoaktiboengatik olgetan aritzeko era- biltzen zenez, 1835. urtean Baudelairek eta beste artista batzuek Hashichines kluba sortu zuten. Kalamua urteroko landarea da eta, sexu-dimorfis- moa duenez, arraren eta emearen loraketak guztiz desberdinak dira. Kalamua Cannabis sativa espeziea- ren barruan sailkatuta dago eta hiru subespezie des- berdin daude: indica, sativa eta rudelaris, bakoitza bere ezaugarriekin (1. irudia). Sativa subespeziea Azken urteotan kalamuaren gaitasun terapeutikoa eztabaidagai izan den arren, kalamuaren sendatzeko ezaugarriak ez dira berriak. Kalamuaren sendatzeko propietateei buruzko lehe- nengo berriak antzina zabaldu ziren. K.a. 2737. urte- an, Txinan Sheng Nung enperadoreak aipatu zuen Pen Tsao liburuan kalamua hilekoaren mina, hezueria, malaria eta hainbat gaixotasun prebenitzeko edo sen- datzeko ona dela (1. irudia). 1890. urtean Sir Russel Reynolssek, Ingalaterrako Victoria erreginaren medi- kuak, kalamua agindu zion hilekoaren minak arintzeko. Kalamua: maria -ren sekretua : Aitziber Mendiguren Ordorika Jose Angel Ruiz Ortega Joseba Gotzon Pineda Ortiz Farmakologia Saila Medikuntza Fakultatea. EHU

Transcript of Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna -...

Page 1: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Hori dela eta, The Lancet aldizkariaren lehenengo ale-an mediku honek berak idatzi zuen kalamuari buruz:"... purua denean eta arduraz emanda, dauzkagunbotiketatik preziatuenetakoa da...". Kalamua Egip-totik Napoleonek ekarrita heldu zen Europara eta far-makopean sartu zen. Hala ere, urte batzuk geroago,eragin kaltegarriei buruzko ikerketa batzuk agertuondoren, mundu osoko farmakopeatik kendu zen.Bere eragin psikoaktiboengatik olgetan aritzeko era-biltzen zenez, 1835. urtean Baudelairek eta besteartista batzuek Hashichines kluba sortu zuten.

Kalamua urteroko landarea da eta, sexu-dimorfis-moa duenez, arraren eta emearen loraketak guztizdesberdinak dira. Kalamua Cannabis sativa espeziea-ren barruan sailkatuta dago eta hiru subespezie des-berdin daude: indica, sativa eta rudelaris, bakoitzabere ezaugarriekin (1. irudia). Sativa subespeziea

Azken urteotan kalamuarengaitasun terapeutikoa eztabaidagaiizan den arren, kalamuarensendatzeko ezaugarriak ez diraberriak.

Kalamuaren sendatzeko propietateei buruzko lehe-nengo berriak antzina zabaldu ziren. K.a. 2737. urte-an, Txinan Sheng Nung enperadoreak aipatu zuen PenTsao liburuan kalamua hilekoaren mina, hezueria,malaria eta hainbat gaixotasun prebenitzeko edo sen-datzeko ona dela (1. irudia). 1890. urtean Sir RusselReynolssek, Ingalaterrako Victoria erreginaren medi-kuak, kalamua agindu zion hilekoaren minak arintzeko.

Kalamua:maria-ren sekretua

D: 06 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaD:Dosierra

Aitziber Mendiguren OrdorikaJose Angel Ruiz OrtegaJoseba Gotzon Pineda OrtizFarmakologia SailaMedikuntza Fakultatea. EHU

CAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Page 2: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

mundu osoan zehar aurki daiteke, baina kanabinoi-deoen kontzentrazio handiena duena tropikoan haz-ten da. Indica subespeziea Himalaian dagoenzuhaixka-itxurako landarea da eta tropikoan jaiotzendena baino gogorragoa da eguraldiaren ondorioz.Kalamu-emearen hosto eta pistiloek eratutako egi-turak erretxina jariatzen du, haxixa egiteko erabil-tzen dena. Rudelaris subespeziea antzinako SobietBatasuneko errepubliketan aurki daiteke baina ka-nabinoideoen kontzentrazioa beste subespezieetanbaino baxuagoa da.

