Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen...

32
2015-2017 Eako udala Euskara Sustatzeko Ekintza Plana Diagnostikoa, Plan estrategikoa eta Kudeaketa plana ARTEZ euskara zerbitzua Luzarra 10 Deustu- Bizkaia / T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229 / www.artez.net

Transcript of Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen...

Page 1: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

2015-2017 Eako udala

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana Diagnostikoa, Plan estrategikoa eta Kudeaketa

plana

ARTEZ euskara zerbitzua Luzarra 10 Deustu- Bizkaia / T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229 / www.artez.net

Page 2: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

2

Luzarra 10. 48014 Deustu - Bizkaia. Euskal Herria

T: (34) 944 480 000

F: (34) 944 757 229

http:/www.artez.net

e-posta: [email protected]

IFK: F95015897

Page 3: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

3

0 AURKIBIDEA

0 AURKIBIDEA 3

1 ATARIKOAK 4

1.1 Testuingurua 4

1.2 Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 4

1.3 ESEPen garapena 5

2 DATU BILKETA 6

2.1 Unibertsoa 6

2.2 Neurtzeko teknikak 6

3 DATU OROKORRAK 8

3.1 Herria 8

3.2 Euskara zerbitzua 9

• Biztanleria 9

3.3 Enplegua 10

4 DIAGNOSTIKOA 12

4.1 Familia 12

4.2 Euskalduntze prestakuntza 13

4.3 Irakaskuntza 14

4.4 Administrazioa 14

4.5 Lan mundua eta ostalaritza 14

4.6 Aisia, kirola eta kulturgintza 15

4.7 Komunikabideak 16

4.8 Ikuspegi kualitatiboa 16

5 PLAN ESTRATEGIKOA 2014-2017 21

5.1 Sarrera 21

5.2 Esparruak eta neurriak 21

6 KUDEAKETA PLANA 2014 23

Page 4: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

4

1 ATARIKOAK

1.1 Testuingurua

2015ean egingo ditu hogeita hamasei urte, euskara, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial aldarrikatu zuela Autonomia Estatutuak (EAE, 1979). Euskarari ofizialtasuna aitortzearekin batera, Euskal Autonomia-Erkidegoan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortu zitzaien herritar guztiei. Euskal Autonomia Erkidegoan hartutako neurri garrantzizkoenetako bat Euskararen Erabilera Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea izan da. Lege horrek hizkuntza-politikako ekimenak garatzeko bidea zabaldu zuen, gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza eta erabilera berreskuratzeko euskarari hain beharrezkoa zitzaion erakundeen babesa eskainiz.

2010eko datuen arabera, 184 udal daude ESEPren erag inpean, hau da, EAEko udalen % 73,31 eta biztanleen % 85,30a.

1.2 Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP)

ESEPren helburu nagusia euskaraz bizi nahi duen herritarrari, horretarako aukerak bermatzen dizkion neurri eta tresnak erabaki eta bultzatzea da. Hizkuntza normalizazioaren plan estrategikoa da; hizkuntza-politika egiten diharduten herri-aginteei euren jardunean lagunduko dien oinarrizko tresna. Zertarako?

• Arazo nagusiak aurreikusi, helburuak adostu –epe luzera era motzera-- egitarauak egokitu eta ebaluazio-irizpideak zehazteko.

• Euskara biziberritzeko aurrekontuen azterketa sakona egin eta egungo egitarauek etorkizunean izan dezaketen eragina aurreikusiz lehentasunak finkatzeko.

• Herri-erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta euskalgintzan diharduten bestelako enpresa eta herri-elkarteekiko harremana bideratzeko.

ESEPek hiru helburu estrategiko edo ardatz nagusi ditu:

• Euskara ondorengoetaratzea: euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioak etenik izan ez dezan bermatzea.

• Euskara erabiltzea: erabilera gizarteko esparru guztietara zabaltzea.

• Euskara elikatzea: komunikazio-tresna den aldetik, lantzea eta aberastea.

Eta helburu horiek lortzeko, esparru hauek jorratzen dira: Familia, euskalduntze-prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak.

Administrazioak, apirilaren 14ko 86/97 dekretuak horrela aurreikusten duenez, berariazko plan bat behar du: Udal administrazioaren Erabilera Plana (EP) . Erabilera planean aztertu beharreko esparruak, bere eraginpean egongo diren langileak zehazteko irizpideak, bete beharreko gutxieneko helburuen eskala, etab... legez araututa daude. Ondorioz erabilera planak, plan estrategiko eta kudeaketa plan propioak ditu. ESEPren eraginpean kokatzen den esparrua izan arren, aparteko azterketa eta planifikazioa behar dituenez, administrazioari dagokion plana aparteko txosten batetan aurkeztu da. (Ikus Eako udala - Erabilera plana” txostena).

Page 5: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

5

1.3 ESEPen garapena

ESEPen helburu nagusia garbi izanik, nahitaezkoa da helburu hori lortzeko ongi egituratutako plan bat diseinatzea. Hauek izango dira jarraitu diren pausoak:

Lehenik eta behin, eta aldatu nahi dena zer den ikusteko, egoera ezagutu behar da: euskararen egoeraren diagnostikoa egin da.

Behin egoera ezagututa, epe luzera zein esparru landu eta zein helburu lortu nahi diren finkatuko da: horretarako 2014-2017 urte bitarteko plan estrategikoa eratu da.

Azkenik, plan estrategiko hori 2014 urteko kudeaketa planean zehaztu da. Urtebeteko epean garatu beharreko ekintza konkretuak aurreikusi dira. Bai plan estrategikoak, baita kudeaketa planak ere, duten eraginagatik udal batzaren onarpena jaso behar dute.

