DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN)...

16
www.biaforum.org bilbao bizkaia architecture prentsa dosierra

Transcript of DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN)...

Page 1: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

www.biaforum.org

bilbaobizkaiaarchitecture

prentsa dosierra

Page 2: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

www.biaforum.org

prentsa dosierra

Page 3: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

BIZKAIKO ARKITEKTOEK BIA SORTU DUTE SEKTOREA DINAMIZATZEKO

Sigla horiekin ezagutzen da “Bilbao Bizkaia Architecture” delako plataforma, hainbat

jardueraren inguruko gogoeta eta sustapena egin eta hiritarrak inplikatzea xede duena

Bizkaiko arkitektura sustatu eta ezagutzera ematea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru

Aldundiak babestutako ekimen honen helburua

Lehenengo jarduera garrantzitsua, irailean antolatuko den “Urban Regeneration Forum”

delakoa izango da, eta horren barruan, nazioarteko 300 aditu bildu eta bi urtez behin

antolatuko den biltzarra egingo da

Foroaren aurkezpen gisa, “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana”

izenburuko manifestua landu da, berdintasunezko hiri-eredu habitagarri, erakargarri eta

oparo baten alde

Lehenengo BIA FORUM honetan, “arkitekturak, adierarik orokorrenean, garapen

iraunkorrean lagundu eta komunitatea aberasteko moduko balio erantsi ekonomiko eta

kulturala sortzen duela" aldarrikatuko da

twitter facebookwww.biaforum.org

prentsa oharra

BIA PRENTSA-BULEGOA:Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN)

944 160 800 / 657 796 583

[email protected]

Page 4: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak lurralde historiko honetako arkitektura eta hirigintza dinamizatzea eta lanbidearen erronkei nazioartekotzea, trukea eta hiritarren partaidetza bezalako kontzeptuetatik aurre egitea proposatzen duen ekimena aurkeztu du gaur goizean. BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) “Hiri bizirantz/Towards living cities/Hacia una ciudad sana” delako manifestuaz aurkeztu da Bilbon, Bizkaia Aretoan.

Gogoetarako esparrua izateaz gain, BIAk era askotako jarduerak sustatuko ditu. Horietako lehena irailean izango da, “Urban Regeneration Forum” delakoaren barruan: astebetez nazioarteko 300 aditu inguru bilduko dituen izen bereko biltzarra, azoka profesional batez osatutakoa. Bi urtez behin antolatuko da, eta lehenengo edizioa Bilbon egingo da, hiria abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko eztabaidarako erreferentzia bihurtuz.

Lehenengo edizio honetan, “Urban Regeneration Forum”ek hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko moduari erreparatuko dio, hirigintza, arkitektura eta jasangarritasuna zeharkako diziplinatzat hartuz. Hiri adimendunak, oinezko esparru bihurtzeko modukoak, energetikoki irankorrak direnak, azken batean hiri gizatiarrak aztergai izango dira hiri-birsorkuntzan espezializatutako mundu osoko adituen eskutik, hiri hobeak egiteko moduei buruz gogoeta egiteko asmoz.

www.biaforum.org

bilbaobizkaiaarchitecture

prentsa oharra

Page 5: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Batzorde Zientifikoa eta Saria

Biltzarreko batzorde zientifikoa ospe akademiko handiko adituek osatuko dute, Arkitekturako doktoreak tarteko direla, irakaskuntzan dihardutenak nahiz Euskadiko edo Estatuko enpresa eta erakunde desberdinetako goi mailako arduradunak. Halaber, geografia, ingeniaritza eta soziologia arloetako adituak egongo dira. “Urban Regeneration Forum”ean nazioarteko arkitekturako izen handiek ere parte hartuko dute.

Foroan bildutako ekimenen artean, BIAk –sektoreko enpresa handien nahiz estudio txiki eta profesional independenteen balio esportagarri handiko esperientzia batuz– biurteko saria ezarriko du, arkitekturaz eta hiri-birsorkuntzaz Bizkaiko gizartearen garapenean lagundu duen arkitekturako izen handiak aldarrikatzeko, eta horrekin batera, hiritarren parte-hartzea bultzatuko du erakusketen bidez eta lurraldeko hirigintza-ondareari balioa emateko beste jarduera batzuen bitartez.

