Espero dugu prozesu honetara...Espero dugu prozesu honetara Javier Madrazo Lavín jauna. Etxebizitza...
Transcript of Espero dugu prozesu honetara...Espero dugu prozesu honetara Javier Madrazo Lavín jauna. Etxebizitza...
Javier Madrazo
Lavín jauna.
Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako
sailburua
Boluntariotzaren
Euskal
Kontseiluaren
lehendakaria.
Adiskide agurgarriak,
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan 2006. urtean Boluntariotzaren II. Euskal Plana lantzen jardun dugu. Planak hasieratik erronka garrantzitsuak biltzen zituen. Lehena, funtsezkoa, bigarren plana izanik, aurrekoa balio, eremu eta helburu guztietan gainditzea baitzen. Oraindik, lantze-prozesuan gauden arren, ez dugu zalantzarik, agente desberdinen parte-hartzeari eta inplikazioari dagokienez behintzat, aurreikuspenak onak direla. Bigarrenik, berriz ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak erakundeei eta bertan parte hartzen duzuen lagunei eskertu nahi dizue 2001. urtean Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zenetik egiten ari zareten lana.
Eskerrik asko eta animo aurrean dituzuen erronka garrantzitsuei aurre egiteko.
Juan José Seoane Osa jauna.
Baskonia Fundazioa.
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren lehendakariordea.
Adiskide agurgarriak,
Boluntariotzaren Euskal
Kontseiluaren lehendakariordea
naizenez gero, aukera hau baliatu
nahi dut “boluntariotzako
erakunde” edo “boluntarioak
dituzten erakunde guztiei” gonbita
egiteko Eusko Jaurlaritzako Gizarte
Ongizateko Zuzendaritzaren
Boluntariotzako Erakundeen
Errolda Orokorrean izena eman
dezazuen.
Denok inoiz entzun izan dugu
“EAEn irabazi-asmorik gabeko
20.000 erakunde baino gehiago
daude erregistratuta” dioen esaldia,
ba orain, guri dagokigunez,
BEEOan presentzia numeriko
horrek baliagarria izan behar du
Hirugarren Sektoreak gure
gizartean duen gero eta garrantzi
handiagoari buruzko eztabaida
aberasteko eta guregan eragina
duten politikak erabakitzen diren
foro guztietan gure parte-hartzea
sendotzeko.
Eskerrik asko.
Fernando
Consuegra
Revuelta jauna.
Gizarte Gaietako
sailburuordea.
Boluntariotzaren
Euskal
Kontseiluaren
idazkaria.
Lagunok,
Aukera honetaz baliaturik,
Erakundeei gogorarazi nahi diegu
2008an berrituko ditugula
Boluntariotzaren Euskal
Kontseiluan mahaikide bana
duten erakundeak. Horretarako,
2007. urtearen bukaeran eta
2008aren hasieran hautaketa-
prozesu bat jarriko dugu abian,
oinarrizko hiru printzipiotan
oinarrituta: antolakundeen tamaina
(antolakunde handiak baino
gehiago txikiak lehenetsiz),
mahaikideen banaketa hiru
lurralde historikoen artean; eta
boluntariotzaren jarduera-sektore
guztiak ordezkatuta egotea.
Espero dugu prozesu honetara
aurreneko aldiz hurbiltzen zareten
erakundeentzat lagungarria
gertatzea txosten hau, eta
kontzeptu batzuk eta sor
daitezkeen zalantzak argitzen
laguntzea, zuen eguneroko
lanerako baliagarria izateko sortu
baita.
Eskerrik asko eta espero dugu
gure artean izango zaituztegula
laguntzen eta parte hartzen.
