Energia iturriak

7
GALDER AHEDO JENNIFER RUIZ

Transcript of Energia iturriak

Page 1: Energia iturriak

GALDER AHEDOJENNIFER RUIZ

Page 2: Energia iturriak

Energia Ez-berriztagarriak

Erabili ahala agortzen diren energia-iturrietako energiak dira.♣ Petrolioaren errekuntzatik sortutakoa. Petrolioa erregai fosila da, kolore ilunekoa eta likidoa. Bere osagaiak hidrokarburo-nahasketa bat sufrea, oxigenoa eta nitrogenoa dira, neurri aldakorretan.♣ Gas naturalaren errekuntzatik sortutakoa. Substantzia erregai gaseosoen nahastea da: metanoa, etanoa, propanoa, butano nitrogenoa, karbono dioxidoa, hidrogeno sulfuroa, helioa eta argona.♣ Ikatzaren errekuntzatik sortutakoa. Ikatza erregai fosila da, Aro primarioaren aldi Karboniferoan metatutako landare hondarrek jasandako eraldaketen azken emaitza. Lau ikatz-mota daude: antrazita, harrikatz, lignito eta zohikatza.

Energia-baliabide berriztaezinak

Naturan etengabe berritzen ez diren eta agor daitezkeen energia-baliabideak edo, giza erabileraren ikuspegitik, ustiatzen diren baino askoz ere abiadura motelagoan berritzen diren eta, beraz, gizakiaren denbora-eskalan agortzeko arriskua dutenak.

Petrolioa

Harri likido bakarra da eta kontsumitzen dugun energiaren ia %40 petrolioari lortzen dugu.Petrolioa itsasoko inguru sedimentarioetan sortzen da, bereziki, izaki bizidunen hondakinak metatzen diren lekuetan. Sedimentuen eta hondakinen nahasketa hori, beste sedimentu batzuen azpian geratzen da. Horren ondorioz, petrolioa sortzen da eta hareak litifikatu egiten dira, ama harriak sortuz; ama harri hori petrolioz inpregnatuta geratzen da.Baliabide natural hau ustiatzeko ama harria zulatu egin behar da, petrolioa erauzteko plataformen bidez. Petrolioa atera ondoren, findu egiten da, hainbat produktu ateratzeko: gasolina, gasolioa, kerosenoa, alkitrana etab.

Petrolio osaera ezberdineko hidrokarburoen nahasketa likidoa da. Hidrokarbonoaren kate-luzera C5H12 eta C18H38 artean da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen du.Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada petrolioa. Energia ekoizteko kontsumitzen ez den %16 material horietan erabiltzen da.Lurrazaleko zenbait tokitako arroka porotsuetan dago. Ezagutzen diren petrolio-erreserbek 1,2 trilioi upel dauzkate hainbat estimazioren arabera eta hare-petrolioa kontuan hartu gabe. Egungo kontsumoa 84 milioi kupel egunekoa izanda, erreserbak 2039an dira amaitzekoak, aurkikuntza berriak, kontsumo-aldaketak, hare-petrolioaren erabilpena eta beste faktore batzuk aintzat hartu gabe.

Oktanoa, petrolioan aurki daitekeenhidrokarburoa (marrak lotura bakoitiak, esfera beltzak karbono atomoak eta zuriak hidrogenokoakdira)

Page 3: Energia iturriak

Petrolioaren egitura kimikoa luzera ezberdineko hidrokarburo katez osatua dago. Hidrokarburo ezberdun hauek distilazioz banantzen dira petrolio findegietangasolina, fuela, kerosenoa eta beste hidrokarburo batzuk ekoizteko. Alkano hauen formula orokorra CnH2n+2.

Gas naturala

Pisu molekular txikiko hidrokarburo ase gaseosoen nahastea, petrolioa bezala lurpean metatutako organismoen transformazio geldoaren emaitza dena eta hobietan horrekin batera edo bakarrik dagoena. Osagai nagusia metanoa da (% 80-99 bolumenean) eta horrez gain etano, propano eta butanoa ere badaude. Nitrogenoa, karbono dioxidoa eta hidrogeno sulfuroa ere izaten ditu. Erregaitzat erabiltzen da batez ere, eta industria kimikoan lehengaitzat ere bai. Petrolioak etaharrikatzak baino berotze-ahalmen txikiagoa du (47-57 MJ/kg) eta horiek baino karbono dioxido gutxiago aireratzen du.