Esperientziak biltzea, bertako arkitekturaren izen handiak nazioartean sustatzea, Bizkaian diziplina honekin zerikusia duten eragile guztien arteko loturak eta sinergiak sortzea eta gogoeta eta eztabaidarako foro irekia sortzea dira plataforma berritzaile honen helburuetako batzuk. Laburbilduz, arkitekturaren protagonismo soziala bultzatu eta horko profesionalak diziplinaren eragile nagusitzat aldarrikatu nahi dira.

BIA, Bilbao Ría 2000 sozietateak 1993an, Arte Ederren Museoan “Bilborako Arkitekturak” deritzon topaketa antolatu eta bi hamarkada geroago sortu da. Norman Foster, Frank O. Gehry, César Pelli, Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo bezalako egileek beren proiektuak zehaztu eta azaldu zituzten, eta proiektu horien gauzatzeak Bizkaiko hiriburua kalitateko arkitektura eta hiri-eraberritzearen sinonimotzat ezagutarazi du nazioartean. Orain, 93an ereindako hazi haien fruituak jaso eta balantzea egiteko unea da.

Joan den udazkenean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak bertako profesionalen erakusleihoa izango den plataforma baten sorkuntza bultzatu zuen. Proiektuaren filosofiaren arabera, Bilbo eta Bizkaiko eraldaketa eta espiritu ekintzailea –hauen nazioarteko dimentsioa barne– eraikuntzako sektore estrategikoarekin lotu nahi dira, sektorearen bertako zerbitzu profesionalen enpresa-ehunak (arkitektura-bulegoak, teknologia-zentroak, ingeniaritza-enpresak, eraikuntzako materialen enpresak, etab.) eskaintzen duen kalitate gorena erakutsiz.

www.biaforum.org

bilbaobizkaiaarchitecture

prentsa oharra

Page 6: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Manifestuaren edukia

Gaurko agerraldian, EHAEOaren Bizkaiko Ordezkaritzak lehen BIA FORUM honen lan-ildoak zehazten dituen Manifestua plazaratu du. Testuak “hiri bizia” delako kontzeptua aldarrikatzen du, “hiria esparru orekatua eta egitura irekia –berdintasuna helburutzat eta aniztasuna nortasun kolektiboa eraikitzeko tresnatzat hartuz– bihurtzen duten osagai osasungarriei erreparatuz”. Adierazpenak “hiri europarra negozio finantzario bihurtu duen hazkunde amaigabeko hirigintza espekulatiboa” salatu eta “sostengaezina” dela ziurtastu du.

“Aro postindustrialetik iritsi zaigun hirigintza-eredu” horren ordez, lehenengo BIA FORUM honek “hirigintzaren neurria baliabide erabilgarrietara egokitu, malgutasuna sustatu eta esparru publikoari protagonismo nagusia ematen dioten proposamenak” defendatzen ditu, “harreman sozialak aberastu eta bizi-taupada, sormena eta ekonomia dinamizatzen lagun dezaketen loturak sortzeko” asmoz”.

Horrekin batera, “arkitekturak, adierarik zabalenean, garapen iraunkorrean lagundu eta komunitatea aberasteko moduko balio erantsi ekonomiko eta kulturala sortzeko duen moduari” arreta egitea eta “administrazio, inbertsiogile, enpresa, profesional eta hiritarren arteko adostasun-gune bat” sortzea proposatzen du. Bizkaiko arkitektoen iritziz, telekomunikazioen eta aurrerapen teknologikoaren kudeaketa egokiak “aukera handiak” ekar ditzake “hiriaren kudeaketa eta birsorkuntzarekin zerikusia duen espektro zabal batentzat: eraginkortasun-bideak, hiriaren eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan baliabideak aurreztu eta aztarna ekologikoa murriztea”.