AURKEZPENA
EDUKIEN AURKIBIDEA http://www.euskadi.net/boluntariotza
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LEGE ESPARRUA
BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN ERROLDA OROKORRA
BOLUNTARIOTZAREN II. EUSKAL PLANA
BEKren 14. BILERA – DONOSTIA
BEKren 15. BILERA – BILBO
EAEko BOLUNTARIOTZAREN EGOERARI BURUZKO 2006KO TXOSTENA
BOLUNTARIOTZAREN I. EUSKAL PLANAREN BETEARAZPENAREN BALANTZEA -
2006. URTEA 1 - 2
BOLUNTARIOTZAREN I. EUSKAL PLANAREN AZKEN EBALUAZIOA
BOLUNTARIOTZAREN II. EUSKAL PLANA LANTZEA
BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL KONTSEILUA
BOLUNTARIOTZAREN
EUSKAL KONTSEILUA
26 MAHAIKIDE
ADMINISTRAZIO
PUBLIKOAK
13 MAHAIKIDE
JARDUERAK 2006
BOLUNTARIOTZAKO
ERAKUNDEAK
13 MAHAIKIDE
FORU ALDUNDIAK
3 MAHAIKIDE
EUSKO JAURLARITZA
7 MAHAIKIDE
UDALAK
3 MAHAIKIDE
AECC – MINBIZIAREN AURKAKO ESPAINIAKO ELKARTEA
AFADES – ALZHEIMERDUNEN SENIDEEN ELKARTEA
ARABAKO ELIKAGAIEN BAKUA ELKARTEA
ADSIS FUNDAZIOA
ASAFES – ERI MENTALEN ETA SENIDEEN ARABAKO ELKARTEA
GORABIDE – URRITASUN PSIKIKOA DUTEN PERTSONEN ALDEKO BIZKAIKO ELKARTEA
GORABIDE EZGAITUENTZAKO BABES FUNDAZIOA
BOSKO TALDEA – SALESTARRAK – HIRUGARREN MUNDUKO GAZTEAK FEDERAZIOA
NAGUSILAN – ERRETIRATU BOLUNTARIOAK
GURUTZE GORRIA (EUSKAL HERRIA)
IPARBIDE KULTURA ELKARTEA
BASKONIA FUNDAZIOA
NAHIMENA, GIZARTE LANEKO BOLUNTARIOAK
“Gizarteak eta bere erakundeek
elkartasun-politiketan parte hartzeko
xedez, Boluntariotzaren Euskal
Kontseilua sortu da,
boluntariotzaren alorrean elkartze,
aholkularitza eta kontsultarako
organo gisa. Kontseilu hori Eusko
Jaurlaritzan gizarte-ongizatearen
alorrean eskumena duen sailari
adskribituta egongo da.”
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, boluntariotzari buruzkoa
BOLUNTARIOTZAREN LEGE ESPARRUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
17/1998 Legea, ekainaren
25ekoa, boluntariotzari
buruzkoa
30/2003 Dekretua,
otsailaren 18koa,
boluntariotzaren euskal
kontseiluaren
funtzionamenduari
buruzkoa.
169/2000 Dekretua,
irailaren 1ekoa,
boluntariotzako
erakundeen errolda
orokorraren
funtzionamendu-araudia
onartzen duena.
1/1996 Legea, apirilaren
3koa, Euskadiko Larrialdiak
Kudeatzekoa.
1/2007 Legea, otsailaren
22koa, Garapenerako
Lankidetzari buruzkoa.
7/2007 Legea, ekainaren
22koa, Euskadiko Elkarteei
buruzkoa.
12/1994 Legea, ekainaren
17koa, Euskadiko
Fundazioei buruzkoa.
BOLUNTARIOTZA:
“pertsona fisikoek aurrera eramaten dituzten interes orokorreko ekimenen multzoa, ekimen horiek honako baldintza hauek betetzen badituzte: norberaren probetxurako ezer lortzeko asmorik gabekoak izatea eta elkartasunak bultzatuak izatea; borondatezkoak eta askatasun osoz eginak izatea, arrazoia lan-, funtzionariotza- edo merkataritza-harremana ez izatea, ez eta obligazio pertsonala edo betebehar juridikoa ere; irabazi-asmoriz ez duten erakundeen bidez eta programa edo egitasmo zehatzei jarraiki eginak izatea; ordaibsaririk gabekoak; ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ez ordezkatzea.”