Ikatza

Ikatza harri organikoa da. Oso inguru sedimentario hezeetan metatutako landareen hondakinez osatua dago. Karbonifero garaian sortu zen ikatz gehiena. Zenbait tokitan, oxigenorik ez zegoen tokietan, landare hondakinek eraldaketa motela izan zuten. Material horiek bestalde trinkotzen joan ziren.Hortik gaur egun meategietatik erauzten den ikatza sortu zen.Hainbat ikatz mota daude eta karbono kopuruaren araberakoak dira: Zohikatzak(%45-60), lignitoak(%60-70), huilak(%75-95), antrazitak(%90-95) eta grafitoak(%90-95).Energia lortzeko huila eta lignitoa dira ikatz motarik garrantzitsuenak, zeren eta, ez antrazitak ez grafitoak ez dute sua ondo hartzen, karbono gehiegi dutelako.Ikatza lur azpiko meategietatik lortzen da.

Energia nuklearra

Zentral nuklearra.Energia nuklearra erreakzio nuklearretan askatzen den energia da. Erreakzio hauek zenbait elementu kimikoren isotopo batzuen nukleo atomikoetan gerta daitezke.Mota honetako erreakziorik ezagunena, erreaktore nuklearretan arrunta dena, uranio-235 isotopoaren (235U) fisioa da. Hala ere, erreaktoreetan beste isotopo batzuk parte hartzen duten erreakzioak ere gertatzen dira. Naturako erreakzio nuklearrik usuena izarretan gertatzen den deuterio-tritio (2H-3H) bikotearenfusioa da.Hedaduraz, energia nuklear deritzo, baita ere, energia horretaz egiten den aprobetxamenduari, esaterako energia elektrikoa edo energia termikoa lortzeko prozesuari, eta aprobetxamendu horren inguruan existitzen den ezagutza eta teknikei.Energia nuklearraren inguruko eztabaida

Fukushimako zentral nuklearreko hiru erreaktore gehiegi berotuta eta urtze nuklearra pairatzen; horren ondorioz, hidrogeno-leherketek gas erradioaktiboakaskatu zituzten airera.Energia nuklearraren inguruko eztabaida elektrizitatea sortzeko erabiltzen diren fisioko erreaktore nuklear zibilek eragiten dituzten arriskuen ingurukoa da. Eztabaida

Page 4: Energia iturriak

honek indarra irabazi eta galdu du denboran zehar, eta oso garrantzitsua izan zen 1970eko hamarkadan eta Txernobylgo eta Fukushimako istripuen ondoren.

Energia nuklearraren aldekoek defendatzen dute energia-iturri iraunkorra dela, ez omen baitu karbonorik igortzen atmosferara, eta herrialde batzuen mendekotasun energetikoa txiki dezake, erregai fosilak ordeztu eta haien inportazioak txikitzen badira. Hondakin nuklearrei dagokienez, haien biltegiratzea arrisku txikikoa dela argudiatzen dute. Erraktore nuklearren funtzionamenduaren arriskuen inguruan, haien segurtasuna bikaina dela uste dute, gutxienez Mendebaldeko herrialdeetan.

Aurkakoek diote mota honetako energia nuklearrak arrisku asko eta larriak eragiten dituela gizakiarentzat zein ingurunearentzat. Arrisku hauen artean gehien aipatzen direnak hauek dira: osasunerako arriskua, uranioaren meatzaritzak, prozesatzeak eta garraioak eragiten dituen ingurumen-kalteak, sabotajeen edo natur hondamendien ondorioz zentral nuklearrek izan ditzaketen erradioaktibitate-ihesak, eta oraindik konpondu gabe dagoen hondakin nuklearren biltegiratzearen arazoa. Bestalde, uste dute erreaktoreak oso tresna konplexuak direla eta akatsak edukitzeko joera daukatela, eta horren ondorioz istripu nuklear larriak gertatu direla. Ez dute uste arrisku hauek guztiak teknologia berrien bidez murritz daitezkeenik. Kutsadurari dagokionez, energia nuklearrearen ekoizpenaren kate guztiak kontuan hartzen badira, uranioaren meatzaritzatik hasi eta eraispen nuklearrean amaituta, ez dute uste atmosferara karbono gutxi igortzen duen elektrizitate-iturria denik.Bi mota:

-Fisio-prozesuan, uranio-235 eta plutonio-239 isotopoen nukleoak zatitu egiten dira, eta ondorioz, energia asko askatzen da.