Azkenik, manifestuak Bilbon mamitutako eraldaketa-prozesua (industria-hiritik kultura eta zerbitzuetako hirira) gogoratu du, bai eta Bizkaian azpiegitura-sare modernoa kontsolidatu eta lurraldearen izaera landatarrari eta natur baliabideei eusteko egindako aldibereko ahalegina ere, “lurraldearen iraunkortasunaren hobekuntzarako giltzarrizkoa den oreka-harremana” bermatzen duena. Eraldatutako hiria/babestutako lurraldea delako binomio hau da, manifestuak dioenez, “hiri biziranzko eztabaida egiteko aukeratu den eszenatokia”.

www.biaforum.org

bilbaobizkaiaarchitecture

prentsa oharra

Page 7: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

www.biaforum.org

dossier

Page 8: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Zer da BIA?BIA Bilbao Bizkaia Architecture, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzaren barruan Bizkaiko arkitektura sustatu eta ezagutzera emateko sortutako plataforma da. Sektoreko enpresa handien nahiz estudio txiki eta profesional independenteen esperientzia batu du, balio esportagarri handikoa. Bere sustatzaileak nazioartekotzean interesatuta daude, lanbidearen garapen globalizatuan parte hartzen dute eta trukearen aldeko apustuari eusten diote.

Nork sustatu du BIA?Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak.

Zeintzuk dira BIAren helburuak?BIA honetarako sortu da:• Esperientziak biltzeko. • Bizkaiko arkitekturaren izen handiak nazioartean sustatzeko. • Bizkaiko arkitekturarekin zerikusia duten eragile guztien artean loturak eta sinergiak sortzeko. • Gogoeta eta eztabaida eraikitzailea bultzatuko dituen foro ireki bat sortzeko. • Era askotako ekintzak antolatu eta bultzatzeko. • Arkitektura erabateko protagonistatzat jaso eta arkitektoak hori gauzatzen duten eragile nagusitzat aldarrikatzeko.

bilbaobizkaiaarchitecture

Page 9: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

¿Non eta nola sortu da BIA?

Bilbon abangoardiak markatu du historia hiria sortu zenez geroztik. Gaur gaurkoz, “Bilbo” kalitateko arkitektura eta hiri-eraberritzearen sinonimoa da. Aldi berean, arkitekturaren esparruan lan egiten duten Bilboko eta Bizkaiko profesionalak gaitasun berriak hartzen ari dira, eta ezagutzaren sorkuntza gero eta handiagoa da.

2013an, 20 urte bete ziren Bilbao Ría 2000 sozietateak Arte Ederren Museoan “Bilborako Arkitekturak” interes handiko topaketa antolatu zuela, 1993an. Norman Foster, Frank O. Gehry, César Pelli, Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Camporen kategoriako arkitektoek beren proiektuak zehaztu eta azaldu zituzten. Ondorioz, egokia dirudi, ia mende laurden geroago, 93an ereindako hazi haien fruituak jasoko dituen ekitaldi bat antolatzeak.

Bilbo eta Bizkaiko eraldaketa eta espiritu ekintzailea, hauen nazioarteko dimentsioa barne, eraikuntzako sektore estrategikoarekin lotzea proposatzen dugu, sektore honetako Bizkaiko zerbitzu profesionalen inguruko enpresa-ehunaren (arkitektura-bulegoak, teknologia-zentroak, ingeniaritza-enpresak, eraikuntzako materialen enpresak, etab.) kalitate gorena aldarrikatuz.

Joan den udazkenean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak bertako arkitekturaren erakusleihoa izango zen plataforma baten sorkuntza erraztu zuen. Hilabete batzuk lehenago, Ordezkaritzako Kultur Batzordearen barruan eratutako lantalde batek proiektu honen betebeharrei buruzko irizpideak zehaztu zituen.

kitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak bertako arkitekturaren erakusleihoa izango zen plataforma baten sorkuntza erraztu zuen. Hilabete batzuk lehenago, Ordezkaritzako Kultur Batzordearen barruan eratutako lantalde batek proiektu honen betebeharrei buruzko irizpideak zehaztu zituen.

