Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

6
EUROPAKO INBERTSIO FONDOA– LABORAL KUTXA ENPLEGUA SORTU ETA FINKATZEKO HITZARMENAK. PROGRESS (2013-2015) eta EaSI (2015-2018) PROGRAMAK 2015eko URRIAREN 20a. MIKROFINANTZEN EUROPAKO LEHEN EGUNA

Transcript of Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

Page 1: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

EUROPAKO INBERTSIO FONDOA– LABORAL KUTXA

ENPLEGUA SORTU ETA FINKATZEKO HITZARMENAK.PROGRESS (2013-2015) eta EaSI (2015-2018) PROGRAMAK

2015eko URRIAREN 20a. MIKROFINANTZEN EUROPAKO LEHEN EGUNA

Page 2: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

2

2013-2014 ALDIRAKO PROGRESS HITZARMENAREN EMAITZAK• 24 M€ hartuta, Europako Inbertsio Fondoarekin mikrokredituetarako hitzartutako linea nagusia izan da estatuan

eta bigarrena Europan.

• Kreditu-murrizketa nagusi zen testuinguruan, Laboral Kutxan aurreko urteetan egindako antzeko mailegu-formalizazioen kopurua ia bikoiztu egin dute EIFk bermatutako mikrokredituek.

• LABORAL KUTXAk eta Europako Inbertsio Fondoak elkarrekin egindako lanari esker, guztira 1.630 enplegu sortzea edo mantentzea lortu da. Horietatik 564 lanpostu berriak dira, eta horietako 2/3 Gaztenpresa Fundazioaren bidez sortutakoak.

• 8,3 MM€ bideratu dira ekintzailetzara, dela Gaztenpresa Fundazioaren bidez, dela eskatzaileen ekimen propioz.

• Lagundutako ekintzaileen % 38,5 emakumeak izan dira. 

• Kasu gehien-gehienetan, ekintzaileak langabeak izan dira, edota enplegua galtzeko arriskuan egon diren pertsonak.

• Eskatzaileen 2/3k oinarrizko ikasketa-maila zeukaten eta % 15ek unibertsitate-mailako prestakuntza. 

Taldeak Formalizatutako zenbatekoa Sortutako/eutsitako lanpostuakGazteak eta Start Up-ak 4.437.704,43 537

Finantzaketa eskuratzeko zailtasunak dituzten enpresak 15.255.094,57 699

Kooperatiben eta LSAen kapitalerako ekarpena 323.054,00 20

Gaztenpresa 3.974.841,66 374

Guztira 23.990.694,66 1.630

Page 3: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

3

2015-2018 ALDIRAKO EaSI HITZARMENAREN EZAUGARRIAK• 75 M€ hartuta, Europako Inbertsio Fondoarekin mikrokredituetarako hitzartutako linea nagusia izan da

Europan eta, oraingoz, bakarra estatuan.• Xede-publikoa:

Egoera ahulean dauden pertsona fisikoak eta langabeak, euren ekintzailetza-proiektua garatzen laguntzeko, berebiziko proiektua garatzeko oinarrizko sostengua dena.

Abiatzeko fasean edo hasiberriak diren mikroenpresak.• Maileguetarako baldintzak:

MIKROMAILEGUAK (25.000 €-raino): 5 urte arteko epea. Interes tipoaren baldintzak bereziki abantailatsuak izango dira eta inondik inora ez da eskatuko

hipoteka bermerik. Ekintzaileen kasuan , ekintzaile beraren abala baino ez da eskatuko. Jarduera-sektore hauek kanpo geratzen dira: arma-ekoizpena eta armak merkaturatzea, giza

klonazioa, tabakoa, edari alkoholdunen handizkako merkataritza eta ausazko jokoak.

• Helmugak: Autoenplegua edota gizarte-ekonomiako enpresa edo kooperatibetarako ekarpena. Mikroenpresa berriak abiaraztea. Makinerian, ekipamendu-ondasunetan, bulego edo lantegien egokitzapenean nahiz ibilgailu

komertzialetan inbertsioak egitea.• Eskatzaileentzako abantailak: lehentasunezko baldintzetan eskuratzen dute finantzaketa, bermeen

ikuspuntutik (ez da benetako bermerik eskatzen) nahiz prezioaren ikuspuntutik (ekintzaile berrientzat %3,5 eta jardunean dauden negozio eta mikroenpresen kontsolidaziorako %4,5).

Page 4: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

4

• Aurreikusitako inpaktua:• 5.000 ekintzaile edo eta mikroenpresa honetaz baliatuko dira, horrela 5.200 enplegu berri sortu edo

kontsolidatuko direlarik. • Horietatik, 1.800 lanpostu negozio berrietan sortuko dira, gehienak Gaztenpresa programaren baitan.

• Helburua da inongo negozio ideia bideragarririk ez dadila txokoan geratu finantzaketa ezagatik, ezta aholku faltagatik ere.• Berme pertsonal bereziak eta prezio abantailatsuenak dituen finantzaketa lerroa, EIF-Europako

Inbertsio Funtsari esker.• Gaztenpresa Fundazioari esker, aholkularitza eta laguntza negozioaren ezarpen aurretik eta

ondoren, Euskal Autonomi Erkidegoan zein Nafarroan (Euskal Autonomi Erkidegoan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin)

» Ideiaren analisia hasieran, garapenean eta hobekuntzan. Proiektuaren bideragarritasun azterketa eta merkaturatzea.

» Administrazioarekin gestioak gauzatzeko leihatila bakarra: izaera juridikoa, lizentziak, altak, zergak, diru-laguntzak,...

» Merkaturatze ondorengo babesa: Consulting PRO: dohaineko aholkularitza finantzaketa, fiskalitate, kontabilitate,... gaiei buruz. Mentoring Programa / enpresa munduan esperientzia duten pertsona boluntarioen laguntza, negozioa martxan ipini eta lehen urtean zehar.

2015-2018 ALDIRAKO EaSI HITZARMENAREN EZAUGARRIAK (2)

Page 5: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

ENTITATE LAGUNTZAILEAK

4

EaSI Bermea Europar Batasunak finantzatzen du, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Programaren (EaSI) baitan. Europako Batzordeak Europako Inbertsio Fondoa aukeratu du EaSI Bermea ezartzeko.

Page 6: Europako inbertsio fondoa - LABORAL Kutxa

Eskerrik asko