Kanabinoideoak:eraginen errudunakKanabinoideoak Cannabis sativa-tik eratorritako azi-do karboxilikoak eta horietatik eraturiko produk-tuak dira. Landarean agertzen den kanabinoideo--kantitatea faktore genetikoek baldintzatzen dutebatik bat, baina klimak (argia, tenperatura), biltze--sasoiak, sexuak eta bildutako landarearen atalek eregarrantzia dute. Kalamuan hirurogeita bat kanabi-noideo inguru daude eta horietatik hiru baino ezdira eragin psikoaktiboen erantzuleak. Osagaietatikinportanteena, eragin psikoaktiboak dauzkalako, ∆9

tetrahidrokanabinola da (2. irudia). Beste kanabinoi-deoek, ∆8 tetrahidrokanabinolek eta kanabinolekkasu, eragin psikoaktibo ahulagoak dituzte. Kana-bidiol kanabinoideoak, ordea, psikoaktiboak ezdiren beste mota bateko eraginak sortzen ditu.

Kanabinoideoak emateko bideak ugariak dira eta,lipidoetan disolbagarriak direnez, organismokomintzak azkar zeharkatzen dituzte. Erretzea da har-tzeko biderik ezagunena. Kalamuak har ditzakeenitxura desberdinen artean gehien erabiltzen denaerretxina bera da (haxixa) baina kalamuaren hostoekineta begiekin egindako prestakuntza (maria) eta kala-muaren olioa (THCaren kontzentrazio handiena

duena) ere dezente erabiltzen dira (2. irudia). Badiru-di kalamuaren errekuntzaren ondorioz kalamu gordi-nean dagoen THC azidoa THC aske bihurtzen dela.THC aske hori kearekin batera arnasten da eta,birika-albeoloen mintzak zeharkatuta, birika-kapila-rretara ailegatzen da. Handik, THCa oso azkargarraiatzen da bihotzera eta zuzenean garunera; pro-zesua zain-barneko administrazioa bezain azkarra da.Eragina erre eta berehala agertzen da eta gutxi irau-ten du. Bestalde, kalamua emateko ahotiko bidea ereerabiltzen da, eragin farmakologikoak mantentzendirelako, nahiz eta xurgapena aldakorra izan.

Kalamua kronikoki hartzeak ez du kanabinoideoeneliminazioa aldatzen: kantitate bera eliminatzen da.Gainera, arestian aipaturiko ezaugarri lipofilikoakdirela eta, kanabinoideoek biltegi hidrofobikoetan(ehun adipotsuan, adibidez) metatzeko gaitasuna dute.Beraz, posible da aste batzuetan zehar gernuaren ana-lisian metabolitoak aurkitzea. Ondeste-bidea erabiliz,ordea, xurgapena oso ona da eta lortzen den bioera-bilgarritasuna aho bidezkoarekin alderatuz handiagoada. Gainera, modu honetan farmakoa zuzenean sar-tzen da odol-zirkulazioan, eta gibeleko metabolismoaekiditen da.

Landarean agertzenden kanabinoideo--kantitatea faktoregenetikoekbaldintzatzen dutebatik bat.

D: 07EL H U YA R. 184. Z K .

2. irudia. Kalamuaren itxura desberdinak. Zenbait agonista kanabinoi-deoren egiturak.

1. irudia. Kalamuari buruz agertutako lehenengo idatziz-ko erreferentzia Txinan,‘Ta Ma’ izenekoa. Cannabis sativalandarea.

Haxix

Olioa

∆9-THC

WIN 55.212CP 55.940

Anandamida

Maria

Page 3: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

Kanabinoideoak substantziapsikoaktiboak ote dira?Hainbat ikerketak frogatu dute THCaren efektuakerretzailearen eta drogaren ezaugarrien arabera alda-kor samarrak izaten direla. Izan ere, dosiaren, admi-nistrazio-bidearen, erabiltzailearen eskarmentuaren,eragin psikoaktiboekiko sentikortasunaren eta erre-tzearen inguruko egoeren menpe daude. Kalamuarentoxikapenak umorearen, ulermenaren eta motibazio-aren desoreka larria ekartzen die kontsumitzaileei.Hala ere, erretzaileak eragin pizgarria besterik ez dubilatzen gehienetan. Badirudi kalamuzaleak efektubizigarri horiek opiazeoek eta estimulatzaileek era-gindakoetatik bereizten dituela. Ohiko erretzaileak biordutan zehar nabaritzen du eragin pizgarria, kala-muaren eraginkortasuna dosiaren araberakoa dela

