Dossier 2013 LekeitioKale

17

Transcript of Dossier 2013 LekeitioKale

Page 1: Dossier 2013   LekeitioKale
Page 2: Dossier 2013   LekeitioKale

Iñigo Aranbarri.

Bila gabiltzan gauza berri orobehin izan genuen beste zerbaiten isla da.

“ “

Page 3: Dossier 2013   LekeitioKale

HODEI GUZTIEN AZPITIK ETA KRISIALDI GUZTIEN GAINETIK

Ekonomiaren egoera latz honetan Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiak baikor begiratzen dio hodeiertzari. Ez da jaialdiak jasan duen aurreneko krisialdia. 1989. urtean sortu genuenean egoera ere ez zen makala. Inork ez zuen sinisten kale-arteetan. Mesprezua zuen lege. Aurrerago, 1992. urteko kultua krisialdi gogor batek astindu zituen euskal sortzaileak. Ez omen zegoen dirurik euskal arterako. Krisialdi bien gainetik igaro zuen Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak. Lekeitiok jakin du moldatzen. Kale-arteen itsasargia ez da amata. Argia ematen jarraitu du. Horregatik aldarrikatzen dugu lau haizetara: “Hodei guztien azpitik eta krisialdi guztien gainetik”.

Begi bistan da kale-arteak erakunde publikoekin estu loturik daudela. Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak ezin du aurrera egin udalaren, aldundiaren eta eusko jaurlaritzaren babesarekin. Kaleak ez du fi nantziazio iturririk. Erakunde publikoaren eskutik ibili behar du. Ez dugu kolokan jarriko hezkuntza eta osasuna direla gizartearen lehentasunak. Baina inork ulertzen du gizartea kulturarik gabe? Artea gizakiaren hasiera-hasieratik dago. Ezinbestekoa giza-bilakaeran. Horregatik ezinbesteko jotzen dugu Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia.

Sarritan entzun dugu Lekeitio euskal Tarrega izan zitekeela. Neurri handi batean bada. Erreferentea baita Europan baina aurrekontuei erreparatzen badiegu gu anaia txiki-txikia gara. Begira diezaiogun Frantziari. Frantziar ereduari jarraiki kale-arte jaialdirik handienak herri txikietan gertatzen dira. Libourne, esate baterako. Katalunian bezalaxe, Tarrega. Guk horixe eskatzen dugu: erakunde publikoen konpromiso handiago bat Lekeitio herri txikian Euskal Herriko kale-arteen jaialdirik handiena izan dadila.

Geldi ez gara geratuko. Hamaika sormen dugu ikusmiran. Frantziako Libourne Kale-Arteen Jaialdiarekin hitzarmena sinatu dugu elkarlanean aritzeko. Aurten Stock Umorea izeneko arte eszenikoen nazioarteko udako eskola martxan jartzeko asmoa dugu. Oreka Tx eta Kukubiltxo konpainiekin ari gara lanean ikuskizun historiko bat plazaratzeko. Erakusketa bat ari gara prestatzen. Jaialdiaren ikus-entzunezko arloa irmotu nahi dugu eta aurten gure kale-arteei buruzko aurreneko dokumentala estreinatu dugu. Honez gain, bi edizio barru 25. urtemuga beteko dugu. Ibilbide luzea eta emankorra da. Sarritan adierazi dugun bezalaxe, kale-antzerkiak mugarik ez du.

Page 4: Dossier 2013   LekeitioKale

ITSASOA ETA ANTZERKIALekeition gerta daiteke, ez beste inon. Itsasoarekin loturik dauden ikuskizunak jarri ditugu jomugan.

Aurten nazioarteko jaialdian zehar antzerki-barku bat izango dugu portuan: Azart, Zoroen Itsasontzia.

THE SHIP OF FOOLSZoroen itsasontzia (The Ship of Fools) antzerki-laborategi ibiltaria da. Hogei urte baino gehiago daramatza zazpi itsasoak zeharkatzen komedia, bufoia, clowna eta absurdoa antzerki diziplinak eskaintzen portuz portu. Kantua, musika, dantza, esgrima eta txotxongiloak ere antzezlanaren osagaiak dira eta nazio ezberdinetako publikoaren interesa piztu du ibilbide emankorrean. Urtea Pasaian eman du, Donostia 2016 Europako kultur hiriburuaren proiektuan parte hartzen. Orain Lekeition porturatuko da eta ehun urteko itsasontziaren sotoak zabalduko dizkigu. Sartzeko sarrera ordaindu beharko da, ikusle bakoitzaren pisuaren arabera.