Egoeraren ezagutza

Urte anitzetan landu beharreko esparruak eta finkatutako helburuak

Plan estrategikoko helburuak gauzatzeko, lehen urteko neurri eta ekintzak

Eskuartean duzun dokumentu honetan beraz, hasieratik amaiera arteko prozesua azaltzen da. Hasi udalerriaren euskararen diagnostikotik, urteko kudeaketa planeko ekintza eta neurriak zehaztu arte.

Kudeaketa plana

Plan estrategikoa

Datu bilketa: diagnostikoa

Page 6: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

6

2 DATU BILKETA

2.1 Unibertsoa

Atarikoan aipatu moduan, ESEPk hiru helburu estrategiko edo lan esparru ditu: Euskararen transmisioa, erabilera eta euskara landu eta aberastea.

Helburu estrategiko horiek lortzeko, ESEP, ondoren zehazten diren esparru hauetara zabaltzen da. Hau da, euskararen transmisio, erabilera eta elikatzea sustatzeko, esparru hauek lantzen dira.

1. Familia bidezko transmisioa

2. Irakaskuntza

3. Euskalduntze-alfabetatzea

4. Administrazioa

5. Gune geografiko euskaldunenak

6. Arlo sozio-ekonomikoa

7. Aisia eta kirola

8. Liburugintza

9. Kulturgintza

10. Publizitatea

11. Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea

12. Hedabideak

13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Administrazioari dagokionez, 86/97 dekretuan eta V. Plangintzaldian oinarritutako berariazko plan bat eratu da. Bertan zehaztu dira planaren eraginpean dauden langileen zerrenda eta lehentasunez jorratuko diren esparruen deskribapena (Ikus Eako udala – Erabilera Plana” txostena).

2.2 Neurtzeko teknikak

•••• Neurtzeko teknikak

ESEP eta Erabilera Planak metodologia berberari jarraitzen diote. Metodologia hori aplikazio informatiko batetan jasota dago, plana diseinatzen eta kudeatzen laguntzen duena: Eusko Jaurlaritzak plan hauek garatzeko berariaz sortutako IRATI aplikazio informatikoa. Datuak aurkezteko orduan ere, aplikazioak proposatutako eskema jarraitu da.

Aurrez aipatu ditugun esparruetan bi motatako azterketak egin dira:

• Azterketa kuantitatiboa: Azterketa mota honek esparru desberdinetan euskararen egoera portzentajetan kuantifikatzeko balio du.

• Azterketa kualitatiboa: Datu kuantitatiboak jaso ondoren, zenbakietan jasotako informazioa baloratu eta kontrastatu da, eremu bakoitzeko ahulgune eta indarguneak nabarmenduz.

Datu kuantitatibo zein kualitatiboak jasotzeko, hiru iturri nagusi erabili dira: elkarrizketak, talde parte-hartzaileak eta behaketa. Teknika hauekin honako datuak lortu ditugu:

Page 7: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

7

• Elkarrizketak: Udal teknikariarekin eta Euskara Zinegotziarekin

• Talde parte-hartzaileak: Euskara Batzordearekin.

• Behaketa: Azkenik, bai tokian tokiko behaketa bidez, baita elkarrizketa eta lan taldeetan jasotako laginen bidez, hizkuntza-paisaiari, jarrera, argitalpenei,...buruzko datuak jaso ahal izan dira.

Page 8: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

8

3 DATU OROKORRAK

3.1 Herria

Eako Udala Busturialdea eskualdean dago. Euskararen ezagutzari dagokionez, inguruko antzeko tamaina duten herrien artean euskaldun indize txikiena duena da Ea, baina eskualdeko bataz bestekoa baino handiagoa du.

Elebitasun tasa esanguratsua du Eak %84 (euskaldunak + ia euskaldunak/2).

Hona hemen herriz-herrikako eta eskualdekako euskaldunen datuak:

Herriak Euskaldunak (%) Ia euskaldunak (%)

Erdaldunak (%) Elebitasun tasa

Ea 77,71 12,84 9,45 84,13

Elantxobe 87,06 8,96 3,98 91,54

Ibarrangelu 78,42 14,49 7,09 85,67

Kortezubi 89,27 7,07 3,66 92,80

Gautegiz Arteaga 78,58 14,77 6,65 85,96

Ereño 84,96 10,15 4,89 90,04

Gernika 67,56 16,02 16,42 75,57

Ispaster 90,16 8,03 1,80 94,18

Lekeitio 82,34 12,07 5,58 88,37

Eskualdeak Euskaldunak (%) Ia euskaldunak (%)

Erdaldunak(%) Elebitasun tasa

Bizkaia 31,20 27,10 41,70 44,74

Arratia-Nerbioi 54,77 21,17 24,06 65,35

Bilbo handia 24,07 23,88 51,59 36,47

Durangaldea 49,06 24,18 26,76 61,15

Enkartazioak 22,80 27,20 49,99 36,40

Busturialdea 72,60 16,55 10,84 80,88

Lea-Artibai 81,09 9,58 9,33 85,88

Plentzia -Mungia 49,46 27,86 22,68 63,39

Eustat: 2011 urteko datuak. 2 urte baino gehiagoko biztanleria hartuta

Page 9: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

9

Herriko euskararen ezagutzaren bilakaerari dagokionez, euskaldunen ehunekoak beherantz egin du nabarmen, eta erdaldunenak gora azken urteetan. 30 urtean %15,59 jaitsi da ezagutza. Hala ere, 2011eko azken neurketan aurrekoarekiko (2006) igoera txiki bat izan da.