D: 08 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

80ko eta 90eko hamarkadetan, kalamuari buruzko ikerketak berriromartxan jarri zirenean, kanabinoideoen erauzketa, sintesia, metabo-lismoa, farmakologia eta psikologia aztertu ziren eta hartzaile kana-binoideoak identifikatu ziren. Bi hartzaile kanabinoideo-mota dau-de: CB1 izenekoa nerbio-sistema zentralean (NSZan) eta CB2 ehunperiferikoetan.

CB hartzaileak G proteinekin lotuta daude eta CB hartzaileei ego-kituta dagoen Gi/o proteinaren kitzikapenak hiru sistema efektoremodula ditzake: MAP kinasa sistema (aktibatu egiten da), adenililziklasa sistema (inhibitu egiten da), eta ioi-erretenak (mintz poten-tziala aldatzen da) (beheko irudia). CB1 hartzaileen banaketa osozabala da burmuinean eta badirudi kanabinoideoak eman ondorenNSZan agertzen diren eragin farmakologikoekin erlazionatuta da-goela.Hartzaileen kopuru handiena gongoil basaletan dago eta ber-tan nahitaezko mugimenduak kontrolatzea dute helburu. Hipokan-poan ere CB1en kopurua handia da, eta horrek agerian uzten dukanabinoideoek oroimenean eta ikasketa-prozesuetan duten era-gina.CB2 hartzaileak,ordea, inmunitate-sisteman,gibelean,biriketaneta giltzurrunetan daude.

Azken hamarkadan, hartzaile kanabinoideoekin lotzen diren bar-neko agonistak aurkitu dira. Horietatik garrantzitsuena anandamidaizeneko kanabinoideoa da. Antza, molekula horiek azido arakidoni-

kotik eratorriak dira eta CB1 nahiz CB2 hartzaileekin lotzeko gaitasu-na daukate. Horien garrantzi funtzionala argitzeke dago, izaki bizi-dunengan eman eta berehala desagertzen direlako. Badirudi neuro-transmisoreak askatzea modula dezaketela, eta, ondorioz, tenpera-tura, pertzepzioa (koloreak, entzumena, ikusmena eta abar), kogni-zioa (loa, oroimena, eta abar) eta mugimenduaren kontrola (koordi-nazioa, giharren tonua) alda ditzaketela. Gaur egun, behin barnekoagonistak aurkituta,sistema kanabinoideoak betetzen duen funtzioajakitea zein den izango litzateke interesgarria, erregulazioaren eza-gutzak garrantzia edukiko lukeelako hainbat gaixotasun sendatze-ko. Hori dela eta, barneko agonisten egituretatik molekula berrienbila dabiltza ikertzaileak.

Sistema kanabinoideo osoa ezagutarazteko, kanabinoideo sinte-tikoak azaldu behar dira.Izan ere,kanabinoideo sintetikoak THCa bai-no boteretsuagoak dira eta, horiei esker, kanabinoideo-sistemariburuzko ikerketek izugarrizko bultzada jaso dute.CB hartzaileak zen-bait kanabinoideo sintetikorekiko duten afinitatearen arabera sail-katu dira. Horrela, ikerkuntzan gaur egun gehien erabiltzen direnenartean CB1 agonistak CP55940 eta WIN55212, eta CB1 antagonistaSR14176A daude.Gainera,CB hartzaileekiko afinitate handiagoa dau-katen molekula berriak agertzeke daude.

Sistema kanabinoideoa

Eragin zelularrak. Neuronapostsinaptikoan dauden CBhartzaileekin lotzen dira far-mako agonistak (hartzaileaaktibatzen dutenak), barne-ko agonistak (zeluletatikeratorriak) eta antagonistak(aktibatu gabe lotzen dire-nak). Hartzailea aktibatzeakkaltzio-erretenak ixten ditu,adenilil ziklasaren jarduerainhibitzen du eta potasio--erretenak irekitzen ditu.

