«Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA HITZA Eneko Gorri lapurtarrak Txillardegi-Hausnartu sariketa irabazi du, ikasketetarako egin ikerketa batekin b Ipar Euskal Herriko euskarazko webguneak aztertu eta atari bat sortzeko proposamena egin dub4-5 Euskalgintza atari batean biltzeko xedea Gizartea «Elkartasun» taxi baten xedea bidean eman dute, Itsasun nekez mugi daitezkeen herritarrentzat 3 Ingurumena Lokala birziklategiak laster eskuratuko ditu Irulegiko egoitzako giltzak 2 Ostirala 2020ko abenduaren 4a XI. urtea 470. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun...

Page 1: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

HIT

ZA

Eneko Gorri lapurtarrak Txillardegi-Hausnartu sariketa irabazi du, ikasketetarako egin ikerketa batekinbIpar Euskal Herriko euskarazko webguneak aztertu eta atari bat sortzeko proposamena egin dub4-5

Euskalgintzaatari bateanbiltzeko xedea

Gizartea «Elkartasun» taxi batenxedea bidean eman dute, Itsasun

nekez mugi daitezkeen herritarrentzat

3Ingurumena Lokalabirziklategiak laster eskuratuko

ditu Irulegiko egoitzako giltzak

2Ostirala

2020ko abenduaren 4aXI. urtea470. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

[email protected]

Page 2: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

Iñaki Etxeleku Irisarri

Beste dozenaka elkarte edo egi-tasmoen gisan, bozka eske ari daazkeneko asteetan Irulegin egite-koa den Lokala birziklategia. Be-rrogeita hamar bat herritarrek se-gitzen dute xedea Garazi-Baigo-rrin. 50.000 euro galdegitendizkiote Pirinio AtlantikoetakoDepartamenduko aurrekontuparte hartzaileari.Avenir-Geroa elkarteak du ofi-

zialki egitasmoa aurkeztu, bainagogoeta Bizi barnekalde eta Kara-koil elkarteekin batean egin da.Harremanetan sarturik GurutzeGorria, Sokorri Katolikoa, Biho-tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an, eta, geroztik, lantaldeka antolatu dira birziklate-giaren alde guziak barnatzeko:administrazioa, puska bilketa,antolatzeko tailerra, eta beste. Joan den apirilean sartu zen

egitasmoan Alice Tucker Baigo-rriko bizilaguna. Animazio talde-an parte hartzen du, eta esplikatudu birziklategi batek hiru sail na-gusi badituela: pusken bilketa,haiei balio ematea eta puska bes-telakotu hauen salmenta. Bota-tzeko partez, berriz baliatzeko ondiren pusken eskuratzeko, «ideiada joatea zabortegietara eta jen-deen etxeetara. Ordutegi bat iza-nen da jendeek lokalera ekar di-tzaten gauzak». Birziklategikolaguntzaile talde batek emaileakerrezibituko ditu eta ekarriak orosailkatu eta altxatuko. Etxeetara joateko egin-molde

bat adostua dute. «Baldin baduzuzerbait emateko edo etxe hustebat, aski duzu deitzea, hitzordubat finkatzen dugu eta heldu garaxerka». Beste birziklategi batzue-kin solastatu ondoan, ohartu dirahobe zela abiatu aitzin segur iza-tea emaitza berrerabilgarria zela.«Batzuetan galdegiten dute ar-gazkitan hartzea objektua bideaez deusetarako egiteko». Hondakindegietara ere joateko

asmoa dute Lokalekoek. Horreta-rako, hitzarmena egin behar dahondakindegiekin. Ez dira Gara-zi-Baigorriko biltegietara muga-tuko. «Aipatu dugu, zergatik ez,Amikuzeko eta Heletako honda-kindegietara joatea». Bilketaren eramateko partai-

detza egitekoa dute Lagun gizarteelkartearekin. Ahalbidetuko bai-lieke, gainera, lanpostu batensortzea birziklategian berean.«Horren bitartez, beharbada,lortuko genuke lanpostu erdi batkudeaketa lana egiteko» AdemeFrantziako Estatuko erakundeakeman laguntza bat dela medio.

