Esperintzia Bat

2
ESPERINTZIA BAT TXANOGORRITXOREN HAMAIKA AURPEGIAK Ipuin klasiko ezagunetako batekin liburutegia gorriz jantzi dugu...TXANOGORRITXO! Ipuin klasiko honek aukera ugari ematen ditu adin guztietako ikasleekin lan ezberdinak egiteko, baita helduokin ere, bertsio interesgarri eta berezi pila argitaratu baitira. Hauxe egin dute Nafarroako Arangoiti ikastolan eta haien esperientzia gurekin zabaldu nahi izan dute. Erantsitako zip fitxategian proiektu hau aurrera eramateko baliabideak eta ideiak daude: CIVICANEk argitaratutako gida - bertan ipuinaren inguruko liburu, antzerki, pelikula eta marrazki bizidunak biltzen dira-, ipuinaren bertsio ilustratu berezia, ingelesez lantzeko antzerki gidoia... Jarraian proiektuaren nondik-norakoa azalduko dizuegu: TXANOGORRITXOREN HAMAIKA AURPEGIAK Guztiok ezagutzen dugun ipuin honek hamaika bertsio ditu hizkuntza ezberdinetan, eta, hori aprobetxatuz, liburu ezberdinak bildu eta liburutegiko zati handi bat mila Txanogorritxoz bete dugu: Grimm anaien bertsioa, Perraultena, txanogorritxo ezberdinak, antzerkiak, poesia, edizio bereziak... Ipuin klasiko honek aukera ugari ematen ditu adin guztietako ikasleekin lan ezberdinak egiteko, baita helduokin ere, bertsio

Transcript of Esperintzia Bat

Page 1: Esperintzia Bat

ESPERINTZIA BAT

TXANOGORRITXOREN HAMAIKA AURPEGIAK

Ipuin klasiko ezagunetako batekin liburutegia gorriz jantzi dugu...TXANOGORRITXO!

Ipuin klasiko honek aukera ugari ematen ditu adin guztietako ikasleekin lan ezberdinak egiteko, baita helduokin ere, bertsio interesgarri eta berezi pila argitaratu baitira. Hauxe egin dute Nafarroako Arangoiti ikastolan eta haien esperientzia gurekin zabaldu nahi izan dute.

Erantsitako zip fitxategian proiektu hau aurrera eramateko baliabideak eta ideiak daude: CIVICANEk argitaratutako gida -bertan ipuinaren inguruko liburu, antzerki, pelikula eta marrazki bizidunak biltzen dira-, ipuinaren bertsio ilustratu berezia, ingelesez lantzeko antzerki gidoia...

Jarraian proiektuaren nondik-norakoa azalduko dizuegu:

TXANOGORRITXOREN HAMAIKA AURPEGIAK

Guztiok ezagutzen dugun ipuin honek hamaika bertsio ditu hizkuntza ezberdinetan, eta, hori aprobetxatuz, liburu ezberdinak bildu eta liburutegiko zati handi bat mila Txanogorritxoz bete dugu: Grimm anaien bertsioa, Perraultena, txanogorritxo ezberdinak, antzerkiak, poesia, edizio bereziak...

Ipuin klasiko honek aukera ugari ematen ditu adin guztietako ikasleekin lan ezberdinak egiteko, baita helduokin ere, bertsio interesgarri eta berezi pila argitaratu baitira. Hona hemen hainbat ideia:

Handiek txikiei ipuina irakurri edo antzeztu.

Urtxintxako ipuinetik abiatuta, beste bertsioak aurkeztu, egunero bat adibidez.

Ilustratzaileek Txanogorritxoren mundua irudikatzeko erabilitako teknika desberdinak ikusi.

Page 2: Esperintzia Bat

Ilustratzaile bihurtu eta ipuina gure erara marraztu.

Liburutegia girotzeko marrazki, txartel, collage, txotxongiloak... egin.

Bertsio ezberdinak alderatu, mezu ezberdinak aztertuz.

Aukeratutako bertsio batean aldaketak egin.

Ikastolako bertsioa asmatu (gure kasuan ingelesezko antzerkia egitea erabaki genuen 5. eta 6. mailakoekin, ikus gidoia).

Pertsonaia berbera liburu ezberdinetan nola tratatzen den aztertu (otso maltzurra, otso gizajoa, otso tristea... adibidez).

Txanogorritxorekin gertatzen den moduan, beste klasiko batzuetako bertsio berriak asmatu.

Liburu guzti hauen bilketa egiteko 3 baliabide erabili ditugu:

Ikasleen liburuak, etxetik ekarritakoak (etxe guztietan dago Txanogorritxo!).

Herriko liburutegia.

CIVICAN liburutegia: ikastetxe txartela egin ondoren hilabete oso baterako 50 liburu eraman ditzake ikastolak, ipuin honen bertsio ugari daude bertan (ikus bibliografia).