Energia geotermikoa

8
Jon Osuji Aitor Calle Ibane Anderez Saioa Romero

description

Energia geotermikoa. Jon Osuji Aitor Calle Ibane Anderez Saioa Romero. Lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da. Lurrazpiko arroketako elementu erradioaktiboen desintegrazioak sortutako beroa da. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Energia geotermikoa

Page 1: Energia geotermikoa

Jon Osuji

Aitor Calle

Ibane Anderez

Saioa Romero

Page 2: Energia geotermikoa

• Lurraren barneko beroaz baliatuta lortzen den energia da.

• Lurrazpiko arroketako elementu erradioaktiboen desintegrazioak sortutako beroa da.

• Lur barneko bero-erreserba munduko ikatz-erreserbena baino 2.000 bider handiagoa da.

Page 3: Energia geotermikoa

Lurraren barneko magmak sortutako

beroa, lurzoru bolkanikoetan, ur termaletan edo

geiserretan azeleratzen dena, zuzenean erabil

daiteke (tenperatura altuko

energia geotermikoa)

Lurzoruaren masa handiak metatutako beroa aprobetxatu,

nahiz eta tenperatura

baxuagoan egon, etxeko ur beroa eta girotzea sortzeko balio du edozein

tokitan. Elkartruke geotermiko

erabiltzen da.

Erabilera bi beroaren jatorriaren arabera

Page 4: Energia geotermikoa

Lurruna zuzenean lur azpitik eskuratzeko aukera dugunean, lurrunak berak (garbitu ondoren) zuzenean birarazten ditu sorgailuei eragiten dieten turbinak. Ur oso beroa eskuratzen dugunean (normalean 150 ºC-tik gora), lurrun-bereizgailuetan irakin eta lurrunak turbina biraraziko du. Tenperatura ez denean lurruna sortzeko bezain handia, bero-trukagailuaren bidez beste fluido egokiago bat lurrunarazten da turbina birarazteko.

Beste teknika bat ere (arroka bero lehorrarena) erabiltzeko saiakuntzak egiten ari dira. Lur azpian urik ez dagoenean, kanpoko ura injektatzen da lur azpira, han berotu eta gero berreskuratzeko.

Page 5: Energia geotermikoa

Tresneriaren funtza hiru elementuk osatzen dute:

Zorupearekin trukea egiteko zirkuitua, bero-ponpa bat eta eraikinarekin trukea egiteko zirkuitua. Lurrazpiko zirkuitua instalatzeko hainbat zulaketa egin behar dira lurrean.

Page 6: Energia geotermikoa

Hiru eremu geotermiko nagusi Tenperatura altuko eremu geotermikoa:Lur azaleko eskualde aktiboetan atzematen delarik, 150º eta 400º C bitartean ohi dabil eta lurrun gisa azaleratzen da.

Tenperatura ertaineko eremu geotermikoa:Akuiferoetako fluidoen tenperatura ez da horren altua ( 70 eta 150ºC bitartean ),. Tenperatura ertaineko energia geotermikoa aurrekoak baino eskualde zabalagoetan erabil daiteke.

Tenperatura apaleko eremu geotermikoa:Fluidoak 20 eta 60º C bitarteko tenperaturetan daude. Mundu zabalean ugari dira horrelako energia aprobetxatzeko esperientziak: Italia, Zeelanda Berria eta Kanada, adibidez, energia tradizionalaren kontsumoa lagunduz.

Page 7: Energia geotermikoa

Energia geotermikoa ez da zehazki berriztagarria. Lur azpiko poltsetan metatutako ur beroa erabiltzen dugun heinean, lurrazpiko uraren tenperatura jaisten joaten da. Hala ere, lurrak duen berotasuna kontutan hartuta, eta ura eta lurruna atzera lur azpira itzultzen direla kontutan hartuta, ia berriztagarritzat jo dezakegu.Energia elektrikoa sorrarazteko prozesuan atmosfera kutsatzen duten gasen emisioa murrizten du, eta ez du berotegi-efektua areagotzen.Urtean zehar ekoizpen konstantea du.

Page 8: Energia geotermikoa

Ezin dira zentral elektriko geotermikoak leku guztietan egin. Plaka tektonikoek elkar jotzen duten 'gune beroetan' baino ezin dira eraiki. Eta, hor ere, arroka-mota, zulatzeko egokitasuna eta bestelako baldintza egokiak behar dira.Berokuntza-sistemetarako erabilera geotermikoari dagokionez, hasierako inbertsio handi xamarra eskatzen du hoditeria lur azpian sartzeko baina urte gutxiren buruan hasierako inbertsioa berreskuratzen da.Gainera garraiatzea zaila da eta horrek tokian bertan edo hurbileko tokietan erabiltzera behartzen gaitu. Batez beste 50 urteko bizia izaten dute instalakuntzek.