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, boluntariotzari buruzkoa
INTERES OROKORREKO EKIMENAK: “gizartearen edo pertsonaren onerako lan
egiteko konpromisoa dutenak, esparrua edozein dela ere; gizartea, komunitatea, hiria,
kultura, garapena, ingurumenaren babesa edo antzekoa”.
Definizio horren barruan “edo antzekoa” esaldia barne hartzeak bide ematen du legean
deskribatutako eremuetan esklusiboki garatu gabeko ekimenak boluntariotzatzat
hartzeko. Bereziki garrantzitsua da atal hori kontuan izatea, boluntariotzat ez baitauka
mugarik, eta bere indarguneetako bat gizartearen hainbat esparrutan agertzea da.
17/1998 Legea, ekainaren 25ekoa, boluntariotzari buruzkoa
BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN ERROLDA OROKORRA
ZER DA?
ZEIN ERAKUNDE ERROLDA
DAITEZKE?
1. Beren jarduna honako kolektibo hauetakoren batera bideratzen duten elkarteak errolda daitezke: Boluntariotzaren Legeak bere baitan biltzen dituen eremuak; Biztanleria oro har; haurrak, nerabeak eta gazteak; emakumea; ezinduak; gizarte-bazterkeria arriskuan daudenak; familia; inoren mende daudenak, gaixoak; drogamendetasunak, adikzioak; etorkinak; pertsona helduak; garatzeko bidean dauden herrietako hiritarrak; presoak, preso-ohiak; pasadizokoak, etxerik gabekoak, gutxiengo etnikoak; prostitutak; langabetuak; gay eta lesbianak; auzotarrak; tratu txarrak jasandako emakumeak...
Eta beren programak garatzeko pertsona boluntarioen laguntza badute.
2. Gainera, boluntarioak dituzten erakundeek legez eratuta egon behar dute, nortasun juridiko propioa eduki behar dute,
irabazi-asmorik gabe, behra bezala izena emanda EAEko elkarteen eta fundazioen erregistroan, eta interes orokorreko
jardueren esparruan programak eta proiektuak garatu behar dituzte. Bi erakunde mota daude:
a. Boluntariotzako erakundeak neurri handi batean boluntarioez osatuta daude eta beren programa edo
proiektu gehienak boluntarioen bitartez garatzen dituzte.
b. Boluntarioak dituzten erakundeak aurreko izaera eduki gabe, beren jardueren artean boluntarioek parte
hartzen duten programak dituzte.
Eusko Jaurlaritzak sortutako tresna bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Boluntariotzako Erakundeen kopurua eta osaera
ezagutzeko hasierako eta oinarrizko helburuarekin, ondoren alor honetako gainerako eskumenak gauzatu ahal izateko.
Bereziki, Irabazi Asmorik gabeko Erakundeek urtero ematen duzuen informazio hori oso produktu garrantzitsuak eratzeko
erabiltzen dugu:
Boluntariotzaren Egoerari buruzko Urteko Txostena.
Boluntariotzaren Euskal Planaren eraginari buruzko adierazleen sistema.
ZEIN DIRA ERROLDATZEAREN ONURAK?
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan egoteko aukera.
Administrazio Publikoek beren eskumenen esparruan egiten dituzten diruz lagundutako sustapen-neurriak eta programak
lortzea.
EAEko Boluntariotzaren Egoerari buruzko Txostenetan parte hartzea, EAEko boluntariotza hobeto ezagutzeko.
Boluntariotzaren II. Euskal Planari, Europar batasunari, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari eta boluntariotzaren alorreko
jardunbide egokiei buruzko informazioa jasotzea.
Beste zenbait erakunderekin sarean lan egitea
IZENA EMATEKO 3 URRATS ERRAZ
Honako hau bildu: Erakundearen izena; IFZ; bere izaera juridikoari dagokion erregistroko inskripzio-zenbakia;
sozietatearen helbidea, egoitza edo delegazioa Euskal Herrian; erakundearen Xedeak eta gauzatzen dituen interes
orokorreko jarduerak; jardun-eremua; biztanle hartzekodunen ezaugarriak; jardunaren lurralde-eremua; legezko
ordezkaria eta boluntariotzaren pertsona arduraduna; erakundearen giza baliabideak; elkarteen onura publikoaren
deklarazioa, halakorik balego; boluntarioek garatzen dituzten programak eta jarduerak; aseguru-poliza; boluntariotzaren
barner-estatutua.
