ETRURIA

21
ETRURIA

Transcript of ETRURIA

E T R U R I A

• K.a. VIII mende aldera greziarrak Italiaren

hegoaldean eta Sizilian egokitu ziren eta Greziako

arte eta kulturaren foku garrantzitsua izan zen

lurralde hura (Magna Graecia).

• Italiako toskanar gunean lekutu ziren etruriarrak,

ziurrenik Asia Txikian jatorria zuen herria, bertako

biztanleekin bat egin zuena, eta zibilizazio hau K.a.

IX eta II. mendeen artean garatu zen.

• Denborarekin, mendeetan zehar, Italiaren zati

handi batez jabetu ziren etruriarrak.

• Etruriarren arteak greziarren eragina izan zuen

(erromatar artea ulertzen lagunduko duena), baita

egiptiar eta Ekialde Hurbileko eragina ere. Baina

bazituen berezko ezaugarriak ere.

• Arte etruriarrak gehienetan izaera erlijiosoa du.

Etruriarrentzat jainkoak etsaiak ziren, zoritxarrak

eragiten zituztenak; erlijio etruriarra jainkoen nahia

betetzean itsututa zegoen, haiek ez haserrarazteko;

izan ere, gizakia izaki ahula eta garrantzi gabekoa

da hauen aurrean.

• Hil ondorengo bizitza negatibotzat hartzen zuten;

lurreko bizitzaren jarraipena izango zen; hileta erritu

eta ehorzketekin bereziki loturiko artea zen

etruriarrena; artean heriotzaren inguruko errituak

garrantzitsuak ziren.

• Arkua eta gangaren erabilera izango dira

erromatar arkitekturari eginiko ekarpen nagusiak.

• Baita euren tenpluen egitura ere.

Zenbait gauzetan

greziar tenpluen

antza bazuten ere,

etruriarren eredu

jarraitu zuten

erromatarren

tenpluek egiturari

dagokionez.

ARKITEKTURA

Tenplua

• Greziar tenpluen egitura gogora badakarkigu ere, egitura orijinala izango du.

• Podioaren gainean ezartzen ziren eta aurretik begiratuak izateko eginak zeuden: sarrera aurrealdean bakarrik zuten, eskaileratxo baten bidez harrera eginez.

• Tenpluak eraikin handi eta laukiak ziren eta bi eremutan banatzen ziren: pronaos eta cella.

• Ataurre tetrastiloa izango zuen sarreran, toskanar kolomekin eta hiru ate izan ohi zituen, hiru cellatara bideratzen zituztenak, etruriar jainko nagusiei eskainiak.

• Isuri biko teilatua izaten zuen; bere gain izaten zituen dekorazio- eskultura eta teilatu -hegaleko eta habeak babesteko terrakota plaken erliebeak.

• Tenpluak otoitz egiteko eta jainkoek entzuteko

lekua (ez bizitokia) izango ziren. Mendeetan zehar

berdin jarraitu zuten.

• Material iragankorrez egin zirenez, tenplu etruriar

gutxi batzuk baino ez dute iraun gaur egun arte.

Hilobiak

• Hilobi etruriarrak oso ondo gorde dira, harrizkoak

izateagatik. Etruriarrek hainbat hilobiratze sistema

erabili zituzten; hilobiak, tumuluak, barne ibilgudun

tumuluak eta hipogeoak, adibidez.

• Hasera baten errausketa bidez, baina baita

ehorzketa bidez ere (sarkofagoak).

Erraustutako gorpuak

ontzi berezietan lurrean

induskatutako zuloetan lekutzen zituzten,

azkenean menhir

txikien tankerako harriz

gunea inguratuz.

Tholoiak orokorrean hirien kanpoaldean

kokatzen ziren eta lurpean erdi -

induskatutakoak izan ohi ziren, zirkularrak,

forma konikoa zuen tumuluak estalitakoa.

Batzuetan areto handi bakarra izan ohi

zuten, kupula faltsu edo gangaz estalia;

besteetan ganbara bat edo gehiago izan

zitzakeen.