1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011 -Euskaldunak 93,3 92,59 90,63 86,52 81,49 76,95 77,71 -Ia-euskaldunak 3,83 3,95 6,2 5,37 10,45 13,24 12,84 -Erdaldunak 2,87 3,46 3,16 8,11 8,06 9,81 9,45

3.2 Euskara zerbitzua

Eako udalak, kultura, euskara eta gazteria gaiez arduratzen den teknikaria bat du. Teknikari bera arduratzen da, hiru esparru hauen inguruko ekimenak kudeatu eta dinamizatzeaz.

•••• Biztanleria

Busturialdea 20 udalerrik osatzen dute 44915 lagun bizi dira eskualdean. Ean 2014ko errolda dauen arabera 861 lagun bizi dira. Horiek, hiru gunetan banatzen dira, Natxitu, Bedaroa eta Ea. Azken urteotako biztanleriaren bilakaeran ez da gora behera handirik egon. 2014an 861 biztanle zeuden erroldatuta.

Eako Udala Ezagutza

0

10

20

30

40

50

60

70

80

90

100

1981 1986 1991 1996 2001 2006 2011

-Euskaldunak

-Ia-euskaldunak

-Erdaldunak

Page 10: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

10

2014 Guztira Guztira 861 Gizonezkoak 446 Emakumezkoak 415 0 - 19 Guztira 104 Gizonezkoak 53 Emakumezkoak 51 20 - 64 Guztira 525 Gizonezkoak 296 Emakumezkoak 229 >= 65 Guztira 232 Gizonezkoak 97 Emakumezkoak 135

3.3 Enplegua

Merkataritza, Ostalaritza eta garraioen arloa da jarduera handiena duen arloa. Jarduera guztien arten 150 lanpustu osatzen dituzte. Oro har, Eako herritarrak herritik kanpora egiten dute lan.

ESTABLEZIMENDUAK Jarduera guztira 56

Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza 8 Industria eta energia (kop) 2 Eraikuntza ( kop.) 11 Merkataritza, ostalaritza, garraioak (kop.) 21 Bankuak, aseguruak eta enpresa zerbitzuak (kop.) 2 Bestelako zerbitzu jarduerak (kop.) 12

Biztanleria

860 864 885 899 891 888 878 861 861

0

100

200

300

400

500

600

700

800

900

1000

2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014

Page 11: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

11

Lanpostu kopurua guztira (201 3 Eustat) 150

Page 12: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

12

4 DIAGNOSTIKOA

Euskararen egoeraren diagnostikoa egiteko, esan bezala, ondoren sailkatzen diren esparruak aztertu dira.

4.1 Familia

• Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmis ioa familia kideen arteko hizkuntza bezala

Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko dauden ohiturak aztertzean datza. 2011ko Eustat-en datuek azaltzen dutenez, etxean gehien erabiltzen den hizkuntza euskara da. Baina azken urteotan nabarmen jaitsi da 1991n % 80, 17 izatetik 2011n %57,8 izatera. Datu horien arabera, etxeko esparruan euskara, oraindik ere, nagusi den arren, ohitura horrek beheranzko joera izan du azken urtetan.

Ondorengo grafikoak Eako biztanleen lehen hizkuntzaren (ama hizkuntza) inguruko datuak biltzen ditua. Azken azterketa 2011 urtekoa izan arren, irudi honek, hizkuntzen transmisioarekin lotutako beste datu baten argazkia ematen du.

0

10

20

30

40

50

60

70

80

90

1991 1996 2001 2006 2011

Etxeko erabilera

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

Page 13: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

13

Datuek adierazten digutenez, euskara ama hizkuntza dutenen biztanleen kopurua jaisten ari da, eta gainerako aukerak igotzen.

4.2 Euskalduntze prestakuntza

• Euskararen aldeko motibazioa eta euskararen ezagutz a herritarren artean

Biztanleriaren hizkuntza gaitasuna eta alfabetatze mailari erreparatzen badiogu, hauek dira azken datuak (Iturria. Eustat).:

Biztanleriaren hizkuntza gaitasuna (>= 2 urte) 2011

Elebidunak (%) 77,71

Elebidun hartzaileak (%) 12,84

Erdaldun elebakarrak (%) 9,45

Euskal hiztunen alfabetatze maila 2011

Euskal hiztunak guztira 666

Alfabetatuak (%) 87,54

Erdizka alfabetatuak (%) 12,18

Alfabetatu gabeak (%) 16,90

2011ko datuen azaltzen dutenez, herriko euskaldun alfabetatze tasa, altua da.

0,00

10,00

20,00

30,00

40,00

50,00

60,00

70,00

80,00

90,00

100,00

1986 1991 1996 2001 2006 2011

Euskara

Gaztelania

Biak

Beste bat

Page 14: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

14

Prestakuntzarekin lotuta, aipatu, Ean ez dagoela helduak euskalduntzeko zentrorik. Gertuen daudenak, Lekeitio eta Gernika-Lumokoa dira. Udalak bestalde, euskalduntze-alfabetatze ikastaroak sustatzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu.

• Helduen prestakuntza eskaintzan euskararen erabiler a

Udalerrian ez dago helduen prestakuntzarako akademia edo zentrorik.

4.3 Irakaskuntza

• Euskarazko ikastereduak

Ean eskola publikoa dago, Haizeder Eskola, Haur Hezkuntza eskaintzen du. Herriko ikasleez gain, inguruko herrietakoak ere hartzen ditu eskolak, batez ere Elantxobe eta Ibarrangeluko herritarrak. Ondoren, Arratzuko Barrutia eskolan jarraitzen dituzte ikasketak ikasle gehienek

D ereduan da herriko eskaintza bakarra, beraz %100 euskaraz ikasten ari da.