Honako hauek bete: Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta
boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren 1. eta 2. eranskinak +
sinatutako aseguru-polizaren kopia eta aribideko urteko prima ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria, eta bertan
aseguratutakoen zerrenda + erakundearen izaera juridikoaren arabera dagokion Erregistroak luzatutako Ziurtagiria +
erakundeko Boluntariotzaren Barne Estatutuaren kopia + erakundea eratzeko behar bezala legeztatuta dauden Estatutuen
kopia.
Jar zaitez harremanetan Eusko jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko
Zuzendaritzarekin.
Telefonoa 945 01 94 05 - [email protected] - http://www.euskadi.net/voluntariado
2006. urtean zehar Batzorde baten bitartez lan egin dugu Boluntariotzaren II. Euskal Plana lantzeko, EAEko boluntariotzaren
egoerari buruzko diagnostikoarekin.
Talde hori Administrazio Publikoaren hiru mailek, Hirugarren Sektoreko erakundeek eta Unibertsitateak osatu dute, eta erabat
adostu den dokumentu baten oinarriak jarri ditu, zeina ondoren euskal gizartearen esku jarri den www.euskadi.net/voluntariado web orriaren, Internet bidez hedatutako Buletin Elektronikoen eta hiru Lurralde Historikoetan egindako zenbait lantegiren
bitartez.
Prozesu parte-hartzaile eta ireki horren ondoren, Batzordeak Boluntariotzaren II. Euskal Planaren jardunbidearen area handiak edo Lerro Estrategikoak definitu ditu, baita Helburu Nagusiak ere, eta parte hartu nahi duten agente guztien ekintzek
horiek guztiak kontuan izan beharko dituzte.
Funtsezko ahalegin horri beste input batzuk gaineratu zaizkio, adibidez: Boluntariotzaren I. Euskal Planaren Ebaluazioa eta EAEko Boluntariotzaren Egoerari buruzko Txostenak.
Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigu Boluntariotzaren II: Euskal Plana lantzeko prozesuan jarraitu den koherentzia,
Diagnostiko bat eginez eta horren ondorioz Lerro Estrategiko batzuk eta ondoren Helburu Nagusi eta Espezifiko batzuk sortuz, horiek ahalbidetuko dituzten ekintzetara iritsi arte.
Azkenik, Boluntariotzaren II. Euskal Planaren bi balio garrantzitsu azpimarratu behar dira, hala nola, bere argitasuna eta
konpromisoa agente guztiek aurreikusitako ekintzak betearazterakoan.
D. Fernando Zubizarreta Linaza
Boluntariotzaren II. Euskal Planaren Kordinatzailea
BOLUNTARIOTZAREN II. EUSKAL PLANA
(F) Sociedad civil muy activa
(F) Valores muy positivos en
las personas voluntarias
(F) El voluntariado. forma
parte de Entidades sin ánimo
de lucro muy diversas
(F) Las personas voluntarias
movilizan con gran facilidad a
gente de su entorno
(F) Mayor conocimiento de la
Situación del Voluntariado
HELBURU NAGUSIAK
DIAGNOSTIKOA
SENTSIBILIZAZIOA, BOLUNTARIOEN
ERAKARPENA ETA ENPRESEN ETA
IRABAZI ASMORIK GABEKO
ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANA
BULTZATZEA BOLUNTARIOTZA
KORPORATIBOAREN BITARTEZ.
SENTSIBILIZAZIOA
ERAKARPENA
IKERKETA
BOLUNTARIOEN SENTSIBILIZAZIOA
ETA ERAKARPENA BULTZATZEA
GIZARTEAN ETA
BOLUNTARIOTZAREKIN
ERLAZIONATUTAKO AGENTEEN
ARTEAN.
GAZTEEN SENTSIBILIZAZIOA ETA
BOLUNTARIOEN ERAKARPENA
BULTZATZEA EAEko HEZKUNTZA
ESPARRU DESBERDINETAN.