Batzuetan fatxada laua ere izango zutelarik

(edikuluak); etxebizitzen antzeko egitura

izango zuten. Hilobi bat bestearen ondoan ere agertuko ziren, nekropolia osatuz.

Hormak fresko eta erliebez dekoratuak izan ohi zituzten,

terrakotazko hildakoen

irudikapenekin, sarkofagoekin eta

zerak edo ondasunak ere bertan

zituztela. Hilobiek gela baten barruko

itxura bera zuten; familia giroa

bilatuko zuten, etxe giroa, hil

ondorengo bizitza eramangarria

izateko.

Barne ibilgudun tholoirik ere eraiki

zuten, ganbara anitz izango zituena,

ganga eta kupula faltsuekin eraikiak.

Harrian maila desberdinetan

induskatutako hipogeoek ere antzerako

ezaugarriak izango zituzten.

Etruriarren etxeen ereduak

hilobiekin alderatu izan dira, eta

bien artean antzekotasunak

topatu dituzte. K.a. 400 inguruan

Ponpeyan garatuko zen

etruriarren etxebizitzen eredua

sendotu zen, zeina azkenik

erromatarren domus etxean

amaituz.

Etxeak

PINTURA

Pintura freskoan burutu

izan zen, kolore lau

biziekin (gorria, berdea,

urdina …); hondoa laua

da eta hauen gainean

figurak (gizakiak,

hegaztiak, landareak …)

lekutzen dira, marrazkia

(lerroa) gailentzen

delarik; ez dute

perspektiba lantzen, 2D sentsazioa gailenduz.

Mugimendua bilatzen

zuten irudietan, modu

konbentzionalean bazen ere.

• Greziarren eragina nabaritzen da etruriarren

pinturan (ondorengo erromatarren pinturan

etruriarrena nabaritzen den bezala); mediterraneo

ekialdeko kulturekin erlazionatu izan da pintura

etruriarra.

• Heriotzaren munduarekin zerikusi handia du,

hilobietan aurkitu izan baita etruriar pintura.

• Eszena mitologikoak eta hiletako eszenak

(oturuntzak …) irudikatzen zituzten; baita eguneroko

bizitzako pasarteak ere, dantzari, musikari edo

zaldunekin, hildakoa izan zuenarekin inguratu zedin.

ESKULTURA

• Eskultura etruriarren funtzioa erlijiosoa (jainkoak goraipatzea) eta funerarioa da.

• Gehienbat brontzean eta terrakotan lantzen zituzten (harrian, bestelako metaletan ere) trebezia handia azalduz; estatuak, zeramika, ispiluak, kutxak …

• Etruriarren eskulturan eragin handia izan zuten greziarrek; ez zuten hauen eskulturen harmonia eta perfekzioa, baina naturalismoa jaso zuten haiengandik.

• Erromatar eskulturarekiko ekarpen nagusia errealismoa izan zen.

Sarkofagoen estalkiak

• Ohikoa zen etruriarren artean hauek lantzea, jarrera

naturala, egunerokoa, eta aurpegieran errealismoa

adierazten zuten hildakoen irudikapenekin; bestalde,

greziarren arkaismoak ere azaltzen zituzten

(almendra-itxurako begiak, irribarre arkaikoa …).

Senar emaztearen

sarkofagoa (k.a. VI)

Animalia gaien eskultura

• Etruriarren artean ohikoak da brontzean eginiko

eskultura zoomorfoa; ziurrenik nekropolien

sarreretan kokatuak, funtzio babeslea bete

zezaketen.

• Ekialdeko eragina azaltzen zuten fantasiazko

munstroak edo izaera naturalistagoa zutenak

izango ziren.

Arezzoko Kimera (K.a. IV)

Kapitolioko otsoa (k.a. 500)

Mukulu biribileko eskultura

• Hauek ere garrantzitsuak izango ziren; bereziki

tenpluen teilatu gainetan kokatzen zituzten

terrakotazko figurak eta brontzezko erretratu

oroigarriak. Lehenengoek greziar arkaismoa

azalduko zuten; bigarrenek aldiz errealismo handia.

Veyes-eko Apolo

(k.a. VI)

Todiko

Marte

(K.a. IV)