E15 PEDRO MUGURUZA OTAÑOREN GLORIETAhondarribiaondarea.eus/virtualmonumentos/E15muguruzae.pdf ·...

7
1  E15 PEDRO MUGURUZA OTAÑOREN GLORIETA ETRS89 koordenatuak: UTM30N: X=597952 m Y=4801991 m altuera=5 m WGS84 koordenatuak: geografikoak: Longitudea: -1 47 27.9 Latitudea: 43 21 51.7

Transcript of E15 PEDRO MUGURUZA OTAÑOREN GLORIETAhondarribiaondarea.eus/virtualmonumentos/E15muguruzae.pdf ·...

  • 1  

    E15 PEDRO MUGURUZA OTAÑOREN GLORIETA

    ETRS89 koordenatuak: UTM30N: X=597952 m Y=4801991 m altuera=5 m

    WGS84 koordenatuak: geografikoak: Longitudea: -1 47 27.9 Latitudea: 43 21 51.7

  • 2  

    Egilea: Eremuarena Muguruza bera. Plakako irarlanarena Adolfo Colinas.

    Urtea: 1952

    Kokalekua: Gutxi gorabehera hiriko harresien ekialdeko tartea luzatzen zen eustorman, Zuberoa kalearekin gurutzatzen den puntuaren aurrean.

    Sarbidea: Sabin Arana hiribidea.

    Tipologia: Gune oroigarria.

    Materiala: Kareharrizko harlangaitza eta oroitarri bat.

    Interes orokorra. 1/5.

    Interes historikoa: 1/5.

    Interes artistikoa: 1/5.

    Interes teknologikoa: 1/5.

    Babesa: EAE: EZ.

    Udal babesa: EZ.

    Proposamena. Udal babesa: Oinarrizkoa.

    Kontserbatutakoaren ehunekoa: % 98 (iruditxo bat falta da).

    Katastroko erreferentzia: ‐

    Argiak: Ez du berariazko fokurik.

    Errotulazioa: EZ.

    Testuak oroitarrian: GLORIETA / DE / PEDRO MVGURVZA OTAÑO / ARQVITECTO / HIJO ADOPTIVO DE LA CIUDAD / MCMLII.

    Proposamenak: Pedro Muguruzak parte hartze politiko eta tekniko handia izan zuen Franco jeneralaren Diktaduran, baina Zerrenda honen ondorioei begira bereizi egin

    ditugu haren soslai politikoa eta Hondarribian bideratutako hirigintza eta arkitektura

    lanak. Era berean, Hiriari benetan lagundu ziola esan behar dugu, bertan bideratu

    baitzuen bere jarduera profesionalaren zati garrantzitsu bat.

  • 3  

    Deskribapena

    Muguruzak Hirian bideratu zituen lan ugarien artean dago aspaldiko harresiek Sabin

    Arana hiribidearen eta hirigune historikoaren artean okupatzen zuten eremuaren

    antolamendu partziala, horretarako balaustrada batez hornituriko terraza baxu bat eta

    soropilaz estaliriko ezponda bat itxuratu zituen. Terrazaren muturretako batean,

    aipatutako hiribidea eta hirigune historikoarekin lotzen dituzten eskaileren ondoan,

    glorieta txiki antzeko bat diseinatu zuen Muguruzak, eta 1952an haren izena eman

    zioten glorieta horri.

    2 m garaierako harlangaitzezko hormak mugatzen du aipatutako biribilgunea, formaz

    kurbatua da, apur bat barneratu egiten da ezpondan. Horman txertatuta oroitarri

    angeluzuzen bat dago (1,17x0,6 m), apur bat kurbatua, eta zizelkatutako inskripzioa

    du, gorriz koloreztatua. Kalitate bereko bi euskarritan hartzen du atseden.

    Oroitarriaren gaineko eskultura txikia falta da, ez dakigu non dagoen. Kapa batez

    estalitako neskatila bat irudikatzen zuen, gorputza proportzioz kanpokoa

    erreferentziazko gunearekiko. Artearen ikuspegitik ez du inolako interesik, hilerriko irudi

    baten itxura du.

    Xumea da elementuaren balio fisikoa, baina gunea iraunarazi beharra dago

    denboraren joanean. Areago nabarmena ez denean.

    Ohar historikoak:

    Bere belaunaldiko arkitekto

    garrantzitsuenetakoa izan zen Pedro Muguruza

    (Elgoibar, 1893 - Madril, 1952). Ezaugarri

    desberdinetako 300en bat proiektu profesional

    idatzi zituen batik bat 1923 eta 1938 bitartean.

    Gainera, lan handia egin zuen Administrazio

    Publikoan Arkitekturako Zuzendari Nagusia izan

    zen aldetik.

    Madrilgo Goi mailako Arkitektura Eskolako

    irakaslea izan zen, "Proyectos de Detalles

    Arquitectónicos y Decorativos" eta, geroago,

    "Salubridad e Higiene de edificios y poblaciones

    y Urbanología" katedrak zuzendu zituen.

  • 4  

    Legebiltzarkide ere izan zen, Gorteetako prokuradore izan baitzen 1943 eta 1949

    bitartean.

    Bere sorterrian, Gipuzkoan1 (Donostia, Elgoibar, Irun), bideratu zuen bere jarduera

    profesionalaren zati bat, baina batez ere Hondarribian, bertan, Administrazio

    publikoarekin zerikusia zuten proiektuak ez ezik partikularrek eskatuta era berean

    eraikin ugari proiektatu baitzituen.

    Kontuan izanik Muguruzak Hiriarekin izandako lotura, Francisco Sagarzazu alkateak

    semekotzat hartzea proposatu zuen, eta halaxe izendatu zuten 1945eko abuztuaren

    23an. Hil ondoren, Udalak gune txiki hau eskainiko zion haren oroitzapen gisa.

     

     

     

     

     

     

                                                                1 Egia esan, kasualitatez Madrilen jaio zen ingeniaria zuen aitaren behin‐behineko norakoak hartaratuta. 

  • 5  

     

    GLORIETA / DE / PEDRO MVGURVZA OTAÑO / ARQVITECTO / HIJO ADOPTIVO DE LA CIUDAD / MCMLII

     1/ Oroitarria 2017. urtean garbitu baino lehen. 

  • 6  

     2/ Oroitzapen monumentuaren jatorrizko egoera, jatorrizko irudiarekin. 

  • 7  

     

     

    BIBLIOGRAFIA

    Pedo Muguruza Otaño (1893-1952) : aproximación histórica a su obra arquitectónica /

    Carlota Bustos Juez. Madril : ETSAM, 2015.

    Akademia: San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren Aldizkaria. 11.

    Eranskina, Pedro Muguruzari emana. – Madril, 2015.