Neurona Dendrita

Antagonistak

Barnekoagonistak(anandamida)

Kaltzio--erretenak

Adenilziklasa

Potasio--erretenak

jardueraelektrikoa

neurotransmisiorearenaskapena

Agonistak(THC,anandamida)

Hartzailekanabinoideoa

Farmakoagonistak(THC)

kontuan hartu beharrekoa bada ere. Hainbat azterke-tak frogatu duenez, drogaren eragin akutuen menpedagoen bitartean, erabiltzaileari dezente hondatzenzaizkio kognizioa, pertzepzioa, erreakzio-denbora,ikasteko gaitasuna eta oroimena. Horretaz gain, gor-putzaren mugimenduen koordinazio-ezak ordubatzuetan jarraitzen du eragin pizgarria desagertu etagero. Asaldura horrek ibilgailuak gidatzeko eta lane-an aritzeko ezintasuna du ondorio.

Kalamuaren kontsumo kronikoak drogazalearen porta-era aldatzen du guztiz eta norabide konplexuz, jangurakasu (3. irudia). Halaber, erretzaile batzuek atsegin han-diagoko sexu-harremanak lortzen dituztela aldarrikatubadute ere, kontu hori ez da zientifikoki baieztatu. Fro-gatuta egon badago, ordea, zenbait eragin desiragaitz

Page 4: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

Kalamuaren menpe,nola bada? Oro har, menpekotasunak hiru gertaera hartzen ditubere barnean: tolerantzia, menpekotasun fisikoa etamenpekotasun psikikoa.

Tolerantzia. Tolerantzia farmako jakin batek behin etaberriro hartzeagatik eragin ditzakeen efektuak desager-tzean datza. Laborategiko animalietan frogatu da zen-bait agonista kanabinoideoren administrazio kronikoaktolerantzia sortzen duela analgesiarekiko, aktibitatemotorearen inhibizioarekiko, hipotermiarekiko eta bes-te hainbat efektuekiko. Gizakiengan ere, ikerketa klini-koek THCaren eragin farmakologikoekiko tolerantziabaieztatu dute. Gainera, tolerantziaren garapena hartu-tako THCaren dosiarekin erlazionatuta dago; beraz,THCaren kontsumoa handitzen den heinean toleran-tzia ere areagotu egiten da. Dena dela, aipatzekoa da la-borategiko animalietan tolerantzia eragiteko erabiltzendiren dosiak gizakiak normalki erabilitakoak baino askozhandiagoak direla. Hain zuzen ere, animalietan tole-rantzia lortzeko dosiak 20-50 mg/kg eguneko izan behardu eta, marihuana zigarro batek 30-60 µg kanabinoideoduela jakinik, gizaki batek eguneko 300-1.500 zigarroerre beharko lituzke fenomeno hori gauzatu ahal iza-teko. Aipatzekoa da, bestalde, kanabinoideoekiko tole-rantziaren garapenaren erantzuleak barneko sistemakanabinoideoa nahiz opioideoa izan daitezkeela.

agertzen direla kalamua erre ondoren, hala nola, halu-zinazioak, ikara-krisialdiak eta psikosia. Erabiltzaileeiegindako inkesten arabera, kalamuaren erretzaileen% 50-60k behin baino gehiagotan izan du antsietate--krisialdia. Erreakzio horiek aho-bidetiko dosi handie-nekin ikusi ohi dira, erretzeak dosia menperatzeko auke-ra ematen baitio norberari eraginen pertzepzioaren ara-bera. Bestalde, ez da baieztatu kalamuaren eta eskizo-frenia sortzeko arriskuaren arteko loturarik; aitzitik,argitalpen kliniko batzuek agerian utzi dute eskizofre-niaren aurrekariak dituzten gaixoei, kalamua errez gero,psikosia azkarrago berrager dakiekela.