Birziklategi araudunakAski arautuak dira administra-zioak baimendu eta lagundu bir-ziklategiak. Bada izari orotarik.Hiri batzuetan arras handiak ba-dira, langileekin. Biarno Saliesko(Okzitania) Le Hangar d’Aima,konparazione, arras gotorra da;hiru gune baditu —bata Ipar Eus-kal Herrian, Akamarren— eta ho-gei langilez goiti. Lokalaren gisanabiatu berriak direnak badira La-purdin: Konpon Txoko eta BAB larecycle’rit, Baionan; Recycl’Arte,Hendaian. Bihi batek ez du egoi-tzarik.Alice Tuckerrek aipatu araue-

tan, zamaren zaintzea bada. Bir-ziklategiaren eraginkortasuna-ren marka balitz bezala. «Bilketaaski kontrolatua da. Badira pisa-tzeko makinak eta informatika

programak. Sartzen diren zaborguziak pisatu behar dira eta sail-katu. Hilabetean behin zifratzenduzu zenbat zabor desbideratzenlortu duzun». Ondotik heldu da berreskuratu

gauzari balioa ematea, garbituz,konponduz. «Horretan irudime-na behar da eta sortzaile gaitasu-na ukan, batzuetan birmoldatubehar baitira objektuak. Beraz,behar dira tailer bat eta tresna bereziak horretarako. Inbesti-menduak egin behar dira». Iazhasi ziren, funtsean, tresnatzen.Besteak beste, josteko mekanikakerosi zituzten. Aurten, diru la-guntza berriak galdegin dituztetresnen erosten segitzeko. Horrez gain, birziklategia era-

bili nahi dute sentsibilizazio lana-ren egiteko hondakinei buruz,«kontsumo arduratsua sustatze-ko egitasmoak abiaraziz eta kon-tsumo ohituretan alternatibakproposatuz lurraldean». Hala-ber, bigarren eskuko gauzei bu-ruz izan daitezkeen usteak hautsinahi dituzte. «Bigarren eskukogauzak ez dira baitezpada biga-rren mailakoak; ez dute kalitateapalagoa».

Gehiago dena, Lokalakoei erra-na izan zaie birziklategi batekirautekotan behar duela bederen2.000 metro karratuko eremua.«Hastapenean, hori da lan han-diena: anitz gauza bildu behardira ukaiteko eskaintza ederra.Birziklategia hutsa bada, ez da batere erakargarria izanen, etajendea ez da berriz jinen».

Lokala, IruleginEuskal Hirigune Elkargoak egoi-tza hitzemana die Irulegin. Lagunelkarteak lehen erabiltzen zuen

eraikina da, eta giltzak abenduhastapenean eskuratu behar li-tuzke Lokala birziklategiak.Nahiz ez dituen baitezpada be-

tetzen aipatu baldintzak oro,urraska abiatzeko egokia zaioTuckerri. «Ongi da proiektuaabiatzeko, baina aski ttipia da bir-ziklategiaren egiteko. Mugatuakizanen gara, bide bazterrean bai-ta, kanpoko eremu biziki ttipiare-

kin eta aparkatzeko leku guti».Horiek horrela, ez dute dena egoi-tzan eginen. «Garazi-Baigorrikoeremua biziki zabala da, eta ezgara bakarrik lokal batean ego-nen; mugituko gara herriz herri.Izanen da alde ibiltari bat jende-engandik hurbil izateko». Departamenduko aurrekontu

parte hartzailean izan daitekeenlaguntzarik gorena eskatu dute:50.000 euro; zaharberritze obragotorrak egin beharko dituztela-ko egoitzan. Barneen antolaketa-rako 34.000 euro eta 14.000 euro,puska bilketarako kamioi batenerosteko. Gaineratekoa, bide sei-nale berriak egiteko. Damugarriazaio, Lokalako kideari, lurraldekaegitasmo bakarra hautatuko bai-tu Departamenduak. «Lehian ga-ra lurralde bereko beste elkartee-kin, eta hori, zinez, domaia da».Denak nahi bezala joaten bali-

ra, abenduan hasiko li-tuzkete lanak egoitzan,heldu den urtean jarrai-tzeko. Harri batez, bi txo-ri, nahi duten herritarguziek parte hartzeko

parada zaizkie obrak. «Nahidugu momentu goxo eta sortzai-lea izan dadin. Tindu naturalakbaliatu nahi ditugu; gisua paretenbabesteko, eta materiala berres-kuratuz egin mubleak lekuko ofi-zialeekin». Ondoko hilabeteetan ariko dira

horretan. «Espero dugu 2021ekohirugarren hiruhilekoan ireki-tzea».

Birziklategi bat IruleginGarazi-Baigorriko herritar batzuek Lokala birziklategi xedea jarri dute Departamendukoaurrekontu parte hartzaileko hautagaitzetan b Egoitza bat utziko die Elkargoak, Irulegin

Lokala birziklategiaren egitasmoa, Donibane Garaziko elkarteen egunean aurkeztu zuten, joan den irailaren hastapenean. LOKALA

34.000 euroko laguntza eskatudu Lokala birziklategiak,Irulegiko egoitzarenzaharberritze lanetarako

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 4aIngurumena

Page 3: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

Iñaki Etxeleku

«Elkartasun taxia» plantan ema-

teko, autoa erosteko diru lagun-

tza eskatu dute itsasuar batzuek

Pirinio Atlantikoetako Departa-

menduak zabaldu aurrekontu

parte hartzailean. Gizarte Ekin-

tzarako Herriko Zentroaren ingu-

ruan muntatu dute xedea. Karri-

katik urrun bizi diren adineko

jendeentzat eta prekaritatez ezin

mugituz dabiltzan herritarren-

tzat zerbitzu horren sortzea da

egitasmoa.