ALDE SENDOAK Oso gizarte zibil aktiboa Oso balio positiboak boluntarioetan Boluntariotzak irabazi-asmorik gabeko askotariko erakundetan parte hartzen du Boluntarioek oso erraz mobilizatzen dute beren inguruko jendea
Boluntariotzaren Egoera hobeto ezagutzen dute
AUKERAK
Eragina izatea eta jardun-eremuak dibertsifikatzea Oso konfiantza maila handia hirugarren sektorearekiko “Alter globalizazio” baten alde borrokatzen duten mugimenduak Enpresen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen arteko harremana handitzea IKTak Boluntariotza birtuala Herritarren parte-hartzea bultzatzea Lan- eta familia-bizitza bateragarri egitea
ALDE AHULAK
Informaziorik eta interesik eza. Beti lotzen da “jende aktibo eta prestatuarekin” Ez dago erabateko autoidentifikazioa boluntariotza-kontzeptuarekin. Ikerketa-ahalegin handiagoa behar da lan-zamarik gabe irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat Boluntarioak erakartzeko arazoak
Gabeziak boluntarioen itxaropenak asebetetzeko garaian
MEHATXUAK
Boluntariotza teknikoa bilatzea, boluntariotza eraldatzaileagoaren kaltetan Boluntarioak lan-irtenbide bat bilatzen Boluntariotza balioen multzo oso baten zati bat gehiago da Hautespen libreko kredituak Pertsonak praktiketan Elkartegintza tradizionalaren krisia Boluntariotzaren presentzia txikia komunikabideetan
1. LERRO ESTRATEGIKOA Herritar sentsible eta aktiboak prestatzea boluntariotza-ekintzarekin
EAEko BOLUNTARIOTZAREN
EGOERAREN IKERKETA ETA BENETAKO
EZAGUTZA BULTZATZEA.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
HELBURU NAGUSIAK
DIAGNOSTIKOA
HELBURU ESPEZIFIKOAK
BOLUNTARIOEI LAGUNTZA
ESKAINTZEA PRESTAKUNTZA
PROZESU GUZTIETAN.
LAGUNTZEA
ETA
SUSTATZEA
LAGUNTZA TEKNIKOA ETA
EKONOMIKOA EMATEA, IRABAZI
ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEN
IRAUNKORTASUNA ETA
GARDENTASUNA LORTZEKO ETA
HORIEN ANTOLAKETAREN
MODERNIZAZIOAN AURRERA EGITEKO
HELBURUAREKIN.
LAGUNTZA ESKAINTZEA
BOLUNTARIOEN ZEREGINA
SENDOTZEKO IRABAZI ASMORIK
GABEKO ERAKUNDEETAN,
BOLUNTARIO EKINTZAREN
KALITATEAN HOBEKUNTZA LORTZEKO
HELBURUAEKIN.
ALDE SENDOAK
Funtzionatzeko era testuinguruaren ezaugarrietara
egokitzeko trebetasunak.
AUKERAK
(A) Plan Estrategikoak eta kalitate-sistemak ezartzea. (A) Irabazi-asmorik gabeko Erakundeen gardentasuna hobetzeko ekintzak
(A) Aurrezki Kutxen Gizarte Ekintzak
ALDE AHULAK
Rol-diferentziak gizonen eta emakumeen artean. Ez dute behar adina diru-baliabiderik. Ez daude erabaki betearazleko espazio asko. Boluntariotza mugatu egiten da jarduera jakin batzuetara erakundearen barruan. Boluntariotza soilik administrazio-zereginak egiteko. Arazoak kolektibo jakin batzuk aseguratzerakoan. Boluntariotza zuzeneko ekintzari oso loturik egotea. Ikuspegia galtzea boluntariotzaren garrantziari dagokionez. Ez dago bere lan altruista eta desinteresatuarengatik nabarmentzen den erreferentziazko eredurik. Ebaluazio-kultura txikia. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek ez dute erabateko sarbidea IKTetara. Ez dago hezkuntza-programa oso bat boluntarioentzat.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeek prestakuntza-
premia handiak dituzte.