Portuan dagoen itsasontzia.

Itsasontzia Holandako arrantza-belauntzia zen, 1916an burdinaz eginda eta sardina-zarra harrapatzeko prestaturik. Bigarren Mundu Gerran Armadak konfi skatu eta patruila lanetan aritu zen, kanoiak eta guzti. Gerra ondoren arrantzan ibili zen 1971ra arte. 1989an Azart kultur elkarteak erosi zuen eta antzerki-laborategi bilakatu zuen gaur arte.

TXOTXONGILO HERRIALDE ARTISTIKO MIRESGARRIAMarioneta edo txotxongiloak kaleetan gustuko ditugu. Beraz, hiru konpainia etorriko dira txotxongiloaren artea plazaratzeko. Bi frantziarrak dira, hirugarrena, berriz, euskalduna.

Frantziatik: Rue Barre eta Picto Facto.

JAIALDIAREN LERRO ARTISTIKOAK

Page 5: Dossier 2013   LekeitioKale

Rue Barre eta Mario: gizaki baten neurrira eginiko txotxongiloa da Mario. Bi manipulatzaileren menpe bizi dena. Hiru buru, bi beso eta hamaika istorio dibertigarri. Hitzik gabe, erritmo zoroa eta irudimena dira antzezlan honen oinarriak. Frantziatik datoz eta hauxe dugu Libourneko Kale-Arteen Jaialdiaren eta Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren arteko elkarlanaren aurreneko emaitza.

Picto Facto: hirugarrenez izango da Lekeition Tolosako (Frantzia, Okzitania) talde honen arte harrigarria. 1993an eta 2003an gure jaialdian izan ziren eta erakutsi ziguten kale-artearen begirada berritzailea. Eskultura-txotxongilo puzgarriak sortzen dituzte, soinean jarri eta kalejiran abiatzen dira. Arte ibiltaria da.

Kale-arteetan kaleko marionetek eta txotxongiloek leku nabarmena hartu dute belaunaldiz belaunaldi. Ezin dugu ulertu kale-antzerkia beraiek barik.

Euskal Herritik: Markeliñe

Markeliñe euskal talde historikoa da eta euskal kale-arteen hasiera-hasieratik ibili da sortzen. Aurten ikuskizun parte hartzailea plazaratuko dute. Animalia harrigarriez beteko dituzte kaleak eta animalia horiek marioneta erraldoiak izango dira. Marioneta herrialde miresgarriari begiratzeko modu berria eta ezberdina. Familian gozatzeko marionetak.

JOERA BERRITZAILEAK ETA ABANGOARDIAAzken urteotan Lekeitiok badu ikusmiran jarritako joera: abangoardia. Ohiko zirku eta kale-antzerkitik haratago joateko konpromisoa aspaldian hartu genuen. Bide honetatik Hortzmugaren azken estreinaldia dugu. Komunikabideen funtzioa kolokan jarriko dute ikuskizun harrigarri baten bidez. Kasu honetan giza-kritika agerian geratzen da. Edukiz beteriko ikuskizuna baita.

ZERUKO ARTEAKEspazio berrien bila abiatzen dira kale-arteak. Horren ondorioz Zeruko Arteak sortu ziren. Aurten Lekeitioko Eliza zoragarria erabiliko dugu. Dantza Bertikala izango da protagonista Erdi Aroan altxatu zen monumentu artistikoan.

Dantza bertikala joera berritzaileen artean koka dezakegu eta seguru gaude ikusleen harridura sortaraziko duela. Kataluniatik datorkigun konpainiak SACUDE du izena

Sacude taldea 2006an sortu zen Bartzelonan. Dantza bertikala egiten dute batik bat baina arlo honekin antzerkia, zirkoa, musika, bideo eta poesia fusionatzen dituzte. Samuel Delgado aktorea, dantzaria eta koreografoa da eta La Fura dels Baus taldearekin egin du lan maiz. Berarekin batera Mamen Alcázar zintzilikatuko da altueretatik. Biak Sacude taldea dira eta haien dantza ikusgarriak saritu dituzte munduan zehar.