Matrikulak Ean erroldatuak

Loradi Haur eskola 6 6

Haizeder Haur Hezkuntza

26 11

• Eskolaz kanpoko prestakuntza jardueretan euskararen erabilera

Eskolaz kanpoko ekintzak eskolako guraso elkarteak eta herriko kultura taldeek antolatzen dituzte, denak euskaraz.

4.4 Administrazioa

(Ikus “Eako udala – Erabilera plana” txostena)

4.5 Lan mundua eta ostalaritza

• Lan munduan eta ostalaritzan euskararen erabilera

Udalerrian Merkataritza eta Ostalaritza arloko establezimenduak nagusitzen dira batik bat. Ez dago euskara plana duen, nahiz euskara ziurtagiriren bat duen enpresa edo establezimendurik.

Lan Mundua eta Ostalaritza

Udalerriko enpresak, guztira 56

Erabilera plana duten enpresak (%) 0

Euskararen erabilerari lotuta Bikain edota Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak (%)

0

Merkataritza eta ostalaritza arloko establezimenduak, guztira 21

Euskararen erabilerari lotutako zigilu edo ziurtagiri bat duten establezimenduak (%) 0

Page 15: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

15

4.6 Aisia, kirola eta kulturgintza

• Aisialdi, kirol eta kultur eskaintzan euskararen er abilera

Herriko elkarteek arlo batean baino gehiagotan jarduten dute gehienetan eta aisia, kirola edo kultur izaera izan ohi dute. Guztiak ala guztiak, elkargune moduan funtzionatzen dute eta berdin-berdin antolatzen dituzte, kirola, aisialdia edo kulturgintzarekin lotutako ekintzak.

Aisia

Euskaraz, edo batez ere euskaraz, funtzionatzen duten aisialdi taldeak (%) 100

Udalak euskaraz antolatzen dituen aisialdi ekimenak (%) 100

Kirola

Euskaraz, edo batez ere euskaraz, funtzionatzen duten kirol taldeak/klub-ak (%)

100

Kirol taldeetan euskaraz dakiten begiraleen presentzia (%) -

Herriko kiroldegian euskaraz eskaintzen diren kirol ikastaroak (%) 40

Herriko kiroldegian euskarazko ikastaroetan partaidetza (%) 39

Euskararen presentzia herriko kirol gune nagusietako paisaian (%) 100

Kulturgintza

Kultur programazioan euskaraz antolatutako ekimenak 100

Herritarren euskarazko kultur ekoizpenak sustatzera bideratutako baliabideak (#)

16600 €

Lagundutako ekoizpen/proiektu kopurua 20

Lagundutako pertsona/talde kopurua 7

Euskaraz irakurtzeko zaletasuna handitu

Udal liburutegian euskaraz erabilgarri dauden irakurgaiak (%) 79,6

Liburutegian herritarrek euskaraz hartutako irakurgaiak (%) 95

Page 16: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

16

• Tokian tokiko hizkera, toponimia, historia, ohitura k jaso eta hedatzea

Bertako hizkera jaso edo hedatzeko Eako toponimia landu zen Euskaltzaindiarekin elkarlanean eta mapa argitaratu zen 2013an.

4.7 Komunikabideak

Ez dago herri komunikabiderik. Eskualde mailako komunikabideek, ordea, Eako berriak ere jasotzen dituzte. Hala nola, Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitza

• Publizitatean euskararen presentzia

Irizpide orokor bezala udalak egiten duen publizitate guztia gutxienez bi hizkuntzetan doa.

Udalak eta bere menpeko erakundeek euskaraz argitar atutako publizitatea (%) 100,00

Enpresa, merkatari eta elkarteei eskainitako baliab ideak publizitatea euskaraz egiteko

0,00

4.8 Ikuspegi kualitatiboa

3.9.1. Euskara zerbitzua

Indar-guneak Ahuleziak

o Udalak euskara teknikaria du. o Kultura, euskara eta turismoaz arduratzen den pertsona bakarra da, honek, lan bolumen handia dakar.

o Euskara eta kultura elkarrekin lantzen dira.

o Euskarak ez du aurrekontu partida propiorik.

3.9.2. Biztanleria

Indar-guneak Ahuleziak

Page 17: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

17

o Eskolan D eredua da nagusi, haurrek euskaraz ikasten dute

o Ezagutza maila oro har handia da

o 55-60 urtetik gorakoek hobeto egiten dute

euskaraz, nahiz gaztelaniaz egin askotan

o Azken urteotako udatiarrak euskaldunak eta

jarrera proaktiboa dutenak izan dira

o Bedaroan euskaraz egiten da. Transmisioa

bermatzen da

o Pertsonalizatutako euskararen erabilera.

o Erreferenteak diren (liderrak ) pertsonak.

o Uda garaian biztanleria ia gutxienez bikoiztu

egiten da

o Biztanleak galduta daukate euskaraz egiteko erraztasuna/gaitasuna, 60 urtetik beherakoek

batik bat

o Ezintasuna dute herritar asko, erosoago daude gaztelaniaz

o Adin batetik aurrera aldatu egiten dute

hizkuntza haurrek

o Gurasoek euren artean gaztelaniaz egiten dute (Natxitua, Angelutxu eta Ean).

o Udatiarren eragina euskaldunen erabileran

o Transmisio horizontala falta da

o Bertako hizkeraren prestigio falta

o Asteburuetan erdararen eragina handiagoa da

3.9.3. Enplegua

Indar-guneak Ahuleziak

o Ostalaritza eta merkataritza jabeen euskararen ezagutza maila altua da.

o Herritar askok herritik kanpora irten behar izaten dute lanera.Jendeak oro har lan kanpoan eta gaztelaniaz egiten du

o Ostalaritza udarako turismora zuzenduta dago

3.9.4. Familia

Indar-guneak Ahuleziak

o Transmisio bertikala bermatuta dago o Euskarak lehen hizkuntza bezala 15 puntutako beherakada izan du azken urteetan.

o Euskaldunek ez dute etxean euskara

erabiltzen(25 puntutako aldea)

o Beherakadak jarraitzen badu beste urte

gutxiren buruan euskara ez da etxean gehien erabiliko den hizkuntza.