Kanabinoideoek kronikoki sortzen omen duten era-gin eztabaidagarrienetariko bat motibazio faltaren sin-dromea deitzen da. Aipatzekoa da sindrome hori ezdela diagnosirako gidaliburuetan horrela agertzen, bai-na terminoak ongi adierazten du gizarteko jarduerakutzi eta eskolan interesik erakusten ez dutenen egoera.Nahiz eta kontsumoarekiko kausalitate-erlaziorik berezfrogatu ez, kalamua sindrome horren jatorri gisa har-tu ohi da, bereziki erabilera gogorra baldin bada. Eraberean, ezin izan da ziurtatu kalamuak neuronak kal-tetu edo behin betiko aldaketa funtzionalak eragitendituenik. Izan ere, laborategiko animaliekin eta giza-kiekin saio klinikoetan egindako ikerketek erakutsi dutekanabinoideoak utzita ikaste-prozesuaren kaltea pixka-naka berreskuratzen dela, aste batzuen buruan.

3. irudia. Kalamuaren eragin kronikoak organismoan.

Arnas--aparatua:- infekzioak- minbiziak- bronkitis kronikoa- enfisema

Sistema kardiobaskularra:- hipertentsioa- takikardia- bihotzekoa- zirkulazio-arazoak

Nerbio-sistemazentrala:- asaldura psikologikoak- eskizofrenia-krisialdiak- oroimena galtzea- haluzinazioak- ataxia (koordinazio-eza)- loezina- erreakzio-denbora luzatzea

Digestio-aparatua:- odoljarioa- ultzera- minbizia

Ugaltze-aparatua:- antzutasuna- sexu-irrika galtzea- hormona-maila aldatzea- gametoei eragindako kalteak- hileko aldakorra

Area:- minbizia

Kalamuarentoxikapenakumorearen,ulermenaren etamotibazioarendesoreka larriaeragin dezake.

www.mondragon.edu • Tlfnoa. 943 71 21 85

Page 5: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

lortu eta erretzeko duen premiazko beharrak sustraineurobiologiko zehatz bat du oinarri, alegia NSZkosistema dopaminergikoa. Hala izanda ere, lan neke-tsua izan da kanabinoideoen eragina dopamina neu-rotransmisorearekin erlazionatzea, batez ere kokaina,

nikotina eta opiazeoen kasuekin alderatuz. CB1 har-tzailearen eta kanabinoideoen ezaugarri farmakozi-netikoen berri eduki arte, azken hamarkadan, ez zengaratu teoria neurobiologiko osoa. Gaur egun argisamar dugu, ikerketa konduktualak eta neurofisiolo-gikoak eredutzat hartuz, kanabinoideoek bide meso-linbikoa aktibatzen dutela (4. irudia). Sistema meso-linbiko horri sari-sarea deritzogu, bizirauteko ekin-tzak (jatekoa eta sexua, kasu) mantentzen dituen esti-mulu indartzaile moduan funtzionatzen baitu. Aipa-tzekoa da sare horretako guneetan dopaminak ez ezik,glutamatoak, GABAk eta neurotransmisore peptidi-koek ere parte hartzen dutela. Horiek sendabideberriak lortzeko garrantzi handia dute.

Menpekotasun fisikoa. Menpekotasun fisikoa organis-moa drogak eragindako efektuen menpe funtzionatze-ra ohitzen delako gertatzen da. Hainbat ikerketarenarabera, laborategiko animaliei THCa (20 mg/kg) 6egunez eman ondoren, kanabinoideo hori emateariutziz gero, abstinentzia-sindrome motela ikusten da,eta zeinu kliniko adierazgarrienak soilik antagonistakanabinoideoa eman ondoren agertzen dira. Badirudigertaera hori THCaren eliminazioaren erdibizi (kon-tzentrazio erdira heltzeko behar den denbora) luzeare-kin erlazionatuta dagoela. Izan ere, WIN 55212 ago-nista kanabinoideoaren erdibizia txikiagoa izanik, hurahartzeari utziz gero, abstinentzia-sindrome nabariagoasortzen da. Animalietan, kanabinoideoen abstinentzia--sindromea islatzen duten zeinu kliniko gehienakmugimenduaren kontrolaren asaldurarekin lotuta dau-de. Besteak beste, ataxia, gorputz-enborraren astin-duak, hanken dardara, normalak ez diren jarrerak etaaktibitate motorraren murrizketa gertatzen dira. Aipa-tzekoa da, bestalde, opiazeoen abstinentzia-sindromeanagertzen diren zeinu kliniko begetatiboak (hipotermiaeta pisu-galera, adibidez) ez direla kanabinoideenkasuan ikusten.