KONPROMISOAREN ILDOTIKSarritan entzun dugu kale-antzerkiak ez duela konpromisoz beteriko edukirik. Lekeitiok ondo ederto erakutsi du hori ez dela egia. Gizatasunarekiko konpromisoa maiz azaldu da guk kaleratutako ikuskarietan.

Aurten emigrazioa dugu hizpide. Xarxa konpainiak “Papers” izeneko kale-lana plazaratuko du. Emigrazioaren oihu isila, elkartasuna, muga guztien gaineko begirada… horrela da konpainia kaltalan honen mezua.

2009an Générik Vapeur eta Xarxa Teatre elkartu ziren ikuskizun handi bat sortzeko. Marsellan, Castellò eta Aurillacen ibili ziren lanean eta Frantzian estreinatu zenean sekulako arrakasta eskuratu zuen. Papers! kale-antzezlana emaitza haren bertsio apalagoa da. Hiru urte igaro dira eta Xarxak berreskuratu du haren magia eta mezua. Gaur egungo gizartean diruak ematen duen botereari buruzko kritika zorrotz eta arteza da. Macbeth eta Ubú izan daitezke aurrekariak. Papers! hitzik gabeko ikuskizuna da baina ozen aldarrikatzen du gaurko egoera maltzurra aldatu beharra.

Lekeitioko konpromisoa argia da. Gai sozialak kale-arteen edukietan plazaratzeko konpromisoa.

HIRI-KULTURAKMunduko hirien babespean kultur garaikideak agertu dira. Horietako bat break-dance dugu. Hiri-kultur horren gainean Deabru Beltzak taldeak egin du lan eta perkutsioa eta break-dance dantzan oinarritutako ikuskizuna estreinatuko du. Bide garaikideak jorratzen ditu Bizkaiko konpainia honek eta horri esker munduan zehar gehien ibiltzen den horietako bat da. Lekeitiorekin harreman estua du eta orain arte sortu dituzten kale-ikuskizun guztiek babesa hartu dute gure kultur kaian.

Page 6: Dossier 2013   LekeitioKale
Page 7: Dossier 2013   LekeitioKale

EREMUAK

Aurreko lerro artistikoei segika honako eremu hauetan egiten dugu lan:

EUSKAL KALE-ANTZERKIAIaz adierazi genuen eta aurten azpimarratzen dugu: krisialdi egoera honetan etxeko ekoizpenen aldeko postura egingo dugu.

24. edizioan bertoko produkzioak leku nabarmena izango du:- HORTZMUGA (Bizkaia) “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu”- MARKELIÑE (Bizkaia) “Zoozoom”- DEABRU BELTZAK (Bizkaia) “Drum break”- TRAPU ZAHARRA (Gipuzkoa) “¡Vive Soñando!”

HERRIALDE KATALANAKAurten eta edizio guztietan gertatzen den bezala Mediterraneoko antzerkia izango da Lekeitioko plazan. Bartzelona eta Vila-Realetik datoz.- XARXA (Vilareal), formatu handiko ikuskaria: “Papers”- SAKUDE (Barcelona), dantza bertikala. “Las aventuras de Saku y Mika”

NAZIOARTEKO KALE-ANTZERKIAHasieratik Lekeitiok izan du nazioarteko izateko asmoa. 24. edizioan honako nazioarteko ordezkaritzaren alde egin nahi dugu:

- Nazio ezberdinen topagunea: SHIP OF FOOLS- Frantziatik: PICTO FACTO eta RUE BARRE

STOCK UMOREA-LEKEITIO OFFHauxe dugu ate zabalik. Berriro antzerkizale ezezagunei antzezteko aukera emango diegu. Lekeitio Off, Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Eskolaren ondorioa da. Umorea eta kalea uztartu nahi duen eremua. Profesional ezezagunak eta amateurrak Lekeitio Offean aurkituko dute espazio duin eta aproposa.

Page 8: Dossier 2013   LekeitioKale

Urtetik urtera ari gara sakontzen eta babesten ikusleen eremuak. Ikusle jantziak dira Lekeitioko jaialdikoak eta horrez gain oso anitza.