Page 10: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

BIA FORUMAbiapuntuak

Hauexek dira BIA FORUMen abiapuntuko ideiak:

• Bilboko eraldaketa eta hiri-birsorkuntzari esker, hiria nazioarteko erreferentzia bilakatu da, hainbat sari eta aintzatespen lortu dituelarik. Honek bisitarien etengabeko etorrera eragin du, Bilborako soluzio horiek nola mamitu diren bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

• Arkitektura hiri-birsorkuntzaren behar bezalako kudeaketaren azken emaitza da. BIA FORUM soluzio horiek ahalbidetu duen industria-ehuna bistaratzeko erreferentzia izango da.

• Bilboko hiri-soluzioak erakustea.

• Arkitektura, artearekin batera, garrantzi handiko bektorea da jendea Bizkaia aldera eta bereziki Bilbora erakartzeko.

• Bilbao marka bat-batean arkitektura hitzarekin lotuta ageri da bisitariaren gogoan. Antzina metalgintzarekin edo ontzigintzarekin gertatzen zen bezalaxe, “Bilbao” eta ondorioz Bizkaia “arkitektura”rekin lotu ohi da.

• Egungoa bezalako krisi-egoera batean, hiri-eraldaketarako eskuhartze berriak egiteko aukera gutxi daudela, egindako birsorkuntzan geldirik egoteko arriskua dugu. Birsorkuntza horren ondorengo “eguneratzea” eskaini beharko litzateke, ezagutzaren industriaren bitartez.

urbanregenerationforum

Page 11: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Zer da BIA Urban Regeneration Forum?Abangoardiako arkitektura eta hirigintzari buruzko nazioarteko eztabaidarako eszenatokia da. Bilboko hiria arkitektura eta hiri-birsorkuntzaren eredutzat hartuz, astebeteko iraupena izango duen jarduera honek hiri kontsolidatuaren birsorkuntza izango du ardatz.

BIA FORUMek malgutasuna sustatuko duten proposamenak biltzeko topagunea eskaini nahi du, sormenezko loturak ahalbidetzeko asmoz. Hirigintzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko elkarrizketa erraztu nahi du, birsorkuntzaren gakoak partekatzeko eta baliabideen erabilera egokia eta hirigintza arloko programazioan, diseinuan, eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan berrikuntza sustatzeko asmoz, betiere oreka iraunkorra lortzeko helburuari begira.

BIA FORUMek esperientzia esportagarriei buruzko ondorioak biltzearen alde, ezagutza partekatzearen alde eta hiri osasungarriak lortzeko erronkari soluzio inspiragarriez aurre egitearen alde apustu egiten du.

Jarraipen-bokazio garbiaz, hauexek dira egitarauan proposatutako jardueretako batzuk:Nazioarteko Biltzar Zientifikoa: mundu profesional eta akademikoari zuzendutako hitzaldiak, maila desberdinetan sailkatuta.

BIA Saria: “Bilbao Bizkaia Architecture” Saria: golardo honen bidez, arkitekturaz eta hiri-birsorkuntzaz Bizkaiko gizartearen garapenean lagundu duten gizabanakoak saritu nahi dira.

Page 12: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Lehenengo BIA FORUMaren lema:…Hiri bizirantz · Towards living cities · Hacia una ciudad sana

Hiria etengabe eraldatuz doan organismo da; horren haritik, askotxo dira egunez egun hiritarrei ingurumen hobea eta oparoagoa eta arrakasta-aukera handiagoak eskaintzeko borrokatzen diren hiriak. Askotan, helburu hau, garapena eta bizi-kalitatea bateratzeko lan nekezak eragozten du, eta horren adibide dugu industria eta etxebizitzaren arteko bereizketa, hirigunearen eta naturgunearen artekoa, jasangarriaren eta ekonomikoaren artekoa.

Hiri Bizia hiritarrei aukera-berdintasuna berma diezaiekeen hiria da, nork bere ahalbideak ahalik eta gehien garatu ahal ditzan. Ez da hiri-hazkunde zehatz baten menpekoa, baizik eta, handiagoa ala txikiagoa izan, aberatsagoa ala pobreagoa izan, erakargarria izan ohi da hiritarrentzat, eta indarguneak sendotu eta ahulguneak murrizteko modua eskaintzen du.