3.9.5. Euskalduntze-Prestakuntza

Indar-guneak Ahuleziak

o Arautu/egituratu gabeko euskara eskolak daude

o Azken urtean ez du inork euskalduntzeko diru-laguntzarik eskatu

Page 18: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

18

3.9.6. Irakaskuntza

Indar-guneak Ahuleziak

o Loradi haur eskola

o Haizeder eskola

o Eskola bakarra eta eredu bakarra: D eredua.

o Inguruko ikastetxeetan ere, hizkuntza eredua

mantendu egiten da.

o Eskolaz kanpoko ekintzak eta prestakuntza

euskaraz ematen da

3.9.7. Administrazioa

*Ikus “Eako Udaleko Erabilera Plana”

3.9.8. Lan mundua

Indar-guneak Ahuleziak

o Enpresa, ostalaritza eta merkataritza jabeen euskararen ezagutza altua da.

o Udaleko beharginak, medikua, erizaina, eliza, farmazia: zerbitzu arloa euskalduna da

o Hizkuntza paisaia merkataritzan eta kaleko iragarkietan gaztelaniaz ikusten da nagusiki

o Udalak ez du euskara enpresetan sustatzeko baliabiderik eskaini.

o Ostalaritza/tabernak, prentsa eta telebista ez dago euskaraz

o Ostalaritza arloa erdaldundu egin da.

3.9.9. Aisia

Indar-guneak Ahuleziak

o Elkarteek antolatzen dituzten ekintzak euskaraz antolatzen dituzte.

o Begiraleak euskaldunak izan dira *Udalekuen esperientzia, herriko umeak eta udatiarrak euskaraz aritzeko.

o Asmo handi pauso txiki moduko ekimenak

o Umeen ekitaldietako parte hartzea oso handia da.

o Arlo informalean aisialdian gaztelaniaren erabilera nagusitzen da

3.9.10. Kirola

Indar-guneak Ahuleziak

Page 19: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

19

o Elkarteek antolatzen dituzten ekintzak euskaraz antolatzen dituzte

o *Udalak antolatutako gimnasia ikastaroan begirale guztiak ez dira euskaldunak. Kirol eskaintza erdaraz: pilates, aerobic eta

horietan parte hartzen dute herritarrek

3.9.11. Kulturgintza

Indar-guneak Ahuleziak

o Elkarteek antolatzen dituzten ekintzak euskaraz antolatzen dituzten ahal duten heinean.

o Poesia egunak erreferentea dira. Prestigioa ematen du.

o Euskararen balioa transmititzeko egiten diren

ekitaldietan/jardunaldietan gurasoek parte

hartzen dute: Olentzeroren etxea, Korrika

o Herriko taldeek antolatzen dituzten ekintzak euskaraz izan ohi dira

o Poesia egunak herritarrek ez dituzte bere ikusten

o Helduen parte hartzea ekitaldietan txikia da

3.9.12. Komunikabideak

Indar-guneak Ahuleziak

o Eskualde mailako komunikabide bakarra

euskara hutsean dago.

o Euskara hutsez aritzen ziren bi komunikabide

desagertu dira (zulotik, tontorretik)

3.9.10 Teknologia berriak

Indar-guneak Ahuleziak

o Udalaren web orria ele bietan dago eta euskarazko bertsioa dago lehenetsita

EBPNko balorazio orokorra

Indarguneak Ahuleziak

o Plana eta ekintzak garatu dira.

o Bedaroa eta Natxitu arnasguneak dira

o Astelehenetik ostiralera arnasgunea da Ea

o Aurrerapausoa eman da karteldegian euskara hutsezko kartelak asko dira.

o Erabilera familian eta ezagutza beherantza

o Asteburuetan erdararen eragin handia

Page 20: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

20

Page 21: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

21

5 PLAN ESTRATEGIKOA 2014-2017

5.1 Sarrera

Orain arte, Eako udalerriko euskararen egoeraren diagnostikoa aurkeztu da. Modu horretan, egoera hori hobetzeko landu beharreko esparruak zeintzuk diren identifikatu dira.

Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) helburu estrategikoak euskararen jabekuntza, erabilera eta euskara elikatzea dira. Eako Plan Estrategikoan hirurei helduko zaie; lehentasun eta garrantzia maila ordea desberdinak izango dira.

Emandako bi datu nabarmendu behar dira: alde batetik, euskaldunen kopuruak azken urteotan izan duen beherakada, 15 puntu jaitsi baita azken 30 urteotan. eta bestetik, euskara etxeko hizkuntza moduan izaten ari den beherakada. Joera hori aldatu ezean urte batzuen buruan Ea euskararen arnasgune izaera galtzeko arriskuan legoke Ondorioz, euskara familia bidez transmititzeak duen garrantzia gizarteratzea eta guraso euskaldunak sentsibilizatzea, landu beharreko esparrua da. Era berean hizkuntza ohituretan eragin eta hizkuntza lidergotza lantzea ezinbestekoa da.

Euskara Batzordea, Udaleko ordezkari politikoa eta Euskara Teknikariaren artean egindako hausnarketan zehaztutako erronkak (ikus eranskina) kontuan hartuta, Plan Estrategiko hau diseinatu da.