IKUSLE GAZTEAKaleko ikuskizunak ezin hobeak dira ikusle gazteak kulturara bereganatzeko. Maiz ikusi dugu kale-arteekin gozatzen eta emozionatzen. Hori dela eta, gazteei begira dauden hainbat ekinaldi antolatu ditugu: break-dance (Deabru Beltzak), Xarxa (Papers)... non hiri-kulturak edota piroteknia azaltzen diren. Gazteek gustuko dituzten bi arlo.

IKUSLE FAMILIARRAJaialdiaren joera familiarrak nortasuna ematen dio topaketari. Emanaldi gehienak familiari begira daude. Gurasoak seme-alabekin, bikoteak, koadrilak… nornahi izan daiteke kale-arteen jomuga.

IKUSLE PARTE HARTZAILEAKale-antzerkian ikuslea ez da pasiboa, parte hartzailea baizik. Bide beretik abiatzen da prestatu dugun egitaraua.

Halere, nabarmendu beharrean gaude Markeliñeren antzezlana non parte hartzearen bidez isotoria osatzen den.

IKUSLEAK

Page 9: Dossier 2013   LekeitioKale

Kale-arteek ez dutela mugarik behin eta berriro adierazten dugu. Hori dela eta, espazio ezberdinak bilatzen ditugu. Aurten hauek dira proposatzen ditugun antzezlekuak:

ITSASOALekeitiok itsasoa eskaintzen du eta 24. edizio honetan ikuskari handi bat izango da itsasontzi baten gainean. Azart kultur taldeak The Ship Of The Fools itsasontzi erraldoia porturatuko du.. Azken hau Donostiako europear kultur hiriburuaren eskutik Pasaian izan da neguan. Udan, berriz, Lekeitio bisitatuko du. Kaia kultur-kai bilakatuko da.

AIREAN (KANPANDORREA)Zeruan aurkitu dugu maiz antzezleku. Aurten dantza bertikalaren bidetik abiaturik elizako kanpandorrean zintzilikatuko dira dantzariak.

PLAZA ETA KALERIK KALEOhikoak diren espazioak ere izango dira. Kalejirak kalerik kale eta plaza antzerkia ez dira faltako.

LEKUAK

Page 10: Dossier 2013   LekeitioKale

Uztailak 12an, ostiralean

19:30 RUE BARRE “Mario” (Frantzia)20:30 DEABRU BELTZAK “Drumbreak” (Euskal Herria)22:30 SACUDE “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 1” (Herrialde Katalanak)23:30 HORTZMUGA “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu” (Euskal Herria)

Uztailak 13an, larunbatean

12:30 PICTO FACTO “Coruscants” (Frantzia)19:00 RUE BARRE “Mario” (Frantzia)20:00 PICTO FACTO “Coruscants” (Frantzia)20:30 MARKELIÑE “Zoozoom” (Euskal Herria)23:00 SACUDE “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 2” (Herrialde Katalanak)24:00 XARXA “Papers!” (Herrialde Katalanak)

Uztailak 14an, igandean

12:30 RUE BARRE “Mario” (Frantzia)19:30 TRAPU ZAHARRA “¡Vive Soñando!” (Euskal Herria)

KULTUR KAIA AZART - SHIP OF FOOLS (Nazioartekoa). Antzezlana: Monsieur Jourdain gizon bitxiaEgileak: Boulgàkov-MolièreIkuskizun elebiduna: euskaraz eta gazteleraz.

Ostiralean, 19:00etan.Larunbatean, 19:30ean.Igandean, 20:00etan.Portuan dagoen itsasontzian.

LEKEITIO OFF UMOREA (STOCK UMOREA) Ikus-entzunezko eta Arte Eszenikoen Nazioarteko EskolaEkainaren 24tik uztailaren 14ra.Udako Nazioarteko Eskolaren eskutik LEKEITIO OFF UMOREA plazaratuko da. Inprobisazio eta formazioaren emaitzak kalean izango du antzezlekua, modu espontaneoan. Gonbidatuak: Cia El Sainete (Bartzelona-Argentina) “La Negra y el Catalán”…

24. LEKEITIOKO KALE ANTZERKI

NAZIOARTEKOJAIALDIAREN

EGITARAUA PROPOSAMENA

EUSKAL HERRIA, HERRIALDE KATALANAK,

FRANTZIA.

