Eider rodriguez

2
EIDER RODRIGUEZ GOLFAREN ONDOKO ETXEA Uste dut gaur ez dudala lorik egin. Hala ere, atseden hartuta nago, gaur bukatu eta hasiko baita guztia. Gauerako, sandwich pare bat poltsan sartuta, Baionarako trenean egongo naiz, Pantxikaren etxerako bidean, eta Anjel menestra eta bakailaoaren aurrean hutsari begira eserita. Irudi horrek sortzen dit halako ezinegona, afaria prest uztea, agian keinu itsusia irudituko baitzaio. Gauean gertatu daitekeenaren gaineko hainbat egoera etorri zaizkit gogora azken asteotan, eta uste dut, erabaki egokia hartu dudala gutunik utzi gabe alde egitean. Zer esan behar diot orain, hemezortzi urte elkarrekin igaro eta gero. Zer esan behar diot orain, zer utzi idatzita. Gutunik utziz gero, kapaza da kariñoz idatzitako lerro bati helduta egotea, hemen maite nauzula esaten du, aldamiotik labaindu eta hoditik zintzilik gelditu den langilearen antzera. Ez nuke halakorik nahi. Pantxikaren etxetik hots egingo diot akaso, bihar edo etzi, ondo nagoela esateko, eta ez naizela sekula gehiago itzuliko. Edo agian hori ere ez. —Pilotek 200 kilometro orduko abiaduran egiten dute talka, ikus horman dauden konkorrak, ikusi, ikusi —esan du Anjelek azal gainean loratzen zaizkion begiak suminez beterik, kazetaria hormaraino joan dadin akuilatuz.

description

testu bat eta ariketak

Transcript of Eider rodriguez

Page 1: Eider rodriguez

EIDER RODRIGUEZ • GOLFAREN ONDOKO ETXEA• Uste dut gaur ez dudala lorik egin. Hala ere, atseden hartuta nago, gaur bukatu

eta hasiko baita guztia. Gauerako, sandwich pare bat poltsan sartuta, Baionarako trenean egongo naiz, Pantxikaren etxerako bidean, eta Anjel menestra eta bakailaoaren aurrean hutsari begira eserita. Irudi horrek sortzen dit halako ezinegona, afaria prest uztea, agian keinu itsusia irudituko baitzaio. Gauean gertatu daitekeenaren gaineko hainbat egoera etorri zaizkit gogora azken asteotan, eta uste dut, erabaki egokia hartu dudala gutunik utzi gabe alde egitean. Zer esan behar diot orain, hemezortzi urte elkarrekin igaro eta gero. Zer esan behar diot orain, zer utzi

• idatzita. Gutunik utziz gero, kapaza da kariñoz idatzitako lerro bati helduta egotea, hemen maite nauzula esaten du, aldamiotik labaindu eta hoditik zintzilik gelditu den langilearen antzera. Ez nuke halakorik nahi. Pantxikaren etxetik hots egingo diot akaso, bihar edo etzi, ondo nagoela esateko, eta ez naizela sekula gehiago itzuliko. Edo agian hori ere ez.

• —Pilotek 200 kilometro orduko abiaduran egiten dute talka, ikus horman dauden kon korrak, ikusi, ikusi —esan du Anjelek azal gainean loratzen zaizkion begiak suminez beterik, kazetaria hormaraino joan dadin akuilatuz.

Page 2: Eider rodriguez

ARIKETAK  1. Zein da irakurri duzun pasartean planteatzen den egoera?

2.   Aldera ezazu Golfaren ondoko etxea ipuineko goiko pasartea irakurri genuen Zergatik Panpox eleberriko testu zatiarekin.

 ■ Edukiari eta formari erreparatu ondoren, zein díra bi testuen arteko antzekotasunak eta zein desberdintasunak?

3.Zer esan nahi du egileak esaldi honekin?• «Hemen maite nauzula esaten du, aldamiotik labaindu eta hoditik

zintzilik gelditu den langilearen antzera»

• 4. Zer sinbolizatzen dute etxearen aurka talka egiten duten golfeko pilotek? Hausnartu eta erantzun.