5.2 Esparruak eta neurriak

1. Familia bidezko transmisioa

1.1. Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantzea (Toki erakundeak)

1.3. Familia barruan euskararen erabilera sustatzea (Toki erakundeak)

5. Gune geografiko euskaldunenak

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza funtzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

5.2. Euskara herritarren lehen hizkuntza gisa eta hizkuntza natural gisa sendotzeko lagungarri izango diren ekimenak garatzea (Toki erakundeak)

7. Aisia eta kirola

7.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera indartzea (Toki erakundeak)

8. Liburugintza

8.1. Irakurzaletasuna bultzatzea (Toki erakundeak)

12. Hedabideak

12.2. Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahalbidetzeko neurriak hartzea

14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

14.1. Euskara balio positiboekin eta modernitatearekin lotzeko ekimenak garatzea (Toki erakundeak)

Page 22: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

22

14.2. Familia transmisioa (Toki erakundeak)

14.4. Euskalduntze-alfabetatzea (Toki erakundeak)

14.9. Kulturgintza (Toki erakundeak)

15. Barruko proiekzioa

15.3. Erakundeen arteko elkarlanean aritzea euskararen barruko proiekzioa bultzatzeko (Toki erakundeak)

Page 23: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

23

6 KUDEAKETA PLANA 2014

6.1 Sarrera

Plan estrategikoan 2017 urte amaiera bitarteko esparru eta helburu orokorrak finkatu dira. Epe luzerako helburu horiek ordea, epe motzera ekarri eta ekintza konkretuetan gorpuztu behar dira.

2015 urterako adostu den kudeaketa planak, aurrez azaldu dugun plan estrategikoko esparruetan garatuko diren ekintzak ere zehaztu dira.

1. Familia bidezko transmisioa

ESPARRUA Familia bidezko transmisioa

NEURRIA 1.1. Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantz ea (Toki erakundeak)

EKINTZA 1.1.1.1- Herritarren artean euskara erabiltzearen aldeko jarrera lantzeko hitzaldiak

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea Guraso Elkartea

Deskribapena Urtean hitzaldi bat antolatu gurasoentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiekin euskaraz eta euskararen erabilera bultzatuko dutenak. Adibidez, nola kontatu ipuinak, familian euskaraz jolasean..

Hartzaileak Gurasoak

Adierazlea Urtean hitzaldi 1 egitea Parte hartzaileak: gutxienez 10 lagun

ESPARRUA 1. Familia bidezko transmisioa

NEURRIA 1.1. Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantz ea (Toki erakundeak)

EKINTZA 1.1.12 Herritarren artean euskara erabiltzearen aldeko jarrera lantzea. Lidergotza landu.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena Euskararen erabileran erreferenteak izan daitezkeen pertsonak bildu eta hizkuntza portaerak eta lidergotza landu eurekin, erabileran eragin dezaten.

Hartzaileak Herritarrak. Euskararen erabileran eredugarri izan daitezkeenei

Adierazlea Lantaldea osatuta egotea eta landuta egotea

Page 24: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

24

ESPARRUA 1. Familia bidezko transmisioa

NEURRIA 1.1.Sentsibilizazioa eta motibazioa etengabe lantze a (Toki erakundeak)

EKINTZA 1.1.6. Gurasoengan eragitea euren hizkuntza ohiturak seme-alabengan duen eraginaz jabe daitezen

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea eta Guraso Elkartea

Deskribapena

Gurasoak batzen diren lekuetan bertan esku-hartzea diseinatu: parodia, antzerkia, dinamika euskararen erabileraren inguruko hausnarketa bideratzeko. Hondartzako parkearen inguruan, Eskolondon eta autobus geltokietan.

Hartzaileak Gurasoak

Adierazlea Ekintza burutzea

ESPARRUA 1Familia bidezko transmisioa

NEURRIA 1.3. Familia barruan euskararen erabilera sustatzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 1.3.3. Familia, eskola eta ingurunearen arteko elkarreragina sendotzea, gurasoei horretarako baliabideak eskainiz. Hitzarmena eskolarekin eta guraso elkartearekin

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Haizeder Eskola Loradi Haur Eskola Haizeder Guraso Elkartea

Deskribapena

Haizeder Eskolarekin, Loradi Haur Eskolarekin eta Haizeder Guraso Elkartearekin hitzarmena sinatu. Hitzarmenean jaso eskolako ohar eta gutunak gurasoei euskaraz bidaltzea eta batzarretako hizkuntza euskara izatea. Udalak laguntza eskainiko die beharrezkoa badute.

Hartzaileak Gurasoak eta eskolak

Adierazlea

Eskolako batzarrak %100 euskaraz izatea Eskolako Oharrak %100 euskaraz izatea Guraso Elkartearen batzarrak %100 euskaraz izatea Guraso Elkartearen Oharrak %100 euskaraz izatea

5. Gune geografiko euskaldunenak

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza f untzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

Page 25: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

25

EKINTZA 5.1.2. Udalerri euskaldunenetako osasun, justizia eta gizarte zerbitzuetan euskararen erabilera lehenestea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena Medikua, erizaina, botikariarekin eta bake epailearekin hitz egin jarrera proaktiboa eskatzeko, konpromisoa adostu eta horien jarraipena egin.

Hartzaileak Anbulatorioko, bake epaitegiko eta botikako langileak

Adierazlea %50ak konpromisoa hartu eta betetzea

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza f untzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 5.1.5. Hizkuntza paisaia ez bakarrik eskumen publikokoa, baizik eta baita ere merkataritza eta enpresa arlokoa oro har euskaraz izateko neurriak hartzea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena Merkatari eta ostalarien errotuluak aztertu eta itzulpenak eskaini eta errotulazioa pertsonalizatzeko aukera eman.