Page 11: Dossier 2013   LekeitioKale

DOKUMENTALA2012an zazpi minutuko dokumental txiki bat estreinatu dugu. Bertan sortzaileen iritziak jaso ditugu. Bide beretik jarraitu nahi dugu. 2013ko edizioak ere dokumental bat izango du. Horretan sortzaileez gain, kaleko ikusleen iritziak ere jasoko ditugu.

2014an, 25. urtemugan, ikus-entzunezko materiala bildu eta jaialdiaren dokumental oso eta garrantzitsu bat burutu nahi dugu. Lekeitio, kale-arteen aitzindari.

STOCK UMOREAAurten aurreneko urratsak emango ditu Udako Nazioarteko Arte Eszenikoen Eskolak. STOCK UMORA batailatu dugu.

Josu Bilbao (Salitre) eta Aitor Basauri (Spaymonkey), Stock Umorearen sortzaileak eta sustatzaileak, ari dira lanean aurreneko kurtsoak eskaintzeko.

Ekainean eta uztailean zehar gertatuko dira eta Jaialdiarekin bat egingo dute xedeetan.

Udako eskola honek espazio berri bat irekiko du: LEKEITIO OFF. Bertan eskolatik pasatzen direnak eta ez direnak arituko dira kaleetan jaialdiaren giroa berotzen eta osatzen.

Informazio osoa: www.stockumorea.com

MASTER CLASSAKAzart koletiboari eskaini diogu aukera euren lana azaltzeko master class baten bidez.

Bide beretik beste profesional batzuk (Stock Umorean parte hartuko duten irakasleak, kasu) aukera izango dute zabalik izango diren master classak emateko.

Horrela, kale-artea egiteko sormen-bideak denon eskura jarriko ditugu.

BESTELAKO EKINALDIAK

Page 12: Dossier 2013   LekeitioKale

LIBOURNE (FRANTZIA) HIRIKO KALE-ARTEEN JAIALDIA ETA LEKEITIOKO NAZIOARTEKO JAIALDIAREN ARTEKO KOLABORATZEKO HITZARMENABi jaialdien arteko hitzarmenak argi du nora begiratzen duen: geroko arteak jorratzeko asmoa.

Libourne eta Lekeitio Atlantikoaren kulturan lerrotzen dira. Batzuk hego frantziarrak, besteak euskaldunak. Partekatzeko bidea zabaldu dugu eta oinarri sendo bat jarri nahi dugu.

Aurten taldeak partekatuko ditugu. Gure konpromisoa da Libourne aldeko RUE BARRE taldea Lekeition aurkeztea.

2014ko edizioari begira bion arteko koprodukzio bat ari gara lantzen. Bertan bi antzerki konpainiarekin egingo dugu lan: Deabru Beltzak (Euskal Herria) eta Commandos Percu (Frantzia).

BILBOKO KALEALDIAREKIN LANEANAurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Bilboko kalealdiarekin hartu-eman emankorrarekin jarraituko dugu.

Xarxa taldearen “Papers” kale-antzezlana berezia da. Behin baino ez da egin Europako jaialdi batean eta orain Bilbo, Gasteiz eta Lekeitio bat eginda berriro plazaratuko da. Euskal Herriak izango du aukera ekoizpen berezi eta nabarmen hau ikusteko.

DONOSTIA 2016Donostian 2016 Fundazioa hasi da martxan. Gure asmoa da erakunde honekin koordinatzea eta lau urte hauetan, 2016ra arte, ideiak, ikuskariak eta ekoizpenak partekatzea.

GEROA GAUR EGITASMO BERRIAK

Page 13: Dossier 2013   LekeitioKale

Euskal poeta handiak igaro dira gure karteletik. Aurten Iñigo Aranbarri gonbidatu dugu. Bera Azkoitian jaio arren lekeitiarra da, gure herrian bizi delako.

Hauxe da aukeratu dugun bertsoa:

Bila gabiltzan gauza berri orobehin izan genuen beste zerbaiten isla da.

Esan bezala, probokazioa kartelean hasten da. Norberak atera dezala bertsoaren hausnarketa.