Marie-France Agerre itsasuarra

herritar gisa sartu da herriko Gi-

zarte Ekintzarako Zentroan, eta

ezagutzen zuen adineko pertsona

baten egoerak piztu zion ideia.

«Herriko gizon ezagun bat da,

andrea zahar etxean duena,

arrunt gaizkitu baita. Gizonak 87

urte ditu, eta autoa erabiltzen du

oraino nahi baitu egun guziz

emaztearen ikustera joan. Bistan

dena, Kanbon autoa karrakatu du

behin pareta baten kontra, gero

beste kaska bat... Horrek dit pen-

tsarazi: ‘Gizon horrek balu nor-

bait etxerat xerka joanen litzaio-

keena..!’». Eta ez litzateke baka-

rra adineko herritarren artean,

Agerreren arabera.

Ideia aipatu zien gizarte ekin-

tzarako etxekoei. «Horretarik

ohartu naiz badela zernahi galde-

ra», segitu du Agerrek. Bizkitar-

tean, helburua ez da aldian aldiko

bere behar partikularra betetzea

batbederari, baizik eta Itsasutik

beste herrietara mugitzeko

garraioekin lotura egitea. Txik

Txak autobusa bada, egun guziz

Itsasu erdigunetik Kanbora

doana. Handik, nahi duenak

trena edo autobusa har dezake

Baionaraino edo Donibane Gara-

ziraino joateko.

Biziki zabala da eremuz Itsasu.

Plazatik urrun diren auzoaldeak

ditu. Halako taxi batek herriare-

kiko lotura atxikitzea berma de-

zake, eta aurrekontu parte har-

tzaileko arauekin bat egin du,

Agerreren ustez: «Lotura herrita-

rren artean, jendeen arteko elkar-

tasuna arrunt deialdiaren xede-

tan da, eta gizarte ekintzarako

etxearen lanetan sartzen da».

Nahiz, erran bezala, egitura pu-

bliko gisa ez zezakeen egitasmoa

aurkeztu. Horregatik, bere izene-

an egin du Agerrek. Horiek horre-

la, Itsasuko Herriko Etxeak prin-

tzipiozko baimena eta sostengua

eman dio garraio egitasmoari.

Hondarrean, ideia onartua balitz,

autoa herriko etxeak luke kudea-

tuko. Jendeak zerbitzua eskatzen

ahalko luke herriko etxera deituz.

Zortzi lekuko auto elektrikoa lu-

kete gogoko. Horretarako, 31.120

euroko laguntza galdegina dute.

Herritarrak gidariHerritarren arteko elkartasuna-

rekin eta parte hartzearekin ja-

rraitzeko, hastapen batean herri-

tar boluntario batzuek gidatuko

lukete taxia, aldizkatuz. «Erre-

treta hartu gazte batzuen izenak

baditugu jadanik, prest liratekee-

nak, eman dezagun, astearteko

eguna emateko horretan. Beste

batek asteazkenetan, eta hola».

Hastapen batean, herritarrak

Txik Txak autobusera edota

karrikako saltegi edo hilerrirat

ekartzea bada asmoa, Agerrek

dio ez dutela baztertzen beste

eskaintza batzuk lantzea. «Ezpe-

letako merkaturat joateko aste-

azkenetan, eman dezagun. Txik

Txak ez da joaten Ezpeletarat,

bakarrik Kanborat». Halaber,

Kanboko zahar etxe edo erietxe-

tarat bisiten egiteko itzuli bat

antola daitekeela.

Beste abantaila bat ikusi dio

eramaileak elkartasun txariari:

laborantzetako adinekoak zerbi-

tzua eskatzera ausart daitezen

akuilatu. «Mentalitateak aldatu

egin behar dira pixka bat. Kanpo-

tik etorriek errazki galdeginen

dute laguntza, baina hemengo

baserrietako zahar batek etxeko

seme ttipiari galdeginen dio». La-

nean diren haurrideen arintzeko

bezala ikusten du.

Gehiago dena, gidari izateko

hautagaiak elebidunak dira, eta

harremanerako guziz inportan-

tea zaio Agerrei, bidaiak euskaraz

ere egin daitezen, adineko ani-

tzen gozamenerako. «Hemengo

zaharrendako jakitea euskaraz

mintzatzen ahal direla, gustuan,

inportantea da».