Gizakiengan ere, laborategiko animalietan gertatzenden bezala, abstinentzia-sindrome motela nabari da 3asteko THCaren tratamenduaren ondoren. Kasuhorretan agertzen diren zeinu klinikoak antsietatea,anorexia, loezina eta suminkortasuna dira eta seinalenabarienak lehenengo egunetan azaltzen dira.

Menpekotasun psikikoa. Kanabinoideoekiko menpe-kotasun psikikoa menpekotasunaren osagai nagusie-na da, alkoholarekin, heroinarekin eta gainontzekodrogekin gertatzen den bezala, askatasunez droga uz-teko zailtasuna adierazten baitu. Drogazaleak kalamua

D: 10 EL H U YA R. 2003 OT S A I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Animalietan,kanabinoideoenabstinentzia-sindromeaislatzen duten zeinukliniko gehienakmugimenduarenkontrolarenasaldurarekin lotutadaude.

Substantziabeltza

Gunetegmentalbentrala

Kortexsingularra

Septua

Hipotalamoa

Amigdala

Talamoa

Fornixa

Hortz--zirkunboluzioa

Hipokanpoa

Kortexprefrontala

Accumbensnukleoa

HipokanpoaAmigdala

4. irudia. Kanabinoideoek sortutako eragin konduktualen erantzule diren gune zerebralak: motibazioa etamenpekotasuna erregulatzen dituen sistema dopaminergikoa (ezkerraldean) eta emozioa erregulatzen duensistema linbikoa (eskuinaldean).

Page 6: Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 1.saria Kalamua: maria-ren ... · Ugaltze-aparatua: - antzutasuna - sexu-irrika galtzea - hormona-maila aldatzea - gametoei eragindako kalteak - hileko

Baditu alde onak ereKalamuak sor ditzakeen eragin guztien artean gauregun terapeutikoki erabilgarrienak eta ikasienak bidira: eragin antiemetikoa eta hiesa edo minbizia dutengaixoengan jangura handitzea. Izan ere nabilonak,THCaren eratorri sintetikoak, kimioterapiak eran-gindako gorakoa gutxitzen du. Substantzia hori ezdago salgai Espainian, baina bai Estatu Batuetan,Kanadan, eta Britainia Handian.

Azken hamarkadan, kalamuaren inguruko ikerkuntzaknabarmen ugaritu dira eta erabilera terapeutiko des-berdin ugari proposatu dira. Horietatik aipagarrienakanalgesia, NSZeko minbizi jakin baten tratamendua,endekapen-gaixotasunetan gertatzen diren mugitzekoasaldurak saihestea, begi-barneko presioa jaistea etakonbultsio kontrako eraginak dira.

Analgesia. Argitalpen zientifiko askok frogatu duteagonista kanabinoideoek eragin analgesikoa dutela.Eragin hori bizkar-muinean eta gune supraespinale-tan dauden hartzaile kanabinoideoak direla medio ger-tatzen da batik bat. Badirudi ikertzeke dagoen arlogarrantzitsuena kanabinoideoen eta opioideen eraginanalgesikoen konbinaketa dela. Izan ere, opiazeoekanalgesia eragiteko mekanismoa eta kanabinoideoekerabilitakoa desberdinak izanik, biak dosi txikietanemanda eragin desiragaitzak murriztu eta efektu onu-ragarriak (analgesia) handituko lirateke.

Nerbio-sistema zentraleko tumoreak. Azken urteotan,Madrilgo Unibertsitate Complutenseko ikertzailebatzuen lanek frogatu dute arratoietan THC kanabi-noideoak glioma garuneko tumorearen tamaina gutxi-tzen duela. Izan ere, kanabinoideo horrek zelulenbikoizketa ekiditen du, zeramida deritzon substantziabat dela medio apoptosia (heriotza programatua) era-giten duelako. Gainera, badirudi THCak angiogenesia,tumorea elikatzeko eta garatzeko beharrezkoak direnodol-hodien garapena, inhibitzen duela.