POESIA ETA KARTELA

Page 14: Dossier 2013   LekeitioKale
Page 15: Dossier 2013   LekeitioKale

1989-2012 URRATSEZ URRATS

1989. MASKARADA Akerlarrua. KUKUBILTXO Umeak gara, eta zer! MARKELIÑE Escalada Urbana. LA BURBUJA Carnaval Medieval. HANKAPALU EGUNA (Zango Trango, Zingle, Etzi, Heioka, Hingotsa, Goloka, Oihal Puska, Kaixo, Katiflix, Patraka Matraka, Gautxori, Pinpilinpauxa, Altza Porru, Txo, Matrazaina Akerbeltz, Kukubiltxo). GOG MAGOG Gog, Rey de Magog. ZUBIPEKO SWING.

1990. MASKARADA Marx Brothers Abokatuak. KARRAKA Godot. PIKOR Naftalina. XARXA Ibers. MARKELIÑE. Ekintzak. TEN–PINPILINPAUXA El pez que nadaba en la roca. LES CHANCAYRES Les landes. TEATRO INTREPIDO El Escaparate. PLASTICIEN VOLANTS Giantomacine. BEKEREKE El vendedor de Espejismos. XARXA Nit Magica. MIMO PLOT Hipersol. GOTZON MUXIKA. GOLOKA Makina Trasformatzailea. AITTITA TXIKI. KUKUBILTXO Jalgi Hadi Dantzara! TRAPU ZAHARRA El Vengador Enmascarado. HIKA Eta ohea egin gabe.

1991. BEAIVVAS SAMI TEAHTER Samisuonain. L’AVALOT Elitres. JAKE MATE Itzala. UDAKO KALE ESKOLA Clown. MARKELIÑE Armagedon. HIKA Chaplin Tropela. TRAPU ZAHARRA Occident Paradise eta Cobriexpres. ZUBEROAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak. JAKE MATE Kasketa. CLOWNART Menu de Acciones. PIKOR Nor da da? TUCHENN L’ombre et le vent. L’ AVALOT Caos. ETXEBARRIKO TALDEA Ekintzak. LEKEITIOKO HERRIA ETA MUSIKA BANDA Gastibeltzaren Karabinak.

1992. KUKUBILTXO Malintxeren Madarikazioa. KARRAKA Los Ultimos de Filipinas. HIKA Txarlotadak. EUSKAL HERRIKO MALABARISTEN ELKARTEA. GOLOKA Ameriketako Euskaldunak. TXORROSKILEROAK Dena Salgai. TARIMA Domingueros. TEN–PINPILINPAUXA Bienvenido Don Quijote. TEATRO TRAPERO ETA XILIPURDI Mimo Clown Kalejira. PIKOR Estofado de Toro.

1993. HIKA Babalibu! Babaliba! SCARAMOUCHE Las Aventuras de Robin Hood. TRAPU ZAHARRA Visto y no visto. HIKA Ongi Etorri Etsaia. SALITRE Rico Rico Rico. PICTO FACTO Dare Dare. ZANGOANGO Macanas Argentinas. GALTZAGORRI Malabareen festa handia.

1994. HIRU TURKU Kantu Zaharrak. KAKAFRAKETAN SAKANDALU PUBLIKU ETA AITTITTA TXIKI Gauskadantza TEATRO FENIX Magia y Rito en la Isla de Bali. TOPAKETAK Dokumentala.. MARKELÑE Kubierno. PIKOR La Funerala. KOXKORRAK Denok gara Tximinoak. AITTITTA TXIKI Hankapaluak. ADESA Sanfoka. POETAK Sarajevo.

1996. SCARAMOUCHE Cineman. CON BUEN PIE Yubihelen VISITANTS Fam de foc. CACHIVACHE Pathe de Gags. SALITRE Imaginate. NI FU NI FA Topaketa. AITTITTA TXIKI Hankapaluak. SCARAMOUCHE El doctor Livingstone, supongo. ZURRASPAS Cinema Ecuador. TEHATRE EN VOL Orme. KATAKRAK TRUP Mal... Mal... Malbar. BLUES THORPES Blues Thorpes.