Adineko jendeen beharrak

agerikoak dira, baina gazte pre-

karioak ere gogoan dituzte Itsasu-

ko Gizarte Ekintzarako Zentroko-

ek. «Gazte batek ez badu gidabai-

menik, ez autorik; karrikatik

urrun bada eta nahi badu Txik

Txak erabili Baionarat joateko,

taxi hori galdegiten ahal luke».

Ez dute baztertzen, baliapena-

ren arabera, auzo herriekin par-

tekatzea zerbitzua. «Bidarraitar

batekin aipatu dut, eta erran dit

ber galdeak badituztela. Gero, hor

arrunt aitzinatzen naiz; urrun

baikara auto horren ukaitetik».

398 egitasmo aurkeztu dira au-

rrekontu parte hartzailera. Horie-

tarik, bozka gehien eskuratuko

duten 27ek ukanen dute lagun-

tza. Lurraldeka, bat. Gibeletik

gelditu diren beste zenbaitek bo-

zen araberako sari bat erdiets de-

zakete. Urtarrilaren 4ra arte du

jendeak boza emateko, Interne-

tez. Nahi bada, hiru egitasmoren

alde egin daiteke, eta 11 urtetik

goiti bozka daiteke.

Baigura-Mundarrain lurraldea

da Itsasurena, eta eremuan bere-

an trumilka proiektu aurkeztuak

izan dira. Itsasun berean beste

egitasmorik bada aurkeztu dena;

besteak beste, Itsasuarrak bata-

sunarena, Atharriko gaztetxea

—herritarrek eraiki zuten, denbo-

ran— kultur gela berritzeko. Itsa-

suko Herriko Etxeak honi ere

ekarri dio bere sostengua. «Nik

biak bultzatzen ditut, bai gurea,

bai bestea», argitu du Agerrek.

«Bietarik bat diruztatua bada, bi-

kain!».

«Elkartasun» taxi bat sortu nahi

dute Itsasun herritarrentzat

Nekez mugi daitezkeen herritarrak garraiatzeko taxi egitasmo bat aurkeztu du ItsasukoGizarte Ekintzarako Zentroak, departamenduko aurrekontu parte hartzaileko deialdian

Itsasuko plaza, iazko irudi batean. Herritarrei karrikara hurbiltzeko parada eskaini nahi diete taxiarekin. GUILLAUME FAUVEAU

Kanpotik etorriekerrazki galdeginen dutelaguntza; baserrietakozahar batek, etxekoseme ttipiari»

«Erretreta hartu gaztebatzuen izenakbaditugu jadanik, prestliratekeenak [taxiagidatzeko]»Marie-France AgerreItsasuarra

‘‘

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 4a Mugikortasuna

Page 4: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 4aAstekoa

Sozioliunguistika

Joanes Etxebarria Ozaze

Soziolinguistika

Klusterrak eta

EHU Euskal He-

rriko Unibertsi-

tateak elkarlane-

an antolatzen

duten Txillardegi-Hausnartu sa-

ria Eneko Gorri lapurtarrari eman

diote. «Bide berri batzuk zabal-

tzeko aukera» irekitzen du, epai-

mahaiak erran duenez, haren la-

nak. Ongietorri.eus euskaltzale-

tasuna sendotzeko ekosistema

komunikatiboa deizen da gra-

duondo edo master hondarrera-

ko egin duen ikerketa. Konfina-

mendua iragarri zelarik gaia alda-

tu behar izan zuen, terrenoko gai

bat egin xede zuelako, eta itxial-

diak berak ekarri dio ikerketara-

ko pasta.

Konfinamenduaren testuingu-

ruan, dena etxean egin behar ze-

lako, errealitatea agerian gelditu

dela iduri zaio Gorriri: «Euskara-

ren ikuspuntutik uste dut agerian

eman dituela eskas batzuk, beste-

ak beste, etxea ez dela gehiago

euskararentzat babesleku edo

aterpe goxo bat eta etxean ere ga-

bezia asko baditugula». Eskola-

rekin paraleloa egiten du, garai

batean «euskararen ukazio espa-

zio» zena gaur egun «enklabe»

bilakatu dela uste baitu. Eskolaz

kanpo, berriz, deus guti euskaraz,

Interneten bezala.

Eskaintzaren ahuleziakEtxean euskal kulturaz gozatze-

ko, euskara ikasteko edo euska-

raz kontsumitzeko aukera guti

dela ondorioztatu du ikerketaren

ondorioetan. Euskararen ingu-

ruan Ipar Euskal Herriko 32 web-

gune eta horietatik 1.072 artikulu

azterturik, datu bat azpimarra-

tzen du lanak: bi herenek egilea-

ren sustapena egiten dute nagusi-

ki, elkarte batek bere lana publi-

koki aurkezteko, adibidez. «Zer

erran nahi diot nik Euskal Herria-

ri?» galderatik abiatzen dira

gehienak, Eneko Gorriren ustez.