BIA Urban Regeneration Forumaren lehen edizio honetan, hiri bizi, habitagarri, erakargarri eta oparoa lortzeko sor daitezkeen zalantza guztiak argitzen saiatuko gara. Horretarako, gogoan izan behar dugu hirigintza, arkitektura eta jasangarritasuna zeharkako diziplinak direla erabat, eta ondorioz, oinezko esparru bihur daitezkeen hiriez, energetikoki irankorrak diren hiriez, hiri adimendunez, hiri gizatiarrez hitz egin beharko dugula. Hiri-birsorkuntzan espezializatutako mundu osoko adituekin batera, gure hiriak hobetzeko moduei buruzko gogoetari eta ikerketari lekua egiten saiatuko gara.hobetzeko moduei buruzko gogoetari eta ikerketari lekua egiten saiatuko gara.

Page 13: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

BIA FORUM Manifestuaren testua

Hiria gero eta konplexutasun handiagoko organismoa da, eta horren inguruko eztabaidak, aspalditik datorren kontua izan arren, irekita jarraitzen du. BIA FORUMen, hiri osasuntsuaz mintzo gara, eta osasungintza arloko parametroetatik harantzago, hiria esparru orekatua eta egitura irekia –berdintasuna helburutzat eta aniztasuna nortasun kolektiboa eraikitzeko tresnatzat hartuz– bihurtzen duten osagai osasungarriei erreparatu nahi diegu.

Aro postindustrialetik iritsi zaigun hirigintza-ereduak agortua dirudi. Gaur, krisi ekonomiko globaleko egungo egoeran, argi geratu da hiri europarra negozio finantzario bihurtu duen hazkunde amaigabeko hirigintza espekulatiboa sostengaezina dela epe ertainera begira. Horren ordez, BIA FORUMek, hirigintzaren neurria baliabide erabilgarrietara egokitu, malgutasuna sustatu eta esparru publikoari protagonismo nagusia ematen dioten proposamenak aurkeztu nahi ditu, bottom-up harremanetatik sortutako proposamenak alegia, harreman sozialak aberastu eta bizi-taupada, sormena eta ekonomia dinamizatzen lagun dezaketen loturak sortzea xede dutenak.

Berdintasunezko hiri-eredua berreskuratu dugu, eta hiri-mugikortasun iraunkorrak eta publikoa eta pribatuaren arteko orekak hiriaren birsorkuntzan lagun dezaketen modua aztertu nahi dugu. BIA FORUMek hiri-plangintzari beharrezko oreka emango dioten egungo birsorkuntza-gakoak aurkitu nahi ditu, eta horien bidez, epe luzeko ikuspegiari muzin egin gabe, hiriari balioa eman eta hiri-ehuna birsortzeko moduko eskala egokiko proposamenak eta estrategia malguak aurkeztu.

Hiriaren eraikuntza hainbat eskalari gainjarrita egin ohi da, eszenatoki lausoetan eta era iraunkorrean denboran zehar. Asko dira hiriaren aurrerakuntzan laguntzen duten estratuak, plangintzatik arkitektura-diseinuraino, berreskuratze-proiektuetatik aldi bateko esku-hartzeetaraino. BIA FORUMek arreta berezia egin nahi dio arkitekturak, adierarik zabalenean, garapen iraunkorrean lagundu eta komunitatea aberasteko moduko balio erantsi ekonomiko eta kulturala sortzeko duen moduari.

Ezbairik gabe, gure hiriak hobetzeko, administrazio, inbertsiogile, enpresa, profesional eta hiritarren arteko adostasun-gunea behar dugu. BIA FORUMek hiritarren eskakizunekin sentibera den hiri-plangintza bat garatzeko, lidergo barneratzailea sustatzeko, diagnostiko kritiko zehatzak egiteko eta parte-hartzea bultzatzeko moduei buruz eztabaidatu nahi luke.