Hartzaileak Merkataritza eta Ostalaritza establezimenduak

Adierazlea Hitzarmena sinatu establezimenduen %50

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza f untzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA

5.1.8. Arreta berezia jartzea haur eta gazteentzako eskolaz kanpoko jarduerak euskaraz izan daitezen, jarduera-eskaintza egiazki zabala izan dadin eta eskaintza horren garapenean hezkuntza komunitate osoak (hezitzaileak, gurasoak, ikasleak) eta herri-administrazioek parte har dezaten Udalekuak.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Guraso Elkartea

Deskribapena Udaleku irekiak antolatu euskaraz Guraso Elkartearekin elkarlanean.

Herriko umeak, eskolako umeak eta udatiarren integrazioa landu

Page 26: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

26

eta euskararen erabilera bereziki landu.

Hartzaileak Eskolako ume, herriko ume eta udatiarrei

Adierazlea Euskara zehar-lerro moduan programazioan jaso eta lantzea Parte hartzea: 50 haur

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza f untzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA

5.1.9. Aisialdiko ekintzetan, kultur jardueretan eta erlijio jardueretan ohiko eskaintza euskarazkoa izatea bermatzea Diru-laguntzetako irizpideak

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea eta Herriko elkarteak.

Deskribapena Diru-laguntzetan orain arte egin den moduan euskara irizpideak jaso eta jarraipena egin.

Hartzaileak Herriko elkarteak

Adierazlea Irizpideen betetze maila %100 izatea

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.1. Herritarren gehiengo nabarmena elebidun izanik euskaldunenak diren gune geografikoetan euskara lehen hizkuntza f untzionala izan dadin neurriak hartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA

5.1.10. Proiekzio publikoa duten zerbitzuak kontratatzerakoan, elkarte eta enpresei diru-laguntzak ematerakoan, jarduera publikoetarako baimenak ematerakoan edo administrazioaren instalazioen erabileraren lagapena egiterakoan euskararen erabilera egokia bermatzea. Hizkuntza irizpideak egokitu eta jarraipena egin

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena Zehaztuta dauden hizkuntza irizpideak aztertu, berregokitu beharrezkoa baldin bada eta aplikatu eta jarraipena egin.

Hartzaileak

Adierazlea Egokitu den edo ez Irizpideak bete diren edo ez

ESPARRUA 5. Gune geografiko euskaldunenak

NEURRIA

5.2. Euskara herritarren lehen hizkuntza gisa eta h izkuntza natural gisa sendotzeko lagungarri izango diren ekimenak ga ratzea (Toki erakundeak)

Page 27: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

27

EKINTZA 5.2.4. Euskarazko produktuen katalogoa eta euskarazko kultur eskaintza ahalik eta gehien jakinaraztea, webgune bitartez edo beste bide batzuetatik

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea, Loradi Haur eskola eta Haizeder eskola

Deskribapena Euskarazko Produktuen katalogoaren berri hedatu haur eskolan eta Haizeder eskolan.

Hartzaileak Herriko haurrak eta euren gurasoak

Adierazlea Ekintza burutzea

7. Aisia eta kirola

ESPARRUA 7. Aisia eta kirola

NEURRIA 7.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia e ta erabilera indartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 7.1.1. Euskarazko jarduerak bultzatzea bereziki haur eta gazteei zuzendutako ekintzetan. Irteerak.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Herriko Kultura,Guraso eta Aisialdi Elkarteak

Deskribapena

Elkarteek antolatzen dituzten irteerak euskararekin lotu, zuzenean irteeraren gaia nahiz irteeretako dinamizazioa (autobuseko pelikulak, kantak, begiraleak baleude...)

Horretarako elkarteekin akordioak landu eta Udalak baliabideak eta materiala eskainiko die elkarteei.

Hartzaileak Umeak, gaztetxoak eta euren gurasoak

Adierazlea Akordioak talde guztiekin landuta edukitzea

ESPARRUA 7. Aisia eta kirola

NEURRIA 7.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia e ta erabilera indartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA

7.1.2. Gazteen artean euskararen irudia zehaztu, hobetu eta indartzea. Konpromisoa landu

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea eta herriko elkarteak

Page 28: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

28

Deskribapena Gazte taldeekin batzarra egin, eta hausnarketa eta konpromisoak landu, dinamika ezberdinen bidez. Hausnarketa diseinatu eta garatu. Jarraipena egin.

Hartzaileak

Adierazlea Esku-hartzea diseinatuta izatea Esku-hartzea garatzea

ESPARRUA 7. Aisia eta kirola

NEURRIA 7.1. Aisialdiko jardueretan euskararen presentzia e ta erabilera indartzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 7.1.4. Adineko herritarrei propio zuzendutako aisia- eta heziketa-jarduerak antolatu eta zabaltzea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Jubilatuen Elkartea Euskara Batzordea

Deskribapena Adineko herritarrei zuzendutako ekintza bat egitea urtero ( Hitzaldia, Argazki zaharrak..)

Hartzaileak Edadetuak

Adierazlea Ekintza bat egitea urtero

8. Liburugintza

ESPARRUA 8. Liburugintza

NEURRIA 8.1. Irakurzaletasuna bultzatzea (Toki erakundea k)

EKINTZA 8.1.5. Herri liburutegietan irakurleen klubak antolatu eta sustatzea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak HEA taldea Euskara Batzordea

Deskribapena Herriko irakurle klubari baliabideak eskaini (aretoa, proiektorea...) eta euren jardunaren hedapena egitea (udalaren webgunea...)