Instituzio publikoak, hezkuntza,

kultura, helduen alfabetatzea,

euskara elkarteak, aisialdiak eta

euskal hedabideak aztertu ditu

gisa horrez.

Egoera berezian eskaintza be-

rezia ere izan da sarean, konfina-

menduak kanpaina bereziak eka-

rri baititu; irakaskuntzan edo hel-

duen euskalduntzean batzuk

—ikus ondoko artikulua—, Euskal

Elkargoak, Mintzalasai elkarteak

edo Eusko Jaurlaritzak beren

ekarpenak ere egin dituzte. Ho-

rietarik batzuk hurbiletik ezagu-

tu ditu Gorrik, ikerketaren egilea

izateaz gain, euskalgintzako mili-

tante eta euskara teknikaria ere

bai baita. «30 proposameneko

zerrendak egiten genituen. Auke-

ra bulimiko bat eskaintzea, baina,

uste dut ez dela aukera hobere-

na», trenkatu du.

Interneten zentratua da iker-

keta, nahiz egileak berak onartu

«iraultza bat» ez dela «sekula In-

terneti esker» egin. «Eta badaki-

gu ez duela tresna horrek deus

irauliko». Hainbat hizkuntzalari-

ren iritziari segika aritu da, hala

ere, euskararen iraupena zenba-

kizko eremuan «ere» jokatzen

dela diotelako. «Inprimategiaren

iraultzan euskarak posizionatzen

jakin duen bezala behar du jakin

iraultza numerikoan posiziona-

tzen etorkizun bat nahi baldin

badu». Alta, hutsaren parekoa

iduri zaio «euskararen unibertso

numerikoa» gaur egun.

Proposamen bat da ikerlanean

egiten dena: ongietorri.eus izene-

ko atariarena. Eduki berriak sor-

tzea beharrezko ikusten badu ere,

jadanik badena ezagutarazteko

tresna gisa ere pentsatua da ata-

ria: Gorrik hipotesi gisa aitzina-

tzen du, adibidez, euskaraz ikas-

ten duten 13.000 bat haurretatik

%5 edo %10ek soilik ezagutzen

dutela Kanaldude telebista katea.

«Alta, tokian eta tokiko euskaran

euskara hutsez sortutako sekula-

ko altxor bat da», haren ustez;

«badira ipuinak haurrentzat, hi-

tzaldiak helduentzat, badira ha-

maika gauza zinez interesgarri,

baina Kanaldude ez da iristen be-

har lukeen tokira». Adibide

gehiago aipa litzake, hala nola

ipuinen inguruan Kanboko gura-

soek egiten duten lanketa bere-

zia, hedapenik abantzu ez duena.

«Guraso alferra edo erdalduna

bazara, batzuetan nahi zenuke

ireki Youtube eta haurrari 30 se-

gundoko bideo bat erakutsi, ipuin

bat goxo-goxoan». Diagnostikoa

egin du: Interneteko bilatzailean

«marrazki bizidunak euskaraz»

bilatuz, edo «aides aux devoirs

en basque», eta lehen hamar

arrapostuetan «deus» ez da

agertzen. Egiten duen proposa-

menarekin, berriz, erabiltzaileak

bere profila zehaztearekin «lau

Txillardegi-Hausnartu sariketa irabazidu Eneko Gorrik ‘Ongietorri.eus,euskaltzaletasuna sendotzekoekosistema komunikatiboa’ lanarekin.Interneteko ahuleziak aztertu, etaproposamen berritzailea plazaratu du.

EuskararenInternetataria xede

Emazte bat telelanean ari, bi pantaila

eta arkatz-kaierekin. BERRIA

«Iduri zait inportanteanoiztenka erdiguneanzer defendatzen dugunematea, eta ez norgaren»

«Iraultza bat ez dasekula Interneti eskeregin, eta badakigu ez duela tresna horrekdeus irauliko»Eneko GorriIkerlaria

Page 5: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 4a Astekoa

Soziolinguistika

klik eginez xerkatzen duena atze-matea da ideia».

