Eremuen arteko analogiak

2
Fisika 2. Batxilergoa 1 Eremu grabitatorioaren eta eremu elektrikoaren arteko analogiak eta desberdintasunak Analogiak Eremu zentralak dira, eremu-lerroak irekiak dira eta simetria erradiala dute. Eremu kontserbakorrak dira; beraz, eremuarekin elkarturiko energia potentziala eta potentziala dituzte. Eremuaren aurka buruturiko lana energia potentzial modura pilatzen da, halako moldez non, nahi izanez gero, osorik berreskura daitekeen. Eremuaren intentsitatea eremua sortzen duen masa edo kargaren zuzenki proportzinala dea, eta masa edo karga horren eta eremua kalkulatzen deneko puntuaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala. Desberdintasunak Edozein gorputz materialak eremu grabitatorioa sortzen du. Eremu elektriko bat sortzeko masa izateaz gain kargatuta egon behar du. Indar grabitatorioak beti dira erakarleak, elektrikoan aldiz, erakarleak (aurkako zeinuko kargen artekoak) edo aldaratzaileak (zeinu berekoen artekoak) Eremu grabitatorioak ez du iturririk, eremu-lerroak beti infinituan hasten dira. Eremu elektrikoak, aldiz, iturriak izan ditzake (karga positiboak) eta isurbideak (karga negatiboak). Masa batek eremu grabitatorioak besterik ez du sortzen. Karga batek, berriz, pausagunean badago e. elektrikoa sortuko du eta higiduran badago, eremu elektrikoaz gain e. magnetikoa ere sortuko du. Eremu elektriko bat isola daiteke, e. grabitatorioa ez. K konstantea ingurunetik ingurunera aldatzen da. Hau da, eremu elektrikoaren balioa ingurunearen araberakoa da. G konstante unibertsala da. Hots, eremu grabitatorioak ez du zerikusirik ingurunearekin.

Transcript of Eremuen arteko analogiak

Page 1: Eremuen arteko analogiak

Fisika 2. Batxilergoa

1

Eremu grabitatorioaren eta eremu elektrikoaren arteko

analogiak eta desberdintasunak Analogiak

• Eremu zentralak dira, eremu-lerroak irekiak dira eta simetria erradiala dute. • Eremu kontserbakorrak dira; beraz, eremuarekin elkarturiko energia potentziala

eta potentziala dituzte. Eremuaren aurka buruturiko lana energia potentzial modura pilatzen da, halako moldez non, nahi izanez gero, osorik berreskura daitekeen.

• Eremuaren intentsitatea eremua sortzen duen masa edo kargaren zuzenki proportzinala dea, eta masa edo karga horren eta eremua kalkulatzen deneko puntuaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala.

Desberdintasunak

• Edozein gorputz materialak eremu grabitatorioa sortzen du. Eremu elektriko bat sortzeko masa izateaz gain kargatuta egon behar du.

• Indar grabitatorioak beti dira erakarleak, elektrikoan aldiz, erakarleak (aurkako zeinuko kargen artekoak) edo aldaratzaileak (zeinu berekoen artekoak)

• Eremu grabitatorioak ez du iturririk, eremu-lerroak beti infinituan hasten dira. Eremu elektrikoak, aldiz, iturriak izan ditzake (karga positiboak) eta isurbideak (karga negatiboak).

• Masa batek eremu grabitatorioak besterik ez du sortzen. Karga batek, berriz, pausagunean badago e. elektrikoa sortuko du eta higiduran badago, eremu elektrikoaz gain e. magnetikoa ere sortuko du.

• Eremu elektriko bat isola daiteke, e. grabitatorioa ez. • K konstantea ingurunetik ingurunera aldatzen da. Hau da, eremu elektrikoaren

balioa ingurunearen araberakoa da. G konstante unibertsala da. Hots, eremu grabitatorioak ez du zerikusirik ingurunearekin.

Page 2: Eremuen arteko analogiak

Fisika 2. Batxilergoa

2

Eremu elektrikoaren eta magnetikoaren arteko analogiak eta

diferentziak Analogiak

• Bai e. elektrikoak bai e. magnetikoak karga elektrikoen gainean indarrak egiten dituzte.

• Badira dipolo elektrikoak eta dipolo magnetikoak • Dipoloak, elektrikoak nahiz magnetikoak, higitzeko aukera izatekotan

eremuaren norabidean orientatzen dira. • E. elektriko aldakor batek e. magnetikoa sortzen du eta alderantziz.

Diferentziak

• Eremu kontserbakorrak: partikula A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek buruturiko lana hasierako eta amaierako puntuen menpe baino ez dagoenean, hau da, ibilitako bidearen menpe ez dagoenean. Bi propietate dituzte:

o Ibilbide itxian eremuak buruturiko lana nulua da. o Eremuak buruturiko lana magnitude berezi batek hasierako eta

amaierako puntuen artean duen aldakuntza modura adieraz daiteke. W= -∆Ep

Eremu kontserbakorrak: e. elektrikoa eta e. grabitatorioa Eremu ez-kontserbakorrak: e. magnetikoa

• Eremu kontserbakorretan funtzio potentzial bat (eskalar) defini daiteke, eta

hortik abiatuta gainazal ekipotentzialak eraiki, eremu lerroak gainazal hauekiko perpendikularrak izanik. Eremu magnetikoan (kontserbakorra ez denez) ez da halako funtziorik existitzen.

• Eremu magnetikoaren lerroek ez dute hasierarik ez amaierarik, lerro itxiak

baitira. Honela, bada, imanaren kasuan, indukzio-lerroak honelakoak dira: imanaren ipar polotik irten, kanpoko espazioaldea zeharkatu, hego polotik sartu eta imanaren barnetik segitzen dute ipar poloraino. E. elektriko eta e. grabitatorioan lerroak irekiak dira, hau da puntu batean hasten dira (eremuen iturrietan edo infinitoan) eta beste puntu batean bukatzen dira.

• Indar elektriko eremuaren norabide berbera dute, indar magnetikoak berriz,

indukzioarekin perpendikularrak.

• Indar elektriko zentralak dira, indar magnetikoak ez.

• Indar elektrikoek karga elektrikoen gainean eragiten duten edozein kasutan. Indar magnetikoak berriz, kargak higitzen direnean soilik.

• Dipolo elektrikoetan kargak elkarrengandik banan daiteke, dipolo magnetikoetan

ez.