-Fusioan, bi nukleo arinek( litio-nukleoak edo hidrogenoaren isotopoen nukleoak) bat egiten dute, eta nukleo astunago bat eratzen dute. Prozesu honetan ere energia-kantita handia askatzen da. Gaur egun fisioa soilik erabiltzen da energia ekoizteko.

Energi iturri berriztaezinen abantailak eta desabantailak.

Abantailak: Lehengaien erauzketa eta ustiapena nahiko merkeak dira, eta horretarako teknologia oso garatuta dago.Energia-ekoizpena etengabea da.Oro har, errendimendu energetikoa handia da.

Eragozpenak: Erreserbak mugatuak dira.Ikatza eta petrolioa oso kutsatzaileak dira, eta fisioaren ondorioz sortzen diren hondakin erradiaktiboak oso zailak dira deuseztatzen.

Energia-iturri berriztagarriak

Abantailak: Ia agrtezinak dira, etengabe berritzen direlako.Ez dute kutsatzen.

Eragozpenak: Ustiapena oso garestia da, eta teknologia gutxi garatuta dago oraindik.Eguzki eta haize-energien kasuan, ekoizpenak gora beherak ditu, egoera meteorologikoaren mende dagoelako.

Page 5: Energia iturriak

Oro har, errendimendu energetiko apala da.

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarria iturri naturaletatik sortzen den energia mota da. Energia mota honek erabiltzen dituen baliabide naturalak oso ugariak dira. Iturri natural hauek, agortezinak dira daukaten energia kantitate izugarriagatik eta neurri naturalak erabiliz birsortzeko gai direlako.

Garrantzitsuenak hauek dira: Eguzki-energia Energia eolikoa Biomasa Energia hidraulikoa Itsas-energia Energia geotermikoa

Eguzki-energia

Eguzki energia Eguzkiak igorritako izpien argiaren eta beroaren bidez lortzen den energia da. Energia hau bi gauzatarako erabiltzen da nagusiki. Alde batetik beroa lortzeko, eguzki sistema termikoen bidez, eta beste alde batetik elektrizitatea lortzeko, eguzki sistema fotoboltaikoen bidez.

Azkenengo hau, eguzki panelen bidez egiten da. Panel hauek eguzki zelula deituriko milioika atal txikiz osatuta daude. Siliziozko zelula hauek argi energia (fotoiak) elektrizitate bihurtzen dute (elektroiak).

Energia honek alde on ugari ditu energia iturri garbia delako, zaratarik egiten ez duelako, berriztagarria delako eta mantenimendu gutxi behar duelako.Baina alde txar ugari ere baditu beste sistema batzuk baino errendimendu gutxiago duelako, biltzeko zailtasuna duelako, arriskutsua delako tenperatura oso altuak hartzen baditu eta gaueko orduetan eguzki eza egongo liratekeelako. Beraz, eguzki energia elektrikoa gauez erabili nahi bagenu, egunean sortutako elektrizitatea metagailuen bitartez gorde behar izango genuke. Metagailuek substantzia kimiko oso toxikoak dituztenez ingurumenean kalteak eragingo zituzten eta kontu handiz erabili eta birziklatu behar izango genituzke.

Energia eolikoa

Energia eolikoa haizearen indarraren bidez elektrizitatea lortzeko erabiltzen den energia da. Aerosorgailuk dira honetaz arduratzen direnak, hau da, haizearen energia zinetikoa elektrizitate bihurtzen dutenak. Aerosorgailuak haize errotak dira eta normalean mendi muinoetan jartzen dituzte haizerik indartsuena han dagoelako. Aerosorgailuak dorre baten gainean turbina bat duten sorgailu elektrikoak dira, haizearen indarrarekin mugitzen direnak. Turbinari

Page 6: Energia iturriak

lotuta hegal batzuk daude, hauek, haizea harrapatzen dute eta potentzia barrura transmititzen dute. Azkenean barruan, sorgailu elektrikoak barruko pieza guztien biraketaren energia mekanikoa elektrizitate bihurtzen du.Energia honen alde on nagusiak energia iturri garbia eta berriztagarria dela dira, gainera merkea da. Baina alde txarrak ere baditu eragin handia duelako paisaian; haizearen irregulartasuna dela ezin da elektrizitatea egunero sortu; mendietan bideak egin behar dira aerosorgailuetaraino heltzeko; gainera, zarata ugari sortzen dute eta hegazti asko hiltzen dira hegaletan harrapaturik.