Bi zangoren gaineanJose Luis Alvarez Enparantza Txi-llardegi-ri hartu kontzeptuare-kin ikusten du egingarri Interne-teko ataria Eneko Gorrik: bi zan-goren gainean, instituzioak etamugimendu sozialek elkarlaneanegina. Mintzalasai elkartea sortuaitzineko diagnostiko beretikabiatzen da, bakoitzaren indarraketa ahuleziak kontuan hartu be-har direla azpimarratzeko: «Ins-tituzioetan badira baliabideakgauzak egiteko, humanoak etaekonomikoak, baina sormen etaausardiarik ez. Hori bada elkarte-etan, baina baliabiderik ez». Hego Euskal Herriko dinamika

ere aipagai du ikerlariak, lau ha-markaden ondotik instituzioaketa herri mugimenduak, «proiek-tu batzuetan», eskuz esku lan egi-ten hasiak direlako, «nahiz ba-tzuetan pixka bat artifiziala» izan.Ipar Euskal Herrian 30 urterenekonomia egiten ahal litzateke,haren ustez, «segidan elkarlanerapasatuz. Onartuz desberdinak ga-rela, anbizio, lan molde desberdi-nak ditugula euskararentzat, bai-na une batzuetan bilduz proiektukomun batzuk garatzeko».Ereduak badira, zerbait goiti

beheti, haren proposamenetikhurbiltzen direnak: Eranafarroaedo Elaidi Nafarroan, Bizkaian,Katalunian, edo Quebecen erebeste batzuk. Proiektua gauza-tzeko urratsak zeintzuk diren gal-

deturik, instituzioak eta herrimugimenduak elkarlanean ari-tzea ez da gainditu beharreko oztopo bakarra Gorrirentzat:«Heldutasunera heldu behar dahorretarako. Iduri zait inportan-tea dela noiztenka erdigunean zerdefendatzen dugun ematea eta eznor garen». Zailtasuna, haren ustez, «errekuperazio politikoa-ren kontra joatea da» eta kon-tziente da ez dela «naturala». «Mundu ideal batean» mugi-

mendu sozialek bat eginen luketeproposamenarekin, Gorrirenerranetan, instituzioek beren in-teresa erakutsiko lukete eta2021eko irailean abian litzatekeproiektua, elkarlaneko denborairaganik. Mundu errealean norahelduko den ikusiko da.

J.E. Ozaze

Euskarazko irakaskun-tza konfinamenduansegitu ahal izateko, hu-tsune bati alternatiba

xerkatu behar izan dute frantse-sez existitzen den ‘ma classe à la

maison’ (nire klasea etxean) be-zalako programarik ez zelakoplantan ezarri aitzinetik. Bainatresnez gain, sarearen antolake-tan berean ikusi ditu gabeziakEneko Gorrik bere ikerketan.Helduen euskalduntzeko ereAEK «harrapatua» izan zen mar-txoko egoera berezian, nahiz etaaitzin egin zioten egoerari.Amikuzeko ikastolaren zuzen-

dari Argitxu Sorhondok azaldudu hastapen batean gurasoeiposta elektronikoz igortzen ziz-kietela etxean egin beharrekoak,«gelan bezala aritzeko fitxak».Baina zailtasunak bertan ageriangelditu, eta Whatsapp taldeaksortu ziren gela batzuetan, egunoroz desafioak martxan ezarriz. Zenbakizko muntaketa egite-

ko, Book Creatoreta antzeko tres-

nekin argazkiak eta bozak nahasi,

eta euskarazko ipuinak helarazi

zituzten etxeetara eta gisa bereko

beste tresnak ere badirela badaki

Sorhondok, baina «behar da den-

bora eta behar da jakin erabil-

tzen». Hego Euskal Herriko mate-

riala ere ukan zuten, Seaskaren bi-

dez; baina etxe anitzetan «euska-

ra hori ez dutela ulertzen» entzun

denez, ahal zuten heinean molda-

ketak egin dituzte irakasleek.Ha-lere, «haustura handi bat» izanda konfinamendua, haurrak ikas-tolara itzuli direlarik ohartu dire-nez, eskola mailan eta euskarare-kiko ere, Amikuzeko eskualdeaaski erdalduna izanik ikasle ba-tzuk ez zirelako epe horretan eus-karaz abantzu ari. Seaska sareko bilan orokorrago bat ereegiten ari dira, beste itxialdi batheldu balitz aurre egin ahal izate-ko, «beste manera batez, jarrai-pen pedagogiko batekin».

AEK zenbakietara egokitzenMartxo eta maiatz artean Interne-tez egin ziren gau eskolak; biga-rren konfinamenduan, klase pre-sentzialak egiteko baimena badu-te ere, neurriak hartu dituzte«irakasleek onlineklaseak» eginahal izateko, Manu Torrek azalduduenez. Materiala egokitu beharizan dute Interneterako, eta«pixkanaka moldatzen» ari dirazenbakien terrenora.Lehen itxialdiaren ezustekoa

pasaturik, bigarren aldirako «oi-narri» bat bazuten AEK-ko ira-kasleek, hobetzen segitzen dute-na. Irakasle guztiek kurtso nor-malak bezala online egiteko«aukera eta ahala» ukan beharlukete jadanik. Baina AEKren es-trategia «taldekako kurtsoak»egitea dela oroitarazi du Torrek,ez kurtso partikularrak eskain-tzea. Diziplina berezi bat ere be-har da pantaila gibelean bakarrikaritzeko, denek ez dutena.