MEHATXUAK
Laguntza txikia diru-laguntzei dagokienez Sozietatearen xedea indargabetzea jarduera merkantilizatu egiten delako. Lege- eta administrazio-betebeharrak areagotzea Burokratizazio handiegia APrekin desadostasuna sortzeko beldurra.
Egoera ekonomikoaren ezegonkortasuna
2. LERRO ESTRATEGIKOA Elkarte-sare dinamiko baten garapena bultzatzea, etorkizunean boluntariotzaren erronkei
erantzuteko prest.
IRABAZI ASMORIK GABEKO
ERAKUNDEEI LAGUNTZA
ESKAINTZEA PRESTAKUNTZA
PROZESU GUZTIETAN.
HELBURU NAGUSIAK
DIAGNOSTIKOA
INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN
TEKNOLOGIEN (IKT) SUSTAPENA ETA
LAGUNTZA, BOLUNTARIOTZAREN INGURUAN
KOORDINAZIO PROZESUEN ARDATZ
EGITURATZAILE GISA.
KOORDINAZIOA
EGUNGO EGITUREI LAGUNTZEA ETA HORIEK
INDARTZEA, ETA EGITURA BERRIAK SORTZEA
AGENTE GUZTIEN ARTEKO HARREMANAK
BULTZATZEKO HALA EAE MAILAN NOLA
EUROPA MAILAN, BETIERE
BOLUNTARIOTZAREN INGURUAN.
KOORDINAZIO KULTURA ETA EGUNGO
ESPARRUA (17/1998 LEGEA, EKAINAREN
25EKOA, BOLUNTARIOTZARI BURUZKOA -
BOLUNTARIOTZAREN II.EUSKAL PLANA,
BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN ERROLDA
OROKORRA, BOLUNTARIOTZAREN EUSKAL
KONTSEILUA) SUSTATZEA,
BOLUNTARIOTZAREN ALORREAN ARAUTU ETA
EGITURATUKO DUTEN TRESNA GISA.
ALDE SENDOAK
Irabazi-asmorik gabeko erakunde asko Administrazio
Publikoen “aurretik” doaz
AUKERAK
Koordinatzeko eta elkartzeko espazioen sorkuntza eta sustapena Gobernantza-prozesu zabal bat abian jartzea.
Politiken definizioak beti Europari begira egon behar du.
ALDE AHULAK
Atomizazioa eta isolamendua Boluntariotzaren Euskal Kontseilua organo nahiko ezezaguna da Irabazi-asmorik gabeko erakundeek ez zuten Boluntariotzaren I. Euskal Plana propiotzat hartu. Boluntariotzari buruzko Legea ez da behar adina ezaguna BEEOak ez du harrera ona izan
Informazio gutxi jardunbide egokiei buruz.
MEHATXUAK
Erakundeen arteko koordinaziorik eza
Gizarte-ekintzaren esparruen profesionalizazioa
3. LERRO ESTRATEGIKOA
Egun dauden boluntariotza-espazioak eratzea eta bultzatzea , boluntariotza osatzen duten
agenteak erabat koordinatzeko
KOORDINAZIO PROZESUAK HOBETZEA
ADMINISTRAZIO MAILAN,
BOLUNTARIOTZAREN SUSTAPENAREN
ALDEKO SINERGIAK SORTZEKO
HELBURUAREKIN, ERA HORRETAN
AHALEGINEN BIKOIZTASUNA SAIHESTUZ.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
ASEBETASUN MAILA NEURTZEKO GALDETEGIA: BEK-AREN 2006. URTEKO TXOSTENA
Segidan, galdera-sorta bat duzue, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak garatutako jardueren kalitatea
neurtzeko oso erabilgarria izango zaiguna. Ekimen honen bitartez jakin nahi dugu Euskadiko boluntariotzarekin
zerikusia duten pertsonek nolako asebetasun-maila duten eta arlo horretan zer hobetu daitekeen. Sakatu,
mesedez, dagokion laukian. Eskerrik asko zure laguntzagatik.