Hiriak etengabeko aurrerakuntza eta berrikuntza-ahalmena izan ditu bereizgarri hasiera-hasieratik. Baliabideen erabilera zuzenak eta lehentasun sozialen balorazio egokiak aurrerakuntzaren gakoak izaten jarraitzen dute. Teknologiak emandako berrikuntza gero eta eskuragarriagoak gure hiriak hobetzen, baliabideak zaintzen eta esparru publikoa partekatzeko era berriak sortzen laguntzen ote duen galdetu behar diogu geure buruari. Telekomunikazioen iraultza eta aurrerapen teknologikoaren haritik,

Page 14: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

izugarri areagotu da datuak sortzeko ahalmena, bai eta datu horiek kudeatzeko erronka ere. Kudeaketa horretatik, datuen tratamendu berritzailetik aukera handiak sor daitezke hiriaren kudeaketa eta birsorkuntzarekin zerikusia duen espektro zabal batentzat. Eraginkortasun-bideak, hiriaren eraikuntzan, kudeaketan eta mantentze-lanetan baliabideak aurreztu eta aztarna ekologikoa murriztea. BIAk industria arloko ikerketa eta ezagutza aplikatuko bide horietako batzuk aurkeztu nahi ditu zalantzarik gabeko ingurumen-hobekuntza errazteko.

Aurrerapen teknologikoarekin batera, eta honi esker neurri handi batean, hiri-esparruaren birnaturalizazioa gero eta lehentasun handikoagoa da. Naturarako hurbilketak etorkizuneko hiri biziaren kontzeptuan nolako garrantzia duen zehaztu nahi genuke.

Hiri bakoitzak bere bereizgarriak ditu, baina guztiak urbanizatutako eremu batean finkatutako kontzentrazio demografiko bat direnez gero, haien artean ere, antzekotasunak asko dira erronka eta arazoei dagokienez. Horren haritik, BIAk esperientzia esportagarriei buruzko ondorioak biltzearen alde, ezagutza partekatzearen alde eta gure idealetatik hurbilago dauden hiriak lortzeko helburu amankomunari soluzio inspiragarriez aurre egitearen alde apustu egiten du.

Bilbok, industria-birmoldaketaren ondoren, kultura eta zerbitzuetako hiri-ereduranzko eraldaketa-prozesua hasi zuen 90etan, gaurdaino luzatu dena. Aldi berean, Bizkaiak azpiegitura-sarea kontsolidatu eta lurraldearen izaera landatarrari eutsi dio natur-baliabideak bermatzeko, lurraldearen iraunkortasunaren hobekuntzarako giltzarrizkoa den oreka-harremana ezarriz. Eraldatutako hiria – babestutako lurraldea delako binomio hau da hiri biziranzko eztabaida egiteko aukeratu den eszenatokia.

Page 15: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

Nazioarteko biltzar zientifikoko aztergaiak

• Esparru publikoa, hiri-birsorkuntzaren motorra Esparru publikoa definitzeko giltzarrizko osagaiak; alde ludikoa, kirola eta mugikortasuna bezalako alderdiek diseinuan duten eragina; esparru publikoa behar bezala aztertu, programatu eta kudeatzeko ezinbesteko galderak; esperientzia jakinen kontaketa.

• Birsorkuntza austeritatearen aroan Hiri-birsorkuntzaren garapenak austeritate-garai honetan dituen ezaugarri espezifikoak; gutxiegi erabilitako esparruetarako hurbilketan eta balorazioan izandako aldaketak; finantzaketari, elkartegintzari, sektore pribatuaren inkorporazioari, enpresen esku-hartzeari eta ezagutza eta berrikuntzaren protagonismo gero eta handiagoari dagozkien eredu berriak.

• Lidergoa hiri-birsorkuntzan Gobernantzak hiri-birsorkuntza prozesuetan duen eginkizunaren azterketa; etorkizuneko kudeaketa eta eraldaketa aukera berriak; erronka berriak, gure hirien egungo kudeaketari buruzko ikuspegi kritiko eta sortzailetik abiatuta.

• Hiri-birsorkuntzaren osagai soziologikoak Hiri-birsorkuntzak gizarte-kohesioan duen garrantzia; bizitza-estilo jasangarri baterantz; gero eta aniztasun handiagoko hirietan integrazioa hobetzen lagun dezaketen berrikuntza sozialeko osagaiak.