Endekapen-gaixotasunak. Sistema endokanabinoideoakmugimenduaren kontrolean parte hartzen du. Izan ere,gorputz ildaskatuan, mugimenduaren kontrolarekinerlazionaturiko NSZko gunean, CB1 hartzaile ugaridaude. Zenbait ikertzailek frogatu dute CB1 hartzailea-ren aktibazioak, THCaren bidez esaterako, mugimen-duaren inhibizioa ekartzen duela. Ildo horretatik, mugi-menduaren kontrola CB1 hartzaileen bidez gertatzendela jakiteak ikerkuntzan bide asko zabaldu ditu, batezere sistema motorrarekin erlazionaturiko hainbat gai-xotasunetan sendabide berriak bilatzeko (esaterako,Parkinson-en gaixotasunean, Huntington-en korean etaesklerosi anizkoitzean). Horrela, ikertzaile batzuek fro-gatu dute Parkinsonen gaixotasuna nozitzen duten giza-kiengan CB1 hartzaileen kopurua handiagoa dela. Hor-taz, CB1 hartzailearen antagonistak izango lirateke iker-gai gaixotasun horretarako. Huntingtonen korean,ordea, kontrakoa gertatzen dela dirudi, hots, gongoilbasaletan hartzaile kanabinoideoen kopurua ohikoa bai-no txikiagoa da, eta, horregatik, kasu horretan CB1 har-tzailearen agonistak izango lirateke terapeutikoki era-bilgarrienak. Alzheimerren gaixotasuna dutenengan erehartzaile kanabinoideo horren kopurua txikiagoa delafrogatu da. Horretaz gain, kanabinoideoek esklerosianizkoitzean gertatzen diren muskulu-uzkurketa min-garriak arintzeko gaitasuna dute. Gertaera hori labo-rategiko animalietan bakarrik frogatu bada ere, esklerosianizkoitza duten gaixoek eragin onuragarri hori berre-tsi omen dute.

Begi barneko presioa. Badirudi kanabinoideo sinte-tikoek begi barneko presioa jaisteko gaitasuna dute-la. Baina orain arte probatu diren farmako kanabi-noideo sintetikoek eragin desiragaitz gehiegi sortzendituzte onuragarriekin alderatuz.

Epilepsia. Laborategiko animaliekin eta gizakiekin egin-dako ikerketen arabera, THCak zein kanabidiolak era-gin antiepileptikoa dute grand mal krisiak dituztenen-gan. Gainera, kanabidiolak eragin psikoaktiborik ez due-la jakinik, interesgarria izango litzateke etorkizunean arlohorretan ikerketa gehiago egitea.

D: 11EL H U YA R. 184. Z K .

Kalamuaren ingurukoikerkuntzaknabarmen ugaritudira eta erabileraterapeutikodesberdin ugariproposatu dira.

BIBLIOGRAFIA

HARDMAN, J.G. ETA LIMBIRD, L.E. Goodman & Gilman’sThe Pharmacological Basisof Therapeutics. 2001 Ed. McGraw-Hill,London.

HOWOWLETT, A. C.; BARTH, F.;BONNER, T.I.; CABRAL, G.;CASELLAS, P.; DEVANE, W.A.;FELDER, C.C.; HERKENHAM, M.;MACKIE, K.; MARTIN, B.R.;MECHOULAM, R. ETA

PERTWEE, R.G. International Union ofPharmacology. XXVII.Classification of CannabinoidReceptors. 2002 Pharmacol Rev; 54 (2):161-202.

MALDONADO, R. ETA

RODRIGUEZ DE FONSECA, F.Cannabinoid addiction;behavioral models andneuronal correlates. 2002 J Neuroscience;22 (9): 3326-3331.

PERTWEE, R. Cannabinoid Receptors.1995 Ed. Academic press,London.

Kanabinoideoekiko menpekotasun psikikoa menpekotasunaren osa-gai nagusiena da, alkoholarekin, heroinarekin eta gainontzeko dro-gekin gertatzen den bezala.

ART

XIBO

KOA