Hartzaileak Irakurle kluba

Adierazlea Ekintza burutzea

12. Hedabideak

ESPARRUA 12. Hedabideak

NEURRIA 12.2. Euskarazko hedabideen garapen iraunkorra ahal bidetzeko neurriak hartzea

EKINTZA 12.2.5. Euskarazko hedabideen ildo estrategikoei erantzuteko politikak

Page 29: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

29

sustatzea herri eta lurraldeetako instituzioekin batera. Hitzari laguntza.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena Busturialdeko hitza sustatu, horretarako harpidetza sustatu eta diruz lagundu.

Hartzaileak

Adierazlea Ekintza burutzea

14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

NEURRIA 14.1. Euskara balio positiboekin eta modernitateare kin lotzeko ekimenak garatzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 14.1.7. Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunak elkarlanean antolatzea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea, Herriko elkarteak, Haur Eskola, Haizeder eskola

Deskribapena Euskararen Nazioarteko Eguna elkarlanean antolatu, elkarte eta eskolekin

Hartzaileak Herritarrak oro har

Adierazlea Ekintza burutzea

ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

NEURRIA 14.2. Familia transmisioa (Toki erakundeak)

EKINTZA 14.2.1. Gurasoengan, guraso izango direnengan eta aitona-amonengan eragitea, euskararen familia bidezko transmisioa ziurtatzeko. Guraso berrien saioa.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea Haur eskola

Deskribapena Guraso berriekin saio bat antolatuko da urtean, eta transmisioa landuko da saio horretan. CD bana oparituko zaie, eta haur eskola eta haur hezkuntzako zentroen berri emango zaie.

Hartzaileak Guraso berriak

Adierazlea Ekintza burutzea

-

Page 30: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

30

ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

NEURRIA 14.4. Euskalduntze-alfabetatzea (Toki erakundeak)

EKINTZA 14.4.4. Euskara ikasten dabilenentzako aitorpen sistema bat eratzea

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena

Aitortza egin herrian euskara ikasteko ahalegina egiten ari direnei eta euren irakasleari, eta baliabideak eskaini

Dirulaguntza eskaini euskaltegira joaten direnei ere, gutxieneko asistentziaren truke.

Hartzaileak Euskara ikasleak eta elebakarrak oro har

Adierazlea Ekintza burutzea

ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

NEURRIA 14.9. Kulturgintza (Toki erakundeak)

EKINTZA 14.9.5. Herritarrengan eragitea euskal kultura, kondairak eta toponimia ezagutzera emanda: gidak, argitalpen txikiak. Bedarutarrak Ameriketan

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmenida

Kolaboratzaileak Esther Korta Euskara Batzordea

Deskribapena Bedaroarrak Ameriketan lana ezagutarazi eta hedapena egin.

Hartzaileak Herritarrak oro har

Adierazlea Hedapena eginda egotea: Herritarrei hedatu eta 4 komunikabideetan agertzea

-

ESPARRUA 14. Sentsibilizazioa eta motibazioa

NEURRIA 14.9. Kulturgintza (Toki erakundeak)

EKINTZA 14.9.6. Tokian tokiko hizkera prestigiatzeko jardunaldiak edo saioak antolatzea.Ahotsak.

Ekintzen Arduraduna Amaia Garmendia

Kolaboratzaileak Euskara Batzordea

Deskribapena

Ahotsak lanerako egindako grabazioetan parte hartu dutenei omenaldi ekitaldia egin, eta horren hedapena egin. Batutakoaren hustuketa egitea aztertu, hiztegi, esamolde edota antzekoekin.

Hartzaileak Herritarra oro har eta Ahotsak-eko grabazioetan parte hartu dutenak

Adierazlea Omenaldia eginda egotea Hedapena eginda egotea: Herritarrei hedatu.

Page 31: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala – Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

31

15.Barruko proiekzioa

ESPARRUA 15. Barruko proiekzioa

NEURRIA 15.3. Erakundeen arteko elkarlanean aritzea euskara ren barruko proiekzioa bultzatzeko (Toki erakundeak)

EKINTZA 15.3.2. Lankidetza berrien aukera aztertzea UEMA

Ekintzen Arduraduna Euskara Zinegotzia

Kolaboratzaileak Udaleko ordezkariak Euskara Batzordea

Deskribapena UEMAn sartzeko urratsak eman

Hartzaileak Herri osoa

Adierazlea UEMAn sartuta egotea

Page 32: Ea ESEP · 4.1 Familia • Euskararen erabilera etxeko esparruan, eta transmisioa familia kideen arteko hizkuntza bezala Hizkuntza azterketaren ardatzetako bat, etxean hizkuntzarekiko

Eako Udala - Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP )

32

•••• ERANSKINA

Euskara Batzordean egindako dinamikan lau urtera egindako ikuspegi ariketaren emaitza

Erronkak

o Eako udalak euskaraz funtzionatzea

o Mediku eta erizainak euskararen erabileran jarrera proaktiboa izatea

o Elkarrizketak udalean euskaraz gauzatzea (%50)

o Euskararen erabilera handitzea

o Arnasgune argi bat izatea

o 10 bikotek gehiago hitz egitea euskaraz

o Berria egunkaria egotea tabernetan

o Hitzaren 40 harpidedun egotea

o Pertsona lider gehiago egotea/egitea

o Jende gehiago egotea euskaraz ikasten

o Hizkuntza paisaia euskalduntze, batik bat, arlo pribatuko eskaintzak

o Gurasoen erabilera, hizkuntza ohiturak aldatuta.

o Kale bizitzan euskararen presentzia handiagoa

o Kuadrilletan eragitea

o Bikoteengan eragitea

o Autobus paradan euskaraz entzutea

o UEMAn sartzea