• Hezkuntza oinarrizko garapen-eragile gisa Hezkuntzak hiriaren eraikuntzan duen eragina; zuzentasuneranzko bidea.

• Top down versus Bottom up Gobernantza parte-hartzailea eta hiri-jasangarritasuna; ekintza kolektiborako egiturak; sorkuntza-prozesu arduratsuetan parte hartzea; ordezkaritza eraginkorra erabakiak hartzeko prozesuetan.

• Naturalizazioa / paisaia-osagaia hiri-birsorkuntzan Natur osagaiak hiri-esparruen birsorkuntzan duen eragina; naturalaz baliatzea hiri-osasuna, bizi-kalitatea eta kidetasun-sentimendua hobetzeko; jokabide ekologikoak; hiri-nekazaritza.

• Teknologia berriak Hiri-garapenaren kudeaketan eta hobekuntzan aplika daitezkeen meta-datak biltegiratu, prozesatu eta interpretatzeko sistemak; plangintzako eragileei zuzendutako tresna berriak; eraikuntzan eta aztarna ekologikoaren murrizketan aplikatutako teknologia berriak; berrikuntza hiri-birgaikuntza eta birsorkuntzan, material berritzaile eta jasangarriak.

Page 16: DOSSIER prensa BIA EUSKERA - COAVN · BIA PRENTSA-BULEGOA: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACIÓN) 944 160 800 / 657 796 583 press@biarchitecture.org. Bilbon, 2014ko martxoak 18.-

JasotzaileakProfesionalak:

- Arkitektoak- Hirigileak- Paisaiagileak- Arkitekto teknikoak- Bide, ubide eta portuetako ingeniariak- Ingurumen teknikariak- Industria-ingeniariak- Soziologoak- Geografoak- Herri Lanetako ingeniari teknikoak- Gizarte-hezitzaileak- Tokiko, estatuko eta naziorteko elkargo profesionalak

Batzorde zientifikoa• Lauren�Etxepare Iginiz Arkitekturako Dk.

EHU/UPVko Donostiako AGETeko Proiektuen Saileko Zuzendaria• Luis Fernández-Galiano Ruiz Arkitekturako Dk.

Madrilgo AGETeko Proiektuetako KatedradunaCarlos Ferrater Lámbarri Arkitekturako Dk.

Bartzelonako AGETeko Proiektuetako Katedraduna• Rufino Hernández Minguillón Arkitekturako Dk.

EHU/UPVko Donostiako AGETeko Eraikuntzako Irakasle Titularra• Joseba Juaristi Linacero Geografiako Dk.

EHU/UPVko Giza Geografiako Katedraduna• Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe Soziologiako Dk.

Deustuko Unibertsitateko Hiri-Soziologiako Katedraduna• Koldo Lus Arana Arkitekturako Dk.

Zaragozako Arkitektura Eskolako Konposizioko Irakaslea• Javier Martínez Callejo Arkitekturako Dk.

Euskal Herriko Arkitekto Hirigileen Elkarteko Presidentea• Javier Muniozguren Colindres Industria-Ingeniaritzako Dk.

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuen Saileko Zuzendaria

• José María Ordeig Corsini Arkitekturako Dk.Iruñeko AGETeko Hirigintza Saileko Zuzendaria

• Ana Sánchez-Ostiz Gutiérrez Arkitekturako Dk. Eraikuntza, Instalazio eta Egituren Saileko Zuzendaria

• Igor Calzada Soziologiako Dk. Mondragon Unibertsitateko Enpresa-Zuzendaritza Fakultateko irakaslea

• Carmen Espegel Alonso Arkitekturako Dk. Madrilgo AGETeko Proiektuetako Irakasle Titularra

* Nazioarteko adituak: Jan Gehl, Adriaan Geuze, Cino Zucchi

Laguntza zientifikoa- UPV/EHU- Nafarroako Unibertsitatea- Deustuko Unibertsitatea- Mondragon Unibertsitatea