Eneko Gorriren ikerketak agerian uzten dueuskarazko Internet sarea antolatu beharra;irakaskuntzan, itxialdiak zenbakizko materialabera baino arazo gehiago azaleratu ditu.

Sareak mugatuirakaskuntza

IKERKETA DATUETAN

Eneko Gorriren ikerketan

hainbat datu agertzen dira,

izan gaur egungo euskarazko

Internet unibertsoari lotuak ala

ongietorri.eusproiektuaren

perspektibari begirakoak.

%66,9.Aztertu dituen Ipar

Euskal Herriko euskarazko 32

webguneetako 1.072 artiku-

luetan proportzio horretan

dira egilearen aktualitateari lo-

tuak. Horren ondorio gisa ai-

patzen da erabiltzaileak iturri

desberdinetara jo behar duela

informazio «oso eta objektiba-

tu» bat kausitu nahi badu. Egi-

teko hori beteko lukeongieto-

rri.eusatariak.

28.000.Bisita izan ziren Min-

tzalasai elkartearen webgune-

an lehen konfinamenduko

zortzi asteetan Etxean euska-

razkanpainan argitaratu ziren

60 artikuluak ikusteko. Bisitari

horietan 16.000 berriak izan

ziren.

30.000.Bisitari ukanen lituzke

ongietorri.eusatariak 2020

urte honetan abiatzen balitz.

Google analyticsestatistika

zerbitzuarekin egin merkatu

azterketaren emaitzaren ara-

bera, 2025. urtean berriz,

50.000 erabiltzaile lirateke.

«Erreferente izateko sortua

izango da», dio egileak.

Page 6: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

Ipar Euskal Herriko Hitza-k irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, etaIpar Euskal Herriko Hitza-kmozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herriaadierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:[email protected]

%

Bardozen ikastola sortu nahi luketen lau familia buraso gehiagoren bila ari dira

BARDOZE bMomentuko lau familia dira Bardozen ikastola baten sor-

tzeko nahikaria dutenak. Seaskak ez du ikastolarik Xarnegu eremu

horretan, eta hango burasoak behartuak dira Beskoitzeraino joatea

haurra ikastolan ezarri nahi badute. Bardozeko herriko etxea jakinean

da buraso horien asmoaz. Dei bat zabaltzen dute bultzatzaileek buraso

gehiagok parte har dezaten ikastola baten sortzeko xedean. Ama esko-

larekin abiatzea da ideia, eta bospasei haur behar lirateke segurik ikas-

tolaren sortzeko.

Irudia b Larresoro

Oa Larresorora itzultzea eskatu zutenJoan den azaroaren 25ean atxilotu zuen Oier Oa Frantziako Poliziak eta Donostiara joatea behartu, Fijait fitxate-giko arauak ez betetzeagatik eta Frantziako Estatuko eremuan egoteko debekua ez errespetatzeagatik. Larre-soron bizi da Oa bere bizilagun eta haurrekin, eta Beñat Etxepare lizeoan hezitzaile da. 2012an kondenatu zuenFrantziak, baizik eta ETA erakundeko kide zela eta dokumentu faltsuak zituela. Alta, Versaillesko auzitegiak ezzuen onartu haren kontrako euroagindua, eta geroztik Espainiak afera artxibatu du. BOB EDME

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 4aIritzia

MARRAZKIRITZIA Ño

Page 7: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,
Page 8: «Elkartasun» taxi baten 2020ko abenduaren 4a xedea ......2020/12/04  · tzeko ostatua eta Lagun gizarte el-karteekin. Kafe eztabaida ba-tzuen karietara hasi zuten gogoe-ta 2019an,

Iñaki Etxeleku

Duela zazpi urte sortu zen Olen-

tzeroren Lagunak elkartea Baio-

nan. Ipar Euskal Herrian Olentze-

ro eta haren munduaren ezaguta-

raztea du xede, partikularki

euskal kulturarekin batere harre-

manik edo harreman guti duten

biztanleei begira. 2016an Olen-

tzero Kantuz, Jalgi hadi plazara

kantaldi handia antolatu zuen

Baionako Lauga kiroldegian. On-

doko urtean diskoa eta DVDa ate-

ra zituzten horretarik. Aurten,

urte berezia denez, liburuxka bat

argitaratu du, marrazki eta testu

labur batzuekin, Olentzero eta

Mari Domingi nor diren jakina-

razteko. Hiztegi ttipi gisan pen-

tsatua da, irudiak lagun. Horrez

gain, Interneteko lotura batera

joanez bi pertsonaien inguruan

egin daitezkeen jokoak ere asma-

tu dituzte.