1997. TXO TITERESBidaide eta Rr9n. GOLOKA Berbena, Goloka Park eta Eskeletoak. TRAPU ZAHARRA Naufragio eta Tambores Mundi. OIHULARI KLOWN Lerroan bixi–bixian. AMLIMA Aguto. GAITZERDI Irudiak. PIKOR–LA TIRILI Los hermanos Químicos eta El Gran Teatro Infimo. TEN PINPILINPAUXA Sekulako guztiarako bidaia. LEKEITIO OFF 1. LOCO BRUSCA Speerman & his friends. SALITRE Kontuz–iones. TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX Tantaka Yotanka.

1998. KUKUBILTXO Kukubel. SANDIMAY Oriental Street Parade. DEABRUAK BELTZAK Ibiltariak. GOLOKA Praka motzak. LEKEITIO OFF 2. PIKOR Comando Fingilin KALEJIRA ERRALDOIA Hankapaluak. TRAPUZAHARRA Eroak. LOCO BRUSCA Speerman & his friends. MARKELIÑE Alò! Europa?. SCURA SPALTS Oh! SOS. GOLOKA Eskeletoak. HIKA Xagukumeak. TEN PINPILINPAUXA Sekula guztiarako bideaia. SCURA SPALTS Aniversari Animal.

1999. HORTZMUGA Sportzis, Primus eta Kolore. SALITRE El zorro. CHUSMA KOLEKTIBOA Vöjnirek. HARRIA ETA HERRIA. MOON Catapult. 15 000 GOGO Enborra. TIRRI TARRA Tirri Tarra Show. NOU SUBUS CIRC La cita amorosa. CAPA I ESPASA Una d’espasas. ARTISTRAS Pleniluni. ALKIMIA 130 Arde. GOLOKA Inudeak. TEN PINPILINPAUXA Berunexko soldadatxua eta Jon beldurgabea.

Page 16: Dossier 2013   LekeitioKale

2000. TRAPU ZAHARRA. Paquetito TEN PINPILINPAUXA Ortzadarraren sorrera GAITZERDI Girobira PANTA RHEI Sarabá HORTZMUGA Badum mundua MAIMUR Saltinbankiak datozela DEABRU BELTZAK Bikiak Salt In Banco XARXA Déus o bésties LEKEITIO HERRIA ETA LA NAVE Moby Dick.

2001. HORTZMUGA Le vaca show (Galaxi). TEN PINPILINPAUXA Ortzadarren sorrera GAITZERDI Girobira TRAPU ZAHARRA El cuarto tenor LOS GALINDOS Amalgama DEABRU BELTZAK Bikiak TRANSE EXPRESS Maudits Sonnats EL GRUP DE DIABLES DE L’ALT URGELL Correfocs ZUBEOAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak.

2002. DEABRU BELTZAK Les Tambours de Feu. LE PETIT TEHARE DE PAIN Mesclangne. NAPHTALINE Une nuit avec Satan. T’OMBLIGO. E.s.e.p.p. BURUHANDIEN TOPAKETA. COULEURS MECANIQUES Les Fouturisques. DEABRU BELTZAK. Bikiak. MARKELIÑE. Dso. EL GRUPO DE DIABLES DE L’ALT URGELL Correfoc. PIKOR Ko. MAIMUR Paris Babia. EL CIERVO ENCANTADO Un elefante ocupa mucho espacio.

2003.QUINQUILLANS O circo do Máscaras. INDUSTRIA TEATRERA Ooolee!. XARXA Foc de Mar. TRAPU ZAHARRA Elvis vete ya. PICTO FACTO Coquecigrues. KUKUBILTXO Mamutxak. HORTZMUGA Matraka. DIABLES DE XALGIGA Correfoc. THEATRE GILI GILI Barto. PICTO FACTO Billevesées. PIKOR ZANGUANGO Al fondo a la derecha.

2004. ANACABE KAPITAINAREN BALADA Lekeitio eta Karlos Panera. DRAGOES VELHOS Maasi. ILOTOPIE Narcise guette. TEN PINPILINPAUXA Zakarrontzietako abentura. BARKATU AMA Lekeitio off. HORTZMUGA 12K. CARAPACE Bruleur d’Etoiles. MALABAR Aquaroves. LA CIE DU PETIT MONSIEUR En Derangement. GAITZERDI Naiz.