Biomasa

Biomasa, ekologian, ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da.Azken urteetan biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Kasu honetan, erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.Bi modutan lor daiteke energia biomasatik: errekuntza bidez (egurra errez adibidez Biomasako zentralen bidez egiten da. Zentral hauetan hondakinak erre egiten dira ura lurruntzeko eta gero, lurrun horrek turbina mugiarazten du elektrizitatea sortuz edo materia erregai bihurtuz, hainbat prozesuren bitartez (gasifikazioa, deskonpozisioa edo hartzidura)Energia honen alde onak berriztagarria eta energia-iturri garbia dela dira. Baina alde txarrak ere baditu, biomasako zentralen eraiketak ingurumenean aldaketak dakartza eta errekuntzaren eraginez karbono dioxidoa igortzen da.

Energia hidraulikoa

Energia hidroelektrikoa uraren mugimenduaren bidez elektrizitatea lortzeko erabiltzen den energia da. Energia hau antzina-antzinatik ezaguna da errotak eta sutegiak mugiarazteko erabiltzen baitzen. Erabilera modernoa XX. Mendetik aurrera hasi zen zentral hidroelektrikoak eraikitzen hasi zirenean elektrizitatea eskuratzeko. Zentral hauek ibaibideetako presa edo hesi artifizialen atzean pilaturiko ura erabiltzen dute. Ura zentraletik pasatzeko lurraren desnibela erabiltzen da. Ur hori jauztean sorgailu batekin konektaturiko turbina mugiarazten du, elektrizitatea sortuz. Energia hidroelektrikoak alde on ugari ditu garbia da, energia-iturri berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen. Gainera, behar denean sor daiteke elektrizitatea oso aproposa eta bizkorra baita. Baina alde txarrak ere baditu garestia baita eta gainera urtegiak eraikitzerako orduan eskualde asko urpean geratzen dira hango flora eta fauna suntsituz eta eskualde horretan bizi ziren biztanleak beste herri batzuetara eramanez.

Itsas energia

Marea-energia mareen eta olatuen mugimenduaren eraginez elektrizitatea eskuratzeko erabiltzen dugun energia bat da.

Marea energia

Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako ateak irekitzen dira, ura urtegian sar

Page 7: Energia iturriak

dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean ateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, ateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.

Olatu energia

Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas-ertzera bidaltzen da.

Olatu asko dituzten herrialdeetan (Frantzia,Hawaii,California,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.

Energi iturri hau alde on ugari ditu energia iturri garbia, berriztagarria, zarata gabea eta edozein klimatan jarri daitekeelako. Alde txarrak ere baditu, garestia delako eta paisaian eragindako ingurumen aldaketak ondorio ezezkorra dakartelako bertako flora eta faunarako.

Energia geotermikoa

Energia geotermikoa lur barneko beroaz baliatuz lortzen den energia da. Etxeetako nahiz bainu-etxeetako ura berotzeko, elektrizitatea sortzeko eta berokuntzarakoa erabiltzen den energia da.

Alde batetik, elektrizitatea sortzeko zentral geotermikoak erabiltzen dira. Zentral hauetan, lurzoruan, zulo bat egiten da 5 km-tara, gutxi gora behera, eta bi tutu sartzen dira. Lurrazaletik ur hotza sartzen da tutu batetik eta ur hori tutuaren beheko aldera heltzean lurrundu egiten da lurraren beroagatik. Lurrun hori igo egiten da bigarren tututik eta turbina mugiarazten du elektrizitatea sortuz.

Beste alde batetik, ura berotzeko lurpeko ur-instalazio batzuk erabiltzen dira. Instalazio hauetan zehar ur hotza dabil lurpeko beroren ondorioz berotu egiten dena. Ur beroa instalazioan zehar igotzen da etxeetararte guk erabili ahal izateko.

Energia honek alde on ugari ditu berriztagarri eta energia iturri garbia delako, eta ekoizpen konstantea duelako. Alde txarrak ere baditu zentral geotermikoak ezin baitira leku guztietan jarri eta haien eraiketa oso garesti da. Euskal Herrian, adibidez, ezinezkoa da, plaka tektonikoek elkar jotzen duten gune beroetan baino ezin direlako eraiki.