Duela bi urte eta erdi hasi zen

ideia hazten, eta iaz abiatu zuten

liburuxkaren lana Olentzeroren

lagunak elkartekoek, Aitzol Sala-

berria Goñi arduradunak esplika-

tu duenez. «Nahi genuen tresna

bat atera jendeari esplikatzeko

zer zen Olentzero manera sinple

batean». Izan ostatuetako edo

hondakin bereizteko, gertatu da

mota bereko hiztegitxo batzuen

agertzea sailaren arabera, baina

Olentzerorekin itxura jostaga-

rriagoa bilatu dute. «Ikusi ge-

nuen erakundeek egin zituztela

hiztegitxo tematikoak, baina gu-

retzat ez ziren hain praktikoak.

Orduan, egin dugu gauza bat

errazagoa, ludikoagoa, marraz-

kiekin, haurrak erakartzeko».

Ez zituzten haurrak bakarrik

jomugan: euskara ikasten ari

diren helduak edo euskararik

batere ez dakitenak ere hunki

nahi baitituzte liburuxka dela

medio. Erran behar da hiru min-

tzairatan egina dela: euskaraz,

frantsesez eta gazteleraz. Alabai-

na, Iruñeko Olentzero Zaleen

elkartearekin harremanetan da

Baionako elkartea, eta, haiekin

mintzaturik, deliberatu zuten

elkarlanean egitea.

Bai liburuxkaren egite-

ko, bai Internet lotura bi-

dez erabil daitezkeen jo-

koentzat, hiru sail elebi-

dunetako irakasleekin

—Seaska, elebidun publikoa eta gi-

ristinoa sailetakoekin— lanean ari

izan dira pikoan emateko. «Joko-

ak pentsatuak dira haurrek balia

ditzaten josteta moduan pantaila

batean, baita burasoekin erabil de-

zaten ere, elkarrekin lantzeko hiz-

kuntza».

Liburuxkak, 30.000 aletan in-

primatu dituzte Baionako eta

Iruñeko bi elkarteek. Olentzero-

ren lagunek Ipar Euskal Herri

osoko eskola elebidunetan zabal-

duko dituzte Seaska, Biga Bai eta

Euskal Haziak federazioen bidez.

«10.000 ale joanak dira Iruñera,

eta guk 15.000 banatu ditugu ama

eskola eta lehen maila elebidun

guzietan».

Euskal Kultur Erakundearen

laguntza bat gehituz, egitasmoa

bi elkarteek beren sosetik diruz-

tatu ahal izan dute.

Aurten, karrikaldirik gabeNekez agertuko da haur eta heldu

saldoen artera aurten ikazkina,

osasun egoera dela kausa. Libu-

ruxkaren bidez zerbait nahi izan

dute mantendu, erran du Salabe-

rriak: «Karriketako desfileak

ezeztatuak dira denak. Nahi ge-

nuen liburuxka aurkeztu Duran-

gon, baina hori ere ez da posible

izanen. Horregatik, liburuxkare-

kin bermatu nahi genuen Olen-

tzero agertuko zela etxe guzietan

ikasleei banatuz».

Ikusi beharko da Frantziako

Gobernuak zer dioen abenduaren

15etik goiti, baina momentuko

ekitaldi publikorik ez da haizu.

Bizkitartean, baldintzak betez,

ikusi behar da ez ote duten esko-

letan zerbait egiten ahalko. «Es-

kola edo ikastola batzuetatik dei-

tzen bagaituzte, eta joaten ahal

bagara, joanen gara. Hori da gau-

za bakarra egiten ahalko duguna.

Eskoletan kanpoko jarduerak ba-

dira, baina beti segurtasun neu-

rriak errespetatuz. Baimena bal-

din badugu, eginen dugu».

Eskolak eta hedabideak. «En-

tseatuko gara Olentzero ager da-

din sare sozialetan, Interneten,

irratietan edo telebistan, baina

aurtengoa urte tristea izanen da

Olentzerorentzat, edo berezia»,

erran du Salaberriak.

Olentzero birtuala aurtenKanpoko ekitaldi jendetsuak debekatuak direnez, aurten, Baionako Olentzeroren Lagunak elkarteak liburuxkabat plazaratu du 30.000 aletan bLehen mailako eskola elebidun guzietan banatu du liburuxka, hiru sareetan

Olentzero eta Mari Domingi, Baionako karriketan, duela bi urte. BOB EDME

Iruñeko Olentzero ZaleenElkartearekin elkarlaneanatera dute liburuxkaOlentzeroren Lagunek

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2020ko abenduaren 4a

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0618 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03.

www.iparraldekohitza.eus b [email protected]

Jokoetarako esteka bat:

nytap.it/ac vi

es/g3icz/play/zer-da-

edo-nor-da

@