2005. KARROMATO Egurrezko zirkoa. TRAPU ZAHARRA El pisito. MUNGIA HERRIA Lauaxeta herri antzerkia. TOKIA Kautera. PANTA RHEI Txaribari. LA TAL Carrilló. BURUHANDIEN II. TOPAKETA Patagon dantza. BARKATU AMA Zelako itsua. LOS DEMENDEZ El bala perdida. TRAPU

ZAHARRA Tetrarip,El último embase. DEABRU BELTZAK Les diables noirs. MARKELIÑE Carbon Club. ELIXIR La Machine. LIONEL PIOLINE Les Kids. AZULKILLAS Bi trapezioan. LA TAL Les fotografiers.

2006. EIDABE Kanpanolue. LA INDUSTRIAL TEATRERA Motards. DEAMBULANTS Alt. CAL Y CANTO A-ta-ka. TEATRO TRAPERO DEL RIO Erdi Aroko kondaira. ROYAL DE LUXE-LA GRAN REYNETA Roman Photo. BALL DE DIABLES DE LA LLACUNA Y DRAC CAPALLA D´HORTA-EL CARMEL Correfoc. BEGO KLOWN La Meva Mare. HORTZMUGA ETA LEKEITIO Antzar Jokua.

2007. ATIKUS El Cucumis-melo. GAITZERDI Kulunka. SCURA SPLATS Macroscopi. TRAPU ZAHARRA Vis a Vis. CARNAGE PRODUCTIONS Gign. LES TROIS POINTS DE SUSPENSION Monsieur Baryton. DEABRU BELTZAK Bande Déplacé. MALABAR Helios II. MACADAM PIANO Enfin le piano de concert se promene dans les rues! HORTZMUGA Momento.

2008. AMAREN ALABAK Amaren alabak. MR PEJO’S WANDERING DOLLS Mutabor. MIXEL ETXEKOPAR ETA PIERRE VISSIER Duo. BANGDITOS Die Schutzengel. MARKELIÑE Terapia. GANSO Renato. EFS Humortal. IÑAKI MATA Barreras. LES SAGES FOUS The Bizzarium aquarium. HANNA BI Zoo La legende du Roi Singe. TEATRO DO MAR Nusquam. ULIK Mecanomique. TRAPU ZAHARRA El Concursazo. CAL Y CANTO Exodos.

2009. SCURA SPLATS Animatic eta Factum Flama. FAMME FATALE Cabaredeambulante. KARNAVIRES Odysseus. SALITRE On Egin Mon Amour. EIDABE Atxikistan. HORTZMUGA Olimikas 2012. GAITZDERDI Otsoko. EN LA LONA Mementu Ridiccoli. ZANGUANGO Tocata y Fuga (en fu renol).

2010. ACROBUFFOS Waterbombs. MR PEJO’S WANDERING DOLLS Mignona eta Mogota. KANBAHIOTA Nomadas. LOCO BRUSCA Mr X eta Baka Shtruck. PIKOR Ellas Bailan Solas. LES COMMANDOS PERCU Le Concert de Feu. GROUPE DEMONS ET MERVEILLES Les Petits Silences.

2011. OJARUS Strange Japanese Show. DANTZAZ & LEKEITIO Sarritsasoa. SCURA SPLATS Disco Death Correfocs. CHIPOLATAS Gentlemen of the road. DEABRU BELTZAK The Wolves. TRAPU ZAHARRA Camping Renove GENERIK VAPEUR Bivouac. EIDABE “Kanpanolue, 11 salto baino gehiago”.

2012. HORTZMUGA Libertia. ZANGUANGO La Mecánica de la Naranja. KARKABIA Nire Nia baino ez dut. GAITZERDI. Suz. SALITRE-TEATRO MUTANTE Amor Ciego. D’AILLEURS Parle mooi d’Allieurs, Un homme et une femme eta Quiconques. INDUSTRIAL TEATRERA De Paso. TRIFALDO L’es3. MATRIOSKA Motel Matrioska. LUC AMOROS Page Blanche. LEKITTOKO DEABRUAK Mingorri Correfoc.

Page 17: Dossier 2013   LekeitioKale

www.lekeitiokale.net